Estrategia Analitikoa Eta Aginte Zuzena

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

METODOAK HEZIKETA FISIKOAN AURKEZPENA

ESTRATEGIA ANALITIKOA ETA AGINTE ZUZENA

Irati Areitio

Lide Atutxa

Elena Curras

Maria Gutierrez

Alejandra Llaguno

LH 102

Yolanda Santeodoro

Gorputz Hezkuntza eta bere didaktika

2023/11/9
AURKIBIDEA

MARKO TEORIKOA 2

ARIKETAK 3

PRAKTIKA 5

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA 6

1
MARKO TEORIKOA

1. Maila metodologikoa. Praktikaren estrategia: ANALITIKOA

Mendoza, M. M. eta Martínez, J. E. (2017) esaten duten bezala, estrategia analitikoa,


irakasteko zatikatzen diren jarduerak dira. Hiru mota daude:
● Analitika purua: ataza ataletan banatzen da, praktikatzen hasten da irakaslearentzat
ariketaren zati garrantzitsuena denarekin. Ondoren, gainerako zatiak gehitzen dira
azken helburua lortu arte.
● Analitika sekuentziala: ataza zatitan banatzen da, sekuentzialki ordenatuta eta horiek
bata bestearen atzetik egiten eta ordenean ikasten dira, azkenean zati guztiak elkartuz
azken helburua lortu arte.
● Analitika progresiboa: ataza ataletan banatzen da. Ariketaren zati batekin hasten da,
hau menperatuta egon arte. Gero, zatikiz ataza egiten jarraitzen da azken helburua
lortu arte.

Estrategia analitikoaren ezaugarriak:

● Zeregin konplexuak.
● Antolaketa handia.
● 11-12 urtetik aurrera.
● Kirol-entrenamendua.
● Nagusitasun basikoa (Robles, J. 2006).
2. Maila metodologikoa. Irakaskuntza estiloa: AGINTE ZUZENA

Federación de enseñanza de CC.OO. de Andalucía (2010) dioenez, ikaskuntza hartzailearekin


erlazio handia duen metodoa da. Estilo honen ezaugarri nabarmenena irakasleak erabaki
guztiak hartzen dituela da. Ikaslearen funtzioak aginte horiek aurrera eramatea eta kasu
egitea dira.

2
IRAKASLEAK > ERABAKIAK > IKASLEAK

- Aginte seinalea. - Nola eta zer egin. - Estimuluak hartu.


- Estimulua eman. - Lekua. - Erantzunak eman.
- Postura.
- Erritmoa.
- Iraupena.
- Hasiera/Amaiera
momentua.

Federación de enseñanza de CC.OO. de Andalucía. (2010).

ARIKETAK

1. Ariketa: Oreka ariketa.

Oinarrizko oreka ariketekin hasiko gara eta zailtasun neurria handitzen joango gara.

Bigarren maila metodologikoa aginte zuzena denez, irakasleak adieraziko du


ariketaren hasierako eta amaierako momentua. Eta lehenengo maila metodologikoa
analitikoa denez, ariketa zatika azalduko dugu.

1. Ikasleak hanka baten gainean egon behar dira zorura erori gabe. Lehenengoz
ezkerrarekin eta irakasleak esaten duenean eskuinarekin egingo dute. Ariketa hau
egiteko eskolako gimnasiotik sakabanatuko dira.
2. Ikasleek bi taldeetan banatuko dira (klasearen erdia alde batera eta beste erdia,
beste aldera). Hanka batekin lerro zuzen batean ibiliko dira, eskolaren gimnasiotik.
Ondoren, kono zirkuitu bat goititu beharko dute.
3. Ariketa hau egiteko ikasleek binaka jarriko dira. Hanka baten gainean jarriko dira eta
haien artean eskuekin paseak egingo dituzte pilota bat erabiliz.

Helburua: Oreka lantzeko gaitasuna hobetu. Aginte zuzenaren bitartez, denboraren


erabilkortasuna eta efizientzia eta erantzun bateratua lortu nahi dugu.

3
2. Ariketa: Koordinazioa ariketa.

Koordinazio ariketarekin hasteko, ikasleak lauko taldeetan banatuko dira. Talde


bakoitzak 2 baloi hartuko ditu eta hankekin baloia eskuinetik ezkerrera pasatu
beharko dute, oinaren barrualdearekin. Irakasleak nola egiten den erakutsiko du eta
ikasleek errepikatu egin beharko dute. Ariketa hasi eta amaituko da irakasleak esaten
duenean.

Amaitzeko, talde bakoitzeko kideek baloia alde batetik bestera garraiatu beharko
dute, konoak saihestuz. Irakasleak esango du ariketa noiz hasi eta amaitzen den.

Helburua: Koordinazioa lantzea da. Ariketa hauekin erantzun bateratua bilatzen da.

3. Ariketa: Erlazaxio eta arnasketa teknikak.

Saioarekin amaitzeko, erlaxazio eta arnasketa teknikak egingo ditugu.

Hasteko, ikasleak zoruan eseri beharko dira, sorbalda zuzen jarriz, sudurretik arnasa
hartu eta ahotik botako dute, esku bat abdomenean ipiniz. Arnasa hartzerakoan
sabela nola mugitzen den kontuan hartu beharko dute eta horretarako, eskua
sabelan jarriko dute.

Berriz, arnasa botatzerakoan eskua bularrean jarriko dute, eta modu honetan,
birikiak ixterakoan nola erlaxatzen diren konturatuko dira.

Ariketaren zati bakoitza hiru aldiz errepikatu beharko dute.

Helburua: Nola arnasten duten konturatzea. Bi teknika hauekin aurrekoan bezala


erantzun bateratua bilatzen da.

4
PRAKTIKA

1. ARIKETA

JARDUERA ESPAZIOA MATERIALA 1 ETA 2 MAILA


METODOLOGIKOAK

Oreka ariketa. Eskolako - Konoak - Aginte zuzena


gimnasioa. - Bikote bakoitzak eta analitikoa.
pilota bakarra.

2. ARIKETA

JARDUERA ESPAZIOA MATERIALA 1 ETA 2 MAILA


METODOLOGIKOAK

Koordinazio ariketa. Eskolako - Talde bakoitzak - Aginte zuzena


gimnasioa 2 baloi. eta analitikoa.
- Konoak

3. ARIKETA

JARDUERA ESPAZIOA MATERIALA 1 ETA 2 MAILA


METODOLOGIKOAK

Erlaxazio eta Eskolako - Ez dago - Aginte zuzena


arnasketa ariketak. gimnasioa. beharrezko eta analitikoa
materialik.

5
ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOA

Mendoza, M. M. eta Martínez, J. E. (2017). Estrategias metodológicas para la gimnasia


aeróbica en las clases de educación física. EmásF: revista digital de educación física. 46,
91-106. https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=5963363

Robles, J. (2006). Estrategia en la práctica global vs. analítica en la iniciación al judo.


Efdeportes: revista digital. 95 Estrategia en la práctica global vs. analítica en la iniciación al
judo (efdeportes.com)

Federación de enseñanza de CC.OO. de Andalucía. (2010). Los métodos de enseñanza en


educación física. Revista digital para profesionales de la enseñanza. (11). 1-9.
https://www.feandalucia.ccoo.es/docu/p5sd7619.pdf

You might also like