Wuolah-Free-San Agustin - LURREKO-HIRIA-ETA-JAINKOAREN-HIRIA

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

San Agustin: LURREKO-HIRIA-ETA-J...

user20415482

Historia de la Filosofía

1º Prueba de Acceso a la Universidad

EAU País Vasco

Reservados todos los derechos.


No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.
LURREKO HIRIA ETA JAINKOAREN HIRIA

San Agustin da epigrafe honen autorea, filosofo aipagarrienetariko bat Kristo ondoren
laugarren mendeetakoa. Tagasten jaiotakoa izan zen, Afrikako iparraldean kokatuta zegoen
probintzia, Erromatar Inperioaren garaian. San Agustin Platon eragina izan zuen eta bere
filosofiaren ardatza jainkoa da; pentsatzen zuen moduan, garai horretako filosofo guztien
kezka nagusia, Jainkoaren existentzia demostratzea izango da. Bere ikuskera ontologikoan
bi eratako izaki bereizten ditu: Izaki Absolutua edo Jainkoa eta hark sortutako izaki
kontigentea.

Edozein gizartean bi hiri mota nahasten dira: lurreko hiria eta Jainkoaren hiria. Lehenengo
honetan nork bere buruari Jainkoak baino garrantzia gehiago ematen dio, hau da, bere
burua maitatzeko gaitasun gehiago dauka Jainkoa maitatzeko baino; ondorioz, bere burua
lehenengo joango da Jainkoa baino. Bigarren mota honetan, Jainkoaren hirian, aldiz,
Jainkoarekiko maitasuna nork bere buruarena baino garrantzitsuagoa da eta Jainkoa bere
buruaren aurretik jartzen du. Hauek munduan egoteko moduak dira.

Bi hirien arteko borroka denboraren amaiera arte iraungo du, Jaikoaren hiriaren behin-betiko
garaipena iritsi arte. Ordea, bi munduen arteko gatazka da: Jainkoarenganako maitasuna
eta norberaganakoa. Misterio handi bat da azken batean: jainkoak gizakiari ematen dion
maitasuna besterik ez da, eta bekatuak desordenaturik kreazioa berriztatzen du.

Amaitzeko, ez da zuzena lurreko hiria Estatuaren berdintzat jotzea eta jainkoaren hiria
Elizaren berdintzat hartzea. Estatu eta Eliza bi aukeren ordezkaritzat hartu ohi dira historian
zehar, bizitzan jokatzeko bi era zirelako, bizitzeko bi modu, haragiaren eta espirituaren
arabera. Bina, berez, ez dute bata besterekin lotura.

a64b0469ff35958ef4ab887a898bd50bdfbbe91a-9034568

Reservados todos los derechos. No se permite la explotación económica ni la transformación de esta obra. Queda permitida la impresión en su totalidad.

You might also like