Download as txt, pdf, or txt
Download as txt, pdf, or txt
You are on page 1of 1

AZERIAREN HIRU EGIAK

HIZTEGIA
itsasadar: Lehorrean sartzen den itsas zatia.
igarotzen:pasatzen
branka: txaluparen aurrealde.
daramatzazun: eramaten dituzun

Behin, Murueta herrian, Agiña izeneko gizon bat bizi zen.


Jendea Urdaibaiko itsasadarraren alde batetik bestera eramaten zuen, txalupan.
Egun batean, azeria joan omen zitzaion, handik beste aldera, Kanalara, oiloak
lapurtzera joateko asmoz, eta esan omen zion gizonari:
- Beste aldera igarotzen banauzu, hiru egia esango dizkizut.
Baietz erantzun omen zion Agiñak.
Eta azeriak, txalupara sartuta, lehenengo egia esan zion:
-Inoren ama ona da, baina norberaren ama bezalakorik ez!
Bide erdian zeudela, bigarrena esan zion:
-Ilargia argia da, baina Eguzkia bezain argia ez!
Hirugarrena esateko, txaluparen brankan eseri zen eta esan omen zion:
-Ni bezalakoak asko igarotzen badituzu, betiko izango dituzu aldean daramatzazun
praka zahar horiek!
Eta dzast!, salto egin, eta Kanalara joan omen zen azeria oilo-lapurretara.

You might also like