Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 14

U 5 .

nitatea
Gobernua eta
Administrazio publikoa

Unitate honetan hau ikasiko duzu:


■■ Botere betearazleak zer gobernu-organo nagusi eta
zer funtzio dituen.
Amaierako proiekturako ■■ Estatuko Administrazio Orokorraren organoen
• Estatuko Administrazio Orokorraren eginkizunak edo eskumenak zein diren deskribatzen,
antolaketaren berri jakingo duzu.
baita haren araudi aplikagarria ere.
• Administrazio publikoaren
jarduketa-printzipioak bereiziko
■■ Gobernuaren organo aholku-emaileak zein diren, bai
dituzu. eta kontrol ekonomiko eta finantzarioko organoak ere.
• Estatuko Administrazio ■■ Estatuko Administrazio Orokorraren organo eta
Orokorraren osaera eta
eginkizunak identifikatuko dituzu. erakunde publikoak bereizten, baita haien eskumenak
• Organismo publikoen ezaugarriak eta araudi aplikagarria ere.
aztertuko dituzu.
5. unitatea - Gobernua eta Administrazio publikoa 75

Hasierako eskema

Organo zentralak Gobernua Ministerioak

Gobernuaren ordezkariak

Lurralde-organoak Ordezkariordeak

Uharte-zuzendariak

Estatuak Enbaxadoreak
atzerrian duen
Administrazio Nazioarteko erakundeen
Orokorra aurreko ordezkari
iraunkorrak

ESTATUKO
ADMINISTRAZIO
OROKORRA

Sektore publiko
instituzionala

Estatu Kontseilua
Organo
aholku-emaileak
Ekonomia eta Gizarte
Kontseilua

Estatuko Administrazioko
Kontrol
Kontu Hartzailetza Nagusia
ekonomiko eta
finantzarioko
organoak Kontu Auzitegia
76

1 >> Gobernua eta Estatuko Administrazio


Orokorra
Gobernua botere betearazlearen ardura duen organoa da. Konstituzioaren 97. artikuluan Koordinazio
jasota dago haren definizioa: administratiboaren printzipioa
Administrazio publikoak printzipio
Gobernuak barne eta kanpoko politika gidatzen du, baita Administrazio
hori du arau. Administrazio publi-
zibila eta militarra, eta Estatuaren defentsa ere. Konstituzioaren eta legeen
koek zerbitzu publikoak ematean
arabera betetzen ditu eginkizun betearazlea eta erregelamenduak emateko
eta administrazio-lanak egitean
ahala.
sor daitezkeen bikoiztasunak era-
goztea da printzipio horren hel-
Gobernuaren osaera buru nagusia, bai eta administrazio
• Gobernuko presidentea. Gobernuko kideak hautatzeaz, gidatzeaz eta koordinatzeaz publiko guztien arteko elkarlana
arduratzen da. Haren agintaldia lau urtekoa da. Gobernuko presidentea Diputatuen sustatzea ere, haien efizientzia eta
Kongresuan hautatzen dute, legegintza-hauteskundeak egin ondoren (gehiengo osoz eraginkortasuna bultzatzeko.
lehen bozketan, edo gehiengo soilez, bigarren bozketa egin behar izanez gero).
• Presidenteordea edo presidenteordeak. Kargu horiek ez dira
nahitaezkoak.
• Ministroak. Gobernuko presidenteak erabakitzen du zenbat eta zer arlotakoak izango
diren eta zer eskumen izango dituzten.

Gobernua eta Administrazio publikoa


Sarri askotan, Gobernu eta Administrazio terminoak nahastu egiten dira. Gobernua
politika-jarduerez arduratzen da; Administrazioak, berriz, gobernatzeko beharrezkoak
diren funtzio administratiboak gauzatzearen ardura du.
Administrazioa osatzen duten organoen eginkizun nagusia Gobernuarekin elkarlanean
aritzea da, Gobernuak bere helburuak lor ditzan. Konstituzioaren 103. artikuluak hau
ezartzen du:

Administrazio publikoak objektibotasunez betetzen ditu interes


orokorrak, eta eragingarritasun- hierarkia-, deszentralizazio-,
deskontzentrazio- eta koordinazio-printzipioen arabera dihardu, legeari
eta zuzenbideari bete- betean men eginez.

Gainera, herritarrei zerbitzua egiteko printzipioa errespetatu behar du, eta, herritarrek
Administrazioarekin harremanak dituztenean, haien eskubideen eraginkortasuna bermatu
behar du, bai eta prozedura, zerbitzu eta prestazio publikoen etengabeko hobekuntza ere.
Estatuko Administrazio Orokorra hainbat organo eta erakunde publikoz osatuta dago,
Espainiako lurralde osoan dagozkien eskumenak dituztela. Horien guztien araudia jaso-
tzen du 40/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoarenak.
Lege horren arabera:

Legeetan eta gainerako ordenamendu juridiko osoan ezarritako helburuak


lor- tzea da administrazio publikoen jarduketaren jomuga; betiere, Nazioko
Gober- nuaren, autonomia-erkidegoetako gobernu-organoen eta toki-
erakundeetako gobernu-organoen zuzendaritzapean.

Estatuko Administrazio Orokorrak honako hauek hartzen ditu barnean: antolaketa


zentrala, ministerioek eta zerbitzu komunek osatuta; lurralde-antolaketa; eta Estatuak
atzerrian duen Administrazio Orokorra.
5. unitatea - Gobernua eta Administrazio publikoa 77

2 >> Organo zentralak


Estatuko Administrazio Orokorra Gobernuko presidentetzan eta ministeriotan an-
tolatzen da. Ministerio bakoitzak barnean hartzen ditu administrazio-jarduerako sek-
tore bat edo batzuk, funtzionalki homogeneoak, normalean haren izendapenarekin bat
datozenak. Horrela, esate baterako, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak sektore
horietako politikak kudeatzen ditu.
Ministro Kontseilua eta Gobernuko batzorde eskuordetuak
Ministroak aldian-aldian biltzen dira Ministro Kontseiluan, Gobernuko presidentea buru
dela, ados jartzeko eta erabakiak hartzeko. Ministerio bati baino gehiagori eragiten dieten
gaiak aztertzen direnean, Gobernuko batzorde eskuordetuak ere eratu daitezke, bai gai
orokorrak aztertzeko, bai baterako erabakiak hartzeko.
Ministerioen eta estatu-idazkaritzen kopurua, izendapena eta eskumen-esparrua aldatu
egin daiteke legegintzaldi bakoitzean; izan ere, Gobernuko presidentearen errege-dekretuz
ezartzen dira.

2.1 > Ministerioen antolaketa


Ministerioak organo gorenetan eta zuzendaritza-organotan antolatzen dira.

Organoak Kideak
• Ministroak. Ministerio bakoitzaren buruak dira, baita de-
partamentuko goi-mailako buruak ere. Gobernuko kide
izateagatik dagozkien eskudantziez gain, beren ministe-
Gorenak rioetako jarduera administratiboko sektoreak ere zuzen-
tzen dituzte eta haien arduradun nagusiak dira.
• Estatu-idazkariak. Beren ardurapeko zuzendaritza nagu-
siak zuzentzen eta koordinatzen dituzte.

• Idazkariordeak. Ministerioko zerbitzu komunak zuzentzen


dituzte, eta departamentuko langile guztien buru gorenak
dira.
• Idazkari nagusiak. Salbuespenezkoak direnez, haien fun-
tzioak administrazio-jardueraren sektore jakin batean ze-
hazten dira.
Zuzendaritzakoak • Idazkari nagusi teknikoak. Araugintzari, laguntza juridi-
koari eta argitalpenei buruzko funtzioak dituzte.
• Zuzendari nagusiak. Ministerioko arlo homogeneo baten
edo batzuen kudeaketaz arduratzen dira.
• Zuzendariorde nagusiak. Esleitzen zaizkien proiektu, hel-
buru edo jarduerak betearaztearen arduradunak dira.

Zuzendaritza-organoak ministroaren edo estatu-idazkarien mende daude, eta honela


antolatzen dira beren artean, hierarkiaren aldetik: idazkariordea, zuzendari nagusia eta
zuzendariorde nagusia.
Idazkari nagusiek idazkariorde kategoria dute, eta idazkari nagusi teknikoek, berriz,
zuzendari nagusiaren kategoria.
Zuzendaritzaordetza nagusia baino maila apalagoko organoak dagokien ministroaren
aginduz sortu, aldatu eta ezabatzen dira, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako
ministroak baimena eman ondoren.
Organotzat hartzen ez diren unitateak lanpostu-zerrenden bidez sortu, aldatu eta eza-
batzen dira.
78

2.2 > Oinarrizko antolakuntza-elementuak

Administrazio-unitate
konplexuak
Administrazio-unitateakAdministrazioarenorganoenoinarrizkoantolakuntza-
elementuak dira. Administrazio-unitateen barnean, lanpostuak edo langile-dotazioak Administrazio-unitate konplexuak ere
daude, eginkizunen arabera antolatuta eta buruzagitza komun bat dutela. eratu daitezke, barnean bi unitate
txikiago edo gehiago hartzen dituz-
tenak.
Administrazio-unitateetako buruen erantzukizun nagusiak dira unitatearen funtziona- Administrazio-unitate konplexuaren
mendu egokia, unitateari esleitutako zereginak behar bezala betetzea eta esleituta dituz- adibide bat aholkularitza-unitatea
ten bitarteko eta baliabide materialak, ekonomikoak eta pertsonalak modu efizientean da (staff). Haren oinarrizko eginki-
erabiltzea. zunak dira aginte-unitateei aholkuak
ematea eta analisiak edo azterketak
2.3 > Zerbitzu komunak egitea. Beraz, zenbait departamen-
Ministerio bakoitzean antolatzen dira eta eginkizun hauek dituzte, besteak beste: aholku- tutako langileak har ditzakete bar-
laritza; laguntza teknikoa; antolaketa eta giza baliabideak; informazio- eta komunikazio- nean, bai teknikoki, bai legalki.
sistemak; araugintza; laguntza juridikoa; finantza-kudeaketa; baliabide materialak eta zer-
bitzu lagungarriak kudeatzea; zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskaritza; estatuaren
xedeetarako estatistika; eta argitalpenak.
Zerbitzu komunak idazkariordetza baten barnean daude, idazkaritza nagusi tekniko bat
adskribatuta izango duena. Idazkariordetza zuzenean ministroaren mende egongo da.

Kabineteak

Kabineteak Gobernuko presidenteari, presidenteordeei, ministroei eta estatu-


idazkariei laguntza politiko eta teknikoa emateko organoak dira.

Kabineteetako kideek konfiantzazko eta aholkularitza bereziko zereginak egiten dituzte,


baina inola ere ezin dituzte egin legearen arabera Estatuko Administrazio Orokorraren
organoei edo hari adskribatutako erakundeei dagozkien egintza edo ebazpenak.

Egoerak aztergai
1
Administrazio-organoak sortzea
Hezkuntza Ministerioak administrazio-organo berri bat sortzea erabaki du, bekak emateko zerbitzu publikoaren
efikazia eta efizientzia hobetzeko. Zer baldintza ezartzen ditu legeak Administrazioak administrazio-organo
berriak sortzeko?

Erantzuna
40/2015 Legearen 5. artikuluak ezartzen du administrazio-organo bat sortzeko gutxienez betekizun hauek bete
behar direla:
a) Dagokion administrazio publikoan nola integratuko den eta hierarkikoki zeinen mende egongo den zehaztu
behar da.
b) Izango dituen eginkizun eta eskumenak mugatu behar dira.
c) Martxan jartzeko eta funtzionatzeko beharko dituen kredituak jarri behar dira.
Ezin da organo berririk sortu, sortuz gero lehendik dagoen organoren bat bikoizten bada, baldin eta, aldi
berean, lehendik daudenei eskumena kendu edo behar bezala murrizten ez bazaie.
5. unitatea - Gobernua eta Administrazio publikoa 79

3 >> Lurralde-organoak
Lurralde-organoak honako hauek dira: Gobernuaren ordezkariak, Gobernuaren ordezka-
riordeak eta uharte-zuzendariak.

Lurralde-organoak Eginkizunak
Gobernuak autonomia-erkidegoetan dituen ordezkariek Gobernua ordezkatzen dute
dagokien autonomia-erkidegoko lurraldean. Dena dela, lurralde horretan ordezka-
ritza arrunta izango da autonomia-erkidegoko lehendakariaren bitartez. Organikoki,
Gobernuko presidentearen mende daude, eta funtzionalki, gaiaren arabera eskuduna
den ministerioaren mendean. Ministro Kontseiluaren errege-dekretu bidez izendatzen
dira, baita kargutik kendu ere, Gobernuko presidenteak hala proposatuta. Gobernuaren
ordezkaritzaren egoitza autonomia-erkidegoko gobernu-kontseilua dagoen udalerrian
egongo da.
Eskumen hauek ditu:
Gobernuaren ordezkariak
• Estatuko Administrazio Orokorra eta haren organismoak zuzentzea eta koordinatzea.
• Herritarrei informazioa ematea.
• Beste administrazio publiko batzuekin koordinatzea eta elkarlanean aritzea.
• Ordezkaritzako organoek emandako egintzen legezkotasuna kontrolatzea.
• Zerbitzu publikoak hobetzeko proposamenak egitea.
• Eskubide eta askatasunak libreki baliatzen direla babestea, eta herritarren segurtasuna
babestea, Estatuaren Segurtasun Indar eta Kidegoen bitartez. Hain zuzen ere, horien
burua Gobernuaren ordezkaria izango da, eta hark baliatuko ditu arlo horretan Esta-
tuaren eskumenak, eginkizunei dagokienez Barne Arazoetako Ministerioaren mende.

Gobernuaren ordezkariak dira probintzia bakoitzean. Gobernuak autonomia-erkidegoan


duen ordezkariaren mende daude. Ordezkariorde horiek ordezkariak izendatuko ditu,
izendapen askeko prozeduraren bidez, Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo toki-
Gobernuaren entitateetako A1 azpitaldean sailkaturiko kidego edo eskaletako karrerako funtziona-
ordezkariordeak rioen artetik.
Gobernuaren ordezkariek dituzten eskumen baliokideak dituzte, baina probintzia mai-
lan. Gainera, probintziaren eremuan babes zibila zuzendu eta koordinatzen dute, eta
toki-korporazioekin komunikazio-, elkarlan- eta lankidetza-eginkizunak betetzen dituzte.

Zehazten diren uharteetan izendatuko dira. Hierarkikoki, Gobernuak autonomia-


Uharte-zuzendariak erkidegoan duen ordezkariaren mende daude, eta, beren lurralde-eremuan, Gobernuak
probintzietan dituen ordezkariordeei esleitzen dizkien eskumenak baliatuko dituzte.

Egoerak aztergai
2 Uharte-zuzendariak dituzten
Gobernuaren ordezkariordeak probintzia bakarreko uharteak
autonomia-erkidegoetan
– Hierro.
Ikertu Gobernuaren ordezkariorderik egon daitekeen probintzia bakarreko – Fuerteventura.
autonomia-erkidegoetan. – Eivissa.
– Formentera.
Erantzuna
– Lanzarote.
40/2015 Legearen 69. eta 74. artikuluen arabera, ordezkariorderik ez dagoen – Gomera.
probintzia bakarreko autonomia-erkidegoetan Gobernuaren ordezkariak har- – La Palma.
tuko ditu bere gain haren eskumenak. Probintzia bakarreko autonomia- – Menorca.
erkidegoetan, Gobernuaren ordezkariordetzak sortu ahal izateko, kontuan
hartuko dira, besteak beste, lurraldeko biztanle-kopurua, kudeaketaren
bolumena eta berezitasun geografiko, sozial edo ekonomikoak.
80

4 >> Estatuak atzerrian duen Administrazio


Orokorra
Gure mugetatik kanpo Estatua ordezkatzen du beste estatu eta nazioarteko organismo
batzuen aurrean. Estatuaren Kanpo Zerbitzua kanpoan jarduten duten Estatuko Ad-
ministrazio Orokorraren erakundeek, administrazio-unitateek eta giza baliabideek zein
materialek osatzen dute, enbaxadorearen menpekotasun hierarkikoaren pean eta dagoz-
kien ministerio-sailen mendekotasun organikoaren eta funtzionalaren pean. Estatuaren
Atzerri Zerbitzua, bere osaerari, antolaketari, eginkizunei, integrazioari eta langileei
dagokienez, Estatuaren Kanpo Ekintzari eta Zerbitzuari buruzko martxoaren 25eko
2/2014 Legearen bidez arautzen da.

Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorra Ordezkaritza iraunkorrak


Enbaxadoreak eta ordezkari iraunkorrak nazioarteko erakundee- 2/2014 Legeak, martxoaren
tan: Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorra zuzentzen 25ekoak, Estatuaren Kanpo Ekintza
Zuzendaritza-
dute eta Estatuaren kanpo-politika egiten laguntzen dute. Go- eta Zerbitzuari buruzkoak, ezartzen
organoak bernuak definitzen du politika hori, Kanpo Gaietarako Minis- du ordezkaritza iraunkorrek izaera
troaren agindupean, haren mende baitaude funtzionalki.
horrekin ordezkatzen dutela Espainia
1. Honako hauek osatzen dute Misio Diplomatikoa edo Ordezka- Europar Batasunaren edo nazioar-
ritza Iraunkorra: teko erakunde baten aurrean.
a) Misio diplomatikoaren edo ordezkaritza iraunkorraren Horren adibide dira: ordezkaritza
burutzak. iraunkorra Europako Kontseiluan
b) Kantzelaritza Diplomatikoak. eta ordezkaritza iraunkorra Nazio
c) Kontseilaritzek, agregatutzek, sektore-bulegoek, ekonomia-
Beste organo Batuen Erakundean.
eta merkataritza-bulegoek, lankidetzako bulego teknikoek,
batzuk kultura-zentroek, Espainiako lankidetzako prestakuntza-
zentroek, bai eta Cervantes Institutuak ere.
d) Kasua balitz, Zerbitzu Komunen Sailak.
2. Misio diplomatiko bereziak.
3. Delegazioak.
4. Karrerako eta ohorezko bulego kontsularrak.

Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorra lankidetzan arituko da kanpoan jar-


duten duten Espainiako erakunde eta organismo guztiekin, eta, batez ere, autonomia-
erkidegoetako bulegoekin.

Egoerak aztergai
3
Bulego kontsularren zerbitzuak
Espainiar herritar bat atzerrira joaten bada edo han bizi bada, eta Estatuko
Administrazio Orokorrarekin izapideak edo gestioak egin behar baditu,
atzerrian bertan egin ditzake? Zer beste zerbitzu ematen dituzte Espainiak
atzerrian dituen bulego kontsularrek?

Erantzuna
Bai, bulego kontsularretan egin ditzake. Izan ere, zentro horietan Espainian
ondorioak eta baliozkotasuna dituzten zerbitzu juridiko-administratiboak
ematen dira. Gainera, espainiar nazionalitatea dutenak babesteko eta lagun-
tzeko funtzioa dagokie (delituen eta abusuen biktimak direnak edo ezbehar
edo premia larriaren egoeran daudenak), tokiko agintariekin lankidetzan.
5. unitatea - Gobernua eta Administrazio publikoa 81

5 >> Sektore publiko instituzionala


Sektore publiko instituzionalak barnean hartzen ditu zuzenbide publikoko entitateak,
Estatuko Administrazio Orokorrari erreserbaturiko ekonomia- edo administrazio-
arloetako sustapen- eta prestazio-jarduerak egiten edo kudeatzen dituztenak. Estatuko
Administrazio Orokorraren mende daude eta gaiaren arabera eskuduna den ministe-
rioari adskribatuta daude.
Entitate hauek bereizten dira, besteak beste:

Sektore publiko instituzionalaren entitateak


Organismo autonomoak zuzenbide publikoko entitateak dira, eta nortasun juri-
diko propioa dute, baita diruzaintza eta ondare propioak eta kudeatzeko auto-
nomia ere. Kontraprestazioa jaso dezaketen Administrazio publikoaren berezko
Organismo autonomoak (OA) jarduerak egiten dituzte, dela sustapen-jarduerak, dela prestazio-jarduerak,
dela zerbitzu publikoak kudeatzeko jarduerak edo interes publikoko ondasunak
ekoizteko jarduerak, administrazioaren mendeko antolakunde instrumental
bereiziak diren aldetik.

Zuzenbide publikoko entitateak dira, eta nortasun juridiko propioa dute, baita on-
dare propioa eta kudeatzeko autonomia ere. Gehienbat merkatuko diru-sarrerekin
Enpresa-entitate publikoak (EEP) finantzatzen dira, eta, administrazio-ahalak baliatzeaz gain, kontraprestazioa jaso
dezaketen jarduerak egiten dituzte, dela prestazio-jarduerak, dela zerbitzuak
kudeatzeko jarduerak edo interes publikoko ondasunak ekoizteko jarduerak.

Zuzenbide publikoko entitateak dira, nortasun juridiko propioa dute, eta Esta-
tuaren Administrazio Orokorrarekin lotuta daude. Sektore ekonomiko edo jar-
Estatuko administrazio-agintaritza duera jakin batzuk kanpotik arautzeko edo gainbegiratzeko eginkizunak dituzte
independenteak (AAI) esleituta, eta, eginkizun horiek betetzeko, independentzia funtzionala izan
behar dute, edo autonomia berezia, Estatuaren Administrazio Orokorrarekiko.
Hori lege-mailako arau batean zehaztu beharrekoa da.

Estatu-kontrolpeko merkataritza-sozietatea da, bai haren kapital sozialean


% 50etik gorako zuzeneko partaidetza duelako Estatuaren Administrazio Oroko-
rrak edo Estatuko sektore publiko instituzionala osatzen duten entitateetako
Estatuko merkataritza-sozietatea
batek; bai merkataritza-sozietatea Balore Merkatuari buruzko uztailaren 28ko
(EMS) 24/1988 Legearen 4. artikuluan aurreikusitako kasuan dagoelako, Estatuaren
Administrazio Orokorrari edo hari lotutako edo haren mendeko organismo pu-
blikoei dagokienez.

Zuzenbide publikoko entitateak dira eta nortasun juridiko propio eta bereizia
dute. Administrazio publiko batzuek edo sektore publiko instituzionaleko entitate
Partzuergoak (P)
batzuek sortzen dituzte beren artean edo entitate pribatuen parte-hartzearekin,
guztien interes komuneko jarduerak egiteko beren eskumenen eremuan.

Betekizun hauetakoren bat betetzen dutenak dira:


a) Hasierako eraketarako ekarpenean nagusi izatea, zuzen edo zeharka, Estatuko
Administrazio Orokorra edo Estatuko sektore publiko instituzionaleko edozein
subjektu, edo eratu eta gero jasotzea halako ekarpen bat.
Estatuko sektore publikoko
b) Fundazioaren ondarearen % 50 baino gehiago Estatuko sektore publiko ins-
fundazioak (SPF) tituzionaleko subjektuek ekarritako edo lagatako ondasun edo eskubideek
osatzea modu iraunkorrean.
c) Fundazioaren patronatuan boto-eskubideen gehiengoa Estatuko sektore pu-
bliko instituzionaleko ordezkarien esku egotea.

Estatuko sektore publikoko Estatuko sektore publikoan, lege bidez sortuko dira nortasun juridikorik gabeko
nortasun juridikorik gabeko funtsak. Sorrera-arauak espresuki zehaztuko du funts horiek Estatuko Adminis-
funtsak (NJGF) trazio Orokorrari adskribatuko zaizkiola.
82

Adibideak 1
Entitate publikoak
Entitate hauek, adibidez, publikoak dira:
• Organismo autonomoak: Estatistikako Institutu Nazionala (EIN), Liburutegi Nazionala, Patenteen eta Marken
Espainiako Bulegoa, eta Parke Nazionalak.
• Enpresa-entitate publikoak: Espainiako Irrati eta Telebistaren Korporazioa, SA (RTVE); Espainiako Airepor-
tuak eta Aireko Nabigazioa, SA (AENA); Espainiako Turismo Paradoreak, SA; eta Postak eta Telegrafoak Estatu
Sozietatea, SA.

Egoerak aztergai
4
Organismo autonomoak sortzea eta finantzatzea
Ingurumen Ministerioak organismo autonomo bat sortzea aurreikusi du, hondakinak birziklatzeko zerbitzu publi-
koa emateko. Zer motatako langileek egin ditzakete zerbitzu horiek, eta ministerioak zer finantziazio-baliabide
izan ditzake?

Erantzuna
Organismo autonomoetako langileak funtzionarioak edo lan-kontratudun langileak izan daitezke, eta organismo
autonomoen baliabide ekonomikoen iturriak honako hauek izan daitezke:
a) Haien ondarea osatzen duten ondasunak eta baloreak.
b) Ondare horren produktuak eta errentak.
c) Estatuaren aurrekontu orokorretan egin zaizkion zuzkidura espezifikoak.
d) Administraziotik edo entitate publikoetatik jasotzen dituzten transferentzia arruntak edo kapital-transferentziak.
e) Entitate pribatuen eta partikularren dohaintzak, legatuak, babesak eta beste ekarpen batzuk.
f) Aplikatzen zaizkien xedapenen arabera jasotzeko baimenduta dauden beste baliabide guztiak edo esleitu
ahal zaizkien baliabideak.

6 >> Organo aholku-emaileak


Sarritan, Estatuko Administrazio Orokorreko organoek aholkularitza teknikoa be-
har izaten dute erabakiak hartu baino lehen.
Aholku-lan hori egiteko, hainbat organo daude (zuzendaritza-kontseiluak, batzor-
deak, batzarrak, kabinete teknikoak…), aholku-funtzioak betetzen dituztenak Ad-
ministrazio Zentraleko eta Periferikoko maila guztietan.

Gobernuaren organo aholku-emaile nagusiak


Gobernuaren organo aholku-emaile gorena da. Nahitaez eskatu behar zaio aholku Europako
Erkidegoko zuzenbideari dagozkion xedapenei buruz, nazioarteko zuzenbideko gaiei buruz,
Estatu Kontseilua legegintzako dekretuei buruz, autonomia-erkidegoekin izan daitezkeen eskumen-gatazkei
buruz, etab. Kontsultaren gaiari buruzko iritzia ematen du edo beste irtenbide egokiago bat
proposatzen du, Konstituzioa eta legeak betetzen direla zainduz.
Gobernuaren organo aholku-emailea da sozioekonomia- eta lan-arloei dagokienez. Nahitaezko
Ekonomia eta edo aukerako irizpenak ematen ditu, kasuen arabera, Gobernuak kontsultatzen dizkion gaiei
Gizarte Kontseilua buruz, eta gai ekonomiko eta sozialei buruzko azterketak eta txostenak egiten ditu.
5. unitatea - Gobernua eta Administrazio publikoa 83

Adibideak 2
Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren osaera
Ekonomia eta Gizarte Kontseilua 61 kidek osatzen dute, Gobernuak hautatzen ditu, eta honela daude anto-
latuta:
• Presidente bat.
• Ordezkaritza handien duten erakunde sindikalek izendatutako 20 kontseilari, erakunde horiek duten ordezka-
ritzaren proportzioan.
• Ordezkaritza handien duten enpresa-erakundeek izendatutako 20 kontseilari, erakunde horiek duten ordezka-
ritzaren proportzioan.
• 20 kontseilari honela antolatuta:
- 14 kontseilari, honako erakunde edo asoziazio hauek proposatutakoak:
a) Hiru, nekazaritza-sektorean diharduten erakunde profesionalek.
b) Hiru, itsas eta arrantza-sektorean diharduten arrantzaren arloko erakundeek.
c) Lau, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluak.
d) Lau, kooperatiben eta lan-sozietateen asoziazioek, gizarte-ekonomiaren sektorearen ordezkari gisa.
- Gizarte-, ekonomia- eta lan-arloetan prestakuntza berezia eta eskarmentu aitortua duten pertsonen
artean, Gobernuak izendatutako sei aditu, Kontseiluan ordezkariak dituzten erakundeei kontsultatu
ondoren.

7 >> Kontrol ekonomiko eta finantzarioko


organoak
Administrazioak, bere eginkizuna egin ahal izateko, herritar guztien ekarpenen bi-
dez lortzen diren baliabide ekonomiko batzuk kudeatu behar ditu. Irregulartasunik
gerta ez dadin, organo batzuk arduratzen dira baliabide horiek behar bezala ad-
ministratzen direla kontrolatzeaz, ekonomiaren eta finantzen ikuspegitik. Honako
hauek dira:

Kontrol ekonomiko eta finantzarioko organoak


Ekonomia eta Ogasun Ministerioari atxikita dagoen organo bat da, gastu publikoaren
Estatuko Administrazioko
barne-kontrola egiten duena, gastu hori egin aurretik. Gastu hori kontabilitate publi-
Kontu Hartzailetza Nagusia koaren arauen eta printzipioen arabera egiten dela egiaztatzen du.
Sektore publiko osoaren jardun ekonomiko-finantzarioaren kanpo-kontrola egiteaz ardu-
Kontu Auzitegia ratzen da. Gorte Nagusien mendeko organoa da eta haren aurrekontua Estatuko Aurre-
kontu Orokorren barnean sartzen da.

Egoerak aztergai
5
Kontu Auzitegiaren eginkizun ikuskatzailea
Ikertu zertan datzan Kontu Auzitegiak duen eginkizun ikuskatzailea.
Erantzuna
Kontu Auzitegiak kontrolatzen du, dagokion eginkizun kontrolatzailearen bidez, sektore publikoaren jardun
ekonomiko-finantzarioak legezkotasun-, eraginkortasun- eta ekonomia-printzipioak betetzen dituela, diru-
sarreren eta gastuen aurrekontuei dagokienez. Kontu Auzitegiaren jardun ikuskatzaile nagusietako bat Esta-
tuaren Kontu Orokorra aztertzea eta egiaztatzea da, Gorte Nagusiek eskuordetuta.
Proposatutako jarduerak

1 >> Gobernua eta Estatuko 5 >> Sektore publiko instituzionala


Administrazio Orokorra 13·· Bilatu Interneten fundazio pribatuei buruzko
1·· Gobernuak ―Konstituzioaren eta legeen arabera informazioa, eta adierazi zer desberdintasun eta
betetzen ditu eginkizun betearazlea eta erregela- antzekotasun dituzten Estatuko sektore publikoko
menduak emateko ahala‖. Zer esan nahi du horrek? fundazioekin.

2·· Zer erlazio dago Gobernuaren eta Administra- 14·· Jarri Estatuko merkataritza-sozietateari buruzko
zioaren artean? adibide bat, eta adierazi zer osaera duen eta zer jar-
duera egiten duen.

2 >> Organo zentralak 15·· Zer ezaugarri komun dute organismo publiko
guztiek?
3·· Zergatik dira ministerioak Estatuko Administra-
16·· Zer eginkizun dagozkie Estatuko administrazio-
zio Orokorreko organo zentralak? Nola har ditzakete
agintaritza independenteei?
baterako erabakiak?
17·· Sailkatu organismo autonomoen finantziazio-
4·· Ministerio bateko zer zuzendaritza-organo da
bideak, eta bereizi zein diren publikoak, eta zein
departamentuko langile guztien burua? Zer beste
pribatuak.
funtzio garrantzitsu du organo horrek?
5·· Zergatik alda daitezke ministerioen kopurua,
izendapena edo eskumenak legegintzaldi batetik
6 >> Organo aholku-emaileak
bestera? 18·· Lortu informazioa nazioan nahiz zure autonomia-
erkidegoan dauden beste organo aholku-emaile ba-
3 >> Lurralde-organoak tzuei buruz.

6·· Nor izan daitezke Gobernuko ordezkariordeak? 19·· Zer ezaugarri komun dute organo aholku-
emaileek?
Nola hautatzen dira?
20·· Nor daude ordezkatuta Ekonomia eta Gizarte
7·· Zergatik dute autonomietako presidenteek Esta-
Kontseiluan? Zein da ordezkapen horren arrazoia?
tuko ordezkaritza arrunta autonomia-erkidegoetan?
8·· Zer lurralde-organo ditu Estatuko Administra-
zio Orokorrak zu bizi zaren lurralde historikoan eta
7 >> Kontrol ekonomiko eta
autonomia-erkidegoan? Egin horri buruzko txosten finantzarioko organoak
bat.
21·· Adierazi zer funtziori dagokion Kontu Auzite-
giaren jarduera; hau da, ondasun publikoak erabil-
4 >> Estatuak atzerrian duen tzearen ardura dutenen kontabilitate-erantzukizuna
Administrazio Orokorra epaitzea.
22·· Zer eginkizun komun dute Estatuko Administra-
9·· Adierazi zer organok osatzen duten Estatuak
zioko Kontu Hartzailetza Nagusiak eta Kontu Auzite-
atzerrian duen Administrazio Orokorra. Zer ezaugarri
giak?
komun dituzte? Noren mende daude?
23·· Zertan datza Kontu Auzitegiak duen eginkizun
10·· Enbaxadoreek eta nazioarteko erakundeetako
ikuskatzailea?
ordezkari iraunkorrek modu autonomoan jardun al
dezakete eta iritziak hartu, Estatua konprometituz 24·· Bilatu Interneten zer beste eginkizun dituen,
nazioartean? ikuskatzaileaz gain, Kontu Auzitegiak.
11·· Zer da Estatuaren Kanpo Zerbitzua? 25·· Ikertu zure autonomia-erkidegoan ba ote dagoen
kontrol ekonomiko eta finantzarioko organoren bat,
12·· Bilatu Interneten europar herritarrek EBko kide
eta aztertu zer antzekotasun dituen Kontu Auzite-
ez diren herrialdeetan babes eta laguntza diplomati-
giarekin.
koa izateko duten eskubideari buruzko informazioa.
Amaierako jarduerak 85

1·· Ministerioek barnean hartzen dituzte administrazio-jarduerako sektore homogeneo bat edo batzuk. Zer esan
nahi du horrek?
2·· Zer dira administrazio-unitateak? Nola funtzionatzen dute?
3·· Demagun Gobernuak zenbait neurri hartu behar dituela, ministerio bati baino gehiagori eragingo dietenak.
Nola bilduko dira ministerioetako kideak beren jarduera koordinatzeko?
4·· Bilatu Interneten Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren egitura eta antolaketari buruzko informazioa,
eta alderatu beste edozein ministeriotako egitura eta antolaketarekin. Adierazi zer antzekotasun eta zer desber-
dintasun dituzten.
5·· Edozein ministeriotako antolaketaren barneko zer lekutan kokatuko zenituzke aholkularitza juridikoko eta
argitalpenetako zerbitzuak? Zergatik?
6·· Zer ministeriorekin koordinatuta jardun behar dute Gobernuaren ordezkariek? Zergatik?
7·· Imanolek atzerrira bidaiatu du, eta han pasaportea lapurtu diote. Herrialde horretan ez du inor ezagutzen
eta pasaportea berreskuratu behar du Espainiara itzultzeko. Orain dagoen herrialdean, bulego kontsular bat dago.
Imanolek nola jaso dezake Estatuak atzerrian duen Administrazio Orokorraren laguntza?
8·· Organismo publikoen artean, zein da erakunde pribatu baten antza handiena duena?
9·· Zer ezaugarri izan behar ditu merkataritza-sozietate batek Estatuko merkataritza-sozietate izateko?
10·· Administrazioak zer egin dezake premia publikoak asetzeko? Bilatu adibideak.
11·· Estatu Kontseiluaz eta Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaz gain, izan al daitezke beste organo aholku-emaile
batzuk Estatuko Administrazio Orokorrean. Aurkitu Interneten haietako bat, eta azaldu zer osaera eta zer funtzio
dituen.
12·· Bilatu Interneten Kontu Auzitegiaren osaerari buruzko informazioa, eta adierazi zenbat kidek osatzen duten
eta zer prozeduraren bidez hautatzen dituzten.
13·· Estatuko Administrazioko Kontu Hartzailetza Nagusiak Estatuaren kontuen barne-kontrola egiten du. Zer
esan nahi du horrek?
14·· Bilatu Gobernuaren ordezkariek autonomia-erkidegoetan dituzten eginkizunen bi adibide.
15·· Zer prozedurari jarraitzen zaio Gobernuaren ordezkariak izendatzeko? Nork dute aukera Gobernuaren
ordezkariak izateko?
16·· Sailkatu Estatuko Administrazio Orokorreko organo hauek, eta adierazi zer organo-motatakoak diren (zen-
trala, lurraldekoa, atzerrikoa, instituzionala edo aholku-emailea):
• Enpresa-entitate publikoa.
• Kontsulatua.
• Estatu-idazkaria.
• Ekonomia eta Gizarte Kontseilua.
• Uharte-zuzendaria.
• Zerbitzu komunak.
17·· Aurkitu 2/2014 Legean, Estatuaren Kanpo Ekintza eta Zerbitzuari buruzkoan, zer osaera eta funtzio dituen
Kantzelaritza Diplomatikoak.
18·· Ministroen kabineteak organo aholku-emailetzat hartu al daitezke, haien eginkizunak zein diren kontuan
hartuz gero?
19·· Adierazi organo hauetako zeinek parte hartzen duten Estatuak atzerrian dituen misio diplomatikoetan edo
ordezkaritza iraunkorretan:
• Kantzelaritza Diplomatikoa. • Zerbitzu Komunen Saila.
• Bulego kontsularrak. • Merkataritza-bulegoak.
Amaierako aztergaiak

1·· Estatu Kontseiluaren osaera


Gobernuaren organo aholku-emaile gorena denez, Estatu Kontseiluari nahitaez kontsultatu behar zaio Gobernuak
zenbait erabaki garrantzitsu hartu baino lehen. Baina, Estatu Kontseiluaren erabakiek erantzukizun handia izan
arren, organo hori ez da batere ezaguna.
a) Ba al du beste eginkizunik?
b) Non ageri da araututa Estatu Kontseiluari aholku eskatzeko betebeharra?
c) Nor dira Estatu Kontseiluko kideak?
d) Nola dago antolatuta Kontseilua?
e) Zergatik kontsultatu behar zaio nahitaez Estatu Kontseiluari xedapen jakin batzuk onesteko?
f) Estatu Kontseiluari kontsulta bat egin dion organo batek Kontseiluaren irizpenei jarraitzeko betebeharra du?
g) Gobernuak soilik egin diezaioke kontsulta Estatu Kontseiluari? Bilatu Interneten nork egin diezaioketen kontsulta
Estatu Kontseiluari.
h) Bilatu Interneten Estatu Kontseiluak azken urtean eman duen irizpen bati buruzko informazioa.
2·· Ministerio baten antolaketa
Eragingarritasun- hierarkia-, deszentralizazio-, deskontzentrazio- eta koordinazio-printzipioak hobeto betetzeko,
eta herritarrei zerbitzatzeko printzipioa bermatzeko, ministro batek bere ministerioa berregituratzea erabaki du.
Horretarako, bi ordezkaritza nagusi kentzea erabaki du, eta lehen ez zeuden hiru zuzendaritza nagusi sortzea.
Halaber, eginkizun hauek dituzten zerbitzuak berrantolatzea aurreikusi du: aholkularitza, laguntza teknikoa, anto-
laketa eta giza baliabideak, informazioa eta komunikazioa, araugintza, laguntza juridikoa, finantza-kudeaketa,
baliabide materialak eta zerbitzu lagungarriak kudeatzea, zerbitzuen jarraipena, kontrola eta ikuskaritza, esta-
tuaren xedeetarako estatistika, eta argitalpenak.
a) Ministroak eskumena al du ministerioko zuzendaritza-organoak sortzeko eta kentzeko, ala estatu-idazkariak
egin behar du?
b) Nork izendatuko lituzke zuzendari nagusi berriak eta nork kenduko lituzke kargutik ordura arteko idazkari
nagusiak?
c) Aldatu al daiteke ministerio baten izendapena? Nork du hori egiteko eskumena?
d) Zer eginkizun orokor ditu ministroak?
e) Antolaketaren ikuspuntutik, zer eskumen ditu ministroak?
f) Zer izen dute berrantolatu behar diren zerbitzu horiek? Zer zuzendaritza-organo da haien arduraduna?
Autoebaluazioa 87

1. Nork osatzen dute Gobernua? 8. Zer eginkizun dituzte Ministerioko zerbitzu


komunek?
a) Presidenteak eta presidenteordeek soilik.
b) Estatu-idazkariek. a) Aholkularitza.
c) Presidenteak, presidenteordeek eta ministroek. b) Laguntza teknikoa.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. c) Araugintza.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
2. Zer zuzendaritza-organok ditu laguntza juridikoko
eta argitalpenetako eginkizunak? 9. Gobernuaren ordezkariei dagokienez, zein da
zuzena?
a) Idazkari nagusi teknikoak.
b) Zuzendari nagusiak. a) Gobernuko presidenteak proposatzen ditu.
c) Zuzendariorde nagusiak. b) Gobernuko presidentetzaren mende daude.
d) Idazkariordeak. c) Eskumenak ditu herritarren segurtasuneko gaietan.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
3. Nola deritzo ministro guztiek Gobernuko
presidentearekin aldian-aldian egiten duten 10. Nork osatzen dute Ekonomia eta Gizarte
bilerari? Kontseilua?
a) Gobernu Kontseilua. a) Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Kontseiluko
b) Gobernuaren batzorde eskuordetua. ordezkariek.
c) Ministro Kontseilua. b) Enpresa-erakundeen ordezkariek.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira. c) Alderdi politikoen ordezkariek.
d) Bai a) bai b) erantzunak zuzenak dira.
4. Zein dira Gobernuaren ordezkariak
autonomia-erkidegoetan? 11. Nork erabakitzen du ministerioen kopurua eta
izendapena?
a) Gobernuaren ordezkariordeak.
b) Kontseilariak. a) Diputatuen Kongresuak.
c) Autonomietako presidenteak. b) Ministroak.
d) Gobernuaren ordezkariak. c) Gobernuko presidenteak.
d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
5. Zer organismo publikok ematen dituzte
kontraprestazio ekonomikoa jaso dezaketen 12. Nori dagokio Estatuko ordezkaritza arrunta
zerbitzuak? autonomia-erkidegoetan?
a) Estatuko merkataritza-sozietateek. a) Gobernuaren ordezkariari.
b) Enpresa entitate-publikoek. b) Gobernuaren ordezkariordeari.
c) Organismo autonomoek. c) Autonomiako presidenteari.
d) Ministerioek. d) Aurreko erantzun guztiak okerrak dira.
6. Estatu Kontseiluari zer gairi buruz kontsultatu
behar zaio nahitaez?
a) Nazioarteko zuzenbideko gaiei buruz.
b) Europako Erkidegoko zuzenbideari dagozkion
xedapenei buruz.
c) Legegintzako dekretuei buruz.
d) Aurreko erantzun guztiak zuzenak dira.
7. Zer eginkizun du Kontu Auzitegiak?
a) Ikuskatzea.
b) Epaitzea.
c) Jurisdikzioari dagokiona.
d) Bai a) bai c) erantzunak zuzenak dira.

Bizkaiko Osasun Lurralde Ordezkaritza

You might also like