Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 6

10.

gaia: “Partaidetzako eraentza”

I.-ARAUDIA

-Kode Zibila

II.-KODE ZIBILA: PARTAIDETZAKO ERAENTZA

1.-Kontzeptua eta oinarri juridikoa

Eraentza hau Alemanian egituratu zen 1957an, eta frantziar ordenamenduak


1965ean jaso zuen. Espainiarrak, berriz, 1981eko Erreforman. Hautazko eraentza bat da.
Eraentza hibrido bat, gainera. Banaketako eta irabazpidezko eraentzak nahastu egiten
ditu bakar baten, bakoitzaren abantailak zaku berean biltzearren, alegia. Horrela,
eraentza indarrean dagoen bitartean, banaketako eraentzaren araudia izango da
aplikagarri, baina berau disolbatu eta likidatzean, gutxien irabazi duen ezkontideak
gehiago irabazi duenak eskuratutakoaren ehuneko bat jasotzeko kreditu-eskubidea
izango du. Legegileak, eraentza honetan, independentzia eta elkartasuna lotu nahi ditu,
beraz: ezkontideen arteko independentzia ekonomikoa eraentza indarrean dagoen
bitartean (bakoitzak bere ondasun pribatiboak izango ditu eta ez da ondare nahasketarik
egongo; ez da, bada, hirugarren ondare-masa komun bat sortuko), eta ezkontideen
egoera ekonomikoen arteko oreka, justizia eta elkartasuna eraentza disolbatu eta
kitatzean, irabazpidezko sozietatearen filosofia bere eginez. Desabantaila handi bat
dakar, hala ere, eraentza honek: indarrean dagoen bitartean, ezkontideek kontabilitatea
zorrotz-zorrotz eraman behar dutela (momentu bakoitzean irabaziak zein eta
zenbatekoak diren jakiteko, alegia), eta hori ez da izaten ohikoa bikoteen artean.

Egile askoren iritziz, eraentza hau, banaketakoarekin gertatzen den bezala,


ekonomikoki independenteak diren ezkontideei ederto egokitzen zaie, ez ordea
mendeetan zehar estatuan bikotekideek bete izan duten rol tradizionalari erreparatuta.
Azken errealitate hori, oraindik ere nagusia estatuko bikoteengan (batez ere belaunaldi
batetik atzera), hobe babesten da, gehienon iritziz, irabazpidezko sozietatearekin.

2.-Ezkontideen egoera eraentza indarrean dagoen bitartean

Ezkontza eta eraentza ekonomikoa indarrean dauden momentutik, beraz,


ezkontide bakoitzak bere ondasun pribatiboak ditu. Ez da sortzen hirugarren ondare-
masa komun bat. Banaketako eraentza hautatu izan balute bezala funtzionatuko dute
ezkontideek, eraentza disolbatu bitartean, eta bakoitzak bere ondasunak administratu eta
xedatuko ditu. Argigarriak dira, zentzu honetan, honako arau hauek:

155
-KZren 1412. art.: A cada cónyuge le corresponde la administración, el disfrute
y la libre disposición tanto de los bienes que le pertenecían en el momento de contraer
matrimonio como de los que pueda adquirir después por cualquier título.

-KZren 1413. art.: En todo lo no previsto en este capítulo se aplicarán, durante


la vigencia del régimen de participación, las normas relativas al de separación de
bienes.

-KZren 1414. art.: Si los casados en régimen de participación adquirieran


conjuntamente algún bien o derecho, les pertenece en pro indiviso ordinario.

3.-Eraentza iraungitzea

Eraentza honen iraungitze kausak KZren 1415 eta 1416. artikuluetan arautzen
dira:

1) KZren 1415. art.: El régimen de participación se extingue en los casos


prevenidos para la sociedad de gananciales, aplicándose lo dispuesto en los
artículos 1.394 y 1.395.
2) KZren 1416. art.: Podrá pedir un cónyuge la terminación del régimen de
participación cuando la irregular administración del otro comprometa
gravemente sus intereses.

Beraz, lehenengo xedapenak irabazpidezko sozietatearen disoluzio kausei egiten


die erremisio zuzena. Kausok 1392 eta 1393. artikuluetan jasotzen ditu legegileak;
orduan, erremisioa ez da soilik xedapen hauekiko, 1394 eta 1395. artikuluak ere
aplikagarri suertatuko baitzaizkio partaidetzako eraentzari, 1415. artikuluaren arabera.
Bestalde, 1416. artikuluak kausa espezifiko bat arautzen du: kontura gaitezen,
partaidetzako eraentzan garrantzi handia duela kontabilitateak eta ondasunen
administrazio zorrotzak. Ezkontide batek ikusten badu besteak daraman administrazioak
larriki kaltetu ditzakeela bere interesak, eraentzaren disoluzioa eta likidazioa eska
dezake.

4.-Eraentza iraungitzean irabazietan parte hartzeko eskubidea

Likidazioaren fasea da eraentza honetan atentzioa gehien ematen duena,


zalantzarik gabe. Eraentza indarrean egon den bitartean, ezkontideek banaketako
eraentza hautatu izan balute bezala funtzionatu dute: ondare-nahasketarik ez, bakoitzak
bere ondasunak administratu eta xedatu, eta elkarrekin eskuratzen dituzten ondasunetan

156
erkidego arrunta sortu dute. Behin eraentza disolbatuta, kitatzeko momentuan
KREDITU eskubide bat jaiotzen da, eta hau da, hain zuzen ere, banaketako eraentza eta
partaidetzakoa ezberdintzen dituen elementua. Partaidetzako eraentzan, likidazio-
momentua heltzen denean, behin zorrak kitatuta, irabazi gehien lortu dituen ezkontideak
gutxiago edo batere lortu ez duen ezkontideari bere irabazien ehuneko bat eman beharko
dio. Ezkontide bat zorduna izango da, beraz, eta bestea hartzekoduna, biek berdin
irabazi dutenean izan ezik, noski. Irabazi horiek kalkulatu beharko dira, beraz, gero
ezkontide baten alde diruzko kreditua finkatzeko. Egin beharreko operazioak aztertuko
dira ondoren:

1.-“Hasierako ondarea” zehaztea

Legegileak KZren 1418. artikuluan zehazten du ezkontide bakoitzaren


“hasierako ondarea” zein izango den, hots, AKTIBOA: Se estimará constituido el
patrimonio inicial de cada cónyuge: 1º. Por los bienes y derechos que le pertenecieran
al empezar el régimen. 2º. Por los adquiridos después a título de herencia, donación o
legado. Fikzio bat eginez, beraz, legegileak agintzen du, hasierako ondare horren
konposaketan, ezkontideak ezkonduta dagoen bitartean oinordetzaz eta dohaintzaz ere
jaso duena sartzeko, nahiz eta ezkondu osteko eskurapenak izan. Horrela, ezkontide
bakoitzak ezkontzara ‘dakarrena’ eta, gerora, dohaintza edo mortis causa oinordetza
bidez, jaso duena izango da bakoitzaren hasierako ondarea.

Ondare horri KZren 1419. artikuluak dioena aplikatu beharko zaio ondoren: Se
deducirán las obligaciones del cónyuge al empezar el régimen y, en su caso, las
sucesorias o las cargas inherentes a la donación o legado, en cuanto no excedan de los
bienes heredados o donados. Beraz, aurreko artikuluaren arabera kalkulatutako
aktiboari, orain PASIBOA kitatu behar zaio. Hau ere, bi datuk osatuko dute,
legegilearen esanetara: a) Eraentza martxan hasten denean ezkontideak dituen
betebeharrak eta zorrak; b) Eraentza indarrean dagoen bitartean ezkontide batek jaso
duen oinordetzak edo dohaintzak ezarri dizkion kargak eta betebeharrak, betiere,
jasotakoaren balioa gainditzen ez badute. Ildo honetan, garrantzi handiko araua
eskaintzen du KZren 1420. artikuluak: Si el pasivo fuese superior al activo no habrá
patrimonio inicial. Beraz, hasierako ondarea dagoela estimatzeko, legegileak aktibo
likido bat egotea galdatzen du, hots, aktiboa pasiboa baino altuagoa izatea.

Ondasunen balorazioari dagokionez, KZren 1421. artikuluak datu interesgarriak


ezartzen ditu: Los bienes constitutivos del patrimonio inicial se estimarán según el
estado y valor que tuvieran al empezar el régimen o, en su caso, al tiempo en que
fueron adquiridos. El importe de la estimación deberá actualizarse el día en que el
régimen haya cesado. Orduan, ondasun horiek eraentzaren hasieratik bukaerara arte
jasan dituzten hobekuntzak eta kalteak ez dira kontuan hartuko, hasieran zuten balioa
soilik. Kontua da balio hori eguneratu beharko dela (diruak jasan duen balioaren
arabera) eraentza iraungitzen den momentuan. Balioa, hasierakoa, baina eguneratua
eraentza bukatzean. Ondorioz, nahiz eta xedapenak zehaztu ez, eguneratze hori
pasiboarekiko ere ezarri beharko litzateke, bestela, eskuratutako irabaziak ez luke
oinarri errealik izango.

157
2.-‘Amaierako ondarea’ zehaztea

KZren 1422. artikuluak zehazten du ezkontide bakoitzaren amaierako ondarea


zein izango den: El patrimonio final de cada cónyuge estará formado por los bienes y
derechos de que sea titular en el momento de la terminación del régimen, con
deducción de las obligaciones todavía no satisfechas. Erraza da legegileak ezartzen
duen sistema: ezkontide bakoitzaren amaierako ondarea eraentza bukatzean dituen
eskubide eta ondasunek osatuko baitute, oraindik ordaindutako zorren balioa kenduta,
noski. Ondasun horien balioa eraentza bukatzean dutena izango da, ez baitute
eguneratzerik beharko. Beraz, ondasunek izandako hobekuntzak edo plusbalioak irabazi
gisa kontabilizatuko dira eta gehien eskuratu duenak gutxien lortu duenarekin
konpartitu beharko ditu.

Amaierako ondare honetan, hala ere, beste bi datu sartu beharko dira, KZren
1423 eta 1424. artikuluen argitara: Se incluirá en el patrimonio final, el valor de los
bienes de que uno de los cónyuges hubiese dispuesto a título gratuito sin el
consentimiento de su consorte, salvo si se tratase de liberalidades de uso (1423. art.);
La misma regla se aplicará respecto de los actos realizados por uno de los cónyuges en
fraude de los derechos del otro (1424. art.). Erregela logikoa da. Ezkontideen amaierako
ondarean eraentza bukatzean dauden ondasunak sartzeaz gain, ezkontide bakoitzak
dohainik emandakoak ere kontatu beharko dira, bestela errazegia litzateke beste
ezkontidearen irabaziak manipulatzea. Dohainik emandako ondasun horien balioa
konputatuko da ondasunok oraindik ezkontidearen ondarean baleude bezala. Balioetsiko
dira ondasun horiek dohainik eman ziren momentuan zeuden egoeraren arabera, baina
eraentza bukatzean edukiko luketen balioari eutsiz. Azken arau horrek zigor-kutsua
hartzen duela nabaria da. Dohainik emandako ondasunak bakarrik konputatuko dira
amaierako ondarearen balioan, betiere ohiko opariak ez badira, eta beste ezkontidearen
baimenik gabe egin izan badira. Baimen hori egintza egin aurrekoa, momentukoa edo
ostekoa izan liteke hala ere.

3.-Irabazia kalkulatzea

Irabazia, argi dagoenez, hasierako ondarearen eta amaierako ondarearen arteko


diferentzia izango da, partaidetza eskubidearen objektua, alegia. Ez badago diferentzia
positiborik, hots, bi ondareen artean irabazirik egon ez bada, legegileak ez du
inposatuko galeren gaineko partaidetza.
Partaidetza eskubide horri buruz legegileak bi hipotesi aurreikusten ditu, hala
ere:

-KZren 1427. art.: Cuando la diferencia entre los patrimonios final e inicial de
uno y otro cónyuge arroje resultado positivo, el cónyuge cuyo patrimonio haya
experimentado menor incremento percibirá la mitad de la diferencia entre su propio
incremento y el del otro cónyuge.

158
Adib:

Mikelen irabazia: 50
Maiteren irabazia: 80
Mikelek du Maiteren irabazietatik 15 eskuratzeko eskubidea.
Bakoitzak, orduan, 65 eskuratuko du. Berdindu egiten dira zifrak.

-KZren 1428. art.: Cuando únicamente uno de los patrimonios arroje resultado
positivo, el derecho de la participación consistirá, para el cónyuge no titular de dicho
patrimonio, en la mitad de aquel incremento.

Adib:

Josuren irabazia: 0
Gorkaren irabazia: 40
Josuk du Gorkaren irabazien erdia hartzeko eskubidea. Bakoitzak
20, beraz, eta zifrak berriro berdintzen dira.

Hala ere, legegileak ez du erdibanako ehuneko hori inposatu nahi. KZren 1429.
artikuluak honako aukera hau ahalbidetzen du: Al constituirse el régimen podrá
pactarse una participación distinta de la que establecen los dos artículos anteriores,
pero deberá regir por igual y en la misma proporción respecto de ambos patrimonios y
a favor de ambos cónyuges. Beste ehuneko bat adostu dezakete, beraz, ezkontideek,
baina hasieratik egin beharko dute, eraentzaren hasieran. Adosten duten ehunekoak
berbera izan beharko du bi ezkontideentzat, hori bai. Litekeena da, baita, ezkontza baten
heriotzagatik disolbatzen den momenturako, irabazi guztiak bestearentzat izan daitezen
ituntzea, egileen iritziz. Hala ere, legegileak ehunekoa aldatzeko aukera horri muga argi
bat jartzen dio KZren 1430. artikuluaren bidez: No podrá convenirse una participación
que no sea por mitad si existen descendientes no comunes. Seme-alaba horien
senipartea babesteko arau bat da, honako hau, ezkontidearen ‘zatiak’ hura kaltetu ez
dezan.

4.-Kreditua ordaintzea

Legegileak argi uzten du KZren 1431. artikuluan likidazioaren momentuan


diruzko kreditu baten aurrean gaudela: El crédito de participación deberá ser satisfecho
en dinero. Si mediaren dificultades graves para el pago inmediato, el Juez podrá
conceder aplazamiento, siempre que no exceda de tres años y que la deuda y sus
intereses legales queden suficientemente garantizados.

159
Hala ere, KZren 1432. artikuluak ondasunen bidez ordaintzeko aukera
eskaintzen du: El crédito de participación podrá pagarse mediante la adjudicación de
bienes concretos, por acuerdo de los interesados o si lo concediese el Juez a petición
fundada del deudor. Akordioa dagoenean, zilegia izango da, noski, ondasunen bidez
ordaintzea, baita zordunak epaileari hala eskatzen dionean eta honek onartzen duenean.
Ondasunak, kasu honetan, epaileak berak zehaztuko ditu.

Azkenik, legegileak 1433 eta 1434. artikuluetan jasotzen dituen xedapenak hartu
behar dira kontuan: Si no hubiese bienes en el patrimonio deudor para hacer efectivo el
derecho de participación en ganancias, el cónyuge acreedor podrá impugnar las
enajenaciones que hubieren sido hechas a título gratuito sin su consentimiento y
aquellas que hubieren sido realizadas en fraude de sus derechos (1433. art.); Las
acciones de impugnación a que se refiere el artículo anterior caducarán a los dos años
de extinguido el régimen de participación y no se darán contra los adquirentes a título
oneroso y de buena fe (1434. art.). Ezkontide hartzekodunaren kreditua babesteko
arauak dira honako hauek. Ez dira lehentasunezko kredituak, baina legegileak aukera
ematen dio hartzekodunari bere maulan (frogatu beharko da) edo maularik gabe beste
ezkontideak dohainik emandakoa berreskuratzeko, ondasunak edo, ezinezkoa bada (fede
oneko hirugarrenak babesten dira, jakina denez), balioa. Akzioa ezkontide
hartzekodunak eta bere oinordekoek izango dute, noski. Bi urte izango ditu inpugnazio
hauek tarteratzeko ezkontide hartzekodunak, eraentza disolbatu denetik, ez likidazio-
momentutik.

III.-IRAKURGAIAK

-ALBARRA PRATS: El régimen económico-matrimonial de participación, Madril,


2000.
-ALVAREZ-SALA WALTHER: “El crédito de participación”, RDN, 127. zk., 1985, 7
eta hurrengo or.
-CARRASCO PERERA: “La reforma francesa de los regímenes económicos
matrimoniales por la Ley de 23 de diciembre de 1985”, ADC, 1986, 581 eta hurrengo
or.
-DE LOS MOZOS: Comentarios al Código Civil y Compilaciones forales, XVIII.
liburukia, 3. bol, Edersa, Madril, 1985.
-QUILEZ ESTREMERA: “Cálculo convencional del crédito de participación”, RDN,
116. zk., 1982, 189 eta hurrengo or.
-LEON ARCE: “El régimen de participación en ganancias”, RDN, 123. zk., 1984, 287
eta hurrengo or.
-MORALES MORENO (talde-lana): Comentarios a las reformas del Derecho de
familia, II. liburukia, Tecnos, Madril, 1984.

160

You might also like