Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 2

MATEMATIKAKO PROIEKTUA

● SARRERA

Proiektu honetan jatetxe bateko arduradunak izango zarete. Zuen lana


eguneko menua prestatzeko egin behar diren gestio guztiak egitea izango da.
Horretarako lehenik erosi beharreko produktuen kalkulua eigin beharko
duzue. Baita ere, produktu horiek ahalik eta ekonomikoen erosteko merkatu analisi
bat. Azkenik menuak izango dituen irabazien kalkulua egin beharko duzue.

● AUKERATUTAKO MENUA

Sukaldari taldeak egun honetarako aukeratutako


menua honako hau izan da:

- Plater printzipala: Spaghettiak tomatearekin


- Postrea: Danone yogurt naturala

● MAHAIKIDE KOPURUA ETA KANTITATEAK

- Menua jatera etorriko diren mahikide kopurua: 130 pertsona


- Pertsonako behar diren kantitateak:

Sukaldariarekin batu ondoren menua prestatzeko kantitateak zeintzuk


diren esan dizkizu pertsona bakoitzeko. Sukaldariaren arabera pertsona
bakoitzaren menua prestatzeko honako hau behar duzu: 125 gramo Gallo
Spaghetti, 25 gramo tomate frito Orlando eta 1 yogurt Danone naturala.

● EROSKETAK EGITEKO ERABILIKO DITUGUN DENDAK

- MAKRO: Jatetxe eta enpresentzako janaria eta


materiala saltzen dute kantitate handietan. KONTUZ!
askotan prezioak BEZik gabe jartzen dituzte!
https://www.makro.es/tu-tienda

- EROSKI: Denok ezagutzen dugun supermerkatua. Prezio


guztiak BEZa barne dute. https://supermercado.eroski.es/es/

● EGIN BEHARREKOAK

- Beharrezko den produktu kantitateaen kalkulua: Lehenik eta behin kalkulu


hau egin beharko dugu, horretarako, ikusi behar dugu zenbat pertsona
etorriko diren bazkaltzera eta bakoitzaren menua preparatzeko zer kantitate
behar dugun. Horrela denen menua preparatzeko produktu bakoitzetik zer
kantitate behar dugun jakingo dugu.

- Produktu ekonomikoenen aukeraketa: Emango dugun menuan irabaziak


ahalik eta handienak izateko, produktuak ahalik eta merkeen erosi beharko
ditugu. Horretarako bi dendetan dauden produktuen arteko konparaketak
egingo ditugu euren interneteko dendan prezioak konparatuz. Eta hobekien
edo merkeen geratzen direnak aukeratu.

- Kostuen kalkulua: Behin produktu merkeenak aukeratuta eta produktu


bakoitzetik behar diren kantitateak kalkulatuta GUZTIRA produktuak erosten
zenbat diru gastatuko dugun kalkulatu beharko dugu.

- Irabazien kalkulua: Behin produktuak aukeratuta eta gastatuko dugun dirua


jakinda, zer irabazi izango ditugun kalkulatzeko ordua da. Menuaren kostua
8€ + %10eko BEZa dela jakinda, Ze diru sarrera izango ditugu? Diru sarrera
horretatik zenbat dira irabaziak?

- Txostena prestatu

● MERKATU ANALISIA NOLA EGIN? NOLA AUKERATU PRODUKTURIK


MERKEENAK?

Merkatuaren analisia egiteko eta produkturik merkeenak aukeratzeko bi


dendetako interneteko horrietan produktuak aurkitu eta merkeen irtetzen zaiguna
aukeratu beharko dugu.

Kontuan izan beharreko gauzak:


- Makron prezio gehienak BEZ ik gabe daude. Janariari aplikatzen zaion
%10eko BEZ a gehitu beharko diogu.
- Makron produktu batzuk kantitate handietan erostearren beherapenak izaten
dituzte. Kontutan izan beherapen hauek kalkuluak egiterakoan.
- Eroskin ere ofertaren bat izan ezkero kontutan izan.

● TXOSTENA PREPARATU

Txostenaren ezaugarriak:

- Letra eta tamaina: Arial 12


- Interlineado 1,5
- Txostenak atal denak izan behar ditu txukun antolatuta.
- Maila bereko tituluak formato berdina.
- Paragrafoak justifikatuta eta paragrafoen arteko taretea bikoitza.
- Interlineado 1,5
- Orriak zenbatuta.
- Zaindu ortografia, puntuazio ikurrak…

Txostenaren atalak:

- Portada
- Aurkibidea
- Produktuen kantitateen kalkuluak.
- Produktu egokien aukeraketa eta merkatu analisia. Kalkuluak,
formulak, aukeratutako produktuen argazkiak, prezioak…
- Erosi beharreko produktuen kostuaren kalkuluak.
- Menuak utzitako irabazien kalkuluak.

You might also like