Jarduera

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 7

DENBORA HISTORIA LANTZEKO

TXOSTENA

LH3-102
Andoni Mugarza
Joseba Gonzalez
Ane Jurado
Ekain Zallo
AURKIBIDEA

1. Jarduerak.
2. Ebaluazioa.
3. Eranskinak.
1. JARDUERAK

BEHAKETA ZUZENA
1. Ariketa

1.Atala

“Eskolan landu dugun bezala, Erdi Aroan Lekeition sortu ziren harresi gehienak gaur egun
ez ditugu. Jarduera hau hurrengoan oinarrituko da: oraindik Lekeition mantentzen diren
harresiak jakitea zeintzuk diren eta antzina bota zituztenak kokatzea non egon ziren.
Jarduera hau egiteko, kalera irtengo gara behatzen. Horretarako, nik harresien zerrenda bat
izango dut (gaur egun mantentzen direnak eta gaur egun desagertuta daudenen zerrenda)
eta zuek aldiz, lekeitioko antzinako harresien mapa (1.eranskina) eta gaur egungoa izango
duzue (2.eranskina) . Nik harresien zerrenda dudanez, banan-banan joango gara leku
bakoitza bisitatzera eta harresiaren kokalekua ezagutzen dugunean, zuek Lekeitioko gaur
egungo mapa hartu eta kokatu egin behar duzue antzinan zegoen harresiaren marrazkia
eginez eta kalearen izena jarriz. Erdi Arotik gaur egunera mantentzen diren harresiak
bisitatzerakoan, prozesu berdina jarraituko duzue baina kolore ezberdina erabiliko duzue.

2. Atala:

“Behin behatu dituzuela Lekeition egon ziren harresiak eta hauen zergaitia, munduan zehar
gaur egun mantentzen diren harresiak ikusiko ditugu. Horretarako, arbel digitala erabiliko dut
denok ikusteko munduan zehar dauden harresiak (bibliografia atalean dago linka)”

Behin bi atalak eginda, jarduera izango da antzinako harresiak eta gaur egungo harresiak
alderatzea ( nola dauden eginda, zergaitia, denbora historikoa ea berdina den…). Ikasleek
lehenik eta behin, ahoz esan beharko dute. Ondoren, arbelean idatziko dute eta azkenik,
ondorio batzuk atera beharko dituzte denok batera.

ZEHARKAKO BEHAKETA

1 Ariketa.

Ordena itzazu gertakari hauek denbora lerroan.

1557. Saint- Quentingo gudua


1469. Elisabet Gaztelakoa eta Fernando Aragoikoa ezkondu egin ziren
1556. Felipe ll.ak tronua lortu zuen
1492. Kolonek Amerika aurkitu zuen
1571. Lepantoko gudua
1516. Karlos I. a Espainiako errege koroatu zuten.
1789- Frantziako Iraultza

2. Ariketa

Elisabet Gaztelako eta Fernando Aragoikoaren gertakizun garrantzitsuenak bilatu.


Ordenagailua edo entziklopedia erabili informazioa bilatzeko.

Fernando Aragoikoa Elisabet Gaztelakoa

3. Ariketa.

2. ariketan jasotako Elisabet Gaztelakoa eta Fernando Aragoikoaren gertakariekin denbora


lerro bat sortu.

Kontuan izan ordena jarraitu behar duzuela eta zenbaki erromatarrak erabili behar dituzuela
denbora lerroa egiteko.
3. ERANSKINAK:
1. Eranskina (Ikasleek erabiliko duten harresien mapa)
2. Eranskina (Lekeitio herriaren gaur egungo mapa)

3. Eranskina (Irakasleak erabiliko duen informazio-fitxa)


3. BIBLIOGRAFIA
. Lekeitioko Erdi Aroko harresien inguruko informazioa bilatzeko

- http://lekitxozaharra.blogspot.com/p/lekeitioko-harresiko-atariak.html

- https://lekeitiondare.eus/424_harresiaren_eraistea_eta_azken_ondarrak.html

. Munduan zehar dauden harresiak ikusteko linka

- https://www.berria.eus/infografiak/Hesia-Interaktiboa.html

You might also like