Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 1

KARMENGO AMA

C/Cantón de la Iglesia, 2
48920 PORTUGALETE
Tfno.: 94 495 47 12

JANTOKI ZERBITZUA

Ongi etorri 2023-2024 ikasturtera. Ikasturte hau berrikuntzaz beteta dator, eta lehenengoa da
jantokiko zerbitzua eta ikastetxeko garbiketa Ausolan enpresak egingo dituela.

Ausolan, 1969an 17 emakumez osatutako talde batek sortutako kooperatiba bat da. Talde horrek
familia bizitza eta lana uztartzeko lanpostuak garatzea erabaki zuen, lanaldi partzialean, egiten
zekitena eginez: langileentzako jatetxeak eta instalazioen garbiketa.

Gascarekin urte asko eman ondoren, jantokiaren kudeaketa eta garbiketa hobetzen lagunduko
digun aldaketa bat egiteko unea iritsi dela uste dugu, zerbitzurik onena eta eguneratuena
eskaintzen jarraitzeko.

Uste dugu Ausolanek eskaintzen diguna onuragarria eta erakargarria izan daitekeela, eta
Ikastetxearentzat balioa ekar dezakeela.

Hurrengo egunetan, informazio-bilera batera deituko zaituztegu, Ausolaneko arduradunek beren


proiektua aurkezteko. Jantokiko arduradunaren harreman berrien eta harekin komunikatzeko
bideen berri ere emango dizuegu.

Bitartean, iraileko menua igoko dizuegu Educamos plataformako Abisuen atalean.

Portugalete, 2023ko irailaren 7a

Zuzendaritza Taldea

You might also like