Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 3

3.

Uhinen islapena eta errefrakzioa: kontzeptua, errefrakzio-indizea, legeak…


Muga-angelua eta erabateko islapena.

Argi-uhin bat, mota desberdineko bi ingurune gardenen


arteko bananketa-gainazalera iristean, parte bat islatu egiten
da, eta beste parte bat errefraktatu.

Argiaren errefrakzio-fenomenoak aztertzeko, oso


garrantzitsua da honako puntuak kontuan izatea:

❖ Argiaren abiadura handiago da hutsean ingurune materialetan baino. Argiaren


abiadura hutsean: c = 3 · 108 m/s
❖ Hutsean, argi-erradiazioen abiadura ez dago uhin-luzeraren mende, konstantea
da. Hala ere, ingurune materialetan uhin-luzeraren araberakoa da.
❖ Argi-erradiazioen maiztasuna berdina da hutsean eta ingurune materialetan;
baina uhin-luzera ez da berdina, ordea.

● ISLAPENA: Uhin bat bi inguruneren arteko bananketa-gainazalera iristean, uhina


itzuli egiten da lehenengo ingurunera, uhin-higiduraren energiaren parte bat
eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz. Hauek dira islapenaren legeak:

1. Izpi erasotzailea, bananketa-gainazalaren eraso-puntuko normala eta izpi islatua


plano berean daude.
2. Eraso-angelua, e, eta islapen-angelua, i, berdinak dira. e=i

● ERREFRAKZIOA: Uhin bat bi inguruneren arteko bananketa-gainazalera iristean,


sartu egiten da bigarrenean eta bertan hedatu egiten da, uhin-higiduraren
energiaren parte bat eramanez eta hedapen-norabidea aldatuz.

1. Izpi errefraktatua, normala eta izpi erasotzailea plano berean daude.

2. Eraso-angeluaren sinuaren eta errefrakzio-angeluaren sinuaren arteko erlazioa


konstantea da, eta uhin-higidurak bi inguruneetan dituen hedapen-abiaduren arteko
erlazioaren berdina. Kantitate konstante horri bigarren inguruneak lehenengoarekiko
duen errefrakzio-indize erlatiboa deritzo, n21

3. Ingurune batetik bestera zeharkatzen duenean izpiak ez du bere maiztasuna


aldatuko, baina bai uhin-luzera.

Ingurune baten errefrakzio-indize absolutua, n, argiak hutsean duen hedapen


abiaduraren, c, eta ingurune horretan duen hedapen-abiaduraren arteko erlazioa da.

n = c/v

Hutsean errefrakzio-indizea n=1 da, eta airean ere bai, gutxi gorabehera.

-Errefrakzio-indizea eta Snell-en legea:

Definizioz, 2.inguruneak 1.ingurunearekiko duen errefrakzio-indize erlatiboa bi


inguruneen errefrakzio-indize absolutuen arteko zatidura da.
n21. = n2/n1.

Errefrakzioaren 2.legea gogoratuz, honako hau lortzen da:

Hortik abiatuz, Snell-en legea:

MUGA-ANGELUA ETA ISLAPEN OSOA


Argia ingurune batetik errefrakzio-indize txikiagoko beste ingurune batera pasatzean
gertatu daiteke.n2 < n1

1. Argi-izpia errefrakzio-indize
txikiagoko ingurune batera
pasatzen denean, normaletik
urrunduz errefraktatzen
da.
2. Eraso-angelua handiagoa
egitean,
errefrakzio-angelua ere
handiago
bihurtzen da.
3. Eraso-angelu jakin batean -muga
angelua deritzona- errefrakzioa
angelua r = 90º balioko da.
4. Eraso-angelua hori baino handiagoa
bada, argi guztia islatu egiten da. Fenomeno horri islapen osoa deritzo.

Muga-angelua, L, 90º-ko errefrakzio-angeluari dagokion eraso-angeluari

deritzo.

Muga-angelua gaindituta, argia ez da beste ingurunera iragaten, hau da, guztiz

islatzen da, horrela zuntz optiko sortzen da adibidez.

You might also like