Ikastunitateko Azken Ataza (Batx 1)

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 2

NARRAZIO/DESKRIBAPEN TESTUA

Ikastunitate honetan pertsona batzuek kirurgia estetikoaz pentsatzen dutena nola adierazten duten
ikusi duzue. Horrekin batera hainbat osasun-arazo nola deskribatzen diren ere entzun eta irakurri
duzue.

Bukatzeko, idazlan bat osatu beharko duzue eta, horretarako, hainbat proposamen dituzue. Aukeratu
bat zuen idazlana osatzeko (gutxienez, 150 hitz).

A. Gaur egun kanpoko itxurari garrantzi handia ematen zaio, eta jende asko edozer gauza egiteko
prest dago, itxura fisikoa hobetzearren. Gai honi buruz zer jarrera duzun jakin nahiko genuke.
Idatzi zer egiten duzun zure itxura fisikoa zaintzeko.

GIDOIA:
● Zure itxura fisikoari garrantzia ematen diozu ?
● Eta besteenari?
● Zenbat denbora ematen diozu egunero zeure burua prestatzeari?
● Pixka bat gizentzen bazara, kezkatu egiten zara?
● Sobera dauzkazun kiloak galtzeko, dietarik egiten duzu? ● Dieta egitekotan, zeure kasa
egiten duzu, ala profesional batengana joaten zara?
● Zenbatero joaten zara ile-apaindegira?
● Egiten duzu kirolik? Zein kirol egiten duzu?
● Kirurgia estetikoa egitekotan, zein kasutan egingo zenuke? Zergatik?

B. Jokabidearen nahasmenduak XXI. mendeko gaitzak direla esaten da, eta, horien artean
ezagunenak fobiak eta mendekotasunak dira. Agian, ezagutzen duzu fobiaren bat edo
mendekotasunen bat duen norbait. Deskribatu jokabide-nahasmenduaren bat sufritzen duen
norbaiten jokabidea. Horretarako, lagungarriak egingo zaizkizu taulako egiturak eta galderak.

GIDOIA:
● Zeri dio beldur?
● Zer motatako menpekotasuna sufritzen du?
● Zer sintoma izaten ditu?
● Zer egiten du horrelakoetan?

C. Pentsa ezazu lagun batek aholkua eskatu dizula, 20 urteko semea lodiegi dagoelako eta etxetik
atera nahi ez duelako. Gai horri buruzko informazioa sarean topatu ondoren, hainbat gomendio
ematea erabaki duzu. Zer aholku emango dizkiozu?

EGITURA GRAMATIKALAK:
● -ARAZI: etorrarazi du, eginarazi behar diozu, janarazi dio
● -(E)N NEURRIAN, -(E)N HEINEAN: argaltzen den neurrian, hobeto sentitzen den heinean
● AHALA: argaldu ahala, hobeto sentitu ahala …
● Aholkuak emateko esakuneak: -T(Z)EA komeni, -T(Z)EA ona izan,…
D. Pentsa ezazu zeure burua zaintzeko dauzkazun osasun-ohiturez eta arrazoiez idatzi behar duzula
foro batean. Zer idatziko zenuke?
Idatzi zer osasun-ohitura dauzkazun zeure burua zaintzeko, eta zergatik hartu dituzun ohitura
horiek.

EGITURA GRAMATIKALAK:
 -(E)LAKO
 -(E)NEZ GERO
 -(E)LA ETA
 -(E)LA MEDIO

(Iturria: ARIAN B1.2, euskara ikasteko metodoa, ELKAR)

You might also like