Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 9

6.

gaia _ Natura eta kultura


Gizakiok zer gara? Antropologia
Antopologiaren helburua → Geure burua ezagutzea, zer garen jakitea.

Antropologia gizakiaren inguruko zientzia eta jakintza da, hainbat alderdi lantzen dituena:
◦Gizakia eta bere jatorria (ikuspuntu biologikotik)
◦Gizarteen aniztasuna eta horien ezaugarrien alderaketa (ikuspuntu kulturaletik)
◦Pertsonaren ezaugarri esentzialak (ikuspuntu filosofikotik)

Antropologian hiru adar bereizten dira:

Nola heldu ginen gizaki izatera?


Antropologia fisikoaren bidez uler dezakegu nola iritsi ginen gaur garen animalia bereziak
izatera. Horretarako, izaki sozial eta kultural bihurte arte izan dugun eboluzio-prozesua eta gure
oinarri biologikoak atertzen ditu → Kulturaren oinarrian dagoen natura behatzen du.

Azterketa hori paleontologian oinarritzen da → fosilak erabiliz.


Gizakiaren jatorria aztertzen duen diziplina → paleoantropologia.
Eboluzioari buruzko lehen azalpenak
XXVIII. mendera arte:
• FIXISMOA: Espezieak ez direla aldatzen dioen teoria. Teoria hori Aristotelesek defendatu
zuen, eta kreazionismoa defendatzeko argudio gisa erabili zuen.

◦Kreazionismoa: Izaki goren batek mundua ikusten dugun bezala sortu zuela baieztatzen
duen teoria.
adb. Leibniz → Mendira bazoaz eta erloju bat aurkitzen baduzu, pentsatuko zenuke erlojua berez
(bakarrik) sortuko zela? Ez. Norbait fabrikatu egingo zuela pentsatuko zenuke. Orduan,
nola defendatuko zenuke izaki bat berez sortu dela?
“Edozein gauza norbait konplexuagoa sortua izan behar da” Horregatik, gizakion
‘fabrikatzailea’ Jainkoa da.

XXVIII. mendetik aurrera:


Espedizio zientifikoei esker, espezie berri asko aurkitu ziren eta ikusi zen aurkitutako fosil asko
ez zetozela bat ordu arte ezagutzen ziren espezieekin.

XIX. mendean →Teoria berriak agertu ziren:


• EBOLUZIONISMOA: Naturaren jarraitutasunaren eta izaki bizidunen eboluzioaren alde egiten
duen teoria.

◦Transformismoa ‘Lamarckismoa’: [Jean Baptiste Lamarck, Filosofia zoologikoa (1809).]


Izaki bizidunak eraldatu egiten dira ingurunearekin duten interakzioaren ondorioz.
- ‘Funtzioak sortzen du organoa’ → Gehien erabilitako organoak indartzen dira; erabileraren
eraginez perfekzionatutako organoak, ‘hobetuta’ jasotzen dituzte ondorengoek, eta beste
batzuk desagertzen dira alferrikakoak direlako.

◦Hautespen naturala ‘Darwinismoa’:


[Charles Darwin, Espezieen Jatorria (1859) / Alfred R. Wallace, <<Ternateko idazlana>> (1858).]
Izaki bizidunen eboluzioa bizitzeko borrokaren ondorioz gertatzen da. Batzuk bizitzarako
moldatuagoak daude, eta, beraz, ezaugarri horiek dituzten banakoak biziratuten dute eta
ugaltzen dira (ondorengoek ezaugarri horiek izango dituzte).

Gaur egungo teoria ebolutiboak


Ideia eboluzionistak nabarmendu dira izaki bizidunen aldaketa azaltzeko modu zehatzena
bezala, zientzia-komunitateak ideia horiek onartu eta biologiaren gaur egungo modeloa osatu.

Darwinen teoria hobetua izan zen, ez baitzuen azaltzen:


- Nola gertatzen ziren bariazio indibidualak
- Nola heredatzen diren bariazioak (egokitzeko lagungarrienak direnak, gainontzekoak baztertuz)

Espezieen aldaketa azaltzeko, gradualismora jo ohi zen.


◦Gradualismoa: Espezieak pixkanaka aldatzen dira, espezie berri batera eboluzionatu arte.
[Froga → zaharragoekiko antzekotasuna]

• Oreka taidunaren teoria: Espezieak berdin mantendu, mutazioren bat gertatzen den arte:
◦abantailatsua bada → populazioan geratu (espeziearen eboluzioa eraginez, agian, espezie berria sortuz)
Neodarwinismoa

Nola gertatzen dira bariazio indibidualak? Nola heredatzen dira egokitzeko lagungarri direnak?
Gentikaren ondorioz; zehazki, genetikan sortutako mutazioen ondorioz.
◦Mutazioa: material genetikoan kasualitatez sorturiko alterazioa (akatsa).
- Jaiotako animalia bat mutazioaren ondorioz ezberdin jaio →hautespen naturala aktibatu eta
ikusiko da ea hobeto bizirautuko duen ala ez.

∗Hautespen naturalaren bidez espezieak hobetu dira?


◦Darwinismo soziala ‘Herbert Spencer’: Indartsuenek euren aberastasuna eta boterea
handitzen ikusi, ahulek euren aberastasuna eta boterea gutxitzen ikusten duten bitartean.
- Ikusi badugu hautespen naturalaren ondorioz hobetzen dugula, gure artean hautespen naturala
bultzatu behar dugu, eta, borroka hori irabazten duenak, aginduko du.

→ Pentsamendu ARRISKUTSUA → mugimendu okerrei eman diezaieke indarra.


Adb: nazismoa, faszismoa, matxismoa, arrazismoa…

Interpretazio hau okerra izango litzateke. Darwinismoak eta Genetikak ez du esaten hautespen
naturalak ez du bermatzen espezieen hobekuntza, baizik eta moldakuntza.

Hominizazioa: gure eboluzioaren ezaugarriak eta protagonistak


• Hominizazioa: Gizaki egiten gaituzten ezaugarri fisiko eta biologikoak dira.
Adb. Garuna handitzea.
∗ Gizakia parte den primateen espezieak bere historia ebolutiboan zehar izaten dituen
aldaketen prozesua antropogenesia da.

Hominizazioaren ezaugarriak
- Zutitzea → Klima aldaketengatik, basoak gutxiagotu ondorioz, zutik ibiltzen hasi ziren;
horrela, baita, lurreko joan-etorriak erraztu edo beste animaliekin hobetu lehiatu.
→ Aldaketa batzuk ekarri zituen: beheko gorputz-adarren eta bizkarrezurraren forma
aldatzea, pelbisa estutzea, eskuak garatzea…

- Eskuak askatea → Zutik ibiltzearen ondorioz, objektuak manipulatzeko beharrak,


eskuak aldatzea eragin eta beste aldaketak gizakien egituran; adibidez, pintza keinua.

Horrek, garuna garatzearekin batera, lanabesen erabilera eta sorkuntza garatu zituen;
eta ondorioz, elikaduran garrantzizko aldaketak egon ziren (adb. → hortzen tamaina txikitzea)

- Entzefalizazioa → Elikadura aldatzean, digestio egiteko beharrezkoa zen energia


kantitatea murriztu zenez, lortutako nutrienteak garuna eta gaitasun kognitiboak
garatzen lagundu zuten (adb. lanabesak sortzeko, bizitza soziala indartzeko…)

- Kumeen heldugabetasuna → Garunaren tamaina handitzeak eta pelbisa estutzeak


(zutitzearen ondorioz), dilema obstetriko bat ekarri zuten: emeek izatea erditzeko
zaitasunak. Horregatik, kumeek, heldu gabe eta garezurra malguarekin jaiotzen dira
gaur egun. Heldugabetasun horrek, gurasoen eta haurren arteko harremana sustatu.

Umea jaiotzerakoan, kanpotik datozten estimuluekin ikasten jarraituko du eta garuna


gehiago garatzen joango da. Ez bada estimulatzen, zailagoa da ikastea (adb. hizkuntza).
Hominizazio-prozesua

Australopitekus Homo Homo Homo Homo sapiens


habilis erectus Neanderthalensis

Urteak 4,5 - 2 M.u. 2,5 M.u. 1 M. - 150 400 - 40 m.u. 120 - 90 m. u.


m.u.

Garezur-edukiera 400 - 500 cm3 650 cm3 1.000 cm3 1.500 cm3 1.400 cm3 (1.500≃)

Ezaugarri fisikoak Hankabidun Zutitzen doa Zutituta Altua eta handia. Antzekotasuna
makurtuak. (ez guztiz) Hobeto egokituak “Neandertales”ekin
Ar-emeen tamaina klima hotzera (gu ≤)
desberdina

Elikadura Orojaleak → fruitu, Orojaleak eta Ehiztariak. Sua Orojaleak eta Ehiztariak. Sua.
sustraiak… sarraskijaleak → sukaldatu → ehiztariak. Sua Nekazaritza eta
eta sarraskijaleak → azkarragoak digestio hobe → mantendu. abeltzaintza.
(animalia txikiak) (a. handiak) gaixo. saihestu

Tresnak Lanabes bakunak. Lanabesak Armak eta Material askoko Armak, tresnak,
Harriak bota, baina etaikitzeko antolaketa. Bi objektuak eraiki. apaingarriak…
punteria gabe gaitasuna. aldeko aizkorak Apaingarriak,
1. txabolak artelanak… sortu.

Gizarte garapena Tribuak (instintoz Familia, Estrategiak Hizkuntza garatu eta Gaitasuna elkarkin
sailkatuta) klanak… sortzeko kapaz. gautasun sinbolikoa.. borrokatzeko;
kumea Antolaketa Apaingarriak→boterea batera pentsatu
zaindu. soziala: adierazi (egitura zerbait egiteko.
espezializazioa soziala) Gaur egungo
(funtzio ≠ izan) gizartea: erregea…)

Kultura Ez da agertzen Ez da 1. lurperaketak Lurperaketak eta Erlijio-mito berriak.


agertzen → pentsatzeko hilketa-erritualak. Kultura sendoa
gaitasuna. Erlijioaren agerpena
Sinesmenak

Informazio Elikaduraren Gurekin bizi ziren eta


gehigarria hobekuntza noizabit, nahastu.
→ gorputzak Haiek errealistagoak,
energia + izan pobreagoak…
beste organoak Horregatik, extingitu.
garatu: garuna. Gu fantaseatzeko
Eta + bizitzeko gaitasun gehiago →
pentsatzeko, hitz
egiteko…

Humanizazioa: kultura eta sinboloa


• Humanizazioa: Gizakiaren eboluzioan dituen aldaketen prozesuan zehar eskuratutako
ezaugarri eta jokaera kulturalak.

Humanizazioaren ezaugarriak
- Hizkuntzaren garapena → Mintzaira artikulatua daukagu → fonemak konbinatuz, hitzak
sortzen ditugu. Hizkuntza garatzeko, beharrezkoak izan dira fonazio-aparatua sortzea
eta garunaren espezializazioa.
* Sinboloak sortzeko gaitasunak aukera ematen digu pentsatzeko, eta, ondorioz, adimena hau izateko.
Oso gauza mugatuetan pentsa dezakegu hizkuntzarik gabe: kalkulu matematiko errazak, kirolak…
Gainontzeko animaliek sinbolo batzuk ikasi ditzazkete (ahoskatu ez), baina gu baino askoz ere gutxiago.
- Teknika → Lanabesak eraikitzea eta sua egitea funtsezkoak izan dira ehizatzeko metodo
berriak garatzeko, hobeto elikatzeko… Lanabesak egiteak garunaren garapena bultzatu
zuen eta lotura sozialak indartu zituen ikaskuntza-sistema ≪kulturalarekin≫.

- Hazkuntza eta sexualitatea→ Heldugabeko kumeak jaiotzeak areagotu egin zuen


elkarlanerako beharra, ikaskuntza-aldi luzeagoekin.

Sexualitatea eta ugalkortasuna bereizi ziren. Giza sexualitateak, elkar ezagutzea


ahalbidetu zuen eta, horren eraginez, bikote-harremanak indartu ziren.

- Egitura sozial konplexuak→ Lanabesek eta hizkuntzak, elkarlanak eta estrategia


kolektiboak indartzea eragin zituzten. Baita, kumeen heldugabetasunak; horien zaintza
eta hezkuntza sustatuko zituen talde-antolaketa eskatzen zituen eta.

Gizarte-antolaketak, aldaketa bat izan zuen iraultza neolitikoan: lehenengo landare eta
animali espezieak etxekotu ziren (nekazaritza eta abeltzaintza), eta sedentario bihurtu
ginen. Horren ondorioz, gaur egungo egitura-sozialak sortu ziren: Estatua eta hiria.
*Gugan morala garatzen joan → gizarte-ongizaterako legeak sortu ziren.

Kultura
Zerk egin du kultura sortzea? Heldugabetsuna, gure garunaren handitzea eta hizkuntza
konplexuaren erabilera bezalako aldaketa biologikoek.

◦Antropologia kulturala: Kultura zer den, zer-nolako kultura-aniztasuna dagoen eta kulturaren
arteko harremanak nola ematen diren aztertzen du.
(gizakiak talde sozial bateko kide eta kultura jakin bateko partaide gisa)

Kultura eta gizartea


• Kultura: Gizarte kide baten gisa, eskuratzen ditugun ezagutza, sinesmenak, arteak, morala,
legeak, usadioak eta beste edozein jarrera eta ohitura.

Gure jarrerak eta ohiturak aztertzen baditugu, ikusi dezakegu:


- Batzuk naturalak dira (senatik eratorriak); hau da, berdinak direla izaki guztiongan
- Beste batzuk kulturalak dira (gizartetik datoztenak).

* Gure bizimodua kulturaren arabera da. Garen bezalakoak gara gizartean bizi ondorioz, dugun kulturagatik
(eskuratzen dugunagatik).

Mundu kultural honen adierazpen nagusiak


- Ezagutzak, ideiak eta sinesmenak → Gure kulturak munduarekiko duen ikuspegia da,
eskura dugun ezagutza → funtzio deskribatzailea. Adb. zientzia, mitoak eta ideologia.

- Teknikak eta produktuak → Gure kulturak arazo zehatzak konpontzeko ≪produzitzen≫


duen modua da (zerbait sortzea, ondasunak trukatzea, janaria prestatzea edo artelanak sortzea)
→ funtzio praktikoa. Adb. teknologia, dirua, jakiak edo artelanak.

- Arauak, jarraibideak eta ohiturak→ Kultura baten barruan, zuzena ala okerra dena
adierazten dute → funtzio arauemailea. Adb. ikastolako arauak, legeak…

- Instituzioak → Zeregin sozialak ordenatzeko, boterea banatzeko eta funtzioak


hierarkizatzeko sortzen diren egiturak dira → funtzio antolatzailea.
Adb. eskola, familia, sindiktuak eta Estatua.
Sozializazioa
Guztiok kultura jakin batean jaiotzen gara eta gure identitatea sinesmenen, ohituren eta arauen bidez
moldatzen dugu, nahiz eta aurrerago horiek zalantzan jarri.

◦Sozializazioa: Gure inguruko arau soziokulturalak eskuratu eta kulturaren parte bihurtzeko
prozesua. Hau da, baloreak, pentsamenduak, jarrerak… barneratzeko egiten den prozesua da.

Hainbat sozializazio-agenteren bidez ematen da; hala nola, familia eta eskola.

Bi sozializazio mota (ikasitako eduki kulturalaren eta momentuaren arabera):


• Sozializazio primarioa: Jaiotzetik 10-12 urte izan arte doaz. Biziraupenerako eta elkarbizitza
kulturalerako oinarrizko kontuak ikasten dira. Ikaskuntza horren eragile nagusia familia da.
→ Bertan gauza asko imitazioz barneratu eta bizi garen munduaren lehen eredu sozialak sortu
- Sozializazio-prozesua: maitasuna → eredugarritasuna → imitazioa → barneratzea.

*Umeak haurtzaroan gurasoekin dago. Hauek behar dituen gauza guztiak ematen dizkiote; beraz, umeak haiek
imitatu eta maitatzen ditu.
*Umeak perzibitutakoa ikasiko du, eta, gero, imitatuko du. Ikusten duen guztia normala ikusiko du, eta ez du
kritikatzeko gaitasuna izango. Beraz, umea familiatik asko ikasiko du, ez soilik irakasleek irakatsitakoa.
Hori guztia bere nortasuna sortuko du.

• Sozializazio sekundarioa: Nerabezarotik aurrera gertatzen da. Ikaskuntza konplexuagoak


ematen dira, aukera kultural berriak zabaltzen dizkigute eta kulturaren munduan autonomo
izateko prestatzen gaituzte.
Sozializazioaz arduratu → erakunde formalak (instituta, unibertsitatea…) zein informalak (lagunak, elkarteak…).

Gure sozializazioan eragin handia daukate gizarte-mailak eta kulturak eraikitzen dituen
espektatiba sozialek. Horregatik, ikusiko ditugu bi kontzeptu hauek:

- Rola → Gizarte maila jakin bati lotutako papera eta funtzioa da.
*Umeak konturatzen da aitak modu batera jokatzen duela, amak beste batera, amonak ere beste papera….
Papera edo jokaera hauek rolak dira, umeak barneratuko ditu eta bakoitzarekin rol desberdinak hartuko ditu.
*Umeak jolasen bitartez rolak inertpretatu eta barneratuko ditu.

- Estatusa → Rol konkretu bat jokatzeagatik, pertsona bakoitzak daukan gizarte-maila da.
- gizartetik dator, ez da naturala
- aldatu daiteke (adb. lehen irakasleek estasus altuagoa, orain influencerrak estatu altua)
◦Emandakoa (pertsona batek berez dauzkan ezaugarrietan oinarritua → adina, etnia, sexua…)
◦Eskuratua (gure ekintza sozialen emaitza → ikasle, laguna, klase sozial batekoa, lana, dirua, erlijioa…)

*Adb. kalrtzelatua → rola: delituak egin


→ estatusa: oso baxua

⋄ Hausnartu behar dugu gaur egungo egoera, ez zaizkigun gustatzen rol eta estatusak aldatzeko;
adibidez, emakumeen egoera gizartean.
Rolak eta estatusak kulturalak dira; beraz, aldatu nahi baditugu, gure umeak hezitzen ditugun
modua aldatu behar dugu.
Horregatik, jarrera kritikoa izatea oso garrantzitsua da.

⋆ SIMONE DE BEAUVIOR
“Emakumea ez da jaiotzen, emakumea egin egiten da”
Identitatea eta kultura
Nortasuna definitzen duten ezaugarri ia guztiak kulturari lotutak daude.
Identitatea hitz egiten dugun hizkuntzaren eta gure ohituren balioen arabera eraikitzen dugu.
Kultura baten barruan identitate desberdin sortu daitezke.

• KULTURA: Gizarte kide baten gisa, eskuratzen ditugun ezagutza, sinesmenak, arteak, morala,
legeak, usadioak eta beste edozein jarrera eta ohitura.

◦Azpikultura: Estatusaren arabera, kultura ulertzeko modu partikularra.


Adb. gazteen azpikultura → mundu globalizatuan, ohikoak diren hiri-tribuetan antolatzen da; gazteek
talde horietan aurkitzen dute beraien identitatea.

- Kontrakultura: talde sozial batzuek sortuta, sozialki ezarritako eduki eta balio kultural
nagusiei aurre egiten diona: kultura onartzeko modu alternatiboa. Adb. hippieak.

Nolakoa da kulturen arteko bizikidetza?


Nahasketa kultural batean bizi gara. Askotariko hizkuntzak hitz egiten ditugu, erlijioak eta
sinesmenak oso desberdinak dira, baita senideekiko harremana eta jaten duguna ere.

Era askotako ohiturak daude. Errealitate hori kultura-aniztasuna da: hainbat kultura egotea
aldi berean espazio geografiko edo sozial berean.

Kultura-anistasunaren fenomenoa globalizazioari lotuta dago; hau, aldibereko bi fenomeno


eragiten ditu: mendebaldartzea (maila globalean) eta birkokatzea (maila lokalean).

Kultura-anistasunaren aurrean jarrera hauek sortzen dira:

Etnozentrismoa
Norbere kultura besteen gainetik dagoela pentsatzean datza, besteak mespretxatuz eta nola
funtzionatzen duten ulertzen saiatu gabe.
Kultura propioa “normaltasunaren” eredu hartzen da eta horren arabera epaitzen dira
gainontzekoak.

Erlatibismo kulturala
Kultura bakoitza bere baitatik soilik epaitu daitekeela dio. Kulturak ezin dira baloratu,
balorazioak subjetiboak dira eta. Kultura guztiak berdin balio dute eta errespetatu dira; batzuk
ez dira besteak baino hobeagoak edo okerragoak.

Kulturartekotasuna
Kulturaren arteko elkarrizketa eta komunikazioa sustatzen ditu; ezagutza eta ohiturak
partekatzeko, zibilizazio globala bilatuz, errespetatu beharrezko balio unibertsalak adostuz,
esaterako giza eskubideak (giza eskubideen kontzeptua, kulturartekotasunaren ondorio bat da).
Haren arabera, posible da ohitura kulturalak epaitzea elkarrizketatik, eta ez nagusitasunetik.
Era berean, adierazpen kultural desberdinekiko errespetua sustatzen du.

You might also like