Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

NARRAZIO/DESKRIBAPEN TESTUA

Unitate honetan pertsonen ongizatean eragiten duten faktore batzuk aztertu ditugu.
Bukatzeko, berriz, idazlan bat osatu beharko duzue eta, horretarako, hainbat proposamen
dituzue. Aukeratu bat zuen idazlana osatzeko (gutxienez, 150 hitz).

1
Osasuna, maitasuna eta, ondoren, dirua? Gure ongizatean duten eragina dela eta,
eztabaida sortzen da askotan, pertsona bakoitzak garrantzi ezberdina ematen baitie hiru
elementu horiei.
Zure ustez, zein da garrantzitsuena? Zein hurrenkeratan emango zenituzke? Zergatik?
Eman zure iritzia eta arrazoitu.

2.
Gizarte-arazoak aldatu egiten dira historian zehar. Egungo arazoen artean, besteak beste,
langabezia, kontratu prekarioak, etxegabetzeak dauzkagu.
Zein da zure inguruan kezka handien sortzen duen gizarte-arazoa? Nola bizi duzue? Zenbat
pertsonari eragiten dio? Azal ezazu.

3.
Gure gizartean arazo asko dauzkagu, baina hainbat gizarte-zerbitzuz baliatzeko aukera ere
badaukagu: garraio publikoetan deskontuak lortzeko txartela, erosketetan beherapenak
lortzeko txartelak, autobidean merkeago ibiltzeko txartela, etab. Erabiltzen al duzu horrelako
txartelik? Zein?.
Eman ezazu erabiltzen duzun txartel horri buruzko informazioa (zer txartel den, norentzat
den, zer baldintza bete behar diren …) eta txartel hori eskuratzeko jarraibideak.

4.
Gure gizartean eskaintzen dizkiguten zerbitzuak, berriz, ez dira espero bezain onak izaten.
Zure inguruan, agian, egongo da, zure ustez ondo ez dabilen edo hobe daitekeen
zerbitzuren bat (garraio-zerbitzua, hondakinen bilketa, bulegoetako ordutegia …).
Idatz ezazu zerbitzu horretan aurkezteko erreklamazio-gutuna, kexak adieraziz, eskaerak
eginez eta iradokizunak proposatuz.

(Iturria: ARIAN B1.2, euskara ikasteko metodoa, ELKAR)

You might also like