3, Gaia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 10

3.

gaia FORUAK ETA IRAULTZA LIBERALA EUSKAL HERRIAN:


GERRA KARLISTAK ETA FORUEN ABOLIZIOA (1833-1878)

1. HISTORIA, AUTOGOBERNUA, ERAKUNDE NAGUSIENAK ETA PRIBILEGIOAK

A) FORU ERREGIMENAl: HISTORIA

Erregimen zaharrak Euskal Herrian sistemaren ezaugarri oinarrizkoak zituen, baina baita
beste osagai garrantzitsu batzuk ere, ezberdin egiten zutenak. Euskal historiaren
bereizgarririk handienetako bat foruen erregimenari eustea da, Erdi Arotik Aro
Garaikiderarte. Gainera XVIII. mendetik aurrera Euskal lurraldeak bakarrik gordeko zituzten
foruak Espainian, horrek, batasun-kontzientzia sortu zuen, batez ere hiru
euskal-probintzietan, foru-erregimen berdintsuagoak zituztelako.

Euskal Herrian ez zegoen inolako erakunde politiko bateraturik, lurralde bakoitzak bere
lurralde mugaketa : Nafarroako Erreinua, Bizkaiko jaurerria, Gipuzkoako probintzia eta
Arabako Ermandadea , eta bakoitzak bere legeak zituen. Dena dela Arabaren, Bizkaiaren
eta Gipuzkoaren artean antzekotasunak gehiago ziren desberdinatsunak baino.

Euskal lurraldeak foruen bidez gobernatzen ziren. Hauek osatzen zuten euskal lurraldeen
ordenamendu juridikoa eta politikoa . Foruak ohituran zuten jatorria; hau da, lurralde
bakoitzaren usadio-ohituretan oinarritzen ziren. Lege izaera zuten, erregeak onartzen
zituelako.

B) SISTEMA POLITIKOA: SUBIRANOTASUN PARTEKATU ETA AUTOGOBERNUA

Foruek subiranotasun partekatu (erregea eta lekuko erakundeak) moduan defini


daitekeen erregimen politikoa ezartzen zuten; izan ere erregearen eta foru-erakundeen
aginteak orekatuak izan ziren Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian (Nafarroan Espainiako
erregeak, Nafarroako errege titulua zuenez, aginte askoz handiagoa zeukan). Horrek euskal
lurraldeei autonomia handia ematen zien.

Autonomia hori ziurtatuta zegoen, erregeak , onartua izateko lehenengo foruen zina egin
behar zuelako, eta horrek eragotzi egiten zion aldatu ahal izatea: foru-baimena. Horrela
Gaztelako erregeak aginte legegilea zeukan, baina ezin zuen aginte hori erabili, lehendik
aitortutako eskubideak kentzeko. Gainera , foru-baimenak bide ematen zuen bete gabe
uzteko foruen kontrako errege-legeak (kontraforuak), nahiz eta istilua egonez gero,
monarkia izan epaitzeko azkeneko maila. Korrejidorea zen erregearen ordezkaria, hauek
botere judiziala eta udalen inspekzioa zuten bere kargu. Batzar Nagusietan parte hartzen
zuen presidente bezala.

C) ERAKUNDE NAGUSIENAK: BATZAR NAGUSIAK ETA ALDUNDIA


Ordezkari-erakunde nagusiak hauek ziren: Batzar Nagusiak: biltzar probintzialak ziren,
lurralde bakoitzean antolatzen ziren. Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba. Herri, hiri eta eskualdeen
ordezkariaz osatua zegoen. Euskal probintzietako legeak egin, administrazio jarduera
zuzendu eta aldundiak izendatzen zituzten. Pase-forala bere esku zegoen. Batzarkideek
zenbait baldintza bete behar zituzten: gaztelaniaz irakurtzen eta idazten jakitea, nolabaiteko
aberastasun maila izatea, etab… Aldundia Batzar Nagusietan onartutakoa gauzatu eta
legeak betearazten zituen erakundea zen.

D) FORUEN BEREIZGARRITASUNAK ETA PRIBILEGIOAK

Erregimen Zaharraren legearen desberdintasunean oinarrituta, foruek, besteak


beste,pribilegio garrantzitsuak ezarri zituzten:
-Gizarte pribilegioak : Kaparetasun unibertsala (aitoren semeak): Bizkaian, Gipuzkoan
eta Arabako Aiala bailaran soilik orokortu zen. Betiere familia Euskal Herrian zuela jatorria,
erakutsiz gero, konsideratzen zen kapare edo noble.Ondorioak hauen izan ziren:Zerga
arruntak ordaindu beharrik ez izatea, bizitza politikoan partehartzeko eskubidea, berdintasun
juridikoa: denek pribilegioak zituztelako.

Bestetik foruak beste pribilegio ekonomikoak ekarri zituzten, esparru ekonomiko


propioa. Aduanak barnealdean zeuden (Balmaseda, Orduña, Gasteiz), eta horrek Euskal
Herria lurralde frankoa bihurtzen zuen: merkataritza askatasun osoa, ez zegoen
muga-zergarik.

-Esparru militarrean: Soldadutzatik libre izatea (marinako zerbitzua izan ezik) arabar,
gipuzkoar eta bizkaitarrek gerra euren lurraldean gertatzen zenean baino ez zuten
derrigorrezko zerbitzua bete behar; soldatarik gabe eta gastuak euren kontura; erregeak
eskatuz gero euren mugatik kanpo borrokatzea, ordaina hartu behar zuten.

Laburbilduz, liberalismoa eta foruen arteko aldeak:


2. FORUAK ETA ERREGIMEN LIBERALA

2.1.CADIZko GORTEAK (1810-1814)

Euskal Herriak ere, bere diputatuak bidali zituen Gorte hauetara. Lehenengo aldiz gertatu
zen horrelakorik, eta konstituzio berria onartu zuten. Nahiz eta konstituzioak foruei
buruzko aipamenik ez egin, foruen kontrako legedia zen, legedia liberala zelako.
Foruak Erregimen Zaharraren adierazlea zirelako:
• Gorteak ziren, erregearekin batera, legeak egiteko erakunde bakarra. Erabaki honek
Batzar Nagusien egitekorik garrantzitsuena , legegintza, deuseztatzen zuen. Guztientzat
lege berdina jarri zen, horrela amaiera emanaz legedi bereziei. Denek zerga berdinak
ordaindu behar zituzten, zergen salbuespena desagertu zen. Gainera aduanak kostaldera
eraman ziren

2.2. FERNANDO VII (1814-1833)

-Seiurteko absolutistan:
Cadizko konstituzioaren indargabetzearekin, euskal foruak erabat indarrean jarriko dira.
-Hirurteko Liberalean:
Foruak berriro abolituko dira. Foru Aldundien ordez, probintzien Aldundiak eratuko dira,
baina bakarrik Gasteizen, Bilbo eta Donostiako udaletan izan ziren liberalak agintean.
Aduanak berriro kostaldera eraman ziren, eta horrek onura ekarri merkatariei. Espainiako
merkaturako bidea zabalik uzten baitzien; ez, ordea, kontsumitzaile gehienei, kanpotik
zetozen produktuak garestitu egin zirelako. Hego Euskal Herrian, erregimen liberalaren
kontrako oposizioa antolatu zen, foru tradizioaren zuzeneko etsaitzat baitzuten
erregimen liberala, foruen autogobernua berreskuratzeko, monarkia absolutistaren beharra
zegoela zabaldu zen. Liberalismoaren kontrako propagandak, foruak indargabetzeak
ekarritako kalteak salatu zituen: prezioen garestitzea, zerga berriak, derrigorrezko
soldadutza…1821etik aurrera, nekazari inguruetan batez ere (Katalunian eta Aragoin gertatu
zen moduan), konstituzio gobernuaren kontrako eta erregimen absolutistaren aldeko
erregezaleen oposizio armatua antolatu zen, horretan kleroak paper garrantzitsua bete
zuen.

-Hamarraldi gaitzesgarrian:
Foruak berrezarriko ziren. Batzar nagusiak eta Foru Aldundiak ezarri ziren berriro. Muga
zergak barnealdera eraman zituzten. Udaletan liberal susmagarrien kontrako jazarpena
emango zen. Boluntario erregezalen partida armatuak sortzen hasi ziren,
kontrairaultza babesteko. Boluntario erregezale horiek indar handia hartu zuten
euskaldun eta nafar lurraldeetan bereziki, eta karlistaldiko gerra zibileko protagonista
izan ziren 1833an.

2.3. ISABEL II (1833-1868)


• Mª Kristinaren erreginaordetza (1833-1840). Lehenengo Karlistaldia
• Esparteroren erregeordetza (1840-1843)
• Isabel II.ren erreginaldia (1843 –1868)
2.3.1. Mª KRISTINAREN ERREGINAORDETZA (1833 – 1840)
Fernando VII.a hil zenean, gerra zibila sortu zen absolutisten eta liberalen artean.
Gerraren lehenengo fasea, 1839.arte iraun zuen eta Euskal Herrian, Kataluinan, Aragoin
(Maestrazgo) eta Gaztelako zenbait puntutan emango zen.

A) Lehenengo Gerra karlista (1833-1839)


Gerra zibil hartan, Karlos Mª Isidro infantearen jarraitzailek (karlistak), batetik, eta, bestetik
Isabel II. jarraitzaileak (liberalak)aritu ziren aurrez aurre :
- Karlistak:
• Absolutismoa monarkikoa, katolikotasuna eta foru tradizionalak defendatu.
• Leloak: Jainkoa, Aberria eta Erregea ziren.
• Apaizteria, nekazal munduko noble txiki lurjabeak eta nekazariak oinarri.

-Isabeldarrak edo kristinoak (liberalak).


• Liberalismoaren aldekoak, legeak bateratze eta zentralizazioaren aldekoak.
• Euskal sistema tradizionalaren kontra.
• Burguesia, funtzionarioak, armada, goi mailako noble asko eta hirietako herritar
gehienak.

Karlismoaren aldekoak: bizimodu tradizionalean emandako aldaketak nekazarien egoera


sailagoa bihurtuko zuen , ondorioz nekazariak izango ziren karlismoaren zutabe nagusia.
• Herri lurren desamortizazioa, bakarrik noble lurjabedunei eta burges aberatsei ekarri
zien onura, lurrak erosteko aukera zuten bakarrak zirelako.
• Maiorazkoaren abolizioa, lurren zatiketa ekarriko du.
• Aduanak kostaldera eramatea, prezioen garestitzea eragingo du.
• Eliza izango da beste oinarri garrantzitsua, hortan desamortizazioak eragin handia
izango zuen.

Liberalen aldekoak:
• Hirietako burgesia, onura aterako zuena aduanen lekualdatzetik.
• Nekazaritzako jaun handiak eta herritar asko desamortizazio eta Isabel II.ari sostengu
ematearen onurez jabetzen hasiko dira. Hauetako asko foru erregimenarekin batera
liberalismoa moderatua aldekoak izango dira.

B) Lehenengo Karlistalaren bilakaera (1833-1839)


1.- Lehenengo fasea (1833-1835)
Gerraren lehenengo fasea 1833-1835 bitartean gertatu zen, eta batez ere Euskal herrian
garatu zen, baina ondoren, Kataluina, Aragoi eta Maestrazgora (Castello) zabalduko zen.
Tomas Zumalakarregi izan zuen protagonista nagusia. Zumalakarregik, ia hogeita hamar
mila boluntarioko armada eratu eta zuzendu zuen, liberal armadari aurre egiteko. Karlistek
gerrilen taktika erabili zuten, hortan Zumalakarregik erakutsi zuen estrategia-maisua zela,
bestetik inguruaren ezagupena eta geografia malkartsua lagundu egin zien. Hiri gehienak
ordea, liberaleen eskuetan zeuden. Karlistak fase honetan Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta
Nafarroan nagusitu ziren, hiriburuetan izan ezik, eta 1834an Karlos Mª Isidro bere erregeak
foruak betetzea zin egin zuen, legeak eman, zigor-kodea aldarrikatu eta Oñatiko
Unibertsitatea bultzatu zuen. Baina nazioarteko onarpen eza eta ekonomia-defizitak
eragotzi zuten bere gobernua.
Zumalakarregiren helburu nagusia Bilbo konkistatzea izan zen, nazioarteko onespena
lortzeko, baina Zumalakarregi setioan zauritua izan zen eta handik gutxira hil egin zen,
ondoren Espartero jeneral liberalak hiriaren setioa apurtu zuen.

2.- Bigarren fasea (1835-1837)

Zumalakarregin hil zenean hasi zen, karlistek hegoaldera jo zuten: Gomez jenerala
Andaluziaraino heldu zen , eta Don Karlos buru zuen talde bat Madrid hartzen saiatu zen;
estrategia aldaketa horrek, ordea, ez zien onik egin karlistei. Etapa honetan Bilbo setiatuta
egon zen, baina Esparterok Lutxanako Guduan (1836) irabazi zuenean, amaiera emango
zion setioari.

3.- Hirugarren fasea (1837-1839)

Estrategia aldaketa emango da fase honetan, Gerra Espainiara zabaltzea helburu.


1837tik aurrera, armada liberala indartzen joan zen, 1836an Mendizabalek aurrera
eramandako elizaren desamortizazioarekin eskuratutako diruari esker. Horrela nahiz eta
Madrilgo sarrerara heldu, armada liberalak Espartero buru zela, atzera egitea lortuko zuen.
Bestetik 1837an egindako Konstituzioak foruen abolizioa ekarri zuen. 1839ko abuztuan
gerraz nekatuta, bi taldeak bat etorri ziren, Maroto general karlistak eta
Espartero liberalak, Bergarako hitzarmena sinatu zuten, nahiz eta errege karlista eta
nafarrak eta arabarrak kontra egon, horregatik bake-hitzarmena sinatu aurretik, Marotok
bere politikaren aurkakoak ziren Nafarroako militar gorenak fusilatzeko agindua eman zuen
Lizarran. Liberalak ohartu ziren onura gehiago ekarriko ziela foruen auzia eta Don
Karlosena bereizteak, eta karlisten aldean bestalde, transakzionistak deritzon sektoreak
gatazkari irtenbide hitzartua ematearen alde egin zuen. Katalunian eta Castellonen 1840arte
jarraitu zuen gerrak.

-Bergarako Hitzarmena (1839)-ren ondorioak*:


• Marotok erregina izateko eskubidea aitortu zion Isabel II.ri.
• Esparterok:
• Onartu zuen militar karlista bizkaitar eta gipuzkoarrak kategoría gordetzea.
• Euskal lurraldeen foru-erregimena errespetatuko zuela.
• Don Karlosek Espainiatik alde egin behar zuen.

BERGARAKO HITZARMENA (1839) TEXTU IRUZKINA


“ 1. art. Don Baldomero Espartero Kapitain jeneralak biziki gomendatuko dio gobernuari bere
eskaintza bete dezan; hain zuzen, Gorteei foruak ematea edo aldatzea proposatuko diela
hitz eman du.
2. art. Onartu egingo dira Rafael Maroto teniente jeneralaren armadarako buruzagien,
ofizialen eta gainerako kideen enpleguak, graduak eta dominak (…), eta, armak eskuan
hartuta zerbitzuan jarraitu nahi ez dutenak aske izango dira, 1837ko konstituzioaren alde
eginez betiere, Isabel II.aren tronuaren eta bere ama ohoragarriaren erreginaordetzaren
zerbitzuan jarraitzeko edo etxera alde egiteko (…). “
Liberal moderatuek 1837ko hateskundeak irabazi, eta 1840arte egon ziren agintean.
Nafarroako eta Euskal herrialdeetako foruak berretsi zituzten 1839ko urriaren 25an,
“batasun konstituzionalari utzi gabe”, eta horrek zabalik utzi zuen aurrerago aldaketak
egiteko bidea. Foru sistema errealitate konstituzionalari egokitu zitzaion horrela, foru eta
konstituzio erakundeek indarrean jarraitu zuten. Garai hartako foruzale liberalek harrera ona
egin zioten lege honi, foruak berresteaz gainera (1837ko konstituzioan abolitu ziren) haien
konstituzio-esparrua Isabel II.a erreginaren koroa onartzen baitzuten eta,
zehazki,Espainiako konstituzio liberalaren esparruaren barnean egokitu zen.
Foruak berretsi egin ziren, baina ez ziren lege berezi gisa onartu, monarkia konstituzio
berriaren mende baizik.

5. Testua . 1839KO URRIAREN 25EKO LEGEA (6. Testu-iruzkina)

Isabel II.a, jainkoaren graziaz eta Espainiako monarkiaren Konstituzioaz Espainiako errege
denak eta, bere adingabetasunean, bere Ama Agurgarria den Maria Cristina de Borbon
Erregina alargunak, Erresumako Erregina Gobernatzaileak, honako hau ikusi eta ulertzen
duzuen guztioi jakinarazten dizue: Gorteek honako hau agindu dutela eta Guk berretsi:
1. art. Euskal probintzietako eta Nafarroako foruak berresten dira, monarkiaren batasun
konstituzionalari kalterik egin gabe.
2. art. Gobernuak, aukera izan bezain laster eta Euskal probintziei eta Nafarroari entzun
ondoren, lehen aipatutako foruetan haien interesa aldarrikatzen duen nahitaezko aldaketa
proposatuko dio Gorteei, nazioaren eta Monarkiaren Konstituzioaren interes orokorrarekin
bat eginez eta, aldi baterako eta lehen adierazitako moduan eta zentzuan, sortu litezkeen
zalantzak eta eragozpenak ebatziz eta Gorteei horren berri emanaz.

Nik, Erregina gobernatzaileak.- Erreginak eskuz sinatuta – Jauregian, 1839ko urriaren


25ean.

C) ESPARTEROren ERREGEORDETZA (1840-1843)

Baldomero Espartero general progresistak ospe handia zuen , karlistadari esker, eta
horregatik aukeratu zuen Isabel IIak erregeorde. Erregeorde izan zen garaian, garrantzi
handiko aldaketak gertatu ziren foruak konstituzioari egokitzeko prozesuan. Euskal
herrialdeek joera moderatu kontserbadore eta foruzaleko ordezkariak bidali zituzten
Gorteetara, baina ordezkari nafarrak progresistagoak ziren, eta haien proposamenekin
nabarmen aldatzen eta mugatzen zituzten beren foruak.

-Nafarroan: negoziazio partikularrei esker, Lege Hitzartua sinatu zen 1841an, legearen
arabera:
• Nafarroak erresuma izateari utzi zion.
• Aduanak bere lurralde mugan ezarri zituzten (Pirinioak).
• Gazteek soldadutzea egin beharko zuten.
• Urtero 300.000 errealeko kupoa ordainduko zuen, baina autonomia osoa izango zuen
zerga bilketan.
• Horren ordez, Nafarroari autonomia handia eman zioten administrazioan.
Euskal Probintzietan Ezarri zen baita legedi progresista:

• Foru pasea edo baimena, Foru- aldundiak eta Batzar Nagusiak kendu ziren.
• Aduanak portu eta mugetara eraman ziren.
• Egitura judiziala beste probintzien pareko bihurtu zen.
Baina honek ondorioak ekarriko ditu: Matxinada sortu zen euskal probintzietan. Parte hartu
zutenak: Liberalismo progresistaren kontrako sektoreak, Foruzaleek, Karlistek, Maria
Kristinaren aldeko liberal moderatuak.
Esparterok gogor zapaldu zuen altxamendua, Donostiako liberal burgesen laguntzarekin eta
dekretu hau eman zuen, 1841eko urriko legea. lege honen bitartez:
• Hiru probintziak Espainiako gainerako lurraldeen mailan zeuden: administrazioari,
arlo juridikoari eta muga zergei zegokionez.
• Foru pasea deuseztatu zen.
• Aduanak mugara eraman ziren.
Hala ere , lege hark ez zituen erabat indargabetu foruak, oraindik ere ezaugarri militar
eta zerga ezaugarri bereziak gorde baitzituen euskal lurraldeek Estatu liberal berriaren
barruan.

D) ISABEL II.ren ERREGINALDIA (1843-1868)

Liberal moderatuak gobernuan zeudela (Hamarkada moderatua: 1844-1854) Araba,


Bizkaia eta Gipuzkoako foruen berrezarpen partziala egongo zen. Batzar Nagusiak eta
Foru-Aldundiak berreskuratu ziren. Foru-baimena eta barrualdeko zergak ez ziren
berrezarri.

Euskal Herrian foruzaletasuna gero eta erro sakonagoak egiten joan zen liberal moderatuen
eta progresisten artean. Bai burgesentzat, bai lurjabe aberatsentzat, oso mesedegarri
zirelako foruetatik eratortzen ziren autogobernu eta zerga arloko berezitasunak.

Epealdi honetan, hiru probintzietako sistema foralari dagokionez, nahiz eta gobernuak
foruak aldatzeko mehatxuak egin, erregimen foralak inoiz baino garapen handiagoa lortu
zuen, batez ere Foru-Aldundiek zituzten ahalmenei esker. Garai honetan emango dira baita
industrializazio modernorako lehen urratsak .Politika autoritarioak, bestalde, sendotu egingo
zuen Isabel II.ren kontrako oposizioa. Liberal progresistak, demokratak (progresistak baino
erradikalagoak), errepublikazaleak eta Batasun Liberalekoak (zentrokoak) Prim
jenearalaren zuzendaritzapean elkartu ziren, Isabelen erregimena eroriarazteko. 1868ko
altxamendu militarrak Isabel IIa tronotik botako du eta Isabel IIak erbestaren bidea hartuko
zuen.

E)1868ko IRAULTZA eta SEIURTEKO DEMOKRATIKOA

1868ko Iraultzak amaiera emango zion Isabel IIren erreginaldiari.


Seiurteko demokratikoan (1868 -1874): liberal progresistak, demokratak, eta unionisten
gobernuak iraultza demokratikoa jarriko zuen abian:
• 1869ko konstituzioa:
• Progresista: monarkia demokratikoa ezarriko du: Erregea erregea da, baina ez du
gobernatzen.
• Gurtza askatasuna onartzen zuen, honek karlisten haserrea piztu.
• Ez zuen foru-erregimena ikutzen.

• Amadeo Savoiakoaren erregealdia (1871-1873). Haren monarkia demokratikoak


huts egin zuen, ez zuelako babesik izan, eta oposizioa gero eta indartsuago zelako: karlistak
(Hirugarren gerra Karlista hasiko dute), errepublikazaleak, langile mugimendua, liberal
moderatuak…

• Lehen errepublika (1873-1874): Errepublika federala ezartzeko Espainiako


lehenengo saioak, porrot egingo du errepublikazaleen zatiketaren ondorioz , eta beste
indarren oposizioagatik.

1874an Martinez Campos eta beste militar batzuen altxamenduak amaiera emango
diote errepublikari, eta Alfonso XII.a (Isabel II.ren semea) izendatuko zuten errege,
horrela, amaiera emango zaio iraultza zikloari eta Errestaurazioaren garai historikoa hasiko
da.

F)HIRUGARREN GERRA KARLISTA (1872-1876)


• Hirugarren karlistaldia – Euskal Herriko Bigarrena – 1872ko apirilean hasi zen,
Savoiako Amadeo atzerritarraren ordez Karlos VII.a errege zilegi izendatu zutenean.
1868 iraultzak Amadeo Savoiakoaren monarkia ezarri zuen, eta horren porrotaren ostean,
Igo errepublika; horren guztiaren ondorioz, alderdi karlistaren gorakada emango da;
1869 hauteskundeetan parte hartu zuen eta erlijio eta foruen defentsak garaipen handiak
eman zizkion.

Garaiko karlismoan bi joera emango ziren:


◦ Bata bide parlamentarioaren alde zegoen.
◦ Bestea, altxamendu armatuaren zaleago.

Seiurteko hasieran legebiltzarrean lana egingo dute, baina 1869ko konstituzioa


aldarrikatu ondoren, azkeneko joera erradikala izango da nagusituko dena eta 1872an
hasiera emango zaio Euskal Herriko bigarren gerra karlistari. (Kataluinan eta Aragoian beste
bat emango 1846-1849 artean). Gerraren arrazoiak:

• Iraultza demokratikoa eta konstituzioak estatu laikoa ezartzeak, kultoen askatasuna


ezarriz, Euskal Herrian erlijio sinesmen kontrako erasotzat hartu zen. Katolikotasunaren
defentsak emango zion indarra mugimendu karlistari hauteskundeak erraz irabazteko.
• Karlistek propaganda trebea egin zuten prentsan, baita elizak pulpituetan ,
eta Euskal Herriko herritar gehienek : nekazari txiki eta ertainak, hirietako langile batzuek,
eta lurjabe eta aberats handiek – katolikotaunaren eta foruzaletasunaren kontrako
mugimendutzat hartu zuten liberalismoa, nahiz eta Seiurteko Iraultzailean zorrotz
errespetatu foru-erregimena.
• Karlistek bestetik, ez zuten onartuko Amadeo Savoiakoaren erregetza
( bere hautagaia nahi zutelako errege jarri: Carlos VII.a) ; ezta I. Errepublika ere.
• 1854-1856 Madozen desamortizazio zibilak, euskal nekazarien egoera kaltetu zuen,
herri-lurrak salmentan jarri zirelako eurei lur hoiek erosteko aukerarik eman gabe.
• Jainkoa, Aberria, Foruak eta Erregea printzipioetan oinarrituta hasiko dira eraso
militarrak antolatzen, eta erregimen monarkiko tradizionala berriro agintean ezartzearen
aldeko gerra abian jarriko dute.
Gerraren bilakaera:
• Gerraren hasieran, 1872ko apirilean, hainbat gudu galdu zituzten karlistek
Arrigoriagako, Mañariakoa, Oñatikoa; eta Orokietako guduaren ondoren (maiatzaren 24an)
su-eten labur bat sinatu zuten, Zornotzako Tregoa: Hitzarmen hau Serrano jeneralaK
-Savoiako Amadeoren gobernuaren presidentea- eta Bizkaiko buruzagi karlisten artean
sinatu zen, eta bertan Serranok amnistia emango zuen, euskal karlistak armak uzten
baziztuzten.
Akordio hau ez zuten Gorteak ondo hartu, eta karlisten artean tronoren hautagai zen Carlos
VIIak traidoretzak hartu zituen hitzarmena sinatu zuten karlistek; handik gutxira, Santa Cruz
apaiza buru zutela gerra egiten jarraitzea erabaki zuten.
Karlisten erasoaldia 1873ko urtarrilean hasi zen, Hego Euskalerriko lau uen
desobedientzia zibila egiteagatik.herrialdeetan eta Kataluinan, gerrilen bidez eta
burdinbideetan, telegrafoetan eta abarretan sabotajeak eginez. Euskal lurraldeak karlisten
esku gelditu ziren , hiriburuak izan ezik, Gorteak errepublika aldarrikatzera (1873ko
otsailean) zihoazen unean, hain zuzen; eta horrek bultzada ideologiko handia eman zien
Karlos VII.aren aldekoei; bestetik monarkiko isabelino askok karlistekin bat egingo
zuten, ez zutelako errepublika onartzen. Une hartan, karlistak nagusituko zitzaizkion
errepublikako armadari: Metauten, nagusitu zelarik 1873ko abuztuan Lizarra hartu
zuten, baina ezin izan zuten Bilbo konkistatu. 1874ko irailean karlistak 24.000 kideekin
osatutako armada mantentzen zuten, eta Euskal Herria ia osoa eta Nafarroa bere
eskuetan zuten, hiriburuak izan ezik; 1874an, 125 eguneko setioa jarri zioten Bilbori,
baina azkenean, amore eman behar izan zuten.

Karlistek benetako estatu karlista sortu zuten beraiek menperatzen zuten zonaldean:
Justizi kodea eta erakundeak, aduanak , posta zerbitzua, txanpona eta 1874an Oñatiko
unibertsitatea sortuko zuten. 1875ean, liberalek karlistei gailendu zitzaizkien Kataluinan eta
Maestrazgon. Gatazka militarrek 1876.urtera arte iraun zuten; Alfonso XII.a (Isabel II.ren
semea) politikan esku hartzen zelarik, orduan errepublikaren kontrako eta liberal foruzale
kontserbadore asko, lehen karlismoaren aldean ibilitakoak, joera aldatzen hasi ziren.
1876ean, otsailean Lizarra erorita, liberalek behin betiko garaipena lortu zuten, eta
Karlos VII.ak Frantziara alde egin behar izan zuen. Karlisten hondamen militarraren
ondorioz, Canovasen Gobernu berriak, Errestaurazio garaian, foruak deuseztatu zituen
(1876an).
1876KO UZTAILAREN 21EKO LEGEA (6. Testu-iruzkina)

Alfonso XII.a, jainkoaren graziaz Espainiako errege konstituzionala denak, honako hau ikusi eta
ulertzen duzuen guztioi jakinarazten dizue:

Gorteek honako hau agindu dutela eta guk berretsi dugula:

1. art. Legeak deitutakoan arma zerbitzura joateko eta norberaren ondasunen proportzioan
estatuko gastuetan laguntzeko betebeharrak ezarri dizkie Konstituzioak espainiar guztiei eta
betebehar horiek, eskubide konstituzionalak hedatzen diren bezala, Bizkaia, Gipuzkoa eta
Arabako biztanle guztiei hedatuko zaizkie, nazioko gainerako biztanleei bezalaxe.

2. artikulua. Aurreko artikuluan xedatutakoaren kariaz, aipatutako hiru probintziak behartuta


daude (…), armadako soldadualdi arrunt eta berezien kasuan, Legeen arabera dagokien
gizonezko kupoa aurkeztera.

3. artikulua. Era berean, (…) Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako probintziak behartuta daude
estatuko aurrekontu orokorretan esleitutako kontribuzio, errenta eta zerga arrunt eta bereziak
ordaintzera, dagokien proportzioan eta gastu publikoetarako erabiltzeko.

You might also like