Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

5. ariketa (12 puntu.

Item bakoitza: 1,2 puntu)

5. ariketak bi proba dauzka. Irakurri bakoitzaren argibideak arretaz.


Sei audio zati entzungo dituzu eta berberak izango dira bai 5A bai 5B ariketetan.
Beraz, audio berak entzunda bi proba egin behar dituzu.

5A
Sei audio zati entzungo dituzu. Lotu zenbakiak eta letrak eta pasatu erantzunak
erantzun-orrira. Letra bi sobera daude eta ez dituzu erabili behar. BEHIN bakarrik
entzungo dituzu zatiak. Orain berrogeita hamar segundo dauzkazu aukerak
irakurtzeko. 0 adibidea da.

ZERTAZ ARITU DIRA AUDIO HAUETAN?

a) Ibilaldi arrakastatsuaz. 0
b) Aukeraz.
c) Balorazioaz.
d) Egindakoaren aitortzaz.
e) Hausnarketa batez.
f) Ikerketaren emaitzaz.
g) Larrialdiaz.
h) Politikaz.

0. 41. 42. 43. 44. 45.


A

5B
Berriro entzungo dituzu audio zati berak. Lotu zenbakiak eta letrak eta pasatu
erantzunak erantzun-orrira. Letra bi sobera daude eta ez dituzu erabili behar.
BEHIN bakarrik entzungo dituzu zatiak. Orain berrogeita hamar segundo
dauzkazu aukerak irakurtzeko. 0 adibidea da.

ZEIN HIZTUNEK AIPATU DU… ?

a) kontzientzia zabaltzea 0
b) berrikuntza bat
c) bertaratzea
d) damua
e) ekintza gaitzesgarria
f) etetea
g) ikerketaren jarraipena
h) joera aldaketa

0. 46. 47. 48. 49. 50.


A
0
Bi euskal hiriburutan gaur minbiziaren aurkako martxa benetan jendetsuak izan dira
goizean zehar. Gasteizen Arka plazatik abiatuta sei kilometroko ibilbidea gauzatu dute
minbiziaren aurkako bosgarren martxa honetan. Adin guztietako jendea animatu da
berdez jantzi eta ekimenarekin bat egitera. Aurten bereziki bizi-ohitura osasuntsuak
izatearen garrantzia lau haizeetara zabaldu nahi izan dute antolatzaile eta parte-
hartzaileek.
(A.Ibilaldi arrakastatsuaz. / A.kontzientzia zabaltzea)

41-46
Ospitaleak gainezka daude Txinan, bertako telebistaren irudi hauek erakusten duten
bezala. Koronabirusak hogeita sei pertsona hil ditu eta bederatziehun kasu inguru
baieztatu ditu Beijinek. Hamabi hiritako berrogeita bat milioi pertsona isolatuta daude.
Ia hutsik dauden kaleak fumigatzen ere aritu dira, dena gaixotasuna hedatzea ekiditeko
ahaleginean.
(G.Larrialdiaz. / F.etetea)

42-47
Euskal ekonomiak urte zail bati eutsi ahal izan dio eta % 2,2ko hazkundea izan zuen
2019an. Euskal ekonomiak nazioarteko zalantzen ondorioz urtean zehar erakutsitako
moteltzeari buelta eman zion urte amaieran, EUSTATen datuen arabera. Jaurlaritzak
2020rako esku artean dituen prebisioak ere onak dira.
(C.Balorazioaz. / H.joera aldaketa)

43-48
Euskal Herriko Unibertsitateak sei gradu eta gradu bikoitz berri eskainiko ditu datorren
ikasturtean, tartean adimen artifizialeko ikasketak. Eskaintza osoa 82 gradura zabalduko
da horrela.
(B.Aukeraz. / B.berrikuntza bat)

44-49
Lapurdiko Belok abadiako beneditarrak omendu ditu Jaurlaritzak. Gerra zibilean euskal
errefuxiatuak jasotzeagatik esker ona adierazi diete. Berrogei bat errefuxiatu haien
senideekin batera izan dira Beloken. Monjeek jaso zituztenen artean Joseba Elosegi,
Joxe Miel Barandiaran eta Antonio Labaien.
(D.Egindakoaren aitortzaz. / C.bertaratzea)

45-50
Berrogeita hamahiru mugikor horiek Donostian lapurtu zituzten San Sebastian egunean.
Irurtzunen atzeman dituzte mugikor baten geolokalizazioari esker. Foruzaingoak lau
pertsona atxilotu ditu.
(F.Ikerketaren emaitzaz. / E.ekintza gaitzesgarria)

ERANTZUNAK:

0. 41. 42. 43. 44. 45.


A G C B D F
0. 46. 47. 48. 49. 50.
A F H B C E

You might also like