Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

DBH 4F, 4D, 4E

HIRUGARREN EBALUAZIOA

Joxema, Joseba eta ni gara DBH 4ko euskarako irakasleak. Joxemak gela bat dauka,
Josebak beste bat eta nik hiru. Nahiz eta eduki oso antzekoa ematen dugun, bakoitzak
gauzak bere erara egiten ditu (hau da, ez goaz oso-oso koordinatuta). Hala ere,
ebaluaketa amaitzean eduki antzekoak landu ditugu gela guztietan. Hitz egin Joxema eta
Josebarekin.

*ANIA

DBH 4D gelan etxez etxeko zerbitzua duen ikasle bat dago (Idurre Beitia da bere tutorea). Neska
honek epilepsia mota asko dauzka eta medikazioa aldatzearen ondorioz, atake asko izaten ditu.
Ezin da institutura etorri oso txarto egoten delako goizetan eta gauetan. Bere etxez etxeko
zerbitzuaren arduraduna Iñigo Gonzalez da inigogonzalez@oetharaba.org. Nire baja hartuko
duzula esango diot zurekin harremanetan jartzeko. Hala ere, lasai! Material guztia
berarentzat sortutako DRIVE baten dago. Egin behar duzun bakarra, zuk gela normalean
egiten dituzun aditzen/perpausen azterketa eta idazmenaren gaiak bidaltzea da, ezer
gehiago. Hau da, azterketarik egiten baduzu, bidali berari Aniak ere etxean egiteko. Material
guztia dauka.

*Drive bat partekatu dizut “ANIA DBH 4D” izenekoa. Karpeta horretan DBH 4n ebaluaketa
honetan landuko dudan materiala dago (aditza, perpausak, idazmena).

Ebaluaketa honetarako nire plana hau da:


Perpausak - Helburuzko perpausak
- Perpaus kontzesiboak

Aditza - Subjuntiboa
- Agintera

Irakurlibururik ez, irakurri ditugu biak jada. Joxemak eta Josebak irakurliburuaren
azterketa ere egingo dute: Kale gorrian eta
krokodiloa ohe azpian. Nireek 1 eta 2
ebaluaketetan egin dituzte biak jada, beraz,
eginda daude.
Idazmena - Argudio testua/iritzi artikulua GELAN
egin beharko dute (bat gutxienez).

Ahozkoaren ulermena - HABEko B2 froga bat egin


NOTARAKO.
Idatzizkoaren ulermena / irakurriaren - HABE B2 froga bat egin NOTARAKO.
ulermena
Ahozkoa - Ahozko aurkezpen bat egin beharko
dute gelan. Hitz egin Joxema eta
Josebarekin gaiaren inguruan, haiek
azalduko dizute.

- Perpaus motak: helburuzko perpausak eta perpaus kontzesiboak landu ditugu. Txosten
bi dauzkate, baten teoria eta ariketa batzuk eta bigarrenean ariketak bakarrik. Bi
txostenak daude eginda. Lehenengo txostena zuzenduta dago eta bigarreneko
helburuzko perpausak baita ere. Bigarren txosteneko perpaus kontzesiboak zuzentzea
falta da.
o 1. Txostena: Teoria landuta eta ariketak ZUZENDUTA
▪ Ariketa hauek egin eta zuzendu ditugu: 33 orrialdeko 2, 3, 4 eta 5a // 32.
Orrialdeko 1a, 3 eta 5.
o 2. Txostena:
▪ “Helburuzko perpausak”: 1, 2, 4, 7, 8, 10, 11, 12, 13, 15 eta 16 ariketak
egin ditugu (3, 5, 6, 9, 14 ez ditugu egin). ZUZENDUTA DAUDE.
▪ “Perpaus kontzesiboak”: Esango dizut zeintzuk egin ditugun eta
zeintzuk ez (agenda ez daukat hemen).

- Subjuntiboa emateko asmoa neukan (agintera ere bai, agian. Hitz egin Joxema eta
Josebarekin). Taulek nola funtzionatzen duten BADAKITE, mila aldiz azaldu diet jada.
Orain arte, baldintza eta ahalera eman ditugu, beraz, badakite nola doan kontua. Ariketa
txosten bat neukan prestatuta, partekatuko dizut. ANIAREN DRIVEAN Subjuntiboa
karpeta dago. Hor dagoen ariketa txostena egiteko asmoa neukan.

- Idatzizko ulermena: Aurreko ebaluaketetan B1eko froga bat inprimatu izan diet gelan
egiteko nota pixka bat igotzeko. Azken ebaluaketa honetan HABE B2 bat egingo genuela
esan nien. B1 kaka bat da, errazegia. SAN PRUDENTZIO baino lehen egiteko asmoa
neukan. 4E eta 4Fkoekin datak adostu nituen, baina agenda etxean daukat eta ezin dut
orain begiratu. 4Ekoekin aste honetan egiteko asmoa neukan (oker ez banago). Egon
lasai, atzeratu datak. Ez dago presarik. 4Fkoen datak haien gelako egutegian daude.
Aldatu data guztiak nahi baduzu, ez kezkatu, oso goiz da oraindik eta. Hori bai, San
Prudentzio baino lehen zerbait egitea komeni da, gero ikasbidaia daukate eta ezin dugu
azterketarik jarri oporretatik bueltan. Bi azterketa hauek (idatzizko ulermena eta ahozko
ulermena) lehenago jarri ditut oso errazak direlako egiteko eta zuzentzeko (ABC
erakoak). Internetetik ateratzen ditut eta listo! Kontuz mugikorrekin azterketa egunean.
Normalean ez dute kopiatzen, baina badaezpada.

- Ahozko ulermena: Idatzizkoaren antzera, HABE B2ko froga bat eman eta gelan egin. SAN
PRUDENTZIO baino lehen egiteko asmoa neukan, adostu datak haiekin. Nik 4Ekoekin
adostu nuen baina bertan behera geratuko zirela esan nien. Jarri zu ados haiekin.

- Idazmena: lehen eta bigarren ebaluaketetan gutunak egin dituzte, formala eta
informala. Ebaluaketa honetan iritzi artikulua/argudio testua tokatzen da. Materiala
inprimatuta daukat: irakasle gelan, kasilleroen azpian apal bat dago orri askorekin. Hori
dena nirea da… JAJA! Hartu totxoa! Hor ezkerrean argudio testuen teoria daukazu DBH
4koentzat.

Aurrekoetan puntuazio hauek erabili nituen:

- Irakurliburua %15
- Euskararen erabilera %10 (inork edo ia inork ez zuen gainditu)
- Gramatika (Aditza + perpausak) %40
- Idazmena %15
- Irakurriaren ulermena %10
- Entzumenaren ulermena %10

Ebaluaketa honetan ez da irakurlibururik egongo, beraz, hori ahozkora pasa edo nahi duzuna.
Nahi baduzu, jolastu zuk portzentajeekin. Hitz egin Joxema eta Josebarekin.

You might also like