Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

Ikasturtea/Curso:_________________

Taldea /Grupo:__________________
Modulua/Módulo:______________
Irakaslea/Profesor:____________

IKASLEA/Alumno:____________________________ KURTSOA/Curso:__________________

1. Ariketak_.
cooling power
Kalkulatu karga termikoa hurrengo kasuan: 6,883 kW
3.000 KG
Hozteko kamara baten egunero 300 kg indaba berde sartzen dira 20ºCtan. Kanpoko airea 35ºC eta %60-
ko HR du. Kameran 5ºC daude eta %95ko hezetasun erlatiboa.

Egunero pertsona bat 3 orduz egoten da kameran eta denbora horretan 60Wtako bi fluoreszente dauzka
piztuta. Kamerak 4m luzera 3m zabalera eta altuera 2,5m dauzka, eta beren hormen isolamendua 10-
cm-ko poliestireno da 64kg/m2.

Kameraren haizagailuak 560 W tako potentzia dute eta egunean zehar 16 orduz daude lanean.

2. Ariketak_.

Kamara baten dimentsioak 4x6x3m dira, eta egunero 300 kg sagar eta 250 kg laranja sartzen dira
25ºCtan. Kanpoko airea 35ºC eta %60-ko HR du eta kamara 0ºCtan dago.

Egunero 2 pertsona daude 3 orduz eta 120Wtako fluoreszenteak erabiltzen dituzte.

12 cm-ko “corcho expandido” lodierako paretak dituen kameraren masa bolumetrikoa 80Kg/m2koa da.

Kamara egunero 14 orduz dugu lanean eta 350Wtako haizagailuak daude. Kalkulatu karga termikoa.

3. Ariketak_.

Kameraren dimentsioak 10x5x3 m dira, bertan egunero 300 kg sagar eta 250 kg laranja sartzen dira
25ºC-tan. Kanpoko airearen tenperatura 35ºCtakoa da eta %60 HR, eta kamara 0ºCtan eta %90HR tan
dago. Egunero 3 orduz 2 pertsona kamerara sartzen dira, eta denbora tarte horretan 60Wtako
fluoreszente bi dauzkate piztuta.

Kameraren paretak poliestireno plakaz eginda daude, 120 mm-tako lodiera dutenak (80kg/m2 masa
bolumetrikoa du). Kamara egunean 14 orduz dago lanean, eta 350 W-tako haizagailu bat du.

4. Ariketak_. Cooling power: 8,82 kW


Kamara baten dimentsioak 4x6x4m dira eta egunero 2000Kg sagar sartzen dira 25ºCtan. Kanpoko airea
30ºC eta %60ko HR du., eta kameraren barruan 0ºC nahi ditugu.

Egunero 2,5 orduz bi pertsona kamerara sartzen dira eta 60w tako hiru argi erabiltzen dituzte.

Kameraren paretak poliestireno plakez eginda daude, 12cmtako lodiera eta 48kg/m2ko masa
bolumetrikodunak. Kamara egunero 14 orduz dago lanean, eta 300w tako haizagailuak daude.

CIFP USURBIL LHII•EtarteBidea, 9 (Zubieta auzoa)•20170 Usurbil• Gipuzkoa


+34 943364600• +34 943366689• eskola@lhusurbil.eus•www.lhusurbil.eus
Ikasturtea/Curso:_________________
Taldea /Grupo:__________________
Modulua/Módulo:______________
Irakaslea/Profesor:____________

Kalkulatu karga termikoa.

5. Ariketak_.

4x7x3mtako dimentsioak dauzkan kamara baten, behi okel freskoa 3ºCtan sartu eta -10ºCtan izozten da.
Egunero 1500kg okel sartzen dira. Kanpoko airearen tenperatura 20ºC da eta %60ko HR du.

Kamera egunero 2 pertsona 2 orduz egoten dira. Kamerak 60W tako 3 fluoreszente ditu.

Kameraren isolamendua 80mmtako poliestireno aparrez egina dago. Haizagailuen potentzia 500wtakoa
bada, eta kamara egunean 18 orduz badago lanean, kalkulatu karga termikoa.

6. Ariketak_.

4x2,5x2,5mtako kamara baten egunero 100kg madari eta 150kg tomate sartuko dira. Kamerak 12-cm-
tako kortxozko isolamendua du. Kameraren elikagaiak 0ºCtan mantenduko dira eta hauek kasurik
txarrenean 15ºCtan sartuko dira kamara barnean. Udan gehienez 35ºCtako tenperatura egoten da eta
%60koHRa.

Kameran guztira pertsona bat ordu bat egoten da egunero 40w tako bi fluoreszente erabiliz.

Haizagailuak 150Wtako potentzia du eta 14 orduz egoten da funtzionamenduan.

Kalkulatu beharrezkoa den hozketa potentzia.

7. Ariketak

Kalkulatu kamera baten karga termikoa (Kw), egunero 5.000 kg-ko karga duen urdaiazpiko freskoa
hozteko, eta 15ºC-ko tenperaturan sartzen dena kamerara.

Kanpoko airea, 25ºC eta % 75 HR. Barneko airea 1ºC eta %90 HR.

Egunero 3 pertsona sartzen dira eta bakoitza 2 orduz egoten da (bakoitza bere aldetik sartzen da). 100
W-eko 4 lanpara daude, langileak sartzen direnean pizten direnak. Kameraren neurriak hauek dira: 5
metroko luzera, 5 metroko zabalera eta 3 metroko altuera.

Kameraren isolamendua poliestirenozko aparra da (100 mm-ko lodiera). Haizagailuek 1000W-eko


potentzia dute.

Eguneko funtzionamendu-denbora 18 ordukoa izango da.

8. Ariketak

Izozteko kamera bat dugu, eta haren neurriak hauek dira: 10m-ko zabalera x 15m-ko luzera x 2,2m-ko
altuera. Hormak poliestierozko apardunak dira, 14 cm-ko lodierakoak eta 40 kg m3-koa. Kameraren
barneko tenperatura -18ºC eta % 90 HR da.

Hauek dira kanpoko tenperaturak:

CIFP USURBIL LHII•EtarteBidea, 9 (Zubieta auzoa)•20170 Usurbil• Gipuzkoa


+34 943364600• +34 943366689• eskola@lhusurbil.eus•www.lhusurbil.eus
Ikasturtea/Curso:_________________
Taldea /Grupo:__________________
Modulua/Módulo:______________
Irakaslea/Profesor:____________

20ºC ekialde eta hegoalderako, 15ºC iparralde, mendebalde eta sabairako, eta lurzorua 10ºC-tan dago
eta guztiek dute % 75eko HR bat.

Hauek dira generoaren sarrera kamera honetan: 500 kg txerri urdaiazpiko egunean, 100 kg txerri gurin
egunean eta 2.000 kg txerri haragi egunean.

Generoa 5ºC-tan hozten da kameran sartu aurretik. 4 CV-ko 4 haizagailuk osatzen dute eta egunean 16
orduz funtzionatzen dute.

Kameran 4 lagunek lan egiten dute egunean 4 orduz: argiztapena 12 lanpara fluoreszenterekin egingo
da, bakoitza 40W-koa.

Kalkulatu guztizko hozteko karga edo potentzia W eta Kcal/h-tan.

CIFP USURBIL LHII•EtarteBidea, 9 (Zubieta auzoa)•20170 Usurbil• Gipuzkoa


+34 943364600• +34 943366689• eskola@lhusurbil.eus•www.lhusurbil.eus

You might also like