Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

LADY DI-REN HERIOTZA

Diana, Galesko printzesa (1961eko uztailaren 1a - 1997ko abuztuaren 31), Lady Di


bezala ere ezaguna, britainiar aktibista, filantropa eta aristokrata izan zen, garai
hartan Galesko printzea zen Karlos III.aren lehen emaztea.

Diana Galesekoaren heriotza 1997ko abuztuaren


31ko lehen orduetan gertatu zen, Diana Spencer,
Galesko printzesa, Parisko Alma tunelaren barruan
izandako auto-istripu batean izandako zaurien
ondorioz hil zenean. Dodi Al-Fayed bikotekidea eta
Henri Paul, ibilgailuaren gidaria berehala hil ziren.
Trevor Rees-Jones bizkartzainak, aldiz, bizirik
irautea lortu zuen, zauri larriak izan arren.

Istripua gertatu eta gutxira, paparazziak, abiadura


txikiagoan eta automobiletik urrun samar gidatzen
zutenak, ezbeharraren lekura iritsi ziren; batzuk
laguntza ematera joan ziren, ateak ireki nahian,
biktimei laguntzeko, eta beste batzuk argazkiak
atera zituzten.
Diana, 1997ko ekainean

Komunikabide batzuek, baieztatu zuten automobilaren atzetik zebiltzan paparazzien


jokabide okerrak istripua eragin zuela.
Frantzian, 1999an egindako ikerketa baten
arabera, Paulek autoaren kontrola galdu zuen,
eta abiadura handian joan zen alkoholaren eta
medikuak agindutako sendagaien eraginpean.

Mercedes-Benz W140,
istripuan inplikatutako
ibilgailuaren antzeko modeloa.

Dianaren heriotzak (36 urte zituen hil zenean) goibeldu egin zuen bai Erresuma
Batua bai mundu osoa, eta haren hileta-elizkizuna 2500 milioi lagunek ikusi zuten.
Jende askok egiten dio omenaldia egun horretan oraindik.

You might also like