Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

DBH 3 DATA

1. EBALUAZIOA - 3. GAIA NOTA

IZEN ABIZENAK

1. Ostiralean film jakin bat ikusteko zinemara joan ziren pertsonen kopurua 1.230 izan zen
eta larunbatean 1.599. Zein izan da ostiraletik larunbaterako ehuneko gehitzea?
(1,25 puntu)

2. 1200 euroko ordenagailua %30 garestitu dute. Gero %25 merkatu dute. Zenbat balio du
orain? (1,25 puntu)

3. Anek 20,25 € ordaindu ditu galtza-pare batengatik, % 10eko lehen beherapena eta %
25eko bigarren beherapena aplikatu ondoren. Kalkulatu zenbat balio zuten galtzek hasiera
batean. (1,25 puntu)
4. Zortzi txorrotek 12 ordu behar dituzte 400 m3-ko edukiera duen edateko ur-gordailu bat
betetzeko. Zenbat denbora beharko dute horien pareko 6 txorrotek 600 m 3-ko gordailu bat
betetzeko? (1,25 puntu)

5. 4 kg-ko eta %80 purutasuneko urrezko lingotea 3kg-eko eta %65 purutasuneko beste
lingote batekin batera urtu da. Zenbat da aterako den lingotearen purutasuna?
(1,25 puntu)

6. Hiru lagunek, Koldok, Aitorrek eta Arkaitzek, Estatuko Loteria-txartel bat erosi dute.
Lehenak 5 € jarri ditu, bigarrenak 6 € eta hirugarrenak 9 €. Zozketan sari bat lortu dute eta
bakoitzak jarri duenarekiko kantitate zuzenki proportzionaletan banatzea erabaki dute.
18.000 euroko saria lortu badute, kalkulatu zer zati dagokion bakoitzari.
(1,25 puntu)
7. Negozio bateko hileroko sarrerak %15 eta %20 hazi dira aurreko bi hiletan. Hirugarren
hilean %37 jaitsi dira. Zenbatekoa izan da aldakuntza-indizea? Hasierako kopurua handitu
edo txikitu egin da? Ehuneko zenbat aldatu egin da? (1,25 puntu)

8. 15 zaldi 36 egunez elikatzeko 180 kg belar behar dira. Zer belar-kantitate behar da 18 zaldi
40 egunez elikatzeko? (1,25 puntu)

You might also like