Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

Euskal Herriko Industrializazioa eta haren gizarte-ondorioak

5. Gaia

Kontzertu Ekonomikoak

III. Karlistaldia 1876an amaitzean, indarrean geratzen ziren foruen abolizioa eman zen. Nahiz eta euskal liberalek
protesta egin (karlismoaren kontra borrokatu zuten), 1876ko uztailaren 21eko legeak fiskalitate propioa eta
soldadutza-salbuespena ezabatu zituen.
1877an gobernuak Batzar Nagusiak eta Foru-Aldundia indargabetu zituen, horien ordez Aldundia Probintzialak
ezartzeko. Aurrerantzean, Espainiako gainerako probintziak bezala kudeatuko ziren.
Kontzertu Ekonomikoa zen foruetatik eratorritako elementu bakarra. Horren arabera, ordezkari euskaldunek urtero
ogasun ministroarekin ordaindu beharreko Kupo bat adostuko zuten, eta autonomia osoa izango zuten diru hori
biltzeko. Kupoaren zati handi bat zeharkako zergen bitartez biltzen zen, merkatari eta industrialarien mesederako,
haiek baitziren aldundiak kontrolatu eta kupoak negoziatzen zituztenak.
Gerra Zibila 1939an amaitzean, Francok Kontzertu Ekonomikoak indargabetu zituen Bizkaia eta Gipuzkoan
(errepublikari leialak), eta Araba eta Nafarroan mantendu. Demokrazia berrezartzean, 1980an Kontzertu
Ekonomikoa berreskuratzea adostu zen. Hori dela eta, nahiz eta hasieran foruen kontrakoak iruditu, azkenean
kontzertuak euskaldunon eskubide historikoak bihurtu ziren.

Bizkaiko eta Gipuzkoako Industria Iraultzak

Hastapenak
Nerbioi inguruan kalitateko meatzeak, eta portutik hurbilak; horri esker, pieza onak merke esportatzen ziren
(burdinaren %90a esportatzen zen, BHra nagisiki), nahiz eta bolumena txikia izan. Burgesia berriak (Kuba eta
Filipinetatik bueltatutako kapitalak) fabrika zaharrak modernizatu eta prozedura berriak (Bessemer bihurgailua,
Martin-Siemens labeak) sartu zituen. Irabaziak hobekuntzetan berriro inbertitu zituzten, baita enpresa berriak
sortzeko.
Hasiera 1841ean koka genezake, burdinola zahar batean Epalza anaiek Boluetako Santa Ana metalurgia-fabrika
sortu zutenean. 1846an, Ybarra anaiek La Merced siderurgia sortu zuten (Guriezo) eta 1855ean Karmengoa
(Barakaldoko Desertuan). Bessemer bihurgailua sartu zuten Espainian, burdin ez-fosforikoa behar zuena, Bizkaian
arrunta eta Ingalaterran eskatutakoa.
Horrek Triano eta Somorrostron meatzeak erostea ekarri zuen (aurrerakoien lurpearen desamortizatzeari esker).
Martínez de las Rivas, Ybarra eta Chávarri familiek Bizkaiko meategien %60a zuten, nahiz eta ustiaketa beste
enpresei alokatu (Luchana Mining, Orconera Iron Ore, Somorrostroko Franko-Belgikarra).

Siderurgiaren hazkundea
III. Karlistadan industria meatzariak geldialdia sufritu zuen, baita foruek atzerritarrei meatzen ustiaketa eta
esportazioa debekatzen zielako. Gerra amaitu eta foruak abolitzean, sektoreak gorakada bizi zuen mende
amaieran. Kubako gerrak eragindako pezetaren balio-gutxitzea lagundu zuen, burdinaren balioa pezetetan bikoiztu
zelako (BHn libratan saldu).
Gainera, burgesiak izugarrizko aldaketa politikoa egin zuen, espainiar merkatu protekzionistan sartzeko foruei uko
egin baitzieten; izan ere, nazioarteko konpetentzia zorrotza zuten, eta espainiar merkatuan burdin eta altzairuaren
%80a kontrolatzen zuten.
Enpresaburu burgesen talde batek, burdinaren salmentarekin aberastutakoa, meatzaritza, finantza eta industria
gune nagusien kontrola lortu zuen: Fco. Mtez. de las Rivasek Desertuko San Francisco fabrika ireki zuen Barakaldon
(1878), Víctor Chávarrik Vizcaya fabrika Sestaon (1882) eta Ybarra anaiek Barakaldoko Karmengo fabrika
modernizatu Bilboko Labe Garaietan bihurtu zuten (1882). Beranduago, Etxebarria familiak Sestaon La Iberia
sozietate anonimoa sortu zuten (1890).

Beste sektoreetara zabaltzea


Siderurgiak bi sektore piztu zituen, metalurgia enpresak (Deustuko eta Zorrotzako Tailerrak, Kadaguako
burdin-hariak, Basconia latorri-fabrika Basaurin) eta trenbideen eraikuntza:
● Hasieran sare erradiala (Bilbotik Durangora Ibaizabalen ibilgua jarraituz, Balmasedara Kadaguan zehar,
Portugaletera eta Areetara itsasadar ertzean) eta meatzak eta zamalekuak konektatzekoa (Triano, Errekatxu,
Lutxana, Galdames, Orconera, Franko-Belgikarra).
● Geroago Bizkaia kanpoko hiriburuekin (Santander, Donostia…) edo Leonen erositako meatzekin
konektatzekoa (La Robla-Balmaseda lerroa, koke ikatza inportatzeko).
1885etik aurrera, burgesiak gobernua protekzionismorantz bideratzeko presionatu zuen, atzerriko konpetentzia
ezabatzeko. Horren defendatzailea burgesia kataluniarrarekin aliatutako Federico Etxebarria izan zen, 1891ko eta
1896ko arantzelak lortzeko klabea, baita 1886an trenbide-arantzeletako pribilegioekin amaitzeko.

Egonkortzea
1902an Vizcaya, La Iberia eta Bilboko Labe Garaiak fusionatu ziren Bizkaiko Labe Garaiak sortzeko, EH eta
Espainiako siderurgiaren ikurra.
Siderurgiak ontzigintza piztu zuen. Mtez. Rivasen Sestaoko Nerbioiko Ontziolek Espainiako armada hornitzeko
kontratua lortu zuten (1888-1900), baina bukatzean desagertu ziren, Ybarrak han La Naval ireki arte (1908).
1900ean ere, Ramón de la Sota eta Eduardo Aznar lehengusuek Bilbon Euskalduna Ontziolak zabaldu zituzten,
EHko industrializazioaren beste ikurra (itsasontzi espainiarren ¼ haienak). Aipatzekoa Evaristo Churrucak Bilboko
portuan egindako egokitze obrak: barra kentzea eta ibaibidea handitzea.
Ontzigintzari lotuta, aseguruen enpresak ere hazkunde nabarmena bizi zuten, La Polar (Ramón de la Sotak
sortutakoa) eta Aurora aseguradoreak horien ikur zirelarik. Lehen hidroelektrikak ere aipatzekoak dira, hala nola
Fresser edo Iberiar hidroelektrika, ur salto tixikiak ustiatzen zituztenak, baita Sestaoko Babcock-Willcox
(itsasontzietako motorrak).

Sektore finantzarioa
Sektore finantziarioak ere sekulako hazkundea bizi zuen. Hastapenetan 1857an zabaldutako Bilboko Bankuak
(aurrerakoien Jaulkipen Bankuen Legeari esker) sektorearen monopolioa izan zuen, Víctor Chávarri eta Ramón de la
Sotak Merkataritza-Bankua 1891n sortu arte, Bilboko Bankuak haien interesak errespetatzen ez zituelako.
Merkataritza- eta Bilboko Bankua 1901ean fusionatu ziren, Kubako gerrak eta meatzaritzaren krisiak sortutako
ondorio negatiboak pairatzeko eta porrot ez egiteko; esate baterako, krisialdi honetan banketxe txiki ugari
desagertu ziren, eta soilik hiru jarraitu zuten: Bilboko Bankua eta Bizkaiko Bankua oligarkiaren interesak
errespetatzeko, eta Banco de Crédito de la Unión Minera, meatzari txiki eta ertainek kontrolatutakoa.

Industrializazioaren lehen kraka


XIX. mende amaieran, oligarka nagusien kontrola desagertu ez bazen ere, sozietate anonimo eta Bilboko Burtsaren
agerraldiarekin, kapital txiki eta ertainak negozioan sartu ziren.
Aurrezkiak zituzten pertsona askok azkar aberasteko ideiaz txunditu ziren, eta inbertsio handiak egin zituzten,
ordura arte aurrezki kutxetara edo Estatuko zorrera bideratutako diruarekin. Enpresek burtsan izandako hazkunde
horrek burbuila espekulatiboa sortu zuen, eta 1901ean Bilboko Burtsaren kraka gertatu zen, enpresa ugari likidatu
zituenak.
Krakak aurreko hamarkadan zehar hasitako dibertsifikazioa bizkortu zuen, Bizkaiko familia nagusiek kapital guztiak
sektore berdinean kontzentratzearen arriskuak ikusi baitzituzten. Dena den, burdinaren exportazioa eta ontziolen
eta aseguruen sektoreak merkataritzan oinarritzen ziren, eta horren gorabeherak negozioen etorkizuna markatuko
zuten.

Araba, Nafarroa eta Gipuzkoako industrializazioak


Industrializazio gipuzkoarra bizkaitarra baino askoz motelagoa izan zen, baina esku gehiagotan kontzentratutakoa
eta dibertsifikatuagoa. Sektore nagusiak honakoak ziren:
● Papergintza. 1841an Tolosan La Esperanza fabrika fundatu zen. 1901ean 10 enpresa papergile gipuzkoarrak
fusionatu ziren Papelera Española sortzeko.
● Ehungintza. Bergaran Muguerza enpresa nabarmendu zen, eta mende amaieran Tolosa, Hernani eta
Errenterian ere fabrikak ireki ziren.
● Armagintza. Eibarrek tradizio armagile sendoa zeukan, eta batez ere Orbea anaiei esker haren ospea
mantendu zuen.
Araba eta Nafarroan nekazal-jarduerek (zerealak, ardoa) erabateko garrantzia izaten jarraitu zuten. Baina
garraiobide berriekin Gaztelako edo nazioarteko zerealaren konpetentzia sufritu zuten. Industrializazioaren pisua
oso eskasa zen: banku eta enpresa txiki batzuk, garrantzitsua Heraclio Fournierrek Gasteizen zabaldutako
karta-fabrika.

Industrializazioaren ondorio demografiko eta sozialak

Ondorio Demografikoak
Eskulan premia handia zela eta, EHko biztanleriak hazkunde ikaragarria izan zuen (1876-1900ean %35eko
hazkundea, Espainian %10ekoa). Hazkunde hau Bizkaian kontzentratu zen, han baitzeuden fabrika nagusiak
(%65eko hazkundea Bizkaian, %3koa Araban eta %17koa Gipuzkoan). Inmigrazioa izan zen boom honen eragile eta
ondorio nagusia, 1900ean EHko biztanleriaren %20a kanpotiarra baitzen, batez ere Bizkaian.
Trapagaran, Zierbena, Barakaldo, Sestao eta Bilboren artean hazkundearen %85a eman zen, periferiako auzoetan
(ur korronte ezta estolderiarik gabe, askotan lehiorik gabe, etxe pobre eta txikiak, alokairu garestiak…). Bilbo
Handira migratu zuen biztanleria hau, nagusiki, Espainiako landa-eremuetatik eratorria izan zen (Galizia,
Gaztela-Leoi, Andaluzia, Extremadura…).
Heriotza tasak, aitzitik, %50 ingurura hurbildu ziren, higiene eta segurtasun baldintza kaxkarrak zirela eta.

Ondorio Sozialak
Langileriaren egoera kezkagarria zen Meatzaldean eta Ezkerraldean, barrakoietan pilatuta, higiene baldintza
penagarriekin, lanaldi luzeekin, segurtasunik gabe, oporrik ezta astebururik gabe, kaleratze-, alarguntze-, ezta
gaixotasun-asegururik gabe, meatzen ondoko kantinetan erostera behartuta. Umeen lana baimenduta zegoen.
Bizimodu kaxkar horrek gizarte-arazo berriak sorrarazi zituen, hala nola alkoholismoa, delinkuentzia, prostituzioa,
etab.
Burgesia, meatzen, fabriken, ontziolen eta enpresen jabea, ordea, Bilbo, Donostia edo Eskuinaldeko (Neguri)
zabalgune berrietan finkatu zen.
Vicente Blasco Ibañezek El Intruso eleberrian ondo isladatu zuen langileriak bizi zuen egoera hura. Egoera
ekonomiko orokorra gorantz egiten zuen, baina etekinak oligarka gutxien artean banatzen ziren. Langileriaren
egoera, ordea, penagarria zen, eta langileria mugimenduen gorakada izugarria eragin zuen (elkarte politikoak,
sindikatuak, grebak…), batez ere Ezkerraldean, baita euskal nazionalismoa ere.

You might also like