Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

INGENIARITZA KIMIKAKO GRADUA (2.

maila)
ESTATISTIKA APLIKATUA
Deialdi ohikoa (2017-2018)
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Iraupena: 3 ordu
Erabil itzazu 4 hamartar
Puntuazioa:1.5, 2, 3, 2, 1.5

1. Perretxikoen garaian, mikologian interesa dutenek hauek biltzen ematen dute ordu ugari. Zonalde
jakin batean, ikerketa bat burutzen ari dira perretxiko jangarri eta pozoitsuak identifikatzeko asmoa-
rekin, eta horretarako zonaldea hiru eremutan banatu dute. Lehenengo eremuan perretxikoen %30a
dago, bigarren eremuan %20a eta hirugarrenean %50a. Gainera, eremu bakoitzean, perretxiko bat
pozoitsua izateko probabilitatea 0,01, 0,15 o 0,02 da, hurrenez hurren.

(a) Kalkula ezazu perretxiko pozoitsu bat lehenengo eremukoa ez izateko probabilitatea.
(b) Lehenengo eremutik 10 perretxiko ausaz aukeratzen baditugu, zein da gutxienez 1 pozoitsua
izateko probabilitatea?
(c) Hirugarren eremutik 100 perretxiko ausaz aukeratzen baditugu, zein da pozoitsuak hiru baino
gutxiago izateko probabilitatea?

2. Linea elektriko baten kapazitateak N (250, 10) banaketari darraio eta tentsioak aldiz N (µ, σ) bana-
ketari (bi aldagaiak voltetan neurtzen dira).

(a) Linea elektriko honen tentsioa aztertzeko asmoarekin, neurketak egin dituzte 10 egunetan
zehar, honako balio hauek lortuz:

Tentsioa 229 226 229 226 234 230 216 241 234 235

(a.1) Estima ezazu puntualki linea elektrikoaren tentsioaren batezbestekoa eta desbiderapen
estandarra.
(a.2) Kalkula ezazu batezbesteko tentsioaren %95eko konfiantza tartea.
(a.3) %95eko konfiantza mailaz, esan dezakegu tentsioa 240 volt baino altuagoa dela linea elek-
triko honetan?
(b) Linea elektrikoaren tentsioa haren kapazitatea baino altuagoa bada, linea matxuratu egiten
da. Suposatzen badugu tentsioa eta kapazitatea aldagai askeak direla, eta asumituz µ eta σ
parametroak (a.1) atalean estimatutako balioak hartzen dituztela, zein da matxura izateko
probabilitatea?

3. Gasoila ekoiztu eta saltzen duen konpainia amerikar batek, urteetan zehar esperimentu ugari burutu
ditu ahalik eta erregairik onena lortzeko.

(a) 2015. urtean, erregai berri baten errendimendua probatu nahi izan zuten. Horretarako, 8 kotxe-
rekin probak egin zituzten autopista batean. Honako taula honetan, kotxe bakoitzak erregai
zahar galoi batekin zenbat milla zeharkatu zituen ikus dezakegu eta baita erregai berri galoi
batekin zenbat milla zeharkatu zituen ere:

Kotxea 1 2 3 4 5 6 7 8
Erregai zaharra 51 52 50 50 50 49 44 48
Erregai berria 60 55 52 51 48 50 42 46

(a.1) Azter ezazu, estatistiko egokia erabiliz, erregai zaharrarekin lortutako balioen simetria.
(a.2) Zein datu daude sakabanatuagoak, erregai zaharrarekin lortutakoak ala berriarekin lortu-
takoak?
(a.3) Normaltasuna asumituz, esan dezakegu %5eko esangura mailaz, erregai berriak zaharrak
baina errendimendu hobea lortzen duela?
(b) 2016. urtean, hiru gehigarri kimikoren eragina aztertu nahi izan zuten. Horretarako marka
eta modelo berdineko 30 kotxe aukeratu zituzten eta haietako 10 A gehigarridun gasolinaz
hornitu zituzten, beste 10 B gehigarridun gasolinaz eta gainontzekoak C gehigarridun gasolinaz.
Gehigarri ezberdinekin zeharkatu zezaketen batezbesteko distantzia konparatzeko asmoarekin,
eta lortutako neurketetan oinarrituz, honako ANOVA taula eraiki zuten:
Karratuen batura Askatasun-graduak F p-balioa
Lagin artekoa (eredua) 2
Lagin barnekoa (erroreak) 1360
Totala 3207 29

Normaltasuna eta bariantzen homogeneotasuna suposatuz, erantzun honako galdera hauei:


(b.1) Bete itzazu ANOVA taulan falta diren balioak.
(b.2) Esan dezakegu %5eko esangura mailaz, hiru kotxe multzoek zeharkatutako batezbesteko
distantzien artean ezberdintasun adierazgarriak daudela? Plantea ezazu hipotesi-kontrastea,
estatistikoa zehaztu eta p-balioa erabiliz erantzun.

4. X=“Urmael bateko ur mm3 batean dauden bakteria kopurua”, λ = 0,5 parametroa duen Poisson
banaketa bati jarraitzen dion zorizko aldagaia da.
(a) Zein da ausaz jasotako ur mm3 batean bakteriarik ez aurkitzeko probabilitatea?
(b) 60 saioditan urmaeleko ur-laginak hartu dira (mm3 bat saiodi bakoitzean). Zein probabilitate-
banaketa jarraitzen du Y=“Aukeratutako 60 saiodietatik bakteriarik ez duten saiodi kopurua”
aldagaiak? Kalkulatu P (Y ≥ 20).
(c) Isuri organiko batzuengatik, X aldagaiaren probabilitate banaketa aldatu deneko susmoa da-
go. Hau konprobatzeko, mm3 bateko 100 ur-lagin hartu dira eta bakoitzean aurkitzen diren
bakteria kopurua zenbatuz, honako maiztasun hauek lortu dira:
xi (bakteria kopurua) 0 1 2 3 ≥4
oi (ur-lagin kopurua) 66 27 5 1 1

Baztertu al daiteke %1eko esangura-mailaz X aldagaiak P (0, 5) banaketa jarraitzen duela?


Erabili p-balioa.
5. Floridako manatia (Trichechus manatus latirostris) itsasoko ugaztun handi bat da. Urtero, motor-
dun txalupek jota, hainbat manati zauritu edo hiltzen dira. Honako taula honetan, zoriz aukera-
tutako 14 urteetan, motordun txalupak gidatzeko igorri diren lizentzia kopurua eta urte horietan
hildako manati kopurua jasotzen dira:

Licencias (miles) 447 460 481 498 513 512 526 559 585 614 645 675 711 719
Manatı́es 13 21 24 16 24 20 15 34 33 33 39 43 50 47
(a) 30 manati baino gehiago hil diren urteak bereziki odoltsuak direla esaten da. Esan dezakegu %1eko
esangura-mailaz, bereziki odoltsuak diren urteen proportzioa 0,2 baino altuagoa dela? Planteatu hi-
potesiak, kalkulatu estatistikoa eta p-balioa.
(b) Igorritasko lizentzia kopurua eta hildako manati kopuruaren arteko erlazioa aztertu nahi dugu. Ho-
rretarako, erregresio lineal bat burutu dugu, honako emaitza hauek lortuz:
Call:
lm(formula = Manatiak ~ Lizentziak, data = Manatiak)

Residuals:
Min 1Q Median 3Q Max
-9.2468 -2.0217 0.0217 2.3369 5.6328

Coefficients:
Estimate Std. Error t value Pr(>|t|)
(Intercept) -41.4304 7.4122 -5.589 0.000118 ***
Lizentziak 0.1249 0.0129 9.675 0.000000511 ***
---
Signif. codes: 0 ’***’ 0.001 ’**’ 0.01 ’*’ 0.05 ’.’ 0.1 ’ ’ 1

Residual standard error: 4.276 on 12 degrees of freedom


Multiple R-squared: 0.8864, Adjusted R-squared: 0.8769
F-statistic: 93.61 on 1 and 12 DF, p-value: 0.0000005109

(b.1) Idatz ezazu erregresio ereduaren ekuazioa.


(b.2) Esan dezakegu %5eko esangura mailaz, lizentzia kopurua aldagai adierazgarria dela hildako ma-
nati kopurua azaltzeko? Planteatu hipotesi kontrastea, estatistikoa eta p-balioa zehaztuz.
(b.3) Ereduaren arabera, zenbat hildako manati egongo dira 500 lizentzia igorri diren urte batean?
INGENIARITZA KIMIKAKO GRADUA (2. maila)
ESTATISTIKA APLIKATUA
Deialdi ez-ohikoa (2017-2018)
UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Iraupena: 3 ordu
Erabil itzazu 4 hamartar
Puntuazioa: 2.5, 3, 2.75, 1.75

1. Enpresa jakin batean hiru motako turbinak fabrikatzen dituzte (A, B eta C). Kalitate kontrola
pasatzeko probabilitatea 0,7koa da A motako turbinentzat, 0,92koa B motakoentzat eta, azkenik
0,8koa C motakoentzat. Fabrikazio fase batean A motako 60 turbina lortzen dira, B motako 100
eta C motako 10.
a) Kalkula ezazu C motako 10 turbinetatik, zehazki 4k kalitate kontrola pasatzeko probabilitatea.
b) Kalkula ezazu B motako 100 turbinetatik, 3 baino gutxiagok kalitate kontrola ez pasatzeko
probabilitatea.
c) Kalkula ezazu A motako 60 turbinetatik, 30 baino gutxiagok kalitate kontrola pasatzeko pro-
babilitatea.
d ) Fabrikazio fase horretan sortutako turbina guztietatik bat aukeratzen da ausaz.
(i) Zein da kalitate kontrola ez pasatzeko probabilitatea?
(ii) Zein da kalitate kontrola ez pasatzeko eta C motakoa izateko probabilitatea?
2. Kotxe baten bateriak, honek funtzionatu ahal izateko beharrezko korronte elektrikoa gorde eta
banatzen du. Kotxeko bateria ezberdinen iraupena (hilabetetan) aldagaia aztertzea interesatzen
zaigu.

a) Hasteko, A modeloko 10 bateriaren iraupena aztertzen da, honako balio hauek lortuz:

50 48 40 42 51 50 53 49 45 61

Suposatuz A modeloko baterien iraupenak banaketa normalari darraiola, erantzun honako


galdera hauei:

(a.1) Kotxeko baterien modelo bat kalitate onekoa dela esaten da bere batezbesteko iraupena
gutxienez 4 urtekoa bada. %5eko esangura mailaz, esan dezakegu A modeloko bateriak
kalitate onekoak direla?
(a.2) Laginetik abiatuz, kalkula ezazu A modeloko baterien iraupenaren bariantzaren %95eko
konfiantza tartea.
b) 3 bateria modelo ezberdin aztertuko dira orain. Horretarako, analisi bat burutzen da, modelo
bakoitzean kalitate ona (4 urte baino gehiagoko iraupena) zenbat bateriak izan duten zenbatuz.
A motako 35 bateriatik 23 atera dira kalitate onekoak, B motako 40 bateriatik 33 eta C motako
45 bateriatik 34.
(b.1) Idatz ezazu “Modelo (A, B, C)” eta “Kalitatea (Ona, Txarra)” aldagaien kontingentzia
taula.
(b.2) Esan daiteke %5eko esangura-mailaz, hiru bateria modeloen artean ezberdintasun esangu-
ratsuak daudela kalitateari dagokionean?

3. Artoa animalien elikaduran elementu garrantzitsua da. Alabaina, zereal honek berez ez ditu beha-
rrezko aminoazido guztiak. Hau ikusirik, zientzialari talde batek arto mota berri bat sortu zuen
beharrezko aminoazido guztiak zituena. Arto mota berri honen erabilgarritasuna konprobatzeko,
honako esperimentua burutu zen: egun bateko 12 txitari, ohiko artoa duen pentsua banatu zitzaien
eta beste 9 txitari, ordea, arto mota berri hau zuen pentsua. Honako taula honetan, 21 egunetan
txita horiek lortutako pisu irabazia (gramotan) biltzen da:

Ohiko artoa 380 321 366 356 283 350 402 462 356 410 330 400
Arto mota berria 361 447 402 375 434 402 393 426 405

(a) Kalkula itzazu arto mota berriarekin lortutako pisu-irabazien joera-zentraleko estatistikoak.
(b) Arto mota berria jan duten txiten artean, zein da behaketen %50 zentralak biltzen dituen
tartea? Zein da tarte honen luzera?
(c) %5eko esangura-mailaz, zer esan dezakegu bi arto motekin lortutako pisu-irabazien bariantzen
berdintasunari buruz?
(d) %95eko konfiantza-mailaz, esan dezakegu ohiko artoa eta arto mota berriaz elikatutako txiten
batezbesteko pisu-irabaziaren artean ezberdintasun adierazgarriak daudela?

4. Hipertensio arterialaren aurkako farmako baten eraginkortasuna aztertu nahi da, gatzik gabeko
dieta batekin konparatzeko asmotan. Horretarako, hipertentsioa duten 20 paziente aukeratu di-
ra eta, ausaz, lau taldetan banatu dira. Lehenengo taldeari ez zaio inolako tratamendurik ezarri,
bigarren taldeari gatz gutxiko dieta bat ezarri zaio; hirugarren taldeari gatzik gabeko dieta bat,
eta laugarren taldeko partaideei aipatutako farmakoa eman zaie. Tratamenduak bukatutakoan, 20
pazienteei presio arteriala neurtu zaie, eta emaitzak konparatzeko asmotan, Rcommander software
estatistikoarekin honako emaitza hauek lortu dira:

> summary(AnovaModel.1)
Df Sum Sq Mean Sq F value Pr(>F)
grupo.f 3 1806.1 602.0 16.95
Residuals 16 568.4 35.5
---
Signif. codes: 0 ’***’ 0.001 ’**’ 0.01 ’*’ 0.05 ’.’ 0.1 ’ ’ 1

> Simultaneous Confidence Intervals


Multiple Comparisons of Means: Tukey Contrasts
95% family-wise confidence level

Linear Hypotheses:
Estimate lwr upr
2 - 1 == 0 -11.8000 -22.5802 -1.0198
3 - 1 == 0 -13.6000 -24.3802 -2.8198
4 - 1 == 0 -26.8000 -37.5802 -16.0198
3 - 2 == 0 -1.8000 -12.5802 8.9802
4 - 2 == 0 -15.0000 -25.7802 -4.2198
4 - 3 == 0 -13.2000 -23.9802 -2.4198

c.1) %5eko esangura-mailaz, esan dezakegu 4 taldeen batezbesteko presio arterialen artean ezber-
dintasun adierazgarriak daudenik? Formula itzazu hipotesiak, eman estatistikoaren balioa eta
erabaki p-balioa erabiliz.
c.2) Ezberdintasun adierazgarriak egon ezkero, egin binakako konparaketa.
c.3) Hipertentsioa pairatzen duten gaixoei aipatutako farmakoa hartzeko gomendatuko zenieke?

You might also like