Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 4

1,2 eta 3.

GAIAK Birpasa ariketak


1.- Ondorengo datuak kontsidera itzazu:
OZ = 2.500.000
Batez besteko zerga tasa legala = %20
Kuota osoa = 500.000
Kuota likidoa = 450.000
Oinarri likidagarria, oinarrian txikipenak, kuotan kenkariak eta barnesartu beharreko
zenbateko erreala kalkula itzazu, zergaren konturako ordainketak eta atzerapenaren
gainzamak zero direla suposaturik. Zure erantzuna justifika ezazu.

2.- X ondasunaren eskari eta eskaintza kurbak honakoak dira:


Dx(P) = 1200 – 4P
Sx(P) = 200
Kontsumoaren gaineko 80 unitateko unitate zerga bat ezartzen bada, honako hauek kalkula
eta grafikoki errepresenta itzazu:
a) Kontsumitzaile eta produktugilearen prezioak, eragin legala eta ekonomikoa, eta
agente bakoitzak jasandako zergaren ehunekoa
b) Salmenta sarreretan aldaketa eta bilketa totala

3.- B gizabanakoaren ondorengo datuak kontsidera itzazu:


OZ = 63.000 €
OZan txikipenak = 5.000 €
Kuota Osoa = 14.500 €
Kuotan kenkariak = 4.200 €
Atxikipenak (Zergaren konturako ordainketak) = 11.200 €
Gainzamak eta isunak zero dira. Egoera honetan:
a) Batezbesteko zerga tasa legala, batezbesteko zerga tasa efektiboa, kuota likidoa eta
zerga zorra, hurrenez hurren, kalkula itzazu.
b) Kontzeptu horien esanahia interpreta ezazu

4.- Ondorengo baieztapenak kontsidera itzazu eta zuzenak ala faltsuak diren azal ezazu:
1.- Alderantzizko Elastikotasunaren Erregela zergapen optimorako erregela bat da, eta
beraz, bere aplikazioak zerga baten gehiegizko zama zero izatea lortzen du.
2.- Bi ondasun dituen ekonomia batean, X eta Y, independenteak, X ondasunaren eskari
konpentsatua guztiz inelastikoa bada gehiegizko zamaren minimoketa tX > 0 eta tY = 0 zerga
tasekin lortzen dela baiezta dezakegu.

5.-Z ondasunaren ekoizpenaren gaineko ad-valorem zerga bat ezartzen da, tpPp zenbatekoa
duena.
Ondorengo egoerak kontsidera itzazu:
1.- ½dPP/d tPPP ½ = 2 ½dPK/d tPPP ½

2.- ½dPK/d tPPP ½ = 2 ½dPP/d tPPP ½

3.- ½dPP/d tPPP ½ = 0

Zein kasutan esan dezakegu zerga traslazioa (osoa edo partziala) egon dela? Erantzuna
justifika ezazu.
6.- Ondasun baten eskaintza kurba guztiz elastikoa bada eta eskari kurba guztiz inelastikoa:
a) Nork jasango du zergaren eragin ekonomikoa kontsumoaren gaineko zerga baten
kasuan? Eta ekoizpenaren gaineko zerga baten kasuan?
b) Nola aldatuko dira produktugilearen salmenta-sarrerak kontsumoaren gaineko zerga
baten kasuan? Eta ekoizpenaren gaineko zerga baten kasuan?

7.- Bi ondasun, X eta Y, dituen ekonomia bat kontsidera ezazu, elkarren artean
independenteak. X ondasunaren merkatuak eXD = 0 eta eXs = 1 betetzen du, eta 100 unitateko
zerga batekin dago zergatuta. Y ondasunaren merkatuak eYs = 3 eYD = 1 betetzen du, eta 200
unitateko zerga batekin dago zergatuta. Ondasun bakoitzaren unitate bana ekoizten duen B
produktugileak zenbat jasango du zerga gisa? Erantzuna justifika ezazu

8.- Ondasun baten kontsumoaren gaineko zerga bat ezarri ondoren bere kontsumoa 0 izatera
pasatzen bada eta aldaketa baliokidea 0 baino handiagoa bada, zer baiezta dezakegu
gizabanakoaren lehentasunei buruz? Ordezkapen efekturik dago? Erantzuna justifika ezazu

9.- Errentaren gaineko T(Y) zerga kontsidera ezazu, eta ondorengo datuak:
OZ = 100.000
t* legala = %15
KO = 14.250
t* efektiboa = %10
Zerga zorra = -3.000
Ez badago gainzamik ez atzerapenaren interesik, oinarrian txikipenen zenbatekoa (OT),
kuotan kenkarien zenbatekoa (KK) eta zergaren konturako ordainketen zenbatekoa (ZKO)
kalkula itzazu, hurrenez hurren. Zein izan da gizabanako honen zerga ordainketa?

10.- X ondasunaren ondorengo eskari eta eskaintza kurbak kontsidera itzazu:


D(P) = 300 – 3P S(P) = 100 + P
X ondasunaren kontsumoaren gaineko U = 9 unitateko zerga bat ezartzen bada, zein
izango dira lortuko diren PP* eta PK* ? Zein izan da zergaren eragin ekonomikoa?
ZUZENKETAK

1.- t*legala = KO/OL OL = 500.000/0,2 = 2.500.000


OL = OZ – OZan txikipenak OZan txikipenak = OZ-OL = 0
Kuotan kenkariak = KO-KL = 500.000 – 450.000 = 50.000
Zerga Zorra = KL – ZKO + isunak/gainzamak = 450.000
Beraz, benetan ordaindu beharreko zerga zenbatekoa (KL) 450.000 eurotakoa da, eta
aitorpena egiterako orduan Ogasunean barneratu beharreko zenbatekoa (ZZ) ere.

2.- a) D(P) = S(P)  1200 -4P = 200  P0 = 250  X0 = 200


Zergarekin: D(PK) = S(Pp)  1200 -4PK = 200  PK = 250  Pp = PK-U = 250-80 = 170  X1
= 200
EL : Kontsumitzaileak EE: Produktugileak guztiz
S(P)

PK*=P0
Pp* D(P)
D´(P)
X0
b) Salmenta sarreretan aldaketa =–P0X0 - PP* X1 = 16.000
Bilketa totala = U * X1 = 16.000

3.- t*legala = KO/OL = 14.500 / (63.000-5.000) = 0,25 (OLri aplikatzen zaion kopuru edo
ehunekoa kuota osoa lortzeko)
t*efektiboa = KL/OZ = (14.500-4.200) / 63.000 = 0,1634 (ordaindutako zergek
suposatzen duten errentaren ehunekoa)
KL = KO – Kuotan kenkariak = (14.500-4.200)= 10.300 (ordaindutako zerga zenbatekoa)
ZZ = KL – ZKO + Atzerapenak eta isunak = 10.300 -11.200 = -900 (Aitorpena egiterako
orduan itzuliko diguten zenbatekoa)

4.- Faltsua, Alderantzizko Elastikotasunaren Erregela aplikatuz zerga baten gehiegizko


zama minimoa izatea lortuko dugu, baino horrek ez du esan nahi zero izango denik..
2.- Zuzena. X ondasunaren eskari konpentsatu guztiz inelastikoa da, merkatu horretan ez
da gehiegizko zamarik egongo, beraz bilketa guztia ondasun hori zergatuz lortu beharko
genuke.

5.-1.eta 2.kasuetan traslazio partziala egon da,lehenengo kasuan %33a(½dPK/d tPPP ½=


0,33) eta bigarren kasuan %66a (½dPK/d tPPP ½= 0,66).
3.- kasuan berriz traslazioa osoa izan da (½dPK/d tPPP ½= 1).
6.- a) Eskaintza kurba guztiz elastikoa bada edota eskari kurba guztiz inelastikoa bada, zerga
zama guztiz kontsumitzaileek jasango dute, bai kontsumoaren gaineko zerga batekin zein
ekoizpenaren gaineko batekin, eragin ekonomikoa ez baitago eragin legalaren menpe.

b) Aurreko atalean esan bezala, bi kasuetan PP* = P0 izango da. Gainera, eskaria guztiz
inelastikoa denez, X0 = X1 izango da. Beraz salmenta sarrerak ez dira aldatuko.

7.- X-ren merkatuan, eskri kurba guztiz inelastikoa denez, zerga osoa kontsumitzaileak
ordainduko du. Beraz produktigileak ez du zergarik ordainduko.
Y-ren merkatuan berriz, dPp/dU= eYD / eYs +eYD = ¼. Beraz, produktugileak zergaren laudena
jasango du, hau da, 50 moneta unitate.

8.- Kontsumoa zero bada ez da bilketarik egongo. Ordea, aldaketa baliokidea positiboa denez,
gehiegizko-zama > 0 izango da. Beraz, ohiko lehentasuna ditu, beste modu batera esanda,
ordezkapen efektua dago.

9.- t*legala = KO/OL OL = 14.250/0,15 = 95.000


OL = OZ – OZan txikipenak OZan txikipenak = OZ-OL = 5.000
t*efektiboa = KL/OZ KL = 100.000*0,10 = 10.000
Kuotan kenkariak = KO-KL = 14.250 – 10.000 = 4.250
Zerga Zorra = KL – ZKO + isunak/gainzamak = -3.000
ZKO= KL-ZZ = 10.000+3.000= 13.000
Zerga ordainketa = KL = 10.000

10.- Zergarik gabe:D(P) = S(P) 300 -3P = 100 +P P0 = 50 X0 = 150


Zergarekin: D(PK) = S(Pp) 300 -3PK = 100 +PP 300 -3PK = 100 +(PK -9) PK = 52,25 Pp = PK-U =
43,25 X1 = 143,25
Kontsumitzaileek zergaren %25 jasan dute (2,25/9=0,25) eta produktileek %75a
(6,75/9=0,75)

You might also like