Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 12

Medikuntza 2.

maila Giza Anatomia IV 32 Taldea


Jon Egaña Huguet

(III. ATALA: NEUROANATOMIA)


1. GAIA: NERBIO SISTEMA ZENTRALAREN
OROKORTASUNAK
AURKIBIDEA
1. Sarrera
2. Neurona
2.1. Neuronaren atalak
2.2. Neurona motak
2.2.1. Morfologiaren arabera
2.2.2. Funtzioaren arabera
3. Sinapsia
3.1. Sinapsi motak
4. Glia zelulak
5. NSZ-ko egitura makroskopikoak
6. Plastikotasun sinaptikoa
7. Neurulazioa
8. Erreferentzia ardatzak
8.1. Dientzefaloa eta telentzefaloa
8.2. Entzefalo enborra eta bizkarmuina

1. SARRERA
Nerbio Sistema organismoa ingurumenarekin harremanetan jartzeko daukagun sistema da.
Honi esker, zentzumenen bidez jasotzen dugun informazioa goi-mailako egituretara
bideratzen da, non informazio hori integratu ostean erantzun bat emango den. Nerbio
Sistema bi ataletan banatzen da: Nerbio Sistema Periferikoa eta Nerbio Sistema Zentrala.
Nerbio Sistema Zentrala izango da gure aztergai, eta azken hau entzefaloak (garuna eta
entzefaloa ez dira egitura berdina, garuna entzefaloaren zati bat izango da) eta
bizkar-muinak osatzen dute.

2. NEURONA
Neurona da Nerbio Sistema osatzen duten nerbio-ehunen unitate funtzionala. Neuronak
zelula bioelektriko bezala ezagutzen dira eta neuronen arteko komunikazioa izango da
Nerbio sistemaren funtzionamenduaren oinarria. Komunikazio horretan neurona batetik
besterako kinadaren transmisioa emango da, ekintza potentzialaren transmisioa, sinapsi
bidez egiten dena.

1
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet

2.1. Neuronaren atalak


● SEGMENTU HARTZAILEA:
- Soma/Gorputza: Bertan egongo da neuronaren nukleoa eta somatik aterako dira
neuronaren luzakinak.
- Dendritak: Izaera hartzailedun luzakinak. Hauen bidez neuronak kinada elektrikoa
jasoko du. Horretarako, dendritetan arantza dendritiko izeneko gune espezializatuak
daude, sinapsian espezializatutako egiturak.

● SEGMENTU EROALEA:
- Axoia: soman dagoen kono axoniko (boltai menpeko sodio kanalen kontzentrazio
handia egongo da bertan eta sodioaren gradienteaz baliatuz, elektrizitate edo ekintza
potentziala sortuko dute) izeneko gunetik ateratzen den luzakin nabarmena da. Hau
kinadaren garraioan espezializatuta egongo da. Neuronaren arabera axoia mielinaz
inguratuta egongo da ala ez. Mielina proteina honek axoian zeharreko garraioa
optimoa izatea bermatuko du. Horretarako mielinak ez du axoi guztia estaliko, baizik
eta Ranvier nodo deritzen gune amielinikoak edo eremu biluziak utziko ditu. Mielina
dagoen guneetan ere lipidoak aurkituko ditugu axoia isolatzen. Hori horrela,
kinadaren garraioa Ranvier nodo batetik bestera emango da bukaera sinaptikora
arte, saltokako nerbio kinadaren transmisioa burutuz. Mielinaren galerak informazioa
ezin bideratzea eragingo du, ez NSZ ez NSP-ra.

● SEGMENTU TRANSMISOREA:
- Sinapsi bukaera: kinada elektrikoaren transmisioan espezializatuta dagoen axoiaren
eremua da.

2
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet

2.2. Neurona motak


Neuronen sailkamena irizpide desberdinak kontuan hartuta egin daiteke.

2.2.1. Morfologiaren arabera


● NEURONA PSEUDOUNIPOLARRAK: Somatik luzakin bakarra aterako da, axodendrita,
zeina atera eta segituan bitan banatuko den. Luzakinaren adarretako batek funtzio
dendritikoa (dendrita izaera hartzen duen eremu hartzailea ere mielinaz estalita egongo da
eta boltai menpeko sodio kanalen dentsitate altua topatuko dugu bertan) beteko du eta
beste adarrak funtzio axonikoa. Adb: gongoil sentsorialetako neurona pseudounipolarrak.

● NEURONA BIPOLARRAK: Somatik ateratzen diren bi luzakin dituzten neuronak dira.


Luzakinetako bat axoia izango da eta bestea dendrita. Adb. betsareko neurona bipolarrak.

● NEURONA MULTIPOLARRAK: Somatik hainbat luzakin aterako dira. Somaren


formaren arabera mota desberdinak bereizi:
- Piramide itxurako neuronak (nagusienak garun kortexean): hiruki itxurako soma dute
eta hirukiaren erpinetako bakoitzetik luzakin bat aterako da. Horrez gain, dendrita
apikala deritzon dendrita nagusi bat eta axoi bat izango dute.
- Izar itxurako neuronak: somak ez dauka hiruki itxurarik, borobilagoa edo izar
itxurakoa izango da eta haren azalera guztitik aterako dira luzakinak.

Sagu baten garun kortexeko neurona


piramidalak, Golgi tindaketa.

3
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet
2.2.2. Funtzioaren arabera (ez du aipatu)
Funtzioaren araberako sailkapena erlazionatuta egongo da neuronaren morfologiarekin. Izan
ere, neuronek nerbio kinada sortzeko behar dituzten Na+ boltai menpeko kanalen dentsitate
handieneko gunearen arabera sailkatzen dira.

Neurona piramidaletan, Na+ boltai menpeko kanalen dentsitate handieneko guneak kono
axonikoa eta axoiaren luzera osoa izango dira, hori izango baita zelula hauen kasuan nerbio
kinadaren transmisioan espezializatutako atala.

Neurona sentsorial pseudounipolarren kasuan, ordea, Na+ boltai menpeko kanalen


dentsiate altuena axodendritan egongo da, hau da, transmisio eremuan zein eremu
hartzailean.

3. SINAPSIA
Sinapsia ekintza potentzialaren transmisioa da. Ekintza potentzialaren transmisio hori
burutzeko bi modu nagusi bereizten dira. Horien artean sinpleena bi neuronen mintzak
elkarrekiko oso gertu kokatzea eta ondorioz batak besteari mintzaren despolarizazioa
transmititzea (lehen aipatutako sodio ioia partekatuko dute eta ekintza potentzialaren
transmisioa emango da neurotransmisoreen beharrik gabe). Hala ere, sinapsi gehienak
modu konplexuago batean ematen dira, bitartekari kimiko bidez hain zuzen ere. Kasu
honetan, neurotransmisore deritzen molekulak erabiltzen dira kinada elektrikoaren
transmisiorako, honetan oinarritzen da NSZ.

Neurotransmisoreen artean badaude batzuk hartzaile berdinarekin lotzerakoa beti ekintza


berdina sortzen dutenak, hau da, GABA eta Glutamato (GLUT) motako neurotransmisoreak.
GABA neurotransmisoreak GABA-hartzaileekin lotzean beti efektu inhibitzailea izango du eta
glutamatoak hartzaile glutamatergikoekin elkartzean beti efektu kitzikatzailea izango du. Hori

4
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet
horrela, neurotrasmisore desberdinen ondorioz efektu kitzikatzaile edota inhibitzaile bat
lortu daiteke entzefaloan, bi efektu hauen arteko orekaren bitartez egiten du lan
entzefaloak. Hala ere, neurotransmisore guztiek ez dute horrela funtzionatzen; elkartzen
diren hartzailearen arabera erantzun desberdina sortuko dute neurotransmisore batzuek.
Horrelakoak dira adibidez katekolaminak, adrenalina, dopamina…

Neurotransmisoreak besikuletan gordetzen dira neuronan, eta neuronaren mintzaren


despolarizazioa axoiaren gune horretara heltzerakoan besikula horien exozitosi bidez
askatuko dira gune sinaptikora, ondoren neurona postsinaptikoan beraien hartzaileetara
lotuak izateko. Hala ere, badaude neurotransmisore izaeradun beste molekula batzuk
besikuletan metatu beharrean momentuan sintetizatzen direnak. Kasu honetan
despolarizazioa neurona presinaptikoaren bukaera axonikora heltzerakoan sintentizatuko
dira neurotransmisoreak. Honen taldekoak dira endorfinak, endokanabinoideak,
neuropeptidoak…

Sinapsiarekin bukatzeko aipatu beharra dago sinapsietan eragina daukaten bestelako


molekulak daudela, neurotransmisoreak ez direnak, hala nola NO.

3.1. Sinapsi motak (ez du aipatu)


● SINAPSI AXODENDRITIKOA: Neurona baten axoiak eta beste baten dendritak parte
hartzen dute.
● SINAPSI AXOSOMATIKOA: Neurona baten axoiak eta beste baten somak parte hartzen
dute.
● SINAPSI AXOAXONIKOA: Bi neuronen axoiek parte hartzen dute.

4. GLIA ZELULAK
Nerbio sisteman, neuronez gain, glia zelulak dauzkagu neuronen biziraupen eta
funtzionamendurako beharrezkoak direnak. Hasiera batean uste zen hauek erdiko

5
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet
nerbio-sisteman neuronen arteko hutsuneak betetzeko eta neuronak eusteko zeudela, egun
badakigu hori ez dela haien funtzio bakarra, izan ere, laborategian neuronekin egiten diren
kultibo zelularretan neuronez gain glia zelulak ere hazten dira. Tamainaren arabera
sailkatzen dira:
&
● Mikroglia zelulak: zelula txikienak dira eta hauen artean
burbuineko makrofagoak (makrofagoek ezin dute langa
-

hematoentzefalikoa zeharkatu) bereizten dira, sistema inmunea


eratuko dutenak. Hauen barnean ②elementu soilidoak daude,
endekatutako neuronak edota erasotutako eremuak fagozitatzen
- -

dituztelako. Zelula oso dinamiko eta azkarrak dira, lesio edo


kaltegarria den elementu bat NSZ-ean sartzen denean horren aurka
egingo dute, faktore kimiotaktikoak jarraituko dituzte eta kaltearekin
bukatzen dute, gainera, behin kaltea pasatuta eremua berreskuratzen lagunduko dute
faktore antiinflamatorioak askatuz, beraz erantzun antiinflamatorioan ere parte hartzen
dute.

● Makroglia zelulak: tamaina handiagoko glia zelulak.

○ NSZ-eko magrogliak:

■ Oligodendrozitoak: sare antzekoak eratzen dituzte, funtzio


nagusia neuronen axoian mielina zorroa ekoiztea da. Oligodentrozito
batek mielina segmentu desberdinak sortu ditzake neurona baten axoian
zehar. Zelula hauek faktore monoestatikoak jariatzen dituzte ingurumen
extrazelularreko homeostasia mantentzeko, ioien kontzentrazioa doituz.
Zelula hauek kaltetzean gaixotasun desmielinizatzaileak agertzen dira:
esklerosi anizkoitza, huntington gaioxtasuna…

■ Astrozitoak: ezinbestekoak dira neuronen bizi iraupenerako sostengu fisiko


(neuronak 3 dimentsiotako egiturak eratzeko) eta metabolikoa (neuronak elikatzeko, lipido,
glukosa, oxigenoa emateko) ematen dietelako. Azken funtzio hau lortzen dute beraien
luzakinak diren podozitoak odol hodien zelula endotelialen
artean tartekatzen dituztelako, langa hematoentzefalikoaren
parte izanez, honi esker odoletik neuronentzako beharrezko
gaiak lortuz eta odol hodien bidez neuronentzako toxiko edo
kaltegarriak diren gaiak NZS pasatzea ekiditen dute. Astrozitoek
sinapsietan ere eragina dute, izan ere, neurotrasmisoreak
(gliotrasmisoreak) ekoizteko eta jariatzeko gaitasuna dute, honi
esker sinapsi batean gertatzen dena urruneko neuronetan islatu
dezakete, horretarako kaltzioa erabiltzen dute seinaleztapen moduan, nahiz eta neuronak

6
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet
bezain kitzikagarriak ez izan, gainera beraien artean komunikatzen dira luzakin eta
kaltzioaren bidez sareak eratuz. Astrozitoen parte hartzearen ondorioz hiru papereko
sinapsia (sinapsis tripartita) erabiltzen da termino gisa.

■ Garun bentrikulu barruko ependimo zelulak: ez


dira nerbio zelulak baizik eta zelula epitelialak. Garun
bentrikuluak barrutik estaltzen dituzten plexu
koroideoetan aurkituko ditugu eta likido zefaloerrakideoa
ekoizten dute. Gainera zilio batzuk dituzte likido hori
bentrikuluetan zehar mugitzeko.

○ NSP-ko makrogliak: (ez du aipatu)

■ Schwann zelulak: oligodentrozitoen funtzio berdinak dituzte, baina desberdintasun


nagusia da zelula hauetako bakoitzak mielina segmentu bakarra eratuko duela neurona
bakarrean.

■ Zelula sateliteak: gongoiletako neurona pseudounipolarren inguruan daude haien


bizi iraupenerako beharrekoak direlako, horretarako gongoiletako odol hodien arteko zelula
endoteliaten artean tartekatzen dituzte podozitoak .

5. NSZ-ko EGITURA MAKROSKOPIKOAK


Bi egitura nagusi bereizten dira:
● Gai zuria: neuronen axoiak edo zuntzak ditu, gehienak mielinizatuta daudenez kolore
zuria hartzen du (mielina leka eta bertan dauden lipidoen ondorio izango da kolorea), hala
ere, mielinizatu gabekoak ere aurki ditzakegu.
● Gai grisa: neuronen somak eta dentritak ditu.

7
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet

Gai zuri eta grisaren kokapena desberdina da eremuaren arabera:


● Bizkar muinean gai zuria kanpoaldean eta gai grisa barnealdean.
● Entzefaloan gai grisa kanpoaldean kortexa eratuz eta gai zuria barnealdean. Gainera,
gai zuriaren sakonean gai grisezko nukleo batzuk aurkitzen dira (telelentzefaloan).

Gai grisa nukleo edo geruzatan antolatu daiteke. Garun kortex, garuntxo kortex edo goiko
kolikuluan geruzetan antolatzen da, baina garun sakonean edo gainerako garunean
nukleoetan. Bien arteko desberdinatasuna da, geruzatan antolatzen den gai grisean geruzak
soma, dentrita eta axoien bidez osatuta daudela, baina nukleoetan soilik neuronen somak
eta dentritak izango ditugu, eta hauen axoiak beste eremu edo nukleoetara bideratuko dira.

Egitura hauen artean, geruzen artean, nukleoen artean, nukleo eta geruzen artean
konexioak emango dira proiekzio eta interneuronei esker, neuronen arteko zirkuituak sortuz.

● Interneuronak: eremu berdinean sortu eta bukatzen diren neuronak dira, adibidez,
geruza edo nukleo berdinean soma, dentritak eta axoia dituzten neuronak.

● Proiekzio neuronak: eremu batean sortu eta beste eremu batean bukatzen diren
neuronak.

Aferentzia NSZ-ra sartzen den zuntza izango da sartzen dena eta eferentzia berriz irteten
dena dira.

Beheko irudian, zirkuitu sinple bat daukagu: orno muineko erreflexua. Bertan aferentzia eta
eferentzia ikusi daitezke. Horrela, neurona aferente batek hartzaileen bidez gure
ingurumenetik informazioa jasoko du, NSZ-ra sartuko du, horretarako bizkar gongoilean
neurona pseudounipolar bat dugu nerbio sentikorren informazioa hartzeko, eta bere
axoiaren bidez bizkar muinaren atzeko adarrera bideratuko da. Bertan, sinapsia egin eta
interneurona batek informazioa jasoko du, prozesatu (gutxi prozesatuko du, baina beti
egongo da prozesazio txiki bat) eta bizkar muinaren aurreko adarretako motoneurona batera

8
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet
bideratuko du informazioa giharretara iristeko. Kasu honetan, garunak eta dientzefaloak ez
dutenez parte hartzen erreflexua izango da, hau da, goi mailako kontrolik gabeko erantzuna.
Aferentziak eta eferentziak adierazterakoan erreferentziak erabili behar dira (nondik nora
doan informazioa).

6. PLASTIKOTASUN SINAPTIKOA
Definizioa: Esperientzietan oinarrituta moldatzeko, ikasteko eta memoriak sortzeko eta
lesioen aurrean berrantolatzeko eta berreskuratzeko burmuinak duen gaitasuna.

Plastikotasun sinaptikoari esker gure garunak ikasi egiten du. Izan ere, plastikotsuna
konexioak indartzean edo deuseztatzean datza, gure garuna moldatuz, horretarako gure
esperientzietan oinarritzen da. Gainera, memoriarekin zuzenki erlazionatuta dago, memoria
neuronen arteko konexioak direlako, zerbait ahazten dugunean bide neuronal hori
deuseztua edo neutrasmisore jariapena gutxitu delako izaten da.

Era berean, plastikotasuna egiturazko plastikotasuna da, lesio baten ondoren ere agertzen
delako, hau da, burbuineko eremu batek funtzioa galtzen duenean, eremu horretako
neuronak beste neurona batzuekin konexioak eratuko dituzte, beste funtzio batzuetan parte
hartuz, garun kortexa moldatuz.

Adibidez, pertsona bat itsu gelditzean periferian nerbio baten kaltea eman delako,
ikusmenarekin erlazionatuta egongo den garun kortex eremuan kokatutako neuronetara
(ikusmenaren prozesamenduakn espezializatutako neuronak) ez da ikusmen informaziorik
helduko. Honen ondorioz neurona horiek hil beharrean (batzuk agian hil daitezke
funtzionamendu faltagatik) gehienak inguruan dauden neuronekin konexioak eratuko

9
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet
dituzte, hauen funtzioetan parte hartuz. Horregatik itsu gelditzen diren pertsonak entzumen
gaitasun hobeagoak dituzte,entzumen kolikuluak ikusmen kolikuluen azpian kokatuta
daudelako eta ikusmen neuronek entzumen neuronekin konexioak eratuko dituztelako.

Epe laburreko plastikotasun sinaptikoari dagokionez, milisegundutetan, momentuan


gertatzen dena da, honek ez du memoria sortzen soilik neurotrasmisore gehiago edo
gutxiago jariatzea eragiten du bide bat momentuan indartuz. Errepikatuz gero prozesu
biosintetikoak eratu.

Epe luzekoari dagokionez, prozesu biosintetikoak hartzen ditu barne, hau da, ordu, egun eta
urteak iraun ditzakeen aldaketak eragiten ditu: hartzaile berriak sintetizatzea, hartzaileak
endozitatzea…

7. NEURULAZIOA
Nerbio sistema zentrala plaka
neuraletik sortuko da. Plaka neurala
ektodermoan sortzen den gogortasun
bat da, azken hau hodi bihurtzen da,
hodi neurala, hain zuzen ere.

Hodi neurala xixkuetan bereizten hasten da: prosentzefaloa, mesentzefaloa eta


erronbentzefaloa.

KONTUZ! Anatomikoki zuzenak izateko, bi egitura hauek ez dira nahastu behar:


- Entzefaloa: entzefalo enborra, garuntxoa eta prosentzefaloa (dientzefaloa eta
telentzefaloa).
- Garuna: prosentzefaloa (dientzefaloa eta telentzefaloa).

Beraz, xixku hauetatik nerbio sistema zentral osoa garatuko da, entzefaloko egitura guztiak.
Garapenean:
- Prosentzefalotik: goren dagoen xixkua. Telentzefaloa,
dientzefaloa eta bentrikuluak sortuko dira bertatik.
Telentzefaloan garun kortexa eta oinaldeko nukleoak egongo
dira eta dientzefaloan talamoa eta hipotalamoa.
- Mesentzefalotik: mesentzefaloa, entzefalo enborreko
goreneko atala izango da.
- Erronbentzefalotik: metentzefaloa eta mielentzefaloa.
Metentzefalotik, zubia eta garuntxoa garatuko dira, eta
mielentzefalotik erraboila. Erraboilak jarraipena du orno
muinarekin, beraz, garunaren eta orno muinaren arteko lotura modukoa izango da.

10
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet

·
Hemendik aurrera eremu bakoitzaren funtzioak aztertuko ditugu, baina laburbilduz,
telentzefaloan, garun kortexean, informazioaren integrazioa gertatuko da, eta bertatik
erantzun bat abiatuko da, erantzun motorra edo errai-erantzuna (sinpatikoa edota
parasinpatikoa).

Bestalde, talamoan eta hipotalamoan informazioaren integrazioa emango da ere bai, gero
garun kortexera bidaliko dena; izan ere, talamoan informazioa sentsitibo guztia integratuko
da (usaimenarena ez, primitiboa denez lehenik usaimen kortexera bideratu eta ondoren
joango da talamora) eta hipotalamoan hormonen kontrola emango da.

Garuntxoari dagokionez, kontrol eta ikasketa motorraz arduratuko da, honi esker
mugimendu egokiak aukeratzen dira, adibidez. Gainera, azken urteetan garuntxoak emozio
eta kognizioaren gain eragina duela aztertzen ari da.

Azkenik, entzefalo enborrean hiru atal ezberdin ditugu, funtzio ezberdinak betetzen
dituztenak: jariapen hormonala, mukiaren modulazioa, giharraren tonoaren kontrola, arnas
eta bihotz zentroak, jarreraren kontrola… Gainera, eremu oso garrantzitsua da, bertan gara
nerbioen nukleoak kokatzen direlako.

11
Medikuntza 2. maila Giza Anatomia IV 32 Taldea
Jon Egaña Huguet

8. ERREFERENTZIA ARDATZAK
Egituraren arabera erreferentzia ardatzak ezberdinak izango dira. Gure nerbio sistema
zentralak L forma du; beraz, erreferentzia ardatzak ezberdinak izango dira entzefalo
enborrean eta bizkarmuinean (alde batetik) edota dientzefaloan eta telentzefaloan (beste
alde batetik).

8.1. Dientzefaloa eta telentzefaloa


Goiko aldea: bizkarraldea.
Beheko aldea: sabelaldea
Aurreko aurpegia: aurpegi aldea.
Atzeko aurpegia: garondo aldea.

8.2. Entzefalo enborra eta bizkarmuina


Aurreko aldea: sabelaldea.
Atzeko aldea: bizkarraldea.
Goiko aldea: gara aldea/aurpegi aldea.
Beheko aldea: buztanaldea.

12

You might also like