Presentación 10

You might also like

Download as key, pdf, or txt
Download as key, pdf, or txt
You are on page 1of 20

Energia

Zer da?

Energia da ori gausa dauela leku guztietan baina ezin


dogu ikusi balarrik gauzak transformatzen dau.
FORMAK
Energia hainbat modutan agertu daiteke, eta agerpen
horietako bakoitzari izen bat ematen zaio. Hauek dira
energia forma nagusiak:
ENERGIA
ELEKTRIKOA
Tresna elektrikoek eta
elektronikoek erabiltzen
dute, hala nola etxeko
tresna elektrikoek eta
ordenagailuek.
Tximistek ere energia
elektrikoa dute.
ENERGIA
MEKANIKOA
altuera eta mugimendu aldaketekin
lotuta dago. Adibidez, haizeak eta
presa bateko ur jauziak energia
mekanikoa dute.
Energia kimikoa
material batzuetan, hala nola piletan eta
erregaietan, eta izaki bizidunetan eta
elikagaietan dagoen energia da.
Argi energia
argia duten gorputzek
ematen duten energia da,
adibidez, eguzkiak eta
suak.
Bero energia edo energia
termikoa
Bero dauden
gorputzek, adibidez,
berogailuak hotzago
dauden gorputzei
ematen dieten energia
da.
Soinu energia

soinuarekin lotuta dago,


eta hitz egiten dugunean
edo musika instrumentu
bat jotzen dugunean
agertzen da.
Energia iturriak
Pertsonok energia erabiltzen ditugu egunero
bizitzan, hainbat gauzatarako; esate
baterako, garraiobideak mugiarazteko,
kaleak eta etxeak argiztazteko, eta makinek
funtziona dezaten. Energia hori lortzeko,
energia iturriak behar ditugu. Iturri horieek
naturan daude eta bil multzotan sailkatzen
dira:
Energia iturri
berriztagarriak
Agortzen ez diren energiak dira energia
iturri berriztagarriak. Hau da,
kontsumitzen diren baino bizkorrago
berritzen dira. Iturri horietatik, energia
garbia lortzen da, ez dutelako substantzia
kutsatzailerik sortzen edo behintzat
gutxiago sortzen dituztelako.
Eguzki energia
eguzkitik datorrena da. Eguzki panelek energia
elektriko edo bero energia bihurtzen dute
eguzkitik datorren energia.
Haizearen energia
haizeak sortzen duena da.
Aerosorgailuek energia bihurtzen
dute haizearen energia hori.
Energia hidraulikoa
uraren mugimenduak sortutako energia da.
Zentral hidroelektrikoetan, energia
elektriko bihurtzen dute uraren energia
Bioenergia
izaki bizidunen hondakinetatik
sortutako energia da bioenergia.
Bioerregai edo bero energia nahiz
energia elektriko bihurtzen da.
BERRIZTATU EZINA

Energia iturri berriztaezinak agortzera iritsi


daitezkeenak dira, eta berritu ezin direnak,
milioka urte behar direlako horiek eratzeko. Iturri
horien erabilerak kutsatu egiten du ingurumena
eta kaltea eragiten die izaki bizidunei.
Erregai fosilak

ikatza, petrolioa, eta gas naturala erregai fosilak dira. Gaur egun
gehien erabiltzen diren erregaiak dira.
- Petrolioa: erregai fosil erabilgarriena da. Petroliotik gasolina eta
gasolioa lortzen ditugu. Horrez gain, plastikoa eta beste hainbat
produktu egiteko erabiltzen da.
- Gas naturala: petrolioa ateratzen den hobi edo zuloetatik ateratzen
da, eta etxeetara eta industrietara hodien bidez iristen da.
- Ikatza: meategietatik ateratzen den haitz mota bat da eta eraldatu
gabe erabiktzen da.
Energia nuklearra
material erradioaktiboetatik, adibidez
uraniotik eta plutoniotik, lortzen da energia.
Substantzia horien kantitate txiki batetik,
energia ikaragarria lortzen da. Energia
nuklearra, elektrizitatea sortzeko erabiltzen da
batez ere.
Energia aurreztu
Etxean
Ikastolan

You might also like