Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 140

DEPARTAMENTO DE INGENIERÍA INGENIARITZA NUKLEAR ETA

NUCLEAR Y MECÁNICA DE FLUIDOS JARIAKINEN MEKANIKA SAILA

INGENIERITZA FLUIDOEN MEKANIKA

PROGRAMA ETA APUNTEAK

II TOMOA

Ingenieritza Mekanikako gradua


Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingenieritzako gradua
Industria Kimikaren Ingenieritzako gradua
Automobilgintzaren Ingenieritzako gradua

Ingenieritza Nuklear eta Jariakin Mekanika Saila


Ingenieritzako Unibertsitate Eskola
Vitoria-Gasteiz
Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU)
Irakaslea: Iñigo Errasti Arrieta
9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

9. GAIA: FLUIDOEN HIGIDURAREN OINARRIAK

9.1. SARRERA

Fluidoen zinematika fluidoen mekanikaren parte bat da, zeinean fluidoen higiduraren
propietate geometrikoak aztertzen diren. Muga-gainazal baten barnean (hodi edo kanal
baten barnean, adibidez) edo horren inguruan (itsasontzia, hegazkin-hegoa…) higitzen
diren fluidoen higiduraren azterketa da fluidoen mekanikaren funtsezko problema.

Fluidoen higiduren inguruko fenomenoen ebazpena oso garrantzitsua da aplikazio


teknikoaren ikuspuntutik, obra eta proiektu handietan aplikatzen baita: oleoduktuak, uraren
banaketarako sareak, aire-kanalizazioak, makinen koipeztapena, zentral termikoen uraren
eta lurrunaren fluxuak, hegazkin eta itsasontzien erresistentzia, ponpak, turbinak, makineria
pneumatikoa, berogailuak eta abar.

Bestalde, fluidoen mugimenduaren edo fluxuaren azterketa oso korapilatsua da, eta
higiduraren funtsezko legeak ez dira erabat ezagutzen; hori dela eta sarri esperimentazioan
oinarritu behar izaten dira kalkuluak.

Hauexek dira fluxuen analisirako oinarrizko teknikak:

• Eskala handiko analisi integrala, zeinean fluidoaren parte baten higidura


aztertzen den (kontrol-bolumena).
• Eskala txikiko analisi diferentziala, zeinean fluidoaren partikula baten
higidura aztertzen den.
• Analisi dimentsionala edo antzekotasunaren analisia.

Horrez gain, fluidoaren dinamika aztertzean, kontuan hartu beharko dira honako printzipioa
hauek:

• Masaren kontserbazioaren printzipioa, zeinaren bidez jarraitutasunaren


ekuazioa lortuko dugun.
• Energiaren kontserbazioaren printzipioa, zeinaren bidez Bernouilli-ren
ekuazioa lortuko dugun.
• Higidura-kantitatearen kontserbazioaren printzipioa, zeinaren bidez
momentu linealaren edo momentu angeluarraren ekuazioak lortuko ditugun.

9.2. FLUXUA. FLUXU BOLUMETRIKOA ETA FLUXU MASIKOA. FLUXU


MOTAK

Fluidoaren higidurari fluxua deritzo, eta honelaxe definitzen da:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-1


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

• Fluxu bolumetrikoa: denbora-unitatean sekzio jakin bat zeharkatzen duen


fluidoaren bolumena (emaria edo kaudala ere esaten zaio, Q).
• Fluxu masikoa: denbora-unitatean sekzio jakin bat zeharkatzen duen
fluidoaren masa ( m sinboloaz adierazten da).

Fluidoa idealtzat hartzen den hurbilketa teorikoan, zeinean ez igurtzidurarik ez


biskositaterik ez duela kontsideratzen den, mota hauetako fluxuak kontsidera daitezke:

a) Fluxuaren abiaduraren osagaiak kontuan hartuta:

a. Fluxu unidimentsionala. Fluxu horretan arbuiatu egiten dira fluxuaren


norabide perpendikularrean gertatzen diren abiaduraren, presioaren eta
abarren aldakuntzak. Konduktuaren sekzio zuzenean fluidoaren puntu
guztiek abiadura berbera dutenean gertatzen da. Adibidea: hodi batean
zeharreko fluxua.

b. Fluxu bidimentsionala. Mota honetako fluxuetan suposatu egiten da


partikula guztiek ibilbide berdinak dituztela plano paraleloetan. Ez dago
fluxuaren aldagaien aldakuntzarik plano horiekiko norabide
perpendikularrean. Fluxu hauek bi dimentsiotan aztertzen dira.
Adibideak: isurbideen eta uhateen azterketa.

c. Fluxu tridimentsionala. Fluxurik orokorrena da, zeinean abiadurak hiru


norabide perpendikularretan dituen osagaiak espazioaren eta denboraren
funtzioak diren. Adibideak: hodi kurbatuak, ukondoak, ponpa eta
turbinetako fluxua.

b) Biskositate-indarrak kontuan hartuta:

a. Fluxu errotazionala. Biskositate-indarren eraginez, fluidoa biraka ari da.


Adibideak: biraka ari diren biltegien barneko likido biskosoak, urakanak,
fluido biskosoak hodietan.

b. Fluxu irrotazionala. Ez dago fluidoa birarazten duen ebakidura-esfortzurik.


Fluido idealei dagokiena da, horietan biskositatea nulua baita (µ = 0), eta
ondorioz ezin baitute indar-parerik transmititu. Fluidoaren elementuek
abiadura angeluar nulua dute beren masa-zentroaren inguruan.

c) Molekulen arteko higidura-kantitatearen trukea kontuan hartuta:

a. Fluxu laminarra. Fluidoaren partikulak ibilbide lauetan higitzen dira


geruza edo laminatan, geruza bakoitza albokoaren gainean irristatuz,
higidura-kantitatearen trukerik gabe eta Newton-en biskositatearen legea
betez:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-2


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

dv
τ =μ
dl

Fluxu hori ez da egonkorra izaten biskositate txikia, abiadura handia eta


fluxuaren kantitate handiak batera gertatzen direnean. Kasu horietan
deskonposatu egiten da, eta fluxu turbulentua sortzen da.

b. Fluxu turbulentua. Hauxe da aplikazio praktikoetan maizen gertatzen dena.


Fluidoaren partikulek ibilbide irregularrak dituzte, fluidoaren parte batetik
bestera higidura-kantitatearen trukea egonik. Fluidoaren partikulak
tamaina desberdinetakoak izan daitezke, oso txikitik oso handira
bitartekoak. Higidura-kantitate horren trukearen ondoriozko ebakidura-
esfortzuen legea ezar daiteke, biskositatearen kasuaren antzera, zeinari
eddy biskositatea edo zurrunbilo-biskositatea deritzon. Forma hau du:

dv
τ =η
dt

Ebakidura-esfortzu horiek itzulezintasunak eta galerak sorrarazten dituzte.

d) Fluxuaren itzulezintasuna kontuan hartuta:

a. Fluxu itzulgarria. Fluxu horren noranzkoa alderantzikatu egin daiteke


energiaren gasturik gabe.

b. Fluxu itzulezina. Fluxu honetan energiaren gastua behar da fluxuaren


higidura alderantzikatzeko. Kasu honetako problema nagusia energiaren
galera kalkulatzea da.

e) Fluxuaren abiaduraren aldakuntza kontuan hartuta:

a. Fluxu iraunkorra. Edozein punturen abiadura konstantea da denbora


pasatzean. Puntu beretik pasatzen diren ondoz ondoko partikulen abiadura
beti da berbera. Puntu batean denbora pasatzean dagoen jarraitutasun hori
puntu horretan fluidoak duen egoera definitzen duten gainerako aldagai
guztiei ere aplika dakieke, hots:

∂v ∂ρ ∂T ∂p
=0; = 0; = 0; =0
∂t ∂t ∂t ∂t

Adibidea: uraren ponpaketa kaudal edo emari konstanteko hodi batetik.

b. Fluxu ez-iraunkorra edo aldakorra. Puntu bakoitzeko baldintzak aldatu


egiten dira denbora pasatzean, hots:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-3


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

∂v
≠0
∂t

Adibidea: uraren ponpaketa emari hazkorreko hodi batetik.

c. Fluxu uniformea. Puntu guztietako abiadura bektoreak berdinak


(magnitudez eta norabidez) direnean edozein aldiunetan.

∂v ∂v ∂v ∂v
=0= = =
∂s ∂x ∂y ∂z

Adibidea: sekzio konstanteko hodi batetik jariatzen ari den likidoa.

d. Fluxu ez-uniformea. Aldiune jakin batean abiadura bektorea aldatu egiten


da puntu batetik bestera pasatzean.

∂v
≠0
∂s

Adibidea: sekzio aldakorreko hodi batetik jariatzen ari den likidoa, edo
hodi kurbatu batetik pasatzen dena.

f) Fluidoaren konprimagarritasuna kontuan hartuta:

a. Fluxu konprimaezina, zeinean dentsitatearen aldakuntzak arbuiagarriak


diren.

b. Fluxu konprimagarria, zeinean dentsitatearen aldakuntzak kontuan


hartzeko modukoak diren; esate baterako, gasen kasuan soinuarena baino
abiadura askoz txikiagoekin gertatzen diren fluxuak, edota talka-uhinen
eraginpean dauden likidoen kasuan gertatzen direnak.

g) Beste irizpide batzuk:

a. Fluxu adiabatikoa. Kasu honetan ez dago bero-transferentziarik fluidoaren


eta kanpoaldeko ingurunearen artean.

b. Fluxu isoentropikoa. Adiabatikoa eta itzulgarria da aldi berean.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-4


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

9.3. LAGRANGE-REN ETA EULER-EN METODOAK FLUIDOEN HIGIDURA


DESKRIBATZEKO

Higitzen ari den fluido baten parteek abiadura eta azelerazio desberdinak dituzte. Orduan,
higidura-eremua partikulen abiadura eta azelerazioa adieraziz deskribatu beharko da.

Bi metodo daude partikula multzo batek ingurune jarraituan duen higidura deskribatzeko:
Lagrange-rena eta Euler-ena.

Lagrange-ren metodoan higitzen ari diren partikulen koordenatuak denboraren funtzioan


adierazten dira. Funtsean, fluidoaren partikula bakoitzaren higidura segitzen da, solido
zurrunaren mekanikan egiten den antzera. Metodo honetan, masa fluidoaren M puntuaren
koordenatuak denboraren eta hasierako posizioaren funtzioak dira:

x = f x ( x0 , y0 , z0 , t )
y = f y ( x0 , y0 , z0 , t )
z = f z ( x0 , y0 , z0 , t )

Ingurune jarraitu baten partikulak kontsideratzen ditugunean, ikuspegi lagrangearra guztiz


ezerosoa da, zeren fluxuaren deskribapenak aurreko ekuazioetan erabilitakoak baino hiru
aldiz parametro gehiago erabiltzea eskatzen baitu. Gainera, ingurune fluidoaren izaera
deformagarria dela eta, oro har, ez zaigu interesatzen partikula bakoitzaren historia
ezagutzea; aitzitik, fluxuaren propietateen arteko erlazioak ezagutzea interesatzen zaigu
eremuko puntu jakinetan. Praktikan, tresna matematiko egokien falta eta prozesuak eskala
txikietan deskribatzeko ezintasuna kontuan edukita, deskribapen diferentzial hori oso
mugatuta dago.

Euler-en metodoan espazioko puntu finko bat kontsideratzen da, eta denbora pasatzean
puntu horretan gertatzen dena aztertzen da. Horrela, denboraren funtzioan determinatuko da
puntu horretatik ondoz ondo pasatzen diren partikula fluidoen abiadura. Abiadura hori bere
hiru osagaien bidez adieraziko da:

u = f u ( x, y , z , t )
v = f v ( x, y , z , t )
w = f w ( x, y , z , t )

Bi metodoen arteko desberdintasuna honetan datza: Lagrange-ren metodoan partikulen


koordenatuak adierazten dira denboraren funtzioan; Euler-en metodoan, ordea, abiadurak.
Oro har, ingeniariak Euler-en analisiak eskainitako informazioa behar izaten du; izan ere,
informazio horren bidez lortzen dira “kontrol-bolumena” deritzonaren higiduraren ekuazio
integralak.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-5


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

9.4. KORRONTE-LERROAK, KORRONTE-HODIAK ETA KORRONTE-


SAREAK. IBILBIDEA

Definizioz, korronte-lerroa puntu bakoitzean fluidoaren abiadura bektoreen ukitzailea den


kurba da, eta fluxuaren erregimen iraunkorrean kointzidentea da fluidoaren partikulak
egiten duen bidearekin, zeinari fluidoaren partikularen ibilbidea deritzon.

Korronte-lerroak fluxu bidimentsionalen adierazpen grafikoa egiteko erabiltzen dira; izan


ere, erraz adieraz daitezke plano batean, zeren abiadurak ez baitu irudiko planoarekiko
osagai normalik. Korronte-lerro horien adierazpen grafikoa beren artean emari berbera
mantentzeko moduan egin daiteke; esate baterako, hegazkin-hego baten inguruan tunel
aerodinamiko batean zirkulatzen duen fluxuaren adierazpenerako.

Korronte lerroa
korronte-lerroa

Bestalde, korronte-hodia hodi irudikari edo erreala da, zeinaren albo-horma korronte-
lerroez osatuta dagoen. Korronte-hodien adibidea hodi arrunt bat da, zeren hodiaren horma
barrutik pasatzen den fluxuaren abiaduraren ukitzailea baita puntu guztietan.

Korronte hodia

Azkenik, korronte-sareak sekzio infinitesimaleko korronte-hodien multzoak dira.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-6


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

9.5. SISTEMA KONTZEPTUA ETA KONTROL-BOLUMENA

Fluidoaren higiduraren azterketan sistema kontzeptua aipatzen dugunean, materialaren


masa jakin bati buruz ari gara, bere inguruan dagoen gainerako materiatik ongi bereizita
dagoena. Sistema baten mugek gainazal itxia osatzen dute, zeina aldakorra izan baitaiteke
denboran zehar, baina beti ere barnean masa berbera kontserbatuz. Masaren
kontserbazioaren lege hori honelaxe adieraz daiteke sistema osoari dagokionez:

dm
=0
dt
Esandakoa kontuan hartuta, sistemari dagokionez, higidurari buruzko Newton-en bigarren
legea honelaxe adieraz daiteke:

∑ F = dt ( m v )
d

Hemen, ∑F delakoa sistemaren gainean eragiten duten indar guztien batura da, grabitate-
indarrak barnean hartuta, eta v delakoa sistemaren masa-zentroaren abiadura da.

Bestalde, kontrol-bolumena deritzon kontzeptua espazioko eskualde bat da, oso baliagarria
dena espazio horretatik kanpo eta espazio horren barruan fluxua gertatzen den egoeren
analisirako. Kontrol-bolumenaren mugari kontrol-gainazala deritzo. Kontrol-bolumenaren
tamaina eta forma arbitrarioak dira, baina sarri muga solidoak edo fluxuaren norabideekiko
perpendikularrak diren mugak aukeratzen dira. Kontrol-bolumenari sistema irekia ere
esaten zaio.

Problemak ebazteko sistema kontzeptua erabiltzen dugunean, soluzioaren hurbilketa


lagrangearrak egin behar izaten dira; ostera, kontrol-bolumenei dagokien jarraitutasunaren
ekuazioa, higidura-kantitatearen ekuazioa eta energiaren ekuazioa lortzea Euler-en
metodoaren parte dira.

9.6. SISTEMAREN ETA KONTROL-BOLUMENAREN BIDEZKO METODOEN


ARTEKO ERLAZIOA. REYNOLDS-EN GARRAIO-TEOREMA

Kontrol-bolumen batean aplikaturiko ekuazioen (Euler-en metodoa) eta sistema batean


aplikaturiko ekuazioen (Lagrange-ren metodoa) arteko erlazioa lor daiteke. Erlazio hori
formulatzeko, fluxuaren propietate generiko baten (N propietatearen) aldakuntzaren analisia
egingo dugu, t eta t + δt aldiuneen artean. Horretarako, hurrengo irudiko egoeratik abiatuko
gara, non kontrol-bolumenaren posizioa eta sistemaren posizioa kointzidenteak diren t
aldiunean. Bestalde, N propietatearen masa-unitateko kantitatea η izango da fluido osoan.

Hauxe da N propietatearen aldakuntza sistema barruan t eta t + δt aldiuneen artean:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-7


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

⎛ ⎞ ⎛ ⎞
N tS+δt − N tS = ⎜ ∫ η ρ dV + ∫ η ρ dV ⎟ − ⎜ ∫ η ρ dV ⎟
⎝ II III ⎠ t +δt ⎝ V ⎠t

Adierazpen horretan S ikurra sistemari dagokio, II eta III bolumenak sistemak t + δt


aldiunean beteriko bolumenari dagozkio, eta V bolumena t aldiunekoa da, ondoko irudian
erakusten den bezala.

Barnealdea

Barnealdea

Ekuazio hori δt balioaz zatitzen badugu atalez atal, bigarren atalean sistemak kontrol-
bolumenean desplazaturiko bolumena batu eta kentzen badugu eta gaiak berrordenatzen
baditugu, hauxe lortuko dugu:

⎛ ⎞ ⎛ ⎞ ⎛ ⎞ ⎛ ⎞
⎜ ∫ η ρ dV + ∫ η ρ dV ⎟ − ⎜ ∫ η ρ dV ⎟ ⎜ ∫ η ⋅ ρ ⋅ dV ⎟ − ⎜ ∫ η ⋅ ρ ⋅ dV ⎟
N S
−N S
⎝ II I ⎠t +δt ⎝ V ⎠t ⎝ ⎠t +δt ⎝ I ⎠t +δt
t +δt
=t
+ III
δt δt δt

Ekuazio horretan ezkerraldeko ataleko gaia N propietatearen batez besteko gehikuntza da δt


denbora-tartean. Hain zuzen ere, δt → 0 egitean lortzen den limitean, balio hori N-ren
denborarekiko deribatua da.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-8


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

Eskuinaldeko ataleko lehenengo bi integralak N-ren kantitatea adierazten dute kontrol-


bolumenean t + δt aldiunean, eta hirugarren integrala N-ren kantitatea da kontrol-
bolumenean t aldiunean; hortaz, hiru integral horiek N propietateak kontrol-bolumenean
denborarekin duen aldakuntza adierazten dute, hots:

⎛ ⎞ ⎛ ⎞
⎜ ∫ η ρ dV + ∫ η ρ dV ⎟ − ⎜ ∫ η ρ dV ⎟
⎝ II ⎠ t +δt ⎝ V ⎠t ∂
I

δt
=
∂t
∫ η ρ dV
KB

Ekuazioaren hurrengo gaiak N-ren fluxuaren lastertasuna adierazten du kontrol-


bolumenetik irtetean:

⎛ ⎞
⎜ ∫ η ρ dV ⎟
⎝ ⎠ t +δt
lim III = ∫ η ρ v dA = ∫ η ρ v cosα dA
δt →0 δt kanporantz

Eta azken gaiak ere propietate horren fluxua adierazten du, nahiz eta kasu honetan
barruranzko fluxua den:

⎛ ⎞
⎜ ∫ η ρ dV ⎟
⎝ ⎠ t +δt
lim I = ∫ η ρ v dA = − ∫ η ρ v cosα dA
δt →0 δt barrurantz

Azken bi gai horiek konbinatu egin daitezke, guztira kontrol-gainazal osoan zeharreko N
propietatearen fluxuaren integrala emanik:

⎛ ⎞ ⎛ ⎞
⎜ ∫ η ρ dV ⎟ − ⎜ ∫ η ρ dVt +δt ⎟
⎝ ⎠ t +δt ⎝ I ⎠ t +δt
lim III = ∫ η ρ v dA = ∫ η ρ v cosα dA
δt →0 δt KG KG

Orain arte deskribaturiko gai guztiak bildurik, emaitza hau geratzen da:

dN S ∂
dt
=
∂t
∫ η ρ dV + ∫ η ρ v dA.
KB KG

Ekuazio horrek dioskunez, N propietateak sistemaren barruan denboran zehar duen


aldakuntza kontrol-bolumenaren barruan duen aldakuntzaren eta kontrol-gainazalean zehar
N propietateak duen fluxu netoaren batura da.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-9


9. Gaia: Fluidoen higiduraren oinarriak

9.7. FLUXU-PROBLEMAK EBAZTEKO METODOAK INGENIARITZAN

Fluxua deskribatzeko metodoak aztertu ondoren, fluxu-problemak ebazteko ingeniariek


erabiltzen dituzten moduak edo metodoak aipatuko ditugu. Era generikoan esanda,
problema horietara hurbiltzeko ingeniariek erabiltzen duten metodologia matematikoa edo
esperimentala izan daiteke.

Metodo matematikoen bidez fluxu-problemen soluzioak aurresaten edo kalkulatzen


saiatzen dira, horretarako problema hori eredu baten laguntzaz definituz eta funtsezko
legeen forma matematikoak erabiliz.

Ikuspegi matematiko orokorrena ekuazio diferentzialen bidezko formulazioa (lokala edo


puntukoa, alegia) erabiltzea da, fluxuaren xehetasun guztiak adierazteko. Hala ere, ekuazio
diferentzial horiek oso korapilatsuak dira, eta praktikan zenbait sinplifikazio eta hurbilketa
egin behar izaten dira kalkulua burutu ahal izateko.

Metodo matematiko baliagarriena kontrol-bolumen finitua aukeratzean datza, ondoren


bolumen horri dagozkion funtsezko ekuazioak ebazteko, fluxu osora zabal daitezkeen
hipotesi sinplifikatzaileak eginez, noski. Bestalde, konputagailuen bidezko ikuspegi
matematikoa ere erabil daiteke fluidoen dinamikan, horrela ekuazioen ebazpen zuzena
lortzeko, gaur egungo konputagailuen ahalmena kontuan izanik.

Nolanahi den, ingeniaritzako fluxu-problema guztiak ezin dira ebatzi metodo matematikoak
erabiliz. Sarritan, ingeniariek zenbait motatako fluxuen eredu edo modelo enpirikoak
prestatu behar izaten dituzte, gero problema arrunten azterketarako erabiltzen direnak.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 9-10


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

10. GAIA: MASAREN KONTSERBAZIOAREN PRINTZIPIOA.


JARRAIKORTASUNAREN EKUAZIOA

10.1. KONTROL-BOLUMENAREN APLIKAZIOA MASAREN PRINTZIPIOAN

Jarraikortasunaren ekuazioa masaren kontserbazioaren printzipio orokorra oinarri hartuta


garatzen da. Printzipio horrek dioenez, sistema baten barneko masak konstante irauten du
denboran zehar, hots:

dm
=0
dt

Sistemaren propietateen aldakuntza adierazten duen ekuazioa (kontrol-bolumenari


buruzkoa, preseski) sisteman dagoen masari aplikatuz gero, hauxe lortzen da:

dm ∂
=
dt ∂t
∫ ρ dV + ∫ ρ v dA = 0
KB KG

Adierazpen horretatik ondoriozta daitekeenez, kontrol-bolumen bati dagokion


jarraikortasunaren ekuazioak dio ezen kontrol-bolumen horren barneko masak denborarekin
duen aldakuntza kontrol-bolumenaren barruranzko masa-fluxuaren berdina dela, hau da:

∂t
∫ ρ dV = − ∫ ρ v dA
KB KG

10.2. JARRAIKORTASUNAREN EKUAZIO INTEGRALA

10.2.1. Adierazpen orokorra

Demagun irudiko korronte-hodiaren zati batean zehar erregimen iraunkorrean pasatzen ari
den fluxua aztertzen ari garela.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-1


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

Korronte hodia

Kontrol-bolumena 1 eta 2 sekzioen arteko korronte-hodiaren hormen eta 1 eta 2 sekzioen


gainazalen artean dagoen bolumena da. Fluxua iraunkorra denez, aurreko atalean lorturiko
jarraikortasunaren ekuazioa honelaxe geratuko da:


∂t
∫ ρ dV = − ∫ ρ v dA = 0
KB KG

Erregimen iraunkorrean masak denboran zehar duen aldakuntza zero baliokoa da, eta
hortaz, kontrol-gainazaletik irteten den fluxuaren masa netoa ere zero baliokoa da.

10.2.2. Fluxu iraunkorrerako adierazpena

Aurreko adierazpenetik hauxe lortzen da:

ρ1 v1 dA1 + ρ2 v2 dA2 + ρ hh vhh dAhh = 0

Eta kontuan harturik hodiaren hormetan (hh) zehar fluxurik ez dagoela, adierazpena
bektoriala dela eta kontrol-bolumenaren kanpoalderantz zuzenduta dagoenean azalera
bektorea positiboa dela, hauxe dugu:

−ρ1 v1 dA1 + ρ2 v2 dA2 = 0

ρ1 v1 dA1 = ρ2 v2 dA2

Alegia, nuluak ez diren bi ekarpenak 1 eta 2 sekzioei dagozkien fluxuen ondoriozkoak dira,
eta horiek sekzio bakoitzeko batez besteko abiaduren eta dentsitateen bidez kalkula
daitezke. Adierazpen horiek erakusten dutenez, bi sekzioetan zeharreko fluxu masikoak
elkarren berdinak dira:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-2


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

mú = ρ1 v1 A1 = ρ2 v2 A2

Ekuazio horretan, sekzioetan zeharreko batez besteko abiadurak honelaxe kalkulatzen dira:

1
v=
A
∫ v dA

10.2.3. Fluxu iraunkorrerako eta fluido konprimaezinerako adierazpena

Gastu bolumetrikoa edo emaria, definizioz, sekzioaren azaleraren eta sekzio horretatik
pasatzen den fluxuaren batez besteko abiaduraren arteko biderkadura da:

Q = Av

Definizio hori kontuan hartuta, honelaxe idatz daiteke jarraikortasunaren ekuazioa:

m = ρ1 Q1 = ρ 2 Q2

Fluxu konprimaezin eta iraunkorraren kasuan ez dago dentsitatearen aldakuntzarik. Hortaz:

Q = A1 v1 = A2 v2

Bestalde, dentsitate konstanteko fluxuaren kasuan, erregimena iraunkorra izan zein


aldakorra izan, ondoko ekuazio integrala bete behar da:

∫ v dA = 0
KG

Hain zuzen, ekuazio horrek bolumenaren fluxu netoa zero baliokoa dela adierazten du;
horrek inplikatzen du kontrol-bolumena beterik dagoela denbora guztian.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-3


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

10. GAIKO ARIKETAK: MASAREN KONTSERBAZIOAREN


PRINTZIPIOA. JARRAITUTASUNAREN EKUAZIOA.

10.1. Erreka zabal baten, 15 ºC-tan dagoen uraren abiadura, hondoarekiko y distantziaren
araberakoa da eta hurrengo legea jarraitzen duela suposa daiteke:
y = 0,2 y2. Uraren sakonera 2 metrokoa da eta errekaren zabalera 15 metrokoa.
Kalkulatu:

a) Errekaren emaria Sistema Internazionaleko unitateetan.


b) Uraren bataz besteko abiadura.
c) Hondotik 0,5 m-ko distantzian dagoen tentsio ebakitzailea, S.I. unitateetan.

Emaitzak: a) Q = 8m 3 / s b) v = 0,267m / s c) 2,28 ⋅ 10−4 N / m 2

10.2. 80 cm-ko erradio konstantea duen hodi zirkular baten zehar, olio labainerazle ertain
(aceite lubricante medio) bat ari da jariotzen erregimen laminarrean, eta puntu bakoitzeko
abiadura ardatzarekiko dagoen distantziaren karratuarekin aldatzen da hurrengo legearen
arabera: v = 6,5 - 10 r2. Kalkulatu:
a) Olio emaria l/s-tan.
b) Bataz besteko abiadura m/s-tan.
c) Ardatzetik 50 cm-tara dagoen puntuko tentsio ebakitzailea.

Emaitzak: a) Q = 6.635l / s b) 3,3m / s c) 1,09 N / m 2

10.3. Zulotik irteten den fluidoaren bataz besteko abiadura kalkulatu. Sarrerako emari
masikoa 98 kN/s eta irteerako emaria 5 m3/s direla jakinda. Kontutan hartutako hipotesiak
azaldu.

Emaitza: v = 10m / s

ρr = 1
ENTRADA SALIDA

AGUJERO

θ = 30°

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-4


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

10.4. Hurrengo esaldiak egia edo gezurra diren arrazoitu:


a) Biskositate indize handiagoa duen olio batek, biskositate zinematikoaren aldaketa
handiago bat jasaten du tenperatura aldatzen den heinean.
b) Edozein fluido ez-Newtondar batek beharrezkoa du tentsio ebakitzaile minimo bat
(zeroren ezberdina) deformatzen hasteko.
c) Uraren lurrin tentsioa 80 ºC-tan 0,5 kg/ cm2-koa da. Torricellik 80 ºC-tan dagoen
ura erabili izan balu merkurioa erabili ordez, 4 metroko hodiarekin nahiko izango
luke. ρ Hg=13.600 kg/m3.
d) ∫sc ρ.v.dA integralak, edozein unetan kontrol bolumenetik irteten den emari
masikoa adierazten du (totalean, irteten dena ken sartzen dena).

Erantzunak: a) Gezurra b) Gezurra c) Gezurra d) Egia

10.5. Hurrengo fluxuak egonkor edo ez egonkor, uniforme edo ez uniforme moduan
sailkatu. Zalantza kasutan, aukeratutako fluxu mota emateko behar diren baldintzak
adierazi.
a) Mangera baten barruko fluxua.
b) Ortua ureztatzeko erabiltzen diren txifloi baten zehar igarotzen den ura.
c) Mangera baten muturrean kokatzen den txifloiaren barruko fluxua.
d) Erreka baten horma lodiko isurtzaile baten fluxua.
e) Andel baten zulo bateko fluxua.
f) Auto bateko erregai lerro barruan gasolinaren fluxua:
1. Hirian zehar.
2. Autopistan.

Erantzunak: a) Egonkorra Uniformea b) Egonkorra Ez uniformea, c) Egonkorra Ez


uniformea d) Ezegonkorra Ez uniforme e) Ezegonkorra Uniforme f.1) Ezegonkorra Ez
uniformea f.2) Egonkorra Uniformea

10.6. Irudiko sistema, 510 ºF-tan urtuta dagoen plastikoa injektatzeko erabiltzen da.
Zilindroaren bolumenaren 3/5 betetzen dituen torloju bat da extrusio zilindroaren osagairik
garrantzitsuena eta 16 oineko luzera eta 8 hazbeteko barne diametroa dira aipatutako
zilindroaren neurriak. Zilindroa egokitzaile bati dago lotuta eta honen ondoren moldeatzaile
bat ikusten da, baina kalkuluetarako, osagai hauen bolumena mespretxatu daiteke.
Moldeatzailetik irteten den plastikoa, laminetan bihurtzen da berehala eta sistema honen
bitartez lortzen den materiala 4 oin zabalerakoa da, 30 oin/s abiadurarekin irteten da eta
batez beste 0,187 hazbete lodierakoa da. Zenbatekoa da zilindro barruan dagoen
plastikoaren abiadura axiala?
Suposatu plastikoaren dentsitatea konstante mantentzen dela likido egoeratik azkenean
lortzen den lamina solido egoerara aldatzerakoan.

Emaitza: v = 67,9mm / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-5


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

Rodillos Adaptador

Cilindro
Moldeador Tornillo
de
extrusión
V2 = 20 pie/min

Lámina
delgada

10.7. Hurrengo fluxuak laminar edo turbulentu moduan sailkatu (Erantzuna arrazoitu):
a) Suteak itzaltzeko mangera batetik irteten den ura.
b) Erreka bateko fluxua.
c) Orratz hipodermiko bateko fluxua.
d) Haize atmosferikoak.
e) Biskositate txikiko likido baten fluxua, abiadura nahiko handiarekin eta diametro
handiko hodi baten barrutik.

Erantzunak: a) Turbulentu b) Laminar/Turbulentu c) Laminarra d) Turbulentu e)


Turbulentu

10.8. Irudian, energia ekoizteko enpresa baten ikatza txikitzeko erabiltzen gailua agertzen
da. Bi korronte ezberdinen bitartez, airea eta ikatz zatiak heltzen dira txikitzailera. Ikatza
birrindu egiten da hautsa lortu arte eta airearekin nahasten da. Aire-ikatz nahastea korronte
bat bezala irteten da eta nahasketa hain da uniformea, ezen irteerako nahastea fluido jarrai
moduan har daiteke. Irudiko datuak kontutan hartuta, eta hurrengo datuetaz baliatuz,
erantzun galderei:
Aire eta ikatzaren erlazio masikoa 1:1; Ikatzaren dentsitatea = 800 kg/m3 ; 1 psia = 6.895
Pa; 1 oin = 0,305 m; ºF eta ºC-ren arteko erlazioa: ºC = 5(ºF-32)/9.
a) Txikitzailean sartzen den airearen emari masikoa.
b) Irteerako korrontearen tenperatura eta presioak sarrerakoen berdinak direla
suposatuz, zein izango da irteerako aire-ikatz nahastearen dentsitatea?
c) Kalkulatu irteerako nahastearen abiadura.

Emaitza: a) m = 14,238kg / s b) ρ = 1,674kg / m 3 c) v = 37,295m/s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-6


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

Carbón

Conducto rectangular
de entrada de aire M ezcla carbón-aire
(2pie x 3pie)
T e = 300 ºF
p e = 14.7 psia

Aire caliente Diám etro:2.5 pie


v
p v = 14.7 psia
Tubería de
T v = 300 ºF
descarga

Velocidad de entrada de aire: v = 100 pie/seg

10.9. Fluido konprimaezin bat, R erradioa duen hodi zirkular baten dago jariatzen fluxu
egonkor bat osatuz. Hodiaren sarrera inguruan, abiadura uniformea da eta bere balioa u1 =
30 oin/s-koa da. Sarreratik nahikoa urrun dagoen puntu bateko abiadura, hurrengo
legearekin kalkula daiteke:
2
u ⎛r⎞
= 1− ⎜ ⎟
u max ⎝R⎠
kalkulatu hodi barruan ematen den abiadura maximoa.

Emaitza: u max = 18,288m / s

v1 r v2
E

1 2

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-7


10. Gaia: Masaren kontserbazioaren printzipioa. Jarraikortasunaren ekuazioa

10.10. Ingeniaritza teknikako ikasle batzuk kanoa batekin ari dira lanean Industrial eta
Topografoek antolatu duten lasterketa baten parte hartzeko.Industrialen kanoa, irudian
agertzen dena da eta behealdean zulo bat daukala antzeman daiteke. Zulotik sartzen den
uraren abiadura 10 oin/s-koa dela ikusita, ikasleek ponpa bat instalatzea erabaki dute
barruko ura ateratzeko. Kalkulatu kanoaren betetze edo huste emaria.

Emaitza: Qhuste = 4,289 l / s

Orificio (Área=1pulg^2)
v=18 pie/seg

Bomba
Diámetro:1.5 pulg
Nivel de
agua en la
canoa
1 pie

10.11. R erradiodun sekzio zirkular hodidun baten abiaduren distribuzioa hurrengo


ekuazioaren bitartez adierazi daiteke:

1/ m
⎛ y⎞
u = u0 ⎜ ⎟
⎝R⎠

non “u” abiadura hormatik “y” distantziara dagoen puntu baten abiadura den eta “u0”
ardatzean dagoen puntu baten abiadura den. Frogatu Prandtl-en hodi bat jartzen bada
hormatik 0,25R distantziara, hodiaren zeharkako abiaduraren balioa erabat datorrela
batezbesteko abiadurarekin, % ± 0,6 errorearekin m-ren 4 eta 10 arteko balioen
errangoarekin.
Oharra: Kontsideratu “dy” zabalera eta hormatik “y” distantziara dagoen eraztun formako
elementu diferentziala.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 10-8


11. Gaia: Fluidoaren dinamikako funtsezko ekuazioak

11. GAIA: FLUIDOEN DINAMIKAKO FUNTSEZKO EKUAZIOAK

11.1. FLUIDOAREN GAINEAN ERAGITEN DUTEN INDARRAK

Fluidoen mekanikaren azterketan bi mota nagusiko indarrak kontsideratzen dira:

• Gainazal-indarrak. Ingurunearen mugetan eragiten dute kontaktu zuzenaren


bidez. Hortaz, zuzenean aplikatzen dira fluidoa kanpoaldeko mundutik banantzen
duen gainazalean. Adibide gisa aipatzeko, indar horietako garrantzitsuena presioa
da.
• Bolumen-indarrak. Fluidoaren bolumenean banaturik dauden indarrak dira, eta
kontaktu fisikorik gabe eragiten dute. Adibide gisa, indar grabitatorioak eta indar
elektromagnetikoak aipa ditzakegu.

Gainazaletan aplikatzen diren indarrek hiru osagai dituzte:

• Gainazalarekiko perpendikularra den osagai normala, normalean σ letraz


adierazten dena, eta zeinaren eraginez konpresiozko edo trakziozko esfortzuak
sortzen diren.
• Gainazalarekiko ukitzaileak diren osagai tangentzialak, gainazalaren plano
ukitzailean aplikaturik daudenak, eta normalean τ letraz adierazten direnak. Indar
horiek gainazalaren beraren labainketa edo deformazioa sorrarazten dute. Bi
osagai dira, gainazalak bi dimentsioko izaera baitu.

z
σ
Gainazalarekiko plano ukitzailea

τy y
τx

Bolumen-indarrak kanpo-eremuen eraginaren ondoriozkoak dira, hala nola eremu


grabitazionalaren edo eremu elektromagnetikoaren eraginaren ondoriozkoak, eta eremu
horiei dagozkien legeen bidez definituko dira. Indar horiek izaera bektorialekoak dira, eta
hortaz, hiru osagaitan deskonposa daitezke, nahiz eta normalean osagaietako bat bakarra
ez-nulua izateko moduan aukeratzen den erreferentzia-sistema.

Esate baterako, indar grabitazionalen kasuan, horien efektua era honetan adierazten da:

F = ρ g dV

Ingeniaritza fluidomekanikoa 11-1


11. Gaia: Fluidoaren dinamikako funtsezko ekuazioak

non grabitatearen azelerazioak, g delakoak, norabide bertikaleko osagaia duen soilik, eta
norabide hori Z ardatza izaten den.

Hurrengo ataletan, ingeniaritza fluidomekanikoan interesekoak diren fenomenoak


analizatzeko aplikatuko ditugu indar horiek.

11.2. IBILBIDEAN ZEHARREKO HIGIDURARI DAGOKION


EULER-EN EKUAZIOA

Demagun dx, dy eta dz aldeak dituen fluidoaren paralelepipedo errektangeluar


infinitesimalaren barnean dagoen A(x, y,z) puntua kontsideratzen dugula. Paralelepipedo
horren gainean inguruko fluidoaren presioaren kausazko gainazal-indarrek eta beheranzko
norabidea duen pisuaren kausazko bolumen-indarrak eragiten dutela suposatuko dugu.

Irudian erakusten denez, A puntuko presioa p(x,y,z) izanik, hauxe izango da atzeko aurpegi
bertikalaren gaineko presioa:

∂p dx
p + dp = p −
∂x 2

eta honako hau aurreko aurpegi bertikalaren gainekoa:

∂p dx
p + dp = p +
∂x 2

Ingeniaritza fluidomekanikoa 11-2


11. Gaia: Fluidoaren dinamikako funtsezko ekuazioak

Paralelepipedo horri dagokionez, x ardatzaren norabidean Newton-en bigarren legea


aplikatzen badugu, kontuan hartu beharreko indar bakarrak presioari dagozkionak direnez,
hauxe dugu;

dvx ⎛ ∂p dx ⎞ ⎛ ∂p dx ⎞
ρ dx dy dz =⎜p− ⎟ dy dz − ⎜ p + ⎟ dy dz
dt ⎝ ∂x 2 ⎠ ⎝ ∂x 2 ⎠

Adierazpen hori sinplifikatuz eta atalez atal paralelepipedoaren masaz zatituz, hauxe
lortzen da:

dvx 1 ∂p
=−
dt ρ ∂x

Analisi bera y ardatzean eginez, honako hau lortzen da:

dv y 1 dp
=−
dt ρ dy

Dena den, z ardatzaren norabideari dagokion ekuazioan grabitatearen eragina ere hartu
behar da kontuan; horrela eginez, era honetan geratzen da Newton-en bigarren legearen
aplikazioa:
dv ⎛ ∂p dz ⎞ ⎛ ∂p dz ⎞
ρ dxdy dz z = ⎜ p − ⎟dy dx − ⎜ p + ⎟dy dx − ρ g dxdy dz
dt ⎝ ∂z 2 ⎠ ⎝ ∂z 2 ⎠

Hortaz, honelaxe geratzen da ardatz horri dagokion azken adierazpena:

dv z 1 ∂p
= −g −
dt ρ ∂z

Hiru adierazpen horiei Euler-en ekuazioak deritze:

dv x 1 dp
=−
dt ρ dx
dv y 1 dp
=−
dt ρ dy
dv z 1 ∂p
= −g −
dt ρ ∂z

Ingeniaritza fluidomekanikoa 11-3


11. Gaia: Fluidoaren dinamikako funtsezko ekuazioak

Erregimena iraunkorra denean, azelerazioa nulua da; hortaz, fluidoaren korronte-lerroak x


ardatzaren norabidean, y ardatza horizontala eta korronte-lerroekiko perpendikularra, eta z
ardatza bertikala hartzen baditugu, honelaxe idatz ditzakegu ekuazio horiek:

1 dp
0=− ⇒ p ≠ f (x)
ρ dx
1 dp
0=− ⇒ p ≠ f ( y)
ρ dy
1 dp
0 = −g − ⇒ p = −ρ g z + C
ρ dz

Beraz, erregimena iraunkorra denean, korrontearekiko perpendikularra den plano batean


dagoen presioaren banaketa hidrostatikaren kasuan dagoen banaketa berbera da.

11.4. FLUIDO ERREALEN HIGIDURAREN EKUAZIO DIFERENTZIALAK.


NAVIER-STOKES-EN EKUAZIOAK

Fluidoen mekanikako teorema eta aplikazio asko Navier-Stokes-en ekuazioetan oinarrituta


lor daitezke. Ekuazio horiek fluido errealen higidurari dagozkion ekuazioak dira, eta
fluidoaren gainean eragiten duten indar guztiak hartzen dituzte kontuan, fluidoaren
higiduraren eta biskositatearen kausaz sorturiko ebakidura-esfortzuak barne.

Euler-en ekuazioetan erreferentzia-sistemaren z ardatza grabitatearen norabidean hartu da.


Dena den, fluidoen mekanikako problema askotan bestela jokatzea interesatzen da, eta
grabitatearen norabidea inolako ardatzena ez bezalako norabide batean hartu nahi izaten da.
Navier-Stokes-en ekuazioen kasuan horrelaxe egiten da, eta horretarako h koordenatua
sartzen da norabide bertikalean eta gorantz (altuera, alegia); horrela eginik, erreferentzia-
sistemaren ardatz bakoitzarekiko h koordenatuak duen deribatuak ardatzaren eta
bertikalaren arteko angeluaren kosinuaren balioa du. Kontsiderazio horiek kontuan izanik,
hauexek dira Navier-Stokes-en ekuazioak

1 ∂ du
− ( p + γ h) + ν ∇ 2 u =
ρ ∂x dt
1 ∂ dv
− ( p + γ h) + ν ∇ 2 v =
ρ ∂y dt
1 ∂ dw
− ( p + γ h) + ν ∇ 2 w =
ρ ∂z dt

Ingeniaritza fluidomekanikoa 11-4


11. Gaia: Fluidoaren dinamikako funtsezko ekuazioak

Ekuazio horietan ν parametroak biskositate zinematikoaren balioa adierazten du, zeina


konstantea dela kontsideratzen den. Bestalde, ekuazioan ageri diren eragileak honelaxe
daude definiturik:

d ∂ ∂ ∂ ∂
=u +v +w +
dt ∂x ∂y ∂z ∂t
∂2 ∂2 ∂2
∇2 = + +
∂x 2 ∂y 2 ∂z 2

Fluido ez-biskosoen kasuan, Navier-Stokes-en ekuazioak Euler-en higidura-ekuazioetara


laburbiltzen dira.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 11-5


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

12. GAIA: BERNOUILLI-REN EKUAZIOA

12.1. BERNOUILLI-REN EKUAZIOAREN ONDORIOZTAPENA EULER-EN


EKUAZIOTIK ABIATUTA. SINPLIFIKAZIORAKO HIPOTESIAK

Aurreko ikasgaian deskribaturiko Euler-en ekuazioetatik abiatuta, eta horietako bakoitza


dx, dy eta dz elementu diferentzialaz biderkatuz, hurrenez hurren, honako ekuazio hauek
lortzen dira:

dv x 1 ∂p
dx = − dx
dt ρ ∂x
dv y 1 ∂p
dy = − dy
dt ρ ∂y
dv z 1 ∂p
dz = − g dz − dz
dt ρ ∂z

Ekuazio horiek atalez atal batuz, hauxe lortzen da:

dv x dv y dv 1 ⎛ ∂p ∂p ∂p ⎞
dx + dy + z dz = − g dz − ⎜⎜ dx + dy + dz ⎟
dt dt dt ρ ⎝ ∂x ∂y ∂z ⎟⎠

Eta ordezkapen hauek eginez,

dx dy dz
= vx = vy = vz
dt dt dt

ekuazioaren lehenengo atala honelaxe geratzen da:

1
( ) 1
v x dvx + v y dv y + v z dvz = d vx2 + v y2 + v z2 = d (v 2 )
2 2

Bestalde, erregimena iraunkorra denean, presioa ez da denboraren funtzioa. Hortaz,


honelaxe idatzi ahalko da presioaren aldakuntza:

∂p ∂p ∂p
dp = dx + dy + dz
∂x ∂y ∂z

eta gai horiek Euler-en ekuazioen batuketaz lorturiko ekuazioan sartuz, hauxe dugu:
dp d (v 2 )
+ g dz + =0
ρ 2

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-1


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

Ekuazio hori korronte-lerro berean dauden edonolako 1 eta 2 puntuen artean integratuz,
kontuan izanik erregimen iraunkorrean korronte-lerroa higiduraren ibilbidea dela, eta
bestalde, fluidoa konprimaezina dela kontsideratuz, hauxe lortzen da:

p1 v12 p2 v22
+ g z1 + = + g z2 +
ρ 2 ρ 2

Hemen 1 eta 2 puntuak korronte-lerro bereko edozein bi puntu direnez, horrek esan nahi du
hiru gai horien batura konstantea dela korronte-lerro osoan zehar. Hortaz, korronte-lerro
bereko puntuetan hauxe betetzen da:

p v2
+g z+ =C
ρ 2

Nolanahi den, Bernouilli-ren ekuazio hori bakarrik da baliagarria fluido ideal


konprimaezinaren erregimen iraunkorrean korronte-lerro berean higitzen diren puntuen
kasuan. Ekuazioaren hiru gai horiek fluidoaren presio-energiarekin, energia
potentzialarekin eta energia zinetikoarekin erlazionaturiko energia espezifikoak adierazten
dituzte eta altuera baliokide modura adieraz daitezke.

12.2. KORRONTE-HODIARI DAGOKION BERNOUILLI-REN EKUAZIOA

Aurreko ekuazioa korronte-lerro baterako lortu da, kalkuluak errazteko zenbait hipotesi
eginez, hala nola fluidoa ideal eta konprimaezina dela, biskositatea nulua dela eta fluxua
erregimen iraunkorrean gertatzen dela. Ekuazio hori korronte-hodi bateko edozein bi
punturen artean bete dadin, puntu horiek nahitaez korronte-lerro berekoak izan beharrik
gabe, frogatzen da ezen, Bernouilli-ren ekuazioa hertsiki bete dadin, hipotesi horiez gain,
fluxuak irrotazionala izan behar du. Gauzak horrela, honelaxe adierazten da Bernouilli-ren
ekuazioa:

p1 v12 p2 v2
+ g z1 + = + g z2 + 2
ρ 2 ρ 2

non v delakoa korronte-hodiaren barruko fluidoaren transferentzia-sekzioei dagokien batez


besteko abiadura den, hots:

1
A∫
v= v dA

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-2


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

Korronte
hodia

Ingeniaritzako eguneroko praktikan ohikoa da ekuazio hori kanal edo hodi batetik
zirkulatzen ari den korronte osoari aplikatzea, hain zuzen ere, kalkuluak egiteko sekzioei
dagozkien batez besteko abiadurak, hodiko batez besteko presioa eta presioen zentroari
dagokion altura geodesikoa hartuz.

Bernouilli-ren ekuazioa altuera baliokideen funtzioan adieraz daiteke, kontuan izanik ezen
energia espezifikoaren (hots, fluidoaren masa unitateko energiaren) eta azelerazioaren
arteko zatidura egitean luzera-dimentsioak dituen magnitude bat lortzen dela.

Bernouilli-ren ekuazioko gaiak aztertuz ikus daitekeenez, horietako bakoitzak honako


ekarpen hauei dagokien energia espezifikoa adierazten du:

• Energia geodesikoa edo potentziala:

Eg = g h

zeinari altuera geodesiko hau dagokion:

Eg
zg = =z
g

• Presio-energia:

p
Ep =
ρ
zeinari presio-altuera hau dagokion:

Eg p
hp = =
g ρg

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-3


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

• Energia zinetikoa, hots, abiadurari dagokiona:

v2
Ev =
2
zeinari abiadura-altuera dagokion:

Ev v 2
hv = =
g 2g

Hortaz, Bernouilli-ren ekuazioa altueren bidez adieraz daiteke, honelaxe hain zuzen:

p v2
+ z+ =C
ρg 2g

Konstante horrek altuera totala adierazten du fluido ideal eta konprimaezinaren kasuan:

h p + z + hv = hT

Fluido errealen kasuan energia beti gutxiagotzen da korrontearen noranzkoan. Bidean


ponpak badaude soilik handiagotu daiteke batura hori korrontearen noranzkoan. Bestalde,
adierazpen horretako gaiek luzeraren dimentsioa duten arren (SI sisteman, m), izatez
energia espezifikoak dira, hots, zirkulatzen ari den fluidoaren pisu-unitateko energiak.

12.3. BERNOUILLI-REN EKUAZIO OROKORTUA

Fluido errealen kasuan, biskositateak marruskadura sorrarazten du bai fluidoaren eta


inguruko gainazalaren artean eta bai fluido barruko partikulen artean ere. Kasu horietan
Bernouilli-ren ekuazioa ez da betetzen. Alabaina, energiaren kontserbazioaren printzipioa
edo termodinamikaren lehenengo printzipioa bete egiten dira, eta horregatik gai gehigarri
batzuk gehitu behar dira, ekuazioa aplikatzen deneko puntuen arteko energia-galera
adierazteko. Hortaz, honelaxe geratzen zaigu Bernouilli-ren ekuazioa:

2 2
p1 v p v
+ z1 + 1 = 2 + z 2 + 2 + hr1− 2
ρ 1g 2g ρ 2 g 2g

Kontsiderazio horiek gogoan, halaber hartu behar ditugu kontuan zenbait makinatatik
pasatzen den fluxuak pairatzen dituen aldakuntza energetikoak, fluidoak energia emanez
(turbinak) edo energia xurgatuz (ponpak); horretarako, aldakuntza horiei dagozkien altuera
baliokideak sartuko ditugu ekuazioan. Horrela eginez, adierazpen hau lortzen da:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-4


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

2 2
p1 v p v
+ z1 + 1 = 2 + z 2 + 2 + hr1− 2 − ∑ hp + ∑ ht
ρ 1g 2g ρ 2 g 2g

non hp eta ht balioak 1 eta 2 sekzioen artean ponpek eta turbinek fluidoari eman edo xurgatu
dizkioten energiei dagozkien altuera baliokideak diren, hurrenez hurren.

12.4. ENERGIA ZINETIKOAREN ZUZENKETA-FAKTOREA

Kanal ireki edo itxietako fluxu-egoeren azterketan sarri erabiltzen da fluxuaren forma
unidimentsionala. Zeharkako sekzio bakoitzean fluxu totala korronte-hodi handi batetik v
balioko batez besteko abiaduraz pasatzen dena dela kontsideratzen da. Baldintza horietan,
energia zinetikoari dagokion altuera baliokidea honako hau da:

v2
hv =
2g

Alabaina, hori ez da sekzio horretako puntuen energia zinetikoen altuera baliokideen batez
besteko balioa, zeren abiaduraren aldakuntza oso handia izan baitaiteke sekzio bereko bi
punturen artean. Hori dela eta, batez besteko abiadura erabili ahal izateko, zuzenketa-
faktore bat sartu behar da, altuera hori Bernouilli-ren ekuazioan sartzean puntu bakoitzeko
energia zinetikoen gaiaren baliokidea izan dadin, zeina honelaxe kalkulatzen den:

v2
hv = γ ∫ 2 g v ⋅ dA
A

Bestalde, γ v dA biderkadura A sekziotik denbora-unitatean pasatzen den fluidoaren pisua


da. Beraz, gai hori α zuzenketa-faktoreaz Bernouilli-ren ekuazioan sartu nahi dugun
gaiarekin berdinduz, hauxe dugu:

v2 v3
α
2g
γv A=γ ∫ 2g
dA
A

Berdintza hori ebatziz, Bernouilli-ren ekuazioko energia zinetikoaren gaian sartu


beharreko zuzenketa-faktorearen adierazpena lortzen da:

3
1 ⎛v⎞
α = ∫ ⎜ ⎟ dA
A A ⎝v ⎠

Hortaz, energiaren kontserbazioa adierazten duen Bernouilli-ren ekuazioa honelaxe


geratzen da:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-5


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

2 2
p1 v p v
+ z1 + α1 1 = 2 + z2 + α 2 2 + hr1−2
ρg 2g ρ g 2g

Kontuan izan kontsiderazio horiek ez direla egin korronte-hodi txiki baten kasuan, zeren,
kasu horretan dimentsioak txikiak direnez, likidoaren eta muga fisiko solidoen artean
biskositateak duen efektua arbuiagarria baita, eta ondorioz, zuzenketa-faktorearen balioa ia-
ia unitatea baita; hain zuzen ere, horrexegatik ez zen zuzenketa-faktorerik sartzen
formulazio orokorrean.

Geroago ikusiko dugunez, energia erabili ordez ekuazioetan higidura-kantitatea erabiltzen


denean, antzeko hurbilketa egiten da korronte-fluxu handien kasuan, orduan ere
formulazioan batez besteko abiadura sartuz. Hori dela eta, batez besteko abiadurari
dagokion higidura-kantitatea erabiltzen da; baina horretarako lorturiko balioa benetako
higidura-kantitate totalaren hertsiki berdina ez denez, antzeko zuzenketa bat egin beharko
da.

Hain zuzen, sekzio batetik pasatzen den higidura-kantitatea honelaxe kalkulatzen da:

p= ∫ ρ v v ⋅ dA
A

eta aurreko kasuaren antzera, adierazpen hori eta batez besteko abiaduraren bidezkoa
berdintzeko β zuzenketa-faktorea sartuz, hots,

∫ ρv 2
dA = β ρ v 2 A
A

eginez, faktore horren balioa lortuko dugu, gero higidura-kantitatea erabiltzen duten
ekuazioetan sartu beharrekoa:

2
1 ⎛v⎞
β = ∫ ⎜ ⎟ dA
A A ⎝v ⎠

12.5. ALTUERA GEOMETRIKOEN, ALTUERA PIEZOMETRIKOEN ETA


ALTUERA TOTALEN LERROAK

Aurreko lerroetan Bernouilli-ren ekuazioa altuera baliokideen funtzioan adierazi dugu,


altuera horiek pisu-unitateko energien baliokideak izanik. Era horretan, problemaren
adierazpen grafikoa egin dezakegu, eta horrela fluidoaren egoera energetikoa ebalua
dezakegu denbora guztian, karga-galerak barne. Honelatan, bada, altuera-lerroek
Bernouilli-ren teoremaren adierazpen grafikoa eskaintzen digute.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-6


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

Grafiko hori egiteko prozedura honako hau da:

• Kondukzioaren eskema egitean, koordenatu-jatorri bat aukeratuko dugu. Puntu


geometriko baxuena izatea komeni da, gero altuera guztiak positiboak izan daitezen.
• Abzisatan fluxuaren jarraitutasunean nolabaiteko etenak agertzen dituzten puntuak
kokatuko ditugu: sekzio-aldaketak, ponpak…
• Diagrama egiteko, manometroen bidez zenbait sekziotan lorturiko datuetan, emari-
neurgailuen neurketetan eta hodiaren egoerari buruzko datuetan oinarrituko gara
praktikan. Datu horiek kontuan hartuz, honako altuerak marrazten dira puntu
bakoitzean:
— Altuera geodesikoa, sekzio bakoitzaren zentroaren altuera adieraziz.
— Presioari dagokion altuera, hodian zehar manometroen bidez lorturiko
datuak adieraziz.
— Azkenik, abiadurari dagokion altuera gehitzen da, altuera hori emariaren
bidez eta jarraitutasunaren ekuazioa aplikatuz lortu ondoren.
• Hori guztia eginez, grafikoki adierazita geratzen da altuera totala, zeinak forma hau
duen:
p v2
H= + z+
ρg 2g

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-7


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

• Lehenengo bi pausoetatik altuera piezometrikoa lortzen da:

p
hpz = +z
ρg

Grafiko hori fluidoaren energiaren adierazpena da, eta bertan azaldu egin behar dira
zenbait fenomenoren efektuak, hala nola karga-galerak, fluxuan dauden oztopoen
eragina eta energiaren transferentzia gauzatzen duten elementuen ondorioak. Efektu
horiek presio-energiarekin erlazionaturiko gaian sumatzen dira, eta horregatik aurreko
grafikoan presioari dagokion altueran gehitu edo kendu behar dira. Bestalde,
fluxuaren abiadura-altuera eta altuera geodesikoak konstante mantentzen direnean,
efektuak magnitude berean pasatzen dira altuera totalera. Hauexek dira aipaturiko
efektu horiek:

• Energiaren ekarpena ponpatan.


HB Ponpa

• Energiaren erauzketa turbinatan

HT Turbina

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-8


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

• Fluidoaren kondukzioagatiko karga-galerak

HR

• Balbula edo ukondoen gisako oztopoen kausaz gertatzen den energia-galera

Hv Balbula

12.6. PONPA ETA TURBINEN POTENTZIA ETA ERRENDIMENDUA

Ponpa edo turbina baten potentzia, definizioz, bertatik pasatzen den fluidoarekin elementu
horrek denbora-unitatean trukatzen duen energia da. Trukaturiko energiaren ondorioz
altuera baliokidearen gehikuntza z baliokoa bada, hots, W = m g z bada, orduan:

W = mg z = ρQg z = γ Qz

Baldin, hurrenez hurren, W MP eta WMT balioak ponpari aplikaturiko potentzia mekanikoa
eta turbinak sorturiko potentzia mekanikoa badira (problematan datuak izaten direnak,
bestalde), makina horien etekinak edo errendimenduak honelaxe definitzen dira:

WP
ηP =
WMP

WMT
ηT =
WT

Adierazpen horietan, WP balioa ponpak fluidoari emandako potentzia da, zeinari potentzia
hidraulikoa deritzon, eta WT balioa urak turbinari ematen dio potentzia hidraulikoa da.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-9


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

12. GAIKO ARIKETAK: BERNOUILLIREN EKUAZIOA.

12.1. Airearekin dagoen marruskadura mespretxatuz, hasieran 107 mm-ko diametroa duen
eta 156 metroko altuerara heltzen den ur zorrotada batek izan behar dituen hurrengo
aldagaiak kalkulatu:

a) Presioa.
b) Emaria.
c) Ur zorrotada mantentzeko behar den potentzia.

.
Emaitzak: a) P = 15,3bar b) Q = 500l / s c) W = 765kW

12.2. Laku batek 23 cm-ko diametroa duen hodi batetik ura deskargatzen du. Hodi barruan,
lakuaren gainazaletik 250 metrotako sakoneran, % 80-ko etekina duen turbina bat kokatzen
da. Turbina sarreran dagoen uraren abiadura, gainazaletik zuzenean eroritako urak izango
lukeen abiaduraren % 97-koa da.
Kalkulatu:
a) Emaria l/s-tan.
b) Hodiko karga galera, m.u.z.-tan.
c) Turbinaren potentzi mekanikoa MW-tan.

.
Emaitzak: a) Q = 2,82m 3 / s b) hF = 14,78m.c.a c) W = 5,2MW

12.3. 25 cm-ko diametroa duen hodi baten bitartez, 0,75-eko dentsitatea duen 150 l/s likido
ponpatzen dira 100 CV-ko potentzia eta %80-ko etekina duen ponpa erabiliz. Kalkulatu
ponpak emandako altuera metro ur zutabetan.

Emaitza: h = 53,33m

12.4. Irudian, Geron-en iturria izena hartzen duen gailua ikus daiteke. Irudikatuta dauden
altuerak, H1 = 24 m.; H2 = 4 m.; H3 = 0,4 m badira, kalkulatu uraren irteerako abiadura.
Mespretxatu sistemako karga galerak eta C hodi barruko airearen pisua.

Emaitza: v = 19,6m / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-10


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

4
ρΑ
H3
3

H2
B
2

H1

A C

12.5. Labe garaietako gasak mugitzeko haizegailuaren azterketa egitea proposatzen da. Gas
hauek p1 = 103 kg/m2-ko presioarekin zurrupatzen dira eta gas berdin hauek p2 = 200
kg/m2-ko presioarekin bidaltzen dira labe garaietara azken hauek elikatzeko. Eginkizun
osoan fluidoaren dentsitatea ρ = 1,2 kg/m3-koa da eta Q = 100 m3/s-ko emaria bermatu
behar da denbora guztian. Haizegailuaren etekina %70-ekoa da. Zirkuituaren osagaiak
hurrengoak dira:
• Haizegailu aurrean, iragazki bat aurkitzen da eta bertan 50 mm.u.z.-ko karga
galerako oztopoa nabaritzen da.
• Aspirazioa bideratzeko kanalean, 90 mm.u.z. galtzen dira.
• Haizegailuaren atzeko aldean, itzulera kanalizazio bat aurkitzen da, eta bertan, 120
mm.u.z. galtzen dira.
Haizegailu sarreran dagoen fluidoaren bataz besteko abiadura ve = 20 m/s-koa da eta
irteerako abiadura, vs = 25 m/s. Kalkulatu:
a) Haizegailu sarreran dagoen azpipresioaren balioa mm ur zutabetan emanda, eta
haizegailu irteeran dagoen presio efektiboaren balioa, azken hau ere mm ur zutabetan
adierazita eta labe garai barnean gasen abiadura eta kota aldaketak mespretxatuz.
b) Haizegailuan lortzen den altuera hazkunde netoa, hots, irteerako karga altuerari
haizegailu sarrerako karga galerak kendu eta gerokoa, eta haizegailuak lortzen duen
potentzi aerodinamikoa.
c) Arrasteko motorrak behar duen potentzi efektiboa.

p p p .
Emaitzak:a) = −60,2mm.c.a ; = 280mm.c.a b) = 355mm.c.a ; W = 346kW c)
γ γ γ
.
W = 494,3kW

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-11


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

12.6. d = 50 mm-ko diametroa duen hodi baten dagoen balbula baino lehenago manometro
bat instalatu da. Balbula itxita dagoenean, manometroak 6 atm-ko presioa adierazten du.
Balbula zabaltzean irakurketa 2 atm-raino jaisten da. Kalkulatu hodian dagoen emaria l/s-
tan.

Emaitza: Q = 55,9l / s

12.7. Kalifornia iparraldetik Los Angeleseko gune metropolitanoraino ura bideratzeko hodi
bat diseinatu da. Hasierako proiektuan hodi zuzen bat egitea proposatu zen, irudiko 2 eta 4
puntuak zuzenean lotzen dituena hain zuzen ere. Hasierako proiektuan ez zeuden ponparik
ez turbinarik eta proiektu honetan 1 puntuko presioaren balioa 7 kg/cm2-koa zen eta 5
puntuan ordea 3,5 kg/cm2 lortzen ziren bakarrik hodi barruko frikzio indarrek eragindako
presio galerengatik batez ere. Emaria 28,3 m3/s-koa da eta hodiaren diametroa 3 metrokoa
da.
a) Sistema krokizatu eta altuera piezometriko eta totalen lerroak irudikatu 1 puntutik 5
puntura hodia horizontala dela suposatuz. Aurrerago egindako ikerketa batzuei esker, tunela
zeharkatzen lur faila bat igarotzen dela igarri da eta horren ondorioz, hodiak mendiaren
profila jarraitzea egokiena dela erabaki zen, askoz errazagoa izango bait da konponketa
lurrikara baten ostean. (suposatu 1.200 metroko mendia triangelu isoszele bat bezala
irudika daitekeela).
b) Bigarren bidea burutu ahal izateko ponpa bat erabili behar dela arrazoitu eta
kalkulatu ponpa horrek urari eman behar dion potentzia 28,3 m3/s-ko emaria lortu ahal
izateko. Mendi tontorrean dagoen manometroaren irakurketa ezin izango da 1 atm baino
txikiagoa izan. Suposatu 1 puntuko presioa 7 kg/cm2-koa izaten jarraituko dela. 1 eta 5
puntuak lotzen dituen eta mendia jarraitzen duen bidearen altuera totalen lerroa irudikatu.

.
Emaitza: W = 319,76MW

Segunda localización de la
tubería

1200 m
1 2 montaña
Localización
Bomba 4 5
original de la tubería
Flujo

3 km 15 km 15 km 18 km

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-12


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

12.8. Ponpa batek 150 mm-ko diametroa duen hodi batez baliatuz maila ezaguna duen
andel batetik ura ateratzen du eta 100 mm-ko diametroa duen hoditik 72 metro gorago
dagoen andel batera bidaltzen du. Ponpa, ezaguna den maila baino 6 metro beherago dago
kokatuta. Aspirazio hodian dagoen karga galera 150 mm-ko diametroa duen hodian
jariotzen den uraren abiadura energiaren hirukoitza da eta inpultsio hodian gertatzen den
karga galera bere abiadura energia baino 20 aldiz handiagoa da. Kalkulatu:
a) Ponparen energia erabilgarria.
b) Ponpa sarrera eta irteerako presio energia ponpak 0.91 m3/min deskargatzen
dituenean.

.
Emaitzak: a) W = 11,28kW b) E p = 8,161kg / cm 2

12.9. Irudian fluido potentzi sistema baten diagrama adierazten da prentsa hidrauliko
batentzat, gomazko laginak zanpatzeko erabiltzen dena.
Hurrengo datuak ezagunak dira:
• Fluidoa olioa da, s = 0,93.
• Emaria = 75 galoi(USA)/min.
• Ponpak xurgatzen duen potentzia 21,18 kW-koa da.
• Ponparen etekina %80-koa da.
• 1 eta 2 puntuen arteko karga galera 2,80 oin oliokoa da.
• 3 eta 4 puntuen arteko karga galera 28,50 oin oliokoa da.
• 5 eta 6 puntuen arteko karga galera 3,50 oin oliokoa da.
Kalkulatu:
a) Ponpak fluidoari emandako altuera manometrikoa.
b) Prentsan gertatzen den karga galera kalkulatu, eta prentsak fluidotik jasotako
potentzia.
c) 2,3,4 eta 5 puntuetako presioak kalkulatu.
d) Instalazioaren altuera piezometriko eta totalen lerroak irudikatu.
e) Atal bakoitzeko abiadurak egokiak diren azaldu.

.
Emaitzak: a) hm = 393,048m.o.z. b) h p = 382,023m.o.z. , W = 16,469kW c)
p2 = −1,94 ⋅ 10 4 Pa , p3 = 3,56 ⋅ 106 Pa , p4 = 3,48 ⋅ 106 Pa eta p5 = 6,94 ⋅ 103 Pa

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-13


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

Conducto de acero
Conducto de acero de 2 1/2 '',
de 3'', Calibre 40 3 Calibre 40 4
2

Bomba

Filtro Prensa hidraúlica


Flujo

5
4.0 pies 6

1.0 pie 2.0 pies


1

Recipiente

12.10. Suhiltzaileen ibilgailu batek mangera bat dauka hidrante bati lotua eta hidranteko
presioa 7*104 Pa-koa da. Hori eta gero, mangera ibilgailuaren motorrarekin mugitzen den
ponpa bati konektatzen da. Hortik aurrera, mangera luzatu egiten da suhiltzaile baten
eskuetaraino, azken honek 60º-ko angeluarekin gorantz bidaltzen du ura mangeraren pitatik
13 metroko altueran dagoen hirugarren pisuko leihotik sartu ahal izateko. Ura leihotik
sartzen den momentuan, lur zoruarekiko paralelo mugitzen da. Mangeraren luzera totala 65
metrokoa da eta bere diametroa 200 mm. Pitaren irteerako diametroa 100 mm-koa da.
Mangerako karga galerak hurrengo adierazpenarekin kalkula daitezkeela suposatu:
L v2
h R = 0,015 ⋅ ⋅
d 2.g
L mangeraren luzera, d diametroa (ez pitarena) eta v uraren abiadura mangera barruan
direlarik. Unitate guztiak sistema internazionalekoak izan behar dira ekuazioan
ordezkatzeko. Ponparen etekina %75-ekoa dela suposatuz, kalkulatu azken honek
kontsumituko duen potentzia ura mugitzean. Suposatu pitaren eta hidrantearen altuerak
berdinak direla. Pitako karga galerak mespretxatu.
Oharra: zorrotadarentzat mugimendu parabolikoaren ekuazioak aplikatu.

.
Emaitza: W = 27,20kW

12.11. Ponpa bat, 20 mm-ko diametroa duen hodi batez baliatuz, ura ateratzeko erabiltzen
da eta 1 l/s-ko emaria lortzen da ateratzea biltegi batetik. Uraren tenperatura 60 ºC-koa da
eta tenperatura horretan uraren lurrun tentsioa 0,2 atmosferakoa da (abs). Aspirazio hodian
gertatzen diren karga galerak (biltegitik ponparako bidean) 5.17 m.u.z.-koak badira,
kalkulatu ponpa koka daitekeen punturik garaienaren kota, puntu horretan ponpa sarrerako
presioa lurrun tentsioa baino ur zutabe metro bat handiagoa den baldintza aplikatuz.

Emaitza: h = 1,58m

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-14


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

12.12. Irudiko instalazioan agertzen diren datuak kontutan hartuta, kalkulatu Q1, Q3, Q4, ZF
eta DG zatiaren luzera.
Datuak: pA = -0,4 kg/cm2; pB = 10 kg/cm2; Q2 = 20 l/s; PMB = 80 kW; ponparen
etekina:%60. Hodietako karga galeren kalkulurako, hurrengo formula erabiltzen da:
L v2
h R = 0,02 ⋅ ⋅
d 2g
L hodiaren luzera, d bere diametroa eta v fluidoak hodi barruan duen abiadura direlarik.
Sistemaren altuera piezometrikoen lerroa irudikatu puntu garrantzitsuenak akotatuz.

Emaitzak:

z=110m

E
φ=10 cm H
L=400 m Q4 z=90m

D
φ=15 cm Q3 φ=10 cm G
zF
L=400 m
F
C
Q2 φ=10 cm
z=33m Q1 L=1000 m
A B B

z=30m
φ=20 cm
L=800 m

12.13. Kalkulatu M manometroan irakurri beharko litzakeen presioa, Q1 eta Q3 emariak A


edukiontziaren maila eta B edukiontziaren mailak berdinak izan daitezen. Hurrengo datuak
ezagunak dira:
Q2 = 5 l/s, L1 = 75 m; D1 = 75 mm; L2 = L3 = 100 m; D2 = D3 = 50 mm. H = 10 m. D1 eta
D2 diametroak dituzten hodietako karga galerak kalkulatzeko hurrengo adierazpena erabil
daiteke:
L v2
h R = 0,03 ⋅ ⋅
D 2g
D3 diametroa duen hodian gertatzen diren karga galerak kalkulatzeko ordea, hurrengo
adierazpena erabili behar da (balbulako karga galerak kontutan hartu behar direlako):
2
⎛ L ⎞ v
h R = ⎜ 0,03 ⋅ + 0,15 ⎟ ⋅
⎝ D ⎠ 2g
Emaitzak: P = 2,955kg / cm 2 , Q1 = 11,1l / s eta Q3 = 6,1l / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-15


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

Aire a presión

Q1 A B

L2,D2
L1,D1 H

Q2

L3,D3 Q3

12.14. Irudiko instalazioan ura garraiatzen da maila konstantea duten A andeletik F


andelera. Horretarako irudian adierazten den ponpa erabiltzen da hurrengo datuak ezagunak
direlarik:
• Ponparen etekina = %80.
• Ponparen kontsumoa = 2,4 kW.
• H = 30 m; h = 5 m; L1 = 10 m; L2 = 20 m; L3 = 20 m; L4 = 40 m; D1 = 50 mm;
D2=D3 = 75 mm; D4 = 40 mm; v1 = 1,5 m/s.
L v2
• Karga galeren kalkulurako, hurrengo adierazpena erabili: h R = 0,02 ⋅ ⋅
D 2g
Kalkulatu:
a) v2, v3 eta v4 abiadurak.
b) pb, pc, pD, pE eta pF kg/cm2-tan.
c) Energi lerroak irudikatu punturik garrantzitsuenetako zenbakizko balioak adieraziz.

Emaitzak: a) v 2 = v 3 = 0,67 m / s eta v 4 = 2,34m / s b) p b = −0,56kg / cm 2 ,


p c = −0,57kg / cm 2 , p d = 6,08kg / cm 2 , p E = 6,07 kg / cm 2 , p F = 3,039kg / cm 2

F
H

h B C D E

L2,D2 L4,D4
A L3,D3
L1,D1

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-16


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

12.15. Aire konprimatuarekin funtzionatzen duen taladro batek 0,3 kg/s-ko eta p2 = 600
kPa–tako presio manometrikoa duen aire hornidura behar du. Konprimagailutik taladrora
doan mangerak 40 mm-tako barne diametroa du. Konprimagailuaren deskarga presio
manometriko maximoa p1 = 650 kPa da. Kalkulatu zein den instalazioan erabili litekeen
mangeraren luzerarik handiena.
Mespretxatu kota diferentziak eta airean ematen diren dentsitate aldaketak. Airea
konprimagailutik 40 ºC-tako tenperaturarekin irteten da. Karga-galeren kalkulurako
hurrengo adierazpen hau erabili:
L v2
h R = 0,014 ⋅ ⋅
d 2g
Datua: Airearen masa molekularra 29 kg/kmol.
Dentsitatearen kalkulurako hartu p1 balioa.

Emaitza: L = 50,36m

12.16. Irudiko urpekuntzi nuklearra, Tom Clancy-ren Octubre Rojo best-sellerrean


gertatzen zen bezala, zorrotada bidez desplazatzen da ur azpian. Gainazal asketik H = 30,5
m-ko sakoneran mugitzen ari denean, kalkulatu:
a) 1 ataleko presio estatikoa (kPa-tan).
b) 2 ataleko edo propultsio tobera sarreran beharrezkoa den presioa (kPa-tan).
c) Urpekuntzia bultzatzeko beharrezkoa den ponpatze potentzi minimoa.
d) Ponparen etekina η = %60-koa bada, ponpak xurgatzen duen potentzia.
e) Altuera geometriko, piezometriko eta totalen lerroak irudikatu.

. .
Emaitzak: a) P1 = 242,354kPa b) P2 = 355,838kPa c) W = 17,023MW d) W = 28,371MW

Octubre Rojo 3

U=13.9 m/s
Bomba
2

V1=17.5 m/s V3=20.5 m/s

Q=150 m^3/s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-17


12. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioa

12.17. Ponpa batek ura zurrupatzen du putzu batetik 15 cm-ko diametroa duen hodi baten
bitartez. Putzuaren mailatik 3,2 metroko altueran, 10 cm-ko diametroa duen hodia
erabiltzen du ponpak ura botatzeko. 35 l/s-ko emaria ponpatzen denean, ponpa aurrean eta
atzean dauden manometroen irakurketak 0,032 kg/cm2 eta 1,8 kg/cm2 dira hurrenez hurren.
Deskargako manometroa aspirazio bidekoa baino metro bat gorago dago. Kalkulatu:
a) Hodiaren atal bietako abiadurak.
b) Ponpak ematen duen altuera eta potentzia, bere etekina %75 dela suposatuz.
c) Aspirazio bideko karga galera.
d) O,e eta s puntuetako altuera piezometrikoen diagrama.

.
Emaitzak: a) v1 = 1,98m / s eta v 2 = 4,55m / s b) h B = 23,01m.u.z. eta W = 10.524,64W c)
h F = 0,8m.u.z.

12.18. Irudiko ponpak 100 l/s-ko emaria ematen du. Kalkulatu:


a) Uraren abiadurak 1 eta 2 ataletan.
b) Ponpak ematen duen altuera (mespretxatu karga galerak).
c) Ponparen potentzia.

.
Emaitzak:: a) v1 = 3,083m / s , v 2 = 5,48m / s b) h B = 17,43m.u.z. c) W = 17,08kW

D2=0.1524 m
2

z2-z1
D1=0.2032 m
1
B
s=1
b

1.3 m

s=13.6

Ingeniaritza fluidomekanikoa 12-18


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13. GAIA: BERNOUILLI-REN EKUAZIOAREN APLIKAZIOAK.


NEURGAILUAK.

13.1. SARRERA

Bernouilli-ren ekuazioaren funtsezko aplikazioetako bat fluidoaren ezaugarriak adierazten


dituzten neurgailuak prestatzea eta abian jartzea da. Elementu horiek garrantzi handikoak
dira fluidoen garraioa eta toki aldatzea burutzen duten hainbat industriatan, hala nola
oleoduktuak, zirkuitu pneumatikoak… dituztenetan. Horrelakoetan propietate lokalak
(abiadura, presioa, tenperatura, dentsitatea, biskositatea…) neurtu behar izaten dira, edo
propietate integratuak (fluxu masikoa eta fluxu bolumetrikoa) eta propietate globalak
(fluidoaren eremu osoaren bistaratzea). Kapitulu honetan, Bernouilli-ren ekuazioak
neurketarako elementuetan eta fluxu jakin bateko emarien eta presioen determinaziorako
bestelako sistemetan dituen aplikazio garrantzitsuenak azalduko dira.

13.2. PRESIO ESTATIKOA, GELDITZE-PRESIOA, PRESIO DINAMIKOA ETA


PRESIO TOTALA. PITOT-EN HODIA

Kota geodesikoa mantentzen duen fluido-fluxu bati dagokion Bernouilli-ren ekuazioak


adierazpen hau du:

v2
p+ρ =C
2

non presio hauek agertzen diren:


• p: presio estatikoa edo termodinamikoa,
v2
• ρ = pd : presio dinamikoa.
2

Presio estatikoa fluxuarekin batera higituko litzatekeen neurgailu baten bidez neurtuko
litzatekeena da. Dena den, neurketa hori era horretan egitea zaila da, eta horregatik
bestelako mekanismoak erabiltzen dira. Ikus dezagun nola determina dezakegun
esperimentalki presio estatikoa.

Dakigunez, korronte-lerroak zuzenak direnean, ezin egon daiteke presioaren aldakuntzarik


horiekiko norabide perpendikularrean. Baieztapen hori kontuan hartuta, higitzen ari den
fluidoaren presio estatikoa neurtzeko, zulo bat egin dezakegu korronte-lerroak zuzenak
diren eskualde bateko horman (ikus a irudia). Hormako zulo txiki hori kontuz egin behar
da, ardatza gainazalarekiko perpendikularra izan dadin. Zuloa hodiaren hormarekiko
perpendikularra bada eta perturbaziorik sorrarazten ez badu, neurketa nahiko onak (oso
hurbilduak) lor daitezke zulo horretan neurgailu egokia konektatuz gero.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-1


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Bestalde, hormatik urrun dagoen fluido-korrontearen kasuan edota korronte-lerroek


nolabaiteko kurbadura duten egoeretan, nahiko hurbilketa onez neur daiteke presio
estatikoa b irudian adierazitakoa bezalako zunda baten bidez. Dena den, dispositibo horiek
ondo diseinatu behar dira, halako moldez non neurketarako zuloak egokiro kokatu behar
diren zundaren puntari eta besoari dagokienez, horrela emaitza okerrak saihesteko.

Pequeños
orificios
Flujo
Líneas de
corriente de
flujo

Brazo

Orificio para Al manómetro


medir la o medidor de
presión presión

(a) Orificio de la pared. (b) Sonda para medir


Medición de la presión presión estática
estática

Gelditze-presioa (edo estankamendu-presioa), definizioz, marruskadurarik gabeko prozesu


batean higitzen ari zen fluidoa dezeleratuz joan ondoren zero abiadura lortzean fluidoak
izango lukeen presioaren balioa da. Kasu horretan, Bernouilli-ren ekuazioa fluido
konprimaezin bati aplikatuz eta kota-diferentziak arbuiatuz, hauxe dugu:

2 2
v v
p0 + ρ 0 = p1 + ρ 1
2 2

eta v1 = 0 denez, gelditze-presioa honelaxe adieraz daiteke:

2
v
p1 = p 0 + ρ 0
2

Beraz, ikus daitekeenez, gelditze-presioak fluxuaren presio totala adierazten du, eta presio
estatikoaren eta presio dinamikoaren batura da:

p1 = p 0 + p d

Presio total hori edo gelditze-presio hori neurtzeko, Pitot-en hodia deritzon dispositiboa
erabiltzen da. Ondoko irudian ageri da dispositibo horren eskema. Fluxuan murgildurik
dagoen hodiaren ahoan, gelditze-puntu bat (pausagune puntu bat, alegia) eratzen da,
zeinean abiadura nulua den, eta bertan presioak lehenago gelditze-presio modura
definituriko balioa hartzen du. Hain zuzen ere, 0 sekzioa uretan gorakoa izanik eta 1
sekzioa Pitot-en hodiaren sarrerakoa izanik, hauxe idatz dezakegu:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-2


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

2
v
p1 = p0 + ρ 0
2

Hodi horren barnean fluidoa geldi dago; hortaz, hodiaren beste muturrean fluidoak hodiaren
ahoarekiko lortzen duen l altuerak 1 puntuko gelditze-presioaren edo presio totalaren
neurria adierazten digu, zeina, aldi berean, 0 puntuko gelditze-presioaren balio berekoa den.

p1 = ρ ⋅ g ⋅ l

13.3. ABIADURAREN NEURKETA. PITOT-EN HODIAREN ETA


PIEZOMETROAREN KONBINAZIOA. PRANDTL-EN HODIA.

Abiaduraren neurketa Prandtl-en hodiaren bidez lor daiteke. Izatez, tresna hori hodi
piezometrikoaren eta Pitot-en hodiaren konbinazio bat da. Hain zuzen, hodi
piezometrikoaren bidez presio estatikoa neurtzen da, eta Pitot-en hodiaren bidez, presio
totala edo gelditze-presioa. Mota honetako aparatuak asko erabiltzen dira gas-
laborategietan.

Hurrengo irudian Prandtl-en hodi bat erakusten da era eskematikoan, ρ dentsitateko


fluidoaren korrontean sarturik eta manometro diferentzial batera konektaturik, zeinaren
likido manometrikoak ρm balioko dentsitatea duen.

Fluidoan sartzean, Prandtl-en hodiaren sarreran gelditze-puntu bat sortzen da, Pitot-en
hodiak bezala. Aurreko kasuko irizpideari jarraituz, 0 puntua uretan gorakoa da, 1 puntua
hodiaren sarrerakoa, eta 2 puntua Prandtl-en hodiak barnean duen hodi piezometrikoaren
sarrerakoa. Hodi piezometriko horrek ez du korrontea perturbatzen eta, hortaz, presio
estatikoa neurtzen du, irudian adierazten den bezala. Baldintza horietan hauxe idatz
dezakegu:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-3


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

0 puntuan: v0 = v, p0 = p

1 puntuan: v1 = 0, p1 = pt ; eta Bernouilli-ren teoremaren arabera

v2
p1 = p + ρ
2

2 puntuan: v2 = v, p2 = p.

Kontsiderazio horiek kontuan izanik, hauxe izango da 1 eta 2 puntuen presioen arteko
kendura:

v2
p1 − p2 = ρ
2

Bestalde, 1 eta 2 puntuen artean manometro diferentzial bat dugu, zeinean hidrostatikaren
legeak aplika daitezkeen; horrela eginez, emaitza hau lortzen da:

p1 = p2 + ρ g a + ρ m g l − ρ g l − ρ g a

p1 − p2 = ( ρ m − ρ ) g l

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-4


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

1 eta 2 puntuen presioen arteko diferentzia lotzen duten adierazpen horietatik honako hau
ondoriozta dezakegu:

v2
ρ = ( ρm − ρ ) g l
2

Eta hortik fluxuaren abiadura ondoriozta dezakegu:

2( ρ m − ρ ) g
v= l
ρ

Prandtl-en hodia ur-fluxu batean erabiltzen bada, balio hori honelaxe adieraz daiteke likido
manometrikoaren dentsitate erlatiboaren funtzioan:

v = 2 g (s −1)l

Laburbilduz, Pitot-en hodiak presio totala neurtzen du, hodi piezometrikoak presio
estatikoa, eta Prandtl-en hodiak bien arteko kendura, zeina presio dinamikoa den.

13.4. ABIADURA NEURTZEKO BESTELAKO APARATUAK

Abiadura neurtzeko, Prandtl-en hodian oinarrituriko aparatuak erabiltzen dira, hodi


piezometrikoa eta Pitot-en hodia integratzen dituzten buruen diseinu berriekin. Horiez gain,
anemometroak ere erabiltzen dira, eta hauen artean gehien erabiltzen direnak ardatz
bertikalekoak eta ardatz horizontalekoak dira. Hortaz, hona hemen abiadura neurgailu
erabilienak:

• Prandtl-en hodietan oinarrituriko diseinuak. Adibide modura, Prandtl-en hodi


zilindriko direkzionala aipatuko dugu. Hurrengo irudian dago eskematikoki
adierazita eta, funtsean, 6 mm-tik 10 mm-ra bitarteko diametroa duen hodi
zilindrikoa da, bi zulo piezometriko dituena, zuloen ardatzek elkarrekin 78,5°-ko
angelua eratuz. Bi ardatzek eraturiko angeluaren erdikaria hodiaren lerro zentrala
da, c-c. Zulo piezometrikoak manometro diferentzial batera konektatuta daude, t1
eta t2 hodi metalikoen bidez. Kanpoko indize batekiko c-c lerro zentralak duen
orientazio angeluarra orratz adierazle batean irakurtzen da; orratz hori finko dago
zilindroaren ardatzarekiko eta berarekin batera biratzen du, eskala graduatu batean
bidea eginez.

a) Abiaduraren norabidearen neurketa (a irudia): zilindroaren c-c lerro zentralak


abiaduraren norabide bera du; 1 eta 2 zuloetako presioak berdinak dira eta
manometro diferentzialak ez du presio-diferentziarik sumatzen. Hori lortzeko,

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-5


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

biratu egin behar da zunda aipaturiko norabideak kointzidenteak izan daitezen,


eta egoera hori aipaturiko eran sumatzen da manometroan.

b) Abiaduraren moduluaren neurketa (b irudia): birarazi egiten da zunda


angelua, eta horrela 1 zuloko ardatza abiaduraren norabidean egongo da;
orduan 1 zuloak Pitot-en zulo modura jokatzen du, eta 2 zuloak zulo
piezometriko modura, eta ondorioz, manometro diferentzialaren irakurketak
abiaduraren modulua determinatzea ahalbidetzen du.

Ø 0.4-0.5 mm
θ1 x r1
c = 39.25°
Cilindro de Pitot: (a) orificios
c c piezométricos; (b) tubos de
conexión
c = 39.25° Ø
r2
θ2 x

θ1
c = 39.25° θ1
Posición del cilindro: (a) para
c c determinar la dirección de la velocidad
local; (b) para determinar la presión
c = 39.25° dinámica

θ2
2c = 76.5° θ2

(a) (b)

• Ardatz bertikal eta ardatz horizontaleko anemometroak: kazoleta-anemometroak,


turbina-anemometroak…

a) Ardatz bertikaleko anemometroak oso erabiliak dira nabigazioan,


meteorologian, eta abarretan. Lau txapel esferiko (ikus irudia) era askean bira
dezakeen gurutzeta baten muturretan daude jarrita, halako moldez non beso
bereko aurpegi konkaboak aurkako aldeetara begira dauden. Egiazta daitekeenez
(ikus 17. gaia) parte konkaboan aire-korrontearen aurka egiten den erresistentzia
alde konbexuan egiten dena baino hiru aldiz handiagoa da, gutxi gorabehera;
hori dela eta, biraketa eragiten duen indar-parea sortzen da. Haizearen abiadura
gurutzetaren biraketa-abiaduraren proportzionala da (hots, segundoko birabete
kopuruaren proportzionala). Tresna horren bidez 0,5 m/s-tik 50 m/s-ra bitarteko
abiadurak neur daitezke airean.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-6


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

b) Ardatz horizontaleko anemometroa. Aireak eragindako helize-turbina bat da


(ikus irudia), kutxa zilindriko baten barnean era askean bira dezakeena. Tresna
honek neur ditzakeen abiaduren heina 0,2 m/s-tik 20 m/s-ra bitartekoa da.

c) Molinete hidraulikoa. Izatez, 6 cm-tik 12 cm-ra bitarteko diametroa duen helize


bat da (ikus irudia); helize horrek, torloju amaigabe baten bidez, kontaktu
elektrikodun gurpil horzduna higiarazten du. Fluidoaren abiadura helizeak
denbora-unitatean egiten dituen birabeteen kopuruaren proportzionala da.
Neurgailu hauek ibaietako emariak neurtzeko erabiltzen dira, bereziki jauzi
hidroelektrikoa jartzeko asmoa dagoen inguruneetan. Molineteak puntu
bakoitzeko abiadura neurtzen du; puntuetako abiadura horiek egokiro
aukeraturiko zeharkako sekzioetan integratuz, emari osoa neur daiteke.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-7


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

• Hari beroko anemometroak. Anemometro hauek erlazionatu egiten dute hari batek
jasaten duen bero-galera haria bustitzen duen fluidoaren abiadurarekin. Zehaztasun
handiko tresnak dira, oso kontuz erabili beharrekoak, eta aerodinamikako eta
fluidoen mekanikako laborategietan erabiltzen dira, bereziki gasekin. Tresna hauen
abantaila bat beren tamaina txikia da; hori dela eta, abiadura ia puntualak neurtzea
ahalbidetzen dute, edo fluidoa higitzen deneko ingurune oso hurbilarenak; halaber,
inertzia oso txikia dutenez, denborarekin oso bizkor aldatzen diren abiadurak
neurtzeko balio dute, eta horregatik funtsezkoak erregimen turbulentua aztertzeko.
Funtsean, metal inerte batez (platinoa, wolframioa, nikela) eginiko hari eroale batez
osatuta daude (1), 0,005-0,01 mm bitartekoa, bi elektrodotan (2) soldaturik dagoena.
Hari hori fluidoaren korrontean sartzen da eta berotu egiten da erresistentzia
elektriko batez. Eroalea bainatzen duen fluido-korronteak berotu egiten du, eta
horrela hariaren erresistentzia elektrikoa aldatu egiten da. Aldakuntza horrek
ahalbidetzen digu fluidoaren abiadura neurtzea. Hauskorra denez, hari beroa ez da
oso egokia dentsitate handiko likidoekin erabiltzeko, eta bestalde, likidoak
garraiaturiko partikulek kaltetu eta apurtu egin dezakete. Hori dela eta,
sentikortasunari dagokionez antzekoa den baina zurrunagoa den beste alternatiba
bat xafla beroko anemometroa da, likidoekin erabiltzen dena.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-8


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

2
1
r

3
V

• Laser-Doppler motako anemometroak. Hauetan laser argi batean fluidoaren


higiduraren kausaz eragiten den sakabanaketa aztertzen da. Laserrak argi-sorta
monokromatiko oso intentsua hornitzen du, fluidoan zehar pasatzen dena. Fluxuak
herrestan daraman partikula batek argia sakabanatzean, Doppler efektuaren
ondorioz, lurrean finko dagoen behatzaileak maiztasun-aldaketa bat sumatuko du,
jatorrizko argiarenarekin konparatuz. Laserrak ez du fluxua aldarazten.

• Ultrasoinuak.

Señal

Láser

Óptica de Flujo Fotodetector


Óptica de
emisión recepción

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-9


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.5. ZULOETAN ZEHARREKO ISURKETA. DESKARGA-KOEFIZIENTEA,


ABIADURA-KOEFIZIENTEA ETA BENA LIKIDOAREN KONTRAKZIO-
KOEFIZIENTEA

Atal honetan, zulo hitzarekin horma edo banaketa-gainazal batean eginik dagoen eta
perimetro itxia duen edozein irekidura adierazi nahi dugu.

Hurrengo irudian likidoa daukan biltegi bat erakusten da, behealdean zulo bat duena.
Likidoaren gainazal askea zulo horrekiko h altueran mantenduko da etengabe. Fluidoak
goialdean duen gainazala nahiko azalera handikoa izango da, eta horrekin konparatuz,
behealdeko zuloaren azalera nulutzat hartu ahalko dugu.

Goialdean (1) eta behealdeko zuloaren irteeran (2) kokaturik dauden bi sekzioen artean
Bernouilli-ren ekuazioa aplikatuz, hauxe dugu:

z1 + h p1 + hv1 = z 2 + h p 2 + hv 2

eta 1 puntukoa abiadura nulua denez eta 1 eta 2 puntuetako presioen balioa presio
atmosferikoaren balio bera denez, hauxe dugu:
z1 − z 2 = hv 2

Hortaz:

v22
z1 − z2 =
2g

v2 = 2 g (z1 − z2 ) = 2 g h

Adierazpen hori aplikagarria da deskarga atmosferara egiten denean eta galerak nuluak
direnean. Kasu horretan, honako hau da deskargaren emari bolumetrikoa:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-10


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Q = v A = A 2g h

Praktikan, deskarga-emaria analisi honetan adierazitakoa baino txikiagoa da, zeren ez


baitira hertsiki betetzen Bernouilli-ren ekuazioa baliagarria izateko behar diren baldintzak
(esate baterako, karga-galerak daude zuloan); horregatik, zuzenketa-faktore batzuk
definitzen dira, praktikan erdiesten diren benetako balioak lortzeko.

Era horretan, gastuari edo emariari dagokion deskarga-koefizientea definitzen da, zeinak
zuloan zehar igarotako fluidoaren gastu erreala eta gastu bolumetriko teorikoa erlazionatzen
dituen elkarrekin, honelaxe:

QR QR
C= =
Q A 2g h

halako moldez non biltegian eginiko zulotik pasatzen den emari erreala adierazpen honen
bidez lortzen den:

QR = C A 2 g h

Deskarga-koefiziente horren balioak taulatan bildurik daude, zuloaren ezaugarrien eta


Reynolds-en zenbakiaren funtzioan emanak (ikus 39. taula).

Emari erreala teorikoa baino txikiagoa izatearen arrazoia honako hau da, alegia, txorrotaren
irteera-abiadura erreala teorikoki kalkulaturikoa baino txikiagoa delako, eta halaber,
txorrotaren irteera-sekzioaren benetako azalera zuloarena baino txikiagoa delako.
Horregatik, koefiziente egokiak definitzen dira, fluidoa zuloan zehar pasatzean gertatzen
diren fenomeno horiek kontuan hartzeko.

Horrela, batetik, abiadura-koefizientea definitzen da era honetan:

vR vR
Cv = =
v 2g h

non vR balioa deskarga gertatzean fluidoak duen abiadura erreala den:

vR = Cv 2 g h

Era berean, bena likidoaren kontrakzio-koefizientea definitzen da (ATx delakoa txorrotaren


azalera izanik):

ATx
Cc =
A

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-11


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Hortaz, txorrotaren azalera eraginkorra honelaxe adieraz dezakegu:

ATx = Cv A

Adierazpen horiek kontuan harturik, aipaturiko koefizienteen funtzioan adieraz daiteke


karga-galera. Hain zuzen, gure kasuan Bernouilli-ren ekuazio orokortua aplikatuz:

z1 + h p1 + hv1 = z 2 + h p 2 + hv 2 + hR

( )
2
vR 2
hR = z1 − z2 − hv 2 = z1 − z 2 − = h 1 − Cv
2g

13.6. EMARIAK NEURTZEKO TRESNERIA. APARATU DEPRIMOGENOAK:


VENTURIMETROA, TOBERA ETA DIAFRAGMA

Emari (edo kaudalak) neurtzeko tresnei kaudalimetroak deritze, eta, izatez, puntu batetik
aldiune jakin batean pasatzen den aldiuneko fluxua edo emaria neurtzen duten tresnak dira.

Emariak fluxu itxian (hodiak) edo fluxu irekian (kanalak) neur daitezke. Atal honetan fluxu
itxiko emariak neurtzeko elementuak aztertuko ditugu. Bi motatakoak izan daitezke:
igarobideko azalera konstantekoak edo igarobideko azalera aldakorrekoak. Preseski,
igarobideko azalera aldakorreko hiru mota nagusiak aipatuko ditugu: venturimetroa, tobera
eta diafragma.

Kaudalimetro horiek elementu deprimogeno bat (depresio-sortzailea, alegia) dute batetik,


zeinak presioaren beherapena sorrarazten duen, eta beherapen hori neurtzen duen
manometro diferentzial bat bestetik. Hain zuzen ere, elementutik pasatzen den emaria
presioaren beherapen horren proportzionala da.

Venturi hodia edo venturimetroa

Hurrengo irudian Venturi hodiaren adierazpen eskematikoa erakusten da. Elementu


deprimogeno honek hiru parte ditu: lehenik sekzio konbergentea, ondoren zintzurra edo
sekzio minimoa eta azkenik sekzio dibergentea. Hodian zehar pasatzen den emaria sekzio
konbergentea baino lehenagoko puntu bateko presioaren eta zintzurreko presioaren arteko
kendura oinarri hartuta lortzen da.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-12


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

ρ
1

2
l

z
ρL

Hain zuzen, sekzio konbergentea baino lehenagoko 1 puntuaren eta zintzurreko 2 puntuaren
artean Bernouilli-ren ekuazioa idazten badugu, gorapeneko erreferentzia 2 puntutik
pasatzen dela kontsideratuz eta galerak arbuiatuz, hauxe dugu:

2 2
p1 v p v
+ z1 + 1T = 2 + z2 + 2T
ρg 2g ρ g 2g

Bestalde, jarraitutasunaren ekuazioa idatziz:

Q = A1 v1T = A2 v2T

hortaz:

A2
v1T = v2T
A1

Adierazpen hori Bernouilli-ren ekuazioan ordezkatuz, hauxe geratzen da:

2
p1 ⎛A ⎞ v p v
2 2

+ z1 + ⎜ 2 ⎟ 2T = 2 + z2 + 2T
ρg ⎝ A1 ⎠ 2 g ρ g 2g
Adierazpen horretatik 2 sekzioko abiadura bakandu dezakegu, zeinari abiadura teorikoa
deituko diogun, ez baititugu kontuan hartu fluidoa sekzio konbergentetik igarotzean
marruskaduraren kausaz izandako galerak:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-13


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

1 ⎡⎛ p ⎞ ⎛ p ⎞⎤
v2T = 2 g ⎢⎜ 1 + z1 ⎟ − ⎜ 2 + z2 ⎟⎥
⎛ ⎞2 ⎣⎝ ρ g ⎠ ⎝ρg ⎠⎦
1− ⎜ A2 ⎟
⎝ A1 ⎠

Bestalde h = z1 − z2 eta A2 A1 = (D2 D1 ) direnez, honelaxe geratuko zaigu:


2

v2T =
[
2g h + (p1 − p2 )/ γ ]
1− (D2 D1 )
4

Honelatan, bada, hauxe da Venturi hoditik pasatzen den emari teorikoa:

A2 ⎡⎛ p ⎞ ⎛ p ⎞⎤
QT = v2T A2 = 2 g ⎢⎜ 1 + z1 ⎟ − ⎜ 2 + z2 ⎟⎥ .
⎛ ⎞2 ⎣⎝ ρ g ⎠ ⎝ρg ⎠⎦
1− ⎜ A2 ⎟
⎝ A1 ⎠

Aurreko atal batean adierazi dugunez, abiadura erreala abiadura teorikotik lor daiteke,
azken hori abiadura-koefiziente egokiaz biderkatuz, zeinean inplizituki hartzen diren
kontuan marruskaduraren kausagatiko galerak; beraz, honela adieraziko da abiadura
erreala:

v2R = Cv v2T

eta, ondorioz, honelaxe adieraziko da emari erreala:

Q = v2R ATx2 = Cv v2T Cc A2 = C v2T A2

Kasu hauetan abiadura-koefizientea esperimentalki lortzen da eta 0,95 eta unitatea baino
pixka bat gutxiagoko balioen artean egoten da, Venturi hodi berrien kasuan 0,985
ingurukoa izanik, eta zerbitzuan zerbait erabiliak direnen kasuan, 0,98 ingurukoa. Bestalde,
Cc koefizientearen balioa 1 dela onar daiteke praktikan.

Adierazpen horrekin Venturi hodia zeharkatzen duen emari erreala lortzen da, altuera
piezometrikoak eta gastu-koefizientea era honetan sartuz:

Q2R =
C A2
2 g [hpz1 − hpz2 ] = C
[
πD22 2g h + (p1 − p2 )/ γ ]
1− (D2 D1 )
4
⎛ ⎞ 2 4
1− ⎜ A2 ⎟
⎝ A1 ⎠

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-14


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Bestalde, manometroari dagokionez:

p A = pB ⇒ p1 + ρg (h + l + z ) = p 2 + ρgl + ρ L gz

Hortik:

p1 − p 2 z (ρ L − ρ )
+h=
ρg ρ

Eta emariaren adierazpenean ordezkatuz, azkenean hauxe lortzen da:

πD22 2gz (ρ L − ρ) ρ
Q2R = C
1− (D2 D1)
4
4

Venturi neurgailuari dagokion ekuazioa lortu ondoren, honako ohar hauek egin behar
ditugu:

– Emaria ez dago h-ren menpe, hots, venturimetroaren inklinazioarekiko


independentea da. Diferentzia manometrikoaren menpe dago soilik.
– Formula hori fluido konprimaezinen kasurako soilik da baliagarria.
– Emaria kalkulatzeko beharrezkoa da C koefizientearen balioa ezagutzea, zeina
esperimentalki kalkulatzen den. Hain zuzen, 50. diagraman C koefiziente horren
balioak ageri dira Reynolds-en zenbakia deritzon parametro adimentsionalaren
funtzioan.

Re = v2 D2 / ν

non ν delakoa biskositate zinematikoa den.

Venturi hodiak berokuntzarako eta aire giroturako instalazioetako ur beroko eta ur hotzeko
sistemetan erabiltzen dira, erosotasuna eta konforta irizpide garrantzitsua den bulego,
lantegi, hotel eta bestelako eraikinetan. Hodiek material kimikoak garraiatzen dituzten
prozesu industrialetan eta hainbat aireztatze-sistematan ere erabiltzen dira.

Neurketa-toberak

Toberak hodi konbergenteak dira fluxuaren noranzkoan, abiaduraren handiagotzea eta


presioaren txikiagotzea sorrarazten dutenak (ikus irudia). Toberen aplikazioen artean
emarien neurketa dago.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-15


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Neurketa-tobera parte dibergentea kendu zaion Venturi hodi baten antzekoa da.
Venturimetroen kasurako lorturiko formulak aplikagarriak dira kasu honetan ere. Izatez,
elementu hau Venturi hodia baino merkeagoa da (ez baitu parte dibergenterik), baina galera
handiagoak sorrarazten ditu zirkuituan, eta horrek garestitu egiten du toberaren erabilera.
Gainera, toberak kalibratu egin behar izaten dira, prozedura normalizatuaz eraiki ez diren
kasuetan bereziki. Toberen kasuan ohikoak diren gastu-koefizienteak 49. diagraman
erakusten dira. Normalean toberak gas hezeen emariak neurtzeko erabiltzen dira, hala nola
esekiduran likido kondentsatua duen bapore asearen kasuan edota abiadura handiko
fluidoen emariak neurtzeko, tenperatura altuko baporearenak adibidez. Halaber, esekiduran
solidoak dituzten fluidoen emariak neurtzeko ere balio dute, baina ezin dira erabili fluido
oso biskosoen kasuan edota partikula itsaskor asko dituzten fluidoen kasuan.

Diafragmak

Diafragma deritzon elementua hodiaren barnean kokaturik jartzen den plaka bat da, erdian
hodiaren ardatzarekiko zentrokidea den zulo zirkularra duena. Elementuaren sinpletasuna
dela eta, oso erabiliak dira likidoen zein gasen emariak neurtzeko. Toberak baino
merkeagoak dira, baina galera handiagoak sortzen dituzte. Hurrengo irudian diafragma
baten eskema ikus daiteke.

Emaria lortzeko formula venturimetroaren kasuko berbera da (hain zuzen, 48. diagraman
mota honetako aparatuei dagozkien gastu-koefizienteen balioak ageri dira). Diafragmaren

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-16


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

erabilera likido garbi eta biskositate txikikoen kasuan, gasen kasuan eta abiadura txikiko ur-
lurrunaren kasuan gomendatzen da. Hainbat prozesutan erabiltzen dira diafragmak, erraz
eraikitzeko modukoak eta merkeak baitira.

13.7. EMARIA NEURTZEKO BESTELAKO APARATUAK

Aipaturikoez gain, badira emaria neurtzeko bestelako aparatuak ere. Atal honetan horrelako
batzuk aipatuko ditugu.

Izenak iradokitzen duenez, ukondo-neurgailua ukondo batetik pasatzen den fluidoaren


emaria neurtzeko erabiltzen da; horretarako, ukondoan aurkako tokietan dauden bi puntuen
arteko presio-diferentzia neurtzen da, kontuan izanik presio-diferentzia hori ukondoan
fluidoak izango duen abiadura-aldaketaren ondoriozkoa izango dela. Emaria handiagotzean,
handiagotu egiten da ukondoaren barnealdearen eta kanpoaldearen arteko presio-diferentzia
(ikus irudia). Beraz, neurturiko diferentzia horrek emaria determinatzeko balio dezake.
Honako formula hau erabili behar da:

⎛p p ⎞
Q = C A 2g ⎜ e + ze − i − zi ⎟
⎝γ γ ⎠

non C konstantea 0,56÷0,88 bitartekoa den. Zer esanik ez, ez dago problemaren soluzio
analitikorik eta kasu bakoitzean esperimentalki kalibratu behar da elementua. Nolanahi den,
tresna zehatz eta merkea da.

Q s
v pe
pi
ze
zi

plano de referencia

Errotametroa. Irudian ikus daitekeenez, flotadore birakorra eta askea da, posizio bertikala
duen eta beherantz pixka bat dibergentea den hodi garden baten barruan dagoena. Likidorik
pasatzen ez denean, flotadorea behean dago; baina fluxua dagoenean, flotadorea gorantz
doa, emaria zenbat eta handiagoa izan hainbat eta gorago. Hortaz, posizio zehatza dagokio
emari bakoitzari, eta posizio hori eskala batean adieraz daiteke. Flotadorean eginiko zenbait

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-17


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

zirrikituren eraginez, flotadorea biraka hasten da likidoa zirkulatzen dabilenean, eta horri
esker zentraturik irauten du hodiaren barnean, fluxurako koroa zirkularren forma duen
igarobiderako sekzioa utziz.

Fluxu elektromagnetiko bidezko dispositiboak ere erabiltzen dira. Fluido eroaleen fluxuen
kasuan, eremu magnetikoa aplikatzean korronte bat sorrarazten da fluidoa gidatzen duen
hodia inguratzen duen bobina batean.

13.8. EDUKIERA-ISURBIDEAK

Isurbideak deritzen elementuak sistema irekietan edo kanaletan emariak neurtzeko


erabiltzen diren elementu batzuk dira. Horien funtzionamenduaren funtsa, fluidoaren
igarobidean oztopo bat jartzean datza; hain zuzen ere, oztopo hori gainditzeko fluidoak
pixka bat atzerantz eta gorantz egiteko joera du. Isurbidea gainditzeko fluidoak lortzen
duen altuera neurtuz, emariaren balioa determina daiteke.

Atal honetan fluxuaren neurketak aztertu eta ezarriko ditugu isurbide errektangeluar eta ez-
errektangeluarren kasuetan.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-18


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.8.1. Isurbide errektangeluarrak

Isurbide errektangeluarra alboko irudian dago eskematikoki adierazita. Gandor zorrotzeko


oztopo bat da, eta fluxuaren korronte-lerroak elkarren paraleloak dira isurbidetik pasatzean.

Bernouilli-ren ekuazioa fluidoaren gainazaleko bi punturen artean aplikatzen badugu, puntu


bat uretan gorako partean eta bestea isurbidearen gandorrean egonik, karga-galerak
arbuiatuz, hauxe dugu:

2 2
p1 v p v
+ z1 + 1 = 2 + z2 + 2 .
ρg 2g ρg 2g

Teorikoa

Presioak nuluak direla kontsideratuko dugu, presio atmosferikoan dauden puntuak baitira,
eta bestalde, uretan gorako abiadura nulua dela kontsideratuko da, hots:

2
v
0+ H +0=0+ H − y + 2
2g

Beraz, honelaxe geratzen da isurbideko sekziotik pasatzean fluidoaren abiadura


adierazpena:

v2 = 2 g y

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-19


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Honelatan, bada, deskarga teorikoa kalkulatzeko, integratu egin behar da abiadura


isurbideari dagokion gainazalean zehar (horixe baita neurtzen duguna), alegia isurbidearen
oinarriaren eta fluidoaren punturik altuenaren arteko errektangelua kontuan hartuz:

H H 3
2
Qt = ∫ v2 dA = ∫ v 2 Ldy = 2 g L ∫ y dy = 2g LH 2
0 0
3

Praktikan, balio hori zuzendu egin behar da deskarga-koefiziente baten bidez; hortaz,
azkenean, honelaxe geratzen da isurbidea zeharkatzen duen fluxu bolumetriko erreala:

3
2
Q=C 2g LH2
3

Deskarga-koefizientearen balioa 0,62 eta 0,79 bitartekoa izan ohi da.

Isurbideak kanalaren zabalera osoa hartzen ez duenean, emariaren kalkuluak bena


likidoaren kontrakzioaren antzeko kontzeptua erabiliz egiten da, zeinari ertzetako
kontrakzioa deritzon kasu honetan. Horrela, bada, isurbidearen L zabalerari kendu egiten
zaio 0,1H balioa kanalaren hormarekin kointzidentea ez den alde bakoitzean.

Bestalde, H altuera isurtokiaren uretan gorako puntu urrun samar batean hartu behar da,
gainazalaren kontrakzioa ekiditeko. Kanalaren hondoarekiko isurbidearen altuera txikia
denean, karga-galera ere sartu behar da, eta orduan honelaxe geratzen da neurturiko
emariaren adierazpena:

3
2 ⎛ v 2 ⎞2
Q=C 2 g ⎜L H +α ⎟
3 ⎝ 2g ⎠

non α faktorea z-ren funtzioa den (gandorraren altuera), taulatan adierazita etorri ohi dena.

13.8.2. Isurbide ez-errektangeluarrak

Emari txikiak neurtzeko, oso komenigarria da isurbide triangeluarra erabiltzea. Mota


honetako isurbideetan, Bernouilli-ren ekuazioa aplikatuz, azkenean abiaduraren adierazpen
hau lortzen da:

v2 = 2 g y

eta adierazpen hori fluxuaren isurbideari dagokion gainazal teorikoan zehar integratu behar
da:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-20


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

H
Qt = ∫ v2 dA = ∫ v x dy
0

Hemen x eta y aldagaien arteko erlazioa lortu behar dugu, horretarako triangelu antzekoen
aldeen arteko proportzionaltasuna kontuan izanik, hots:

x L
=
H−y H

Balio hori integralean ordezkatuz, emari hau lortzen da:

1 5
H H
4
∫ v x dy = 2 g ∫ y 2 (H − y )dy =
L L 2
Qt = 2g H
0 H 0 15 H

Adierazpen hori triangeluaren irekierako φ angeluaren funtzioan ere adieraz daiteke:

φ L
tan =
2 2H
φ
5 5
4 L 8
Qt = 2g H2 = 2 g tan H 2
15 H 15 2

Kasu honetan ere, emari hori zuzendu egin behar da deskarga-koefiziente batez, horrela
isurbidea zeharkatzen duen emari erreala lortzeko. Deskarga-koefizientea %42 ingurukoa
izan ohi da.
φ 2
5
8
Q=C 2 g tan H
15 2

Teorikoa

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-21


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.9. ZULODUN BILTEGIAREN HUSKETA-DENBORA

Orain arte hipotesi modura ezarri dugu ezen, zulo batean zeharreko deskargan, uraren
gainazalak zulotik gora duen mailak edo altuerak konstante irauten zuela denboran zehar.
Dena den, hori soilik gertatzen da fluidoa etengabe hornitzen bada, fluidoaren galerak
erregimen iraunkorrean konpentsatzeko modura, edo lehen hurbilketa batean, biltegiaren
dimentsioak oso handiak direnean zuloaren tamainarekin konparatuz.

Nolanahi den, hipotesi hori betetzen ez deneko kasu praktiko bat, biltegi bat zulo baten
bidez husten denean gertatzen da. Kasu horretan, erregimen aldakor edo iragankorreko
fenomeno bat aztertu behar dugu. Hain zuzen, atal honetan biltegia osorik edo partzialki
husteko behar den denbora emango digun formula ondorioztatuko dugu.

dh

h(t=t1)

h(t=t2)

Irudiko kasuan, t aldiunean likidoak h maila du biltegian, eta dt tarte infinituki txikia pasatu
ondoren, maila dh altueran jaitsi da. Bestetik, t aldiunean hauxe da zulotik irteten den
deskarga-emaria:

dV
Q= = C A 2g h
dt

non dV delakoa A sekzioko zulotik dt denbora-tartean deskargatzen den bolumena den.


Hortaz, bolumen diferentzial hori honelaxe adieraz daiteke:

dV = C A 2 g h dt

Bestalde, bolumen diferentzial hori biltegian gertatzen den maila-beherapenaren bidez ere
ebalua daiteke:

dV = Ab dh

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-22


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

non Ab delakoa biltegiaren sekzio horizontalaren azalera den. Biltegian husturiko


bolumenaren eta zulotik irtendakoaren arteko berdintza ezarriz, emaitza hau lortzen da (dh
negatiboa dela kontuan harturik):

− Ab dh = C A 2 g h dt

Hortik, dt bakanduz, hauxe lortzen da:

Ad dh
dt = −
C A 2g h

Azkenik, balio hori 1 eta 2 aldiuneen artean integratuz:

2 h2

∫ dt = t − t1 = − ∫
Ab dh
2
1 h1 C A 2g h

Hortaz, honelaxe adieraz dezakegu h1 eta h2 mailen arteko husketa-denbora:

h2

t =−∫
Ab dh
h1 C A 2g h

Biltegiaren sekzio horizontal zuzena konstantea bada (Ab = AT = ktea), orduan:

2 AT
t=
CA 2g
(h 1/ 2
1 − h21/ 2 )
Bestalde, biltegian sarrerako fluxu bat ere badago, baina sarrerako fluxua irteerakoa baino
txikiagoa izanik, biltegia hustu egingo da; eta biltegiaren sekzioa konstantea dela jorik,
adierazpen hau aplikatu ahalko da:

− AT dh

h2
t= h1 Qsar − Qirt

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-23


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.10. SIFOIA

Sifoia deritzon elementuak jaso egiten du ura oztopo baten gainetik (adibidez, urtegi batetik
ura ateratzeko) eta altuera baxuago batean deskargatzen du. Horixe da, hain zuzen ere,
ondoko irudian deskribatzen dena.

Gure azterketan, 1 puntua urtegiaren goialdean egongo da, eta 2 puntua, sifoiaren
deskargako tokian. Hortaz, 1 puntuko altuera totala honelaxe adieraz dezakegu:

2
p1 v
HT = + z1 + 1
ρg 2g

Dena den, kasu honetan presioari dagokion altuera nulua da, 1 puntua presio atmosferikoan
baitago eta urtegiko puntuko abiadura ere nulutzat har daiteke. Bestetik, azterketa honetan
arbuiatu egingo ditugu galerak. Hortaz, Bernouilli-ren konstantea altuera geometrikoa da:

HT = z1

Bestalde, 2 puntuan, sifoiaren irteerako tokian:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-24


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

2
p v
HT = 2 + z2 + 2
ρg 2g

Kasu honetan ere, presioari dagokion altuera nulua da, ura presio atmosferikoan irteten
baita sifoitik, hots:

2
v
HT = z2 + 2
2g
Beraz:

v2 = 2 g ( z1 − z2 )

Bestalde, sifoiaren punturik altuenean, A puntuan alegia, hauxe dugu:

2
p v
HT = A + z A + A
ρg 2g

Eta uraren abiadura sifoi barruko puntu guztietan berbera dela onartuz, ez baita sekzioa
aldatzen hodi osoan, honako hau dugu:

2
pA v
= HT − z A − 2
ρg 2g

Azkenik, balio hori sifoiaren irteerako adierazpenean aplikatuz,

pA
= HT − z A − HT + z2 = −( z A − z2 ) < 0
ρg

Honelatan, bada, sifoiaren parterik altuenean presioa negatiboa da (hori nahi baita,
atmosferikoa baino txikiagoa), eta balio hori sifoiak sortzen duen mailaren jaitsieraren
funtzioa da. Hain justu, teorian ez litzateke 10 m baino gehiago jaitsi beharko, A puntuan
kabitazioaren efektuak saihesteko. Bestalde, husketa-emaria zenbat eta handiagoa izan,
puntu horretako presioa hainbat eta txikiagoa da.

13.11. EJEKTOREA

Ejektorea deritzon elementuak azeleratu (edo dezeleratu) egiten du fluido-korrontea,


depresio (edo konpresio) bat sorraraziz. Konpresioa sorrarazteko egiten bada, injektorea
deritzo, eta depresioa sorraraztekoa bada, orduan deritzo propioki ejektorea. Dena den,
funtzionamendua berbera da kasu bietan.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-25


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Ondoko irudian erakusten da ejektorearen eskema. Kasu horretan, ponpa modura eragiten
du, ur-zirkulazioan depresio bat sorraraziz, eta horrela bultzada sortzen du. Gainera,
ejektore horrek abantaila bat du, ez baitu parte higikorrik.

Airea Ura eta airea

Ura

Konfigurazio horren analisia eginez, Bernouilli-ren teorema aplikatuz eta 1 eta 2 puntuen
arteko galerak arbuiatuz, hauxe dugu:

2 2
p1 v1 p v
+ = 2 + 2
ρg 2g ρg 2g

Beraz, honelaxe adieraz daiteke ejektorearen irteerako presioa:

2 2
p2 p v − v1
= 1 − 2
ρg ρg 2g

Jarraitutasunaren ekuazioa aplikatuz, ejektorearen sekzioei dagozkien abiadurak lortuko


ditugu emariaren funtzioan:

4Q 4Q
v2 = , v1 =
πd 2
π D2

non d eta D balioak 2 eta 1 sekzioetako diametroak diren, hurrenez hurren. Era horretan,
honako hauek izango dira abiadurei dagozkien altuerak:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-26


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

2
v2 8Q 2
=
2 g gπ 2 d 4

2
v1 8Q 2
=
2 g gπ 2 D 4

eta, horrela, ejektorean sortzen den depresioa lortuko dugu:

p2 p 8Q2 D 4 − d 4
= 1 −
ρ g ρ g g π 2 D 4d 4

edo gauza bera dena:

8 ρ Q2 D 4 − d 4
p2 = p1 −
π 2 D 4d 4

Hain zuzen ere, p2 presio hori p1 presioa erregulatzen duen iratotze-balbula batez kontrola
daiteke.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-27


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13. GAIKO ARIKETAK: BERNOUILLIREN EKUAZIOAREN


APLIKAZIOAK. NEURTZAILEAK.

13.1. 2 metroko sakonera duen andel zilindriko baten hondoan 10 cm-ko diametroa duen
zulo bat irekitzen da. Andela 10 metro sakonerakoa da eta zuloaren deskarga koefizientea
0,6-koa da. Zuloaren diametroa murriztu egiten da denbora igarotzen den heinean hurrengo
legearen arabera:
d = 0,1 – 10-3 t
Kalkulatu andel barruko uraren maila zuloa guztiz ixten denean.

Emaitza: h = 9,31m

13.2. Venturi itxurako hodi baten barrutik 25 ºC-tan dagoen fuel-oil ertaina ari da jariotzen.
Hodiaren diametroa 10 cm-koa da, baina 5 cm-raino murrizten da atal estuenean. Emaria
neurtu ahal izateko merkuriozko manometro diferentzial bat kokatzen da atal estu eta 10
cm-ko diametroa duen eta eztarria baino lehenago dagoen atalen artean. Bi atalen artean,
0,05 m-ko altuera diferentzia dago, estrangulazio atala beherago dagoelarik.
Manometroaren adarren artean 0,12 m-ko diferentzia nabaritzen da. Kalkulatu:
a) Hodi barneko gainazalen artean dagoen presio diferentzia, fuel-oil ertain zutabe
metrotan emanda.
b) Hodian jariotzen den fuel-oil ertainaren emaria.
Merkurioaren dentsitate erlatiboa = 13,56.

Emaitzak: a) ΔP = 1,74m. f .z. b) Q = 0,011 m3/s

13.3. Irudiko instalazioan 17ºC-tan dagoen ura ari da jariatzen. Hurrengo datuak ezagunak
dira: p1= 1,5 kg/cm2; d1 = 175 mm; hA = 40 mm; d2 = 100 mm; d3 = d4 =d5 = 125 mm eta z
= 1 m. Erabiltzen den fluido manometrikoa merkurioa da, eta bere s = 13,6.
Kalkulatu:
a) Emaria l/s-tan.
b) hb altuera manometriko diferentziala, mm Hg-tan.
c) hc altuera manometriko diferentziala, mm Hg-tan.

Emaitzak: a) Q = 26,13l / s b) hb = 426mmHg c) hc = 18,3mmHg

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-28


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

1 2 3 4 5

z=1

ha
hc
hb

13.4. Irudiko andela, H altuerararte beteta dago eta paretan egindako zulo batetik ura ari da
ihes egiten. Ze “y” altueran egon behar da zuloa zorrotada ahalik eta urrutien “x” heldu
dadin?
Kalkulatu distantzia horren balioa. Mespretxatu karga galerak.

Emaitzak: y = 0,5H x MAX = H

13.5
a) Iturritik ontzira erortzen den urak (Q = 200 cm3/s), ontziaren azpi aldean dagoen
zulotik ihes egiten du. Zuloaren diametroa d0 = 1 cm-koa da.(gastu koefizientea, c = 0,62)
Zenbaterainoko ur altuera lortuko da ontzian?
b) Aurreko ataleko karga altuera berdinarekin kalkulatu azpi aldetik irteten den
zorrotadaren diametroaren aldaketa z ardatzean. Mespretxatu karga galerak kasu honetan.
c) Kalkulatu d, z= 1 denean.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-29


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

d0

9.63 ⋅ 10 −3
Emaitzak: a) H = 0,86m b) d = c) d = 7,06mm
(0.86 + z )1 / 2

13.6. Irudian ur andel bat agertzen da, V balbularen bitartez emaria erregulatu daitekeen
venturi bertikaletik ura galtzen ari da. Venturi sarrerako diametroa, D1 =100 mm-koa da eta
venturi eztarriko diametroa, D2 =40 mm-koa da. Manometro bien zero posizioa plano
horizontal berdinean dago, eta irudian adierazita dator. V balbula itxita dagoenean
manometroaren irakurketa berdina da adar bietan eta bere balioa 90 cm-koa da. Momentu
horretan manometroaren goiko zatiak daraman ur bolumena, hodi manometrikoak duen
sekzio beraren 210 cm-ko luzeraren baliokidea da. Emaria 486 l/min denean,
manometroaren irakurketak c = 171 cm; b = -57 cm dira. Kalkulatu:
a) Venturiren abiadura koefizientea.
b) Venturimetroaren eztarrian dagoen presio absolutua.
c) Venturimetroaren sarrera eta deposituaren astean dagoen hodiaren karga galera.
Suposatu manometroak daraman aire bolumena presioarekin alderantziz proportzionala
dela. Presio barometrikoa = 10,2 m.u.z.

Emaitzak: a) K = 0,9524m b) hp 2 = 11,23m.c.a. c) d = 2,936m.c.a.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-30


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

600 cm

nivel para
Q=0 c
1

a
30 cm 60 cm

2 cero
b

13.7. Irudiko sifoian, galerak mespretxatu egingo dira, diametroa konstantea da eta 150
mm-ko balioa dauka. H = 3 m, zA = 4,5 m, eta presio barometrikoa = 770 mm.Hg.z. direla
jakinda, kalkulatu:
a) Irteerako abiadura eta emaria.
b) Sifoiaren puntu garaienean dagoen presioaren balioa.

Emaitzak: a) v = 7,668m / s eta Q = 0,1354m3 / s b) Pabs = 5,97 m.u.z.abs

ZA
H

13.8. Karga galerak mespretxatu eta hodiaren luzera bere distantzia horizontalaren berdina
dela suposatuz, kalkulatu irudiko sifoian aurkitzen den presio baxuena duen puntua eta
puntu horretako presioaren balioa.

p
Emaitzak: x = 8,28m eta = −5,827m. f .z.
γ

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-31


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

40 m 56.57 m

y 4m y=0.0025x^2

4m

13.9. Pareta bertikalak dituen ontzi bat h =1,8 metroraino dago beteta denbora guztian.
Paretan bertan bi zulo daude 40 cm-gatik bananduak eta urak ihes egiten du zuloetatik.
Kalkulatu gainazal askea eta goiko zuloaren arteko distantzia bi zorrotaden ebaki puntua lur
zoruan gerta dadin.

Emaitza: h = 70cm

13.10. Irudian agertzen den kurbaren ekuazioa y = 3x2 – 1 da. Kurba hori erreboluziozko
andela egiteko generatrizea da. Andelaren azpi aldean 25 mm-ko erradioa duen zuloa egiten
bada, hasierako ur maila h1 = 1,8 m-koa bada eta zuloaren deskarga koefizientea c = 0,65
bada, zenbat denbora igaroko da likidoaren altuera h2 = 1 m-ra jaitsi arte?

Emaitza: t = 174,8m / s

1.8 m 0
x

1m

13.11. Irudiko ejektorean, galerak mespretxatuz, 30 l/s-ko emaria 2 atmosferako presioan


sartzen da ponpa zentrifugo batez baliatuz. Ejektorearen dimentsioak hurrengoak dira: D =
100 mm, d = 50 mm. Ejektoreak ura atmosferara jaurtitzen du.
Posible al da ejektore honekin 4,5 metro beherago dagoen andel bateko ura jaso?

Erantzuna: EZ.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-32


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

D d

13.12. Ura daraman 3”-ko diametroa duen hodi baten (1” = 2,54 cm) venturi bat instalatzen
da. Venturiaren sarrera eta eztarriaren artean merkuriozko manometro diferentzial bat
instalatzen da, eta bertan, merkurioak okupatzen ez duen bolumena urez dago betea.
Kalkulatu venturiaren eztarriaren diametroa hodi barnetik 650 l/min igarotzen direnean
manometroak adierazten duen z diferentzia 250 mm-koa izan dadin. Suposatu venturiaren
abiadura koefizientea 0,97-koa dela.

Emaitza: d = 4,16cm

13.13. Ura T hoditik sartzen da A ontzira, eta bertan d1 = 8 mm-ko diametroa duen tobera
igaro ondoren B ontzira pasatzen da uraren atal bat. B ontzian beste tobera bat aurkitzen da
d2 = 10 mm-ko diametroduna eta ura C ontzira igaro daiteke azken tobera honi esker.
Azkenik, © ontzitik ura atmosferara isurtzen da d3 = 6 mm-ko diametroa duen pita baten
bitartez. Ezagunak dira H = 1,1 m eta b = 25 mm. Kalkulatu sistemaren zehar jariotzen den
ur emaria eta ontzien mailen arteko diferentziak, h1 eta h2. Hurrengo gastu koefizienteak
erabili kalkulua burutzeko: c1 = 0,97; c2 = c3 = 0,82.

Emaitzak: Q = 0,109l / s h2 = 0,146m h1 = 0,255m

h1
h2

d1 H
d2
A B C
b
d3

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-33


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.14.
a) Kalkulatu irudiko zuloaren emaria.
b) cv = 0,93 denean, kalkulatu karga galeren balioa m.u.z.-tan.

Emaitzak: Q = 0,06m3 / s b) h f = 0,273m

Aire
30KPa
Aire
20KPa

2m
1m
Agua
Agua Ø 120 mm
c = 0.85

13.15. Irudiko instalazioan agertzen diren datuetaz baliatuz, kalkulatu ponpak emandako
emari eta potentziak. Mespretxatu karga galerak. A manometroak 4,3 kg/cm2-ko presioa
adierazten du.

Emaitza: Q = 0,02778m3 / s b) W = 13,5kW

7 .5 c m 1 m
10 cm
1 5 cm

5 4 3 B 2 1

2 .0 5 m
R 2 = 3 0 cm
R1 = 15 cm

Hg Hg

AGUA

13.16. Irudiko ponpa AB hodiko jariakinaren presioa handitzeko balio du, AB hodian C
toberaren bidez, jariakin beraren txorroa sartuz v2 abiadura handiagoaz. Txorro eta fluxu
nagusiaren nahasketa honetan, azken honen energia handitzen da, hau da, presioa handitzen

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-34


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

da. Energia galerak mespretxatuz, 3. sekzioaren presioa kalkulatu, non fluxuak guztiz
nahasiak dauden.

v1
P1
P3
1 1
2 3
A B
v0
v2 v3
c
v0

2 S0 S 3
S2

Hurrengo datuak ezagutzen dira:


- Ihes zuloa eta hodiaren azaleren arteko erlazioa, S2/S0 = 0,25.
- 2. sekzioan fluxu nagusiaren sekzioaren azaleraren eta hodiaren azaleren arteko erlazioa, ,
S0/S = 0.75.
- 2. sekzioko fluxu nagusiaren abiadura, v0 = 4m/s
- 1. sekzioko presio manometrikoa, p1 = 2.04 kg/cm2.
- 2. sekzioko presio manometrikoa, p2 = 0 (berdin bi fluxuentzat).
v1 mespretxa daiteke v2-rekiko. Jariakina ura da. Oharra: 1-2 sekzioen artean Bernouilliren
ekuazioa aplikatzea komeni da, eta ondoren higidura-kantitate ekuazioa, zilindrikoa den
bolumen batentzako, 2-3 sekzioen artean (komentatutako sekzioetan eragiten duten presio
indarren segundoko inpultsioa, bolumen zilindroan sartu eta irteten den higidura kantitate
diferentziarekin berdindu behar da).

Emaitza: P = 0,47atm

13.17. Titan, Saturnoren ilargia, gure eguzki sistemaren satelite handiena da. Lurraren
diametroaren erdia du gutxi gora behera, eta bere atmosfera metanoan datza batez ere (CH4)
eta kanpo eguzki sisteman aztertu daitekeen objektu errazena da. Voyager 2 espaziuntzia
Titanen lur hartu zuenean –130 ºC eta 8,4 kPa-ko atmosfera gurutzatuz, Prandtl hodiak 140
Pa-ko presio diferentzia neurtzen zuen.
Kalkulatu Voyager 2-aren abiadura km/h-tan.
Nota: metanoaren masa molekularra: 16 kg/kmol.

Emaitza: v = 179,2km / h

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-35


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.18. Ardatz bertikaleko m2 –ko azalera zuzena duen biltegi zilindrikoa bat zulo bat du
orman, biltegiaren hondotik 5 cm-tara. Hasieran ura goialdetik sartzen da eta zulotik irteten.
Bat-batean, ur sarrera mozten da eta likidoaren gainazal librea 2 cm/s-ko abiadurarekin
jaisten hasten da. Gainazal librea 10 cm jaitsi denean, jaitsiera abiadura 0,5 cm/s-koa da.
Zenbateko jariakinarekin hornitu behar da biltegian gainazal librea konstante manten dadin
hondotik 8 cm-tara?

Emaitza: Q = 10,6l / s

13.19. L=3 m-ko lauki sekziodun tunel batean, zunda termiko batek 152 ºC- tako
tenperatura neurtzen du. Prandtl hodi batek 3,5 m.u.z.-ko presioa neurtzen du eta Pitot hodi
batek 2,1 kg/cm2-ko presio absolutua. Airearentzako exponente adiabatikoa k = 1,405 eta
bere masa molekularra M = 28,9 kg/kmol direla jakinik:
Kalkulatu:
a) Uhin ozenen abiadura.
b) Presio estatikoa.
c) Mach-en zenbakia.
d) Kaudal masikoa.
.
Emaitzak: a) c = 414,47m / s b) p = 1,715 ⋅ 105 Pa c) Ma = 0,53 d) m = 2.789kg / s

13.20. Klepsidra bat orain dela 3.000 urte egiptiarrek beirazko ontzi handi batean gertatzen
zen ur mailaren jaitsieraren bidez, denbora neurtzeko tresna bat da. Mantsotasunez ura
ontziak hondoan duen zulo txikitik ihes egiten du. Zein izango litzateke zeharkako azalera
zirkularra behar duen ontzi baten forma (h=f (R) funtzio baten bidez) ur maila 5 cm/h-ko
abiadura konstantearekin jaitsi dadin, ihes egiteko zuloaren diametroa 1,5 mm-koa bada.
Ontziaren zein tamainak (h eta R) lortuko luke erlojua 24 ordutan etengabe lan egin zezan
bete barik? Deskarga koefizientea c=0,65.

Emaitzak: h = 73,62 ⋅ R 4 h = 1,2m R0 = 0,357 m

R0

nivel de
R(z)
agua

h
z

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-36


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.21. Likido ejektore baten etekina aztertu nahi da. Egotzitako ‘a’ likidoa ‘b’ likidoa
arrastean eramaten du eta ejektoreak nahasketa hornidura lerro baterantz ponpatzen du.
Ejektoreko likidoa, ρa dentsitateduna eta batezbesteko v0 abiaduraduna, eta arrastean
emandako likidoa, ρb eta batezbesteko abiadura v0/3, nahasketa ganbera zilindrikoan (0)
sekzioan sartzen dira. Nahasketa ganberaren zeharkako azalera A da eta ejektore hodiarena
A/3.

V0/3 V1
tubo eyector

V0 V2

V2
cámara de
(0) mezclado (1)

(1) sekzioan, bi likidoak guztiz nahasirik daude eta nahasketaren abiadura v1 da. Presioak
(0) eta (1) sekzioetan konstanteak direla, fluxua iraunkorra eta bi likidoak konprimaezinak
direla suposatu. Nahasketa ganberen ormetan gertatzen den igurtzidura mespretxatuz, (0)
eta (1) sekzioen arteko presio diferentziaren adierazpena lortu, p0-p1, ρb = 3ρa bada.

⎛ 5 ⎞
Emaitzak: p 0 − p1 = ρ a ⋅ v0 ⎜ v1 − ⋅ v0 ⎟
⎝ 9 ⎠

13.22. Irudiko D = 120 mm diametroko zuloan gastua konstante manten dadin tankerako ur
sarreren aldaketak direla eta, orma meheko isurbide errektangeluarra erabili da, alboetako
kontrakziorik gabekoa eta gandorraren luzera (h) 0,7 m-takoa. Isurbidearen gandorra
zuloarekiko 3 m-ko altueran dago.
Kalkulatu:
a) Tankearen sarreran dagoen Q gastua eta zuloan dagoena, isurbideko h = 0,1 m bada,
deskarga koefizienteak 0,97 izanik zuloan eta 0,645 isurbidean. Mespretxatu hurbiltze
abiadura.
b) Tankearen sarreran dagoen Q gastua isurbideko ihesaldia deusezteko.

Emaitzak: a) Q1 = 0,0855m3 / s Q2 = 0,0421m3 / s b) Q = 0,0841m3 / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-37


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

Q2

Q
H = 3 m

Q1

13.23. Irudiko instalazioan, kalkulatu:


a) Dabilen emaria (m3/s)
b) Ponpak jariakinari emandako potentzia (kW).
c) Ponparen sarrera eta irteerako presioak (kg/cm2)
d) Altuera totalen eta altuera piezometrikoen lerroak marraztu.
.
Emaitzak: a) Q = 31,1l / s b) W B = 3,29kW c) pE = 0,1997 kg / cm 2 eta ps = 1,275kg / cm 2

AIRE

5 cm
2m

d=5 cm

AGUA D`=20 cm
D=40 cm

13.24. Irudiko biltegi zilindrikoa izan bedi. Hurrengo datuak ezaguturik, D = 1m, d = 0,5m,
h1 = 2m, h2 = 1m, gastu koefizientea, Cd = 0,9 eta A0 = 2·10-3 m2, kalkulatu irudian
errepresentatzen den egoeran, biltegiaren hustutze denbora.

Emaitza: t = 132,34s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-38


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

D h2

d h1
A0

13.25.
a) Marraztu logikaz, manometro diferentzialen altuerak likido manometrikoaren dentsitatea
laneko likidoa baino handiagoa denean.
Datuak: p1 (Gas) = 10,33 m.u.z., hp2 (Gas) = 700 mm Hg z.
Nota: Geziak fluxuaren noranzkoa adierazten dute.

b) Zer aldatuko litzateke likido manometrikoaren dentsitatea laneko likidoa baino txikiagoa
izango balitz?

13.26. Irudiko andelean sartzen den emariaren balioa 535 l/s-koa da, aldi berean, ura isuri
egiten da 60º-ko angelua duen isurtzaile hirukiar baten eta metro bateko zabalera duen
isurtzaile karratu baten bitartez, azken honek ez du bazterretako kontrakziorik jasaten.
Andeleko uraren y maila eta isurtzaile bakoitzetik igarotzen den emaria kalkulatu.
Mespretxatu hurbilketa abiadurak.
Isurtzaileen gastu koefizienteak kalkulatzeko, hurrengo formula esperimentalak erabili:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-39


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

b=1 m
Vertedero
rectangular Vertedero
triangular
θ = 60°
Q2 Q1 h
0.20 m

w=1m y

1.75 m

Q=535 l/s

Isurtzaile karratua (Rehbock-en formula):


3/ 2
⎡ ⎛ h + 0,0011 ⎞⎤⎛ 0,0011 ⎞
c = ⎢0,6035 + 0,0813⎜ ⎟ ⎥ ⎜1 + ⎟
⎣ ⎝ w ⎠⎦⎝ h ⎠
Isurtzaile hirukiarra (Gourley eta Crimp-en formula):
1,32tg (θ / 2)
c=
h 0,03

Emaitzak: y = 1,58m Q1 = 0,095m3 / s Q2 = 0,44m3 / s

13.27. s = 0,85 duen olio bat, bertikalki igotzen ari da 225 mm-ko diametroa duen hodi bati
lotuta dagoen benturi bat igarotzen. Eztarriaren diametroa 75 mm-koa da eta sarrera baino
150 mm gorago kokatzen da. Benturiaren sarrera eta irteera muturrak 1.950 mm2-ko azalera
duen pistoi bati konektatzen dira eta pistoia libreko mugi daiteke bertikalki kokatua dagoen
zilindroaren barruan. Pistoiari karga bat aplikatu ahal zaio zilindroaren azpi aldetik irteten
den zurtoinean pisuak kokatuz.
Kalkulatu benturiko emaria pistoia orekan mantentzeko 13,65 kg-ko indarra egin behar
bada (pistoiaren pisua barneratuta dago indar horretan). Mespretxatu zurtoinaren azalera.
Suposatu ν = 10-6 m2/s.

Emaitza: Q = 56,2l / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-40


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.28. A, B, C eta D neurtzaileen posizio erlatiboak adierazi, arrazoituz, erreferentzia


mailarekin konparatuz gero.

Referencia A B C D

13.29. Irudiko instalazioko ponpak, B andeleko uraren maila konstante mantentzen du. Era
berean, B andelak ura deskargatzen du 0,6-ko gastu koefizientea eta 10 cm-ko diametroa
duen hodi zirkular baten bitartez. A andeletik ponpara doan hodiak 20 metroko luzera
dauka eta bere diametroa 15 cm-koa da eta ponpatik B andelera doan hodiaren luzera 100
metrokoa da eta bere diametroa 20 cm da. Karga galeren kalkulurako Darcy-Weissbach-en
ekuazioa erabili:

L v2
h R = 0,02 ⋅ ⋅
D 2·g

L hodiaren luzera, D diametroa eta v fluidoaren abiadura direlarik.

10 m
B
40 m

Hurrengoa eskatzen da:


a) Ponpak kontsumitutako potentzi mekanikoa kalkulatu, etekina %80 dela jakinda.
b) B andelaren diametroa 2 metrokoa bada eta ponpa gelditzen bada, zenbat denbora
igaroko da B andeleko maila 4 metro jaitsi dadin?

Emaitzak: a) W = 35,7kW b) t = 214,66s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-41


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

13.30. Pitako abiadura koefizientea kalkulatzeko adierazpena lortu H eta R-ren funtzioan.

9R
Emaitza: cv = 1 −
H

S=1

S=10

13.31. Fluxu pita edo diafragma baten, hurrengo irudian ageri dena hain zuzen, hodi bateko
emaria neurtzeko erabiltzen da.
Diafragma 14 hazbeteko diametroa duen hodi baten barruan kokatzen bada, eta bere
diametroa 5,75 hazbetekoa bada, kalkulatu 1 eta 2 sekzioen arteko presio diferentzia eta
merkurio zutabe metro moduan adierazi, hodi barruko emaria 7,5 oin3/s-ko ur dela jakinda.
Datua: merkurioaren dentsitatea : 13.600 kg/m3.

Emaitza: Δp = 0,59m.Hg.z.

13.32. Isurtzaile karratu baten entsegua egitean albo kontrakziorik gertatzen ez dela nabari
da eta isurbidearen zabalera b = 0,2 m-koa da, emariak eta laminaren altuerak neurtu egiten
dira hurrengo emaitzen taula lortu arte:

Q (m3/h) 10 15 20 25 30 35
h (m) 0,039 0,053 0,064 0,073 0,083 0,095

a) Emari koefizientearen bataz besteko balioa kalkulatu.


b) Ur laminaren altuera h = 58 mm-koa bada, kalkulatu zenbateko emaria izango
genukeen.

Emaitzak: a) c = 0,586 b) Q = 17,39m3 / h

13.33. Laborategiko praktikekin zerikusia duen galdera bat. Hurrengo datuak ezagututa,
kalkulatu zulo honen deskarga, abiadura eta zain likidoaren kontrakzio koefizienteak.
H = Uraren gainazal askearen altuera zulotik neurtuta, metrotan.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-42


13. Gaia: Bernouilli-ren ekuazioaren aplikazioak. Neurgailuak

QR = Emari erreala m3/s-tan neurtua.


x, y = Zuloarekiko zorrotadaren urrutien dagoen puntuaren distantzia horizontala eta
bertikala, metrotan neurtua.
A = Zuloaren azalera m2-tan.

x Q 2⋅ y
Emaitza: cv = cc = R ⋅
2⋅ H ⋅ y A⋅ x g

13.34. Irudiko andel zilindrikoan, deskarga zulo bat egin da eta zuloko zain likidoaren
kontrakzio koefizientea 0,9 dela eta abiadura koefizientea 0,85 dela antzematen da.
Kalkulatu:
a) Irudiko baldintzetan zulotik irteten den emaria.
b) Likidoaren maila 0,5 m murrizteko behar den denbora airearen presioa konstante
mantentzen dela suposatuz.
c) Irudiko baldintzetatik abiatuta, andela bere ardatzaren inguruan 75 r.p.m.-ko
abiadura angeluarrarekin biraka hasiz gero, zenbatekoa izango litzake zuloko presioa?
d) Azalduriko biraketa baldintzetan, zenbatekoa izango litzake hasierako emaria
zuloan?
1.5 Kg/cm^2

Aire
Gasolina h1=1.2m
s=0.68

Agua h2=1.5m

φ = 25mm

φ = 1m

Emaitzak: a) Q = 6,918l / s b) t = 57,18s c) p = 1,775 ⋅ 105 Pa d) Q = 7,074l / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 13-43


14. Gaia: Higidura-kantitatearen teorema eta higidura-kantitatearen momentuaren teorema

14. GAIA: HIGIDURA-KANTITATEAREN TEOREMA ETA


HIGIDURA-KANTITATEAREN MOMENTUAREN TEOREMA

14.1. HIGIDURA-KANTITATEAREN TEOREMA. KASU BEREZIAK: FLUXU


IRAUNKORRA, FLUXU UNIDIREKZIONALA, FLUIDO KONPRIMAEZINA

Higidura-kantitatearen ekuazioa oinarrizko tresna da fluidoen mekanikako problemak


ebazteko, jarraitutasunaren eta energiaren ekuazioekin batera. Higidura-kantitatearen
kontserbazioaren printzipioa ezartzeko, sistemaren eta kontrol-bolumenaren artean dagoen
erlaziotik abiatuko gara (Reynolds-en garraio-teorema, lehenagotik ondorioztaturik
dagoena), eta erlazio hori fluidoaren propietatea den higidura-kantitatearen kasuan
aplikatuko dugu.

dN ∂
=
dt ∂t
∫ η ρ dV + ∫ η ρ v ⋅ dA
KB KG

non N magnitudea fluidoaren propietate bat den eta η balioa propietate horrek masa-
unitateko duen kantitatea den.

Bestalde, dakigunez, Newton-en bigarren legea honelaxe aplikatzen da sistemaren kasuan:

d (m v )
∑F = dt

Hortaz, Reynolds-en garraio-teoremari dagokion ekuazioa N magnitudea higidura-


kantitatea den kasuan aplikatuz, hots,

N = mv

izanik, eta, aldi berean, Newton-en bigarren legea ere kontuan harturik, hauxe idatz
dezakegu:

d (mv ) ∂
∑F = dt
=
∂t
∫ ρv dV + ∫ ρv v ⋅dA
KB KG

Hain zuzen ere, horixe da edozein motatako fluxu edo fluidoren kasuan baliagarria den
higidura-kantitatearen ekuazioa. Ekuazio horretan:

• ∑ F baturak kontrol-bolumenean eragiten ari diren kanpo-indarren erresultantea


adierazten du.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 14-1


14. Gaia: Higidura-kantitatearen teorema eta higidura-kantitatearen momentuaren teorema

∂ →
• ∫
∂t KB
ρ v dV balioa kontrol-bolumenaren (KB delakoaren) barruko masari
dagokion higidura-kantitatearen tokiko aldakuntza da.
• ∫ ρv v ⋅ dA balioa kontrol-gainazalean (KG) zehar dagoen higidura-kantitatearen
KG
fluxua da.

Hortaz, esan daiteke ezen kontrol-bolumenaren gainean eragiten ari den indar
erresultantearen balioa kontrol-bolumenaren barruko higidura-kantitate linealaren
gehikuntzaren lastertasunaren eta kontrol-gainazalean zehar higidura-kantitateak duen
fluxuaren arteko baturaren berdina dela.

Fluxu iraunkorraren kasuan, kontrol-bolumeneko higidura-kantitatearen aldakuntza nulua


da, hots, zero baliokoa, eta ondorioz, honako ekuazio hau lortzen da:


∂t
∫ ρv dV = 0 ⇒ ∑ F = ∫ ρv v ⋅dA
KB KG

Fluxua unidirekzionala edo norabide bakarrekoa den kasuan, baldin kontrol-gainazalak


fluxuarekiko perpendikularrak aukeratu badira (normalean horrela egiten da), abiadura
bektorea eta gainazala definitzen duen bektorea elkarren paraleloak dira, eta orduan, fluidoa
konprimaezina bada, hauxe betetzen da:

∑ F = ρv Q
Bulkadaren teoremak edo higidura-kantitatearen teoremak ahalbidetu egiten digu kontrol-
gainazalaren gainean eragiten ari diren indarrak determinatzea. Aurreko formula hiru ardatz
koordenatuetan deskonposatuz eta korronte-hodiko bi punturen artean integratuz, korronte-
lerroko bi sekzioen artean higidura-kantitateak duen aldakuntza forma honetan idatz daiteke

∑F x = ρQ(vx 2 − vx1 )
∑F y = ρQ(v y2 − v y1 )
∑F z = ρQ(v z2 − v z1 )

Kontrol-bolumenaren sarreraren eta irteeraren artean dagoen higidura-kantitatearen


aldakuntzak kontrol-gainazalean egiten diren indarren balioa adierazten du.
Nabarmentzekoa da ezen, kasu gehienetan, kontrol-bolumenaren barneko indarren batura
nulua izaten dela, ez baita azeleraziorik izaten bolumen horren barnean. Horrela denean,
indar guztien batura nulua da; hori dela eta, fluidoaren igarobideko gainazalean zehar
egiten diren indarrek konpentsaturik egon behar dute fluidoaren gainazal fisikoan sortzen
diren indarrekin.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 14-2


14. Gaia: Higidura-kantitatearen teorema eta higidura-kantitatearen momentuaren teorema

Aurreko ekuazioak kondukzioen kasuan ere aplika daitezke, baina horretarako sekzio
bakoitzeko batez besteko abiadurak kontsideratuz.

14.2. HIGIDURA-KANTITATEAREN ZUZENKETA-KOEFIZIENTEA

Kontrol-gainazalaren zeharkako sekzio lauaren gaineko puntu batetik bestera abiaduraren


balioa aldatzen denean, kontrol-gainazalean zeharreko higidura-kantitate errealaren balioa
ez da sekzioan zeharreko batez besteko abiaduraren bidez kalkulaturiko balioaren berdina.
Hortaz, higidura-kantitatearen zuzenketa-faktorea, β, sartu behar izaten da, horrela
higidura-kantitatearen teorema aplikatzean batez besteko abiadurak erabili ahal izateko:

2
1 ⎛v⎞
∫ ρv 2dA = βρv 2 A ⇒ β = ∫ ⎜ ⎟ dA
A A ⎝v ⎠
A

Hodi zuzen batetik doan fluxu laminarraren kasuan, β = 4/3 da, eta fluxu turbulentuaren
kasuan 1 baliokoa dela kontsidera daiteke; beraz, praktikan, fluxu unidimentsionaleko
hipotesia egokia da, zeren ingeniaritzarako interesekoak diren kasu gehienetan fluxua
turbulentua izaten baita.

14.3. HIGIDURA-KANTITATEAREN MOMENTUAREN TEOREMA

Ikusi dugunez, higidura-kantitatearen ekuazio orokorrak forma hau du:

d (mv ) ∂
ΣF =
dt
=
∂t
∫ ρv dV + ∫ ρv v ⋅dA
KB KG

Indarrek O puntuarekiko dituzten momentuak kalkulatzen baditugu, eta aurreko ekuazioko


bigarren ataleko gaiekin gauza bera egiten badugu, hauxe lortuko dugu:


∑ r × F = ∂t ∫ ρr × v dV + ∫ (ρr × v )v ⋅dA
KB KG

Ekuazio hori ponpetan eta konpresoreetan fluidoaren egoera deskribatzen duten ekuazioak
lortzeko erabiltzen da. Ikus daitekeenez, kontrol-bolumenean indarrek eginiko tortsio-
momentuaren balioa bi gairen baturaren berdina da, hots: kontrol-bolumenaren barnean
higidura-kantitatearen momentuak duen gehikuntzaren lastertasunaren eta kontrol-
gainazalean zehar dagoen higidura-kantitatearen momentuaren fluxu netoaren arteko
baturaren berdina.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 14-3


14. Gaia: Higidura-kantitatearen teorema eta higidura-kantitatearen momentuaren teorema

Adierazpen hori turbomakina baten barruan x-y planoan gertatzen den fluxu
bidimentsionalaren kasuan aplikatuz, hauxe dugu:


Ft r = ∫ ρ r v v dA + ∂t ∫ ρ r v
t n t dV = tortsio-momentua
KG KB

Erregimen iraunkorrean, kontrol-bolumenari dagokion integrala anulatzen denez, honelaxe


geratzen da:

Ft r = ∫ρ r vt2 vn2 dA2 −


2 2 ∫ρ rv1 1 t1 v n1 dA1
A2 A1

edo gauza bera dena:

[
Ft r = ρ Q (r vt ) − (r v t )
2 1
]
zeren, geometria zirkular osoaren kasuan, erradioak, abiadura tangentzial eta normalak
(emaria) eta dentsitatea konstanteak baitira sarrerako eta irteerako kontrol-gainazal
bakoitzean.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 14-4


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

15. GAIA: HIGIDURA-KANTITATEAREN TEOREMAREN


APLIKAZIOAK

15.1. FLUIDOAK SOLIDO BATEN GAINEAN SORTURIKO INDARRAK

Fluidoaren kondukzioetan eta hodietan ukondoak, hestuguneak, zabalguneak, toberak eta


abar egoten dira, eta horietan fluidoak egiten dituen albo-presioen ondorioz, indar
erresultante bat egiten da konduktuaren gainean, zenbait instalazioren kasuan kontuan hartu
beharrekoa dena. Indar horri aurre egiteko, ondo tinkatu edo ainguratu behar izaten da
hodia; bestela, apurtu egin daiteke. Izan ere, hoditik pasatzean, aldatu egiten da fluidoaren
higidura-kantitatea, zeren indar-sistema batek eragiten baitu, zeinaren erresultantea
higidura-kantitatearen teoremari dagozkion ekuazioez determina daitekeen. Higidura-
kantitatearen aldakuntza hori bereziki garrantzitsua da fluidoak norabide-aldaketa jasaten
duenean, hala nola ukondo batetik pasatzean.

Irudikoa bezalako ukondo batean (zeinean kontrol-bolumena eta bolumen hori mugatzen
duten gainazalak definitu ditugun), ondoko indarrek eragiten dute:

• Kontrol-bolumen horren inguruneak egiten dituen gainazal-indarrak, fluidoa


zirkulatzen ari den kontrol-gainazalean banaturik daudenak, ukondoaren
sekzioetan zehar:

Fs = p1 A1 + p2 A2 + Ft

• Kanpo-eremu baten eraginez sortzen diren bolumen-indarrak, hala hola


grabitatea kasu honetan:

FV = G = ρVc g

Indar horien guztien baturak higidura-kantitatearen kontserbazioaren printzipioa bete behar


du, hau da:

∑ F = ρQ (v 2 − v1 )= p1 A1 + p2 A2 + Ft + G

Adierazpen horretan Ft delakoa ukondoak fluidoari egiten dion indarra da; hain justu,
fluidoak ukondoari egiten dion indarraren erreakzioa da indar hori, bi indar horiek
magnitude berekoak eta aurkako zeinukoak izanik. Kontsiderazio horiek kontuan izanik,
fluidoak ukondoaren egiturari egiten dion indarra honako hau da:

F = −Ft = ρQ(v1 − v2 )+ p1 A1 + p2 A2 + G

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-1


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Hodi laburren kasuan (horiek aztertzen ari gara), grabitatearen indarra (G) arbuiagarria da
besteekin konparatuz; beraz:

F = ρQ (v1 − v2 )+ p1 A1 + p2 A2

Baldin Q = 0 bada, aurreko ekuazioa honelaxe geratzen da:

F = p1 A1 + p2 A2

Kasu horretan, egiaztatu egin beharko da bi egoeratako —emariarekin ala emaririk gabe—
zein den desegokiena. Askotan, fluxurik ez dagoenean gertatuko dira baldintza txarrenak,
zeren presioak handiagoak baitira karga-galerarik ez dagoenean. Gainera, kontuan eduki
beharko da fluxua etetean ager daitekeen gainpresio gehigarria (ariete-kolpea deritzona;
ikus 20. ikasgaia).

Alboko irudian ikus daitekeenez, kontrol-bolumenean indarren balantzea egitean,


ukondoaren gaineko indar erresultantearen osagai bat sarrerako eta irteerako presio-
diferentziaren ondoriozkoa da eta baita presioaren aplikazio-azalera txikiagoaren
ondoriozkoa (emaitza ukondoaren kanpoalderanzkoa izanik). Halaber, bada beste osagai
bat, fluidoak ukondoarekin duen marruskaduraren ondoriozkoa, eta fluidoaren higidura-
kantitatean eragina duena tarte horretatik pasatzean.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-2


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

15.2. HIGIDURA-KANTITATEAREN TEORIA HELIZEETARAKO

Helizeen eginkizuna murgilduta daudeneko fluidoaren higidura-kantitatea aldaraztea da, era


horretan propultsio modura erabiliko den bultzada bat sortzeko. Bi mota nagusiko helizeak
daude: aparatuen (itsasontzien, hegazkinez…) propultsiorako erabiltzen direnak —hortaz,
fluidoari energia ematen diotenak— eta fluidotik energia ateratzen dutenak (errotak…).

Alboko irudian helize bat adierazi da, bertan irristadura-lorratza (edo deslizamendu-
lorratza) eta hortik distantzia baterako bi sekzioetako abiadura-banaketak adieraziz.
Konfigurazio horretan abiadura dago fluidoaren eta helizearen artean, dela fluidoa higitzen
delako helizea geldi iraunaraziz, dela helizea fluidoaren barnean desplazatzen delako.
Fluidoak igurtzidurarik ez duela eta konprimaezina dela suposatuko dugu. Helizea geldi
dagoela kontsidera daiteke eta fluidoa eskuinerantz higitzen, azalduta dagoen moduan,
edota, bestela, fluido geldi dagoela eta helizea v1 abiaduraz ari dela higitzen ezkerretarantz,
zeren kasu bietan higidura erlatiboa berbera baita.

Fluxua ez da aldatzen 1 sekzioan —hots, helizea baino lehenago korrontean gora—, eta
azeleratu egiten da helizera hurbiltzean, presioa txikiagotu egiten delako korrontean gorako
aldean.

Helizearekiko uretan gorako eta uretan beherako bi sekzioen artean definituriko kontrol-
bolumenean lau sekzio definituko ditugu: 1 eta 4 sekzioak fluxuarekiko perpendikularrak
izanik kontrol-bolumena definitzen duten sekzioak dira, eta 2 eta 3 sekzioak helizearen
sarreraren eta irteeraren alboko sekzioak dira. Bestalde, 1 eta 4 sekzioetako presioa
pausaguneko fluidoarena da, hain zuzen ere irristadura-lorratzaren mugan zehar dagoen
presioa dena.

1 sekzioko fluxua 2 sekziorantz doa, eta bidean azelerazioa jasaten du, 2 sekzioko presioa 1
sekziokoa baino txikiagoa baita. Helizetik pasatzean handiagotu egiten da fluidoaren
presioa, eta horrek are gehiago azeleratzen du fluidoa, eta ondorioz txikiagotu egiten da 4
sekzioko zeharkako azalera. Bestalde fluidoaren abiadura ez da aldatzen helizean zehar 2
eta 3 sekzioen artean.

Higidura-kantitatearen ekuazioa 1 eta 4 sekzioen eta irristadura-lorratzaren arteko kontrol-


bolumenari aplikatuz, helizeak eginiko F indarra da ardatzaren norabidean eragiten duen
kanpo-indar bakarra, zeren presioa berbera baita toki guztietan, kontrol-gainazalean izan
ezik. Bestalde, 2 eta 3 sekzioen artean presioaren handiagotzea gertatzen da, helizearen
presentziaren eraginez. Beraz, helizearen ikoroskiek ekorturiko azalera A bada, helizeak
fluidoari egiten dion indarra (edo fluidoak egiten duena) momentuaren ekuaziotik lortzen
da:

F = ρQ (v4 − v1) = (p3 − p2 )A

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-3


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Helizetik pasatzen den emariaren balioa helizeko sekzioaren azaleraren eta abiaduraren
arteko biderkadura denez, ekuazio hori helizean zeharreko abiaduraren funtzioan adieraz
daiteke:

Q = vA
ρv (v4 − v1 )= p3 − p2

Propultsio helizea

Irristadura lorratza

Fluidoaren
gaineko indarra

Bultzada

1 eta 2 sekzioen eta 3 eta 4 sekzioen arteko korronteari dagozkien Bernouilli-ren ekuazioak
honelaxe geratzen dira:

ρv12 ρv22
p1 + = p2 +
2 2
ρv32 ρv42
p3 + = p4 +
2 2

Ekuazio horiek 3 eta 2 sekzioetako presioen arteko kendura lortzeko erabiliz, eta p1 = p4
dela kontuan izanik, hauxe dugu:

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-4


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

p3 − p2 =
(
ρ v42 − v12 )
2

Ekuazio honen eta higidura-kantitatearen ekuazioaren artean p3 – p2 balioa eliminatuz,


helizean zehar fluidoak duen abiaduraren balioa lortzen da, 1 eta 4 sekzioetako abiaduren
funtzioan.

v1 + v4
v=
2

Adierazpen horrek erakusten duenez, helizean zeharreko abiadura uretan gorako eta uretan
beherako abiaduren batezbestekoa da.

Pausagunean dagoen fluidoan zehar higitzen den helizeak denbora-unitatean eginiko lan
baliagarria (transferituriko potentzia) helizearen bultzadaren eta abiaduraren arteko
biderkadura da:

Ws = Fv1 = ρQ(v4 − v1 )v1

zeinari irteerako potentzia deritzon.

Bestalde, helizearen sarrerako potentzia, definizioz, irteerako eta sarrerako potentzia


zinetikoen arteko kendura da; hortaz, fluidoaren abiadura v1 baliotik v4 baliora
handiagotzeko behar den potentzia-eskaria hauxe da:

ρQ (v42 − v12 )
m(v42 − v12 ) =
1
WI =
2 2

Potentzia-eskari hori beste era batera ere adieraz daiteke, alegia, potentzia baliagarriaren
(sorturiko potentzia) eta denbora-unitatean irristadura-lorratzean geratzen energia
zinetikoaren (potentzia-galera) arteko batura modura:

ρQ (v4 − v1 )2
WI = ρQ (v4 − v1 )v1 +
2

Eraginkortasun mekaniko teorikoa (zeinari helizearen etekina edo errendimendua re


baderitzon, η) era honetan adierazten da, hots, helizeak hornituriko potentzia baliagarriaren
eta fluidoari propioki hornitzen zaion potentziaren arteko zatidura modura:

et =
(v − v )v
4 1 1
=
2v1 v
= 1
(v − v )v + (v − v ) v4 + v1 v
2
4 1 1 4 1 2

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-5


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Eraginkortasun teoriko hori lorratzaren puntuen arteko abiadura-diferentziaren funtzioan


adieraz daiteke, hau da:

1
Δv = v4 − v1 et =
1 + Δv / 2v1

Ekuazio honek erakusten digu zein den irristadura-lorratzaren abiadura ahal bezain gutxi
handiagotzen duen helize baten bidez lor daitekeen eraginkortasun maximoa.

Konprimagarritasunaren efektuak direla eta, hegazkin-helizeen eraginkortasuna oso bizkor


txikiagotzen da 400 milia/h baino abiadura handiagoetan. Baldintza optimoetan, hegazkin-
helizeek %85era hurbiltzen diren eraginkortasun errealak dituzte. Itsasontzien helizeen
eraginkortasunak hori baino motelagoak dira, %60 ingurukoak, mugak baitituzte
diametroari dagokionez.

Jarraian, helizearen koefiziente adimentsionalak definitzen dira; hurrengo kapituluan


ikusiko dugunez, bi helize antzekoren kasuan, koefiziente horiek berdinak izango dira.
Hona hemen koefiziente horiek:

– Indar-koefizientea:

⎡F ⎤ ⎡ F ⎤ ⎡ F ⎤
CHF = ⎢ ⎥ = ⎢ 3 −2 ⎥ = ⎢ 4 2 ⎥ ⇒ F = CHF ρD 4 N 2
⎣ ma ⎦ ⎣ ρL LT ⎦ ⎣ ρD N ⎦

– Indar-pare mekanikoaren koefizientea:

⎡L⎤ ⎡ L ⎤
CHL = ⎢ ⎥ = ⎢ 5 2 ⎥ ⇒ L = CHL ρD5 N 2
⎣ Fx ⎦ ⎣ ρD N ⎦

– Potentzia-koefizientea:

⎡W ⎤ ⎡ W ⎤
C HW = ⎢ ⎥ = ⎢ 5 3⎥ ⇒ Wú = CHWú ρD5 N 3
⎣ LN ⎦ ⎣ ρD N ⎦

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-6


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

15.3. ALABEEN TEORIA OROKORRA. TEORIA HORREN APLIKAZIOA


PELTON TURBINEN KASUAN

Alabe finkoak eta alabe higikorrak

Turbomakinen teoria txorroten eta alabeen arteko erlazioetan oinarritzen da. Higitzen ari
diren alabeei fluidoen txorroten bidez egiten zaien lanaren eta energiaren transferentziaren
mekanika higidura-kantitatearen printzipioen aplikazio modura aztertzen da.

Txorrota aske batek kurbatua den alabe leun bat kolpatzen duenean (irudian adierazten den
moduan), txorrota desbiatu egiten da; ondorioz, beraren higidura-kantitatea aldatu egiten da
eta indar batek eragiten du alabean. Suposatu egingo dugu txorrota norabide tangentzialean
jariatzen dela alabearekiko, talkarik gabe, eta arbuiatu egingo dugu alabearen uretan gorako
eta uretan beherako posizioen arteko igurtzidurazko erresistentzia, txorrotari dagokionez.
Halaber, suposatu egingo dugu abiadura uniformea dela alabearen uretan gorako eta uretan
beherako posizioen artean. Bestalde, txorrota airera irekita dagoenez, presio bera da
alabearen bi muturretan. Eta alabearen muturren arteko altuera-diferentzia arbuiatuz
(fluxuaren sarreraren eta irteeraren artekoa), Bernouilli-ren ekuazioa aplikatuz ikus
daitekeenez, abiaduraren magnitudea ez da aldatzen alabe finkoen kasuan.

Hortaz, irudian ikus daitekeenez, alabearen kurbaduraren paraleloa den kontrol-bolumen


bat kontsideratuz eta bertan higidura-kantitatearen teorema aplikatuz, hauxe lortzen da:

−Fx = ρQ(v2x − v1x )= ρv0 A0 (v0 cosϕ − v0 )


Fy = ρQv2 y = ρv0 A0v0 senϕ

Kontrol bolumena

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-7


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Alabeak higitzen

Higitzen ari diren alabeetan egiten diren indarrak turbomakinetan erabiltzen dira lanaren
transferentzia egiteko. Ondoko irudian, higitzen ari den alabe bat erakusten da, fluidoa bere
gainetik tangentzialki jariatzen daukala, x eta y norabideetan indarrak sortuz. Fluxua
analizatzeko, problema erregimen iraunkorrean aztertzen da, alabearen u abiadura
gainezarriz ezkerretarantz alabean eta fluidoan.

Horrela, kontrol-bolumenak barnean hartzen du alabearekin kontaktuan dagoen fluidoa, eta


kontrol-gainazala fluxuarekiko perpendikularra da 1 eta 2 sekzioetan. Alabean zeharreko
fluxuari dagokion diagrama bektorial polarra alboko irudian adierazitakoa da. Abiadura
absolutuari dagozkion bektoreak O puntuan dute jatorria eta (v0 – u) abiadura erlatiboari
dagokion bektorea birarazi egiten da alabearen ibilbidearen angeluan zehar. Horrela,
alabea uztean fluidoak duen v2 abiadura absolutua lortzen da.

Higidura-kantitatearen teorema honelaxe geratzen da kasu honetan:

∑ Fx = ∫ ρvxv ⋅dA = −Fx = ρQ(v2 x − v1x )= ρ(vo − u)A[(v0 − u)cosϕ − (v0 − u)]
KG

Fx = ρ(v0 − u) A(1 − cosϕ )


2

∑ Fy = ∫ ρv yv ⋅dA = Fy = ρQ(v2 y − v1 y )= ρ(vo − u)A[(v0 − u)sin ϕ ]


KG

Fy = ρ(v0 − u) A sin ϕ
2

Ekuazio horiek alabe bakarrerako dira. Zenbait alabe edukiz gero, ekuazio horiek makinatik
zuzenean pasatzen den emariaren funtzioan adierazten dira:

Fx = ρQ (v0 − u )(1− cosϕ )


Fy = ρQ(vo − u )sin ϕ

Ekuazio horiek akzio-turbina bateko alabeetan eragiten duten indarren kalkulurako


aplikatzen dira, hala nola Pelton turbinen kasuan; turbina horien alabeek fluidoen ibilbidea
desbiatzen duten kazolen forma dute.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-8


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Alabea higitzen Alabea erregimen iraunkorrean

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-9


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

15. GAIKO ARIKETAK: MUGIMENDU KANTITATEAREN TEOREMAREN


APLIKAZIOAK.

15.1. Uraren isurketa aztertzeko erabiltzen den irudiko gailua zabalera konstantea duen
kanal batean dago kokatuta. Zabalera metro batekoa dela eta karga galerarik ez dagoela
jakinda, kalkulatu:

a) Fluxuaren abiadura kanalean, gailua baino aurrerago eta atzerago, m/s-tan.


b) Emaria, m3/s-tan.
c) Fluidoak egituran eragiten duen indarraren osagai horizontalaren balioa eta
norantza N-tan.

Emaitzak: a) v1 = 3,33m / s eta v2 = 8,33m / s b) Q = 16,65m 3 / s c) FH = 122,5 ⋅ 10 3 N

5m
2m

15.2. Irudian agertzen den eta plano horizontalean dagoen T itxurako sisteman, 1, 2 eta 3
sekzioetako datuak ezagunak dira:
1 sekzioa: sarrerako emaria 600 l/s, diametroa 45 cm eta 1 kg/cm2-ko presioa.
2 sekzioa: irteerako emaria 360 l/s eta diametroa 30 cm.
3 sekzioa: irteerako emaria 240 l/s eta diametroa 15 cm.

Kalkulatu:
a) Azalera bakoitzeko abiadurak.
b) 2 eta 3 sekzioetako presioak
c) T itxurako lagina orekan mantentzeko egin behar den indarraren x osagaia.
d) T itxurako lagina orekan mantentzeko egin behar den indarraren y osagaia.

Emaitzak: a) v1 = 3,77m / s , v2 = 5,09m / s eta v3 = 13,58m / s b) p2 = 0,94kg / cm 2 ,


p3 = 0,13kg / cm 2 c) Fx = 4.158,54 N d) Fy = 8.927,48 N

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-10


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

3 2
60° 45°

15.3. Diametroa gero eta txikiagoa eta 60 º-ko angelua deskribatzen duen ukondo batetik
1800 l/min-ko emaria ari da igarotzen. Diametro handia 300 mm-koa eta txikia 150 mm-
koa da. Diametro handia dagoen puntuko presio manometrikoa 2 atm dela jakinda,
kalkulatu:
a) 1 eta 2 sekzioetako abiadurak.
b) 2 sekzioko presioa sistema internazionaleko unitateak erabiliz.
c) Kalkulatu ukondoak jasaten duen indarra galerak mespretxatuz.

Emaitzak: a) v1 = 0,42m / s v12 = 1,7 m / s b) P2 = 2,01 ⋅ 105 N / m 2 c) Fx = −12.530,04 N


Fy = −3.124 N

v1

60°
1

v2

15.4. Irudian suteak saihesteko talde dohikor bat agertzen da. M hizkia duen kutxan,
toberaren maila aldatu eta orientatzeko giltza dago. Irudian adierazita dagoen posizioa
dugula suposatuz, kalkulatu fluidoak hodian egindako indarraren osagai horizontala
sarrerako presioa 500 kPa manometriko denean. Toberatik irteten den zorrotadaren
abiadura 35 m/s-koa da. Ahoaren diametroa 25 mm.

Emaitza: Fx = −2.790 N

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-11


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

30°

D1 = 75 mm

15.5. Zer nolako indarra behar da irudiko kutxa banatzailea finko mantentzeko?

Emaitzak: a) Fx = 861,4 N b) Fy = 137,9 N

Q = 21 l/s
v = 45 m/s

60° Q = 24 l/s
v = 36 m/s
Q = 30 l/s
v = 18 m/s

y
45°
1
x
60°

Q = 33 l/s
v = 30 m/s
2

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-12


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

15.6. Irudiko besoan garatzen den bultzada horizontalaren balioa 100 kg-koa bada,
zenbateko potentzia garatzen da turbinan?

Emaitza: W = 47,82CV

30 m

d = 15 cm

15.7. Hegazkin baten helizearen bitartez mugitzen den trineo batek 45 kg-ko bultzada
behar du bidaiaren abiadura 100 km/h izan dadin.
Helizearen etekina maximoa dela suposatuz, eta helizearen ezaugarri adimentsionalak
irudikoak direla suposatuz, kalkulatu diametroa, biraketa abiadura eta potentzia egokiak.
Suposatu airea 20ºC-tan dagoela.

Emaitzak: a) D = 2,06m , N = 1061rpm , Wutilizada = 12,25kW


0.14

0.12
CHF

0.10 100 %

CHF η
0.08 80
CHW
η
CHW
0.06 60
CHW

0.04 40
CHF

0.02 20

0 v/DN
0 0.2 0.4 0.6 0.8 1.0 1.2

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-13


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

15.8. Hegazkin bat 540 km/h-ko abiadurarekin hegan daukagu. Inguratzen duen airearen
pisu espezifikoa 1,2 kg/m3 da, 3 metroko diametroa duten bi helize dauzka eta beraien beso
artetik igarotzen den emari totala 2.827 m3/s da.
Kalkulatu:
a) Helizeen etekin teorikoa.
b) Hegazkinaren bultzada.
c) Besoen aurpegi ezberdinen arteko presio diferentzia.
d) Potentzi teorikoa.

Emaitzak: a) %75 b) E = 339,04kN c) p = 23,98kPa d) W = 67.797kW

15.9. Irudiko eskema ikusita kalkulatu:


a) Kablearen tentsioa.
b) Karroak lurrean egiten duen indarra denboran zehar, karroa eta bere barruan
dagoen guztiaren pisua P = 100 kg izanik.
c) T-ren balioa zorrotada bertikala izango balitz.
d) Pisu hazkundearen balioa zorrotada bertikalarekin.

Emaitzak: a) T = 100 N b) T = 173,2 N c) T = 0 N d) Fy = 20,4kg

m = 10 kg/s N = 20 m/s

α = 60°
B

T
Agua

15.10. Irudian agertzen den abiadura handiko instalazioan, jariotzen den fluidoa ura dela
suposatuz, kalkulatu:
a) C puntuko presioa, txifloia baino apur bat aurrerago.
b) B puntuko presioa, ponparen irteeran.
c) A puntuko presioa.
d) Urak txifloian eragiten duen indarra.
e) Ponparen potentzia, etekina %80 dela suposatuz.
Oharra: karga galerak mespretxagarriak direla suposatu.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-14


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Emaitzak: a) pc = 7,66kg / cm 2 b) pB = 8,26kg / cm 2 c) p A = 7,66kg / cm 2 d)


F = 31.992,4 N → e) W = 760kW

15.11. Zilindro itxurako andel handi bat urez dago betea oinarritik gertu dagoen uhate bat
4,9 metroko sakoneran egon arte. t = 0 denean, akzio azkarreko balbula bat irekitzen da
uhatearen deskarga pitan kokatua dagoena.
Andela geldik mantenduz gero, kalkulatu t = 50 segundo direnean:
a) Uhatearen grabitate zentrotik pasatzen den plano horizontalaren eta gainazal
librearen arteko distantzia, h2.
b) Momentu horretan dagoen deskarga emaria.
c) Andela geldik mantentzeko egin beharreko indarra.
Datuak: A1 = 1,85 m2. D2 = 10 cm.
2 zuloa zirkularra eta zorrotza dela suposatu.
Gastu koefizientea konstante mantentzen dela suposatu, eta balio hori, hasieran dagoenaren
berdina izango da denboran zehar.

Emaitzak: a) h2 = 3,742m b) Q = 0,04m3 / s c) F = 203,5 N

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-15


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Superficie del agua


para t = 0

(1) (1)
Volumen de control

h0 Superficie del agua


para t = 50 s
(2)
h v2
F (2)

15.12. 15 mm-ko diametroa duen pita bat (cv = 0 97), 30 metroko karga netoa duen ur jauzi
baten bitartez hornitzen da. Zorrotadak beso finko bat erasotzen du eta 165º desbideratzen
da beso gainetik tangentzialki igaroaz.
Kalkulatu besoak jasaten duen indarraren osagaia zorrotadaren norabidean.
a) Marruskadurarik gabe.
b) Uraren irteerako abiadura sarrerakoa baino 0,8 aldiz txikiagoa denean.

Emaitzak: a) F = 191,85 N b) F ' = 173 N

15.13. Turbina hidrauliko batek, ura deskargatzen du isurbideko kanalera kono itxura duen
sukzio hodi batetaz baliatuz. Konoaren hasierako diametroa metro batekoa da, bukaeran
diametroa bi metrokoa da eta bi diametroak 4 metroko distantziagatik daude banatuta.
Makinatik igarotzen den gastua Q = 5,5 m3/s, desnibela H = 3 m. Difusorean gertatzen den
karga galera hurrengo ekuazioaren bitartez kalkula daiteke:

hR = 0,25 ⋅
(v1 − v2 )
2

2g
a) d eta D diametroak dituzten sekzioetako abiadurak kalkulatu.
b) Zehaztu zein den d diametroa duen sekzioan dagoen presioa kg/cm2-tan.
c) Kalkulatu difusorean garatzen den indar dinamikoa.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-16


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Rodete de la
turbina

Tubo de H
succión L

Emaitzak: a) vD = 1,75m / s eta v d = 7 m / s b) pd = −0,499kg / cm2 c) F = 40.320 N ↑

15.14. Zorrotada baten potentzi jakin baterako, zehaztu zeintzuk diren baldintza egokienak
beso mugikorretan potentzia maximoa lortu ahal izateko. Besoetan gertatzen den
marruskadura mespretxatu.

Emaitza: c1 = 2u

15.15. Muturra behean eta ardatz bertikala duen kono itxurako edukiontzi bat urez betetzen
da. Muturrean zulo zirkular bat egiten da eta zuloaren diametroa, oinarriarena baino hamar
aldiz txikiagoa da. Kalkulatu zenbat denbora igaro behar den uraren maila hasierakoaren
erdia izateko. H hasieran = 0,5

Emaitza: t = 5,26s

15.16. Zorrotada batek 85 dm3/s deskargatzen ditu 36 m/s-ko abiadurarekin norabide


berdinean baina 18 m/s-ko abiadurarekin mugitzen diren beso segidaren kontra. Besoak
geldik egongo balira, ur zorrotada 135º desbideratuko litzake. Marruskaduraren eraginez,
irteerako abiadura murriztu egiten da hasierakoa baino 0,8 aldiz txikiagoa izan arte.
Suposatu ura talka gabe sartzen dela.
a) Besoetan eragiten den indarraren balioa, norabidea eta norantza.
b) Sistemaren etekina kalkulatu.

Emaitzak: a) Fx = 2395,5 N , Fy = −865,5 N eta F = 2547 N b) η = 78,3%

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-17


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

15.17. Irudian agertzen den gurpilean arraun batzuk kokatu dira haizearen indarraz baliatuz
bere ardatzaren inguruan biraka hasteko eta itxura polita duelako. Haize guztia 15 mm-ko
diametroa duen eta 0,35 m/s-ko abiadura duen zorrotada bat dela eta haizea talka eta gero
arraunarekiko elkartzut desbideratzen dela suposatzen badugu,
a) Kalkulatu gurpilak jasaten duen indarra egoera geldikorrean dagoenean,
hots, hasieran. Airearen dentsitatea 1,20 kg/m3 da.
b) Kalkulatu arraunean eragiten den indarra gurpila 40 rpm-tan mugitzen
denean.

Emaitzak: a) F = 25,98 ⋅ 10 −6 N b) F = 2,717 ⋅ 10 −7 N

A A
Paleta

Diámetro de 15 mm

Corriente de aire

75 mm

15.18. Irudiko lotunean ura ari da jariotzen. Kalkulatu:


a) Fluidoak paretan eragiten duen indarraren osagai horizontalaren moduloa eta
norantza.
b) Fluidoak paretan eragiten duen indarraren osagai bertikalaren moduloa eta
norantza.
Oharra: karga galerak eta kota diferentziak mespretxatu. Datuak: D1 = 300 mm. D2 = 250
mm. D3 = 200 mm. Q1 = 250 l/s; v2= 3 m/s, p1 = 3,5 kg/cm2.

Emaitzak: a) Fx = −25,13kN ← b) Fy = 6,28kN ↓

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-18


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Q2

Q1

Q3

15.19. Irudiko instalazioa izanda,

A 2
B
90°
1 30° 3
C
N

1 Hodia 2 Hodia 3 Hodia


Luzera L (m) 1.000 3.000 1.500
Diametroa D (cm) 20 25 10
Abiadura v (m/s) 1,5 ¿? ¿?

A andeleko gainazal askearen kota 25 metrokoa da.


C puntua atmosferarekin dago kontaktuan, bere kota 0 metro da eta 5 cm-ko diametroa
duen pita bat aurkitzen da bertan.
Karga galeren kalkulurako, hurrengo formula erabili daiteke:
L v2
h R = 0,02 ⋅ ⋅
D 2·g
L hodiaren luzera, D diametroa eta v fluidoaren abiadura direlarik.
Hurrengo gauzak eskatzen dira:
a) 3 hodiko abiadura eta B andeleko gainazal askearen kota.
b) N lotuneak jasaten indarraren modulua eta norantza, hurrengo datuak ezagunak
direla suposatuz: p1N = 20 m.u.z; p2N = 3 m.Hg.z. y p3N = 1,5 atm.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-19


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

c) C-tik irteten den zorrotada turbina baten besoak mugitzeko erabiltzen da. Beso
hauek, zorrotada 160º desbideratzen dute eta U = 2m/s-ko abiadurarekin
mugitzen dira. Zenbatekoa da turbinak ekoizten duen potentzia?

Emaitzak: a) v3 = 0,916m / s eta z B = 5,39m b) F = 25,51N eta ϑ = 53,68º c)


W = 27,74W

15.20. Irudian adierazita dagoen bifurkazioan, D = 1,2 m; d = 0,7 m; angelua θ = 50 º eta


presioa p = 40 kg/cm2 ezagutzen dira. Gastu totala Q = 5 m3/s-koa da eta bifurkazioa plano
horizontalean dago.
Kalkulatu:
a) D eta d diametroak dituzten zatietako abiadurak, emaria zati berdinetan banatzen
dela suposatuz. Mespretxatu karga galerak.
b) Urak hodian egiten duen indarraren osagaiak.

Emaitzak: a) vD = 4,42m / s eta vd = 6,5m / s b) Fx = 1,958 ⋅ 106 N eta Fy = 1,165 ⋅ 106 N

D
θ
P

15.21. Irudiko hodi zatia plano bertikalean dago kokatua eta sarrerako eta irteerako
diametroak ezagutzen dira, D1 = 1,83 m eta D2 = 1,22 m direlarik. Ukondoaren barnetik
jariotzen ari den emaria Q = 8,5 m3/s-koa da. α = 120º, sarrerako presioa p1 = 2,72 kg/cm2,
1 eta 2 sekzioen arteko desnibela 3 metro eta karga galera hurrengo adierazpenarekin
kalkula daitekeela jakinik,
2
v
Δh = 0,5 ⋅ 2
2⋅ g

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-20


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

hurrengo gauzak eskatzen dira:

a) 1 eta 2 sekzioetako abiadurak.


b) 2 sekzioko presioa
c) Ukondoak x norabidean jasandako indarra.
d) Ukondoak y norabidean jasandako indarra.
e) Baliokidea (x ardatzarekiko angelua eta moduloa

Emaitzak: a) v1 = 3,23m / s eta v2 = 7,27 m / s b) P2 = 2,67 kg / cm 2 c) F = 9,123 ⋅ 105 N d)


F = 3,183 ⋅ 105 N e) F = 9,66 ⋅ 105 N ϑ = 69,58º

15.22. Karga galerak mespretxatuz, kalkulatu irudiko datuetaz baliatuz:

a) 3 sekziotik irteten den emaria.


b) 2 eta 3 sekzioetako presioak.
c) X norabidean egin beharreko indarra hodia egonkor mantentzeko.
d) Fluidoak y norabidean egiten duen indarra.

Emaitzak: a) Q = 240l / s b) p 2 = 1,44kg / cm 2 eta p3 = 1,5138kg / cm 2 c) F = 254,64 N d)


F = 5.627,45 N

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-21


15. Gaia: Higidura-kantitateren teoremaren aplikazioak

Q = ? l/s
D = 30 cm Q = 360 l/s
D = 30 cm
3 2

60° 60°

y
P = 1.5 kg/cm^2

x
1

Q = 600 l/s
D = 45 cm

15.23. Irudiko estugunean 1 sekzioko presioa ezagutzen da eta bere balioa 2,07 kg/cm2-koa
da eta ura atmosferara irteten da 2 sekzioan.
Kalkulatu:
a) Irteerako uraren abiadura.
b) Estugunean dauden indar horizontalak.
c) Indar bertikalak.

Emaitzak: a) v = 20,25m / s b) FH = 11.471,46 N c) FV = 0 N

0.3 m
1 0.1 m

Ingeniaritza fluidomekanikoa 15-22


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16. GAIA: ANALISI DIMENTSIONALA ETA ANTZEKOTASUN


DINAMIKOA

16.1. SARRERA. HOMOGENEOTASUN DIMENTSIONALAREN PRINTZIPIOA

Gutxitan lor daiteke fluidoen mekanikaren (eta ingeniaritzaren) arloko problemen soluzio
osoa metodo analitikoak (matematikoak) soilik erabiliz. Fluidoen fluxuetako fenomeno
asko oso korapilatsuak direnez, soluzio matematiko hutsak ez dira praktikoak izaten, eta,
gainera, gehienetan ez-osoak edo lortezinak izaten dira; beraz, oso kontuan hartu behar
izaten dira emaitza esperimentalak. Hori dela eta, fluidoen mekanikaren garapena emaitza
esperimentalen menpe egon da funtsean.

Problema errealen ebazpenak nahitaez dakar informazio analitikoaren eta informazio


esperimentalaren konbinazioa. Lehenik eredu matematiko baten laguntzaz aztertzen da
egoera fisiko erreala, eta ondoren neurketa esperimentalak egiten dira emaitza analitikoen
baliagarritasuna egiaztatzeko.

Laborategiko lan esperimentala garestia da eta denbora luzea eskatzen du. Zentzu horretan,
esperimentu gutxi batzuetatik ahalik eta informazio handiena lortzea izaten da helburua.
Hain zuzen ere, analisi dimentsionala oso tresna egokia izan daiteke helburu hori lortzen
laguntzeko. Analisi dimentsionala homogeneotasun dimentsionalaren printzipioan
oinarrituta dago; printzipio horrek dioenez, “analitikoki ondorioztaturiko edozein ekuazio,
fenomeno fisiko bat adierazten badu, unitate-sistema guztietan bete behar da”. Printzipio
hori justifikatzeko, esan dezakegu ezen fenomeno naturalak gertatu egiten direla gizakiak
asmaturiko unitateekin inolako erlaziorik eduki gabe, horietatik aparte; ondorioz, fenomeno
horiek adierazten dituzten ekuazioak baliagarriak izan behar dira unitate-sistema guztietan.
Horregatik, fluidoen mekanikaren funtsezko ekuazioak homogeneoak dira.

16.2. ANALISI DIMENTSIONALAREN IZAERA

Gaur egun, hainbat egitura hidrauliko proiektatu eta eraiki aurretik, horiei buruzko
azterketa luzeak egiten dira eredu edo modeloetan oinarriturik. Analisi dimentsionalaren eta
antzekotasun hidraulikoaren aplikazioak ahalbidetu egiten dio ingeniariari saiakuntzak
antolatzea eta sinplifikatzea, baita lorturiko emaitzak analizatzea ere. Horren adibide dira
haize-tunela, presen modeloak, itsasontzien modeloetarako kanala, hodi-sareen modeloak,
ontzi espazialen kapsuletarako saio-ganbera, eta abar.

Analisi dimentsionalaren helburua magnitude fisiko batekin erlazionaturiko aldagaien


ordenazioa egitea da, magnitudearen determinazio esperimentala errazagoa izan dadin, era
horretan saiakuntza gutxiagoren premia izaten da eta.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-1


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

Fluidoen mekanikan aztertzen diren fenomeno gehienak parametro geometrikoen eta


fluxuaren menpe daude era konplexu samarrean. Kontsidera dezagun, adibidez, fluidoaren
korronte uniforme batean murgildurik dagoen gainazal leuneko esfera geldikor edo
estazionario batean eragiten duen arraste-indarra. Hain zuzen, arraste-indarra esferaren
tamainaren (D diametroaren), fluidoaren v abiaduraren eta fluidoaren μ biskositatearen
menpeko funtzioa da. Horrez gain, ρ dentsitateaz adierazitako fluidoaren masak ere
zerikusia du. Hortaz, arraste-indarra F letraz adierazten badugu, honako ekuazio sinboliko
hau idatz dezakegu:

F = f ( D, v, ρ , μ )

Era horretan eginik, laborategian erraz neurtzeko eta kontrolatzeko modukoak diren
kantitateen funtzioan formulatu da arraste-indarra.

Imajina ditzagun zenbait esperimentu F indarrak D, v, ρ, μ aldagaiekiko duen


menpekotasuna nolakoa den determinatzeko. Kasurako, F vs. v motako kurba bat lortzeko,
beste hiru aldagaien balioak finkoak izanik, v aldagaiaren hamar baliori dagozkien probak
egin beharko genituzke. Era berean, diametroak duen eragina analizatzeko, hamar diametro
desberdineko esferekin errepikatu beharko genuke proba bakoitza. Eta hamarna aldiz
errepikatuko litzateke antzeko prozedura ρ eta μ parametroekin ere. Guztira 104
esperimentu desberdin egin beharko lirateke, aldagai horien arteko erlazioak ezartzeko eta
datuak forma baliagarrian adierazi ahal izateko metodo horrek dakartzan zailtasunekin.

Nolanahi den, analisi dimentsionala erabiliz gero, emaitza esangarriagoak lor ditzakegu
askoz ere lan txikiagoarekin. Hain zuzen ere, esfera leunean eragiten duen indarrari
dagozkion emaitza esperimentalak honako forma hau duen bi parametro adimentsionalen
arteko erlazio funtzional modura adieraz daitezke:

F ⎛ ρvD ⎞
= f ⎜⎜ ⎟⎟
ρv D ⎝ μ ⎠
2 2

Funtzio horren forma lortzeko nahikoa da hamar esperimentu egitea erlazio hori
menpekotasuna adierazten duen zenbaki adimentsionalaren funtzioan lortzeko, zeina
Reynolds-en zenbakia den kasu berezi horretan. Hain zuzen ere, zenbaki hori soilik aldatu
behar da esperimentuetan.

16.3. BUCKINGHAM-EN Π TEOREMA

Sarrera

Sistema bateko aldagaien edo magnitudeen kopurua 4 baino handiagoa denean, Π teorema
edo Vaschy-Buckinghem-en teorema erreminta egokia da magnitude horiek zenbait talde

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-2


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

adimentsionaletan elkartzeko (taldeen kopurua magnitudeena baino txikiagoa izanik), eta


horietatik abiatuz, magnitudeak lotzen dituen ekuazioa ezar daiteke, aztertu beharreko
sistemaren (edo fenomenoaren) portaera deskribatzen duena.

Talde adimentsional horiei Π taldeak edo Π zenbakiak deritze. Hauxe da Π teoremaren


enuntziatua:

“Baldin sisteman n magnitude fisikok parte hartzen badute (q1, q2, q3,…, qn
sinboloez adieraziko ditugu) eta oinarrizko dimentsioen kopurua k bada
(normalean oinarrizko dimentsio modura M, L eta T hartuko ditugu, eta hortaz k =
3 izango da), magnitude eratorrien kopurua n – k izango da.

Orduan, sistemaren egoera-funtzioaren ekuazioa hauxe izango da:

f (q1 , q2 ,..., qn ) = 0 ,

ondoko erlazioaz ordezka daitekeena:

Φ(Π1 ,Π2 ,...,Π n− k ) = 0 ,

non edozein Π zenbaki k + 1 qi magnitude fisikorenen menpeko funtzioa den


gehien jota, eta Π bakoitza qi magnitudeen funtzio monomiko, independente eta
adimentsionala den:

Π i = q1α q2β …qnν .

Π bakoitza monomio bat da, guztietan errepikatzen diren k magnituderen


(magnitude horiek errepikatu egiten dira, baina esponente desberdinekin) eta talde
bakoitzerako desberdina den beste magnitude baten (magnitude hau esponente
ezagunekoa da, normalean 1 baliokoa) arteko biderkaduraz lortua.”

Aplikaziorako prozedura

1. Sisteman parte hartzen duten n magnitude fisikoen (hots, q1, q2,…,qn)


dimentsioen taula bat prestatzen da.

2. Magnitude horietako k aukeratzen dira, dimentsiorik gabeko magnituderik edo


dimentsio bereko bi magnitude aukeratu gabe. Oinarrizko magnitude guztiak agertu
behar dira aukeraturiko magnitudeen barnean.

3. Lehenengo Π taldea aukeraturiko magnitudeen biderkadura modura adieraz


daiteke, bakoitza aldez aurretik ezezaguna den esponente batez berreturik, eta beste
magnitudeetako bat berretura ezagunarekin (normalean 1 baliokoa hartzen da).
Horrela Π motako n – k zenbaki eratuko dira.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-3


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

4. Lehenago 2. pausoan aukeraturiko magnitudeak mantendu egiten dira aldagai


errepikatu modura eta aukeratu egiten da gainerako beste magnitudeetako bat Π
motako zenbaki modura. Eta prozedura hori errepikatzen da ondoz ondo Π zenbaki
guztiak lortzeko.

5. Π motako talde edo zenbaki bakoitzean, determinatu egiten dira esponente


ezezagunak analisi dimentsionalaren bidez.

Erlazio baliagarriak

a) Magnitude bat adimentsionala bada, berez da Π motako zenbakia, eta hori


lortzeko ez da aurreko prozedura aplikatu behar.

b) Baldin bi magnitude fisikok dimentsio berberak badituzte, bien arteko zatidura


zenbaki adimentsionala da.

c) Edozein Π zenbaki beraren edozein berreturaz ordezka daiteke, Π–1 berretura


barne.

d) Edozein Π zenbaki zenbaki horren eta zenbakizko konstante baten arteko


biderkaduraz ordezka daiteke.

e) Edozein Π zenbaki beste Π zenbaki batzuen funtzio modura adieraz daiteke.


Adibidez, Π motako bi zenbaki badaude, hauxe dugu:

Π1 = Φ(Π2 )

Hortaz, honako ekuazio hau,

Φ(Π1, Π2 ,… , Π n− k )= 0

lortu ondoren, ekuazio horrek saiakuntzak diseinatzea ahalbidetuko digu. Esate baterako,
saiakuntzen serie bakoitzean Π zenbakiak definitzen dituzten aldagai guztiak mantentzea
ahalbidetuko digu, zenbaki horietako batenak izan ezik. Horrela asko errazten da lan
esperimentala.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-4


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.4. EREDUAK ETA ANTZEKOTASUNAK

Eredu edo modelo hidraulikoak

Sarritan, proiektuan dauden makineria edo egitura hidraulikoen modelo edo ereduei
buruzko azterketak oso lagungarriak izaten dira, zeren fluxua bistaratzea ahalbidetzen
baitute, eta posible egiten dute hainbat zenbakizko datu lortzea, hala nola isurbideen eta
uhateen kalibratuak, fluxuen sakonerak, abiaduren banaketak, uhateen gaineko indarrak,
ponpa eta turbinen etekinak eta ahalmenak, presioen banaketak eta energia mekanikoaren
galerak.

Benetako modelo edo ereduek prototipoaren ezaugarri guztiak dituzte eskalan birsortuak
(antzekotasun geometrikoa), eta diseinuko murriztapen guztiak betetzen dituzte
(antzekotasun zinematikoa eta dinamikoa). Antzekotasun geometrikoak modeloaren eta
prototipoaren gainazal-zimurtasunari buruzkoa ere izan behar du; alegia, zimurtasunen
arteko proportzioak dimentsio linealen artekoa bezalakoa izan behar du.

Praktikan modeloen eta prototipoen arteko azterketa konparatiboak argiro erakutsi duenez,
portaeren arteko korrespondentzia ona izaten da sarri, itxarotekoak diren limitazioak alde
batera utzita, eta horren frogatzat hor ditugu ongi funtzionatzen ari diren hainbat eta hainbat
egitura hidrauliko, modeloetan eginiko saioetan oinarriturik diseinatu direnak.

Antzekotasun geometrikoa

Modeloaren eta prototipoaren arteko antzekotasun geometrikoa dagoela esaten da, baldin
modeloaren eta prototipoaren dimentsio korrespondente edo homologoen arteko erlazio
guztiak berdinak badira. Hortaz, luzeren, azaleren eta bolumenen arteko erlazioak honelaxe
idatz daitezke, hurrenez hurren:

Lm Am Vm
= Lr , = Ar = L2r , = Vr = L3r
Lp Ap Vp

non m azpindizea modeloari dagokion, p azpindizea prototipoari eta r azpindizea erlazioari.

Antzekotasun zinematikoa

Modeloaren eta prototipoaren arteko antzekotasun zinematikoa dagoela esaten da, baldin
partikula higikor homologoen ibilbideak geometrikoki antzekoak badira eta partikula
homologoen abiaduren arteko erlazio guztiak berdinak badira:

vm Lm Tm Lm Lp Lr
Abiadura = = =
vp Lp Tp Tm Tp Tr

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-5


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

am Lm Tm2 Lm Lp Lr
Azelerazioa = = =
ap Lp Tp2 Tm2 Tp2 Tr2

3 3
Qm L3m Tm Lm Lp L3r
Emaria = 3 = =
Qp Lp Tp Tm Tp Tr

Antzekotasun dinamikoa

Geometrikoki eta zinematikoki antzekoak diren bi sistemen artean antzekotasun dinamikoa


dagoela esaten da, baldin modeloaren eta prototipoaren indar homologoen arteko erlazio
guztiak berdinak badira.

Antzekotasun osorako baldintzak Newton-en bigarren printzipiotik lortzen dira:

ΣFm M m a m ΣFm
= = M r Lr Tr− 2 = ρ r L3r Lr Tr− 2 ⇒ = ρ r L4r Tr− 2
ΣF p M p a p ΣF p

16.5. FLUIDOEN GAINEAN ERAGITEN DUTEN MOTA DESBERDINETAKO


INDARRAK

Fluidoetako partikulak mota desberdinetako indarren eraginpean egon daitezke. Oro har,
indar horiek guztiek ez dute aldi berean partikula jakin baten gainean eragiten. Dena den,
hemengo azterketan ez ditugu zenbait motatako indarrak kontsideratuko, hala nola indar
elektrostatikoak edo indar magnetikoak, zeren indar horiek magnetohidrodinamika deritzon
fluidoen mekanikaren arloan aztertzen baitira. Honelatan, bada, honako indar hauek
hartuko ditugu kontuan:

Inertzia-indarrak: Fi = ma

Biskositate-indarrak: Fμ = μA dv
dy

Presio-indarrak: F p = pA

Indar grabitatorioak: Fg = mg

Gainazal-tentsiozko indarrak: Fσ = σl

Indar elastikoak: FE = EA

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-6


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

Indar horietako bik baino gehiagok aldi berean eragiten duten sistemak aztertzea
korapilatsua izan daiteke. Horregatik, oro har, erraztasunerako, indar bat edo bi izan ezik
beste guztien eragina arbuiagarria dela kontsideratuko dugu.

16.6. FLUIDOEN MEKANIKAKO PARAMETRO ADIMENTSIONAL GARRANTZITSUENAK.


ESANAHI FISIKOA

Esperimentuak burutzeko asmoz zenbaki adimentsionalak ezartzeko orduan, azaldutako


antzekotasun-baldintzak kontuan hartzeaz gain, esanahi fisikoa edukitzea bilatzen da.
Hortaz, indar jakin batek inertzia-indarrarekiko duen garrantzia kuantifikatzeko balio dute.
Zenbaki adimentsionalaren balioa txikiagotzean, handiagotu egiten da indar horrek inertzia-
indarrekiko duen garrantzia. Hauexek dira gehien erabiltzen diren parametro
adimentsionalak:

Euler-en zenbakia edo Newton-en zenbakia (Eu)

Presioen kausazko indarren eta inertzia-indarren arteko erlazioa adierazten du:

inertzia F ⎡ ρL3 LT −2 ⎤ ⎡ ρL2T −2 ⎤ v2 v2


⇒ i =⎢ =
⎥ ⎢ ⎥ = ρ = = Eu 2
presioa 2
Fp ⎣ pL ⎦ ⎣ p ⎦ p p ρ
v
Eu =
p ρ

Euler-en zenbakiak garrantzi handia du abiadura handiz gertatzen diren fluido


konprimagarrien isurien kasuan, zeintzuetan presioaren ondoriozko aldakuntzen eraginez
sortzen diren dentsitatearen aldakuntzak esangarriak diren, hala nola fluidoak zuloetatik
irteten direnean, edo kabitazio-arazoak daudenean.
Reynolds-en zenbakia (Re)

Inertzia-indarren eta biskositate-indarren arteko erlazioa adierazten du. Zenbaki honen


balioa kontuan hartzea irizpide egokia izaten da fluxuaren egoera determinatzeko.

inertzia F ma ⎡ ρL3 LT −2 ⎤ vLρ vL


= i = = ⎢ 2 −1 −1 ⎥ = = Re =
biskositatea Fμ μAdv / dy ⎣μL LT L ⎦ μ ν

Praktikan, inertzia-indarrak eta biskositate-indarrak kontuan hartu beharreko indar bakarrak


dira fluxu erabat itxia (hodiak, fluxu-neurgailuak, ponpak eta turbinak) aztertzen denean,
baita fluido baten barnean erabat murgildurik dagoen gorputzak aztertzean ere (ibilgailuak,
itsaspekoak, aireontziak edo egiturak).

Baldin biskositate-indarrek eta inertzia-indarrek prototipoari dagokion fluxua


determinatzen badute, modeloaren eta prototipoaren arteko antzekotasuna bien Reynolds-en

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-7


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

zenbakiak berdinak direnean lortzen da. Re zenbakiaren balio handiak inertzia-indarrak


nagusi direla esan nahi du, eta hortaz, korrontearen turbulentzia handia dagoela.

Froude-ren zenbakia (Fr)

Inertzia-indarren eta grabitate-indarren arteko erlazioa adierazten du:

inertzia F ma ⎡ L3 LT −2 ⎤ v 2
⇒ i = =⎢ ⎥= = Fr 2
grabitatea Fg mg ⎣ Lg ⎦ Lg
v
Fr =
Lg

Grabitate-indarrak kontuan hartu behar dira fluidoaren gainazal askeak funtsezko zeregina
betetzen duen kasuetan, hala nola, adibidez, itsasontzi baten edo hidrohegazkin baten
kroskoak sorturiko gainazal-uhinen kasuan, edota kanal ireki bateko fluxuaren kasuan.
Halaber, zenbaki honek garrantzia du ataken azterketan, eta oso baliagarria da gorapen
hidraulikoaren kalkulurako, eta egitura hidraulikoen eta itsasontzien diseinuan.

Mach-en zenbakia (Ma)

Inertzia-indarren eta indar elastikoen arteko erlazioa neurtzen du.

inertzia F ma ⎡ ρL3 LT −2 ⎤ ρv 2 v2
⇒ i = =⎢ ⎥ = = = Ma 2
elastikotasuna FE EA ⎣ EL2 ⎦ E E ρ
v v
Ma = =
E ρ c

non c delakoa uhinek fluidoan duten hedapen-abiadura den. Halaber, froga daitekeenez,
higiduraren energia zinetikoaren eta fluidoaren barne-energiaren arteko erlazioa ere
neurtzen du Mach-en zenbakiak. Horixe da kontuan hartu beharreko parametroa, abiaduren
balioak soinuak fluidoan duen abiaduratik hurbil daudenean edo hori baino handiagoak
direnean. Funtsekoa da fluxu batean konprimagarritasunak dituen efektuak determinatzeko.

Weber-en zenbakia (We)

Inertzia-indarren eta gainazal-tentsioaren ondoriozko indarren arteko erlazioaren


proportzionala da.

inertzia F ma ⎡ ρL3 LT −2 ⎤ ρLv 2


⇒ i = =⎢ ⎥= = We 2
gainazal - tentsioa Fσ σL ⎣ σL ⎦ σ

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-8


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

v
We =
σ ( ρL)

Garrantzitsua da gas/likido eta likido/likido egoeren banaketa-gainazaletan, eta baita


gainazal horiek ingurunearekin kontaktuan dauden tokietan. Gainazal-tentsioak uhin txikiak
eta tanten eraketa sortzen ditu.

Zenbaki honen erabilera interesgarria da zulo eta isurbideen bidezko deskargetan, kargak
oso txikiak direnean. Weber-en zenbakia zenbat eta txikiagoa izan, hainbat eta handiagoa
izango da erakarpen molekularraren eragina.

Zernahi gisaz, oro har, fenomeno bat aztertzean, ez dira kontuan hartzen indar guztiak;
aitzitik, sistema indar nagusiaren eraginpean aztertzen da. Izan ere, sisteman eragin
nabarmena duten indarrak bat baino gehiago badira, portaera askoz korapilatsuagoa da,
baita azterketa ere.

16.7. DENBORA-ERLAZIOAK EREDUEN ETA PROTOTIPOEN PORTAERETAN

Ereduan eta prototipoan portaera jakin bat gertatzeko pasatu behar diren denbora-tarteen
arteko erlazioak honako hauek dira, fluidoaren fluxuaren konfigurazioan indar nagusia zein
den kontuan hartuta:

Inertzia-indarra

Fi = ma [MLT ] = ma
−2
T= L
a
Tr = Lr
ar

Biskositate-indarra

Fdy ⎡ MLT −2 L ⎤ M ρL3 L2r


μ= =⎢ ⎥ T= = Tr =
Adv ⎣ L2 LT −1 ⎦ μL μL νr

Grabitate-indarra

Fg = mg [MLT ] = mg
−2
Tr = Lr
gr
Gainazal-tentsiozko indarra

ρL3 ρ r Lr 3
Fσ = σL [MLT ] = σL
−2
T=
σ
Tr =
σr

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-9


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

Elastikotasun-indarra

ρr
FE = EA [MLT ] = EL
−2 2
T=
ρL3
EL
Tr = Lr
Er

Presio-indarra

ρL3 ρr
F p = pA [MLT ] = pL
−2 2
T=
pL
Tr = Lr
pr

16.8. EREDUEKIN EGINIKO PROBEN ADIBIDEAK

Haize- eta ur-tuneletan eginiko probak

Tunelak korronte-lerroak aztertzeko erabiltzen dira, baita erabat murgildurik dagoen


gorputz baten inguruan jariatzen den fluidoan sortzen diren indarrak aztertzeko ere. Uraren
biskositate zinematikoa airearenaren hamarrena denez, gutxi gorabehera, ur-tunela erabil
daiteke Reynolds-en zenbakiak aski handiak diren kasuetan. Dena den, abiadura oso
altuetan kontuan hartu behar dira konprimagarritasunaren efektuak, eta hortaz, Mach-en
zenbakia.

Fluxua hodietan

Hodi baten barruan erregimen iraunkorreko fluxua dugunean, garrantzia duten bakarrak
biskositate-indarrak eta inertzia-indarrak dira. Gauzak horrela, antzekotasun geometrikoa
dagoenean, ereduak eta prototipoak Reynolds-en zenbaki berbera edukitzeak antzekotasun
dinamikoa ere badutela esan nahi du. Biskositate zinematiko berbera duten fluidoekin saioa
egiteko, v·D biderkadurak balio bera izan behar du ereduan eta prototipoan. Sarritan horrek
abiadura oso handiak eskatzen ditu eredu txikien kasuan.

Egitura hidrauliko irekiak

Lasaitze-kanal, tanga indargetzaile eta isurbideen motako egituren kasuan, normalean,


grabitate-indarrak eta inertzia-indarrak handiagoak izaten dira biskositate-indarrak baino.
Kasu horietan, antzekotasun geometrikoa izateak eta ereduan eta prototipoan Froude-ren
zenbaki berbera izateak antzekotasun dinamikoaren hurbilketa ona sortzen dute.

Itsasontzien erresistentzia

Uretan desplazatzen ari den itsasontziaren higiduraren aurkako erresistentzia presio-


arrastearen, gainazalaren gaineko igurtziduraren eta olatuen ondoriozko erresistentziaren

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-10


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

baturaz osatzen da. Ereduen bidezko azterketak korapilatu egiten dira, zeren garrantzia
duten hiru mota hauetako indarrak hartu behar baitira kontuan: inertzia-indarrak,
biskositate-indarrak eta grabitate-indarrak. Gainazaleko igurtziduraren azterketa ereduko
eta prototipoko Re zenbaki berdinetan oinarritu behar da, baina olatuen erresistentziaren
azterketa Fr zenbaki berdinak erabiliz egin behar da. Bi eskari horiek aldi berean betetzeko,
eredua eta prototipoa tamaina berekoak izan beharko lirateke.

Zailtasun hori gainditzeko, eredu txiki bat erabiltzen da eta fluxuan gorantz joatean duen
arraste totala neurtzen da. Orduan, ereduaren gainazaleko igurtzidura kalkulatzen da, eta
balio hori arraste totaletik kentzen da. Gainerako kantitatea prototipoaren tamainara
pasatzen da Froude-ren legea erabiliz, eta horrela prototipoaren gainazaleko igurtzidura
kalkulatzen da, eta gehitu egiten da balio hori uraren kausazko erresistentzia totala lortzeko.

Makineria hidraulikoa

Makineria hidraulikoaren biraketa-abiadura kontuan hartu beharreko aldagai gehigarria da.


Izan ere, parte higikorrek parametro gehigarri bat eskatzen dute, ereduko eta prototipoko
korronte-lerroen patroiak berdinak izan daitezen ziurtatzeko. Parametro horrek erlazionatu
egin behar du fluxua parte higikorren abiadurarekin.

Kasu honetan, Froude-ren zenbakia ez da garrantzitsua izaten, baina Reynolds-en


zenbakiaren efektuek %2 eta %5 bitarteko desberdintasuna agerraraz dezakete ereduaren
eta prototipoaren eraginkortasunari dagokionez. Bestalde, Mach-en zenbakia garrantzi
handikoa da fluxu axialeko konpresoreetan eta gas-turbinetan.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-11


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-12


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16. GAIKO ARIKETAK: ANALISI DIMENTSIONALA ETA


ANTZEKOTASUN DINAMIKOA

16.1. 60 metroko luzera duen bideragarri bat 30 ºC-tan, presio atmosferikoan eta 8 m/s
abiadurarekin hegan egiteko diseinatu nahi da. Horretarako 10 metroko luzera duen eredu
bat egiten da haize tunelean saiatu ahal izateko, bertan erabiltzen den airea 0ºC-tan eta
presio atmosferikoan dagoelarik.
a) Kalkulatu tunel barruan aireak izan behar duen abiadura antzekotasun dinamikoa
lortzeko.
b) Konpresibitate elastikoaren eragin ezberdinak adierazi Mach-en zenbakiaren
aldaketaren arabera adieraziz.

Ma m − Ma p
Emaitzak: a) v = 39,6m / s b) = 421%
Ma p

16.2. Gasolina zorrotada bat, gainazal tentsioa σ = 2.10-2 N/m duena, 12 m/s-ko
abiadurarekin 10 kg/cm2 eta 60 ºC-tan dagoen airean murgiltzen da 0,14 mm-ko diametroa
duten tantetan puskatuz.
a) Kalkulatu weber-en zenbakia. Kalkulurako, airearen dentsitatea erabili eta luzera
karakteristikotzat tantaren diametroa.
b) 15 ºC-tan dagoen urarekin eredu antzeko bat aztertu nahi badugu, zenbateko abiadura
izan beharko luke zorrotadak diametro berdineko tantak lortzeko?

Emaitzak: a) 3,217 b) v = 23,02m / s

16.3. Urpekuntzi baten eredu bat egin nahi da. Urpekuntziaren diametro maximoa 7,5 metro
dira eta itsasoan gara dezakeen abiadura maximoa 6 m/s-koa da. Uraren tenperatura 4 ºC-
koa da eta saioa egiteko bi tunel ezberdin dauzkagu aukeratzeko:
a) Ur tunel bat, 30 m/s-ko abiadura maximoarekin. Tunel honetan ereduak ezingo du 7,5
cm baino handiagoa den diametrorik izan.
b) Haize tunel bat 240 km/h-ko abiadura maximoarekin. Tunel honetan diametro maximoa
25 cm-koa izan daiteke. Airearen presioa 3 atmosfera izatera heldu liteke.
Bai aire eta bai ur tunelean, tenperatura 25 ºC-koa da. Zein da saioa egiteko aukeratu
beharreko tunela? Arrazoitu erantzuna.

Erantzuna: B.

16.4. Itsas ontzi baten, bidean jarraitzeko bultzada, itsas ontziaren v abiadura, helizearen D
diametroa, helizearen N biraketa abiadura, uraren μ biskositatea, ρ dentsitatea eta g
grabitatearen araberakoa da.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-13


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

a) Gertakizunean parte hartzen duten parametro adimentsionalak bilatu eta bultzadaren


formula kalkulatu. Eskala txikiago batean eredu bat egingo balitz, antzekotasun
perfektua lortzea ezinezkoa dela frogatu likido berdina tenperatura berdinean erabiliz
gero.
b) Mespretxatu indar biskosoen eragina, 6 metroko diametroa duen helizea, N = 120 r.p.m.
eta 40 km/h-ko abiadurarekin nabigatu behar duen itsasontzi batekin entsegu bat egin
nahi da 1/10 eskalako eredu baten bitartez. Ereduaren helizearen biraketa abiadura eta
diametroaren balioak kalkulatu, eta ereduak izan beharreko abiadura.
c) Ereduan 150 kg-ko bultzada neurtzen da. Kalkulatu prototipoak beharko duen bultzada
eta garatutako potentzia.

D⋅N F
Emaitzak: a) Re, Fr, , b) Dm = 0.6m , vm = 12,65km / h , N m = 379,47 rpm
v ρ ⋅ D2 ⋅ v2
c) F pm = 15 ⋅ 10 4 kp eta W p = 22.222,2CV

16.5. Flotatzen dagoen gorputz batek bidean topatzen duen oztopoa, grabitatearen, luzera
karakteristikoa, fluidoaren dentsitatea, fluidoaren biskositate dinamikoa eta abiaduraren
araberakoa da.
a) Gertakizunaren lege dimentsionala kalkulatu, hots, erresistentzia edo oztopoaren
formula.
b) Entsegu bat egin nahi da, ¼ eskalako eredu batekin, 1.000 kg pisatuko dituen eta 20 ºC-
tan dagoen uretan 20 km/h-ko abiadurarekin nabigatuko duen itsasontzi baten eredua
hain zuzen, zenbatekoa izan behar da entseguan erabili beharreko fluidoaren
biskositatea? Zein da erabili beharreko fluidoa? Zenbatekoa izan behar da ereduaren
pisua (entseguko fluidoaren dentsitatea 13.600 kg/m3 baldin bada).
c) Ereduan neurtutako erresistentzia 50 kg-koa da, eta xurgatzen duen potentzia 2,66 CV-
koa da. Prototipoaren etekina eta erresistentzia kalkulatu.
OHARRA: Antzekotasuna gerta dadin, etekinak eredu eta prototipoan berdinak izan behar
dira.

⎛ F ⎞
Emaitzak: a) φ ⎜⎜ , Re, Fr ⎟⎟ = 0 , b) P = 212,95kg c) R = 234,8kg eta 70%
⎝ ρ ⋅ L ⋅v
2 2

16.6. Presio atmosferikoan dagoen aire hodi handietan erabiltzen den balbula batek, 1,8
metro diametroko sarrera dauka eta 500 m3/min-ko emaria jasan dezake. Parte hartzen
duten indar garrantzitsuenak biskosoak eta grabitatorioak dira. Ura erabiltzen duen eredu
bat erabili nahi da. Esperientzi guztia 10 ºC-tan dago. Kalkulatu ereduaren diametroa,
abiadura eta emaria sistema internazionaleko unitateak erabiliz.

Emaitzak: D = 0,368m , v = 1,48m / s eta Q = 0,157 m 3 / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-14


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.7. Presurizatuta dagoen haize tunel batean, 1/10 eskalako auto baten eredu bat aztertzen
ari dira. Errealitatean, autoaren abiadura 80 km/h-koa izango da eta airea presio
atmosferikoan aurkituko da 30 ºC-ko tenperaturarekin. Tunelean 10 ºC-ko airea dago. Indar
biskosoak eta elastikoak dira garrantzitsuenak.Kalkulatu:
a) Ereduaren abiadura km/h-tan.
b) Haize tuneleko presioa atmosferatan.

Emaitzak: a) v = 77,31km / h b) p = 8,99atm

16.8. Tximini baten kontra, 60 km/h-ko haizeak eragindako karga dinamikoak


kalkulatzeko, 1/20 eskalako eredu bat egin eta haize tunelean saiatzen da. Horretarako,
saioan erabilitako aireak prototipoak jasango duen airearen tenperatura berdina izango du,
baina presioa bost aldiz handiagoa izango da tunel barruan. Ereduan neurtu diren kargak
3,5 kg-koak izan dira eta 12,5 kg.m-koka momentu flektoreak.Kalkulatu:

a) Airearen abiadura tunel barruan.


b) Prototipoak jasango duen karga baliokidea kg-tan.
c) Prototipoak jasango duen momentu flektore baliokidea kg ⋅ m -tan.

Emaitzak: a) v = 240km / h b) F = 17,5kg c) M = 1.250kg ⋅ m

16.9.
a) Murgilduta dagoen gorputz batek jasaten duen F erresistentzi indarra gorputzaren v
abiaduraren, l luzera karakteristiko baten, fluidoaren ρ dentsitatearen, μ biskositate
dinamikoaren eta elastikotasun modulu bolumetrikoaren araberakoa dela suposatuz,
Buckingham-en teoreman oinarrituz kalkulatu indarraren adierazpena.
b) 600 km/h-ko abiadurarekin hegan egingo duen hegazkin bat diseinatu nahi da eta
hegazkinaren maketa bat egiten da 1:20 eskalarekin tunel aerodinamiko baten saiatzeko.
Tuneleko eta atmosferako presio eta tenperatura baldintzak berdinak izanda, zenbatekoa
izan behar da airearen abiadura tunel barruan? Bideragarria al da saioa?
c) Tuneleko abiadura eta tenperatura hegazkinak atmosferan izango dituen abiadura eta
tenperaturaren berdinak direla entsegua egingo balitz, zenbatekoa izan beharko litzake
tuneleko eta atmosferako presioen arteko erlazioa?
d) Kalkulatu kasu horretan maketak eta prototipoak jasaten dituzten indarren arteko
erlazioa.

pm
Emaitzak: a) ρ ⋅ L2 ⋅ v 2φ (Re, Ma ) = F , b) v = 12000km / h , No c) = 20 d) F p = 20 ⋅ Fm
pp

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-15


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.10. Dike baten maketako babes geruza kilo bateko pisua duten hormigoi blokez dago
osatua eta laborategian egindako olatuen erasoa jasaten ari da (ikus irudia). Maketako
blokeak ez dira erortzen olatuen altuera 0,3 metro baino handiagoa ez den artean. Kalkulatu
zenbateko pisu minimoa izan beharko duten prototipoaren babes geruza osatzen duten
blokeek 6 metroko altuera duten olatu hidrodinamikoki antzekoak jasan ahal ditzaten.

Emaitza: P = 8.000kg

16.11. Esklusa kanal baten betetze eta hustutze uhateak kanalaren altuera guztia okupatzen
dute. Ontzi bat prototipoko esklusan jaisten ari denean, irteerako uhateak 2 cm/min-ko
abiadurarekin zabaltzeko programatzen dira. Irteerako fluxuaren ondorioz, ontziak tira
egiten du bere euste kaboetatik. 1/25 eskalako eredu baten, ura erabiliz, kaboen tentsio
maximoa 0,725 kg-koa dela neurtzen da uhateak abiadura egokiarekin irekitzen direnean.
Kalkulatu ereduko uhateek izan behar duten zabaltze abiadura cm/min-tan eta prototipoak
jasandako tentsio maximoa euste kaboetan.

Emaitzak: 5cm / min eta T = 11.328kg

16.12. Zirkuitu itxi batean sodio likidoa erabiliko da bero eroale gisa energia nuklearrez
higitzen den urpekuntzi batean. Zirkuitu horrentzat bereiziki diseinaturiko erretentzio
balbula bateko presio galera aztertu nahi da. Sodio likidoaren tenperatura 700 ºC-koa da,
dentsitate erlatiboa 0,78-koa da eta biskositate absolutua 0,18 centipoisekoa da. Hodiak 20
cm-ko diametroa du eta diseinuko emaria 7,48 m3/min da.
Erretentzio balbularen eredu bat egin zen, geometrikoki antzekoa, neurriak erdibituz.
Prototipoan izango den presio galera aurreikusteko esperimentazio programa bat
diseinatzeko helburuarekin, dinamikoki antzekoa den fluidoan egondako neurketen bitartez
txikiagoa den sisteman.
a) Antzekotasun dinamikoa lortzeko behar diren baldintzak izendatu.
b) Saioan erabilitako fluido egokiena aukeratu hurrengo hauen artean: ura 15ºC-tan edo
airea 15ºC-tan, presio atmosferikoan daudelarik biak. Arrazoitu erantzuna.
c) Kalkulatu beharrezko emaria aukeratutako fluidoarekin, saiatutako ereduarekin.

Emaitzak: a) Re m = Re p b) Ura c) Q = 0,308m3 / s

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-16


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.13. Itxita dagoen sekzio zirkularreko hodi baten barruko emaria kalkulatu egin daiteke
hodiaren ardatzaren inguruan biraka ari den helize baten biraketa abiaduraren bitartez.
a) Lortu ezazu emaria eta biraketa abiaduraren arteko erlazioa hodiaren eta helizearen
diametroak, fluidoaren dentsitate eta biskositate dinamikoaz baliatuz.
b) 75 mm-ko diametroa duen helize bat 150 mm-ko diametroa duen hodi batean instalatuz
gero, 42,5 l/s-ko ur emaria bideratzen duenean biraketa abiadura 20,7 r.p.s. dela ikusten
da. Geometrikoki antzekoa den helize bat 10,9 r.p.s.-ko abiadurarekin biraka ari denean
750 mm-ko diametroa duen hodi batetik airea higitzen denean, kalkulatu airearekin
higitzen den helizearen diametroa eta bertatik igarotzen den aire emaria.
Datuak: ρ(aire)=1,28 kg/m3; μ(aire)=1,93.105 Pa.s; μ(ura)=1,145.105 Pa.s.

⎛ DT ρ ⋅ N ⋅ DH 2 ρ ⋅ Q ⎞
Emaitzak: a) φ ⎜⎜ , , ⎟ = 0 , b) D = 375mm eta Q = 2,79m3 / s

⎝ DH μ μ ⋅ DH ⎠

16.14. Aeroplano batek 9 km-ko altueran egingo du hegan (bertan tenperatura eta presioa –
45 ºC eta 30,2 kPa dira hurrenez hurren) 400 m/s-ko abiadurarekin. 1/20 eskalako eredu bat
frogatzen da presurizatutako haize tunel batean, 15 ºC-tan dagoen airea erabiliz tunelean.
Nolako presio eta abiadurak erabili behar dira haize tunelean antzekotasun dinamiko osoa
lortzeko? Oharra: Airearen biskositate dinamikoa, μ, tenperaturarekin aldatzen da,
hurrengo balioarekiko proportzionala delarik T3/2/(T + 117).

Emaitzak: P = 8,21 ⋅ 105 Pa eta v = 449,6m / s

16.15. Sonar baten transduktorearen arraste indarra aurreikusi nahi da haize tunel baten
lortutako emaitzak erabiliz. Prototipoa, 30 cm-ko diametroa duen esfera bat da, 9 km/h-ko
abiadurarekin mugituko da itsas uretan eta uraren gazitasuna º/ºº35 -koa da eta 20ºC-tan
dago. Ereduak 150 mm-ko diametroa du eta 20ºC-tan dagoen airean saiatzen da.
Hurrengoa eskatzen da:
a) Arraste indarra kalkulatzeko adierazpena lortu, Buckingham-en teoria erabiliz eta
indarra biskositatearen, dentsitatearen, fluidoa eta bere baitan murgilduta dagoen
gorputzaren arteko abiadura erlatiboaren eta solidoaren tamainaren (edozein luzera
hartu behar da kontutan, adibidez diametroa) menpekoa dela jakinda.
b) Airean lortu beharreko abiadura kalkulatu.
c) Konpresibitate efektuak direla eta emaitzetan egin beharreko zuzenketarik egin behar
den arrazoitu eta soluzio bideragarri bat topatu baiezkoa baldin bada erantzuna.
d) Ereduan neurtzen den arraste indarra, saioaren baldintzetan, 2,5 kg-koa bada, estimatu
prototipoan lortuko den indarraren balioa.

Emaitzak: a) ρ ⋅ D 2 ⋅ v 2φ (Re ) = F , b) v = 68,89m / s c) Ez da zuzenketarik behar


d) F = 11,20kg

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-17


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.16. Andel handi baten barruan ur geruza gazi bat ageri da, γ2 pisu espezifikoduna eta z0
sakonerakoa, ur gezako geruza baten azpian, azken honen pisu espezifikoa γ1 delarik. D
diametroa duen ihesbidea, andelaren hondoan kokatzen da. Esperimentu ezberdinak egin
dira deskarga hodiko abiadura kalkulatzeko eta goiko geruzako ur geza isurtzen hasten dela
ikusi da. Emaitza esperimentalen arabera, abiadura hurrengo formularen bitartez kalkula
daiteke:
Δγ 1 / 2 z05 / 2
v = 2,05 g 1 / 2
γ1 D2
Δγ = γ 2 − γ 1 delarik.
a) Ekuazio hau modu adimentsionalean idatzi daitekeela frogatu Frouderen zenbakia
erabiliz.
b) Andelean 20 ºC-tan dagoen itsasoko ura erabiltzean (30/1.000-ko gazitasunekoa) 20ºC-
tan dagoen ur gezaren azpian, eta itsas uraren maila 60 cm-koa bada, kalkulatu ur gazi
deskarga emari maximoa litro/minutuko 15 cm-ko diametroa duen deskarga hodiaren
zehar.

⎛ Δγ z 0 v ⎞⎟
Emaitzak: a) φ ⎜ , , = 0 , b) Q = 12.733,8l / min
⎜ γ D g⋅D ⎟
⎝ ⎠

Superficie
γ 1
límite

γ 2
z0

16.17. 4.096 Hm3-ko kapazitatea duen urtegi bat diseinatu nahi da hodi baten bitartez
turbina batzuk elikatu ahal izateko. Uraren abiadura hodian zehar fluidoaren dentsitatea,
biskositate dinamikoa, grabitatearen azelerazioa eta hodiaren diametroaren araberakoa dela
ezagutzen da.
Hurrengo gauzak eskatzen dira:
a) Azterketa dimentsionalaren bitartez fenomenoa adierazten duen ekuazioa lortu parte
hartzen duten talde adimentsional guztiak adieraziz.
Ur biltegiari dimentsioak emateko, 100 m3-ko kapazitatea duen eta eskalan eginda dagoen
eredu bat saiatzen da, eta bertan uraren abiadura neurtzen da 1m/s-koa delarik.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-18


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

b) Kalkulatu prototipoan zehar igaroko den uraren abiadura, grabitate baldintza berdinetan
lan egiten bada eta grabitate indarrak indar biskosoak baino garrantzi askoz handiagoa
dutela suposatuz.
c) Prototipoko turbinetatik igarotzen den emaria 204,8 m3/s-koa izatea nahi bada,
zenbatekoa izan beharko litzateke ereduko hoditik igarotzen den emaria?
d) Ze baldintza bete beharko ditu ereduko fluidoak antzekotasun osoa lortu ahal izateko?
Suposatu prototipoan erabilitako fluidoa 15ºC-tan dagoen ura dela.

Emaitzak: a) φ (Re, Fr ) = 0 , b) v = 5,87m / s c) Q = 0,029m3 / s d) Q = 5,64 ⋅ 10−9 m3 / s

16.18. Itsasoaren gora beherak aztertzeko eredu bat daukagu bi eskala desberdinetan
eraikia, alde batetik 1/500-eko eskala aplikatzen da plantan eta 1/80-ko eskala erabili da
altuerentzat.
Zenbatekoa izan behar da eredu honentzat marea baten iraupena naturan gertatzen diren
mareen iraupena 12 h 25´-koa bada?
Galdera berdina erantzun plantako eskala 1/50.000-koa eta altueren eskala 1/500-koa
denean.

Emaitzak: 13'22' ' eta 20 s

16.19. Turbomakina baten parte hartzen duten aldagaiak sarrerako hodiaren diametroa, D,
abiadura angeluarra, ω, biskositatea, μ, eta fluidoaren dentsitatea, ρ, emaria, Q, karga
altuera, H (energia masa unitateko) eta elikadura potentzia W dira. D, ρ eta μ errepikatzen
diren aldagai moduan hartzen baditugu kontutan, azterketa dimentsionala burutu.
a) Ariketa definitzen duten parametro adimentsionalak zehaztu.
b) Zer baldintza bete behar dira bi makina ezberdinetan bietatik igarotzen diren fluxuak
antzekoak izan daitezen?
c) 2. makinako abiadura angeluarra kalkulatu emaria berdina izanda, D2/D1 = 2 bada eta
indar biskosoak eragin handia ez dutela suposatuz. Zenbatekoa izango da kargen arteko
erlazioa baldintza hauetan?

H μ Q W
Emaitzak: a) Π 1 = , Π2 = 2 , Π3 = 3 eta Π 4 = 5 3 b) 4
D ⋅w2 2
D ⋅ w⋅ ρ D ⋅w D ⋅w ⋅ρ
w H
zenbakiak berdinak izan behar dira c) w2 = 1 eta 1 = 16
8 H2

16.20. Torpedo baten fuselajean kabitazioa gertatzeak bibrazioak eta soinuak erakartzen
ditu bere ur-azpiko desplazamenduan sortutako burbuilen inplosioa dela eta. Hori dela eta
edozein detekzio sistemak ikus dezake. Hau gerta dadila ekitearren, jakina da fenomeno
hau H sakonera, ρ dentsitatea, μ jariakinaren biskositatea, v desplazamendu abiadura, g

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-19


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

grabitatea eta Δ p (sakonerako presioa eta itsasoko uraren bapore presioen arteko
diferentzia) presio diferentziaren funtzioa da. Zera eskatzen da:
a) Azterketa dimentsionalaren bitartez fenomenoa adierazten duen ekuazioa lortu parte
hartzen duten zenbaki adimentsionalak adieraziz. (Erabili v, ρ, H aldagai errepikatu
moduan).
b) Torpedo diseinu berri bat ur azpian mugitzen da (itsasoko uretan 20ºC-tan) 8 metrotako
sakoneran. Jakina da Kabitazioa 21 m/s-ko abiadurarekin hasten dela, presio atmosferikoa
101 kPa denean. Froude eta Reynolds zenbakiak mespretxagarriak direla kontutan hartuz,
20 m-ko sakoneran mugitzen denean, zein abiaduratan agertuko da kabitazioa?
Datuak: Itsasoko uraren dentsitatea: 1.025 kg/m3. 20ºC uraren bapore presioa = 2,337 kPa
(absolutua).

Emaitzak: a) φ (Re, Fr , Ma ) = 0 , b) v p = 27,16m / s

16.21. Hodi batetik ura ponpatzeko behar den potentzia fluidoaren ρ dentsitatea, μ
biskositate dinamikoa, v abiadura eta hodiaren D diametroaren araberakoa dela jakinda,
a) Azterketa dimentsionalaren bitartez, potentzia Reynolds-en zenbakiaren menpekoa dela
frogatu.
1/5 eskalan egindako eredu batekin entsegu bat egiten da ura erabiliz fluido moduan
(biskositate zinematikoa 10-6), eta 2 m/s-ko abiadurarekin mugitzen dela ikusten da, 4 kW-
ko potentzia xurgatzen duenean. Prototipoko fluidoa 1,25 kg/m3-ko pisu espezifikoa duen
airea bada eta bere biskositate zinematikoa 14,8.10-6 m2/s-koa bada, hurrengoa eskatzen da:
b) Aireak hodian izango duen abiadura.
c) Aire hori mugitzeko behar den potentzia.

Emaitzak: a) f (Re ) =
W
, b) v p = 5,92m / s c) W p = 3,24kW
ρ ⋅ v3 ⋅ D2

16.22. Likido uniforme baten hedatzen ari diren uhinen hedapen abiadura hurrengo
ekuazioarekin kalkula daiteke uhinen zabalera txikia denean:

⎛ σ 2π gλ ⎞ ⎛ 2πh ⎞
c 2 = ⎜⎜ + ⎟⎟ tanh⎜ ⎟
⎝ ρ λ 2π ⎠ ⎝ λ ⎠

σ gainazal tentsioa, λ uhin luzera; h kitzikatu gabe dagoen likidoaren sakonera eta ρ
dentsitatea.
a) Aurreko ekuazioa modu adimentsionalean adierazi eta antzekotasun baldintzak adierazi
zenbaki adimentsional horien arabera.
b) Eredu batean ura eta detergentea erabiltzen badira (gainazal tentsioa ur garbiaren herena
da), eta prototipoan ura erabiltzen bada, zenbatekoa izan behar da eskalen arteko
erlazioa antzekotasun dinamikoa lortzeko mugimendu ondulatorioan? Suposatu eredu
eta prototipoko dentsitateak berdinak direla.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-20


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

⎛λ ⎞ 1
Emaitzak: a) φ ⎜ , We, Fr ⎟ = 0 , b) Lr =
⎝h ⎠ 3

16.23. Hidrohegazkin batek ur hartzean jasaten duen ukur (cabeceo) momentu maximoa
Cmax moduan adierazten da. Fenomeno honetan, hurrengo aldagaiak hartzen dute parte:
α = Hegazkinaren ibilbidea eta horizontalaren arteko angelua.
β = Hegazkinaren posizioa definitzen duen angelua.
M = Hegazkinaren masa.
L= Kaskoaren luzera.
ρ = Uraren dentsitatea.
g = Grabitatearen azelerazioa.
R = Ukur ardatzarekiko hegazkinaren biraketa erradioa.
Buckingham-en teoremaren arabera, zenbat zenbaki adimentsional agertuko dira arazo
honetan? Fenomenoa adierazten duen ekuazioa lortu.

⎛ L M ⎞
Emaitza: C max = L4 ⋅ ρ ⋅ g ⋅ φ ⎜⎜ α , β , , ⎟
⎝ R ρ ⋅ L3 ⎟⎠

16.24. Zer indar (eta beraiekin lotuak dauden zenbaki adimentsionalak) dira
garrantzitsuenak hurrengo fenomeno fisikoetan?
a) Lubrikazioa.
b) Tanten sormena.
c) Hodietako karga galerak.
d) Hodi bateko ariete kolpea.
e) Ur sakoneretan azterketak egiteko talde sonarrak.
f) Kabitazioa.
g) Odol ponpatzea arterietatik kapilareetara.

Erantzunak: a) Biskositatea; b) Grabitate indarrak; c) Gainazal tentsioa; d) Biskositatea;


e) Indar elastikoak; f) Elastikoak eta biskositate indarrak; g) Presioa; h) Gainazal tentsioa
eta presio indarrak.

16.25. Helize bat mugitzeko behar den potentzia hurrengo aldagaien araberakoa da: D =
helizearen diametroa, ρ fluidoaren dentsitatea, c = fluidoaren baitan soinuaren abiadura, w
= helizearen abiadura angeluarra, v = korronte askearen abiadura, μ = fluidoaren
dentsitatea.
a) Buckingham-en teoremaren arabera, arazoa definitzen duen ekuazioa aztertu eta
zenbaki adimentsionalak kalkulatu.
b) Helizea mugitzeko behar den potentzia kalkulatzeko biskositatea aldagaietatik kentzen
dela suposatuko dugu. Helizearen eredua, 1/5 eskalan egiten da 2 oin luzerako
prototipotik hasita. Ereduak 5 zaldiko potentzia behar badu, zenbatekoa izango da

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-21


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

prototipoak eskatuko duen potentzia 150 rpm-tan biraka ari denean? Benetako helizeak,
atmosfera estandar baten 30.000 oineko altueran eta 300 milia/ordu-ko korronte
askearekin lan egin behar du.
c) Zenbatekoa izan behar da entseguan erabili beharreko korronte askearen abiadura?
Suposatu ereduarentzat T = 59 ºF.
Datuak: atmosfera estandar baten taula. 1 slug = 14.594 kg. Farenheit eta Celsius graduen
arteko erlazioa: 1ºC = 5*(ºF-32)/9

⎛ W v ⎞
Emaitzak: a) φ ⎜⎜ , Re, Ma, ⎟ = 0 , b) W p = 24,27 kW eta vm = 150,52m / s
⎝ ρ ⋅ D ⋅v
2 3
D ⋅ w ⎟⎠

16.26. Hegazkin supersoniko baten eredu bat frogatu nahi da prototipoaren Mach eta
Reynolds zenbaki berdinekin.
Hurrengo baieztapenak egia edo gezurra diren arrazoitu:
a) Ezinezkoa da aldi berean bi zenbaki adimentsionalen berdinketa lortu eredu eta
prototipo artean.
b) Eredua haize tunel arrunt baten saiatu behar da zirkuitu irekian.
c) Eredua haize tunel baten saiatu behar da aire konprimatuarekin eta edozein
tenperaturarekin.
d) Eredua haize tunel baten saiatu behar da aire konprimatuarekin eta prototipoak
hegaldian topatuko duen tenperatura berdinarekin.

Erantzuna: d.

16.27. Eredu esperimental baten bitartez ponpa baten sukzio hodiaren sakonera minimoa
finkatu nahi da (hmin), uraren gainazal asketik neurtuta, sarreran zurrunbilorik gerta ez
daitezen eta airerik sar ez dadin sukzio bidetik. Ponpatzen den likidoa petrolioa da
(biskositate zinematikoa = 0,75 stoke) eta Q = 140 l/s-ko emaria lortzen da. Sukzio
hodiaren diametroa d = 250 mm-koa da. Saioa geometrikoki antzekoa den eta 1/5 eskalan
eginda dagoen eredu batekin burutzen da. Petrolioaren sarrera bidean garrantzitsuenak
indar biskosoak, inertzi indarrak eta grabitazio indarrak dira.
Kalkulatu:
a) Ereduan erabili behar den likidoaren biskositatea μ e.
b) Ereduan lortuko den emaria Qe, eta aldi berean sarrerako hodian dagoen abiadura, ve.
c) Prototipoan zurrunbiloak gerta ez daitezen beharrezkoa den altuera minimoa, ereduko
altuera horren balioa hmin= 60 mm dela jakinda.
Oharra: eredurako behar den likido egoki bat lortzeko ura eta glizerina nahas daitezke
proportzioaren arabera biskositatea aldatzen delarik (20ºC-ko tenperaturarekin) ur garbiaren
0,01 stokes-etatik glizerina hutsak duen 8 stokeserarte.

Emaitzak: a) υ m = 0,067 st b) Qm = 2,5l / s eta vm = 1,275m / s c) hmin = 0,3m

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-22


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

h min

v
d

16.28. Irudiko orratz balbularen diametroa Dp = 2 metrokoa da eta Hp= 100 metroko
kargarekin lan egiten du. Balbularen eredu hidrauliko bat frogatzen da eta ereduaren
diametroa De= 0,2 metrokoa da eta He= 6metroko kargarekin lan egiten du Qe= 206 l/s-ko
emaria lortuz. Lan baldintza hauetan, orratzak jasaten duen bultzada dinamikoa neurtu da
eta Pe= 60 kg-koa dela ikusi da.
Kalkulatu:
a) Prototipoaren baldintzetan lan egiten duen balbulak lortuko duen emaria.
b) Baldintza hauetan prototipoak jasango duen bultzada dinamikoa.
Oharra: fluxua guztiz turbulentua dela suposatu, beraz, Reynolds-en zenbakiarekiko
independentea izango da. Hots, Euler-en antzekotasuna erabili behar da. Kasu bietan,
erabiltzen den fluidoa ura da.

Emaitzak: a) Q p = 84,09m 3 / s b) P = 10 5 kg

Entrada y salida del fluido para el


movimiento de la aguja móvil

P
D

Aguja móvil

16.29. Golfeko pilota baten ezaugarriak haize tunel batean aztertu behar dira eredu bat
erabiliz. Menpekoak diren aldagaiak pilotak jasandako arraste eta euste indarrak dira.

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-23


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

Aldagai independenteak abiadura angeluarra eta pilotak gainazalean dituen deformazio


txikien sakonerak dira.
a) Azterketa dimentsionalaren bitartez fenomenoa adierazten duen ekuazioa lortu parte
hartzen duten zenbaki adimentsionalak adieraziz.
Golf jokalari profesional batek 73 m/s-ko abiadura eta 9.000 rpm-ko abiadura
angeluarrarekin jaurti dezake pilota. Baldintza hauek 24 m/s-ko abiadura maximoa duen
tunel baten ereduztatu ahal izateko:
b) Erabili beharreko pilotaren diametroa kalkulatu.
c) Ereduan ze abiadura angeluar izan behar du pilotak?

⎛ F d⎞
Emaitzak: a) φ ⎜⎜ , Re, ⎟⎟ = 0 b) Dm = 129,3mm c) wm = 972,6rpm
⎝ ρ ⋅ D ⋅v
2 2
D⎠

16.30. Biskositate, grabitate eta gainazal tentsioaren eragina antzekoa duen fluxu bat izan
bedi. Zelako erlazioa egon behar da eredu eta prototipoko dentsitate, biskositate eta
gainazal tentsioen artean antzekotasun dinamikoa lortu ahal izateko?

1 3 1 3
ρ 4 ⋅σ m 4 ρ p 4 ⋅σ p 4
Emaitza: m =
μm μp

16.31. Turbomakina bateko tortsio momentua, errodetearen N biraketa abiaduraren,


aipatutako errodetearen D diametroaren, makina igarotzen duen Q emariaren, h lan
kargaren, fluidoaren μ biskositatearen, fluidoaren ρ dentsitatearen eta besoen inklinazio β
angeluaren (sarreran) araberakoa da.
a) Fenomenoa definitzen duten parametro adimentsionalak kalkulatu Buckingham-en
teoremaren bitartez.
b) ¼ eskalan egindako eredu batekin lan egin behar da. Benetako turbomakinaren
errodetearen diametroa metro batekoa da eta abiadura angeluarra 200 rpm-koa denean
120 metroko kargarekin 1,5 m3/s-ko emaria lortzen da. Kalkulatu ereduan erabili
beharreko karga eta emaria.
c) Aurreko ataleko baldintzetan, tortsio parea 30 N-m-koa dela neurtzen da ereduan.
Zenbatekoa izango da prototipoan ematen den tortsio parea?
Oharra: eredu eta prototipoan erabilitako likidoa ura da eta bi kasutan baldintza berdinetan
aurkitzen dela suposatu.

D L⋅D N ⋅ D3 μ⋅D
Emaitzak: a) Π 1 = β , Π 2 = , Π3 = 2 , Π4 = eta Π 5 = b)
h Q ⋅ρ Q Q⋅ρ
hm = 30m eta Qm = 0,375m3 / s c) L p = 120 N ⋅ m

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-24


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.32. Ur biltegi baten azterketa egin nahi da 1/49 eskalan egindako eredu baten bitartez.
Ereduan dagoen uraren abiadura neurtzen da eta 0,4 m/s-koa dela ikusten da. Prototipoan
lortzen den emari maximoa 500 m3/s-koa da eta ereduan urak egindako indarra neurtzen da
2,5 kg-koa dela ikusiz.
Kalkulatu:
a) Abiadura, emari eta indarren eskala kalkulatu eta luzera eskalaren menpe adierazi.
b) Ereduan eman behar den emaria l/s-tan.
c) Biltegiko uraren abiadura.
d) Biltegiak jasaten duen indarra kg-tan.

5
3
Emaitzak: a) v r = Lr , Qr = Lr 2 eta Fr = Lr b) Qm = 29,75l / s c) v = 2,8m / s d)
F = 2,94 ⋅ 105 kg

16.33. Helize batean lortzen den P potentzia airearen dentsitatearen, D diametroaren,


korrontearen v abiaduraren, biraketa abiaduraren, biskositate dinamikoaren eta soinuaren
abiaduraren araberakoa da.
Buckingham-en pi teoremaren bitartez, fenomeno fisikoa adierazten duten parametro
adimentsionalak lortu.

v W v μ
Emaitza: Π 1 = , Π2 = , Π3 = eta Π 4 =
c ρ⋅D ⋅N
5 3
D⋅N ρ ⋅ N ⋅ D2

16.34. Turbina hidraulikoekin lan egiterakoan, turbinak emandako P potentzi mekanikoa, ρ


dentsitatea, μ uraren biskositate dinamikoa, w errodetearen abiadura angeluarra, Q emaria,
H karga totala (metrotan) eta g grabítate azelerazioaren funtzio da.
a) Fenomenoa definitzen duen parámetro adimentsionalak kalkulatu, aldagai errepikatuak
D, w eta ρ hartuz.
b) Francis turbinaren eredu bat, 42,07 cm-ko diametroa duen errodetea du, eta 5,643 m-ko
karga batekin probatzen da 374 r.p.m.-ko abiadura angeluarrarekin. Neurtutako potentzia
22,15 CV-koa da % 89,3 etekinarekin. Prototipoaren errodetearen diametroa 409 cm-koa
da. Adierazi zein den prototipoaren punpa karga, abiadura angeluarra, emaria eta emandako
potentzia antzeko jariakin batentzat, biskositate indarrak mespretxagarriak direnean.

W μ Q H g
Emaitzak: a) Π 1 = , Π2 = , Π3 = 3 Π 4 = eta Π 5 =
ρ ⋅D ⋅w
5 3
ρ ⋅D ⋅w
2
D ⋅w D D ⋅ w2
b) H = 54,861m , N = 119,95rpm , Q = 97,25m 3 / s eta W = 63.461,98C.V .

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-25


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.35. Abiadura handiko jaurtigai batek jasaten duen F erresistentzia indarra jaurtigaiaren v
abiadura, fluidoaren ρ dentsitatea, fluidoaren E elastikotasun modulu bolumetrikoa,
jaurtigaiaren D diametroa eta fluidoaren μ biskositatearen araberakoa da.
a) Parametro adimentsional guztiak kalkulatu π teoremaren bitartez.
b) Jaurtigaiaren abiadura 150 m/s-koa da. Efektu elastikoak mespretxatuz, zer nolako
abiadurarekin lan egin beharko litzateke 1/24 eskalan egindako eredu batekin?
Prototipoa 15 ºC-tan dagoen airean dago murgilduta eta ereduan 20ºC-tan dagoen ura
erabiltzen da. (Biak presio atmosferikoan daude)
c) Entsegua burutzean, jaurtigaiak jasandako indarra 150 N-ekoa dela neurtzen da.
Zenbatekoa izango da erresistentzi indarra prototipoan?

F
Emaitzak: a) Π 1 = , Π 2 = Ma eta Π 3 = Re b) vm = 249,5m / s c) F = 38,36 N
ρ ⋅ D2 ⋅ v2

16.36. Turbomakinen azterketa egitean, normalean 6 aldagaien menpeko fenomenoak


gertatzen direla antzematen da. D = errodetearen diametroa, N = biraketa abiadura, Q =
makinatik igarotzen den emaria, υ = biskositate zinematikoa, g = grabitatearen azelerazioa
eta Δ H = altuera totalaren aldaketa.
a) N eta D errepikatzen diren aldagai moduan kontutan hartzen baditugu, fenomenoan
parte hartzen duten zenbaki adimentsionalak lortu. Ohartu aldagai guztietan masarik
agertzen ez dela eta oinarrizko magnitudeak 2 izango direla.
b) Lurraren gainazalean kokatutako ponpa batek 10 m3/s-ko emaria mugitzen du 60ºC-tan
dagoen urarekin 1.750 rpm-ko abiadurarekin biraka dagoenean. Ponpatze altuera 20 m-
koa da eta errodetearen diametroa 0,4 metrokoa da. Espazio ontzi baten aurrekoaren
antzekoa den eta ¾ eskalan eraikia dagoen ponpa bat 3 10-6 m2/s-ko biskositate
zinematikoa duen olioa mugiarazten ari da 1450 rpm-ko biraketa abiadurarekin.
Lurreko gainazaletik ze distantziara lortuko da bi ponpen arteko antzekotasun
dinamikoa? Kalkulatu ponpa horrek izango duen emaria eta lortuko duen altuera.
Oharra: lurraren erradioa = 6372 km.

ΔH Q υ g
Emaitzak: Π1 = , Π2 = 3 , Π3 = eta Π4 = b)
D D ⋅N D ⋅N
2
N ⋅D
2

Q = 3.5m 3 / s , h = 15m eta d = 2508km

16.37. 1/8 eskalan egindako hegazkin baten fuselajearen eredu bat 2.150 kN/m2-ko presioan
dagoen tunelean saiatzen da 15 ºC-tan dagoen airea erabiliz.
Abiadura(m/s) 18 36
Erresistentzia (N) 4,7 15,7
Hurrengoa eskatzen da:
a) Erresistentzia edo arraste indarra kalkulatzeko erabili daitekeen formula ondorioztatu π-
Buckingham-en teorema erabiliz eta aipatutako erresistentzia biskositate absolutuaren

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-26


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

(μ), fluidoaren dentsitatearen (ρ), fluido eta solidoaren arteko abiadura erlatiboaren (v)
eta dimentsio karakteristiko (l) baten menpekoa dela suposatuz.
b) Hegazkin batek jasaten duen benetako erresistentzia kalkulatu 2400 metroko altueran
hegan egitean 290 km/h-ko abiadurarekin.
Datuak: π1*π2 = k (konstante)
Airea 2.400 m-ko altueran: Pabsoluta = 75 kN/m2, T = -1ºC, ν = 1,8059 10-6 m2/s,
Airea 15ºC-tan eta P = 2.150 kN/m2, ν = 6,975 10-8 m2/s
Aireak gas idealen ekuazioa betetzen duela suposatu.

⎛ Fr ⎞
Emaitzak: a) f ⎜⎜ , Re ⎟⎟ = 0 b) R = 208,25 N
⎝ ρ ⋅v ⋅l
2 2

16.38. Torpedo baten fuselajean ematen den kabitazioaren eraginez, zaratak eta bibrazioak
sortarazten dira torpedoaren ibilbidean uraren gainazala baino beherago mugitzerakoan.
Honen eraginez, oso erraza da torpedoak detektatzea eta arazoa saihesteko fenomenoa
ekidin nahi da. Ezaguna da fenomenoa torpedoa murgilduta dagoen H sakoneraren, uraren
μ biskositate dinamikoaren eta ρ dentsitatearen, uraren lurrun tentsioaren, torpedoaren
abiaduraren eta grabitatearen azelerazioaren menpekoa dela.
a) Fenomenoan parte hartzen duten zenbaki adimentsionalak kalkulatu.
b) Diseinu berri batekin, 8 metroko sakoneran murgilduta dagoen torpedo bat 21 m/s-ko
abiadurarekin kabitatzen hasten bada eta Reynolds eta Frouderen zenbakiak eragin
mespretxagarria dutela suposatuz, kalkulatu torpedoa kabitatzen hasiko den abiaduraren
balioa 20 metroko sakoneran bidaiatzen duenean. Datua: itsasoko uraren dentsitatea =
1025 kg/m3.

p
Emaitzak: a) Π 1 = σ , Π 2 = Re , Π 3 = Fr eta Π 4 = b) v = 27,01m / s
ρ ⋅ v2

16.39. Itsas bazterreko olatuen mugimenduaren azterketa esperimentala burutu ahal izateko,
geometrikoki antzekoa eta 20 aldiz txikiagoa den eredu bat erabili behar da. Itsasoko uraren
dentsitatea 1030 kg/m3-koa da eta ur gezaren dentsitatea 1000 kg/m3.
a) Gainazal tentsioa eta frikzioa kontutan hartzen ez badira, adierazi zein den fluxuen
arteko konparaketa egiteko erabili behar den parametro adimentsionala eta erantzuna
arrazoitu.
b) Prototipoan ematen den uhinaren abiadura 0.15 m/s-koa bada, zenbatekoa izango da
uhinaren abiadura ereduan?
c) Fluxu hauek kontutan hartzen baditugu, zenbatekoa izango da eredu eta prototiporako
indarren arteko erlazioa?

Emaitzak: a) Re b) vm=3,09 m/s c) Fm/Fp=1,03

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-27


16. Gaia: Analisi dimentsionala eta antzekotasun dinamikoa

16.40. Departamentuko jariakin mekanikaren laborategian helize batekin saiakuntzak egiten


ari dira. Helize horrek 30 ºC-tan hautsaren aurkako olioa mugiarazten du, eta mugimendu
hori hurrengo aldagaien bidez definitzen da: dentsitatea, helizearen zeharkako fluxua v=13
m/s, abiadura angeluarra N=100 r.p.m., diametroa D=20 cm, inpultsio indarra F=7.350 N
eta irteera potentzia.
a) Errepikaturiko aldagai moduan ρ, D eta N erabiliz, lortu pi zenbaki
adimentsionalak.
b) Kalkulatu sarrerako abiadura v1, irteerakoa v4, helizearen bi aldeen arteko presio
diferentzia p3- p2, irteerako potentzia W eta errendimendua.
c) Lortu antzeko helize baten inpultsio indarra, kontutan harturik honako hau ura
mugitzen duela, T=4ºC-tan, bere diametroa laborategikoa baino 2,5 aldiz txikiagoa
dela eta abiadura angeluarra N=200 r.p.m. dela.

v F W
Emaitzak: a) Π 1 = , Π2 = eta Π 3 = b) v1 = 3m / s ,
N ⋅D ρ⋅N ⋅D
2 4
ρ ⋅ N 3 ⋅ D5
v 2 = 23m / s , p3- p2=234 kPa, W=22,05 Kw eta η=%18,75 c) F=836,27 N

Ingeniaritza fluidomekanikoa 16-28

You might also like