Professional Documents
Culture Documents
05.0 Ardatz Linealak
05.0 Ardatz Linealak
Gidak
Uhalen bidezko transmisioa: uhalak muntatu edota aldatzeko, behar beharrezkoa da bi poleen ardatzen arteko tartea
murriztea. Uhala eskuz atera ahal izateko (EZ DA INOIZ PALANKAZ MUGITU BEHAR), ardatz finkoa izan ohi
duenez, motorra hauetako moduren bat erabiliz muntatzen da:
Motorra muntaturik dagoen plaka honek, zuloen ordez artekak ditu eta, hala, torlojuak lasaituz, motorra mugitu egin
daiteke uhalak lasaitzeko. Baldin eta artekak bertikalak badira, motorrari eskuekin ez eusteko, torloju bat erabiltzen da,
hala errazago mugitzeko (ondo kokatu ondoren azkoin bat ere ezartzen zaio, torlojua blokeatzeko).
Polea
Polea
Motorraren
torlojuak
Uhala
Motorra muntatzeko modu hau motorra plakaren gainean ainguratzen denean erabiltzen da. Uhalak teinkatzeko
motorraren beraren pisuaz balia gaitezke edota, behin bere lekuan ezarri ondoren, blokeatzeko elementu bat erabil
daiteke.
Polea
Uhal malgutua
“destensada”
OHARRAK
→ Motorrari konektatzen zaizkion elementuak orekatzeaz arduratzea komeni da, batez ere biraketaren abiadura
handia baldin bada. 0,5G eta antzeko bibrazio baxuek errodamenduei edota motorraren detektagailuei kalteak eragin
diezazkiekete.
→ Motor batzuek ardatzaren mutur batean estankotasun-juntura izaten dute; ez da motorra erabiltzean hondatu
behar.
→ Motorrek onargarria den bibrazio-muga bat dute (5G) eta, beraz, funtzionamenduan maila hori ez dela gaindituko
ziurtatu behar da.
→ Motor bat hartzen dugunean, kontuan hartuko ditugu honako ohar hauek:
√ Eskatzen ziren ezaugarriak betetzen ote dituen aztertu behar da.
√ Garraioan kalterik ez zaiola egin ziur izan behar dugu.
√ Ardatzak eskuz normal egiten duela bira ikusi behar dugu.
√ Balaztarik izanez gero, balaztak ondo lan egiten duela probatu behar dugu.
√ Torloju guztiak daudela eta hauek ez daudela lasaituta ziurtatu behar dugu.
√ Ez dira motorrak ondorengo leku hauetan gorde behar:
» Hezetasun eta kondentsazio handia izan dezaketen tokietan.
» Tenperatura-aldaketa handiko tokietan.
» Bibrazioak izan ditzaketen tokietan.
» Hauts handia dagoen tokietan.