Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 18

6. unitatea: Gure gustuak A1.

Gure gustuak
Michael eta Ana Donostiara joan dira. Han gustuei buruz hitz egingo
dute. Guk ere hori egingo dugu eta euskaldunei eta ipar-amerikarrei
zer gustatzen zaien jakingo dugu. Azken lanean, berriz, zure herrian
zer gustatzen zaizuen idatziko duzu. Gainera, eduki berri bat ikasiko
dugu: TZEA nominalizazioa.

Michael y Ana visitarán Donostia. Allí, mientras pasean por el paseo


de la Concha, hablarán sobre sus gustos y sus preferencias. Nosotros
haremos lo mismo: conoceremos qué nos gusta a los vascos y
norteamericanos. Para terminar la unidad, te pediremos que escribas
sobre vuestros gustos. Además, aprenderás un nuevo contenido que
te ayudará a realizar mejor la tarea final: la nominalización TZEA.

entzumena
Hurrengo entzungaian Anak eta Michaelek zer gustatzen zaien esango dute.
Zuk ongi ezagutzen dituzu eta pentsatu zer gustatzen zaien. Ea asmatzen
duzun.
Pronto escucharás una conversación en la que Ana y Michael hablan sobre
sus gustos. Dado que los conoces muy bien, trata de adivinar cuáles son.

Zer gustatzen zaio...

Anari Michaeli

1
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

entzumena
Ana eta Michael Chillida-lekutik Donostiara joan dira. Eguraldi ona dago eta
paseatzen ari dira. Entzun elkarrizketa eta adierazi zer gustatzen zaien gure
lagunei.

Ana y Michael se han ido de Chillida-leku a Donostia. Están paseando y hablando


sobre qué es lo que les gusta hacer. Escucha la conversación y escribe qué le gusta
a cada uno.

Donostiako badian

Nori gustatzen zaio? Michaeli Anari


Hitz egitea
Alde batetik bestera ibiltzea
Kirola egitea
Dantza egitea
Lasai entzutea
Erosketak egitea
Irakurtzea
Bidaia lasaiak egitea
Gitarra jotzea

Erantzun galderak

o Nola daude Ana eta Michael?


o Zer erabaki dute?
o Nork esan du: ”zahartzen ari zara?”
o Anari dantza egitea gustatzen zaio?
o Michaeli Ana gustatzen zaio?

2
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Aditz ariketa
Jarri aditza hutsuneetan. Completa los textos poniendo el verbo auxiliar.

Gure gustuak
Txomin Salsamendi

Txominek Salsamendi jatetxean egiten ____ lan.


Izugarri gustatzen _____ bere lana eta oso zoriontsua
da, txikitatik izan nahi zuelako sukaldari. Ez ____ diru
askorik, baina bezeroak jatetxetik pozik ateraz gero, oso
gustura izaten ____. Txomini lan guztiak ondo egitea
gustatzen _____ eta denbora luzea ematen du
sukaldean. Bere anaiak ere jatetxean egiten du lan,
baina ez ______ hainbeste gustatzen, eta beti haserre
ibiltzen ____. Baina Txomini berdin _____, zoriontsua
delako eta munduko souflerik onena egiten
______elako. Dastatu nahi al duzu?

Angela Gurdibide

Angelak txikitatik eduki nahi zuen kamioa.


Ez _____ kamiorik lortu, baina bai taxia.
Bere lana ez ____ gehiegi gustatzen;
nahiko aspergarria da jende ezezaguna alde
batetik bestera eramatea, baina tira...
Angelari jendearekin hitz egitea gustatzen
______, txisteak kontatzea... bezeroekin
harreman ona izatea. zuen= du lehenaldian

Koxme Zartakotegi

Panpinak gustatzen ________ Koxmeri. Beti


ibiltzen da panpinekin eta kromoekin
jolasean, baina, mutil handia delako,
boxeatzen _____. Koxmeri ez _______
borroka egitea asko gustatzen, eta gutxiago
kolpeak jasotzea, baina oso ona da boxeoan.
Bost konbate jokatu ditu eta bostak irabazi
________. Orain Balboarekin borroka egitea tokatzen______. Balboa berriro
errekuperatu omen ____ eta berriro tipo gogorra omen ______. Baina tira...
ondo ordaintzen dute. Koxmeri oporretara joan eta panpinak erostea
gustatzen ______, eta borroka hori irabaziz gero, bi urte pasako ditu
oporretan._____ oporretan.

3
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Irakurmena
Testua osatu. Completa el texto con los verbos del cuadro.

dudalako entzutea
etortzen iritsiko
izerditzea naizelako
zaio zait

Zer gustatzen zaizu?

Gaur? Gaur zer egingo dudan? Tira, ez dakit… gaur kirola egingo dut. Uda
laster ______ da Euskal Herrira eta sasoian egon nahi dut. Bueno, egia
esanda, argal egon nahi ______ joaten naiz kiroldegira. Niri ez _____
gustatzen kirola egitea, ez zait gustatzen _______, ez zait gustatzen
sufritzea, baina...
Jendeari bai, jendeari gustatzen ______ igerilekura, gimnasiora joatea.
Kiroldegia beteta egoten da. Ni goizez _______ naiz, zazpi eta erdietan, oso
kirolari txarra _____, eta lotsa sentitzen dudalako.
Asteburuetan alabekin etortzen naiz, igerilekua asko gustatzen zaie, eta
etorri egin behar!
Niri, lehen ere esan dut, kirola ez zait gustatzen. Niri musika ______,
lagunekin ibiltzea, telebista ikustea, zinemara joatea, irakurtzea... gustatzen
zait.

Osatu esaldiak
Osatu esaldiak NOR-NORI aditza erabilita.
Completa las oraciones utilizando las formas del verbo NOR-NORI.

Mikeli zinema gustatzen _________.


Guri patata frijituak gustatzen _______.
Lagunei liburua galdu ________.
Niri hiztegia galdu __________.
Zuei hondartzara joatea gustatzen __________.
Arantxari ez _________ gustatzen hondartzan ibiltzea.
Irakasleari aditzak ahaztu _________.
Horri hagin bat erori __________.
Ikasleei txangora joatea gustatzen ________.
Niri etxeko lanak arratsaldean egitea gustatzen ___________.
Haurrari baloiak galdu _________.
Guri etxeko giltzak ahaztu _______.
Haurrei baloia galdu _________.
Zuri lanak gaizki atera ___________

4
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Eta zuri zer gustatzen zaizu? Kontatu mesedez...


Fororako
Ikastaroa bukatzen ari da eta festa antolatuko dugu ikasgelan ospatzeko.
Zure bikote perfektua aurkitu behar duzu. Horretarako, lehenengo, bete
taula.
Imagina que estamos llegando al final de este curso y lo vamos a celebrar
con una fiesta. Trata de encontrar tu pareja perfecta. Para ello, rellena la
tabla y piensa qué es lo que más te gusta hacer.

Lagun bila
bai ez

o Kirolak gustatzen zaizkit.


o Lana egitea gustatzen zait.
o Dantza egitea izugarri gustatzen zait.
o Parrandan ibiltzea gustatzen zait.
o Irakurtzea gustatzen zait.
o Neguko kirolak gustatzen zaizkit.
o Asteburuetan etxean gelditzea gustatzen zait.
o Ez zait gustatzen telebista ikustea.
o Famosoen bizitza ezagutzea gustatzen zait.
o Lo egitea oso gustukoa dut.
o Kafea edatea gustatzen zait
o Ez zait gustatzen alkohola edatea.
o Futbola ikustea izugarri gustatzen zait.

Fororako: idatzi nolakoa zaren, zer gustatzen zaizun.


Escribe cómo eres, qué es lo que te gusta.

irakurmena

Zer gustatzen zaizun jakin dugu. Orain euskaldunei zer gustatzen zaien
jakingo dugu. Erreparatu testuari, gero zuek antzeko bat idatziko duzue.

Ya sabemos qué es lo que más te gusta. Ahora conoceremos cuáles son los
gustos de los vascos. Fíjate en el texto, pues al final de esta lección harás un
trabajo con un objetivo similar: describir los gustos de los habitantes de
tu país.

5
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

irakurmena
Irakurri testua eta erantzun galderak.
Lee el texto y responde a las preguntas.

Nolakoak gara euskaldunak eta zer gustatzen zaigu?


Oso erantzun zaila du galdera honek. Aterki baten azpian
gaude euskaldun guztiok, eta gehienok ezberdinak gara.
Alaiak eta ilunak, eskuzabalak eta zuhurrak, borrokalariak
eta koldarrak, sexuzaleak eta erreprimituak, zintzoak eta
gaiztoak, feministak eta matxistak. Baina, aterki honen
azpian badugu bereizgarri bat: hizkuntza, euskara. Euskal
Herria herrialde txikia da, Euskal Herria ezezaguna da,
Euskal Herria, batez ere, ederra da. Fisikoki, kulturalki eta
sozialki desberdinak gara denok, baina gauza batzuk denoi
gustatzen zaizkigu: asko gustatzen zaigu jatea, berdin du
non, baina ondo jatea; jatetxean, elkartean, lagunen
etxean. Jatea esan dugu eta horrekin batera, edatea ere bai
noski!
Parranda egitea ere izugarri gustatzen zaigu. Lehenengo,
ondo jan eta ondo edan, eta gero, parrandara, herriko
jaietara edo tabernaz taberna ibiltzera. Eztabaidatzea ere
atsegin dugu, haserretu gabe, baina eztabaidatzea.
Laugarrena lo egitea da. Gure zerrendan hori ere sartu
behar dugu, euskaldunok oso lotiak gara, asko gustatzen
zaigu lo egitea. Bosgarrena lan egitea da. Bai, bai!!
euskaldunoi lan egitea gustatzen zaigu. Kirola egitea eta
ikustea gustatzen zaigu, baina horiek ez daude gure
zerrendaren hasieran.

Aukeratu erantzun egokia

1.- Euskaldun _____ ezberdinak gara.


a) gehienok
b) guztiok

2.- Euskal Herrian badugu bereizgarri bat: _______.


a) euskara
b) herria

3.- Euskaldunok _________ gara.


a) borrokalariak eta erreprimituak
b) batzuk zintzoak eta beste batzuk gaiztoak

4.- Euskal Herria txikia, ezezaguna eta ________ da.


a) dotorea
b) polita

5.- Euskaldunok _______ desberdinak gara.


a) sozialki eta kulturalki
b) fisikoki eta politikoki

6
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Zer gustatzen zaigu euskaldunoi?

Euskaldunok sukaldean gustura egoten gara, asko gustatzen zaigu JATEA.


Euskaldunok tabernaz taberna ibiltzen gara, asko gustatzen zaigu ………
Euskaldunok oso lotiak gara, asko gustatzen zaigu ………
Euskaldunok langileak gara, ………gustatzen zaigu.
Euskaldunok kirolzaleak gara, ……….. gustatzen zaigu.
Euskaldunok eztabaida asko egiten dugu, asko gustatzen zaigu ………

azalpena

Nola erabiltzen dugu T(z)EA?

Batzuetan aditza jartzen dugu izenaren lekuan. Euskaraz -TZEA erabiltzen


dugu aditza izen bihurtzeko.
Cuando un verbo sustituye a un sustantivo, se le añade la terminación –
TZEA.

Niri tabakoA gustatzen zait Me gusta el tabaco


Niri erreTZEA gustatzen zait Me gusta fumar
*Niri erre gustatzen zait (gaizki dago, está mal)

Zuri kirola gustatzen zaizu A tí te gusta el deporte


Zuri kirola EGITEA gustatzen zaizu A tí te gusta hacer deporte

Debekatuta dago tabakoa El tabaco está prohibido


Debekatuta dago ERRETZEA Fumar está prohibido
*Debekatuta dago erre (gaizki dago, está mal)

-TZEA beti singularra da.

JATEA gustatzen zait. Me gusta comer


Patatak jatea gustatzen zait. Me gusta comer patatas

NOIZ –TZEA ETA NOIZ –TEA?

Generalmente, se añade la forma -TZEA al verbo, pero los verbos terminados en –N,
sibilante +I (-si, -zi, -tsi, -tzi, -txi) o –ZTU lo hacen en –TEA: egin (egitea), itxi
(ixtea); erraztu (erraztea).
Si el presente habitual, se hace con -TZEN, la nominalización es con -TZEA. Si se
hace con el –TEN, usaremos el TEA.

7
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

TZEA TEA

Nekatu Nekatzea Piztu Piztea


Bukatu Bukatzea Edan Edatea
Gertatu Gertatzea Eman Ematea
Aurkitu Aurkitzea Esan Esatea
Galdetu Galdetzea Egin Egitea
Aspertu Aspertzea Hasi Hastea
Hartu Hartzea Ikasi Ikastea
Atera Ateratzea Ikusi Ikustea
Irakurri Irakurtzea Erosi Erostea
Ibili Ibiltzea Utzi Uztea
Bete Betetzea Jaitsi Jaistea
Hil Hiltzea Entzun Entzutea

Memorizatu egitura hau. Recuerda esta estructura.

Adjektiboa + da + tzea

Ona da saskibaloian jokatzea.


Erretzea oso txarra da.
Aspergarria da beti futbola ikustea.
Osasuntsua da kirola egitea.

Bideoa
Kerman Bakioko txakolindegi batera joan da txakolina probatzera. Asko gustatu
zaio eta gehiegi edan du. Gero, etxera itzultzeko komeriak izan ditu. Ikusi bideoa
eta osatu esaldiak.
Kerman ha visitado una bodega en la que se produce chacolí. Le ha gustado
muchísimo y ha bebido demasiado, con lo que ha tenido problemas para volver a
casa. Ve el video y completa las oraciones.

a) txakolindegira iristea
Kerman, muturra berotuta 1 b) izena ondo esatea.

a) ez zaio gustatu
1) Kermani asko kostatu zaio ___________.
b) asko gustatu zaio
2
2) Txakolina probatu du eta c) ez du berriro edan nahi
___________________.
a) ardoa
3) Txakolindegian, txakolina eta _________ egiten 3 b) uxuala
dute. c) sagardoa

4) Kermanek botila bat erosi du, a) merke


__________dagoeko.
4 b) txarra
c) goxoa
5) Gehiegi edan du eta ezin du kotxea gidatu.
Etxera joateko _______________.
a) taxia hartu du
b) autobusa hartu du
5
c) laguna deitu du

8
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Aukera anitzekoa
Irudiak ikusi ondoren, adierazi zer gustatzen zaion / zaien. Horretarako,
aukeratu erantzun egokia.
Fíjate en las imágenes y di qué les gusta.

1.- Zer gustatzen zaio?


a) Eskalatzea gustatzen zaio
b) Jatea gustatzen zaio
c) Mendira joatea gustatzen zaio

2.- Zer gustatzen zaie?


a) Gimnasia egitea gustatzen zaie
b) Igeri egitea gustatzen zaie
c) Zaldi gainean ibiltzea gustatzen zaie

3.- Zer gustatzen zaio?


a) Eguzkitan egotea gustatzen zaio
b) Eskiatzea gustatzen zaio
c) Gitarra jotzea gustatzen zaio

4.- Zer gustatzen zaio?


a) Etxeko lanak egitea gustatzen zaio
b) Hegazkinetik salto egitea gustatzen zaio
c) Musika entzutea gustatzen zaio

5.- Zer gustatzen zaio?


a) Idaztea gustatzen zaio
b) Otoitz egitea gustatzen zaio
c) Tenisean ibiltzea gustatzen zaio

6.- Zer gustatzen zaio?


a) Arrantzan egitea gustatzen zaio
b) Erosketak egitea gustatzen zaio
c) Margotzea gustatzen zaio

7.- Zer gustatzen zaio?


a) Argazkiak egitea gustatzen zaio
b) Gaita jotzea gustatzen zaio
c) Hitz egitea gustatzen zaio

8. Zer gustatzen zaio?


a) Bainatzea gustatzen zaio
b) Pipan erretzea gustatzen zaio
c) Txakurrarekin jolastea gustatzen zaio

9
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Lotu irudiak eta hitzak eta egin esaldiak


Relaciona las imágenes y las palabras para luego construir oraciones.

Zaletasunak

ARANTXA JOSE KIXKUR TOMAS LIDIA IKER


Argazkiak Bazkaria Eguzkia Musika Telebista Irakurtzea
ateratzea jartzea hartzea entzutea ikustea

1. Arantxari musika entzutea gustatzen zaio.


2. _________________________________________
3. _________________________________________
4. _________________________________________
5. _________________________________________
6. _________________________________________

Osatu esaldiak

Pellori ariketak (egin)_EGITEA__ gustatzen zaio.


Anari eskolara (joan) _________ ahaztu zaio.
Eskolan debekatuta dago ____________(erre).
Beharrezkoa da asko ____________ (ikasi).
Mariari (irakurri) __________ gustatzen zaio.
Guri ez zaigu ________ (parrandan ibili) gustatzen, telebista (ikusi)
________ baizik.
Liburua (ekarri) __________ ahaztu zaigu.
Hemen (aparkatu) _________debekatuta dago.
Puruak (erre) ________ gustatzen zaigu.
Niri ondo iruditzen zait (me parece) hori (egin) __________.
Zuei (paseatu)_________ gustatzen zaizue.
Koldo eta Amaiari ez zaie (oporretara joan) _________ gustatzen, etxean
(egon)________baizik.
Guri eskolara (etorri) ________ ahaztu zaigu; zuri, berriz, (lanak egin)
__________.

Erne!
Beharrezkoa da= es necesario
Ondo jatea beharrezkoa da.

Baizik= sino
Amsterdam ez dago Amerikan, Europan baizik.
Niri ez zait kirola gustatzen, irakurtzea baizik.
10
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Entzumena

Surfak ere zaletu asko ditu Euskal Herrian.


Entzun elkarrizketa hau eta aukeratu
erantzun egokia.
El surf tiene muchos adeptos en Euskal
Herria. Escucha la grabación y elige la
respuesta adecuada.

Euskal Surflariak
Aukeratu erantzun egokia. Elige la respuesta adecuada.

1.- Eneko Europako txapelduna 6.- Zein leku gustatzen zaio


izan al da? Miriami?
a) Bai, Europako txapelduna a) Bakio gustatzen zaio.
izan da. b) Hondartza guztiak.
b) Ez, ez da Europako c) Zarautz gustatzen zaio.
txapelduna izan.
7. Zergatik?
2.- Nora joango dira datorren a) Herri polita delako eta
astean? hondartza ona duelako.
a) Ameriketara b) Hondartzan jende asko
b) Australiara egoten delako.
c) Bizkaiko hondartzetara c) Olatuak lasaiak direlako.

3.- Mirian profesionala al da?


a) Bai, profesionala da. 8.- Zer gustatzen zaio Enekori?
b) Ez, Mirian ez da profesionala. a) Urdaibai
c) Orain ez, baina laster izango b) Zarautz
da.
9.-Zergatik?
4.- Zenbatgarren herria da a) Mundakako hondartzak olatu
Euskal Herria Europan? onenak dituelako.
a) Azkena b) Giro ona egoten delako.
b) Bigarrena
c) Hirugarrena 10.- Musika gustatzen al zaie?
a) Bai, musika gustatzen zaie.
5.- Nora joan da Eneko? b) Enekori, bai; Miriani, ez.
a) Australia eta Estatu c) Ez, ez zaie gustatzen.
Batuetara
b) Hego Afrikara
c) Hego Afrikara, Australiara,
Estatu Batuetara

Surfa izugarri gustatzen zait


Ez zaigu gustatzen itsasoan
11
Olatuak hartzea oso polita jende asko ibiltzea.
da.
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Testua osatu
Interneten aurkitu ditugu testu hauek. Irakurri eta osatu. Aditz hauek jarri
behar dituzu, ez ahaztu TZEA nominalizazioa ere beharrezkoa dela.
Lee estos textos que hemos encontrado en internet y rellena los huecos con
los verbos que te proponemos. No olvides que tienes que usarlos con la
nominalización TZEA.

Nolakoak dira estatu batuarrak?

lagundu moldatu begiratu sartu


errespetatu izan jan zain egon

Estatu Batuek oso historia laburra dute eta


horregatik ez zaie interesatzen iraganari
_________, haientzat etorkizuna da
garrantzitsua. Estatu Batuetan kultura ezberdin
asko daude eta oso indibidualistak dira. Bizitza
pribatua _________ gustatzen zaie, ez zaie
gustatzen besteak haien bizitzan __3______.
Puntualak ________ atsegin dute, ez zaie
gustatzen _________. “Politically correct”
izatea maite dute, bikotea errespetatzea
atsegin zaie, eta haien artean ondo __________. Lagun onak dira eta
__________ atsegin dute. Gazta _______ gustatzen zaie (urtean 14 k
bakoitzak).

egin ibili ikasi ikusi


jantzi joan konpetitu pintatu

Estatu Batuetan ez zaie geografia gustatzen


eta ez zaie interesatzen beste herrialdeetako
geografia ________, etnozentristak eta
patriotak dira. Haien artean _____2____
asko atsegin dute, eta horregatik daude “top-
ten eta best-seller” terminoak. Informal
________ gustatzen zaie, ez zaie gustatzen
oso serio _______. Ilea horiz ________ gustatzen zaie. Oso eskuzabalak dira
eta GKEra donazioak egitea gustatzen zaie (2006an 300 bilioi dolar).
Telefono dei luzeak _______ ez zaie gustatzen (3,25 minutu). Izugarri maite
dute zinemara __________ eta zine amerikarra ___________.

Euskaldunez eta ipar-amerikarrez esandakoak egia al dira? Nola


ikusten dituzu zuk? Zergatik?
¿Te parece verdadero todo lo que has leído sobre los vascos y los
norteamericanos? ¿Como los ves tú?

12
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Irakurmena
Irakurri berri bitxi hau eta aukeratu erantzun
egokia.
Lee esta noticia y elige la respuesta
adecuada.

The Sun irakurtzen

Lozioa, azpiko arropari usain txarra kentzeko____________

Surcare detergentearen fabrikatzaileak 3.000 britainiarri inkesta


bat egin die, eta erantzun harrigarriak jaso dituzte.

Gizon britainiarren %19k lozioa


ematen dute barruko arropan
bizarra moztu ondoren, usain txarra
estaltzeko.
Baina daturik harrigarriena: %4k
esan dute galtzontzillo bera
erabiltzen dutela aste osoan.
Bestalde, 20 gizonetatik batek
buelta ematen dio azpiko arropari,
egun bat gehiago erabiltzeko.
Eta badirudi emakume britainiarrek Gainera, %48k adierazi dute
ere antzeko ohiturak dituztela. batzuetan —batez ere, gauean—
Gizon-emakume guztien %10ek barruko arroparik gabe ateratzen
onartu dute azpiko arropa bera direla kalera.
erabiltzen dutela hiru egunetan.

Aukeratu eranzun egokia. Elige la respuesta adecuada.

Zenbat britainiarrek erantzun diote inkestari?


Hiru milak
5.000 baino gehiagok
Bi milak

Zer egiten dute gizon britainiarren %19 bizarra moztu ondoren?


Lozioa ematen dute aurpegian.
Lozioa ematen dute aurpegian usain txarra estaltzeko.
Usain txarra estaltzeko lozioa ematen dute barruko arropan.

Zenbatek ez dituzte aldatzen gantzontziloak aste osoan?


% bostek
% bik
% lauk

13
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Zer egiten du 20 gizonetik batek azpiko arropa egun bat gehiago


erabiltzeko?
Garbitu
Buelta eman
Ezer ez

Zer egiten dute, batzuetan, gizon-emakumeen % 48 kalera


ateratzen direnean gauez?
Biluzik irten kalera
Barruko arroparik ez jantzi
Kolonia bota

Azken lana
Egin ariketak eta bidali irakasleari
Haz los ejercicios y envíalos al profesor o profesora
Jarri aditzak

Guri patata frijituak gustatzen ____________.


Lagunari betaurrekoak puskatu _____________.
Kepari ariketak egitea ahaztu _________.
Kepari ariketak ahaztu _________.
Zuri ez ________loteria tokatu.
Gu bihar ez ________ bilerara joango.
Umeari bi hortz erori __________.
Lagunek dena jan ________, izugarri gustatzen ________ oilaskoa.
Zuk ez ________ paperak ekarri, bidean galdu __________.
Niri hori egitea ondo iruditzen ____________.
Zuk mendira joan nahi __________, asko gustatzen _________-lako.

Deklinatu hitzak
Gu eliza____ joan gara, fededunak garelako.
Zuek ez zarete taberna_____ egon, liburutegi____ baizik.
Arrandegi____ joan dira arraina erostera.
Alicia_____ galtzak puskatu zaizkio.
Baduzu tabako____? Ez, ez dut tabako_____.
Lagun____ sarrera____ erosiko ditu.
Lagun_____ sarrera_____ erosiko dituzte.
Ez zaigu (gu) ______ tokatu, (zuek) _______ tokatu zaizue.
Nekatuta dagoelako, ez da etxe___ irtengo.
Gurasoak urtero joaten dira Paris____.

14
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Jarri aditzak

Guk telebista egunero ikusten ________, ez _______ gustatzen zinemara


joatea.
Zuen haurrari hagina erori _________.
Pelloren kotxeari gurpila zulatu __________.
Lagunak bihar etorriko _________. Jaialdia ikusiko _______eta, gero,
liburutegira joango dira, irakurtzea asko gustatzen ___________...lako.
Argentinatik gutun bat iritsi ________guri.
Kepari partidak ikustea gustatzen __________.
Zuek berandu jaiki _______, esnagailua puskatu ________eta.
Aurten Realari golak sartzea asko kostatzen ________.
Zuri ez _______ kirolak ikustea gustatzen.
Liburua ez _______ guri galdu, lagunei baizik.

Zuzendu testu hau. Corrige el siguiente texto.

Gu larunbatero garaiz jaiki gara, kirola gustatzen zaigulako. Ni mendian ibili


gustatzen zait, eta Arantxa eta Koldori eskalatzea. Kotxea hartu eta mendiara
joaten gara, zortzi térdietan. Ni bokadilloak eramaten dut eta Koldok eta
Arantxak edaria: ura eta ardoa. Mendia ibili eta gero, tabernan salda hartzea
gustatzen dugu. Gero denok etxera joaten dugu. Niri arratsaldean zinemara
joan gustatzen zait, musika entzutea ere bai. Gauean, ni ez dut parrandarik
egiten. Etxean lasai-lasai egoten naiz, eta, garaiz oheratzen naiz, hamaikak
eta laurden gutxitan.

Erantzun galderei

Noiz joaten zara mendira?


Zer gustatzen zaizu zuri?
Gustatzen zaizu mendira joatea? Zergatik?
Zergatik dago gizena Ramon?
Zertara joan zara tabernara?
Zergatik egiten du lo gaizki Ramonek?
Nondik etorri dira lagunak?
Nora joango zarete asteburuan? Zergatik?

Erantzun galderei

Zer da txarra? TZEA Zergatik? (E)LAKO


Koipe asko JATEA. Kolesterola igotzen duelako
Zigarroa erre Minbizia sortzen du
Parranda egin Klasera nekatuta etortzen gara
Presaka ibili Estresa sortzen du
Bingora joan Diru guztia galtzen duzu
Azkar gidatu Arriskutsua da
Sagardo epela edan Tripako mina jartzen du

15
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Itzuli esaldi hauek

No solemos ir a Montevideo, porque está lejos.


Se irán a estudiar, porque aquí no hay universidad.
A Iñaki se le han borrado (ezabatu) todos (guztiak) los ficheros.
Me gusta muchísimo navegar en Internet.
Nosotros vamos al cine todas las semanas.
Mañana saldremos del trabajo (lanetik) a las siete y media.
Es suficiente, he estudiado mucho.

Idatzi
Erantzun e-mail honi eta kontatu zure herrian nolakoak zareten: zer
gustatzen zaizue? Zer ohitura duzue?
Responde al e-mail de Irati y Raquel. Cuéntales qué os gusta en vuestro
país y qué costumbres tenéis.

Kaixo, lagun:
Zer moduz hor? Hemen beti bezala. Badakizu, hemen asko gustatzen zaigu
lagunekin ibiltzea, parranda egitea. Uda osoa pasatzen dugu festaz festa, eta
neguan sagardotegira joaten gara. Hori topikoa da, baina egia da: jatea asko
gustatzen zaigu; asko.
Euskaldunoi lan egitea eta lo egitea ereç asko gustatzen zaigu, baina guri ez.
Bueno, lan egitea bai, lo egitea ez.
“Zergatik esan dute hori neska hauek? Zergatik email hau”- pentsatuko duzu.
Tira, oraintxe azalpena, esplikazioa: oporretan Euskal Herritik irten nahi dugu.
Zurekin hitz egin dugu eta beste lagun batzuekin ere bai. Zuen herriko
ohiturak ezagutu nahi ditugu, nora joan erabakitzeko.
Oso erraza da; hauxe jakin nahi dugu: nolakoak zarete? Zer egiten duzue? Zer
ikusiko dugu zure herrian? Zer egingo dugu?
Jakina, zure herria aukeratu gero, zu bisitatzera joango gara. Afaria edo
bazkaria, gure kontu; guk ordainduko dugu.
Mila esker laguntzagatik eta laster arte.
Musu handi-handi bat.
Irati eta Raquel

16
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

Ikasgai honetan hau ikasi duzu:

o Gustuak hobeto adierazten.


A expresar mejor tus aficiones y costumbres.

o Zer ekintza gustuko duzun eta zein ez esaten.


A decir qué actividad te gusta y cuál no.

o Pertsonak deskribatzeko adjektiboak.


Adjetivos

o -T(Z)EA nominalizazioa.
o La nominalización T(Z)EA

BADAKIZU?
¿Sabías que..? Do you know? Weisst du, Saviez—vous que? Vôce sabia?

Nolakoa da euskalduna?
BURUGOGORRA: buruan zerbait jarriz gero, hura lortu arte ez da geldituko.

LANGILEA: euskalduna langile fina da. Lana hasi eta bukatu egingo du, eta
ez da kexatuko.

SOLIDARIOA: Euskal Herrian oso biztanle gutxi gara, baina nazioartean


milaka misiolari, boluntario eta kooperante dago.

ANTOLATUA: hori esaten dute kanpotik etorri eta hau ezagutu ondoren.

TRADIZIOAREN MAITALEA ETA BERRITZAILEA: herri kirolak, euskal pilota,


bertsolaritza asko gustatzen zaizkio.

LAGUN ARTEKOA ETA PARRANDAZALEA: elkarte gastronomikoak, koadrilak,


lagunekin elkartzea eta kalean ibiltzea izugarri gustatzen zaie.

IDENTITATEAREN DEFENDATZAILEA: horrela esaten dute: "Zuen


identitatearen defentsa egiten duzue". Gu euskaldunak gara, harro gaude eta
beti esaten dugu.

SORTZAILEA ETA INIZIATIBADUNA: ikastolak, gau-eskolak, herri aldizkariak,


irratiak, egunkariak, telebistak eta abar sortzea interesgarria iruditzen zaio.
Euskaldunei ekintza, akzioa, gustatzen zaie. Ez dute asko hitz egiten, baina
gauza asko egiten dituzte.

17
6. unitatea: Gure gustuak A1.2

KOOPERATIBOA: kooperatiben mundua eta antolaketa ezagutzen du.

KIROLARIA: euskaldunak oso kirolzaleak eta mendizaleak gara. Kirola egitea


eta mendira joatea izugarri gustatzen zaigu.

NORTASUN HANDIKOA: bi edo hiru euskaldun elkartuz gero, asko gustatzen


zaio euskaldunari iritzia ematea eta eztabaidatzea.

JATUNA: euskaldunak egun osoan janaria du buruan: “Zer jango dut? Zer
edango dut?”.

Material osagarria
Ariketa
Gure hiru lagunak ezagutzen dituzu. Irudia ikusi eta aukeratu.
Conoces bien a estas tres personas. Fíjate en la imagen y di qué les gusta.

Nori gustatzen zaio?

A B C
Asko jatea
Oso gutxi jatea
Lan asko egitea
Lo gutxi egitea
Kirol asko egitea
Kafea edatea
Erretzea
Alkohola edatea
Fruta jatea
Gozokiak ez jatea
Yoga egitea
Gozokiak jatea
Ibiltzea
Bizikletaz ibilitzea

18

You might also like