5 - LUPA. Deskribapena. Eskema - Nola Eratzen Diren Irudiak. Handipena. (Aroa, Leire Eta Sadik)

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

LUPA

Objektu txikiak direna baino handiago ikusteko balio duen tresna


optikoa da, horretarako, fokuaren eta lentearen artean jarri behar
dira, irudi birtual, zuzena eta handiagoa lortzeko. Objektua fokuan
jartzen badugu, irudi birtuala infinituan eratzen da.

SISTEMA OPTIKOA

Gure begien eta objektu baten artean jartzen den lente konbergente bat da. Lupa bat
erabiltzean sistema optiko bar eratzen da, bi dioptrioz osatuta dagoelako.

Luparen handipen komertziala (ingurunearen eta lentearen errefrakzio indizea “n” ezberdina
dela) irudia behatzailearen ikusmenaren distantzia minimoan eratzen denean lortzen duen
handipena da, behatzailearen begia lupatik ia-ia nulua den distatzian dagoela.

TAMAINA TXIKIKO OBJEKTUAK

Tamaina txikiko objektu bat ikusi nahi badugu, begietara hurbiltzen dugu irudia handiago
ikusteko. Irudia hobeto ikustea ahalbidetzen dute lupak, puntu hurbila baino distantzia
txikiagora koka dezakegulako objektua.
IRUDIAK

Lupetako lenteak konbergenteak direnez, lodiagoak dira erdian izkinetan baino. Horregatik,
errefraktatu ondoren, puntu batean elkartuko dira iristen diren izpiak. Hori dela eta, lupek
Eguzkitik perpendikularki datozen izpiak elkartu ditzakete fokuan eta sua sortu.

NOLA EGITEN DIREN IRUDIAK

Objetua izanda, irudiaren tamaina eta posizioa (baita izaera) jakiteko 3 izpi irudikatu behar
dira: izpi paraleloa, izpi erradiala eta izpi fokala.

● Izpi paraleloa: objetuaren puntatik


paralelo ateratzen da eta lentea
pasatzean 𝐹2-ren norabidean jarraitzen
du.

● Izpi erradiala: objetuaren puntatik


𝐹1-en norabidea jarraitzen du eta lentea
pasatu eta gero, paralelo jarraitzen du.

● Izpi fokala: objetuaren puntatik


zentro optikoaren norabidea jarraitzen
du eta lentea zeharkatu eta gero ez du
bere norabidea aldatuko.

Kasu honetan 3 izpiak ez direnez elkartzen haien luzapenak egin behar dira. Hau eginez,
luzapenak elkartzen diren tokian irudiaren punta egongo da eta sortuko den irudia
handiagoa, zuzena eta birtuala da.
HANDIPENA

Luparen handitze angeluarra edo anplifikatzeko ahalmena da objektua luparekin behatzen


denean ikus-angeluaren (hau da, objektu-fokuaren gainean, irudia infinituan eratzeko, eta
begia erlaxatuta egoteko) eta ikus-angeluaren arteko erlazioa, luparik gabe ikusten denean
(irudi nitido bat eratzeko hurbilen egon behar den puntua xp = 25 cm-tan egon behar da).

You might also like