Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

ERASO SEXISTARIK GABEKO JAIEN ALDE

Barakaldon, 2021eko apirilaren 6an


Herritar hori:
Jaiak Berdintasunez elkarteko kideak gara eta mezu honen bitartez
zuregana jotzen dugu hilabete amaiera honetan hasten diren jaietan
martxan jartzera goazen emakumeen aurkako sexu-erasoak saihesteko
kanpaina aurkezteko.
Dakizuenez, gure helburu nagusienetariko bat herriko jaiak giro onez hasi
eta amaitzea izaten da; izan ere, nork ez du herriko jaietarako irrika, grina
eta nahia? Kuadrilla eguna, marmitakoa, ginkanak, poteoak,
kontzertuak.... Lagunekin eta ezagunekin ondo baino hobeto pasatzeko
astea da. Urte guztian zehar, oztopoak oztopo, ikusi ezin izan ditugun
ezagunak ikusteko momentua. Gozatzeko egunak dira, betiere
berdintasunez.
Hala ere, zoritxarrez, azken urte hauetan egunerokotasunean pil-pilean
dagoen gaia berdintasuna da. Berdintasunera heltzeko hainbat pausu txiki
ematen ari gara eta herriko jaietan ere inolako atsedenik hartu gabe
pausu hauei eustea beharrezkoa ikusten dugu. Ez dago zalantzarik bidea
luzea dela. Beraz, aurtengo jaietarako emakumeen aurkako sexu-erasoak
saihesteko kanpaina abiaraztea erabaki dugu, “Ez, ezetz da!” lelopean.
Kanpainia sortzearekin batera, zuen kontzientziarekin bat egin nahi dugu,
denon artean lortu beharreko lana delako. Honetarako, jai egunetan
ekimen batzuk martxan jartzea beharrezkoa delakoan gaude. Askok ez
dute egoera honen larritasunaren kontzientzia piztu eta izugarrizko arazoa
da. Hori dela eta, “Ez, ezetz da” lelopean, jokabide matxistak salatzea eta
emakumeek jaiez beldurrik gabe gozatzeko duten eskubidea aldarrikatzea
dira helburu nagusiak.
Arestian aipatu bezala, hainbat ekimen martxan jarri nahi genituzke.
Lehenik eta behin, jaietan erabiltzen ditugun zapi urdinetan leloa idaztea,
baita txosnetan noizean behin lelo honen izenean musika etetea ere.
Horrez gain, arazo honen larritasunaren kontzientzia piztea eragin
dezaketen pegatinak eta pankartak egingo ditugu. Batzuen ustez, ondo
legoke ere eraso sexistak jasan dituzten emakumeen hitzaldiak entzutea.
Eguneko ekimenez gain, gauekoak ere martxan jarri nahi ditugu gauean
bakarrik ibiltzeko beldur diren emakumeei laguntzeko. Horretarako,
Sorgiñe gozoki dendaren aurrean bandera more bat egongo da eta bertan
etxera joan nahi duen edozeinek beste bati itxaron diezaioke. Gainera,
edozein momentutan edozertarako eskuragarri jarriko da 123 telefono
zenbakia, bai zerbait salatzeko bai beharrezko laguntza emateko.
Informazio gehiago lortu edo zalantzaren bat argitu nahi izanez gero,
hilaren 25ean asanblada txiki bat egingo dugu kanpaina zuzenean
aurkezteko. Beraz, anima zaitez eraso sexistarik gabeko jaien alde
borrokatzera!
Eskerrik asko zure arretagatik.
Jaiak Berdintasunez elkartea.

You might also like