Erraldoi Berekoia 01

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 32

Erraldoi berekoia

eta beste ipuin batzuk


Oscar Wilde

Irudiak: P. J. Lynch
Bildumaren zuzendaria
Francisco Antón
Oscar Wilde

Erraldoi berekoia
eta beste ipuin batzuk

Irudiak
P. J. Lynch

Itzulpena
Juan Mari Mendizabal

Jarduerak
Gabriel Casas

Vicens Vives
Ezin salduzko edizioa, 2013

ISBN: 978-84-682-1645-1
V.V agindu zka.: FQ44

© P. J. LYNCH
Irudietarako.
© JUAN MARI MENDIZABAL
Itzulpenarena.
© GABRIEL CASAS
Oharrena eta jarduerena.
© VICENS VIVES PRIMARIA, S.A.
Argitalpen honena, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluaren arabera.

Apirilaren 12ko 1/1996 ELDak, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onesten
duenak, eta uztailaren 7ko 23/2006 Legeak babesten dute lana. Copyrightaren titularraren edo
onuradunen alde aitortutako eskubideak urratzen dituztenak auziperatuak izan daitezke
aipatu legearen 138.etik eta 141.era bitarteko artikuluen arabera eta Zigor Kodearen 270., 271.
eta 272. artikuluetan zehaztutako zigorrak jaso ditzakete. Erabat debekatua dago lan hau,
zatika nahiz osorik, bikoiztea edozein bitarte erabilita, biltzeko zein erreproduzitzeko sistema
elektronikoak barne, baita tratamendu informatikoa ere. Editorearen esku dago lan honen
mailegu publikoa egitea, lana alokatzea edo beste era batera lagatzea.

ESPAINIAN INPRIMATUA. PRINTED IN SPAIN


Aurkibidea

Erraldoi berekoia eta beste ipuin batzuk

Erraldoi berekoia 7

Printze Zoriontsua 15

Adiskide mina 32

Suziri berebizikoa 52

Urretxindorra eta arrosa 74

Jarduerak 87
Erraldoi berekoia

Arratsaldero, eskolatik etxeratzean, haurrak Erraldoiaren lorate-


gira joaten ziren jolastera.
Lorategi ederra zen, oso polita, belar berde leunez estalia. Be-
larrean, han-hemenka, lore ederrak zeuden, izarrak bezalakoak,
eta hamabi mertxikondo, udaberrian perla-tonuko lore fin arro-
sak eta udazkenean fruitu mamitsuak ematen zituztenak. Zu-
haitzetako txoriek hain goxo aritzen ziren txioka, non haurrak
jolasteari utzi eta entzuten geratzen baitziren.
—Zein ongi pasatzen dugun hemen! —esaten zioten batak
besteari.
Egun batean Erraldoia itzuli egin zen. Bere lagun bat bisitatzen
izan zen, Kornubia1 aldeko Ogroa, eta zazpi urte geratu zen ha-
ren etxean. Zazpi urteak amaitzean esan behar zuen guztia esan-
da zeukan, ez baitzen oso hiztuna, eta bere gaztelura itzultzea era-
baki zuen. Iritsi zenean haurrak ikusi zituen lorategian jolasten.
—Zertan ari zarete hemen? —oihukatu zien doinu haserrez,
eta haurrek alde egin zuten korrika.

1 Kornubia: Ingalaterrako hego-mend ebaleko eskualdea, Kornualles ere esa-


ten zaio.

7
oscar wilde

—Nire lorategia nirea da, eta ez beste inorena —esan zuen


Erraldoiak—. Edonork uler dezake hori, eta ez diot inori utziko
bertan jolasten, ni bakarrik ariko naiz.
Eta inguruan harresi garai bat eraiki eta kartel bat ipini zuen:

o
DEBEKATUTA o
SARTZEA

Oso Erraldoi berekoia zen hura.


Haur gaixoak jolaslekurik gabe geratu ziren. Errepidean jo-
lasten saiatu ziren, baina han hauts asko zegoen, eta harri gogor
ugari, eta ez zitzaien gustatzen. Eskolak amaitzen zirenean harre-
si garaiaren inguruan ibiltzen ziren, eta barruko lorategi ederraz
hitz egiten zuten.
Gero udaberria iritsi zen, eta nonahi ikusten ziren loretxoak
eta txoritxoak. Erraldoi berekoiaren lorategian, ordea, negua zen
artean. Bertako txoriek ez zuten kantatzen haurrik ez zegoelako,
eta zuhaitzei loratzea ahaztu zitzaien. Behin batean lore polit ba-
tek burua altxatu zuen belarretik, baina kartela ikustean halako
pena eman zioten haurrek, berriro lur azpira egin baitzuen, lotan
jarraitzera. Elurra eta antzigarra2 bakarrik zeuden pozik.
—Udaberria lorategi honetaz ahaztu da! —oihukatzen zu-
ten—; beraz, hemen geratuko gara bizitzen urte osoan!
Elurrak belarra estali zuen bere maindire zuriz, eta antziga-
rrak zilarrez margotu zituen zuhaitz guztiak. Gero ipar-haizea
gonbidatu zuten beraiekin geratzera, eta horixe egin zuen hark.
Larruz estalita zihoan, eta orro bizian jardun zuen egun osoan
lorategian, tximinietako haize-estalkiak lurreratzeraino.

2 antzigar: izotza, ihintz izoztua.

8
oscar wilde

—Leku zoragarria da hau —esan zuen—, kazkabarra gonbi-


datu behar genuke bisita egitera.
Eta kazkabarra iritsi zen. Egunero-egunero hiru orduz, gaz-
teluko teilatuan errepikan jardun zuen bertako arbelezko3 teila
gehienak hautsi arte, eta gero ziztu bizian hasi zen lorategian jira-
biran. Grisez jantzita zihoan, eta haren hatsa izotza bezalakoa zen.
—Ez dut ulertzen udaberria zergatik ari den hainbeste atze-
ratzen —esan zuen Erraldoi berekoiak, leiho ondoan eserita ze-
goela, bere lorategi hotz zuriari begira—. Eguraldia laster alda-
tzea espero dut.
Baina udaberria ez zen heldu, ezta uda ere. Udazkenak frui-
tu urrekarak4 utzi zituen baratze guztietan; ez, ordea, Erraldoia-
ren lorategian.
—Egoistegia da —esan zuen udazkenak.
Beraz, han beti zen negua, eta ipar-haizea eta kazkabarra, an-
tzigarra eta elurra zuhaitzen enborren artean dantzatzen ziren.
Goiz batean Erraldoia ohean esna zegoelarik, musika zoraga-
rri bat aditu zuen. Doinu ezin goxoagoak ziren, eta erregearen
musikariak ingurutik pasatzen ari zirela pentsatu zuen. Txoka5
txiki bat besterik ez zen, ordea, leiho kanpoan kantatzen; baina
Erraldoiak hainbeste denbora zeraman lorategian txorien kan-
turik aditu gabe, munduko musika ederrena iruditu baitzitzaion.
Orduan kazkabarrak bere dantza eten zuen haren buru gainean,
ipar-haizeak orro egiteari utzi zion, eta lurrin zoragarri bat iritsi
zitzaion leiho irekitik.
—Hara, azkenean etorri egin da udaberria —esan zuen Erral-
doiak; eta ohetik jauzi egin eta kanpora begiratu zuen.
3 arbel: harri gris iluna, teilatuetan erabiltzen dena.
4 urrekara: kolorea urrearen antzekoa duena.
5 txoka: txori txiki arrea.

10
erraldoi berekoia

Eta zer ikusi zuen?


Ikuskari6 zoragarri bat topatu zuen. Haurrak, harresiko zu-
lo txiki batetik sartuta, zuhaitzetako adarretan eserita zeuden.
Erraldoiak ikusten zuen zuhaitz bakoitzean haurtxo bat zegoen.
Eta zuhaitzak, pozaren pozez haurrak itzuli zirelako, lorez esta-
li ziren, eta beren besoak maitagarriro astindu zituzten haurren
buruen gainean. Txoriak han-hemenka zebiltzan hegan, txioka
pozik, eta belar berdetik loreek burua altxatu zuten, barrez. Ikus-
kizun ederra zen; baina bazter batean negua izaten jarraitzen
zuen. Lorategiko bazter urrunena zen, eta bertan mutiko bat ze-
goen. Hain zen txikia, ezin baitzen zuhaitzetako adarretara iri-
tsi, eta haren inguruan zebilen, atsekabetuta,7 negarrez. Zuhai-
tzak antzigarrez eta elurrez estalita jarraitzen zuen, eta haren gai-
nean ipar-haizearen orroa aditzen zen.
—Igo, mutiko! —esan zuen zuhaitzak, eta adarrak lurrerantz
makurtu zituen ahal beste;8 baina mutila oso txikia zen.
Eta Erraldoiari, hura ikustean, bigundu egin zitzaion bihotza.
—Zein berekoia izan naizen! —esan zuen—. Orain badakit
udaberria zergatik ez zen hona etortzen. Mutiko gaixo hori zu-
haitzaren puntara igoko dut, eta gero harresia botako dut, eta lo-
rategia haurren jolastokia izango da betiko.
Benetan damututa zegoen egindakoaz.
Beraz, eskailerak ebaska9 jaitsi, ate nagusia poliki ireki eta
Erraldoia lorategira irten zen. Baina haurrek ikusi zutenean ika-
ratu egin ziren, eta denek alde egin zuten, eta lorategian negua
nagusitu zen atzera berriz. Mutikoak bakarrik ez zuen alde egin,

6 ikuskari: ikuskizuna.
7 atsekabetuta: goibel, triste.
8 ahal beste: ahal zuen guztia.
9 ebaska: isilik.

11
oscar wilde

begiak malkoz beteta baitzi-


tuen, eta ez zuen Erraldoia
hurbiltzen ikusi. Eta Erraldoia
haren atzean jarri zen isil-isi-
lik, eta mutila eskuan hartu
eta goxo-goxo utzi zuen zu-
haitzaren gainean. Zuhaitzak
berehala bota zituen loreak,
eta txoriak hara hurbildu eta
kantatzeari ekin zioten; eta
mutikoak besoak zabaldu,
Erraldoiaren lepoa besarkatu
eta musu eman zion. Eta beste
haurrek ikusi zutenean Erral-
doia jada ez zela gaiztoa, ko-
rrika itzuli ziren, eta haiekin
batera itzuli zen udaberria.
—Orain zuen lorategia da,
neska-mutilak —esan zuen
Erraldoiak.
Eta aizkora ikaragarri han-
di bat hartu eta harresia bo-
ta zuen kolpeka. Eta eguer-
dian, jendea azokara inguratu
zenean, Erraldoia ikusi zuten
haurrekin jolasean inoiz ikusi
zuten lorategi ederrenean.
Egun osoa jolasetan eman
ondoren, Erraldoiarengana
hurbildu ziren agur esatera.

12
erraldoi berekoia

—Baina non da zuekin zegoen mutikoa, zuhaitzera igo duda-


na?
Izan ere, Erraldoiaren kutuna zen mutikoa, musu eman zio-
lako.
—Ez dakigu —erantzun zuten haurrek—. Joan egin da.
—Esaiozue bihar ahaztu gabe etortzeko —esan zuen Erral-
doiak.
Baina haurrek esan zuten ez zekitela non bizi zen, ez zutela
inoiz ikusi. Eta Erraldoia oso triste jarri zen.
Arratsaldero, eskola bukatzen zenean, haurrak Erraldoiare-
kin jolastera joaten ziren. Erraldoiaren kutuna, ordea, ez zuten
gehiago ikusi. Erraldoia oso atsegina zen haur guztiekin, baina
bere lehen laguntxoaren falta sumatzen zuen, eta sarri hitz egi-
ten zuen hartaz.
—Gustatuko litzaidake hura berriz ikustea! —esaten zuen.
Urteak joan ziren, eta Erraldoia zahartu eta ahuldu egin zen.
Jada ezin zen jolastu, eta besaulki eskerga10 batean eseri eta hau-
rrak jolasten ikusten zituen, bai bere lorategiaz gozatzen ere.
—Lore polit asko dauzkat —esaten zuen—, baina haurrak di-
ra nire lore ederrenak.
Neguko goiz batean leihotik begiratu zuen janzten ari zen bi-
tartean. Jada ez zuen negua gorrotatzen, ongi zekielako lokartu-
tako udaberria zela eta loreak atseden hartzen ari zirela.
Bat-batean begiak igurtzi zituen, harrituta, eta behin eta berriz
begiratu zuen. Ikuskari miresgarria zen, inondik ere.11 Lorategiko
bazter urrunenean zuhaitz bat zegoen, lore zuri ederrez gainezka.
Urrezkoak zituen adarrak, eta haietatik zilarrezko fruta zegoen

10 eskerga: oso handia.


11 inondik ere: zalantzarik gabe.

13
oscar wilde

zintzilik; eta zuhaitzaren azpian hainbeste maite izan zuen mu-


tikoa zegoen.
Erraldoiak, pozez gainezka, eskailera jaitsi zuen eta lorategira ir-
ten zen. Korrika zeharkatu zuen belardia, eta mutilarengana hur-
bildu zen. Eta nahiko hurbil zegoenean, musua12 gorritu egin zi-
tzaion haserreagatik.
—Nor ausartu da zuri min ematen? —esan zuen.
Izan ere, mutilaren eskuetan iltze-zulo bana zegoen, eta haren
oin txikietan, beste iltze-zulo bana.13
—Nor ausartu da zuri min ematen? —oihukatu zuen Erral-
doiak—. Esadazu, eta nire ezpata handia hartu eta hil egingo dut.
—Ez! —erantzun zuen mutilak—. Hauek maitasun-markak
dira.
—Nor zara zu? —galdetu zion Erraldoiak.
Beldur arraro bat sentitu zuen, eta haurtxoaren aurrean be-
launikatu zen.
Mutikoak Erraldoiari irribarre egin eta esan zion:
—Behin batean zure lorategian jolasten utzi zenidan; gaur ni-
re lorategira etorriko zara, Paradisura.
Eta arratsalde hartan haurrak iritsi zirenean Erraldoia hilik
aurkitu zuten zuhaizpean,14 lore zuriz estalita.

12 musu: aurpegia.
13 Jesukristo adierazten dutelako dauzka haurrak seinaleak eskuetan, Izan ere,
Jesukristori eskuak eta oinak gurutze batean iltzatu zizkioten.
14 zuhaizpean: zuhaitz azpian.

14
Printze Zoriontsua

Printze Zoriontsuaren estatua zutabe baten gainean zegoen, hi-


ria azpian zuela. Urre-orri mehe-mehez estalita zegoen goitik be-
hera, zafiro dirdiratsu bana zuen begi-zuloetan, eta errubi1 gorri
handi batek distiratzen zuen haren ezpataren eskutokian.
Denek miresten zuten.
—Haize-orratz bat bezain ederra da —ohartarazi zuen zine-
gotzi batek, arte-kontuetan gustu oneko pertsonatzat jo zezaten2
nahi baitzuen—; ez, ordea, hain erabilgarria —gaineratu zuen,
jendeak zentzu praktikorik ez zuela pentsa ez zezan.
—Zergatik ezin zaitezke Printze Zoriontsua bezalakoa izan?
—galdetu zion ama arduratu3 batek bere semetxoari, negarrez ari
zena ezinezko gauzak lortu ezinik—. Printze Zoriontsuari ez zaio
burutik pasatzen ezerengatik negarrez hastea.
—Pozten nau munduan zoriontsua den norbait dagoela ikus-
teak —esan zuen ahapeka gizon desengainatu batek, estatua bi-
kainari begira.

1 zafiro: harribitxi urdin iluna; errubi: harribitxi gorri bizia.


2 gustu oneko pertsonatzat jo zezaten: gustu oneko pertsona zela uste zezaten.
3 arduratu: kezkatu.

15
oscar wilde

—Aingeru bat dirudi —esan zuten umezurztegiko haurrek, ka-


pa gorri biziz eta mantal zuri garbiz jantzita, katedraletik irtetean.
—Nolatan dakizue? —esan zuen matematikako irakasleak—.
Ez duzue inoiz aingerurik ikusi.
—Bai horixe, ametsetan —erantzun zuten haurrek; eta mate-
matikako irakasleak kopeta zimurtu eta oso itxura zorrotza har-
tu zuen, haurrek amets egitea ez baitzuen gogoko.
Gau batean enaratxo bat hegaldatu zen hiri gainetik. Haren
kideak Egipto aldera joanak ziren sei aste lehenago, baina bera
atzean geratu zen, ihi4 ezin ederrago batez maitemindu zelako.
Udaberri-hasieran ezagutu zuen, ibaian behera hegan zihoan ba-
tean, tximeleta hori baten atzetik; eta hain erakarri zuen haren
gerri estuak, harekin hitz egitera gelditu baitzen.
—Zu maitatzen utziko al didazu? —galdetu zion enarak, zu-
zenean harira joatea gustatzen baitzitzaion; eta ihiak erreberen-
tzia handi bat egin zuen.
Eta enarak hegan egin zuen ihiaren inguruan, hegoez ura uki-
tu eta zilarrezko izurrak5 altxatuz. Amodioaldiak uda osoa iraun
zuen.
—Irrigarria da harreman hori —zioten txioka gainerako ena-
rek—: ihiak ez dauka dirurik; bai, ordea, senide ugari.
Izan ere, ibaia ihiz beteta zegoen. Gero, udazkenaren etorrera-
rekin, enara guztiak abiatu ziren hegan.
Haiek joandakoan, enarak bakardadea sentitu zuen, eta bere
maiteaz aspertzen hasi zen.
—Ez da oso hiztuna —esan zuen—, eta ez dakit ez ote den han-
diuste6 samarra, beti maite-jolasetan ari da-eta haizearekin.
4 ihi: hezeguneetan hazten den kanaberaren antzeko landarea.
5 izurrak: olatu txikiak.
6 handiuste: harro.

16
printze zoriontsua

Eta egia zen, haizeak jotzen zuenean ihiak buru-makurtze


graziaz beteak egiten zituen.
—Etxezalea dela aitortu behar dut —jarraitu zuen—, baina
nik bidaiatzea dut gogoko, eta nirekin bizi denari ere bidaiatzea
gustatu beharko zaio.
—Etorriko al zara nirekin? —galdetu zion azkenik enarak ihia-
ri; baina ihiak burua astindu zuen, bere etxeari oso lotuta bai-
tzegoen.
—Nirekin jolasten aritu zara! —aurpegiratu zion—. Pirami-
deetara noa! Agur!
Eta hegan abiatu zen.
Egun osoa eman zuen hegaldatzen, eta gauean hirira iritsi zen.
—Non egingo dut lo? —galdetu zion bere buruari—. Hiriak
niretzako lekuren bat izatea espero dut.
Gero zutabearen gaineko estatua ikusi zuen.
—Hementxe geratuko naiz —erabaki zuen—; leku bikaina
da, eta haize freskoa ugari dabil.
Eta Printze Zoriontsuaren oinen artean pausatu zen.
—Urrezko logela daukat —esan zuen bere artean ahapeka, in-
gurura begiratuz, eta lotarako prestatu zen.
Baina burua hegoen azpian kokatzera zihoanean, ur-tanta lo-
di bat erori zitzaion gainera.
—Bai gauza bitxia! —harritu zen—: zeruan ez dago hodei ba-
kar bat ere, izarrak argi eta distiratsu daude, eta hala ere euria ari
du. Ipar Europako eguraldia izugarri txarra da. Ihia ere eurizalea
zen, baina haren kasuan, egoismo hutsagatik.
Gero beste tanta bat erori zen.
—Zertarako balio du estatua batek euritik babesten ez badu?
—esan zuen—. Tximinia on bat aurkitu beharko dut.
Eta alde egitea erabaki zuen.

17
oscar wilde

Baina, hegoak zabaldu au-


rretik, hirugarren tanta bat ero-
ri zen, eta enarak begirada jaso
eta ikusi zuen…
Zer ikusi zuen?
Printze Zoriontsuaren be-
giak malkoz beteta zeuden, eta
haren urrezko masailetan be-
hera irristatzen ziren malkoak.
Haren aurpegia hain zen ede-
rra ilargi pean, enaratxoa Prin-
tzeaz errukitu egin baitzen.
—Nor zara? —galdetu zion.
—Printze Zoriontsua.
—Orduan zergatik ari zara
negarrez? —galdetu zuen ena-
rak—. Blai eginda7 utzi nauzu.
—Bizirik nengoenean eta
giza bihotza nuenean —eran-
tzun zuen estatuak—, ez nekien
zer ziren malkoak; Kezkarik
Ezaren Jauregian bizi nintzen,
tristurak sarrera galarazita8 dau-
kan lekua bera. Egunez, adiski-
deekin jolasten nintzen lorate-
gian, eta gauez Areto Handiko
dantzaldia zabaltzen nuen. Hor-
ma garai batek inguratzen zuen
7 blai eginda: oso bustita.
8 galarazita: debekatuta.

18
printze zoriontsua

lorategia; baina inguratzen ninduen guztia hain ederra zenez, ez


nuen inoiz galdetu zer zegoen beste aldean. Gortesauek9 Prin-
tze Zoriontsua esaten zidaten, eta bai, zoriontsua nintzen, plaze-
ra zorionaren parekoa baldin bada. Hala bizi nintzen, eta hala hil
nintzen. Eta orain, hilik nagoenez, hemen goian ipini naute, eta
nire hiriaren itsustasun eta miseria guztiak ikusten ditut; eta bi-
hotza berunezkoa badut ere, negar egitea beste erremediorik ez
zait geratzen.
—Hara! Ez al da urrezkoa? —esan zuen enarak bere artean. He-
zibide onekoa baitzen, ez zituen kontu pertsonalak ozen esaten.
—Hemendik urrun —jarraitu zuen estatuak doinu apal mu-
sikazko batean—, hemendik urrun badago etxe behartsu bat ka-
lexka10 batean. Leihoetako bat zabalik dago, eta hartatik emaku-
me bat ikusten dut mahaira eserita. Haren aurpegia argala eta
higatua11 da, eta esku latz gorriak ditu, jostorratzek zulatuak, jos-
tuna baita. Pasio-loreak brodatzen ari da erreginaren ohorezko
dama politenak hurrengo gorte-dantzaldian eramango duen sa-
tinezko12 soinekoan. Gela-bazterreko ohe batean haren haurtxoa
dago, gaixorik. Sukarra dauka, eta laranjak eskatzen ari da. Haren
amak ibaiko ura besterik ezin diezaioke eskaini, eta haurtxoa ne-
garrez ari da. Enaratxo, enaratxo, ez al diozu nire ezpataren esku-
tokiko errubia eramango? Nik oinak zutoin13 honetara tinkatuta
dauzkat, ezin naiteke mugitu.
—Egipton zain dauzkat —esan zuen enarak—. Nire kideak
honezkero14 Niloan gora eta behera ari dira hegan, loto-lore han-
9 gortesau: gorteko pertsona.
10 kalexka: kale estua.
11 higatu: gastatua.
12 satin: zeta edo kotoizko oihal mota bat.
13 zutoin: zutabe baten oinarri zabala.
14 honezkero: jadanik, ordu honetarako.

19
oscar wilde

diekin hizketan. Laster errege handiaren hilobira joko dute, lota-


ra. Erregea dago bertan, hilkutxa margotu batean. Oihal horitan
bilduta dago, espeziekin baltsamatuta. Jade15 berde argizko ka-
te bat darama lepo inguruan, eta haren eskuek hosto ihartuak16
ematen dute.
—Enaratxo, enaratxo —esan zuen Printzeak—, ez al zara ni-
rekin geratuko gau batez, nire mezularia izateko? Mutikoa oso
egarrituta dago, eta haren ama, oso triste.
—Mutikoak ez ditut oso gogoko —erantzun zuen enarak—.
Joan den udan, ibaian bizi nintzelarik, bazeuden bi mutil zakar,
errotariaren semeak, beti harriak botaka aritzen zitzaizkidanak.
Ez ninduten inoiz jotzen, noski, enarok oso trebeak baikara he-
galdatzen, eta, gainera, nire familia ezaguna da bere zalutasuna-
gatik.17 Hala ere, errespetu-falta ikaragarria zen.
Baina Printze Zoriontsua oso triste zegoen, eta enaratxoa erru-
kitu egin zen.
—Hemen goian hotz dago —esan zuen—, baina zurekin ge-
ratuko naiz gau batez, zure mezularia izateko.
—Eskerrik asko, enaratxo —esan zuen Printzeak.
Eta enarak Printzearen ezpatako errubi handia mokoan hartu
eta hegan egin zuen hiriko teilatuen gainetik.
Katedraleko dorretik pasatu zen, marmol zurizko aingeru
handien albotik. Jauregitik ere pasatu zen, eta dantza musika adi-
tu zuen. Neska polit bat balkoira irten zen bere mutil-lagunare-
kin.
—Zein zoragarri distiratzen duten izarrek —esan zuen muti-
lak—, eta zein zoragarria den maitasunaren indarra!

15 jade: harribitxi bat.


16 ihartuak: lehorrak.
17 zalutasun: arintasuna.

20
printze zoriontsua

—Nire soinekoa gala-dantzaldirako prest egotea espero dut


—erantzun zuen neskak—; bertan pasio-loreak brodatzeko agin-
du dut, baina jostunak oso alferrak dira.
Ibai gainetik pasatu zen, eta argiontziak ikusi zituen ontzien
mastetatik zintzilik. Auzo juduaren gainetik hegaldatu zen, eta ju-
du zaharrak ikusi zituen elkarrekin merke-zurrean18 eta txanpo-
nak pisatzen kobrezko balantzetan. Azkenean etxe txirora iritsi
eta barrura begiratu zuen. Mutila jiraka ari zen ohean, sukarra-
rengatik, eta ama lokartuta geratu zen, hain baitzegoen abaildu-
ta.19 Enara barrura sartu zen eta mahai gainean utzi zuen errubi
handia, emakumearen titarearen alboan. Gero ohearen inguruan
hegaldatu zen, eta mutilaren kopetari haize eman zion hegoez.
—Hau freskotasuna! —esan zuen mutikoak—. Hobera egi-
ten ariko naiz.
Eta lo zoragarri batean murgildu zen.
Gero enara Printze Zoriontsuarengana itzuli zen, egindakoa
kontatzera.
—Arraroa da —esan zuen—, baina epeltasuna sentitzen dut,
hotz egin arren.
—Ekintza on bat egin duzu-eta —erantzun zion Printzeak.
Eta enaratxoa pentsatzen jarri eta bizkor lokartu zen. Pentsa-
tzeak beti ematen zion logura.
Egunsentian ibaira jaitsi eta bainatu egin zen.
—Bai gauza harrigarria! —esan zuen ornitologiako irakasleak
zubitik pasatzean—. Enara bat neguan!
Eta hori kontatzeko gutun luze bat bidali zuen hiriko egunka-
rira. Denen ahotan ibili zen gutuna, inork ulertzen ez zituen hi-
tzez beteta baitzegoen.
18 merke-zurrean: salneurria eztabaidatzen.
19 abailduta: lur jota.

21
oscar wilde

—Gauean Egipto aldera egingo dut —esan zuen enarak, eta


ideiak alaitu egin zuen.
Monumentu publiko guztiak bisitatu zituen, eta luzaro egon
zen elizako kanpandorrearen puntan. Edonora zihoala, txola-
rreak txioka hasten ziren elkarrekin: «Arrotz hau dotorea da, ge-
ro!», eta horrek asko pozten zuen.
Ilargia altxatu zenean Printze Zoriontsuarengana itzuli zen.
—Mandaturen bat Egiptorako? —galdetu zuen—. Hara abia-
tzekoa naiz.20
—Enaratxo, enaratxo —esan zuen Printzeak—, ez al duzu ni-
rekin beste gau bat igaro behar?
—Nire zain daude Egipton —erantzun zuen enarak—. Bihar
nire kideak bigarren ur-jauziraino joango dira. Hipopotamoak
dabiltza han, lezka21 artean, eta granitozko tronu handi batean
Memnon Jainkoa dago eserita. Izarrei begira ematen ditu gauak,
eta goizeko izarra agertzean poztasunezko oihu bat egiten du, eta
gero mutu geratzen da. Eguerdian lehoi horiak ur ertzera jaisten
dira edatera. Haien begiak berilo berdeak22 bezalakoak dira, eta
haien orroek ur-jauziarena gainditzen dute.
—Enaratxo, enaratxo —esan zuen Printzeak—, hemendik
urrun, hiriaren beste muturrean, gizon gazte bat ikusten dut
ganbara batean. Paperez estalitako mahai baten gainean dago
makurtuta, eta alboan duen baso batean bioleta ihartu batzuk
daude. Haren ilea gaztainkara eta kizkurra da, ezpainak mingra-
na23 bezain gorriak ditu, eta begi handi ameslariak. Antzezlan bat
bukatzen ari da antzoki-zuzendariarentzat, baina hotzak dago

20 abiatzekoa naiz: abiatuko naiz.


21 lezka: uretako landare luze bat.
22 berilo berdea: esmeralda, harribitxi bat.
23 mingrana: azal marroixka gogorra eta azal barruan ale gorriak dituen fruta.

22
oscar wilde

eta ezin du gehiago idatzi. Sutontzian ez da surik, eta gaztea go-


seak makalduta24 dago.
—Beste gau bat geratuko naiz zurekin —esan zuen enarak, bi-
hotz onekoa baitzen—. Beste errubi bat eramango al diot?
—Tamalez, ez zait errubirik geratzen —esan zuen Prin-
tzeak—; begiak bakarrik geratzen zaizkit. Zafiro bakanez eginak
dira, Indiatik ekarriak duela mila urte. Atera bat eta eramaiozu.
Bitxigileari saldu, egurra erosi eta gizon gazte horrek antzezlana
bukatu ahal izango du.
—Printze maitea —esan zuen enarak—, ezin dut horrelako-
rik egin.
Eta negarrari eman zion.
—Enaratxo, enaratxo —esan zuen Printzeak—, egin ezazu
agintzen dizudana.
Hortaz, enarak Printzearen begia erauzi eta ikaslearen ganba-
rara joan zen hegan. Ez zitzaion asko kostatu sartzea, teilatuan
zulo bat baitzegoen. Handik sartu eta gelara iritsi zen. Gazteak
eskuen artean hondoratuta zeukan burua, eta ez zuen hegal era-
gitea sentitu,25 eta begirada jaso zuenean zafiro ederra aurkitu
zuen bioleta ihartuen artean.
—Norbait hasi zait estimutan izaten —esan zuen—; hau mi-
resle handi batena da, inondik ere. Orain antzezlana bukatu ahal
izango dut.
Eta oso zoriontsu ematen zuen.
Hurrengo egunean enara portura hegaldatu zen. Itsasontzi
handi baten mastan pausatu eta sototik fardel handiak igotzen
ari ziren marinelei so geratu zen.

24 makalduta: ahulduta.
25 hegal eragitea sentitu: hegalen astintzea aditu.

24
printze zoriontsua

—Gooora! —oihukatzen zuten fardel bakoitza igotzean.


—Egiptora noa! —esan zuen enarak, baina inork ez zion ja-
ramonik egin,26 eta ilargia altxatu zenean Printze Zoriontsuaren-
gana itzuli zen.
—Agur esatera nator —esan zion.
—Enaratxo, enaratxo —esan zion Printzeak—, ez al zara nire-
kin beste gau bat geratuko?
—Negua da —erantzun zion enarak—, eta laster iritsiko da
elur izoztua. Egipton eguzkiaren epela 27 dago palmondo ber-
deetan, eta krokodiloak lokatzetan dabiltza, alferkeriaz batera
eta bestera begira. Nire kideak habia eraikitzen ari dira Baalbek
tenpluan, eta uso zuriak eta arrosak begira dituzte, elkarri urru-
mak28 eginez. Printze maitea, utzi egin behar zaitut, baina ez zai-
tut inoiz ahaztuko, eta datorren udaberrian bi harribitxi eder
ekarriko dizkizut eman dituzun horien ordez. Errubia arrosa go-
rria baino gorriagoa izango da, eta zafiroa, berriz, itsaso handia
bezain urdina.
—Beheko plazan —esan zuen Printze Zoriontsuak— neska
pospolo-saltzaile bat dago. Pospoloak erori eta busti egin zaiz-
kio, eta orain ezin daitezke piztu. Haren aitak jo egingo du etxera
dirurik eramaten ez badu, eta negarrez ari da. Ez du ez zapata ez
galtzerdirik, eta ez dauka burutxoa estaltzeko ezer. Erauzi iezada-
zu nire beste begia eta emaiozu; hartara, aitak ez du joko.
—Beste gau batez geratuko naiz zurekin —esan zuen ena-
rak—, baina ezin dizut begia erauzi. Itsu geratuko zinateke.
—Enaratxo, enaratxo —esan zuen Printzeak—, egin ezazu
agintzen dizudana.

26 jaramon egin: kasu egin.


27 epela: epeltasuna.
28 urruma: bikotekidea erakartzeko usoen kantua.

25
oscar wilde

Beraz, Printzeari beste be-


gia erauzi eta kalera jaitsi zen
harekin. Pospolo-saltzailearen
albotik hegaldatu eta esku-
ahurrean utzi zion harribitxia.
—Bai kristal zatitxo zora-
garria! —deiadar egin29 zuen
neskak, eta etxera egin zuen
lasterka, barre artean.
Orduan enara Printzearen-
gana itzuli zen.
—Orain itsu zaude —esan
zuen—; beraz, betiko geratu-
ko naiz zurekin.
—Ez, enaratxo —esan zuen
Printze gizagaixoak—; Egip-
tora joan behar duzu.
—Betiko geratuko naiz
—esan zuen enarak, eta Prin-
tzearen oinetan lo egin zuen.
Hurrengo egun osoa Prin-
tzearen sorbalda gainean eman
zuen, atzerriko herrialdeetan
ikusitakoen istorioak kontu-
kontari. Niloko ertzetan ilara
luzeetan koloretako arrainak
mokoaz harrapatzen ibiltzen
diren ibis gorriez mintzatu

29 deiadar egin: oihu egin.

26
printze zoriontsua

zitzaion; mundua bezain zaharra den, basamortuan bizi den eta


guztia dakien Esfingeaz; beren gameluen ondoan mantso-man-
tso dabiltzan eta eskuetan anbar-aleak30 daramatzaten merkata-
riez; ebanoa31 bezain beltza den eta kristal zati handi bat gurtzen
duen Ilargiko Mendietako Erregeaz; palmondo batean lo egi-
ten duen eta hogei apaiz nagusik ezti-opilez elikatzen duten su-
ge berde handiaz; eta aintzira handi batean nabigatzen duten eta
beti tximeletekin borrokan ari diren pigmeoez.
—Enaratxo —esan zuen Printzeak—, gauza miresgarriak
kontatzen dizkidazu, baina gizon-emakumeen sufrimendua bes-
te edozer baino miresgarriagoa da. Ez dago miseria bezalako
misterio handirik. Hegaldatu nire hirian barrena, enaratxo, eta
esadazu zer ikusi duzun.
Eta enara hiri handiaren gainetik hegaldatu zen, eta aberatsak
ikusi zituen beren etxe dotoreetan ongi pasatzen, eskaleak atean
geratzen ziren bitartean. Kalexka ilunetan sartu zen, eta gose-
tutako haurren aurpegi zuriak ikusi zituen, gogorik ezez32 kale
beltzei begira. Zubi bateko begi33 baten azpian bi mutiko zeuden
elkarri besarkatuta, berotasuna gorde nahian.
—Hau gosea! —ari ziren.
—Ezin zarete hemen egon! —oihukatu zien zaindari batek,
eta euritara irten ziren.
Enara Printzearengana itzuli zen, ikusitakoa kontatzera.
—Urre-orri mehez estalita nago —esan zuen Printzeak—; ken-
du iezadazu, geruzaz geruza, eta eman behartsuei; bizidunek beti
uste izaten dute urreak zoriontsu egingo dituela.

30 anbar: gai marroi gardena, erretxin fosilduaz eratua.


31 ebano: zur ilun gogorra, oso preziatua.
32 gogorik ezez: gogo gutxiz.
33 begi (zubiarena): arkua.

27
oscar wilde

Enarak geruzaz geruza kendu zion estaltzen zuen urrea, Prin-


tze Zoriontsuak itxura gris tristea hartu zuen arte. Urre-orriak
behartsuei eraman zizkien, haurren aurpegiak piztu egin ziren,
eta barrez aritu ziren kalean jolasten.
—Orain ogia daukagu! —ari ziren oihuka.
Gero elurra iritsi zen, eta haren ondoren, izotza. Kaleek zilarrez
eginda ziruditen, hain argi eta distiratsuak ematen baitzuten; etxee-
tako hegaletatik izotz-burruntzi luzeak dilindan34 zeuden, kris-
talezko aiztoen modura, denak larruez estalita zihoazen, eta mu-
tikoak, txano gorriak jantzita, izotz gainean patinatzen ari ziren.
Enaratxo gaixoa gero eta hotzago zegoen, baina ez zuen Prin-
tzea utzi nahi, oso maite baitzuen. Ogi apurrak biltzen zituen
okindegiko sarreratik okina begira ez zegoenean, eta hegoak ina-
rrosiz35 saiatzen zen berotasuna gordetzen.
Baina azkenean hil egingo zela konturatu zen. Indar justua ge-
ratu zitzaion berriro ere Printzearen sorbaldaraino igotzeko.
—Agur, Printze maitea! —esan zuen ahapeka—. Utziko al di-
dazu eskua musukatzen?
—Pozten naiz azkenean Egiptora joango zarelako, enaratxo
—esan zuen Printzeak—; denbora gehiegi eman duzu hemen.
Baina ezpainetan emadazu musua, maite zaitut-eta.
—Ez noa Egiptora, ez —esan zuen enarak—. Herioren36 Etxera
noa. Heriotza loaren anaia da, ezta?
Eta enarak Printze Zoriontsuaren ezpainak musukatu zituen
eta haren oinetara erori zen, hilda.
Une hartan krak bat aditu zen estatuaren barruan, zerbait
hautsi balitz bezala. Kontua da berunezko bihotza erdibitu egin

34 izotz burruntzi: ur-tantak izoztean eratutako izotz puska; dilindan: zintzilik.


35 inarrosiz: astinduz.
36 Herio: heriotza.

28
oscar wilde

zela. Izan ere, izotzaldi ikaraga-


rria izan baitzen.
Hurrengo goizean, goiz, al-
katea plazatik zihoan, zinego-
tziez inguratuta. Zutabe ondo-
tik pasatzean estatuari begiratu
zion.
—Ene bada! Hori itxura zar-
paila 37 duen Printze Zorion-
tsuak! —esan zuen.
—Benetan zarpaila, bai!
—oihukatu zuten bi zinego-
tziek, beti bat etortzen baitziren
alkatearekin. Eta gora joan zi-
ren ikustera.
—Ezpatari errubia falta zaio,
begiak galdu ditu eta jada ez
dago urreztatuta —esan zuen
alkateak—. Egia esan, eskale
bat ematen du.
—Eskale bat, bai —esan zu-
ten zinegotziek.
—Eta begira, txori bat du
oinetan! —jarraitu zuen alka-
teak—. Ahaztu gabe, bando38
bat idatzi behar dugu, txoriei
hemen hiltzea debekatuz.

37 zarpail: pobrea, gastatua.


38 bando: herriko agintarien oharra.

30
printze zoriontsua

Eta udal-idazkariak idatzi egin zuen iradokizuna.39


Beraz, bota egin zuten Printze Zoriontsuaren estatua.
—Jada ez baita polita, ez du ezertarako balio —erabaki zuen
unibertsitateko Arteko irakasleak.
Gero estatua labe batean urtu zuten, eta alkateak udalbatza
deitu zuen, metalarekin zer egin behar zen erabakitzeko.
—Beste estatua bat behar dugu, noski —esan zuen—. Nire es-
tatua ipiniko dugu!
—Nirea! —esan zuen zinegotzi batek, eta hika-mika40 handia
izan zen. Nik izan nuen haien azken berria artean eztabaidatzen
jarraitzen zutela izan zen.
—Bai gauza zelebrea! —esan zuen galdategiko41 arduradu-
nak—. Berunezko bihotzak ez du galdaran urtu nahi. Bota egin
beharko dugu.
Eta hildako enara zegoen zabor-ontzira bota zuten.
—Ekarrizkidazu hiri horretako bi gauza baliotsuenak —esan
zion Jainkoak bere aingeru bati. Eta aingeruak berunezko biho-
tza eta hildako txoria eraman zizkion.
—Ongi aukeratu duzu —esan zuen Jainkoak—, Paradisuko
nire lorategian txoritxo honek betiko kantatuko baitu, eta nire
urrezko hirian Printze Zoriontsuak nire izena goraipatuko du.

39 iradokizun: proposamena.
40 hika-mika: eztabaida.
41 galdategi: metala urtu eta moldatzen den lantegia.

31
Erraldoi berekoia
eta beste ipuin batzuk

Oscar Wilde (1854-1900) idazle irlandarraren ipuin


ederren eta hunkigarrienak biltzen dira liburu ho-
netan. Idazle honek bere kontakizunei balio moral
sakonak eransten jakin zuen, eta hala gertatzen
da «Erraldoi berekoia» ipuinean; bertan kontatzen zaigu
Erraldoi zakar baten istorioa, zoriona aurkitu duena lehenbiziko
aldiz atsegin eta eskuzabal jokatu duenean bere lorategira joaten
diren haurrekin. Eskuzabaltasuna eta egoismoa elkarren kontra
agertzen dira «Adiskide mina» ipuinean ere; ipuin horretan hun-
kitu egiten gaitu Hans protagonistaren adiskidetasun zintzoak,
eta sutan jartzen gaitu haren adiskide faltsu eta bizkarroiak.
Kontakizunok, eta liburua osatzen duten gainerakoak, egiazko
maitasunaren ikasgai bat dira; izan ere, Oscar Wilderentzat sen-
timendu hori «munduaren sekretu galdua da, jakintsuek betida-
nik bilatu izan dutena».

Wilderen ipuinen honako edizio honetan, P.J. Lynch ir-


landarraren akuarela irudimentsuez egindako ilustrazio
bikainez gain, ohar argigarriak daude, eta jarduera-
eranskin bat, kontakizun guztien zentzua eta balioa
aztertzeko.

C100661

You might also like