Bizitzaren Jatorria - Teoriak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

BIZITZAREN JATORRIA

BIZITZAREN JATORRIARI BURUZKO HIPOTESI NAGUSIAK


1.Kreazionismoa: fixismoa eta katastrofismoa
Hipotesi kreazionistak Bibliaren interpretazio literalean oinarritzen dira, hau da, erlijio dogmetan oinarritutako
sinesmena dira. Kreazionistek diote Jaungoikoak Lurra eta izaki bizidun guztiak sortu dituela (Kreazioa) eta espezieak
aldaezinak direla, hau da, sortu dituen bezalakoak mantentzen dira, aldatu gabe (Kreazionismoa teoria fixista da). Carl
von Linneo naturalista fixista eta kreazionismoaren defendatzailea zen, gainera, izaki bizidunak sailkatzeko eta
izendatzeko sistema garrantzitsu bat sortu zuen.
Baina hipotesi fixistek ezin zituen azaldu zenbait gertakari, esaterako gaur egun ez dauden fosilen egotea. Beraz, oso
zaila zen kreazionismoaren ideiak justifikatzea eta defendatzea; Georges Cuvier, naturalista frantziarrak, (1769-1832)
fosilak eta fixismoa egokitu zituen teoria berean: Katastrofismoa. Katastrofismoaren arabera, hondamendi edo
katastrofe natural batzuek – Lurraren mugimenduak eta uholdeak – organismo-espezie osoak desagerrarazi eta
lurrazala moldatu zutela defendatzen du, eta hondamendi bakoitzaren ondoren, desagertutako espezieek utzitako
lekua beste leku batzuetatik etorritako beste espezie batzuek hartzen zuten. Baina Cuvierren ustez, egungo espezieek
ez dute beste garai batzuekiko ahaidetasunik, Cuvierrek gogor arbuiatzen du espezieen arteko filiazioa. Cuvier
transformismoaren ideiaren kontra zegoen eta fixismo zorrotza mantentzen zuen baina ez arrazoi erligioso edo
teologikoengatik.

Hipotesi zientifiko batzuk daude galdera hau erantzuten saiatzeko. Hauek nabarmentzen dira, besteak beste:

2.Biziaren berezko sorreraren teoria (Abiogenesia)

Antzina uste zuten izaki bizidunak berez sortzen zirela, deskonposatzen ari zen materia organikotik. Eguneroko
behaketetatik sortu ziren ideia horiek; besteak beste, deskonposatzen ari ziren elikagaietan larbak azaltzen zirela
ikusita, eta haragi ustelduan euliak eta simaurretan arratoiak agertzen zirela ohartuta.

Francesco Redi-k jarri zuen lehenbizikoz zalantzan berezko


sorreraren teoria baina Louis Pasteur-ek, 1860. urtean
agerian jarri zuen berezko sorreraren teoria okerra zela eta
ondorioztatu zuen izaki bizidun guztiak beste izaki bizidun
batzuetatik sortuak zirela. Esperimentuen bidez frogatu zuen
aireko mikroorganismoek deskonposatzen zutela materia
organikoa, eta horrela 1860an Pasteur-ek berezko
sorkuntzaren teoria deuseztatu zuen esperimentu multzo
bikain batzuen bitartez:

Pasteur-ek berezko sorkuntzaren


kontzeptuaren faltsutasuna
frogatu zuen egin zituen
esperimentuen bidez. Hurrengo
emaitzak lortu zituen:

Mikroorganismo sinpleenak ere ez


ziren ingurune esterilizatu batean
garatzen, airetik eta bertan zeuden
mikrobioetatik babestuta
mantentzen bazen. Ingurune bera
airearekin kontaktuan jartzen
baldin bazen, ordea, mikrobio-
hazkuntza nabarmena zen.
Hortaz, mikrobioak ez dira berezko sorkuntzaren bitartez agertzen; airean daude, eta lagina kutsatzearen ondorioz
garatu egiten dira.
3.Panspermiaren hipotesia

XIX. mendean agertu zen eta 1908an hipotesi zientifikoko kategoria lortu zuen Svante August
Arrhenius kimikari suediarraren eskutik. Panspermiaren hipotesiak Lur gaineko biziaren
jatorria estralurtarra dela proposatzen du.

Teoria honen arabera, izaki bizidunak ez ziren Lurrean sortu, kometa eta meteoritoetan etorri
baitziren kanpoko espaziotik. Harkaitz handi horietan bakterio eta beste mikrobio batzuk
egongo ziren, Lurra “kutsatuko” zutenak, bizia sortuz. Panspermiaren alde ko zientzialariek
argudiatzen dute mikrobio batzuk oso erresistenteak direla, eta gai direla Lurretik kanpoko
espazioan bizirik irauteko, ikerketa batzuek frogatu dutenez. Teoria honek ez du biziaren
jatorria argitzen; arazoa lekuz aldatzen du beste planeta batera, besterik gabe.

4.Teoria kimiosintetikoa: Bizidunen jatorri fisiko-kimikoa


(Oparin eta Haldane) 1923: Bizia sortu da Lur planetan bertan, hasierako miloi urteetan eratu ziren
biomolekuletatik abiatuta.

Gure planetako biomolekulak nola agertu ziren


azaltzen duen hipotesirik onetsiena da. Honen
arabera, bizitza Lurraren atmosfera primitiboaren
gasen artean gertatutako erreakzio kimikoen
ondorioa da. Atmosfera primitiboaren gasek,
erradiazio askoren energiak eraginda
erreakzionatu zuten, lehenengo biomolekulak
sortuz. Biomolekulak ozeanoetan erori
eta bildu ziren eta honela “salda primitiboa” deritzon nahasketa sortu zen. Teoria
hau nahiko onartua dago komunitate zientifikoan eta Stanley Miller zientzialariak
egiaztatu zuen 1953. urtean esperimentu baten bidez.

BIZIAREN SORRERAREN ETAPAK


1. Lehenengo molekula organikoak (biomolekula bakunak): oso sinpleak ziren. Adibidez, azukreak eta
aminoazidoak. Ozeano primitiboetan bilduta, “salda primitibo” izeneko nahasketa osatu zuten.

2. Lehenengo polimeroak (biomolekula konplexuagoak): proteinak…

3. Lehenengo protozelulak edo protobionteak (zelulen aurrekariak): Jatorrizko ozeanoetan, “Salda primitiboan”
molekula batzuek mintzak osatu zituzten eta egitura esferikoak sortu zituzten. Beren barnean beste molekula
batzuk harrapatuta geratu ziren eta erreakzionatzen hasi ondoren, lehenengo metabolismo bakuna sortuz joa n zen.

4. Lehenengo zelula prokariotoak : Bakterio anaerobioak eta heterotrofoak ziren, hau da, ez zuten behar
oxigenorik eta “salda organikotik” elikatzen ziren

5. Zelula prokariotoen dibertsifikazioa: bakterio mota gehiago sortu ziren eta lehenengo bakterio fotosintetikoak
, oxigenoaren sortzaileak. Atmosferaren ezaugarriak aldatu ziren.

6. Lehenengo zelula eukariotoak: bakterio desberdinen arteko sinbiosiaren ondorioz sortuak,


teoria endosinbiotikoak esaten duenez (Lynn Margulisek proposatua)

7. Organismo zelulanitzen sorrera eta dibertsifikazioa: 3600 milioi urtez bizia garatuz joan da planeta osoan
eta milioika espezie sortu dira
Gaur egungo bizidunak 5 erreinutan sailkatzen dira:
-Moneroak
-Onddoak
-Animaliak
-Protoktistak
-Landareak

You might also like