Giltzurrun Disekzioa-Laboratorio Protokoloa - Liz

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 4

IRAKASGAIA: GIZA FISIOLOGIA ETA ANATOMIA

MAILA: 2. DBHO-ZIENTIFIKOA (BATXILERGOA)


DATA:
IZEN-ABIZENAK:

GILTZURRUNEN DISEKZIOA

Helburuak
Giltzurrunen kanpo-anatomia eta -morfologia ezagutzea.
Giltzurrunen egitura batzuk identifikatzea, hainbat ebaketaren bidez.

Materialak
-Arkume edo txerri giltzurrunak
-Bisturi
-Pintzak
-Probeta (graduatua)
-Eskularruak
-Portak, estalkiak eta mikroskopioa
-Xiringa
-Lupa binokularra
-Balantza
-Platiskozko erretilua

GLOSARIOA
Praktikarako, glosario bat eduki behar da, ondo definitutako termino hauekin (argiak
eta zehatzak)

1. Nefrona.
2. Giltzurrun pelbisa
3. Giltzurrun piramideak.
4. Giltzurrun azala
5. Giltzurrun muina
6. Giltzurrun papila
7. Bowman kapsula

1
IRAKASGAIA: GIZA FISIOLOGIA ETA ANATOMIA
MAILA: 2. DBHO-ZIENTIFIKOA (BATXILERGOA)
DATA:
IZEN-ABIZENAK:

PROZEDURA ETA BEHAKETA

1. Ipini giltzurruna disekzio kubetan (erretiluan), beraren alde ahurra zure


ezkerrerantz geratzeko moduan.
2. Neurtu giltzurrunaren hiru dimentsioak eta pisatu gero balantza batean.
3. Kalkula dezakezu ere bere bolumena (Bakarrik arkumearen giltzurruna
bada, txerriarena handiegia baita) horretarako sartu urez betetako
probeta graduatu batean eta nabaritu desplazatzen den bolumena.
4. Ureterra irteten den aldea topatzeko, sartu giltzurruna urez betetako
ontzian eta, xiringa erabiliz, injektatu airea beraren erdialdean. Ureterra
burbuilak irteten diren aldea da.
5. Pintzekin, tiratu giltzurrunaren gainazaletik eta mintz gardena ikusiko
duzu; erresistentea da eta gainazal osoan zehar hedatzen da:
giltzurruna isolatzen eta infekzioetatik babesten duen giltzurrun
kapsula da.
6. Ebaki giltzurruna luzetara bisturiarekin edo bizarra kentzeko
hostoarekin eta banandu bi erdiak kontuz-kontuz. Ikus dezakezunez,
barne barrunbea dago, giltzurrun pelbisa; giltzurrun ehunak bi aldeak
ditu: kolore argiko kanpoaldea eta kolore iluneko barrualdea, aldi
berean forma konikoko hainbat aldetan banandurik dagoena. Alde argia
azala da eta iluna, giltzurrun muina. Hobeto ikusteko erabil dezakezu
lupa.
7. Alde konikoa giltzurrun piramideak dira. Kontuan hartu erpina, papila,
pelbisaren gainetik irteten dela. Piramideak banatzen dituzten alde
argiak azaletik datozen zutabeak dira.
8. Kendu azalaren zati bat eta orratzekin lagunduz desegin porta baten
gainean. Bota ur tanta bat, jarri estalkia eta atzamar lodiaz egizu
“squash” bat (Aurretik jarri filtrozko paper zati bat atzamarra eta
estalkiaren artean). Begira ezazu mikroskopioz eta egizu ikusten
duzunaren irudia.
9. Errepikatu gauza bera muinaren zati batekin.

2
IRAKASGAIA: GIZA FISIOLOGIA ETA ANATOMIA
MAILA: 2. DBHO-ZIENTIFIKOA (BATXILERGOA)
DATA:
IZEN-ABIZENAK:

OSATU:

3
IRAKASGAIA: GIZA FISIOLOGIA ETA ANATOMIA
MAILA: 2. DBHO-ZIENTIFIKOA (BATXILERGOA)
DATA:
IZEN-ABIZENAK:

DATUEN ANALISIA

1. Egizu giltzurrunaren irudi eskematikoa eta adierazi bertan ikus


ditzakezun atal guztiak (kapsula, azala, muina, piramideak, papilak eta
zutabeak)
2. Zein da lodiagoa, giltzurrunaren azala ala muina? Neurtu biak eta idatzi
emaitzak koadernoan.
3. Zein aldaketa gertatzen da iragazketa?
4. Giltzurrunak gantzez inguraturik daude. Zertarako balio du gantz hori?
5. Gizakion giltzurrunak 8-18 piramide ditu. Saiakuntza kontuan hartuta,
erantzun: Zenbat piramide ditu arkumearen edo txerriaren giltzurrunak?
(erantzuna aztertu duzun giltzurrunaren arabera)
6. Egizu mikroskopioz egindako behaketen irudiak.

AZALA MUINA

You might also like