Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

FISIKA APLIKATUA I SAILA

GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA


INGENIARITZAREN OINARRI FISIKOAK
INGENIARITZA INDUSTRIALA
2. AZTERKETA 2018/01/12

KUESTIOAK

1. (1 p) 20 kg-ko neskatxa bat 3.0 m-ko altuera duen txirrista batetik behera irristatzen da.
Geldiunetik hasten da eta, bere abiadura beheko aldean 2.0 m/s-koa da. Deskribatu eta
kalkulatu ibilbidean zehar gertatu diren energia aldaketak.

2. (1 p) Marruskadurarik gabeko gainazal batean zehar, soken bidez egiten zaie tira irudiko kaxei.
Kaxa guztiak berdinak dira eta, kaxen azelerazioak emanak datoz. Ordena itzazu soken
tentsioak. Arrazoitu zure erantzuna.

3. (1 p) Bi masa berdin (m) l luzeradun hagatxo baten bi ertzetan daude itsatsirik. Bapatean,
konprimaturiko gas batek hagatxoa l ' luzeraraino hedatzen du. Zenbatekoa izango da abiadura
1 2
angeluarraren moduluaren balioa hedaketaren ondoren? I h agatxoa , MZ = ML
12

PROBLEMAK

1. (2 p) Horizontalarekin α angelua osatzen duen plano inklinatu batean mA masadun A kaxa eta
mB masadun B kaxa ditugu. B kaxa A-ren gainean dago, irudian ikus daitekeen moduan.
a. Ez A kaxa eta planoaren artean eta ezta bi kaxen artean, marruskadurarik ez dagoela
suposatzen badugu, zenbat izango da kaxa bakoitzaren azelerazioa? Nola eroriko dira
kaxak?
b. Zer gertatuko da marruskadura zinetikoa bakarrik A kaxa eta planoaren artean
badugu? Kalkulatu kaxa bakoitzaren azelerazioa eta analiza ezazu emaitza. Onar ezazu
planoa eta A kaxaren arteko marruskadura koefizientea μk dela.
c. Demagun orain A eta B kaxen arteko marruskadura koefiziente estatikoa nahikoa dela
marruskadura estatikoa izan dadin. Noranzkoa izango da A kaxak B kaxari eragingo
dion marruskadura indarra? Kalkulatu kaxa bakoitzaren azelerazioa.

α
FISIKA APLIKATUA I SAILA
GIPUZKOAKO INGENIARITZA ESKOLA
INGENIARITZAREN OINARRI FISIKOAK
INGENIARITZA INDUSTRIALA
2. AZTERKETA 2018/01/12
2. M1=2 kg-ko balioa duen masa bat “P” puntuan eusten da (ikusi diagrama), k=200 N/m balio
duen konstante elastikoa duen malguki bat x0=0,4 m luzera konprimatuz. Bapatean masa
askatu egiten da eta elastikoki talka egiten du “Q” puntuan geldi dagoen M 2=6 kg-ko beste
masa baten kontra.
a. Talka eta gero, lehenengo masak (M1) atzerantz errebotatzen duenean, kalkulatu zein
izango den malgukiaren gain eragingo duen deformazioa.
b. Talka eta gero, bigarren masa (M 2) eskuinerantz mugitzen da beheko irudian dagoen
pistan barrena. Zein izango da bere altuera M2 geldi geratzen den puntuan?
OHARRA: Masen eta gainazalaren artean ez dago marruskadurarik.

M1 M2

P Q

3. Irudiak erakusten duen moduan, L=1m-ko luzera eta M=3kg-ko masa duen hagatxo
homogeneoak bira egin dezake marruskadurarik gabe bere ertzean kokatutako ardatz finko
baten inguruan. Hagatxoa pausagunetik askatzen da horizontaletik eta biraka hasten da.
a. Zenbatekoa da hagatxoaren azelerazio angeluarra honek horizontalarekin 30°-ko angelua
osatzen duenean?
b. Zenbatekoa da hagatxoaren abiadura angeluarra honek horizontalarekin 30°-ko angelua
osatzen duenean?
c. Kalkula ezazu hagatxoaren masa zentroaren azelerazio tangentzial eta normalak hagatxoak
horizontalarekin 30°-ko angelua osatzen duenean.

OHARRA: Hagatxoaren ertzetik pasatzen den biraketa ardatz baten inguruko inertzia
momentua I=ML2/3 da.

30°

You might also like