Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

Adibidez, zer egin daiteke klasean

audioekin eta audioliburuekin?

Hemen ditugu bilduta irakasle zoragarri batzuek bidalitako zenbait adibide:

- Zatitxoak klasean jarrita, entzumena edo ulermena


lantzeko, edota erritmoa aldatzeko.

- Ariketa/joko gisa, testuko orrialde bati fotokopia atera,


landu nahi diren hitzak (edo aditzak, izenlagunak...)
tipexakin borratu, ikasleei horren kopiak atera, eta
audioa entzunda hutsuneak “bete” behar dituzte.

- Zati bat entzun dezakete, eta ondoren beraiek beste zati bat grabatu
dezakete mobilarekin edo. Edota audioa entzun ondoren (irakurri gabe,
entzumena lantzeko) entzundakoa, edota entzundakoaren jarraipena,
antzeztu. Hori talde batzuetan oso motibagarria izaten da.

- Entzun, eta entzundako, iradokitako edo imajinatutakoaren jarraipena


marraztu.

- Atal baten hasierako zatia eta amaierakoa entzun, eta erdikoa asmatu,
idatziz, ahoz nahiz antzeztuz.

- Entonazioa eta emozioak lantzeko:

o Zati bat entzun eta entonazioak ematen digun sentsazioa


identifikatu: poza, haserrea, harridura, asperdura…

o Zati bera entzun eta emozioak aldatuz irakurri/idatzi/


marraztu/antzeztu/dantzatu/musikatu dezatela.

- Zati bat entzun eta "hitz gakoak" apuntatu, gero istorioa berreraikitzeko
eta elkarrekin kontatzeko.

- Entzun atal bat eta Power Pointak egin taldeka, gero ahoz kontatzeko.

1
- Audio zati bat entzun, eta haiek topa diezaiotela kanta
apropos bat zati horri.

- Liburuaren zati inportanteenak entzun, eta ahozkoaren


laburpen idatzia egin taldeka. Xehetasun gehien
ematen duen taldeak irabaziko du. Horrela, gainera,
ulermen-arazoak dituztenek hobeto jarraitu dezakete liburua.

- Aho-korapiloak. Zati batzuk entzun, eta ondoren ahal bezain bizkor eta
garbi irakurri, trabatu barik. Lehiaketa/jolasa.

- “Telefono hondatua” ere polita izan daiteke. Oso barregarria da! Audio
zati bat jarri. Nik entzun dudan zatia zuri kontatzen dizut belarrian.Zuk
entzundakoa hurrengo ari eta hola jarraian... Nik bosteko taldetan
egingo nuke. Azkenak kontatzen duena eta lehenengoan kontatutakoa
alderatzen da gero. Mailaren edo adinaren arabera, zehar-estiloa lant
daiteke: protagonistak dio…- (e)la.

GAUMIN sormen-taldea
gauminhontza@gmail.com, www.gaumin.com
Tf: (+34) 676 34 17 51

You might also like