Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 16

2022/01/ 28

- 2022/05/22

JOSÉ
ANTONIO
SISTIAGA
DE RERUM
NATURA
eus

1
ANTOLAMENDU ETA KOORDINAZIO OROKORRA Kubo Kutxa aretoak bere esker ona adierazi nahi
Kubo Kutxa. Kutxa Fundazioa die erakusketa honetan modu batean nahiz bes-
tean parte hartu eta lagundu duten pertsona eta
ERAKUSKETA entitateei, eta bereziki hauei: José Antonio Sistia-
José Antonio Sistiaga. De rerum natura ga, Catherine Rodié, Ainara Sistiaga, Alain Sistiaga,
Jokin Sistiaga, Waslaw Sistiaga, Xabi Garat, Helena
KOMISARIOTZA Elbusto, Juan Pablo Zabala, Svetlana Beklemicheff,
Jean-Michel Bouhours Euskal Filmategia eta Irungo Udala. Eta Gorka Sis-
tiagari bere eskuzabaltasunagatik, haren laguntza
KOORDINAZIOA gabe ezinezkoa izango baitzen proiektu hau.
Ereiten Kultur Zerbitzuak
©José Antonio Sistiaga, VEGAP, Donostia / San
DISEINU GRAFIKOA Sebastián, 2022
Maite Zabaleta Nerecán

ARGIZTAPENA ETA MUNTAIA


Expolan
Onartu

ZURGINTZA
Lankor

GARRAIOA ETA ENBALATZEA


Hasenkamp

FILMEN DIGITALIZAZIOA
Filmoteca Vasca
Gorka Sistiaga (Light Cone, Paris)

IKUS-ENTZUNEZKOAK
Laser

MARKOZTATZE LANAK
El Taller Restauración

ZAHARBERRITZE LANAK
Ana Vitoria
Equipo 7
Garazi Valverde

ASEGUROA
Mapfre

ITZULPENAK
Lourdes Pérez Munilla
Rosetta T.Z.

ERROTULAZIOA
Druck

HEZKUNTZA
Koma Zerbitzu Kulturalak

INPRIMAKETA
Michelena Artes Gráficas, S.L.
De rerum natura erakusketak alderik alde zeharkatzen du José
Antonio Sistiagaren (Donostia, 1932) ibilbide artistikoa. 60ko
hamarkadan sorturiko «fronte kulturaleko» figura nabarmene-
tako bat izan zen, 1965ean Gaur taldea sortzearekin batera,
izan ere, taldearen bultzatzaileetako bat izan baitzen; horrez
gainera, Euskal Herrian margolaritza abstraktuak izandako or-
dezkari nagusietako bat dugu Sistiaga, María Paz Jimenez Es-
cudero aitzindariaren pausoei segika.

Txikia zelarik piztu zitzaion bokazio artistikoa Sistiagari, Diego


Velázquezen margolan baten kopia ikusi ostean, eta artista au-
todidakta izan zen, oso gazterik ekin baitzion bere kabuz ikas-
teari, maisuen margolanak kopiatuz. 1955etik aurrera, Parisen
jarri zen bizitzen, eta gerraosteko arte-korronterik abangoar-
distenetan murgildu zen. Oroz gain, pintura esploratu zuen ne-
kaezin, inguruko Munduaren ezagutza intuitibo, sentsorial eta
dionisiar bat garatzeko bide gisa.

50eko hamarkadaren bigarren erdian sei urte igaro zituen Pari-


sen, eta, horren ondoren, 1962an zehazki, Euskal Herrira itzuli
zen: bere dinamismoa eta sormena baliatu zituen garaiko kul-
tura berritzeko eta hainbat proiekturi ekiteko –hezkuntzari, kul-
turari eta arteari lotuak–, diktadurako kultur instantzia ofizialak
eraldatzeko asmoz.

Familiako aita zen Sistiaga, eta bere haurren hezkuntzak kez-


katzen zuen, izan ere, beharrezkoa iruditzen baitzitzaion, gizar-
tea eraldatzeko, haurren hausnarketa-gaitasunean oinarrituriko
hezkuntza bultzatzea, gaurko umeak izango baitira biharko hel-
duak. 1963ko urtarrilean, Esther Ferrerrekin batera —Donostia-
ko beste artista bat—, Adierazpen Askeko Lantegia ireki zuen
hiriko umeentzat, eredu gisa hartuta Arno Sternek Pariseko St.
Germain des Prés auzoan garatzen zuen Ostegunetako Aka-
demia, jolasaren eta haurren sormen-potentzial naturalaren
inguruan ardaztua, pentsamendu libertarioaren ildotik. Hez-
kuntza-eredu alternatiboak interesatzen zitzaizkion artistari,
eta bereziki interesgarria iruditu zitzaion Eskola Modernoaren
mugimendua, Célestin Freinetek sortua —Frantziako hegoal-
dean izan zuen mugimendu horren berri Sistiagak—; 1964an,
11 hilabetez, Esther Ferrerrek eta Sistiagak lehen hezkuntza-
ko eskola bat bultzatu zuten, Freineten pedagogia aktiboaren
ereduari segika, Elorrioko Funcor kooperatibaren baitan: hez-
kuntza artistikoaz arduratu ez ezik, ikaskuntza-marko berri bat
finkatu zuten, barne-arkitektura bat eratuz eta errepresio-sis-
tema frankistaren aurkako arauak ezarriz, hala nola hezkuntza
3
mistoa eta euskararen erabilera. Azkenik, Sistiagak tratua zuen
Dioniso Barandiaranekin, eta, horren haritik, Barandiaran gale-
ria zabaldu zen 1965ean Donostian; kulturgune berritzailea izan
zen: bertan antolatu zen Gaur taldearen lehen erakusketa ko-
lektiboa, bai eta, besteak beste, kontzertuak, performanceak
eta poesia-errezitalak ere.

Artistaren arte-ekoizpen pertsonalean zentratzen da De rerum


natura erakusketa, hainbat diziplina uztartzen baititu: pintura,
marrazkiak, filmak, gardenkiak… Erakusketaren izenburua,
berriz, Lukrezio erromatar poetaren bilduma bati dagokio —K.
A. I. mendean idatzia—; bertan, Epikureo greziar filosofoaren
ideiak garatu zituen Lukreziok, alegia, naturako gauzen gailen-
tasunari buruzko argudioak: ikuspegi filosofiko horren gidaritza
pean esploratu zituen Sistiagak pintura abstraktuaren bideak.

Paisaiak —figuratiboak zein abstraktuak—, elementuak, natu-


rako indarrak eta energiak inspirazio-iturri handia izan ziren ar-
tistarentzat, haiei tiraka ikertu zituen kolorea, argia, mugimen-
dua, keinua. Sistiagaren obrak abstraktuak dira maiz, baina
deskubrituko dugu, harriturik, figura ere agertzen dela tarteka,
modu diskretuan zein nabarmenean, bereziki gorputz femeni-
noaren eta desiraren gaiaren haritik.

4
1 LEHEN MARGOLANAK, 1955-1964

Lehenengo areto honetan, obra partez argitaragabeak biltzen


dira, erakusketa hau prestatu bitartean agertutakoak. Gehien-
-gehienak paisaiaren gaiari loturik daude, izan ere, paisaiaren
kontzeptutik eta naturarekiko harremanetik beretik abiatuta ma-
mitu baitzen, arian-arian, artistaren lengoaia abstraktua. Gipuz-
koako paisaiak hautatu zituen Sistiagak, eta mendiak lehenetsi
zituen, nabarmen, itsasoaren gainetik. Prestakuntza-bolada
horretan, zeinetan Parisen bizi izan baitzen —nahiz eta Euskal
Herrira itzultzen zen maiz—, artistak, obraz obra, bide inizia-
tiko baten mugarriak balira bezala, inpresionismoaren osteko
pintura modernoko korronteen estiloak landu zituen: postinpre-
sionismoa, sinbolismoa, fauvismoa eta abstrakzioa. Paisaien
bitartez, hala koloreak nola lerroek autonomia lortu zuten apur-
ka-apurka. Paisaje vizcaíno [Bizkaiko paisaia] (1956) eta Jardin
des Tuileries [Tuileriak] (1956-66) obrei erreparatuta, agerikoa
da Vasily Kandiskyren obraren eragina, eta bi lanek etapa ga-
rrantzitsu bat markatzen dute mintzaira piktorikoko elementuen
autonomiari dagokionez, abstrakzioaren bidea urratzen baitute.
1961ean Parisetik itzulirik, artistak mintzaira abstraktu informal
eta espresionistari argiki heldu bazion ere, bere irudimenaren
jakin-mina eta zalutasuna erakutsi zituen hargatik, dogmatismo
oro ukatuz: esate baterako, beirateak eta pintura txinatarraren
espazio fluidoak landu zituen. Izenbururik gabea (Rasputin)
konposizio handiak, zeinak eskandalua eragin baitzuen bere in-
gurukoen artean ere, Pop Art mugimendu sortuberriaren oihar-
tzuna dakar, masa-komunikabideetako irudien collageak biltzen
dituelako eta erotismoa ere aipatzen duelako.

5
2 OBRA GRAFIKOA, 1955-1965

Hamarkada horretan, Parisen, Ibizan, Donostian eta Donibane-


-Lohizunen bizi izan zen artista, eta jarduera grafikoa funtsezkoa
izan zen beretzat, ziur aski jardun benetan malgua delako, eta,
beraz, aproposa artistaren bizimolde nomadarako. Gouachea,
tinta eta akuarela baliatu zituen teknika gisa, eta sortatan sailkatu
zituen bere lanak. Hamarkada horren bereizgarria da arte infor-
malaren nazioarteko testuingurua eta, bereziki, Pariseko ingurune
artistikoa, zeinetan murgildu baitzen Sistiaga 6 urtez (1955-61).
Hiri horretan, Manuel Duque artista andaluziarra ezagutu zuen,
eta adiskidetasun emankor bat garatu zuten biek; hala, Nuagis-
ten taldeko jardueren erdi-erdian suertatu zen Sistiaga; Julien Al-
vard arte-kritikari frantziarrak bultzatzen zuen taldea hain zuzen.
Arte informalaren adar horrek, bada, irudimenezko unibertso bat
sortu zuen, oinarritzat hartuz natur ingurune akuatikoak, lurrun-
tsuak eta argitsuak, bai eta elementu fluidoak ere; «zerumugarik
ez amaierarik gabeko mundua», Alvardek 1953an idatzi zuenez.
Ekialdeko filosofiari zor zaizkio infinituaren, immaterialtasunaren
eta hutsaren aipamenak, bereziki zen budismoari, pentsamolde
horren printzipioen berri izan baitzuen jendeak bai Europan baita
Estatu Batuetan ere: artistaren konposizioetan berehala gailendu
ziren hutsaren eta azkengabetasunaren gaiak, baina, horrez gai-
nera, keinu artistikoan intentzioa galtzearen kontzeptuak betirako
markatu zuen Sistiagaren bilakaera. Parisen, Tintas negras [Tinta
beltzak] seriea sortu zuen artistak, tinta txinatarra erabiliz, gauez,
hiriko lorategi publiko mortuetan, gaueko itzalak hartuz inspirazio
gisa. Pintzelaz aparte, egurrezko makilatxoak erabili zituen artis-
tak tinta batzuk egiteko; tresna horri esker, tentsioa sor zezakeen
lerroetan, eta, batzuetan, zoriaren zoriz, forma errealistak eskura-
tu zituen: dantzari bat, giza silueta bat, haize-oihalak… Artistaren
mintzaira plastiko abstraktua martxan jartzen da orrialde zuriaren
gainean, tintaren teknika oinarrizkotik abiatuta.

1961ean, Parisetik alde egin zuen Sistiagak; Ibizara joan zen


lehenik, eta Euskal Herrira gero; itzulera horren ezaugarriak
dira eztanda kromatikoa eta horien adierazkortasunaren gara-
pen ikusgarria: obra batzuetan, keinuaren indar espresionista
eta keinuan berean datzan energia agertzen dira; beste batzuk,
aldiz, bareagoak dira, lerro jarraitutik abiatzen baitira; halaber,
egileak ikerketa berriak egin zituen kolorearen eta argiaren
inguruan, fenomeno naturalak inspiraziotzat hartuta. Zoruan
aurkezten diren obra txikiek, bestalde, meditazioari eta espiri-
tualtasunari dagokion dimentsioa islatzen dute, zeina presente
baitago beti Sistiagaren obran.
6
3 …ERE ERERA BALEIBU IZIC SUBUA
ARUAREN…, 1968-70

35mm film margotua, 75’, mutua


4K formatuko digitalizazioa: Gorka Sistiagak, Light Conen, Pa-
ris (2021)

…ere erera … da, zinemaren historian, zuzenean pelikularen


gainean margotutako lehen film luzea. Filmari buruz hitz egi-
tean, maiz azpimarratzen da hori, obraren izaera prometeotar
ia absurdo eta bakanaren isla; proiektu honetarako, artistak
gogor lan egin zuen hamazazpi hilabetez, egunean hamabi or-
duz, «jogurtak janez», autorearen beraren esanetan.

Lehenago ere izanak ziren zuzenean pelikularen gainean mar-


gotutako beste film batzuk zinemaren historian: adibidez,
1910ean edo 1912an, halako filmak egin zituzten Arnaldo Gin-
na eta Bruno Corra futurista italiarrek (gaur egun, desagertuta
daude lan horiek); bestalde, 30eko hamarkadaren erdialdean,
era horretako filmak egin zituzten Len Lye zeelandaberritarrak
eta Norman McLaren kanadarrak. Sistiagak, hain zuzen ere,
McLarenen film bat deskubritu zuen Frantziako Zinematekan:
modu horretan jabetu zen film margotuen teknikak aukera guz-
tiz berriak zabaltzen zizkiola bere margolaritza keinuzko/espre-
sionistaren muga fisikoak gainditzeko. Sistiagaren filmak ez du
soinurik, 70 minutu irauten ditu, meditazio-bidaia baten itxura
du, hutsaren eta materiaren bihotzera iristen dena kasik; gauza
infinituki handiak eta gauza infinituki txikiak, denak agertzen
dira, txandaka, pantailan: irakinaldiek, arrastoek, eztandek, sa-
kabanaketek eta egitura konplexuekiko kontzentrazioek espe-
rientzia bisual guztiz berri bat adieraz lezakete, bi elementurekin
lotua: batetik, astrofisikarekin; bestetik, ekialdeko filosofiekin.

Film hau atzerriko hainbat herrialdetan erakutsi zen, hala nola


Estatu Batuetan, Frantzian, Alemanian, Britainia Handian eta
Japonian; bestalde, hiru museotako bilduma iraunkorren parte
da: Georges Pompidou zentroa (Paris), Reina Sofía Arte Zen-
troa Museo Nazionala (Madril), eta CCCB Kultur Garaikidearen
Zentroa (Bartzelona). Film margotuen historiako lan goren hau,
besteak beste, Frantziako Zinematekaren erakusketa eta argi-
talpen batean agertu zen: Lanterne magique et film peint : 400
ans de cinéma [Linterna magikoa eta film margotuak: 400 urte
zinema], eta, ez hori bakarrik, in situ erakusketa bat eta argital-
pen berezi bat eskaini zioten Tabakaleran (Donostia), 2007an.

7
4 …ERE ERERA… FILMAREN OSTEKO
MARGOLARITZA, 1970-1997

Artistaren sorkuntza artistikoa eraldatu egin zen 1965 eta 1968


bitartean, hainbat jarduera uztartu baitzituen garai horretan:
haurren hezkuntza alternatiboa garatzeko ekintzak; Gaur tal-
dearen jarduna, zeinaren sortzailea izan baitzen (kolektibo
horretan biltzen ziren, Sistiagaz gainera, Amable Arias, Rafael
Ruiz Balerdi, Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Jose Luis Zumeta,
Nestor Basterretxea eta Remigio Mendiburu); bai eta Sistiaga-
ren beraren ekinaldiak ere (hitzaldiak, performanceak…).

Ia bi urtez …ere erera… film margotuaren proiektua garatu os-


tean, hura amaitzean heldu zion berriro artistak margolaritzari,
70eko hamarkadaren hasieran hain zuzen.

Olioak ziren, neurri handikoak, eta, espazio publikoan erakus-


teko sortuak zirenean, baita monumentalak ere. Obra-tipologia
ugari ikus dezakegu:

Batetik, obra «partikularrak» daude, astrofisikaren unibertsoan


eta materiaren fisikan oinarrituak; horren adibideak dira Acción
vital. Homenaje a nuestros antepasados [Bizi-ekintza. Omenal-
dia geure arbasoei] eta Ráfaga [Erauntsia]. Atzealde zuri eta
uniforme baten gainean, hala espazio siderala nola atomoen
espazioa osatzen duen hutsaren adierazle, partikula koloretsu
soilak agertzen dira, pintzelaren pasaera laburraren arrastoak,
zeinak trazu diskretuak utzi baititu mihisean gainean. Margolan
hauek azkar gauzatu ziren; artistak, keinu-molde horri buruz
mintzatzean, mihisearen aurrean egindako koreografia isil bat
dela esaten du, eta pintzelaren puntatik loratzen dela zehazki.

Ondoren, bestelako obra batzuk sortu zituen artistak: kolo-


re biziko atzealdeen gainean, trazu paraleloekiko kurba han-
diak margotu zituen, naturaren formak gogora ekarriz, hala
nola ozeanoko olatuak, hodeiak eta lurreko toles geologikoak.
Uhain eta odei margolanaren kasuan, formak tangentzialak
dira, badirudi ez direla inoiz elkartuko; Llamarada. Homenaje
a mi padre [Sugarra. Omenaldia aitari] eta Vorágine [Zurrun-
biloa] obren kasuan, berriz, bata bestearekin ahokatzen dira
formak, indar kontraesankorren edo energia-fluxu konplexuen
arteko jolasak iradokiz. 70eko hamarkadaren bukaera aldera,
artistaren mintzaira piktorikoak abstrakziorantz jo zuen, nahiz
eta modu esplizituan iradokitzen zen argia zela margolanen gai

8
nagusia: izenburuek erreferentzia zehatza egiten diote natura-
ri, pinturak soilik iradokizunen bidez adierazten dutena islatuz:
esate baterako, Paseando por el bosque: luz matinal [Ibi-
laldia basoan: goizeko argia] eta La sortie au jour : Hommage
à Maurice Ravel [Egunera ateratzea: Omenaldia Maurice Ra-
veli] obretan, arrandiaz azaleratzen dira artistaren kolorerako
gaitasunak.

70eko hamarkadaren erditik aurrera, berriro agertu zen natura-


ren gaia artistaren obretan, lanen izenburuek eguneko uneen
berri ematen baitute gainera; horren adibide dira Naturaleza
crepuscular. Montaña [Natura iluntzean. Mendia] (1975) eta
Paseando en el bosque: luz matinal [Ibilaldia basoan: Goizeko
argia] konposizio handia. Izenburuek egunsentia eta ilunabarra
aipatzen dituzte, hortaz, bistan da artistak garrantzia ematen
ziola une jakin horietako argi naturalari, zeinetan argiaren ko-
loreak inoiz baino urrutiago egoten baitira zeniteko argitik, hau
da, eguneko argia deitzen zaion argi zuritik. Momentu bereziak
dira, dudarik gabe, meditaziorako egokiak; betidanik sustatu
dituzte oldar poetiko edo erromantiko ederrenak; margolariaren
kasuan, koloreak askatasun osoz aukeratzeko modua eman
zioten: gorri goriak, eguzkia zerumugaren lerrotik altxatzen den
momentua islatzeko; eguneko argiaren zuri/horia eta, azkenik,
urdinak, iluntasuna abailtzear dagoen unea, edo jada dena har-
tu duenekoa, adierazteko. Artistak, hiru kolore primarioen arte-
ko gardentasunekin jokatuz, espektro guztiko koloreak garatu
zituen. Koloreek dute adierazpen-indarra, eta, horrekin batera,
marrazketa desagertu egin da konposiziotik, artistak berak sor-
turiko tresna baten trazua lehenetsiz: pintzel edo eskuila ugari,
elkarri lotuta; modu horretan, hainbat kolore-izpitan biderka-
tu daiteke keinua. Paseando en el bosque: luz matinal lana-
ren kasuan, formak fluidoak dira, ur azpiko landare erraldoiak
edo sugarrak gogora ekartzeko eran, eta horrek erakusten du
Sistiagaren lanak baduela loturarik, nahi gabe bada ere, Nua-
gisten unibertso ikonikoarekin, eta, bereziki, René Duvillierren
lanarekin: frantziar margolari informal bat izan zen hura, André
Bretonek sustatua 50eko hamarkadan.

9
5 FIGURAK, PAISAIA ETA JARIOA, 1970-2006

Aurreko aretoko margolanen aldi berean, Sistiagak mintzaira


minimalistako obra grafikoen sorta bat garatu zuen: ikatz-ziri
gorri nahiz urdinekin egindako lerroak dira. Bihurgune-figurek
gogora dakartzate naturan gertatzen diren mugimendu handi
eta geldoak, hala nola higidura-uhin handiak, uhinen tankerako
fenomenoak: ozeanoko olatuak, adibidez. Eskultoreak harria-
ren masa mehetzen duen bezala, handik forma anatomiko bat
sortzeko, Sistiagak, funts minimalistako jardun honekin, giza
figuraren itzulera «sorraraziko» du, espero gabe: Desnudos
[Biluziak] sorta da horren emaitza. Sorta hori egiteko, mode-
loak izaten zituen parean, eta ikatz-ziri fin batekin marrazten
zuen, horizontalean, paperari behin ere begiratu gabe. Obra
horiek argi eta garbi erakusten dute artistaren marrazteko tre-
bezia itzela; horrez gainera, halako sentsualitate primitibo bat
darie marrazkiei, Antzinako Greziako Ziklade uharteetako idolo
arkaikoak balira bezala. Hamar urte beranduago, modeloetan
oinarrituz biluziak marrazteko proiektuari ekin zion berriro Sis-
tiagak; oraingoan, ordea, alde batera utzi zuen «artista eta bere
modeloa» bereizten dituen ohiko rola, eta bi kideren arteko
eszena intimoen lekukotasun zuzena eman zuen. Obra horie-
tan bi asmo nabarmentzen dira: batetik, errealismoa gehiago
baiesten da marrazkietan; bestetik, konplexurik gabe heltzen
zaio sexualitatearen gaiari, ikonografia erotiko esplizituagoare-
kin. Lan grafiko horien hazi bat jadanik presente zegoen, neurri
batean, amodio-harreman baten autoerretratua islatzen duen
Laztanak filmean.

Paradigma berri bat agertu zen Sistiagaren obran, eta gaur arte
iraun du: jarioaren nozioa da, zehazki. Heraklito filosofo grezia-
rrak aipatu zuen estreinakoz. Errealitate mugikor, aldakor eta
iheskorra deskribatzen du jarioak: ezer ez da amaitzen sekula,
dena higitzen da, etenik gabe, unibertsoan. Sistiagak mugi-
kortasunaren nozio hori landu zuen 80ko hamarkadan, obrak
sortuz paperaren gainean gouachez eta pastelez. Paseando
por el bosque: luz matinal margolanaren erako kurba paralelo
handiak daude obra koloretsu eta bizi-bizi hauetan; horiez gai-
nera, berriro azaltzen dira paisaia errealistetako lerroak: filigra-
na erara, atzealdean eta kolore-jarioen norabidearekiko «kon-
trakarrean» agertzen dira. Artistak, hala, errealitate ukigarri eta
hautemangarri bat agerrarazten du, halakoa ez den ingurune
baten barruan.

10
6 AZKEN OBRAK, 2011-

2011-2012 urteetatik aurrera, Velocidad, luz, color: un solo


gesto, tres resultados diferentes izeneko obra-sorta piktorikoa
abiatu zuen artistak; sorta hori da, alde handiarekin, bere ibil-
bideko emankorrena. Ehunka margolan dira, olioa kartoiaren
gainean. Estudioan, horizontalean jarduten zen margolaria,
mahai handi baten gainean: bi kartoi zuri, «matrizeak», besoen
garaieran kokatzen zituen; bien artean, baita haien inguruaren
ere, kartoi gehiago jartzen zituen: batzuk beltzak; beste batzuk
txikiagoak eta zuriak: bere dispositiboaren «azalera pasiboak».
«Matrizeen» gainean, keinu indartsuz margotzen zuen, azale-
rari jotzen zion pintzelarekin: kolpeak baldintzatu behar zuen
jarraipena. Keinuaren bitartez, pintzelean bildutako materia tu-
rrustan atera zitekeen alboetatik, eta proiekzioak zein orbanak
sor zitzakeen inguruan. Zen filosofiako irakaspen bat berrak-
tibatzen da hemen, Daisetz T. Suzukiren ikuspegiari segituz
betiere: keinuaren intentziorik eza. Margo-tantatxoak, artisten
lantegietako zoruan topatu ohi ditugun erakoak, hondakinak
alegia, Sistiagaren margolaritzaren funtsa bilakatzen dira.

Jarioa errealitate mugikor baten paradigmatzat hartzen duen


nozioa bete-betean adierazten da hemen pinturaren bitartez,
masa-efektuak eta kolore-partikulen jarduera bizia tarteko.

11
7 FILM KOSMIKOAK

Impresiones en la alta atmósfera


[Inpresioak goi-atmosferan], 1988-89
70mm IMAX filma, 7 min, soinuarekin no bisual kontrolik gabeak agertzen dira, giza ikus-
4K kopia digitala, 35 mmko interpositibotik menaren hautematearen mugan, izarren muineko
jarduera izan zitekeena iradokiz. Artista, tarteka,
Bere bigarren film margotua 80ko hamarkadaren eguzki-erupzioak iradokitzen ahalegindu da, astro-
amaieran egin zuen Sistiagak, 70 mm-ko pelikula fisikariek eguzki-ekaitzak deiturikoak, alegia.
batekin, 15 zuloko lmax deitua; teknologia hori era-
biltzen zen zinearen industrian peplumak edo film Soinu-bandari dagokionez, Waslaw Beklemicheff
bereziki ikusgarriak proiektatzeko pantaila erraldoi semeak organo elektrikoarekin konposaturiko
esferikotan (Omnimax), giroan bete-betean murgil musika erabili zuen artistak; ikuslea huts siderale-
zitezen ikusleak. Artistak 20 urte lehenago eginda- ra amilarazten duen irrintzia, berriz, Beñat Axiarik
ko lehen film margotua ez bezala (…ere erera…, egindakoa da.
1968-1970), Impresiones en la alta atmósfera la-
nak modu esplizituagoan aldarrikatzen du saiakera Filma jatorrizko bertsioan aurkeztu zen, 70 mm
kosmogoniko bat dela: irudien bidez, izar baten ga- lMAX formatuan, ekipamendu bereziko aretoetan,
rapenari jarraituko diogu (haren bizitzari), unibertso hala nola Pariseko Géode aretoan, Poitiers hiriko
kosmiko ilunaren baitan, zeina indar-eremu indar- Futuroscopen eta Natur Zientzien Museoan, Ma-
tsuek zeharkatzen baitute. Film zuzenaren teknikari drilen. Estatu Batuetan erakutsi zen halaber (Los
esker (pelikularen gainean margotzen da), fenome- Angeles, New York, Chicago, Miami, Pittsburgh eta
Baltimore hirietan), baita Japonian eta Europan ere.

Han (Sobre el sol)


[Eguzkiari buruz], 1992-
70 mm IMAX film margotua, 2’, mutua kosmiko bat kontatzen da, izar baten bizitza eta
Irudien digitalizazioa eta berreraikitze digitala oso heriotza; lehenik, apurka-apurka hazten da; gero,
definizio altuan: Gorka Sistiaga (2021) erraldoi gorri bilakatu, eta, azkenik, deuseztatu
egiten da, hautsa baizik ez izan arte. Kate-erreakzio
Han: Artistaren azken film margotua dugu hau; kimiko gero eta azkarrago gisa irudikatu zen izarra-
1992an hasi zuen, eta bukatu gabe dago (7 minu- ren heriotzaren prozesua. Modu horretan, markoan
tukoa izan behar zuen, eta 2 bakarrik irauten ditu). egonkorturiko objektu kosmikoak, txantiloien edo
paper gaineko planoen bidez lortuak, poliki-poliki
Aurreko bi film margotuen kontrakarrean, honako mugitzen dira irudian barna; aldiz, haien «materia»,
lan honek garapen narratibo bat osatzen du, zient- giza adimenaz gaindiko materia energetikoa, film
zialariek izarren bizitzaz aztertutakoarekin bat egi- margotuaren teknikaren bitartez eratzen da.
nez: zazpi minututan, hainbat milioi urteko prozesu

12
ARTELAN KOMENTATUAK

Desnudos [Biluziak] sorta, 1970-1972


Gilles Deleuze-k, Francis Bacon margolariari buruz bat-batean, trazuek itxura primitibistako giza hara-
ari delarik La logique de la sensation [Sentsazioaren gitze baterantz jotzen dutela ematen du: silueta fe-
logika] liburuan, eta Aloïs Riegl-en ikusmen hapti- meninoak dira, sentsualitate handia darien jarrerak.
koaren kontzeptuari heltzen dionean, eskuaren eta
begiaren arteko harremana aztertzen du: artistak Gaston Bachelard-ek, La terre et les rêveries de la vo-
espazio optiko ideal bat erakutsi behar duenean, lonté [Lurra eta borondatearen ameskeriak] liburuan,
urruneko ikuspegi baten fruitua, begiaren mende materiaren eta eskuaren dualtasuna aipatzen du:
egongo da eskua. Baina, alternatiba haptikoari da- «Materiak eta eskuak loturik egon behar dute,
gokionez, optikoa ez bezalako ikusmenari dago- dualismo energetikoaren muina bera emateko;
kionez, lerroak ibilbide nomada bati jarraitzen dio, dualismo aktibo bat da hori, objektuaren eta
diosku Deleuzek. José Antonio Sistiagak azaltzen subjektuaren dualismo klasikoa ez bezalakoa,
duenez, obra hau egiteko, zeinak figuraziora itzu- zeinean biak ahultzen baitira behaketaren on-
lera markatzen baitu, ez zuen premiarik izan orriari dorioz: objektua bere inertzian, subjektua bere
erreparatzeko: modeloari eta bere eskuari begira- nagikerian».
tzen zion, eta itsuan marrazten zuen, nolabait esa- Plinio zaharrak, Historia naturala lanean, marraz-
teko. Baina marraztea ez da hitz egokia, izan ere, ketaren sorburua deskribatzen zuen: modeloaren
ez dago marrazkirik bere horretan, ez dago lerrorik. itzala horman errepresentatzen zen leialtasunez.
Eskuaren eta pastelaren arteko «zaldiko-maldiko» Sistiagaren kasuan, berriz, objektuan finkaturik
horizontal bat da, orriaren gainean mugitzen dena, dago begia, hura ez antzeratzeko, eta eskuaren
uki mimetikoz. Amaren sabeleko haurtxoaren gisan, haztapena ezartzen da paperean: marrazketaren
biluziak zuzenean ateratzen dira espazioan dabil- erotizazio fisikoaren poderioz igurzten da pastel-
tzan bihurduren hizkuntza abstraktutik [erref. 62]; -pusketa paperaren gainean.

Ráfaga [Erauntsia], 1970


Nafarroako Unibertsitatea Museoa
Argazkia ©Manuel Castells

70eko hamarkadaren hasieran, obra minimalisten hainbat iturri ditu: alde batetik, unibertsoa harizpi ga-
sorta bat osatu zuen artistak: «hutsaren» nozioak laktikoz eta hutsez osaturik dagoela dioen astrofisika;
presentzia nabarmena zuen bertan. Mihise zurien pa- bestetik, hustasunaren metafisikoa, zen budismotik
rean, artistak dantza egiten du eta, pintzelarekin, kon- datorrena, eta Sistiagak Jorge Oteizarekin partekatu
taktu dinamikoak egiten ditu oihalaren gainean, gor- zuena 1962an topo eginez geroztik. Izenburuak, Rá-
putzaren eta dantzaren mugimenduari jarraituz. Obra faga, intentsitate handiko fenomeno metereologiko
hauek, funtsean, kolore primarioetara mugatutako bat dakar gogora: euskal kostan maiz agertzen den
sorta batetik abiaturiko mugimenduen trazuak dira, haize-ekaitza, berez, energia-bultzada tupusteko bat
mihise zuri eta garbiaren espazio huts eta erraldoian da, hala uda-arratsen amaierako galernetan nola ne-
flotatzen dute. Artistak «hutsarekiko» duen interesak guko behe-presio ozeaniko bortitzetan.

13
Uhain eta odei. Homenaje a Lezo
Urreiztieta [Uhin eta Hodei. Omenaldia
Lezo Urreiztietari], 1972-74
Reina Sofia Arte Zentroa Museo Nazionala

Izenburua euskaraz dago (ez da gauzarik ohikoena): indar guztiarekin, azkar gauzatu zen, eta badu ore-
obra irakurtzeko giltza ematen ote du, hau da, ola- ka bat bere konposizioan; artistak beti aldarrikatu
tu bat al da laino azpian? Ez, izenburua artistaren izan du hori, eta Ibizan erakutsi zuenean, beha-
semeak proposatu baitzuen, obra gauzatu ostean. tzaile aleman batek zoriondu egin zuen, bere kei-
Hala eta guztiz ere, hurbileko beste obrak batzuek nuzko obretan sor zezakeen oreka goretsiz. Uhain
erakusten dute paisaiari dagokiola erreferentzia, eta Odei dagozkion sorta 1970ean abiatu zen eta
baiki: Paisaje vasco actual: naturaleza mecánica erakusketa pertsonal batean aurkeztu zen, Madril-
[Oraingo euskal paisaia: Natura mekanikoa] (Ara- go Seiquer galerian, 1971n. Uhinezko fenomenoei
bako Arte Ederren Museoa, 1971) edo Paisaje [Pai- buruzkoak dira kurbak, bereziki ozeanoko olatuei
saia] (Bilboko Banku Industriala, 1971). Obra hauek buruzkoak; fenomeno hori izugarri ohikoa da Euskal
ezaugarri komunak dituzte: kurba urdin handiak Herrian, itsasoarekin elkarbizitzan dauden guztien-
eta tenkatuak ageri dira, pintzel handi baten bidez tzat (arrantzaleak, bainulariak eta, noski, surflariak).
lortuak, keinuarekin batera forma-trazu bat eratuz, Olatuaren poetika, sorta honen hauspoa, gizonak
eta inguruan lerro meheagoak. Forma horiek bate- modu harmoniatsuan konposatzeko darabilen ele-
ratu egiten dira eta kolore primarioen hondo lauak mentuen indarrari dagokio, eta ez, ordea, elemen-
estutzen dituzte: gorriak, horiak edo urdinak. Uhain tuen amorruari, oro har gertatzen den bezala.
eta Odei laneko bi formak eskulturaren tankerakoak
dira bereziki —goi-erliebeaz ari garela esan geneza- Lezo Urreiztietari eskainia dago obra; euskal figu-
ke kasik—, elkar ukitzen dute tangentzialki, elkarren ra mitikoa zen, kontrabandista, erresistentea, fran-
kontra ageri dira maila sinbolikoan behintzat, gorri kismoaren eta hitlerismoaren aurkako borrokalaria,
sentsual eta beroz beteriko espazio batean, zeinak Mexikon erbesteratua; Urreiztietak, bada, amets bat
gogora baitakartza artistak 1957-58 urteetan mar- laztantzen zuen: Euskadi independente bat ezartzea
goturiko mendi-paisaietako zeruak. Obra hau, bere Guadalupeko irlan, kosta mexikarrean luze.

Pacífico [Pazifikoa], 1973


Artistak pastel-pusketa bat erabili zuen kurba za- ziki kurba guztiek norabide horizontala dutenean;
balak marrazteko horizontalean, grafismo lodi ba- beste obra batzuek, ordea, olatuen mugimenduari
tean. Paperaren testurak eta pastel-pusketaren egiten diote erreferentzia, talka-uhinei, edo argiaren
gaineko presioak aukera eman zioten hautaturiko zein soinuaren hedapenaren uhin elektromagneti-
koloreen balioak deklinatzeko: kasu honetan, ur- koei, eta gogora dakartzate hainbat margolan, hala
dina eta berdea. Sorta bereko zenbait obratan nola Llamarada, Pacífico, Sinuoso [Bihurgunetsua],
ozeanoaren uhinak iradokitzen direla dirudi, bere- Expansión [Hedapena] edo baita Maehlstrom ere;

14
tintak kartoiaren gainean, itsasontzien kulunkan gearen teknikari esker, konposizioaren fasean, era-
oinarrituak, izan ere, artistak ontzi bat hartu zuen bakiak hartzeko askatasun eta malgutasun handia
maileguan Ozeano Barean barna bidaiatzeko sei izan zuen, marrazketak eskaintzen ez duena; bide
hilabetez, bere seme Gorkarekin batera, 1972ko horrek balizko damuei mesede egin arren, modua
abenduaren amaieratik aurrera; hortik dator izen- ematen zuen formen superposizioak osatzeko eta
burua… Lehen sorta horren ostean, beste sorta mugimendu kontraesankorrak bilatzeko. Badirudi
bat egin zuen artistak: formak moztu zituen, haien forma horiek hutsean flotatzen dabiltzala, halako
ingeradari jarraituz, eta ondoren collageak sortu zi- baretasun sentipen bat darie, edo, musikaren erara
tuen; hala gertatu zen Pacíficorekin. Halako formen esatearren, melodia gozo bat.
«hornikuntza» ederra bildu zuen artistak, eta colla-

Paseando por el bosque: luz matinal


[Ibilaldia basoan: goizeko argia], 1977-78
Kutxa Fundazioaren Bilduma
Maiz pentsatu dut, bereziki Velocidad, luz, co- aurrez ezarritako egitura bat zeukan» esan zuen
lor [Abiadura, argia, kolorea] sortako azken lanen artistak, 90eko hamarkadako margolaritza-konpo-
aurrean, José Antonio Sistiagaren obrak bazuela, sizio handien kontrakarrean.
beharbada, halako ahaidetasun bat errusiar aban-
goardiako artista raionistekin, Mikhail Larionov eta Obra honen garai berean, paisaiari buruzko estu-
Natalia Gontxarovarekin (1911-1915 bitartean iraun dioen sorta bat osatu zuen artistak —Retorno al
zuen korronte horrek); antzekotasun horiek guztiz bosque, otro paisaje vasco [Basora itzulera, beste
inkontzienteak lirateke Sistiagaren aldetik. 1913an, euskal paisaia bat] adibidez, zeina 1977 eta 1979
Manifestu raionista argitaratu zuen Larionovek, bitartean egin baitzuen—, Gipuzkoako paisaiak
azalduz objektu batetik eta inguratzen duen ingu- islatuz egunaren hainbat unetan: egunsentian, ilu-
rutik jariatzen diren izpien batura dela hura erre- nabarrean, eguerdiko argitan, etab. Eguneko mo-
presentatzeko modu bakarra: «Objektuen arteko mentu zehatza izenburuan agertzeak gogora dakar
izpien talkei eta bateratzeei dagokion margolari- Claude Monet-en metodoa. Baina paisaiei buruz
tza da raionismoa». Objektuez dugun hautemate mintzatu behar genuke, ala sentsazioen oroitzape-
bisualari dagokion figuraziotik urruntzen zen mar- nez soilik? Koloreen bitartez, une bateko irudipenak
golaritza raionista, eta soilik bibrazioak adierazten itzultzen dira, kasu honetan goizeko argiak eragin-
dituen, objektuaren inguruko energia-materia. dako emozioak, koloreen eta itzalen arteko jola-
sak basoko landaredi trinkoan. Estilo raionistako
Paseando por el bosque: luz matinal obran, La- lerro tenkatuen kontrakarrean, uhin-kurba handiak
rionovek aipaturiko «koloreen garrantzia gorenak» dauzkagu aurrean, kulunka erritmiko baten mende
oihartzun egiten du ozenki, koloreak nabarmentzen dagoen leku baten itzulpen gisa, lokartu aurreko
baitira errealitate objektibo gisa, izenburuan irado- unean lurrundutako ikuspegi baten antzera.
kitako objektuen edo lekuen gainetik. «Obra honek

15
Bisita komentatuak
Larunbatetan 17:30ean euskaraz eta 18:30ean gaztelaniaz
Doan, aldez aurretik izena emanda

Pentsatzeko leku bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal


Herrian, 1957–1979 mahai-ingurua
Martxoak 10, 18:00tan. Kutxa Kultur Plaza (Tabakalerako 4. solairuan)
Rocío Robles Tardío, Sergio Rubira eta Mikel Onandia, Pentsatzeko leku
bat. Arte-eskola eta -praktika esperimentalak Euskal Herrian, 1957–1979
erakusketaren komisarioak. Artium Arte Garaikidearen Euskal Museoarekin
lankidetzan antolatutako jarduera
Gaztelaniaz. Doan, webgunean aldez aurretik izena emanda.

José Antonio Sistiagaren ...ere erera baleibu izik subua aruaren... (1968-
1970) filmaren proiekzioa
Maiatzak 6, 19:00tan. Tabakalerako zinema-aretoan (1. solairua)
35 mm-ko filma, eskuz margotua, 75’, mutua
Sarrerak Tabakaleraren ohiko guneetan salgai.

Informazioa eta erreserbak


T. (+34) 943 25 19 39
E. hezkuntza_kubo@kubokutxa.eus

Ordutegia
Asteartetik igandera Sarrera
12:00 - 14:00 doakoa
16:00 - 20:00

@kubokutxa
#Sistiaga
www.sala-kubo-aretoa.eus

You might also like