Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 6

HIDROGEOLOGIA

Sarrera

Definizioak:

 HIDROGEOLOGIA: Lurpeko uren zientzia, Lurraren zientzien barruko atal diziplinartekoa dena. Helburua
da lurpeko uren presentzian, mugimenduetan, propietateetan (fisiko-kimikoak, biologikoak) eta
garraiatze- ezaugarrietan (energia, solutuak) eragina duten lege fisikoak eta baldintza geologiko-
hidraulikoak ezagutzea, eta ezagutza hori aplikatzea gizakiek lurpeko urez, zuzenean edo zeharka,
baliatzeko duten bideetan (ikerketa, ustiaketa, zaintza), kudeaketan.
 PIEZOMETROA: maila piezometrikoaren gorabeherak kontrolatu eta, ondorioz, akuiferoak bertikal
horretan duen karga hidraulikoa ezagutzeko zulatutako diametro gutxiko putzua
 MAILA PIEZOMETRIKOA: piezometro edo putzu batean den ur-zutabearen goiko maila. Horren
sakonera (luzera-unitatea, L) zunda metriko baten bitartez neurtzen da.
 AZAL PIEZOMETRIKOA: akuifero bateko piezometro-putzuetan diren maila piezometrikoak biltzen
dituen azala; maila piezometrikoek gorabeherak dituztenez, azalpiezometrikoa denboraldi jakin
batean behatutako mailei dagokie. Azal hori piezometro-putzuetan baino ez da ikusgai. Azal
piezometrikoa erreala da akuifero libreetan, eta birtuala, akuifero konfinatuetan. Akuifero
konfinatuetan maila potentziometriko gisa ezagutzen da. Maila freatiko edo water table libreetan.
Hau neurtzeko piezometro guztiak egun berdinean neurtuta egon behar dira.
 KARGA HIDRAULIKOA(h): maila piezometrikoaren altuera (luzera-unitatea, L) erreferentzia-
planotzat hartzen den itsas mailarekiko; lurpeko puntu batean (piezometroaren behekoan) urak
duen potentzialaren adierazle zuzena da.
 GRADIENTE HIDRAULIKOA (i = Δh/l): akuifero bateko puntu biren karga hidraulikoaren diferentzia
(Δh) puntuon arteko distantziarekiko (l). Gradiente hidraulikoak (luzera-unitatea/luzera-unitatea)
eragiten du lurpeko uraren mugimendua, karga hidrauliko handiagoko lekutik txikiagoko lekurantz;
gradientea zenbat eta handiagoa izan, are eta arinago mugitzen da ura. Gradiente hidraulikorik ez
bada, hau da, ur-multzoaren puntu guztiek karga bera badute, ez dago ur-jariorik (hidrostatika).
 POROSITATEA (n): gorputz solido batek (arroka zein lurzoru) dituen hutsuneen bolumenaren (L3) eta
gorputz horren guztizko bolumenaren (L3) arteko erlazioa (ehunekotan emanda, normalean).
Hidrogeologian interesatzen dena porositate eraginkorra da, hau da, segidako lotura duten
hutsuneei dagokiena, ura ezin baita isolatuta dauden hutsuneetatik isuri. Parametro honek gorputz
solido batek ura edukitzeko duen ahalmena adierazten du (funtzio edukitzailea); ur-bolumenik
handiena hutsune guztiak urez beteta daudenean edukitzen du. i=0 bada hidroestatika egoeran
egongo da.
 PERMEABILITATEA: gorputz solido batek (arroka zein lurzoru) ura bertatik isurtzeko duen ahalmena
adierazten duen kontzeptu kualitatiboa (funtzio bideratzailea). Kuantifikazioa permeabilitate-
koefizienteak (K) ematen du, eta Darcy ingeniari frantsesak garatu zuen legetik ondoriozta
daitekeen parametroa da.
 DARCYREN LEGEA: lurpeko uren mugimendua ulertzeko oinarrizko legea da. Zona asearen sekzioa
(A ; L2), sekzio horretatik gradiente hidrauliko (i ; L/L) baten eraginez pasatzen den emaria (Q ; L3.T-1)
eta zona asea duen gorputz solidoaren permeabilitate-koefizientea (K, L3.T-1) modu honetan
erlazionatzen ditu legeak:
Q = K.A.i. Permeabilitate-koefizientearen definizio zehatza ekuazio horretatik atera daiteke
zuzenean: K = Q/A.i.

Lurpeko urak: planetaren funtsezko biltegia


Kalkuluen arabera, Lur planetan 1.400 bat milioi km 3 ur dago, hainbat fase eta lekutan. Gehien-gehiena, % 97,
ozeanoetan dago; beraz, ur gazia da biltegi nagusia. Hortaz, % 3 baino ez da ur geza; hortik gehiena, % 60,
glaziarretako izotza da, eta jendearen beharretatik urrun dago. Ur gezaren ia % 40 lurpean dago, akuiferoetan.
Planetan zehar nonahi aurkitu daiteke lurpeko ura, sakonera desberdinetan bada ere. Gainerako ur guztiak (lakuak,
ibaiak, izakiek dutena, lurzoruetan dena, ur-lurruna) % 1era ere ez dira ailegatzen. Datuok argi uzten dute lurpea
uren funtsezko biltegia dela planetan, ezkutuan izateak horren aitortza zailtzen badu ere. Hidrogeologiak biltegi
horretako guztia hartzen du ikergai.
Akuiferoek ura metatu eta bideratzen dute, ibaiek ordea ez. Hezegun batzuk ere bideratzaile gisa jokatzen dute
ibaiekiko.

Uraren mugimendua lurpean


Euria da lurpeko uren jatorri nagusia. Euri-urak lurrera heldu eta inguruko faktoreek baldintzatuta hauetariko bide
bat hartzen du: ebapotranspirazioz atmosferara itzuli, lurrazaletik erreka bateraino isuri edo lurzorutik pasatuta
akuiferora perkolatu Behin lurzoruko hezetasuna goi-puntu batera helduta (edukitze-ahalmena), infiltrazio-ura ez
zaio gehiago zoruari lotzen, eta azpiko arroketan zehar beherantz joaten da perkolazioan, grabitatearen eraginez.
Lurzoruko hezetasuna gutxitu daitekeenez, ebapotranspirazioz batez ere, berriz goi-puntu horretara itzuli arte —
euri-uren infiltrazioaz, kasurako— ez da beheranzko perkolaziorik izango. Ura beherantz doa, arrokak dituen
hutsuneak (porositatea) baliatuta, geruza iragazgaitz bat aurkitu arte. Hortik aurrera, horren gainetik mugituko da
deskargagune baterantz (urbegia, erreka, hezegunea, putzua…). Birkarga-esparrua zabala izaten denez, arrokek
euri-sasoian birkargaz hartzen duten ur-kantitatea askoz ere handiagoa izaten da deskargatu dezaketena baino.
Hortaz, aukera izaten dute ura metatzeko, eta zona ase bat eratzen dute. Kasu bakan batzuetan, deskargagunea
agortu egin daiteke. Zona asean, ura gradiente hidraulikoak eraginda mugitzen da, karga hidraulikoa handiagoa
den lekutik txikiagoa den lekurantz. Zona ase horri akuifero esaten zaio normalean.
Arroka-gorputzek urarekiko dituzten lotura-moten araberako sailkapena

Akuiferoa: arroka-gorputz iragazkorra, geometrikoki ondo mugatua eta zona ase bat mantentzen duena; zona ase
horrek —arrokaz eta horren baitako urez osatua— ur-jario garrantzitsua bermatzeko gaitasuna du, aintzat
hartzeko moduko ur-kantitateak ustiatzeko bestekoa. Akuifero batek zona asegabea ere izan dezake.

Akuifero ez diren beste arroka-gorputz horiei ere duten garrantzia aitortu behar zaie, emari handiko putzuak
bermatu ezin dituzten arren gorputz horietan zehar geldika gertatzen den ur-jarioak hainbat ekosistema elika
dezakeelako (erreken agorraldiko emaria bera edo ingurune heze baten lurzoruko hezetasuna, kasurako); bestalde,
kutsatzaileen lurpeko garraioa ere ahalbidetu dezake, kutsadura-iturritik hasi eta distantzia luzean permeabilitate
desberdineko arroketan zehar. Garraioaldi horretan, urak eta arrokek elkarri eragin eta, batzuetan, uraren
kalitateak hobera egin dezake.

Akuifero-motak
Akuifero librea azal piezometriko erreala duena da. Azal horrek fisikoki banantzen ditu zona asea eta zona
asegabea. Bi zona horiek aldakorrak dira lodierari dagokionez, birkarga-deskarga erlazioaren arabera. Akuifero
librean, zona aserako birkarga bertikalean gertatzen da zona asegabean zehar.
Akuifero konfinatua azal piezometriko birtualekoa da. Zona asea besterik ez du, eta, goiko gorputz iragazgaitz
batek eraginda ura presiopean duenez, piezometro edo putzuetan behatutako ur-maila akuiferoko sabaiaren
gainetik dago. Azal piezometrikoa behaketa-puntu horietan baino ez da erreala, eta, batzuetan, oso presio
handipean, ur-maila lurrazaletik gora egon daiteke (putzu artesiar jalgikorra). Akuifero konfinatuan birkarga ezin da
bertikalean gertatu, akuiferoaren albotik gertatzen da hori. Horrek esan nahi du non edo non akuifero konfinatuak
libre izan behar duela, eta hortxetik birkargatzen dela.
Akuifero erdikonfinatua aurreko bien arteko jokabidea duenari dagokio, eta aparteko konplexutasunak ditu: zona
asearen gaineko arroka-gorputza ez baita guztiz iragazkorra, librean bezala, ez eta guztiz iragazgaitza ere,
konfinatuan bezala.

Akuifero librea (goikoa) eta konfinatua (behekoa)

FLUXU-SAREA
Akuifero baten hidrodinamika eskala makroskopikoan islatzen duen adierazpide kartografikoa da fluxu-sarea, eta
dinamika horren funtsezkoa biltzen. Bi osagai ditu sareak, lerro ekipotentzialak (batzuetan, isopieza ere deituak)
eta jario-lerroak. Ekipotentziala karga hidrauliko bereko puntuak batzen dituen lerroa da, eta zenbakia izaten du.
Jario-lerroek, ordea, uraren nondik norakoa adierazten dute, eta karga handiko ekipotentzialetatik karga
txikikoetara doazen geziak diraAdierazpideak fluxu-sare bat baino gehiago behar ditu, sasoian sasoikoa. Fluxu-sare
bati Darcyren legea aplikaturik, hainbat parametro hidrogeologiko funtsezko atera daitezke (permeabilitate-
koefizientea, gradiente hidraulikoa, birkarga-emaria…).

Akuifero libre baten azal piezometrikoa (goian) eta fluxu-sarea (behean)

KUTSATZAILEEN GARRAIOA AKUIFEROAN


Arroketan ur-jarioa baldin badago, jario kutsatzailea ere gerta. Hala, jario-lerroek markatutako bidetik hedatuko da
kutsatzailea, eta urak garraiatuko du kutsadura-iturritik deskargagunerantz.
Kutsatzaileen uretako garraioa oso diferentea da kasu batetik bestera. Izan ere, kutsatzaile batzuk kontserbakorrak
dira, eta uraren abiadura berean hedatzen dira; beraz, ez dute diluzioa beste prozesurik jasaten. Beste batzuek,
ordea, bestelako erreakzioak jasan ditzakete (erretentzioa, prezipitazioa, oxidazioa, degradazioa…), lur azpiko
inguruneko lekuan lekuko kondizio fisiko-kimikoen arabera, eta, erreakzio horien ondorioz, karga kutsatzailearen
bilakaera bera oso diferentea izan daiteke.
Edozein kasutan, bi dira kutsatzaileen garraio-modurik inportanteenak arroka-gorputzetan: adbekzioa eta
dispertsioa (ikus hurrengo irudia). Adbekzioan kutsatzailea urarekin batera hedatzen da (kontserbakor gisa hartzen
da), eta ez da ateratzen fluxu-sareko jario-lerroek markatutako bidetik. Hori da garraio-modu nagusia; hortaz,
akuifero baten fluxu-sarea ezaguna bada, oso erraz ondoriozta daiteke bertara isuritako kutsatzaile baten
hedapen-bidea (kutsadura-muturra). Adbekzioak garraioaren eskala makroskopikoa adierazten du. Dispertsioan,
berriz —eta hori da eskala mikroskopikoan gertatzen dena, adbekzioari gehitzekoa—, kutsatzailea garraiobide
adbektibotik aterarazten baitu eta kutsadura-muturra alboetarantz zabalarazi, irudian adierazten den bezala.

You might also like