Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Bittor Gaztelu Huerta DBH 2.

Egian, 2022-11-16

KAXA BATEN BARRUKO OXIGENOA NEURTZEN (2)

Helburua:
Kaxa baten barruan zenbat O2 dagoen kalkulatu behar dugu.

Esperimentuaren azalpena:
Lehenengo kaxaren bolumena neurtu behar dugu 𝑐𝑚3 -etan, horrela
jakingo dugu zein den kaxa barruko aire bolumena.
Jarraian kandela bat erabiliz kalkulatuko dugu airean dagoen O2-aren
ehunekoa (%).
Azkenik datu guzti hauek erabiliz kaxa barruan dagoen O2 kopurua
kalkulatuko dugu.

Materiala:
 Kutxa bat
 Kandela
 Plater bat
 Ura
 Baso bat
 Flexometroa
 Metxeroa
Esperimentuaren prozedura:
Kaxaren bolumena kalkulatu:
1. Flexometroarekin kaxaren luzera (L), zabalera (Z) eta altuera (A)
neurtuko ditugu. L = 20 cm, Z = 30 cm eta A = 15 cm
2. Luzera, zabalera eta altuera biderkatuz kaxaren bolumena
kalkulatuko dugu 𝑐𝑚3 -etan: V = L x Z x A => V =20 x 30 x 15 = 9000𝑐𝑚3

Airean dagoen O2-ren % neurtu


1. Kandela bat plater batean zutik itsasten dugu.
2. Ura platerrean botatzen dugu eta kandela pizten dugu, kandela hori
piztuta dago aireko O2-a kontsumitzen duelako.
3. Basoa buruz behera kandelaren gainean jartzen dugu.
4. Kandela pixkanaka itzaltzen da baso barruko O2-a kontsumitzen ari
delako eta O2 guztia gastatzen denean kandela itzaltzen da.
5. Kandela itzaltzean ur maila igotzen da presio atmosferikoaren
aldaketarengatik:
Hasieran, baso barruan eta baso kanpoan presio atmosferiko
berdina dago, baina errekuntzaren ondoren baso barruko presioa
baso kanpokoko presioa baino txikiagoa bihurtzen da eta horregatik
ura igotzen da baso barruan. O2 kontsumitzean hutsune bat sortzen
da eta horregatik presioa jaisten da baso barruan.
6. Orain baso barruan ura zenbat igo den neurtuko dugu:
-Basoaren altuera (A) 12 cm
-Baso barruan igo den ur maila 2,2 cm
7. Lehen esan dugun bezala, urak desagertu den O2-aren bolumena
hartu du, beraz uraren bolumena kalkulatuko dugu:
12 ------ 100 100 x 2,2
2,2 ----- x => 12 = %18,33

Kalkulu honen arabera O2 %18,33a da.

8. Baina errekuntza prozesuan beste gas batzuk sortzen dira: H2O eta
CO2 eta horiek ere bolumena okupatzen dute basoan: beste
esperimentu batzuen ondorioz %3 a dira.
9.
10.Sortu diren gasen bolumena gehi urak hartu duen bolumena,
kontsumitu duen O2 bolumena aterako zaigu:

18,33 + 3 = %21,33

Eta balore hau , gutxi gora behera bat dator zenbaki teorikoarekin
(%21), beraz ontzat emango dugu.

Kaxa barruan dagoen O2-ren kalkulua:


Toki berean gaudelako basoaren haizeak eta kaxako haizeak
konposizio berbera dute.
Kaxaren barruan dagoen haizearen bolumena: 9000 𝑐𝑚3
Haizearen O2-ren portzentaia: %21,33
(9000 x 21,33) : 100 = 1919,7 O2-ren 𝑐𝑚3

Estekak:
https://youtu.be/Kh5OBItN9IM “esperimentuaren bideoa”

https://eu.wikipedia.org/wiki/Lurraren_atmosfera “Airearen konposizioa”

You might also like