Zuzenbide PENALA Praktikak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

- Tipikotasuna: Ekintza tipiko bat gauzatzeak ekartzen du ekintza hori zuzenbide kontrako

portaera baten susmoa edo zantzua izan behar duela. Portaera horrek, hau da, portaera
tipikoa, bi beharrezko elementuak izan behar ditu. Alde batetik, alde subjektiboa dago,
eta bestetik, alde subjektiboa.
Alde objektiboak: Portaeraren kanpoko alderdia barne hartzen du, hau da, Zigor Kodean
espreski deskribatzen den portaera objektiboa. Aztertzen ari garen kasuan, Edortak izan
duen portaera, 152.1.1. artikuluak barne biltzen duela esango genuke, izan ere, Edortak ez
du nahi tipo penalak deskribatzen duen portaera aurrera eraman, hau da ez du nahi
ondasun juridiko garrantzitsu hori lesionatu nahi ezta emaitza hori nahi. Baina, tipoa
burutzen du arretaz ez ibiltzeagatik edo kontu araua urratzeagatik, elkarrizketa lasaia
mantentzen ari zelako Anerekin. Aipatutako artikulua honako hau dio:
“1. El que por imprudencia grave causare alguna de las lesiones previstas en los artículos
anteriores será castigado, en atención al riesgo creado y el resultado producido:
1.° Con la pena de prisión de tres a seis meses o multa de seis a dieciocho meses, si se
tratare de las lesiones del apartado 1 del artículo 147”
Subjektu aktiboak jarrera tipiko hori aurrera eramaten duena izango litzateke,. Kasu
honetan, Edortak. Bestaldetik, subjektu pasiboak arriskuan dagoen Ondasun Juridikoaren
titularra izango litzateke. Beste hitzetan esanda, delituaren ondorioak pairatzen dituena da,
beraz, Anek.

Tipo objektiboaren barruan, 3 baldintza bete behar dira zuhurtziagabekeriazko tipoa bete
dadin. Alde batetik, kontu arauaren urrapena, bestetik, emaitza eta azkenik kausalitate
harremana eta egozpen objektiboa.
Kontu arauaren urrapena: Baremo bakoitzak nola jokatu beharko lukeen aztertzen da. Alde
batetik, betebehar objektiboa, Edortak nola jokatu behar izan zuen, hau da, atentzio
gehiago jarriz. Bestetik, betebehar subjektiboa, hemen subjektu aktiboaren ezagutza eta
esperientzia kontuan hartzen da. Kasu honetan, Edortak farmazia batean lan egiten zuen,
beraz, ezagutza zuen arlo horretan.
Emaitza: Emaitzaren gaitzespena ere behar da, emaitzarengatik zigortzen delako.
Zuhurtziagabekerian ez dago borondatea eta beraz, emaitza oso garrantzitsua da, berme bat
baita, froga bezala balio du portaera hori zuhurtziagabekeriaz izan dela ondorioztatzeko.
Egozpen objektiboa: gure portaera, ex ante, egokia zela edo arriskutsua zela emaitza
sortzeko aztertzen da. Edortak, aditua zen medikuntzaren arloan, lan egiten zuelako
farmazia batean. Gainera, farmazian zeudenean, medikamentu egokia ematen ari ziola uste
zuen. Beraz, ex ante ez zen egokia emaitza tipikoa gauzatzeko.
Kausalitate harreman: Honen bidez, portaera eta emaitzaren arteko erlazioa aztertzen
ditugu. Harreman hori eman ahal izateko, ekintza egokia izan behar du, ondasun juridikoa
Elementu akzidentalak direla eta, ez dago inguruabar aldarazlerik, hau dela eta, ZK-ko
66.1.6. artikulua aplikatu beharko da.

3. Delituaren garapen gradua


Garapenari dagokionez, delitua burutua dago, beraz, 16. artikulua aplikatu

4. Egiletza eta partaidetza gradua

Egiletza eta partaidetzari dagokionez, Edortak bakarrik parte hartzen du, beraz, egile zuzena
izango zen, horrek 28. artikuluan jasotzen da

5. Zigorraren zehaztapena:

Marko penal abstraktua


- 152.1.1. artikulua esaten duen bezala, norbaitek, zuhurtziagabekeria astunaren
ondorioz, aurreko artikuluetan aurreikusitako lesioetatik bat eragiten badu, orduan,
pertsona horri zigorra ezarriko zaio, sortutako arriskua eta sortutako emaitza
kontuan hartuta, hiru hilabetetik sei arteko espetxealdi-zigorra edo sei hilabetetik
hemezortzi arteko isuna, 147. artikuluaren 1. paragrafoko lesioen kasuan.
- Gainera, zuhurtziagabekeria profesionalaren bidez burutu duela zehazten du, beraz,
152.1.3. artikuluak esaten duen bezala, “lesioak lanbide-zuhurtziagabekeriaren
ondorioz egiten direnean, lanbide, ogibide edo karguan aritzeko desgaikuntza
bereziko zigorra ere ezarriko da, sei hilabetetik lau urte artekoa.”
Marko penal zehatza
- Garapen graduari dagokionez, enuntziatuak dio egilea burutu duela, beraz
61.artikulua aplikatu behar da, beraz, marko penala berdin mantentzen da.
- Partaidetza graduari dagokionez, testuak dio Edortak egilea dela, beraz, 61. Artikulua
aplikatu beharko da, marko penala berdin mantenduz.
- Inguruabar aldarazleei dagokionez, ez daude ez aringarri ezta astungarririk ere,
beraz, 66.6. artikulua aplikatu beharko da.

Lehenengo egitatea aztertu ondoren, bigarren egitate esanguratsua aztertuko dugu: Josuren
portaera
1. Delituaren elementuak:

- Portaera: Delitua izateko giza portaera izatea ezinbestekoa da. Gainera, borondatezkoa,
eta honen barruan helburua duena, hau da, lan egiten jarraitzea. Bigarren egitate
3. Galdatzen den portaera burutzeko gaitasuna izan behar du. Esan den bezala, Josuk
ahal zuen erabaki Aneren osasuna babestea, baja hartuz. Bere eskuetan zegoen
aukera hori hartzea, eta gaitasun osoa zeukan erabaki egokia hartzeko. Baldintza
honi, beste bat gehitu behar zio, emaitza saihesteko gaitasuna izatea. Hau
kausalitate harreman hipotetikoaren bidez zehazten da. Frogatu behar da ea emaitza
ekiditeko aukera zegoen. Kasu honetan, Josuk baja hartu izan balu, gripea
inkubatzen ari zela sentitzen zuenean, ez zukeen arriskuan jarriko Aneren bizitza, eta
ez zatekeen haren heriotzaren ondorioa izango.
Objektu materiala: Egitate honetan, ekintza tipiko honek, Aneren gorputzarengan erortzen
da, ez dugu inolako tresnarik. Aneren zainketaz arduratzen zen erizaina, portaera hori egitea
erabakitzen duenean, hau da, jarraitzea lan egiten, Josuk zeukan gripe hasiberria horrek
kontagiatu egiten dio Aneri, haren heriotza eraginez. Azken finean, Anek infekzio gripal
baten ondorioz hil zela adierazten da testuan.
Kausalitate harremana: Kausalitate harremana dagoen aztertzeko, kausalitate hipotetikoa
erabili behar da, hau da, portaera modu egokian burutu izan bazuen, emaitza ekiditeko
aukera zegoela frogatu behar da. Kasu honetan, ondo jokatuz, hau da, baja hartuz, Aneren
heriotza saihestuko zen. Beraz, kausalitate harremana dago.
Egozpen objektiboa: gure portaera, ex ante, egokia zela edo arriskutsua zela emaitza
sortzeko aztertzen da. Egitate honetan, Josu aditua da, ospitalean lan egiten duelako. Beraz
ezagutza zuen, horrek ondorioak ekarriko zituela, besteen osasunean, baina ez zuen uste
horrelako muturreko ondorioa eragingo zuenik.
Tipo subjektiboa: Josuren portaera aztertu ondoren, zuhurtziagabekeriazko ez-egiteagatiko
egite delitu baten aurrean egongo ginateke. Berak, ez du nahi emaitza hori, eta berak
mantendu nahi zuen bere lanpostua, baina, berak egoera jakin horretan izan beharko
lukeen arreta edo zaintza falta erakusten du.

- Zuzenbidekontrakotasuna: Josuren portaera aztertu ondoren, zuzenbidekontrakoa dela


esango genuke, izan ere, bere portaerak ez dator bat zuzenbidearekin, beraz, ez dago
bidezkotze kausarik.

- Erruduntasuna: Edortak, erruduna dela esango genuke, izan ere, ZK-an espreski
deskribatzen den tipo penal baten portaera burutu duelako (bere paziente baten
heriotzaren kausa eragitea), beraz, egozgarria izango zen. Beste aldetik, berak ospitale
batean lan egiten zuen, hau da, bazekien lan egiten zuela osasun kaltetua zuten
pertsonekin, hala nola, Anerekin. Hala ere, lan egiten jarraitzea erabaki zuen, nahiz eta
zuzenbidekontrakotasunaren ezagutza izan. Aipatu behar da, Josuk beste portaera baten
galdagarritasuna zuela, erabaki ahal zuelako etzean geratu eta besteen osasuna
arriskuan ez jarri.

You might also like