Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 53

ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
1 GIDA-SISTEMAK
Osagai desberdinek ardatzetan duten mugimendua ebazteko, gidari-sistemak erabiltzen dira; hau da, gidek trenbidearen
errailen moduan jokatzen dute.

1.1 Gida-sistemaren eginkizuna


- Mugimenduaren euskarri izatea
- Mugimenduaren norabidea gidatzea
- Esfortzuak egiturara transmititzea
- Moteltzea

1.2 Gida-sistemaren ezaugarriak


- Zurruntasuna
- Moteltzeko gaitasuna
- Doitasuna
- Marruskadura-indar txikiak
- Higadura txikia
- Lasaiera funtzionalaren doikuntza

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 1. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Gida-sistemen sailkapena (funtzionamenduaren arabera)
1.3 Irristadurazkoak
Mugimendua, gainazal bat beste baten gainean irristatzean lortzen da.
1.3.1 PURUA
1.3.1.1 Estaldurarik gabe
Mugitzen dituzten gainazalak, orgaren eta giden material berekoak dira. Oro har, gehiegizko
higadura saihesteko labainketa-sistema erabiltzen da.

Burdinurtuko orga

Bi elementuen artean ez
dago ezer, hau da, Burdinurtuko kontsola
burdinurtua burdinurtuaren
gainean doa.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 2. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
1.3.1.2 Estaldurarekin
Gainazaletako bat (gehienetan txikiena), marruskadura-koefiziente txikiko eta higadurarekiko
erresistentzia handiko material batekin estaltzen da (Turcite edo Biplass-a).

Orga

Turcitea

Bankada

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 3. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
1.3.2 FLUIDOA
1.3.2.1 Hidrostatikoak
Gainazalek elkar ez ukitzeko, fluido hidraulikoa injektatzen da presio bidez
1.3.2.2 Hidrodinamikoak
Presioa orgaren mugimenduaren ondorioz sortzen da, eta “presio-falkak” sortzen dira, altxatu eta bereizi
egiten dutelarik.
1.3.2.3 Aerostatikoak
Hidraulikoen antzera jokatzen du, baina fluido gisa airea erabiltzen du. Ez du oliorik erabiltzen, eta beraz,
ez du inolako kutsadurarik sortzen. Neurketarako (hiru dimentsiokoa) makinetan erabiltzen dira, adibidez.

1.4 Errodadurazkoak
Bi gainazalen artean (orga-gidaria) errodadura-elementu bat ezartzen da (beraz, marruskadura-koefizientea
errodadurazkoan irristadurazkoan baino askoz ere txikiagoa da), eta desplazamendu-lastertasun handiak behar
direnean erabiltzen dira.
1.4.1 Linealak
Oro har, boladun edo arraboldun kaiola egin behar da. Gehienetan gidariaren luzera osoan ezartzen da.
1.4.2 Birzirkulazioa
Errodatzeko elementuak dituen elementu bat erabiltzen da (irristailua, orga...), eta mugimenduan mantentzeko
birzirkulazioa erabiltzen da.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 4. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
1.5 Bestelakoak
1.5.1 Magnetikoak
Eremu magnetiko bateko polo berdinen arteko indarra aprobetxatzen da. Zirkuitu magnetikoa sortzen da.

2 IRRISTADURA-GIDAK
Integralak edo ordezkoak izan daitezke. Lehenengoak, bankadaren material berekoak dira, hau da, berorren zati dira,
eta bigarrenak, berriz, pieza bereziak dira, eta torlojuen bitartez bankadari lotzen zaizkio.

GIDA INTEGRALAK
2MKI-3 Sistema Mekanikoak 5. orria
ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

ORDEZKO GIDA PRISMATIKOAK

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 6. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Forma desberdinak izan ditzakete: “mirubuztan”-formakoak, "V” formakoak, laua eta “V” forma konbinatukoak,
prismatikoak, etab.; ondoko irudietan ikus ditzakegu:

Tornu bateko zeharkako orgaren Laua eta “V” formako gidak


“Mirubuztan”-motako gidak

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 7. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Bankadaren eta orgaren arteko ukipena zuzenekoa izan daiteke, hau da, burdina burdinaren kontra jar daiteke edo,
bestela, bietako bat estali egin daiteke (normalean txikiena), eta horretarako “TURCITE” deritzon materiala erabil
daiteke.
Turcitea, plastikoen, gehigarrien eta brontzearen (edo grafitoaren) arteko nahastea da, eta lodiera eta zabalera
nahiz konposatu desberdinetako bandak sinterizatuz lortzen da.
Lehenengo kasuan, estaldurarik gabeko irristadura-giden kasuan hain zuzen ere, higadura eta marruskadura
handiagoak dira, eta bibrazioak okerrago jasaten ditu. Turciterekin, Stic-Slip (tiraka ibiltzea) delakoa desagertu
egiten da, marruskadura-koefiziente txikia du, higadura txikia, etab.

Gida Prismatikoak (ordezkoak)

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 8. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

ORDEZKO GIDA-SISTEMA BATEN ZATI GARRANTZITSUAK


Azpierregelak

Falka edo erregela


konikoak
Orga

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 9. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
ORDEZKO GIDAK MUNTATZEKO PROZESUA

1. Bankada hartuko da oinarritzat (aldez aurretik mekanizatu, arteztu, egonkortu, margotu eta egiaztatu
egingo da). Bankada nibelatu egingo da.
2. Hariak ardatzekin errepasatu egingo dira.
3. Asentu eta erreferentziazko gainazalak garbitu egingo dira.
4. Asentu eta erreferentziazko gainazaletatik harria pasatuko da.
5. Disolbatzailearekin garbitu egingo da.
6. Gidak aurkeztu egingo dira (nagusia lehenengo).
7. Finkapen-torlojuak aurkeztu egingo dira.
8. Gida bermatzeko aurpegiaren kontra estutuko da. Sarjentak erabiliko dira eta gida zurarekin edo
antzeko beste zerbaitekin babestuko da.
9. Torlojuak izendatutako bi balioren % 50-60raino estutuko dira ordena egokian (gida bermatzeko
aurpegiaren kontra ixten da).
10. Erreferentziazko gainazalarekiko paralelismoa kontrolatuko da (konparadorea erabili). Beharrezkoa
denean zuzendu egingo da.
11. Torlojuak estutze-momentu egokiaz estutuko dira.
12. Paralelismoa egiaztatu egingo da berriro.
13. Tapoiak jarri eta harria pasatuko da.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 10. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
OHARRAK

- Gida piezatan zatituta baldin badator, piezen artean 0,05 mm-ko tartea utzi.
- Batzuetan, behin betiko estutzearen aurretik, 3 torlojuko tartea utziz “loctite” eman.
- Lerrokadura kolimatzailearekin, laserrarekin eta abarrekin kontrola daiteke.

14. Bigarren gidarekin, 3-9 urratsak berriro egingo ditugu.


15. Bi giden paralelismoa kontrolatuko dugu.
16. Desbideratzeak zuzendu egin behar dira.
17. 10 – 13 urratsak errepikatu egingo ditugu, erreferentzia gisa gida nagusia erabiliz.
18. Kontrolerako orriak bete egingo ditugu (paralelismoa, etab.).

OHARRAK

- Bermatzeko gainazalak ondo garbitzea funtsezkoa da.


- Gainazal arteztuak dituzten piezak manipulatzean edozein kolpe saihestu egin behar da.
- Horiekin lan egiten ez denean, arteztutako gainazalak babestu egin behar dira (olio eta paper ezkoztatuaz).

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 11. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
ORDEZKO GIDAK MAKINAN MUNTATZEA

7 5 4

3 1. Bankada
8
2. Kontragida
3. Orga (Mahaia)
9 2
4. Gida
5. Tapoia
6
6. Bermatzeko torlojua
7. Erregela
8. Erregelaren tenkagailua
1
9. Kaptazio-sistema
(erregela lineal optikoa)

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 12. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
ORDEZKO GIDAK MAKINAN MUNTATZEKO EGIAZTAPENAK

PLAKA
ESKUAIRAN
ERREFERENTZIAZKO
GAINAZALAREKIN GIDA
NAGUSIAREN
GIDA PARALELISMOA EGIAZTATU

BANKADA

ERREFERENTZIAZKO
GAINAZALA

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 13. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

BIGARREN
GIDA

GIDA
NAGUSIA

BANKADA

BIGARREN GIDAREKIN, GIDA NAGUSIAREN


PARALELISMOA EGIAZTATU

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 14. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

AZPIGIDA

ORGAREN ETA GIDAREN ARTEKO JAUZIAREN NEURKETA. C KOTARI


MEKANIZATUKO ZAIO AZPIERREGELA.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 15. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
2.1 GIDEN HIGADURA
Nolabaiteko mugimendua duten elementu guztiak higatu egiten dira. Higadura handiagoa da irristatuz lan egiten duten
elementuetan. Bankadaren gainean mugitzen diren orgek, buruek... irristadurazko mugimendua dute, eta horregatik,
mugimendu horren gidak higatu egingo dira. Higadura hori handiagoa edo txikiagoa izan daiteke faktore desberdinen
arabera. Gida baten higaduran eragiten duten faktore nagusiak, ondorengoak dira: giden materiala, koipeztapena, lan
egitean duten tenperatura eta egiten duten esfortzua.
2.1.1 Gidaren materialaren eragina
Gida eginda dagoen materialaren arabera, hori gehiago edo gutxiago higatuko da. Bi gida parekatzen direnean
(orga/bankada, adibidez), gehien higatzen den gida, material bigunenarekin eginda dagoena da beti. Irristadura-gidetan
erabiltzen diren materialen parekatzeak, ondorengoak dira:
Orga biguna gida bigunaren gainean: burdinurtuko gidak dira, eta gehienetan, errasketatutakoak izaten dira. Bi
zatiak (orga eta bankada) uniformeki higatzen dira. Karga txikiko eta koipeztapen ziurreko gidetarako egokiak dira.
Orga biguna gida gogorraren gainean: gida gogorra (bankada) burdinurtukoa, tenplatukoa edo altzairu
tenplatukoa izan daiteke, gero arteztu egingo delarik. Orgaren gida (normalean burdinurtukoa), piezarik txikiena
denez, higadura handiagoa du. Erdi-mailako kargetarako egokia izango da, koipeztapena oso ona ez denean ere.
Parekatze hau erraz koipeztatzen da, orgaren gida (gida biguna) errasketatuta baitago, eta, horregatik, higadura
oso txikia da.
Orga gogorra gida gogorraren gainean: normalean altzairu tenplatuzko gidak dira. Oso egokiak dira karga
handietarako. Higadura proportzionala da parekatutako bi gidetan.
2.1.2 Koipeztapenaren eragina
Koipeztapena irristadura-giden funtzionamenduan kontuan izan beharreko faktore garrantzitsua da. Koipeztapena egokia
ez baldin bada, irristadurazko bi gainazalek zuzenean elkar ukituko dute (geruza labaingarria desagertu egingo da).
Horregatik, bi gainazalen higadura askoz ere handiagoa izango da. Horrez gain, higaduran askatzen diren partikulak ez
dira irristadura-gainazaletatik bereizten eta, beraz, higadura areagotu egiten dute.
2MKI-3 Sistema Mekanikoak 16. orria
ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
2.1.3 Tenperaturaren eragina

Orga bateko gidetan, tenperatura ondorengo hiru arrazoi hauengatik handi daiteke nagusiki:
 Makinak, tenperatura altuko inguru batean lan egiten duelako (esate baterako, galdategi batean).
 Gidaren irristaduran dagoen marruskadura-indarrak energia handia sortzen duelako eta energia hori hustu ezin denez,
bero bihurtzen delako (tenperatura igo egiten da). Bankadaren gainean pisu handiko orga mugitzen denean gertatzen
da hori.
 Mekanizatuaren esfortzuaren ondorioz erremintak gidei transmititzen dien beroaren ondorioz.

Giden tenperatura handitzeko arrazoia edozein izanik ere, ondoko bi arrazoi hauek izan behar dira kontuan:
 Gidaren tenperatura handitzen bada, gida lubrifikatzen duen olioaren tenperatura ere handitzen da, horren
biskositatea murriztuz. Horregatik, gainazalak gehiegi higa daitezke.
• Tenperatura handitzen denean, gidaren lasaiera txikiagotu egiten da. Lasaiera asko txikiagotzen bada, bi irristadura-
-gainazalek elkar ukituko dute eta higadura handia izango dute eta, kasu batzuetan, aleka har dezakete.

2.1.4 Esfortzuen eragina


Presioa edo karga handitzen denean, gidaren higadura handiagoa izango da. Indar hori, mekanizatuaren ondorio edo
orgen pisuei eustearen ondorio izan daiteke. Esfortzua gidetan banatzeko, orgen pisuak orekatuta egotea komeni da (1a
irudia) eta buruaren jaulkitze-angeluak ere egokia izan behar du (1b irudia). Bestela, gidaren bat gehiegi higa daiteke
presio handiaren ondorioz.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 17. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

1a. irudia. 1b. irudia.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 18. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
2.2 PERDOIAK
Makina batek behar bezala funtzionatzeko, orgak eta buruak mugituko dituzten gidek, onartutako perdoien barnean egon
behar dute.
Perdoi horien balioa, faktore desberdinen mende dago:
 Gida-mota
 Egin beharreko mekanizatua (zulaketa, fresaketa, otxabuketa...)
 Piezaren mekanizatuan lortu beharreko doitasuna
 Mekanizatzeko baldintzak (batez ere tenperatura)
 Buruen tokia makinan

2. irudia.
Gida batean perdoi-mota desberdinak daude. Ondokoak dira:
Lasaierak: mugitzen den gidaren eta geldirik dagoen gidaren artean, lasaiera-doikuntzak egon behar du mugimendua
gerta dadin. Lasaieraren balioa zehazteko, ondorengoa izan behar da kontuan:

1. Makinaren doitasuna: zenbat eta doitasun handiagoa, hainbat eta lasaiera txikiagoa gidetan.
2. Lan-tenperatura: tenperatura handitzean, giden arteko lasaiera txikiagotu egiten dela kontuan izan behar da.
3. Erabilitako labaingarria: kontuan izan beharreko faktorerik garrantzitsuena olioaren biskositatea izango da.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 19. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Lautasuna: gidaren lautasunaren araberakoa da neurri handian gidatutako elementuaren mugimenduaren kalitatea.
Gidak, erabileraren poderioz, lautasuna galdu egingo du, higatu egingo baita. Lautasun hori, patroi-erregelak tindatuz
egiaztatzen da, eta beharrezkoa izanez gero, kasuaren arabera, gida errasketatuz edo arteztuz zuzentzen da.

Kasu batzuetan, gidaren lautasuna egiaztapen-erregelaren eta erloju konparatzailearen bidez neur daiteke.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 20. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Paralelismoa: giden paralelismoak, gida bat osatzen duten bide desberdinen arteko paralelismoa esan nahi du.
Bideen arteko paralelismoa neurtzeko modurik errazena, neurketa-zubiaren (bide-mota bakoitzaren araberakoa) eta
erloju konparatzailearen bidez egitea da. Metodo hau, salbuespen batzuetarako egokia izango da.

Paralelismoaren serieko egiaztapenean, tresnak, erregela patroiak eta makineria bereziak erabiltzen dira.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 21. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
2.3 LASAIERAREN KONPENTSAZIOA
Irristadura-giden arteko lasaiera erregula daiteke (mugimendu nahiko zehatzak dituzten makinetan gutxienez). Bi
arrazoi daude horretarako:
 Giden lasaiera erregulatzeko aukerarik izango ez balitz, horiek perdoi estuekin mekanizatu beharko
lirateke. Hori ez da oso egokia, oso garestia izango bailitzake, eta gainera, ez genuke zuzentzeko
aukerarik izango.
 Funtzionamenduaren ondorioz lasaiera finkoa duten gidetan (erregulatu ezin denean), gidak higatu egiten
dira, eta hala, lasaiera gero eta handiagoa da. Lasaiera hori asko handi daiteke, eta makinaren
funtzionamendu egokiak ez luke halakorik onartuko.
 Horregatik, normalean giden lasaiera erregulatu egin daiteke. Lasaiera erregulatzeko, nagusiki, bi sistema-
-mota erabiltzen dira:

2.3.1 Alboko erregleta


Gidaren luzera osoan alboko erregleta bat jartzean datza, normalean elementu higikorraren gidan, hori
baita luzera txikiena duena. Alboko erregletei dagokienez, bi mota daude:
- Alboko erregleta paraleloa eta arteztua
Erregleta, zatietako bati lotuta doa (zati higikorrari: orga, burua...), eta torlojuen bidez lotuko da.
Kasu honetan, lasaiera-erregletaren lodiera zuzenduz erregulatzen da, beharrezko lasaiera lortu arte.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 22. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

Mahaia edo orga altxatzea saihesten duen listoiaren lasaiera erregulatzeko ere erabiltzen da sistema hau.

Erregleta paraleloa

Metodo honek eragozpen bat du: lasaiera handiegia bada (higaduraren ondorioz adibidez), erregleta berria jarri
beharko da.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 23. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
- Torlojuekin erregulatzen den erregleta
Metodo hau, aurrekoaren antzekoa da, eta alboko erregleta paralelo bat jarriko da gida higikorrean. Lasaieraren
erregulazioa finkapen torlojuekin egiten da, horiek, kontrazkoinaren bidez blokeatzen direlarik. Kasu batzuetan,
erregletaren kokagunea orgari edo mahaiari torlojoen bidez lotuz ziurtatzen da.

Metodo hau aurrekoa baino malguagoa da. Gainera, lasaieraren erregulazioa aldakorra izan daiteke, makinaren
lan-baldintzen arabera.
Erregletaren kokagunea finkatzea oso garrantzitsua izango da (erregulazio-torlojuen blokeaketa egokiaren bidez),
bestela, erabileraren ondorioz, orgaren mugimenduan zehaztasuna gal daiteke. Honelako erregleten
desdoikuntzaren arrazoi nagusia makinaren bibrazioak izaten dira.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 24. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Falka: kasu honetan, gidan erregleta bat jarriko da (gida higikorrean normalean), baina aurreko kasuetan ez bezala,
erregletak falkaren forma izango du. Lasaieraren erregulazioa, falka gidan zehar mugituz lortuko da. Torlojuaren
bitartez lortuko da hori, torlojuak falka mugituko du, eta dagokion tokian blokeatuko du. Torlojoa blokeatzeko,
kontrazkoina edo antzeko sistemaren bat erabiliko da.

Falkaren angelua oso angelu txikia izaten da, erregulazioa errazago egiteko eta zehatzagoa izan dadin.

Falka edo erregela konikoak


Makina batzuetan, mekanizazioa egiteko unean, orga edo mahaia blokeatuta egotea beharrezkoa izaten da. Sistema
mekanikoen bidez egiten da hori (normalean torlojuaren eta azkoinaren bidez), eta gidaren gainazalean egiten den
presioaren ondorioz, orgaren mugimendua geldiarazi egiten da. Blokeatzeko torlojuarekin zuzenean gidan presioa
egitea ez da oso egokia, irristadura-gainazala kaltetu baitezakegu. Normalean, presioa horretarako prestatutako
erregleta baten gainean egiten da.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 25. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Gidaren irristadura-lasaiera zehazteko, blokeaketa-erregelak erabiltzea ez da oso egokia, horiek ez baitute beti
lasaiera bera mantenduko. Beraz, blokeaketa-sistemak eta lasaiera erregulatzeko sistemak independenteak izan
behar dute.
Gida-sistema batek blokeaketa baldin badu, orgaren irristadura-mugimendua martxan jartzerakoan blokeatuta ez
dagoela egiaztatu behar da.
Bestalde, blokeaketa-sistemak erabiltzen dituzten makinek, ez dituzte mugimendu automatizatuko sistemak (CNC edo
mekanikoa edo hidraulikoa); makina konbentzionalak dira.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 26. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
2.4 GIDEN BABESA
Txirbil-harroketarekin lan egiten duten makinetako irristadura-bideak asko zikintzen dira. Mekanizatutako piezaren
txirbilekin, esmeril-partikulekin, giden gainazalak erretzean sortzen diren partikulekin... zikin daitezke. Partikula
horiek guztiek, gidek egoki funtzionatzea oztopatu egiten dute, eta azkarrago hondatzen dira; beraz, gidek
irristadura-gainazalak ukitzea saihestu egin behar da. Gainera, ez da komeni giden labaingarriak eta
mekanizatuaren labaingarriak (taladrina) nahastea. Horregatik, irristadura-gidak babesteko neurri egokiak hartzea
beharrezkoa da.
Babesteko hiru modu daude:
Giden kokapen egokia: lehenik eta behin, gidak ez zikintzeko horiek txirbilak sartu ezin diren tokietan kokatu behar
dira, bankadarekin babestuta.

A B

Sistema hau, beste sistema batzuen osagarri gisa erabil daiteke, baina ez da oso fidagarria, eta askotan, giden
mekanizatuan edo makinaren muntaian arazoak sortzen ditu.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 27. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Arraspak: plastikozko elementuak dira, eta gida garbitu egiten dute (txirbilak eta bestelako elementu kutsagarriak
kentzen dizkiote) orga mugitzen ari den bitartean. Organ edo elementu higikorrean jartzen dira beti, une horretan
kontaktuan dauden irristadura-gainazalak babestu egiten direlarik.
Arraspak

Gida biribiletarako nahiz gida prismatikoetarako karraskagailuak daude. Gidetan jartzen direnei errasketa esaten
zaie. Sistema hau oso eraginkorra da, baina badu oztopo bat, bankadako gidaren zatia babesik gabe geratzen da
eta mekanizatuko txirbilen eragina jasan dezake.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 28. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Hauspoak: hauspoak, egiturari esker, luzera handietara egoki daitezke. Gaitasun hori aprobetxatuz gidak babestu
egiten dira, eta hauspoaren muturretako bat orgari lotzen zaio, eta beste muturra bankadari. Bankadaren eta orgaren
arteko tarte osoa erabat babestuta geratzen da. Behar beste hauspo jarriz, gida-sistema osoa babestea lortzen da.
Hauspoak, gidak babesteko sistemarik seguruena dira, baina kasu batzuetan, hauspoak jartzea zeregin zaila izan
daiteke.
Hauspoak

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 29. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Babesle Teleskopikoak: aurrekoen funtzio bera dute, baina kasu honetan, mahai edo orga mugitzean bata bestean
sartzen diren xaflez eginik daude. Muturretariko bat orgari lotzen zaio, eta bestea, bankadari. Hauspoekin konparatuz,
baditu abantaila txiki bi: alde batetik, txirbilek ezin dute zulatu, eta, bestetik, taladrinak ez du denborarekin usteltzen.

Babesle teleskopikoak

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 30. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Bestelakoak: Babesteko erabiltzen diren aurrekoen beste bi barietate.

Hauspoa + xaflak

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 31. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
3 KAIOLA LAUETAKO GIDARI LINEALAK
Kaiola lauetako gidari linealek mota desberdinetako gidari-erregletak eta mugitzeko elementu desberdinetako
kaiolak dituzte.

M eta V gidari-erregletak J eta S gidari-erregletak

FF eta FFW orratz-plakak, H eta HW orratz- BI orratz-plakak, metalezkoak


plastikozkoak eta ilara -plakak, metalezkoak eta ilara batekoak
batekoak edo bikoak eta ilara batekoak edo
bikoak

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 32. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Altzairuzkoak izaten dira, tenplaketa osoa duten erremintetarako eta, gutxienez, 670 HV-ko gogortasuna izaten dute.
Luzetarako aurpegiak arteztuta egoten dira.
Errodadura-pisten artean mugitzeko elementu asko daudenez, gidari-sistema honek, errodadura bidezko gidari
linealen artean kargarako gaitasun handiena eta zurruntasun handiena ditu, eta gainera, oso toki gutxi behar du.
Marruskadura txikia dute, eta denbora luzez irauten dute martxan. Kaiola lauak gidari-erregletak dituzte, eta horien
artean kokatzen dira orratz-plakak.
Gidari-erregletek dituzten akzesorioek, alde batetik, plaka gidaritik mugitzea saihesten dute (ibiltartearen topeak) eta,
bestetik, errodadura-pistak garbi mantentzen dituzte (errasketak). Azken horiek poliuretanozko errasketa bat eta
altzairuzko eusteko plakatxo bat dituzte.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 33. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Bi gidari-mota desberdin osatuz munta daitezke:

Gidari irekia: M eta V gidari-erregletez osatua, dagokion kaiola lau angeluarrarekin eta J eta S gidari-erregletez eta
dagokien orratz-plakarekin.

Gidari itxia: M eta V bi gidari-erregleta ditu, dagozkien kaiola lau angeluarrekin.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 34. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
KAIOLA LAU ITXIKO GIDARI LINEAL BATEN MUNTAIA
Erregletak

1. Zati higikorraren gainean erregleta-parea finkatu


behar da (1), alakatutako aurpegia ukipenezkoen
kontra kokatuz (inskripziorik gabeko aurpegiak)

2. Bi gidarien paralelismoa egiaztatu.

3. irudia. Paralelismoaren egiaztapena.

3. Erregleta finko osagarria muntatu (2).

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 35. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

4. Erregula daitekeen erregleta muntatu (3), baina


Inskripzioak
eusteko torlojuak estutu gabe, gero erregulatzeko.

5. Elementu mugikorra finkoaren gainean muntatu.


Inskripzioak

6. Kaiolak erregleten artean sartu eta toki egokian


kokatu. Inskripzioak

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 36. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Gidari-erregleten luzera: L erregleten luzera zehazteko LK kaiolaren luzera eta H ibiltartea kontuan izatea
ezinbestekoa da. Badira kontuan izan beharreko bi gauza: alde batetik, baldintza zinematikoa, hots, kaiola lauak
ibiltarte higikorraren erdia egiten du, eta, bestetik, erregleta higikorraren kokagune bakoitzean kaiola laua bi
erregleten artean kokatu behar dela.

Errasketak erabiltzen badira, horien artekek beti errodadura-


pista ukitu behar dutela kontuan izan behar da. Horregatik
ukipen-artekei eusten dien erregleta H + 10 mm balioa luzatu
egin behar da.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 37. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
4. ERRODADURA-GIDAK

ERRODADURA-GIDA LINEALAK

Osagaiak:
- Gidak - Orga-motelgailua - Butxadura
- Orgak - Tapoiak - Zinta
- Erregletak - Koipeztapen-plaka - Errasketa

Giden eta orgen kopurua jasan behar diren esfortzuen eta esfortzu horien neurriaren araberakoa izango da.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 38. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
Irristadura-giden ondoan, errodadurazkoek ezaugarri hauek dituzte:
 Mugitzeko erresistentzia txikiagoa.
 Higadura txikiagoa.
 Doitasun handiagoa.
 Eraikitzeko kostu txikiagoa, mekanizatu gutxiago.
 Muntaia azkarragoa eta errazagoa.
baina:
 Ez dituzte bibrazioak moteltzen, eta, beraz, bibrazioak moteltzeko sistema osagarriren bat erabili behar da.
INA kasuan bloke motelgailuak erabiltzen dira.
 Gida-sistemen prezioak, erraila+irristailua.
Errodadura-gida linealak bolen edo arrabolen birzirkulazio bidezkoak izan daitezke.

Lehenengoekin mugitzeko abiadura


handiagoak lortzen dira, baina
karga txikiagoak jasaten dituzte;
arrabolak dituztenek, berriz, karga
handiagoak jasaten dituzte, baina
mugitzeko abiadura txikiagoa dute.

KUE boladun birzirkulazio- RUE.D arraboldun birzirkulazio-


-sistema -sistema

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 39. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
ERRODADURA-GIDA DESBERDINAK

Bola-ilara bat

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 40. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

Bi bola-ilara

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 41. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

Bi arrabol-ilara

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 42. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
4.1 GIDA LINEALEN INSTALAZIOA ETA MUNTAIA
(plano baten gainean paraleloan jarritako bi giden adibidea)

1. GAINAZALAK PRESTATZEA 2. GIDA NAGUSIA MUNTATZEA

- Hariak errepasatzea. - Erreferentziazko aurpegien gainean kokatu.


- Gainazalak garbitzea. - Apur bat estutu.
- Harria pasatzea. - Blokeaketa estutu.
- Disolbatzailearekin garbitzea. - Lotzeko indarraren % 50-60ra estutu dagokion
- Gidak garbitzea eta koipeztatzea. muturretik.
- Paralelismoa egiaztatu.

4. irudia. Muntaia-gainazalak berrikustea 5. irudia. Lotzeko norabidea

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 43. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

b) LM blokea eta LM erraila d) LM blokea eta LM erraila erreferentziazko c) LM blokea eta LM erraila erreferentziazko
erreferentziazko aurpegiaren aurpegiaren kontra torlojuekin lotzea. aurpegiaren kontra eusteko plakekin lotzea.
kontra presio-torlojuekin lotzea.

3. BIGARREN GIDAREN KOKAPENA


- Bere kokagunera ekarri
- Estutze-momentua % 50-60ra lotu
- Gida maisuarekiko lerrokadura egiaztatu
- Doitu eta % 100era lotu
- Lerrokadura berriro egiaztatu 6. irudia. Erreferentzia-aurpegiko gida
linealean jarrita egin muntaketa.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 44. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
4. KOIPEZTAPEN-ERRAKOREEN MUNTAKETA

5. ORGAREN MUNTAKETA
- Orgaren oinarria kokatu
- Torlojuak aurkeztu eta diagonalean estutu
- Higikortasun egokia duela egiaztatu

6. TAPOIAK JARTZEA (edo zinta)


- Tapoiak jarri
- Harriarekin errepasatu
- Garbitu

OHARRAK: orgak ez dira INOIZ gidarietatik atera behar; ateratzea beharrezkoa baldin bada, horretarako
prestatutako gidaren piezaren gainean muntatuko dira. (Hau da, boladun torlojuaren azkoinaren antzera).

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 45. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
JARREREN ADIBIDEAK

Makinaren
mahaia

Bankada

7. irudia. Gida-sistema lineala.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 46. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
JARREREN ADIBIDEAK

Gida bakoitzak norabide bateko karga jasotzen du.

Makinaren mahaia

Bankada

Posizionamendu aldea Erreferentzia aldea


8. irudia. Gida-sistema lineala euskarri finkoekin.

Bigarren gida blokeatuta gelditzen da erretxinarekin betetzean.


Dilatazioaren ondorioz arazoak egon daitezke zabalera handia bada eta orga  bankada bada.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 47. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
JARREREN ADIBIDEAK

Makinaren mahaia

Bankada

Posizionamendu aldea Erreferentzia aldea

9. irudia. Gida-sistema lineala euskarri finko eta librearekin.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 48. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
4.3. AKZESORIO ESTANDARRAK ETA BEREZIAK

Tapoia Zinta babeslea Errasketa


Hauspoa

Gida-zati ordezkoak

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 49. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
5. GIDA-SISTEMA HIDROSTATIKOAK
GIDA-SISTEMAK
Bi gainazalek elkarri estutzen badiote, eta bata bestearekiko mugitzen badira, bi gainazal horiek bereiziko dituen
sistemaren bat jarri behar da, alekarik ez hartzeko eta mugimendu erlatiboa errazteko.

Helburu hori lortzeko moduak:


 Materialen gainazalak marruskadura-koefiziente erlatibo txikiarekin prestatzea
 Marruskadura txiki hori sortzeko, gainazalen artean olioa botatzea
 Gainazalen artean errodadura-elementuak jartzea
 Abiadura erlatiboa dagoenean, ukipena saihesteko fluidaren bat botatzea (kojinete hidrodinamikoak)
 Presioz fluido bat sartuz uneoro ukipena saihestea (kojinete hidrostatikoak)

GIDA-SISTEMA HIDROSTATIKOAK
Zer da gidasistema hidrostatikoa? Lotura-sistema da eta bertan, karga pausagunetik eutsi beharreko pisura fluido-
-geruza baten bidez transmititzen da, gasaren nahiz fluidoren baten bidez, kanpoko ponpa batekin egindako
presioaren bitartez.
Historia:
 Lehenengo kojinete hidrostatiko axialak, 1865. Turbina hidraulikoetan.
 Lehenengo kojinete hidrostatiko erradialak, 1938.
 Makina-erremintetan aplikatzen hasi: 1950-60an.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 50. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
5.1.1 OSAGAIAK ETA FUNTZIONAMENDUA

 Fluidoa: olioa, ura, airea, etab.


 Ponpak eta elementu osagarriak. Honako ezaugarriak dituzte:
- Emari iraunkorra
- Presio iraunkorra
 Errestriktoreak (haizebideak). Karga-galera sortzen dute.
 Kojinetea edo irristailua. Ondokoak ditu:
- Hutsunea
- Land (lasaiera fina)
- Batzuetan, hozte-sistema

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 51. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK

5.1.2 ABANTAILAK eta ERAGOZPENAK

Abantailak
 Moteltzeko gaitasun handia: jokaera dinamikoa hobetzen du, “chatter” delakoa urruntzen du eta, azken batean,
zehaztasun handiagoa du.
 Kojinetearen iraupen luzea, ardatzaren eta kojinetearen artean ez baitago inoiz kontakturik.
 Biribiltzeko akatsengatik zehaztasun falta desagertu egiten da (ardatzak).
 Stick-slip (gidariak) efekturik ez.

Eragozpenak
 Kostua nahiko handia da errodadura- edo lerradura-sistema tradizionalarekin konparatzen bada. Kostu handi
horren arrazoiak honako hauek dira:
 Doikuntza-talde baten beharra.
 Olioa mugitzeko eta biltzeko sistema baten beharra.
 Diseinatzeko, fabrikatzeko eta martxan jartzeko ahalegin handiagoaren beharra.
 Kasu batzuetan, labaingarria hozteko sistema baten beharra.

2MKI-3 Sistema Mekanikoak 52. orria


ER-0633/1/98 ISO-9001

2. GIDA SISTEMAK
GIDA-SISTEMEN ARTEKO KONPARAZIOA
ABIADURA HANDIKO BURU HIDROSTATIKOAK ETA ERRODADURA-BURUAK
KONPARAZIOAK HIDRODINAMIKOA ERRODADURA HIDROSTATIKOA
Estandarizazioa Txikia Handia Txikia
Moteltzea Handia Txikia Handia
Bira emateko zehaztasuna Handia Handia
Abiadura-maila Txikia Handia Handia
Higadurarekiko erresistentzia Ertaina Ertaina Handia
Sortutako beroa Handia Txikia Ertaina
Kostua Ertaina Txikia Handia
Hozteko gaitasuna Ertaina Ertaina Handia
Fidagarritasuna Handia Handia Ertaina

 Oso diseinu bereziak egiten ez badira, sortutako beroaren ondorioz, buru hidrostatikoen gehieneko abiadura 1300
m/min-koa dela esaten da. Errodamenduak erabiliz abiadura hori bikoiztu egin daiteke.
 Kojinete hidrostatikoak zurrunagoak dira, baina ardatzaren diametroa txikiagoa da abiadura-mugaren ondorioz.
Horrez gain, eraikuntza-premiak direla-eta, torlojuaren euskarriaren eta sudurraren arteko distantzia txikiagoa da
errodamenduekin. Oro har, buruak zurruntasun erradial handiagoa eta zurruntasun axial txikiagoa ditu
errodamenduekin.
 Moteltzea: bi aldiz handiagoa gutxienez buru hidrostatikoetan.
 Jauzia: 3-5 aldiz txikiagoa buru hidrostatikoetan.
 Kostua: motordun buru hidrostatiko batek koipedun eta uhalezko transmisiodun errodadurazkoak baino bi aldiz
gehiago balio du.
2MKI-3 Sistema Mekanikoak 53. orria

You might also like