Estekiometria Ariketak

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

1LA3D: AK

Estekiometria ariketak

1. Sodio karbonatoak azido klorhidrikoarekin erreakzionatzen du sodio kloruroa,


karbono dioxidoa eta ura eratuz. Kalkula itzazu lortuko diren karbono dioxido eta
ur masak 15,0 g sodio karbonato erreakzionatzen dutenean.
Emaitzak: 6,23 g eta 2,55 g

2.- Kalkula ezazu lortuko den sodio sulfato masa, azido sulfurikozko disoluzio baten 50
mL sodio hodroxidoarekin erabat erreakzionatzen dutenean. Azidozko disoluzioaren
aberastasuna %15ekoa da eta bere dentsitatea 1,1 kg/L da.
Emaitza: 11,95 g

3.- Zein da baldintza lortutako hidrogeno bolumena (baldintza normaletan neurtuta) %18
aberastasuna eta 1,09 g/mL dentsitatea dituen azido klorhidrikozko disoluzio baten 40
mL gehiegizko zink metalarekin erreakzionatzen dutenean? Erreakzioan ere zink
kloruroa lortzen da.
Emaitza: 2,41 L

4.- Pirita minerala, FeS2, airezko oxigenoarekin berotzen denean sufre dioxidoa eta
burdin (III) oxidoa sortzen dira.
Modu horretan 1000 g pirita tratatzen badira, %80 aberastasuna FeS 2, zenbat burdin (III)
oxido lortuko dugu?
Kalkula ezazu errreakzioa gertatzeko behar den aire bolumena, jakinik airearen oxigeno
aberastasuna %21ekoa dela, eta baldintza normaletan neurtzen dugula.

Emaitza.: 532,42 g burdin (III) oxido eta 1955,9 L aire.

3. ERRONKA: Estekiometria ariketak 1


1LA3D: AK

5.- Kalkula ezazu lortuko dugun hidrogeno gas bolumena, baldintza normaletan neurtuta,
%85eko purutasuna duen zink metal 20,0 g kloruro hidrogenoarekin trtatzen badugu.
Erreakzioan zink kloruroa ere lortuko dugu.
Emaitza: 5,82 L

6.- Tenperatura altuetan burdinak eta sufreak burdin (II) sulfurua eratuz erreakzionatzen
dute. Kalkula itzazu lor daitekeen sulfuro masa 7,6 g burdin 9,5 g sufrearekin
erreakzionatzen uzten bada.
Zenbat gehiegizko erreaktibo masa geratuko da erreakzioa bukatzean?
Emaitza: 11,96 g; 5,14 g

7.- Zein da baldintza normaletan llortuko den hidrogeno gas bolumena 90,0 g zink
gehiegizko azido sulfurikoarekin erreakzionatzen dutenean, errendimendua %80 bada?
Emaitza: 24,6 L hidrogeno gas.

8.- Potasio kloratoa beroarekin deskonposatzen denean oxigeno gas eta potasio kloruroa
lortzen dira. 8,0 g oxigeno lortu nahi baditugu zenbat klorato deskonposatu behar da?.
Emaitza: 20,43 g

3. ERRONKA: Estekiometria ariketak 2


1LA3D: AK

9.- Propano gasak, C3H8, oxigenoarekin erretzen denean karbono dioxidoa eta ur lurruna
sortzen ditu. Zein masa propano erre behar da 50,0 L karbono dioxido 25 °C eta 740 mm
Hg-tan lortzeko?
Emaitza: 29,10 g

10.- Sodio sulfatozko ezpurutasunak dituen 6,5 g NaHCO 3 beroketaz deskonposatzen da


eta 0,80 L CO2 ,22 °C 760 mm Hg-etan, eta sodio hidroxido sortzen dira. Lor ezazu
laginaren NaHCO3 ehunekoa.
Emaitza: %42,77

11.- Kobre eta zinkezko alezio baten 5,0 g azido sulfuriko urtuarekin tratatzen dira.
Honek zinkari soilik erasotzen dio. 20ºC eta 750 mmHg bldintzatan 0,324 L hidrogeno
askatzen dira. Zein da laginaren kobre ehunekoa?
Emaitza: %82,62

12.- 1,0 g hidrogenok nitrogenoarekin erreakzionarazten dira eta 2,12 g de amoniako


lortzen dira. Zein da erreakzioaren etekina?
Emaitza: %37,7

13.- Aluminio eta zink dituen 0,156 g lagina gehiegizko azido sulfurikoarekin tratatzen
denean bi erreakzio gertatzen dira. Lehenengoan aluminio sulfato eta hidrogenoa lortzen
dira eta bigarrenean zink sulfatoa eta hidrogenoa. Guztira 0,114 L hidrogeno lortu dira,
27 °C eta 725 mm Hg-tan neurtutak. Lor ezazu lagineko elementu bakoitzaren ehunekoa.
Emaitza: %32,05 Al eta %67,95% Zn

14.- Fosforoa hurrengo bi erreakzio jarraituen bidezko prozesu batez lortzen da:

Ca3(PO4)2 → CaO + P2O5

3. ERRONKA: Estekiometria ariketak 3


1LA3D: AK

P2O5 + C → P + CO

Doi itzazu ekuazioak eta esan zein masa fosforo lortuko den 2000 g kaltzio fosfatotik
abiatzen bagara eta errendimendua %65ekoa bada.
Emaitza: 259,60 g

3. ERRONKA: Estekiometria ariketak 4

You might also like