Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Iruzkina-10.

pdf

amaiurua

Historia de España

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA

Aztertuko dugun testua Vicente Blanco Ibañez idazle balentziarraren “El intruso”
eleberriaren pasarte bat da. Valentzian argitaratu zen 1904-an, eta, beraz, errestaurazioan
koka dezakegu, garai horretan ematen ari zen industrializazioaren une gorenetako batean.
Izaerari dagokionez, testu narratiboa da, gai politiko-sozialak jorratzen dituena, errealismo
handiz. Agerikoa denez, lehen mailako testu hau publikoari zuzendutakoa da eta langileen
bizi eta lan baldintzak deskribatzen dira. pasarte honetan subjetibotasuna nabaria da; izan
ere, irakurleak leku horretan langileek bizitako egoera ezagutzeko eta beraiekin
enpatizatzeko helburua du.

Analisiari dagokionez, 3 ideia nagusi agertzen dira testuan, eleberriaren protagonista den
Aresti Medikuaren begietatik “ikusten” ditugunak:

Lehenengo paragrafoan, meatze-mendietako “Peoien etxea”-z ari da eta meatzarien lana


deskribatzen du: “blokeak apurtzen, bagonetak harritzarrez betetzen, mea biltegira eramaten
eta mea-biltegitik ekartzen” aritzen direla dio. Afari xixtrina egin eta “gelaxka hartan egiten
zuten lo, izerdiz edo euriz bustitako jantziak soinean zituztela; botak bakarrik eranzten
zituzten; jaka ere bai, batzuetan”. Hau da, langileen bizi eta lan baldintza penagarriak
deskribatzen ditu.

Bigarren paragrafoan, bizitza hobetzeko ahaleginen zailtasunez ari da. Askok uzten zuten
lana, baina beste langile berri batzuk etortzen ziren berehala eta nagusiek ez zuten arazoa
nozitu beharrik; ez zen espezializazio berezirik behar eta nagusiek ez zeukaten langileekin
negoziatu beharrik: “Goseak bultzatuta, etengabe iristen ziren peoiak, multzo handitan, eta
gehiegikerien aurka protestaka lanpostua utzi zutenak ordezkatzen zituzten, ahaleginik egin
gabe. Gizonen etorrera etengabea eteten ez bazen, Enkarterrietako langileak behin eta
berriz ordezkatzen bazituzten, zaila zen lan hark merezi zituen eskubideak eskuratzea”.

Testuinguru historikoari dagokionez, Errestaurazioaren garaian kokatu behar dugu; Euskal


Herriak industrializazioaren ondorioz garapen ekonomiko izugarria izan zuenean. 1876an, II.
Karlistaldia bukatzean,. Burdinaren merkataritzak bultzatu zuen garapen hori; izan ere,
Bizkaiak kokapen estrategikoa zuen burdin erauzketa egiteko orduan. Garai hartan, Besser
bihurgailua asmatu zuten, eta horrek behar zuen burdin me ez fosforikoa Bizkaian zegoen
burdina zen, beraz mineria, siderurgia eta metalurgia garatu ziren gehien bat.

Ekonomiaren garapena ez zen denentzako ona izan, izan ere, langileek lan eta bizi
baldintza penagarriak zituzten, beraz horiek salatzeko, langile mugimendua hasi zen.
1890.urtean, Greba Handia egon zen, Loma jeneralaren aginpean, langileek minetan
lanaldiak 10 ordutara murriztea eta buruzagien dendetako derrigorrezko kontsumoa kentzea
lortu zuten. Langile mugimenduaren garapenak, nazionalismoaren garapena ekarri zuen
Euskal Herrira eta honekin batera PSOE, UGT, anarkismoaren agerpen ahula,.... sortu ziren.

Ondorioz, Blasco Ibáñezek maisu-lana egin zuen honetan ere. Valentziako miseriak kontatu
zituen bezalaxe, Bizkaiko meatzarien bizitza krudela azaldu zuen nobela honetan.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9317187

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
Industrializazioa aurrerakuntza bezala ikasten dugu, baina bazituen bere ondorio latzak ere.
Izan ere, eleberri honen eragina ez zen erabakigarria izan langileen egoera hobetzeko baina
bai kontzientziak iratzartzeko arazo hauen aurrean.

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9317187

Todos los planes de suscripción incluyen descargas sin publicidad con coins

You might also like