Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

1.

ARTIKULUA
HEAVY METAL REMOVAL WITH MEXICAN CLINOPTILOLITE:
MULTI-COMPONENT IONIC EXCHANGE

Esperimentu honetan Pb(II), Cd(II) eta Cr(VI)-rekin lan egin da. Bertan, zeolita natural
(clinoptilolita) baten ioi-trukea aztertu da hiru konposatuen arteko elkarrekintzen
aurrean, ioi-trukearen eraginkortasuna ikertuz.
Metodologian bi prozesu esperimental egin dira, taldeko esperimentuak (batch reactors)
eta zutabeko ioi-trukea (fixed-bed reactors). Lehenengoan; Cd, Pb, Cr eta fenol-aren
azterketa egin da bakarka eta binakako analisiak eginez sei pH balioetan (4, 6, 7, 8, 10
eta 12). Bakarkako analisian metal bakoitzaren kontzentrazioa 30 meq/L eta binakako
analisietan 15 meq/L-koa izanik. Bestalde, bigarrenean, hiru metalak zutabean zeolitatik
pasaraziz egin dira analisiak, pH fikoan, 4.5-ean. Metalen kontzentrazioak, oraingoan
ere, aurreko ataleko berdinak dira.
Emaitzei dagokienez, taldeko esperimentuetan lortutakoek honako hau adierazten dute:
Pb eta Cd-ren erauzketa eraginkorra da pH neutro eta azidoetan (Pb, 100%; Cd, >90%),
aldiz, pH basikoetan eraginkortasuna jaisten da (pH 12: Pb, 77%; Cd, 50%). Bestalde,
Cr eta fenolaren erauzketa ez da batere eraginkorra pH tarte guztian (<35%).
Aipatzekoa da, berunaren kasuan, Cr-aren presentziak ioi-trukearen eraginkortasuna
jaisten duela pH tarte guztian. Zutabeko esperimentuetan, Pb-aren erauzketa Cd-rena
baino eraginkorragoa dela esan daiteke. Gainera, Cd-re presentziak ez du Pb-ren
erauzketa eraginkortasunean eraginik; hala ere, Cr-ak bai (Erauzitako kontzentrazioak:
Pb bakarrik, 17.8 meq; Pb+Cd+Cr, 2.3 meq). Cd-ren kasuan, eragin antzekoa dute Pb
eta Cr-ren presentziak.
Beraz, hurrengoa ondorioztatu daiteke: Alde batetik, Pb eta Cd-aren erauzketa
zeolitarekin eraginkorra dela pH tarte zabal batean bakarrik eta binakako disoluzioetan.
Aldiz, beste substantzien presentziak eraginkortasuna jaisten du. Bestalde, pH-ak
eragina du metalen erauzketan, ingurune basikoan hidroxo-konplexuen eraketa dela-eta.
Azkenik, konposatu organikoen presentziak eraginkortasunean eragina du ere, konplexu
organometalikoen eraketa dela-eta.

You might also like