Konparazio Perpausak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Konparazio-perpausak

1. Desberdintasuna: -ago

Adberbioak Adjetiboak Kantitatea

Baino ... ago Baino ... ago(a, ak) Gehiago


Gutxiago

- TxakurraK katuaK baino azkarrago egiten du korrika.

- Ni zu baino altuagoa naiz.

- Gu beste horiek baino langileagoak gara.

- Gure hirie-tan gizaki baino arratoi gehiago bizi omen da.

- Nik zuk baino … gutxiago jaten dut.

2. Berdintasuna

Berdintasunezko konparazioetan bi termino ala bat bakarrik ager litezke. Ni zu bezain


handia naiz: bi termino. Ni ez naiz hain langilea: termino bakarra.

Terminoak Adberbioekin Adjetiboekin Kantitatea

2 Bezain Bezain Adina, beste,


bezainbeste,
hainbat, bezainbat

Bezala Bezalakoa, ak -tzeko adina / lain

1 Hain, honen, horren Hain, honen, horren Honenbeste,


horrenbeste,
hainbeste

Honela ... Honelakoa ...

Ni ez naiz zu bezain itsusia.


Esan duzun bezain ederra denik ez dut uste.

Pello langilea bezain berritsua da.

Jon nekatuta bezain zahartuta ikusi nuen.

Ez nuen uste honen berandu iritsiko nintzenik.

Zuk beste ikasi beharko lukete.

Diru adina lagun izan ohi dugu.

Horrenbeste etxe egingo zutenik ez genuen espero antiguatarrok.

Ez da guk uste bezalakoa.

Beti bezala etorri da gaur ere.

Honelakoa izango da zuen etxea.

Honela jarriko zenik ez nuen asko espero.

Ikasle guztiei hamaiketakoa emateko lain ekarri duzue.

Adinako-besteko

Bezain-en ondoko adjetiboa desagertzen denean, jadanik entzuleak badakielako zertaz ari
den, bezain-en ordez adinako (besteko, hainako ... ) erabili ohi da.

Zu bezain ederra da. → Zu adinakoa da.

Nerea ez da zurea adinakoa. = Nerea ez da zurea bezain ... (handia, ederra, itsusia...).

Nik ez dut zuk adinako dirutzarik. Nik ez dut zuk adina diru.

Nik zuk adinako autoa daukat ≠ Nik zuk adina auto daukat.

Gaur ez daukat gaztetan adinako esperantzarik.

3. Zenbat eta / gero eta

Zenbat eta .. , orduan eta; Zenbat eta ... , hainbat eta, bi formak erabil li-tezke, nahiz eta
lehena izan gure artean arruntena. Bi ezaugarrien arteko lotura zehazteko erabiltzen da.

Ez nahastu gero eta formarekin; gero eta ezaugarri bat denboran zehar aldatzen dela
adierazteko erabiltzen da.

Zenbat eta gehiago hurbildu, orduan eta bero haundiagoa sentituko duzu.

Zenbat eta haudiagoa, hainbat eta neketsuagoa izaten da.


Gero eta beranduago etortzen zara.

Gero eta lan gehiago eginarazten digute.

4. Menos que, nola itzuli

Erdarak duen aukeretako bat falta zaio euskarari; hau da, ez dugu menos que horren
parekorik adberbio eta adjetiboekin erabiltzeko.

Estas casas son menos soleadas que aquellas.

Erdaraz: más, menos + adj., adb.

Euskaraz: adj., adb. + ... ago

*Etxe hauek gutxiago argitsuak dira.

Etxe hauek ez dira haiek bezain argitsuak.

Etxe hauek haiek baino itzaltsuagoak dira.

You might also like