Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

1.-(2p) Baditugu 2 kutxa desberdin: A eta B.

Demagun A kutxak 3 bola zuri eta 5 bola beltz


dituela eta B kutxak aldiz, 10 bola beltz. A eta B kutxetatik zoriz bola bana ateratzen da aldi
berean, eta trukatu egiten dira (hau da, A kutxatik ateratako bola B kutxan sartzen da, eta B
kutxatik ateratako bola A kutxan sartzen da).
a) A kutxatik bola bat ateratzen bada, zein da bola hori beltza izateko probabilitatea? b)
A kutxatik bi bola ateratzen dira eta bigarrena zuria da. Zein da lehenengo bola zuria
ere izateko probabilitatea?

2.-(2p): Kutxa batean laranjazko 15, limoizko 8 eta marrubizko 7 goxoki daude. Bi goxoki
bata bestearen atzetik ateraz gero, erantzun:
a) Zein da biak limoizkoak izateko probabilitatea?
b) Zein da lehenengoa limoizkoa eta bigarrena marrubizkoa izateko probabilitatea?
c) Zein da bigarrena laranjazkoa izateko probabilitatea?
d) Zein da bigarrena laranjazkoa izateko probabilitatea jakinda lehenengoa limoizkoa
izan dela?

3.-(2p) Egoitza bateko 90 ikasleetatik 50 frantsesak dira, 30 ingelesak eta gainontzekoak


errusiarrak. Ikasle frantsesetako 30, ingelesetako 10 eta errusiarretako 5 gizonezkoak dira.
a) Zoriz egoitzako ikasle bat aukeratuz gero, zein da neska izateko probabilitatea? b) Eta
neska izatekotan, zein da ingelesa izateko probabilitatea

4.-(2p) Dado trukatu batean 1 lortzeko probabilitatea beste edozein zenbaki lortzeko
probabilitatearen bikoitza da.
a) Kalkulatu oinarrizko gertaeren probabilitateak, hau da, dadoan atera daitezkeen
emaitza multzoaren probabilitateak
Dadoa 4 aldiz jaurtitzen bada, zer probabilitate dago hau lortzeko?
b) Lau bateko
c) Batekorik ez
d) Gutxienez bosteko bat
5.-(2p) Michelin enpresak mundu mailan dituen langileen soldaten batezbestekoa 40
000€koa da eta desbideratze tipikoa 8000€ dira.

a) Zein da langile baten soldata 35000€ eta 50000€ artean egoteko probabilitatea?
b) Zein da 20000€ baino gutxiago kobratzeko probabilitatea?
c) Determina ezazu soldataren balioa, non langileen %15ak soilik balio hori baino gehiago
kobratzen duen

You might also like