Zuzenbidearen Funtzioak-Donostia

You might also like

Download as doc, pdf, or txt
Download as doc, pdf, or txt
You are on page 1of 18

2012ko martxoaren 16a,

ZUZENBIDEAREN GIZARTE FUNTZIOAK


Zuzenbidearen Teoria

Taldea:
Ane Azkarate
Estela Brion
Sara Erro
Mikel Sevillan
Itsaso Ugarte.

1
AURKIBIDEA

1. SARRERA

2. EDUKIA

a. Zuzenbidea eta soziologiaren kontzeptuak.

b. Zuzenbidearen soziologia.

c. Zuzenbidea giza- eta gizarte-fenomeno gisa.


▪ Funtzionalismoa: “Concepción Funcional del Derecho”
▪ Funtzio Sozialak, tipologia.

d. Soziologo desberdinen ikuspegiak.


◦ Talcot Parsons
◦ Norberto Bobbio
◦ Manfred Rehbinder
e. Zuzenbidearen Gizarte Funtzioak.
◦ Funtzio antolatzailea
◦ Funtzio orientatzailea edo persuasiboa
◦ Gizartea Kontrolatzeko funtzioa
◦ Gatazkak konpontzeko funtzioa
◦ Boterea legitimatzeko funtzioa
f. Errealitateko Adibidea.
o Berria egunkariko artikulu baten azterketa
g. Ondorioak

2
SARRERA
Lan honen bidez zuzenbidearen gizarte funtzioak aztertu nahi izan ditugu.
Zuzenbideak gizartean eta pertsonen arteko harremanetan duen eragin nabarmena
ikusita, zuzenbideak gizartean zehazki zein funtzio betetzen dituen aztertzen saiatu
gara. Funtzio zehatzak zeintzuk diren aztertu eta horrela zuzenbideari buruzko esanahia
argitzea. Gure helburua edo nahia, zuzenbidea ikuspuntu soziologiko batetik aztertzea
izan da, bere gizarte funtzioak aztertuz eta ondoren hortik ateratako ondorioekin gaur
egungo egoera aztertzen saiatu. Honela, lan hori egiteko hainbat pausu eman ditugu.

Atal ezberdinak honela landu ditugu: Lehenik eta behin, Zuzenbidea eta
soziologiaren kontzeptuak aztertuko ditugu, bakoitza definituz eta beraien arteko
harremana aztertuz. bera zer den eta bere funtzioak definitu ditugu. Aurrekoarekin
loturik, ondorengo puntuan zehazki zuzenbidearen soziologian zentratuko gara.
Honela, zientzia hori azaltze saiatuko gara, gure burua ikuspegi horretan kokatzeko.
Hirugarren atalean, zuzenbidea giza- eta gizarte- fenomeno gisa aztertzen ahalegindu
gara. Honela, alde batetik funtzionalismoa aztertu dugu, bere esanahia aztertuz.
Bestetik, zuzenbidearen funtzioei buruzko kontzepzio soziala zein den azaltzen saiatu
gara. Laugarren atalean, zuzenbidearen funtzio sozialen inguruan, soziologo eta aditu
desberdinen ikuspegiak jorratu ditugu, beraien arteko berdintasunak eta
desberdintasunak azpimarratuz. Hurrengo puntuan, zuzenbidearen gizarte funtzioak
zeintzuk diren aztertu dugu. Funtzio garrantzitsuenak zeintzuk diren, eta bakoitzaren
barruan beraien azalpena gauzatu dugu adibideak emanez. Azkenik, funtzio sozialak
gaur egungo errealitatearekin konparatzen saiatu gara, errealitean funtzio horiek nola
azaltzen zaizkigun aztertuz eta adibideak emanez. Amaitzeko, lanaren inguruko gure
ondorioak eta iritziak azaleratu ditugu.

Bestalde, metodologiari dagokionez, informazioa iturri desberdinetatik lortzen


saiatu gara. Batetik, liburutegiko eskuliburu desberdinak erabili ditugu, bereziki
zuzenbidearen eta soziologiaren kontzeptuak azaltzeko. Soziologo edo aditu
desberdinen iritziak ere liburu desberdinetatik atera ditugu. Bestetik, egunkarietako
eta aldizkarietako artikuluak ere erabili ditugu, errealitateko berriak eskuratzeko eta
horietan zuzenbideak betetzen dituen funtzio desberdinak aztertzeko. Azkenik,
Zuzenbidearen Teoriako klaseko oharrak eta 1.ikasgaiko eta 2.ikasgaiko oharrak ere
erabili ditugu, bertatik gure gaiaren inguruko ideia orokorrak lortzeko eta ondoren
liburu desberdinen bidez horiek garatu ahal izateko.
Beraz, jarraian lanaren azterketarekin hasiko gara:

EDUKIA:

a. ZUZENBIDEA ETA SOZIOLOGIAREN KONTZEPTUAK

3
Hasteko, aipatu beharra dago, Zuzenbidearen azterketaren inguruan hiru ikuspuntu
ezberdin bereiz ditzazkegula eta perspektiba bakoitza jakintza juridiko jakin bati
dagokiola eta horien artean egongo dela Zuzenbidearen Soziologia. Ikuspuntu horrek,
Zuzenbidearen dimentsio soziala aztertzearen ardura du eta beraz, Zuzenbidearen
funtzio sozialekin lotzen diren arazoak eta orohar, Zuzenbidearen eta gizartearen
arteko loturak edo elkarreraginak aztertzen ditu. Honetaz guztiaz aparte, diziplina hau
ez da normatiboa eta nahiz eta arauak aztertzen dituen enpirikoa da, izan ere,
errealitateari erreferentzia egiten dio ikuspuntua emateko.

Jarraitzeko, Zuzenbidearen eta soziologiaren definizioak ematea ezinbestekoa izango


litzateke eta honen bitartez, bi kontzeptu hauen artean dauden ezberdintasunak eta
berdintasunak agerian jarriko ditugu.
Alde batetik, Zuzenbideari dagokionez esan beharra dago kontzeptu honen inguruan
definizio zehatz bat ematea oso zaila dela hainbat arrazoien ondorioz, besteak beste:

 Zuzenbidearen nonahikotasuna eta konplexutasuna. Izan ere, adibidez


Europatik arau asko datorkigu egunero eta honen ondorioz, Zuzenbidea gero
eta konplexuagoa da.

 Zuzenbidezko esperientziaren egunerokotasuna eta Zuzenbidearen


urruntasuna eta autonomia gainerako gizarte bizitzarekiko, hau da, Zuzenbidea
gero eta urrunago sentitzen dute hiritarrek eta honen ondorioz, autonomo
bilakatu da eta hau kontrajarri egiten da Zuzenbidearen egunerokotasunean,
zeren, kontzeptu hau egunero dago gurekin harremanetan. Honen inguruan,
Luis Prieto Sanchisek bere liburuan dio “el Derecho, como el aire, está en todas
partes”.

 Emotibotasuna. “Zuzenbide” hitzak emoziozko pisu nabarmena dakar aldean,


oro har, Zuzenbide hitza erabiltzen dugu eta baita ere horrekin lotutak
daudenak jendea konbentzitzeko, orduan, edukirik gabe erabiltzen ditugu hitz
horiek.

Aipatutako arrazoi horiteaz gain, hizkuntz-arazoak agertzen dira. Izan ere, izan ere,
Zuzenbidea hizkuntzaren bitartez adierazten da, zuzenbidea hizkuntz adierazbide bat
den heinean. Lengoaia arazo horietatik eratortzen diren zailtasunak anbiguotasuna eta
zehazgabetasuna dira. Arazo horiek nabarmenagoak dira hizkuntza batzuetan beste
batzuetan baino, hla nola euskeraz ez dira gaztelaniaz bezain nabarmenak. Kontzeptu
honen inguruan, Prieto Sanchisek bere liburuan ondorengo definizio zehatz hau
ematen du; “el Derecho es un conjunto de normas que regulan la conducta humana. El
derecho no puede regular ni lo imposible ni lo necesario, sino sólo aquello que las
personas pueden o no hacer”.
Azkenik, azpimarratu behar da ikuspuntuaren arabera, zuzenbidearen inguruko
definizio ezberdinak ematen direla. Hurrengo puntuan zehazki azalduko dugunez, lan
honetan guri ikuspegi soziologiko batetik zuzenbidearen inguruan ematen den
definizioa da interesatzen zaiguna.

4
Beste aldetik, soziologiaren definizioari dagokionez ez dira agertzen Zuzenbidea
azaltzeko agertzen diren arazoak eta kontzeptu honen definizio egokiena ondorengoa
izango litzateke: soziologia gizartearen azterketa sistematikoa, zehatza eta zientifikoa
burutzen duen zientzia da. Beste modu batera esanda, soziologia gizartea eta
gizabanakoen portaera sozialak ulertzen saiatzen den gizarte zientzia da. Hortaz,
gizartea ulertzeko ikuspuntu edo perspektiba zehatz bat da. Definizio honen bitartez,
ondoriozta dezakegu soziologia gizartearekin lotuta dagoela erabat eta hori dela eta,
egokia izango litzateke Zuzenbidea gertakari gisa aztertzea.

Hortaz, Zuzenbidea gertakari gisa aztertzean bi ikuspuntu bereiz ditzazkegu,


lehenengoa, gizartearen kultur unibertsoa islatzen duen Zuzenbidea (Zuzenbidearen
oinarri sozialak) ,hau da, gizarte bateko Zuzenbidea aztertuz eta ulertuz posible da
gizartea ulertzea. Eta bigarrena, gizartearen aldaketa eragiten edo eragozten duen
Zuzenbidea (Zuzenbidearen autonomia), zeren, gizartearen kultur unibertsoa islatzen
duen objektutzat hartu beharrean, zuzenbidearen autonomia proposatzen dute
batzuk. Gainera, azken perspektiba honetatik Zuzenbidea erregulaziorako tresna
teknikotzat hartzen da, oinarri sozial horiek ez baititu, honen adibide da: lege lehorra
Estatu Batuetan, gizartearen ohitura aldatzeko helburuarekin, alkohola saldu eta
kontsumitzea debekatu zuten. Atal honekin amaitzeko, esan beharra dago
Zuzenbidearen arlo ezberdinak gehiago hurbiltzen direla batera edo bestera, adibidez
lehenengo ikuspuntura zuzenbide penala eta bigarrenera berriz, zerga zuzenbidea.

Honen arira, egokia da Zuzenbidea giza fenomeno gisa aztertzea honen bitartez
Zuzenbidearen eta soziologiaren berdintasunak azaleratuz. Zuzenbidea giza-fenomeno
bat da (gizakiarena esklusiboki) gizarte orotan ezinbestekoa dena, izan ere,
Zuzenbiderik gabeko gizarterik ezin da existitu, Prieto Sanchisek bere liburuan dioen
bezala “el Derecho es un elemento necesario a toda posible vida social”. Honi
dagokionez, gizartea eta Zuzenbidearen jatorria dela eta Zuzenbidea gizakiaren
bizitzaren ezaugarri bereizgarrien arabera baino ezin dela ulertu orohar onarturiko
ideiak dira. Hainbat pentsalariek ideia hauek aztertu dituzte beraien teoriak plazaratuz,
Russellen arabera, gizakiak Zuzenbidea behar du animalia erditaldekoia delako eta
horren ondorioz, ezin da beste gizakirik gabe bizi, hau da, ezin da bizi talde batetik
kanpo. Ildo beretik, Hartek gizakiaren gizarte bizitza bereizten duten ezaugarri edo
baldintzak identifikatu ondoren, hauek arauen existentzia premiazkoa eta
ezinbestekoa egiten dutela proposatzen du [gizakion zaurkotasuna (bulnerableak gara,
eta horregaitik babesa behar dugu, zuzenbidea), gizakion berdintasun erlatiboa
indarrari eta adimenari dagokionez (ez gara berdinak, eta horiek berdintzeko neurri
diskriminatorioak behar dira berdintasun erlatibo hori lortzeko, hau da, diskriminazio
positiboa), baliabide-urritasuna (baliabide urri horiek irizpide justuen bidez banatzeko
arauak behar ditugu)...]

Aurretik aipatutakoarekin jarraituz, historian zehar hainbat teorigile egon dira


Zuzenbidearen gizatasunaren izaera sozialaren ideia ukatu dutenak. Carbonnierren
arabera, animalia-erreinuan ere portaera-eredua Zuzenbideaurrekoak, izan , badira,
hau da, animalien munduan ere arauak daude eta honen adibide izango da erleen
antolakuntza (Aristotelesek emandako adibidea izan zen). Ulpianoren arabera, berriz,
Zuzenbide naturala naturak animalia orori irakasten diona da, hau da, animaliek ere

5
zuzenbide naturala bete behar dute eta zuzenbide hori animalientzat eta gizakientzat
da. Bestalde, historian zehar animaliak Zuzenbide-subjektutzat jo izan dira eta horren
ondorioz, ez dute fenomeno gizartetzat soilik hartzen. Beraz, hainbat teorigile zein
filosofok ukatu du Zuzenbidearen izaera sozialaren ideia eta honi dagokionez, autore
hauek proposatu dute posible dela pertsona bakar batek zuzenbidea sortzea
Robinsonrecht emandako ideiarekin bat etorriz (honek irudizko lagunak sortzen zituen
eta arauak ezartzen zizkien), baina ikuspuntu teoriko hauek baztergarritzat jotzen dira.

Amaitzeko, lehen aipatutako guztiaren ondorioa izango litzateke Zuzenbidea eta


soziologia gure gizartean elakarturik daudela erabat eta biak ezinbestekoak direla. Izan
ere, lehen aipatu dugun bezala, Zuzenbidea giza-fenomeno bat da (gizakiarena
esklusiboki) gizarte orotan ezinbestekoa dena eta beraz, Zuzenbiderik gabeko
gizarterik ezin da existitu. Hainbat filosofoek eta teorigileek proposatu dituzten
hipotesietan baieztapen hau isladaturik gelditu denean aurrera atera da, baina ordea,
Zuzenbidearen gizatasunaren izaera sozialaren ideia ukatu dutenen hipotesiak baztertu
egin dira erabat.

b. ZUZENBIDEAREN SOZIOLOGIA
Zuzenbidea eta Soziologiaren kontzeptuak azaldu ostean, eta beraien artean dagoen
lotura nabarmena azaleratu ostean, ezinbestekoa da gure azterketan aurrera
jarraitzeko zuzenbidearen soziologia beraren kontzeptua osotasunean aztertzea.
Kontzeptua
Soziologia berezi hau XIX. Mendearen amaieran sortu zen zuzenbidearen perspektiba
soziologiko bat ezartzeko helburuarekin. Izan ere, zuzenbidea egitate soziala da eta
ondorioz, honela ulertu behar da Zuzenbidearen Soziologia:
Soziologiaren zati berezia, zeinak Zuzenbideak bizitza sozialean duen eragina
deskribatzen eta azaltzen duen, eta aldi berean, fenomeno sozialak eta kulturalak nola
bilakatzen diren arau eta instituzio juridikoetan.
Zuzenbidearen soziologia aztertzerakoan, bi alde desberdinetatik aztertzen ari gara.
Alde batetik, sistema normatiboak bizitza sozialean duen eragina aztertzen dugu eta,
bestetik, gizarteak arau eta instituzio berriak sortzeko prozesuan nola eragiten duen
aztertuko dugu.

Azken mendean, zientzia hau asko garatua izan da azterketa zientifikoaren arloan. Izan
ere, gaur egun Zuzenbidearen Soziologoen arreta erakartzen dituzten gaien artean,
abortoaren legalizazioaren arrazoiak, eutanasiaren legalizazioa, edo familiaren gaiak
daude.

Geroago aztertuko dugun bezala, teorigile desberdinek ikuskera desberdin ugari ekarri
dizkigute Zuzenbidearen Soziologiaren inguruan. Adibibdez: Rehbinder, Bobbio...

Gaiak
Hasteko, esan beharra dago harreman sozial guzti-guztiak modu batean edo bestean
juridikoki erregulatuta daudela. Adibidez, saltzaile eta erosle harremana, errentatzaile
eta errentariaren arteko harremana, enpresari eta langile arteko harremana, politikari
eta alderdi politikoetara afiliatutakoen arteko harremana, medikuak eta gaixoak,
irakasle eta ikasleak, garraio zerbitzu bat eskaintzen dutenek eta bere bezeroak,

6
kongregazio erlijiosoen promulgatzaileak eta fededunak, kirolariak eta bere talde-
kideak edo aurkariak, guraso eta seme-alabak, bikote harremanak, anai-arreben arteko
harremana eta abarreko harremanak, zuzenbideak erregulatzen dituen harremanak
dira eta beraz, gizarte-harremanak diren heinean, Zuzenbidearen soziologiaren objektu
izango dira. Argi dago beraz, zientzia honek gai ugari jorratzen dituela.
Aipatutakoetaz gain, aipu berezia egin behar diogu Gizartearen estratifikazioari, hau
da, talde edo klase sozialen banaketari, zeintzuek askotan erregulazio normatibo bat
duten.

Ezaugarriak
Gaur egun, zientzia hau, zientzia juridiko sustantibo bat da, gainontzeko zientzia
juridikoak osatzen dituena, eta horren adierazgarri edo froga, zientzia honen
erakundetzea eta ikerketaren arloan espazio geografiko eta kultural desberdinetan
egin diren aurrerapenak dira. Honako ezaugarriak dituen zientzia juridikoa da
Zuzenbidearen Soziologia:

 Paradigmatikoa ez den zientzia soziala da: Soziologia, zientzia ireki bat da eta,
horren ondorioz, probabilitatearen markoan aurkeztu behar da, eta ez
ziurtasunarenean. Izan ere, zientzia juridiko honen baitan, badaude
etorkizunean zientzia berriak bilakatuko diren zenbait eduki. Askorentzat,
soziologia plataforma komun bat izango litzateke, zeinetatik pixkanaka beste
zientzia batzuk sortzen joango diren. Beraz, soziologia orokorra zientzia irekia
bada, zuzenbidearen soziologia are irekiagoa dela esan dezakegu.

 Independentzia: Zuzenbidearen Soziologia independentea izan behar du. Baina


independentzia zenbait arrisku izango ditu beti. Independentzia hori, botere
zentroekiko duen independentziaren arabera neurtuko da. Izan ere, botere
zentroak beti egongo dira interesatuak soziologian, gizartean eta iritzi
publikoan duen eraginagatik, eta badakitelako horrek boterearen jarraipenean
eta egonkortasunean duen eragina garrantzitsua dela. Hor, zuzenbidearen
soziologia jokoan jartzen du bere kredibilitatea eta independentzia botere
zentroekiko.

 Interdiziplinarioa: Zuzenbidearen soziologia, bi diziplina desberdin aztertzen


dute aldi berean. Alde batetik, soziologoak eta, bestetik, juristak. Beraz,
gainontzeko zientzia juridiko dogmatiko guztiak ez bezala, zientzia hau bere
izaera interdiziplinarioagatik nabarmentzen da. Izaera hori, jurista eta
soziologoen elkarlanean itzultzen da.

c. ZUZENBIDEA GIZA- ETA GIZARTE- FENOMENO GISA.

Historian zehar hainbate esan dute zuzenbidea giza fenomeno bat dela gizarte denetan
beharrezkoa dena, gizarterik gabeko gizarterik ezin baita existitu. Arau gabeko gizarte
bat desagertu egingo baiten. Zuzenbidea gizarteak bakarrik, hau da gizakiak bakarrik
sortu dezake.

FUNTZIONALISMOA (“Concepción Funcional del Derecho”)

7
Funtzionalismoa XX. mendeko lehen erdian zientzietan nagusi izan zen paradigma
dugu, soziologian, hizkuntzalaritzan nahiz arkitekturan, esaterako.
Gaur egun soziologia polizentrikoa da, batzuentzat krisiaren sintoma bat da, eta beste
batzuentzat berriz, erakusten du sozietatearen zientza berriaren aberastasuna.
Hala ere, tendentzia hauek eraikitzen dira kontuan izanik 60ko hamarkadako eskola:
funtzionalismoa, non gizartea sortzen zen estabilitate eta integrazioaren gainean, non
bakarrik ziren posible aldaketa mugatuak.

Zuzenbidea aditu eta teorigileen artean nagusi da egiturazko analisia Zuzenbidearen


kontzeptua aztertzerako orduan. Izan ere, Zuzenbideak gizartean betetzen dituen
funtzioen azterketa baztertuta, Zuzenbidezko tekniken egitura edo izaera bereziei
erreparatzen baitiete.

Funtzionalismoa fenomeno sozialak, zuzenbidea ere, betetzen dituzten funtzioen


arabera ulertu eta definitzen dituen korronte teorikoa da. Funtzionalismoak gizartea
sistema gisa ikusten du; sistemek, aldi berean, azpisistemak izango dituzte, eta
gizartearen osagai bakoitzak bere funtzioa izango du. Alabaina, gizarte-fenomenoen
funtzioen analisia burutu daiteke filosofia funtzionalistari atxikitu gabe.

Funtzionalismoaren idazle nabarmena Talcott Parsons izan zen. Idazle


famatuenetarikoa eta kritikatuenetariko ere izan da. Obra garrantzitsuenetariko
batzuk: The structure of social Action, The social sisitem, Toward a Gneral Theory of
Action eta Essays in Sociological Theory.

Bi zatitan laburtu daiteke Parsonsen obra. Lehenengoa, interpretazio unitarioa eta


simplifikatua: parsons hitz egiten du sozitateari buruz ikuspuntu batetik, eta
handiagotzen doa ikuspuntu hori. Beste zatian bereizten ditu bi etapa:lehenengoa
1937tik 1951ra da, non bere obra famatua idatzi zuen La estructura de la accion
social.1951 urtetean izan zen non parson bere ikasketak hari zen egiten psikologia
sozialean. Eta beste eta 1951tik hil arte izan zen, eta etapa honta bere pentsakera
nolabait aldatzen da.

Parsons asko eragin du soziologo askorengan, batez ere amerikarreta eta baita
europera batzueta ere.

FUNTZIO SOZIALAK, TIPOLOGIA.


Bestalde, askotan suposatzen da arau batek funtzio bakar bat betetzen duela. Baina
hori ez da beti horrela, Prieto Sanchísek ematen duen ondoko adibidean argi eta garbi
ikusten den bezela: tabako salmentari ezartzen zaion zerga altuaren bidez, erretzaileak
beren bizio kaltegarritik apartatzea lortu nahi da (lehen funtzioa), eta horrela erretzaile
horien osasuna hobetu (bigarren funtzioa), osasun alorrean egiten den gastua murriztu
eta horrela diru publiko kopurua handitu beste beharrizan batzuei erantzuteko
(laugarren funtzioa). Honela, esan daiteke zuzenbidea helburu eta bide desberdinen
multzoa dela, zeinaren bidez, arau batek funtzio bat bete dezake helburu bat lortuz eta
aldi berean helburu orokorrago bat lortzeko balio dezake. Ondorioz, arau batek funtzio
bat baino gehiago egikaritu ditzateke.

8
Honela, jarraian aipatzen diren funtzio desberdinak bereiztu behar dira:
a)Funtzio errealak eta ideialak. Funtzio errealak, zuzenbideak benetan
gizartean gauzatzen dituenak dira, analisi deskribatzaile baten bidez frogatu
daitezkenak. Funtzio ideialak aldiz, zuzenbideak gizartean gauzatzea espero
diren funtzioak dira. Honela, esate baterako, zuzenbideak diskriminazioa
ekiditen du, Konstituzioko 14.artikuluari jarraiki baina ostantzean oraindik ere,
Espainian bikote homosexualek ezin dituzte umeak adoptatu. Kasu honetan,
diskriminazioa ekiditea funtzio erreala litzateke eta funtzio ideiala da, aurrerago
zuzenbideak bikote homosexualei adoptatzen uztea.
b)Funtzio zuzenak eta zeharkakoak. Funtzio zuzena, arauaren eduki
preskribatailetik ondorioztatzen dena da eta arauaren hartzailek modu zuzen
batean ulertu dezakena. Adibidez, irakaslea gelan sartu eta esatean “Mikel, itxi
atea”. Kasu horretan, esaldi horren funtzio preskribatzailea da, izan ere,
hatzailearen portaera bideratu nahi du (atea itxi) eta hartzaileak, kasu honetan
Mikelek modu zuzenean ulertzen du. Funtzio zeharkakoak aldiz, ez du
zerikusirik araua betetzearekin. Aitzitik, arauaren existentzia hutsak, gizartean
sortzen dituen sentimendu eta erreakzioekin du zerikusia. Arauak gizartean
adierazten duen sinboloak du garrantzia.

d)Funtzio helburuak eta funtzio bitartekoak. Funtzio helburuak izenekoaren


helburua, zuzenbidearen helburuak eta baloreak zeintzuk diren jakitea da hala
nola, justizia, segurtasuna... Funtzio bitartekoen helburua aitzitik, zuzenbideak
aurreko helburu horiek lortzeko zein medio edo tresna erabiltzen dituen jakitea
da.

e)Funtzio objetiboak eta subjetiboak. Funtzio objektiboek modu objetioban


aztertzen dute, arau batek gizartean zer funtzio betetzen dituen legegilearen
asmoetatik at. Funtzio subjetiboek aldiz, aztertzen dute zeintzuk ziren
legegilearen nahiak edo helburuak aurreko arau hori promulgatzean.

f)Ageriko funtzioak eta funtzio sorrak. Ageriko funtzioak, arauetatik


ondorioztatzen diren ondorio objektiboak dira eta funtzio sorrak berriz,
bigarren mailako ondorio gisa definitu daitezke, zeintzuk legegileak nahita
bilatu ditzaken edo nahi gabe suertatu daitezken. Adibide gisa dugu kasu
honetan, Ameriketako Estatu Batuetan onartu zen “Ley Seca” izenekoa. Izan
ere, kasu horretan ageriko funtzio gisa adierazi ditzakegu, ameriketako
biztanleen osasuna babestea. Horren ondoan, funtzio sorra izango litzateke,
alkoholaren inguruko merkatu beltza bultzatzea.

d. SOZIOLOGO DESBERDINEN IKUSPEGIAK


Ezinezkoa da soziologoek zuzenbideari ezarri dizkioten funtzio guztiak gure lanean
azaltzea, izan ere urteetan zehar soziologo desberdinek funtzio oso desberdinak lotu
dizkiote zuzenbideari.
Honela, zuzenbidearen gizarte funtzioen gaia modu egoki batean aztertzeko
lehenengo hurbilketa egokiena zuzenbideak gizartean dituen funtzioak ondorengo bi
ikupegi funtzionaletatik aztertzea da: alde batetik zuzenbidea gizarte oreka edo oreka
soziala lortzeko tresna gisa aztertzea eta bestetik, zuzenbidea gatazkak konpontzeko

9
instrumentu bezela aztertzea. Kontuan izan aipatu ditugun bi ikuspegi horiek
gizartearen oinarrizko bi kontzepzio osatzen dituztela, zeintzuk aurkakoak diren: alde
batetik, baloreen adostasun batean oinarritutako gizartea eta bestetik gatazkak
oinarritutako gizartea. Bi kontzepzio horietan paradoxa bat dagoela ikusten da. Izan
ere, gizarteko kideek balore batzuk adosten dituzte beraien gizarterako baina hala eta
guztiz ere, gatazkak izaten dituzte beraien artean. Esaterako, gure gizarteko
baloreetako bat da berdintasuna baina ondoren badira gizonezkoak baino curriculum
hobea izanik emakumeak kontratatzen ez dituzten enpresak.
Aurretik aipatu bezela, gai honen inguruan soziologo desberdinek azaleratutako
teoria eta ideia guztiak azaltzea ezinezkoa da, zerrendak oso luze joko bailigu.
Horregatik, zuzenbide soziologo garrantzitsuenek osatzen duten zerrenda luzetik guk
hiru zuzenbide soziologok plazaratutako teoriak eta ideiak soilik landuko ditugu puntu
honetan. Zehazki ondorengo aditu hauen inguruan jorratuko dugu: Talcott Parsons,
Norberto Bobbio, eta azkenik Manfred Rehbinder. Honela, zuzenibdearen funtzioen
inguruan ikusiko dugun bezela plazaratzen dituzten ideia batzuk antzekoak dira eta
beste batzuk guztiz ezberdinak.
Talcot Parsonsek ikuspuntu oso kontserbadorea du zuzenbideak sistema sozialean
jokatzen duen paperaren inguruan. Parsonsen arabersa, gizarteak bere identitatea
mantentzen du kanpoko presioen aurean, horretarako baliabide desberdinak gauzatuz.
Honela, baliabide garrantzitsuenak ondorengo hauek dira: lehendabizi, gizartekotasun
edo soziabilitate prozesua, zeinaren bidez kultura gizarteko pertsonen izaeran
barneratzen den. Bigarrenik, instituzionalizazioa eta azkenik zuzenbidea, zeina
baliabide garrantzitsuena den. Parsonsen arabera, zuzenbidea sistema sozialen azpi-
sistema da eta honek sistema sozialaren orekari laguntzen dio. Izan ere, zuzenbidea
integrazio sozialerako oso tresna baliagarria da.
Norberto Bobbio aldiz, zuzenbideak portaera sozialentzat duen esanahia aztertzen
saiatzen da. Honela, ia zuzenbideak santzio negatiboak erabiltzen dituen gizartea
erreprimitzeko edo aitztik, santzio positiboak ezartzen dituen gizartea sustatzeko.
Modu honetan, Bobbiok zuzenbidea eta estatuaren inguruko bi sailkapen egiten ditu:
zuzenbide erreprimitzailea eta zuzenbide sustatzailea eta Estatu liberala eta Estatu
soziala.
Azkenik, Manfred Rehbinder-ek, bere maisu izan zen Karl N. Llewellyn-en teoria eta
ideiak jarraituz, zuzenbideak ondorengo gizarte funtzioak betetzen dituela adierazten
du:
 Gatazkak ebaztea. Gatazka ebazte zuzenbide pribatuaren oinarrizko
funtzioa da. Indibiduo desberdinen interesak aurrez aurre jartzen
direnean gatazkak sortzen dira. Rehbinderrek funtzio hau
gainerakoetatik nabarmentze du, izan ere zuzenbide anglosajoiaren
ohiko funtzioa da.
 Portaerak bideratzea. Funtzio hau desiragarritzat jotzen diren portaerak
sustatzearekin lotuta dago. Zuzenbideak gainera, a priori edo a
posteriori jokatu dezakenez, lau teknika bereizten dira: sustatu, saritu,
aurrezaindu eta zigortu.
 Botere sozialaren legitimazioa eta antolakuntza. Bigarren mailako
arauekin zuzenean lotuta dagoen funtzioa da hau. Funtzio honetan
eskuduntzen eta prozeduren inguruko erregelak kokatzen dira, eta

1
erregela horien bitartez boterea zuzenbide bilakatzen da eta
legitimazioa eskuratzen du.
 Bizi baldintzen egituratzea. Zuzenbideak modu positiboan sustatu
ditzake talde desberdinen ekintzak. Sustapen arauak oso garrantzitsuak
dira funtzio honetan.
 Zuzenbidea zaintzea. Zuzenbideak bere funtzioak betetzea
ahalbidetzeko teknikak edo tresnak dira.
Honela, zuzenbide soziologo desberdinen ikuspuntuak aztertu ondoren, hurrengo
puntuan zuzenbidearen gizarte funtzioak aztertuko ditugu modu sakonean. Honela,
funtzio bakoitza banan banan azalduko dugu bakoitzaren inguruko definizioak eta
adibideak azaleratuz.
e. ZUZENBIDEAREN GIZARTE FUNTZIOAK

Seguru aski gutako norbaiti galdetu ezkero zuzenbidearen gizarte funtzioei buruz, nahiz
eta asko ez jakin hauei buruz, honelako zerbait erantzungo genuke: zuzenbidea,
gizartea antolatzeko egoteaz gain, pertsonak kontrolatzeko ere badago, baita sortu
daitezkeen gatazkak konpontzeko. Eta azken modu batean justizia egiteko ere.

Zuzenbideak hainbat funtzio betetzen ditu, positiboak zein negatiboak; esaterako


gizartearen integraziorako funtzioak betetzen ditu (positiboa) edota beste batzuetan
gatazken iturri da (negatiboa). Hurrengo orrietan, funtzio bakoitza azaltzen saiatuko
gara, baita euren artean duten erlazioa ere.

Funtzio antolatzailea
Zuzenbidea gizartearen antolaketarako tresna da, modu argi bat gizartearen
existentzia bermatzeko, izan ere, gizarte antolakuntza gabe oso zaila litzateke
horrenbeste pertsonen nahiak orekan mantentzea, zaila baino gehiago ezinezkoa,
horrelako gizarte batek ezingo luke iraun, kaotikoa izango litzateke. Esan nahi duguna
da, zuzenbidea gizartearen ekintzak egitera eragozten edota egitera bultzatzen gaituen
tresna erregulatzailea dela. Hau da, zuzenbidea dela markatzen duena zer den zilegi
egitea edo zer ez, antolaketa hori bermatzeko.

Hasiera batean hau ez zen horrela noski, era batera edo bestera gizarte politikoa
dezente berria da. Honen aurretik esaterako historiaurreko gizakiek eskubide
absolutuak zituzten, baino babesik gabe guztiz, izan ere, indartsuenaren legearen
aurreak gutxi asko egin zezaketen garaiko gizakien beraien eskubideak babesteko. Hori
esanda, erraza da pentsatzea, arazo horri irtenbide bat ematea, baino noski gaur egun
da erraza
Adibidez historiaurreko marko horretan, gizaki batek besteari kobazuloan bere lekua
kendu ezkero indartsuagoa delako, lekua galdu duenak ezin du ezer egin indartsuaren
aurrean. Gauza aldatu egingo litzateke, arau sinple bat ezarriaz “ bakoitzak bere lekua
duela kobazuloan eta ez dela zilegi batak besteari lekua kentzea nahiz eta indartsuagoa
izan”.

1
Gizarte politikoa sortuz geroztik, botere publikoek babes nahikoa eskainiko lukete
nahiz eta botere absolutuen amaiera suposatu. Izan ere edozein gizartetan da
beharrezko antolaketa maila bat, baita familiaren kasuan ere.
Adibidez lehen azaldutako adibidearen egoera guztiz desberdina azalduko dugu,
familia arloan, nahiz eta komunitate txikia izan gizarte osoarekin alderatuta, arau
batzuk existitzen dira guztion artean elkarbizitza hobetu ahal izateko. Demagun etxean
bakoitzak nahi duena egin lezakeela, nahi duenean etxetik irten eta bueltatu, gela ez
jaso, bakoitzak nahi duen orduan bazkaltzea, nahi izanez gero aizpari bere logela
kentzea, pipak jatea eta lurrera botatzea… segur asko horrelako egoera baten aurrean
gatazka ugari sortuko lirateke etxean eta horregatik guztiz beharrezkoa bilakatu arau
minimo batzuen existentzia guztion hoberako, elkarrekin bizi ahal izateko.

Gizartean, neurri askoz ere maxifikatuan bada ere, berdina gertatzen da, bakoitzak
ezindu egin nahi duena, imaginatu hiri bat semafororik gabe eta abar..

Esan beharrekoa da zuzenbideak funtzio hau bi alor desberdinetan betetzen duela,


alde batetik erlazio juridiko pribatuetan eta bestea erlazio juridiko publikoetan.
Lehenengoaren kasuan, publikoaren kasuan baino arau gutxiago daude baino erlazio
pribatuen arteko arauak ezartzen ditu gatazkak suertatzeko, baita (…). Bigarrengoen
kasuan, arauak gizartearen eta botere publikoen ingurukoak dira, azken finean
instituzio publikoentzako arauak dira.

Azken finean, zuzenbidea gizartearen interesa antolatzen eta jerarkizatzen saiatzen da


bere arau demokratikoen bitartez.

Funtzio orientatibo pertsuasiboa:


Gizartea kontrolatzeko funtzioarekin guztiz erlazionatuta dagoen funtzio izango
litzateke, izan ere, kontrol hori eman ahal izateko zuzenbideak guztiz beharrezkoa du
funtzio orientatzailea zein pertsuasiboa, bere arauak betean izan daitezen. Dena dela,
arau juridikoek modelo batzuk dituzte, eta modelo horiek gizartearen portaeran efektu
zuzenak sortzen dituzte.

Badaude aditu batzuk, funtzio hau funtzio irakaslearekin erlazionatzen dutenak, izan
ere egia da zuzenbideak bere arauen bitartez irakaskuntzara mesede egiten diola
garaiko baloreei jarraikakoa izanik, adibidez, diskriminaziorako legeak, xenofobiarako
arauak…

Gizartea kontrolatzeko funtzioa:


Funtzio hau lehen azaldutakoaren ondorio zuzena dugu, izan ere gizakion portaera
bideratzeko saiakeran, gizarte osoaren portaera kontrolatzen da, bere helburua,
taldearen kohesioa mantentzea delarik. Gizakion portaera bideratzeko,
instituzionalizaturiko indarkeria erabili ohi da. Positibismo juridikotik, datorkigu ideia
hori, hau da, indarkeria izatea zuzenbidea kontrolatzeko erarik efektiboena.

Azken finean, zuzenbidearen funtzio garrantzitsuenetarikoa dugu hau, izan ere,


gizakiaren portaera bideratzen funtzioa da, gizakiaren portaera egoki bat hain zuzen.
Baino kontrol horrek, justifikazio bat nahiz muga batzuk ditu. Justifikazioa zera izango

1
litzateke, babestu beharreko eskubide zein ondasunak indarkeriaz baliatutako arauen
bitartez, izan ere horrela izango ez balitz, eskubide eta ondasun horienganako arau-
hauste bat emango litzateke, ez lirateke errespetatuko arau horiek egongo ez balitz.
Mugari dagokionez, zuzenbidearen funtzio honen egitekoa da babes honen kanpo ez
geratzea babestu beharreko portaera zein ekintzak. Hau da, gizartearentzat
garrantzitsuak edo indarrean dauden ekintzak nahiz portaerak indarkeriaz baliaturiko
arau horien bitartez erregulatzea.

Gauza da, gizartean indarrean dauden pentsamenduak, ohiturak, ekintzak eta abar
aldatu egiten direla eta horrek justizia kontuak oso malguak bilakatzen dira, izan ere
babes tu beharreko pentsamenduak, ideiak, ohiturak eta abar aldatu egiten dira
gizartearen apetara. Gerta daiteke lehen erregulazio baten pean zegoena, gaur egun
gizakiaren autonomiaren barne egotea edota gaur egun arau baten erregulazio pean
dagoena ez egotea.

Hau gerta daiteke, zuzenbidea gizartearen isla delako, gizartean indarrean dauden
ideien isla delako. Esan daiteke, gizarteak gutxien onartzen duen funtzioa dela egun.
Dena den zuzenbideak teknika desberdinak erabiltzen ditu funtzio hau aurrera eraman
ahal izateko, hona hemen batzuk:
- Babes teknikak eta teknika errepresiboak babes tekniken artean, betebehar
juridikoak ditugu, hau da, obligazioak. Eta teknika errepresiboa berriz,
debekuetan oinarritzen da, santzio baten mehatxu baten pean.

- Teknika inzentiboak teknika honen artean, sari bat aurreikusten da arau hori
betetzen duten pertsonei.

- Organizazio, erregulatzaile eta kontrol publikorako teknikak teknika hauen


bitartez, zuzenbideak gizartea antolatzen du, botereak eman eta kendu, baita
politikaren interbentzioa gizartean erregulatu ere.

Laburpen gisara esan genezake zuzenbidearen funtzio honek, gure portaerak


bideratzen dituela era batera edo bestera teknika desberdinen bitartez, egoera kaotiko
baten aurrean aurkitu ez gaitezen, gure eskubideak zein ondasunak babesten ditu.

Gatazkak konpontzeko funtzioa:


Gizakion artean onarpen gehien duen funtzioa da hau, Zuzenbidea gizakion artean
sortzen diren gatazkak konpontzekoa, izan ere, Zuzenbidea gizartean betidanik sortu
izan diren gatazkak konpontzeko balio du eta. Noski gatazka horiek bere indarraren
bitartez konponduko ditu, esan genezake arazko horiek bere indarraren bitartez
konpontzen dituen hirugarren hori dela, hau da, gatazkatik kanpo kokatzen dugun
entea, gatazka bera konpontzeko. Gauza da gure gizartean gatazkak gure
egunerokotasunean izateagatik, zuzenbidearen funtzio hau ezinbestekoa sortu dela
gizartearen ordena bermatzeko.

Honela, Zuzenbidearen bitartez, indibiduoek nahi duten babes juridikoa lortzen da,
bere arauak guztioi behartzen digutelako hauek obeditzera, Estatuak eman dituen

1
heinean. Segituan galdetuko diogu geure buruari ea nola lortzen duen Zuzenbideak,
zeren bitartez kontrol hori aurrera eramatera. Hona hemen zenbait modu:
- Batzuetan gatazka onartu egiten du eta ondoren erregulazio bat atxikitzen du
ordenamendura

- Beste batzuetan honen aurka egiten du, gizarte demokratikoarekin bat ez


datorrenean gatazka edota diktadura baten aurrean bagaude, ez datorrelako
bat botere menderatzailearekin.

- Beste kasu batzuetan orientatu egiten du, gizarte erregulazioa legitimoa delako
eta ez duelako zuzenbidearen printzipioen aurka egiten

- Azkenik zuzenbideak berak sortzen dituen gatazkak ditugu, ez dagoenean


zuzenbidearen barnean erregulazio bat aurreikusita sortu daiteken gatazka
baten aurrean.

Dena dela, Zuzenbideak bere gatazkak konpontzeko ahalegin honetan kale egiten
duela esan genezake bi arrazoi garrantzitsuen ondorioz. Alde batetik, zuzenbideak ez
du gatazka konpontzen, erremedio bat besterik ez dio ezartzen gatazkari bere arauen
aplikazioaren bitartez. Beraz ez du konpontzen, leundu besterik ez du egiten. Esan nahi
duguna zera da, ez duela gatazka ezabatzen edo konpontzen, bere arauen
aplikazioaren bitartez gatazka leuntzen saiatzen da, ez desagerrarazten.
Adibidez geure bizilagunarekin arazoren bat izanez gero, nahiz eta epaitegietara
jo, eta honek arau baten aplikaziora behartu, arazoak iraun egiten du nahiz eta
zuzenbideak legitimoa den soluzio bat eman. Esan nahi dudana da gure arteko gatazka
hori ez dela desagertu eta ez dela inoiz desagertuko epai judizial baten soluzioa dela
eta.

Bestetik, badira kasuak non zuzenbide berak sortzen dituen gatazkak. Gatazka bat ez
zena existitzen Zuzenbideak sortu duen arte. Gerta liteke gainera, erregulazio sozial
bat, onartzen zena gatazkan sartzea Zuzenbidearen erruz. Gainera egia da Zuzenbideak
alde batetik ezin dituela gatazka guztiak konpondu eta bestetik agian ez dituela
konpontzen guk nahi genuen bezala.

Gainera gure gizartean justizia oso mantsoa da, agian gure gatazkaren soluzioa gure
nahia hasetuko duen une batean iristen da. Horregatik askotan gizarteak ez du
justiziara jotzen euren gatazkak konpontzeko erremedio pribatu bat jarriz.

Boterea legitimatzeko funtzioa:


Max Weberren arabera, botere bat legitimatua izateko, botere horren menpe
daudenen onespena beharko luke. Honen arabera, boterea bere menpean daudenen
obedientziari lotuta dago.

Asko dira historian zehar legitimazio funtzioari buruz eginiko azterketak filosofia
juridiko eta politikoaren esparruan. V. Manthieuk esaterako, esango du botere bat
legitimoa izango dela, talde sozialen garapenarekin bere bizitzaren esparruan

1
bizirauteko gai bada. Jhon H. Schaarek berriz, hiru etapa bereizten ditu legitimazioaren
garapenean:
- Kanpoko irizpideak adibidez profeziak, zortea …

- Kanpoko irizpideak eta komunitatearen irizpideak gizakiak berrindartu


Jainkoaren boterearen legitimazioa.

- Komunitatearen barneko irizpideak

Azken etapa honi jarraiki, komunitatea izango da botereaz baliatuko dena. Honela
pentsatuko dugu ea zuzenbideak baduen benetako boterearen legitimaziorako
funtziorik. Baiezkoa esango genuke, izan ere, boterea bere eskuetan duenari
zuzenbidearen legitimazioa interesatzen bazaio, zuzenbideak legitimazio hori eskaini
diezaioke. Hau da, zuzenbideak boterea eskuratu nahi duena legitimatzen du berak
eskainitako arauen bitartez eskuratzen badu eta gainera erabakiak berak ezarritako
medioen bitartez hartzen baditu.

Hau guztia esanda, ondoriozta dezakegu legitimazio hau, Zuzenbidezko Estatu


Liberalaren propioa izan da, baita konstituzio liberalena ere non muga juridikoak
ezartzen ziren botereaz baliatzeko edota hau exekutatzeko. Gaur egun berriz, formula
hauek ez zaizkigu balio, formula horien efizientzia exigitzen da, baita gizartearen
partaidetza kontuan hartzea. Beraz Zuzenbideko Estatuari gizartearen partaidetza
falta zaio legitimoa izan dadin. Ez du balio inolako prozedura legalik boterea
eskuratzeo, gizartearen partaidetza ez bada kontuan hartzen erabaki politikoetan,
azken finean gizartea baita boterea legitimatzen duena.

Gai hauen inguruan, Frankfurteko eskolak gai hauek landu zituen, izan ere, hauek
ditugu Weberren oinorde garrantzitsuenak: Habermas eta Offe.

Habermas:
Honek dio gaur egungo estatuetan, politika ez dagoela inolaz ere legitimatuta, baino
uste du zuzenbide berri batek, legitimazioa bueltatu diezaiokeela Estatuari: erderaz
“democracia representada” esango genukeena hain zuzen.

Offe:
Offeren arabera hauek dira Estatua legitimoa ez izatearen arrazoiak:
- Pertsona gehiegi lani gabe egotea eta kapitala ez inbertitzea monopolioek
sortutako ondorio gisara. Enpresa askoek itxi behar izan dute eraldaketa
teknologikoa ezin izan dutelako jasan. Horrek Ongizatearen Estatuan
finkaturiko konfiantza hautsi du guztiz.

- Merkatuko zenbait sektoreek beraien produkzio gaitasuna hazi izana Estatu


interbentzioaren ondorioz.

- Ongizate Estatuaren arauak onartzen ez dituztenen presioak.

Offek, Habermasen bidea ez jarraituz, Estatu kapitalista deslegitimatzen du, hau da,
estatu kapitalistak ez duela inongo legitimaziorik esango du, gizarteak ez duelako

1
onartzen ezta errekonozitzen. Gainera Habermasetik gehien aldentzen duen alderdia
zera da: ez duelako inolako itxaropenik ezartzen zuzenbidean legitimazio berriro
itzuliko duen fenomeno gisa. Gizarte elementuak izango dira demokrazia alde batera
utzita legitimazio hori emango diotena botereari, Estatuak irensten ez dituen heinean
noski.

f. ERREALITATEKO ADIBIDEA
Jarraian errealitatean gertatutako kasu bat azaleratuko dugu eta bertan zuzenbidearen
funtzio sozialak aurkitzen eta horiek azaltzen saiatuko gara. Modu honetan, adierazi
nahi dugu, zuzenbidea eguneroko bizitzan presente dagoen fenomeno bat dela,
zuzenbidea gizakiak sortutako artifizio den heinean.

Honela, martxoaren 19an Berria egunkarian azaldutako berri bat aztertuko dugu.
Honela, berri horren arabera Gasteizeko Lakuako auzoan martxoaren 19ko goizeko
5.30ak aldera, 19 urteko gazte bat atxilotua izanda da sexualki neska bati
erasotzearren bere etxeko igogailuan. Honela, egun bereko goizeko 10etan ertzaintzak
erasotzailea atxilotu du eta disposizio judizialean jarria izan da.

Kasu horretan, zuzenbidearen funtzio desberdinak aztertu ahal ditugu: alde batetik,
funtzio antolatzailea izango du. Izan ere, zuzenbideak funtzio honen bidez adierazten
digu zer den zilegi edo zein ekintza diren desiragarri eta zeintzuk ez, modu horretan
gizartearen antolakuntza babesteko. Kasu honetan, Espainiako Kode Penalak bere
178.artikuluan debekatu egiten du eraso sexualak egitea, ekintza horri santzio bat
ezarriz. Honela dio artikulu horrek: “El que atentare contra la libertad sexual de otra
persona, utilizando violencia o intimidación, será castigado como responsable de
agresión sexual con la pena de prisión de uno a cinco años”. Debeku horren bidez,
Espainiako legegileak espaniako gizartearen antolakuntza babestu nahi du, ekintza hori
gauzatzen duenari berak ezartzen dio zigorra, beste inork esku hartu ez dezan eta
gizarte antolakuntza mantentzeko.

Bestetik, aurreko artikulu horretan gizartea kontrolatzeko funtzioa ere ematen dela
esan daiteke. Izan ere, funtzio honen bidez zuzenbideak gizakion portaera bideratzen
du, horretarako instituzionalizaturik indarkeria erabiltzeko aukera izanez. Kasu
honetan, Espainiako zuzenbideak gizakien portaera bideratu nahi du, funtzio
preskribatzailea du, eta horretarako sexu erasoak ekidin nahi den portaera izanik,
portaera horrentzat santzioa aurreikusten du. Kasu honetan, teknika errepresiboa
erabiltzen du gizakien portaera bideratzeko. Hots, eraso sexualak gauzatzen dituenari
zigorra edo snatzio ezartzen dio.

Azkenik, Gatazkak konpontzeko funtzioa ere aipatu dezakegu. Izan ere, zuzenbidea
gizakion artean sortzen diren gatazkak konpontzeko tresna egokia da. Kasu honetan,
emakume horren eta erasotzailearen arteko gatazka zuzenbideak konponduko du.
Honela, erasotzaileari zuzenbideak, berak arautzen duen indar instituzionalizatuaren
bidez, zigorra edo santzio ezarriko dio.

g. ONDORIOAK

1
Gure lanarekin amaitzeko, azken puntuan azterketa hau egin ostean gai honen
inguruko gure ondorioak azaleratuko ditu. Hasieran aipatu dugun bezela, lan honen
bidez zuzenbidearen gizarte funtzioak aztertu nahi izan ditugu, fenomeno honek gure
gizartean duen eragina aztertzeko eta gaur egungo egoerarekin alderatzeko.
Honela, ondorio nagusi gisa, nabarmena da zuzenbideak gizartean duen eragina. Izan
ere, funtzio bakoitza aztertzean ohartzen gara, zuzenbidea gure eguneroko bizitzan
guk askotan uste baino presenteago dagoela. Hala nola, autobusean bidaiatzean, ogia
erostean, unibertsitatera joatean eta abar. Zuzenbidearekin ari gara, nahiz eta gu ez
konturatu.
Honela, gaur egun egia da herriak askotan zuzenbidea urrutiko fenomeno gisa ikusten
duela. Hori, zuzenbidearen funtzio sozialak aztertu ostean horrela dela ohartzen gara,
neurri handi batean ezagutza eta praktika juridikoaren monopolioa juristek dutelako.
Hau da, juristak dira zuzenbidea ondo ezagutzen dutenak eta gainerakoek ez. Adibidez,
herritar batek autobusa hartzen ez daki isilbidezko kontratu bat gauzatzen ari dela eta
hori Kode Zibilean dagoela aratuta edo unibertsitatean matrikulatzean prozedura
administratibo bat hasten dela. Honela, pertsonek egunerokotasunean
zuzenbidearekin harremana dute, baina gauza da beraiek ez direla onartzen ekintza
horien atzean zuzenbidea dagoenik.
Bestetik, ohartu gara, zuzenbideak gure gizartean egunero funtzio ugari betetzen
dituen arrean, ia funtzio horiek behar bezala betetzen dituen. Honela, herritar
gehienek ezetz esango lukete.
Honela, zenbait teoriagilek esaten digute zuzenbidearen egiteko bat gizartea
kontrolatzea dela. Honela, zuzenbideak gizartearen kontrola bere baitan hartzen du,
izan ere bestela egoera kaotiko baten aurrean aurkituko ginateke. Izan ere, bi pertsona
elkarrekin bizi diren heinean gatazkak sortzen dira eta beharrezkoa da zuzenbidea
gatazka horiek bideratzeko. Honela, beraz, zuzenbidearen funtzioetako bat da gizartea
kontrolatzea. Baina, egia da bestalde ere, gaur egun agian zuzenbidea gizartearen
gehiegizko kontrol tresna bihurtu dela. Izan ere, gaur egun zenbait sistemetan
hainbeste arau daude eta zenbait gaietan hain erregulazio sakonekoak non gizakiaren
autonomiaren borondateak ia ez duen lekurik. Adibidez, Francoren diktadura garaian,
ezinezkoa zen bere ideologiatik desberdina zen bat izatea, eta honela zuzenbidea
gizartea kontrolatzeko tresna nagusi bilakatu zen, estatuaren ideologiaren aurkako
edozein ekintzaren aurrean santzio edo zigor oso gogorrak ezarriz. Beraz, nahiz eta
zuzenbideak gizarte funtzioak bete, gure aburuz kasu batzuetan aztertuko beharko
litzateke ia funtzio horiek modu egokian egikaritzen diren.
Azkenik, lanari amaiera emateko azaleratu nahi dugun azken ideia da, zuzenbidearen
gizarte funtzio horiek teorian edo maila teoriko batean oso eraginkorrak izan
daitezkela, baina ondoren errealitatean aplikatzerakoan beste zenbait faktore sozial
ere kontuan hartu behar direla. Honela, funtzio horiek aplikatzerakoan gizarte
bakoitzaren berezitasunak kontuan izan behar dira, funtzio horietan nabardurak egin
eta gizartean eraginkorrak izan daitezenez. Egia da, zuzenbide perfektu bat lortzea
utopia bat dela, izan ere ezinezkoa da gizarte guzti bat ados jartzea gai guztien
inguruan, baina ahalik eta zuzenbide eraginkorrena lortzea posible da.

1
BIBLIOGRAFIA:
 Eskuliburuak
 Prieto Sanchís, L. “Apuntes de Teoría del Derecho”.
 Soriano, R. “Sociología del Derecho”.
 Klaseko Apunteak
 1.Ikasgaia: “Zuzenbidearen kontzeptuari sarrera”.
 2.Ikasgaia: “Zuzenbidea, boterea, estatua eta aniztasun juridikoa”.
 Interneteko web-guneak
 http://eu.wikipedia.org/wiki/Soziologia
 Berriako web-gunea:
http://berria.info/albisteak/62471/19_urteko_mutil_bat_atxilotu_dute_
gasteizen_neska_bati_sexu_erasoa_egin_diolakoan.htm

You might also like