Zinematika Ariketak

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 4

ZINEMATIKA: ARIKETAK

1.- Higikari baten posizio-bektorea ⃗ = 2 ̂ − 5 ̂ + ( − 6) (m) da, “t” segundotan emandako


denbora izanik. Kalkulatu : a) t = 0 s eta t = 4 s uneen arteko desplazamendua; b) bi une
horien arteko batez besteko abiadura; c) t = 3 s-rako aldiuneko abiadura.

2.- Higikari baten posizio bektorea ⃗ = ̂ − 4 ̂ + (3 − 2) (m) eta “t” segundotan emandako
denbora izanik. Kalkulatu, aldiuneko abiadura-bektorea bere azelerazioa = 10 m/s2 den unean.

3.- OX ardatzetik desplazatzen den higikari baten abszisa x = t4 / 60 m-takoa da, t segundotan
emandako denbora izanik. Kalkulatu bere posizioa eta bere azelerazioa abiadura = 1'8 m/s
egiten denean. Kalkulatu bere batez besteko abiadura eta azelerazioa t = 0s eta aurreko
galderan kalkulatutako uneen artean.

4.- Partikula higikor baten posizio bektorea ondoko hau da: ⃗ = (2 + ) ̂ + (3 − 1) ̂ + 4 (m).
Kalkulatu bere abiadura eta azelerazioa t = 3 s-tan.

5.- Higikari bat OX ardatzean mugitzen da ondoko ekuazioak adierazten duen moduan:
x = 2 t3 + 5 t2 + 5 (SIeko unitatetan). Kalkula itzazu: a) abiadura eta azelerazioa denboraren
funtzioan; b) posizioa, abiadura eta azelerazioa t = 2 s-an.

6.- A eta B puntuak bertikal berean kokaturik daude, A B puntutik gorago 60 m-tara egonik. A
puntutik gorputz bat uzten da erortzen . Bi segundo beranduago, B puntutik, beste gorputz
bat jaurtikitzen da bertikalki gorantz 20 m/s-tako abiaduraz. Zein puntutan aurkituko dute elkar?
Irudikatu bi higikariaren posizio-denbora eta abiadura-denbora grafikoak. (B-tik 15’3 m-tara;
A-tik 44’7 m-tara)

7.- Jauskari batek galgaketa ahalmen handia duen jausgailu bat frogatzen ari da. 22 m·s-1-ko
abiaduraz jaisten ari denean ireki egiten du jausgailua eta bere abiadura, 0’20 s-tan 10 m·s-1-ra
txikitzen da. Jakinez ornoak apurtzen direla azelerazioa grabitatearena baino zazpi aldiz
handiagoa denean, frogatuko zenuke jausgailu hori? (a = -60 m/s2 . Ez)

8.- 100 m-tako altueran aurkitzen den puntu batetatik gorputz bat bertikalki gorantz jaurtitzen da 50
m/s-tako abiaduraz; 2 s beranduago bertikal berdinean baina lurretik jaurtitzen da beste gorputz
bat 150 m/s-tako abiaduraz. a) Zein denbora behar du bigarrenak lehenengoa harrapatzeko? b)
Zein altueratan harrapatuko du? c) Zein abiadura daukate une horretan? d) Non aurkitzen da
bigarrena lehenengoak altuera maximoa lortzen duenean? e) Non aurkitzen da bigarrena
lehenengoa lurreratzean? f) Egin s/t grafikoa. (1’51 s; 215’33 m; 15’7m/s; 135’2 m/s; 417’91 m;
1005’3 m)

9.- Auto bat geldirik dago semaforo baten aldaketa itxaroten, berdea jartzen den unean 60 km/h-
tako abiadura konstantez mugitzen den kamioi bat pasatzen da bere ezkerraldetik; 2 s
beranduago hasten da mugitzen autoa 2 m/s2 -ko azelerazio konstantez, 15 s-an jarraitzen du
azeleratzen, eta gero mantendu egiten du abiadura. Kalkulatu : a) semaforotik zein distantziara
hurbilduko zaion autoa kamioiari; b) Zein abiadura dauka autoak une horretan? (356’1 m; 30
m/s)

10.- A eta B bi korrikalari puntu berdinetik hasten dira korrika egiten, A korrikalaria B korrikalaria
baino 30 s lehenago hasten da korrika egiten 4’2 m/s-ko abiadura konstantez. B korrikalariak,
A korrikalaria harrapatzen du 48 s korrika egiten eman eta gero. Baldin eta B korrikalariak
abiadura konstantez egiten badu korrika, kalkulatu bere abiadura eta abiatze puntutik zein
distantziatara harrapatuko duen A korrikalaria. (6’825 m/s; 327’6 m)

11.- A gorputz bat bertikalki gorantz jaurtitzen da 10 m/s-ko abiaduraz. 1 s beranduago B gorputz
bat jaurtitzen da abiadura berdinez. Zein altueratan elkartuko dira? Zein abiadura dauka
bakoitzak elkartzean? (3’879 m; -4’896 m/s; +4’9 m/s)

12.- Baldin eta 5 m/s-ko abiaduraz igotzen ari den puxika aerostatiko batetatik gorputz bat askatzen
bada puxika lur-gainazaletik 400 m-ko altueran aurkitzen denean, kalkulatu objektuaren abiadura
lurreratzean eta askatua izan denetik lurreratu arte pasaturiko denbora. ( -88,7 j m/s ; 9'56 s)

13.- Ume batek lurretik 20 m-tara dagoen leiho batetik harriak jaurtitzen ari da 15 m·s-1-ko abiadura
horizontalez. Kalearen zabalera 15 m-koa bada, aurreko espaloitik doazen ibiltariak zaurituko
ditu? ( 30 m; Ez)

14.- Teilatu batean konponketak egiten ari den bati torloju bat erortzen zaio teilatuaren amaierara
5’5 m·s-1-ko abiaduraz helduz. Kontutan hartuz amaierako puntu horren altuera 40 m-koa dela eta
teilatuak horizontalki amaitzen duela, kalkulatu: a) lurreratzeko behar duen denbora; b)
lurreratzen deneko abiadura (bektorea eta modulua); c) torlojua lurreratzen deneko puntuaren
posizioa. (2’86 s; ⃗ = ̂− ̂ m/s; | ⃗| = ′ m/s; p(15’73,0) m)

15.- Mutil batek, 10 m-tara dagoen harresi baten gainetik jaurti nahi du harri bat. Horretarako,
horizontalarekin 45 º -tako angelua eratzen duen 20 m/s-tako hasierako abiaduraz jaurtitzen du
harria. Kalkulatu ea lortuko duen baldin eta harresiaren altuera 8 m-takoa bada. Har ezazu g = 10
m/s2 . (Ez, y = 7’5 m)

16.- Pilota batek, horizontalarekin 30 º-tako angelua eratzen duen teilatu batetatik laban egiten du,
eta bazterrera heltzerakoan 10 m/s -tako abiaduraz geratzen da aske. Etxearen altuera 60 m-takoa
da, eta teilatu hori aurkitzen deneko kalearen zabalera 30 m-takoa da. Kalkulatu : a) pilotaren
higidura-ekuazioak aske geratzen denetik; b) zuzenean helduko da zorura edo beste hormaren
aurka joko du? c) zorura heltzeko behar duen denbora d) une horretan daraman abiadura. Har
ezazu g = 10 m/s2. (x = 8’66 t; y = 60-5t -5t2 m; ez du horma joko; 3 s; ⃗ = ′ ̂− ̂ m/s;
| ⃗| = ′ m/s)

17.- Golf-pilota bati komunikatzen diogun hasierako abiadurak 45 ºko angelua eratzen du
horizontalarekin. Pilota, jaurtia izan zeneko puntutik 180 m-tako distantziara lurreratzen da.
Kalkulatu bere hasierako abiadura eta airean egon deneko denbora.( 42 m/s; 6’1 s)

18.- Lurretik 4500 m-ko altueran aurkitzen den hegazkin bat hegaz egiten ari da 360 km/h -tako
abiadura horizontal eta konstantez. Hegazkina dagoeneko bertikaletik zein distantziara aurkitu
behar da itua hegazkinetik askatutako kutxa bat itu horretan eror dadin? ( 3030 m)

19.- Jaurtigai bat horizontalarekiko 60 ºko inklinazioaz eta 490 m/s-tako abiaduraz jaurtitzen da.
Kalkulatu : a) tiramen maximoa, altuera maximoa eta biak lortzeko behar duen denbora. b)
Jaurtigaiaren posizioa eta abiadura jaurti eta bi segundo beranduago. c) Suposatuz kanioia 50
m-ko altuera daukan labar baten gailurrean aurkitzen dela, kalkulatu itsasoaren gainazalera
heltzeko behar duen denbora, erorketa-puntuaren posizioa, une horretan daraman abiadura.
(21217 m; 9187’5 m; (490, 829’1) m; ⃗ = ̂+ ′ ̂ m/s; ⃗ = ̂+ ′ ̂ m;
86’68 s; (21246’6, 0) m; 490’66 m/s)
20.- Labar baten gailurretik horizontalki jaurtitzen da harri bat, 4 s pasatutakoan labarraren oinarritik
60 m-ra dagoen puntu batean erortzen da. Kalkulatu: a) Labarraren altuera b) zein abiaduraz
jaurti da harria? c) zein abiaduraz heltzen den uretara. (78’4 m; 15 m/s; 41’97 m/s)

21.- Zelai batetan 10 m/s-tako abiaduraz jaurtitzen da pilota bat bertikalki gorantz. Haizeak pilotan
indar horizontal eta konstante sortzen du, zeinaren balioa bere pisuaren bostena den. Kalkulatu :
a) jaurtiketa-puntuaren eta erorketa-puntuaren arteko distantzia; b) pilotaren abiadura ibilbidearen
puntu altuenean; c) altuera maximoa; d) pilotaren abiadura lurreratzen denean; e) lurreratzen
denean daraman abiadurak horizontalarekin eratzen duen angelua. Hartu g = 10 m/s2 . (4 m; 2
m/s, 5 m; 10’7 m/s; ⃗ = ̂ − ̂ m/s; 68’2 º)

22.- Ikasle batek 20 m-ra dagoen 40 m-ko altuerako etxe baten gainetik jaurti nahi du pilota bat.
Horretarako 40 m/s-tako hasierako abiaduraz eta 45 ºko inklinazioaz jaurtitzen du pilota.
Ikaslearen eskua, pilota jaurtitzen duenean, zorutik 1'2 m-tako altuerara dago. Pasatuko da
pilota etxearen gainetik? Baietza bada erantzuna, etxearen gainetik, zein altueratara pasatuko
da? Horrela ez bada, zein puntutan joko du etxea? (ez; 18,75 m)

23.- Hegazkin bat, 6000 m-ko altueran eta 900 km/h -ko abiadura horizontalez hegaz egiten ari da.
P puntu baten bertikaletik pasatzean lehergailu bat uzten du erortzen. Kalkulatu : a) P puntutik
zein distantziara erortzen den lehergailua, b) une horretan, lehergailuak duen abiadura; c)
lehergailuaren abiadura horizontala (moduluan), zein unetan datorren bat abiadura
bertikalarekin; d) zein altueratan egin behar duen hegan hegazkinak, lehergailua, 45 ºko angeluz
lurrera dadin. (8748’18 m; ⃗ = ̂− ̂ m/s; | ⃗| = ′ m/s)

24.- 10 m-tako itsaslabar batetik 1 kg-ko harri bat uzten da erortzen. Une berean, itsaslabarraren
oinarritik gorantz, bertikalki , pilota bat jaurtitzen da, bere hasierako abiadura 15 m/s-koa izanik.
a) Zein denbora pasatu da elkartu direnean? b) Elkartzean, pilota igotzen ari da? c) Harriaren
masa 2 kg-koa izango balitz, zein izango litzateke a) atalaren emaitza ? Zergatik? (0’67 s; bai
8’47 m/s; berdina)

25.- Teilatu batean lanean dagoen igeltseroari, nahi gabe, mailuak


irrits egiten dio eta teilatuan behera doa, labain, 5 m·s-2-ko
azelerazio konstantez. Kalkulatu: a) teilatuaren gainean 5 m-ko
distantzia egiten badu, mailuak teilatutik jaustean daraman
abiadura (bektorea eta modulua); b) mailua etxetik zein distantziara
jausten den, teilatuaren ertza lurretik 8 m-ko altuerara badago eta
etxearen hormatik 25 cm irtenago badago.
(⃗= ′ ̂− ′ ̂ /s; | ⃗| = ′ m/s; 6’17 m)
m

26.-Futbolari batek gol-lerrotik 25 m-ra dagoenean baloia jaurtitzen


du 30°-ko inklinazio-angeluz. Baldin eta lurretik 2’5 m-ra dagoen
ateko langan jotzen badu: a) zein da baloiaren hasierako abiadura? b) Zein da baloiaren abiadura
bektorea atera heltzean?(18’5 m/s; 16’02 i - 6’04 j m/s)
27.-Pilota batek, horizontalarekin 30 ºko angelua eratzen duen teilatu batetatik laban egiten du, eta
bazterrera heltzerakoan 10 m/s -tako abiaduraz geratzen da aske. Etxearen altuera 40 m-takoa da,
eta teilatu hori aurkitzen deneko kalearen zabalera 30 m-takoa da. Kalkulatu : a) zuzenean
helduko da zorura edo beste hormaren aurka joko du? b) zorura heltzeko behar duen denbora; c)
une horretan daraman abiadura.( Ez, 2’39 s; 29’8 m/s)

28.- Saskibaloiko jokalari batek 3 puntuko kanasta lortu nahi du. Kanasta 3’05 m-ko altueran dago
eta 3 puntuko lerroa kanastatik 6’25 m-ra. Jokalariak lurretik 2’2 m-ko altueratik jaurtitzen badu
baloia 60 ºko (horizontalarekikoa) angelupean, kalkulatu: a) baloiaren hasierako abiadura kanasta
lortzeko; b) zein denbora ematen duen kanastara heltzeko; c) kanastatik sartzen deneko abiadura
(bektorea eta modulua). (8'76 m/s; 1'43 s; 7'32 m/s)

29.- 500 m-ko altueran, 90 m/s-ko abiadura horizontalez hegan egiten ari den hegazkin batetatik
elikagaiak utzi nahi dira erortzen itsasoan galdu batzuentzat. a) Idatzi bizigaien higidura
deskribatzen duten ekuazioak, eskalarki eta bektorialki. b) Kalkulatu non egon behar den
hegazkina elikagaiak askatzean. c) Kalkulatu bizigaiak itsasoratzen direneko abiadura (bektorea,
modulua eta norabidea). ( 909,14 m; 133'78 m/s)

30.- Motorista bat 50,4 km/h-ko abiaduran ibili da minutu batez. Ondorengo 2,5 s-etan azeleratu egin
du, 68,4 km/h-ko abiadura lortu arte. Jakinda motoaren gurpilen erradioa 40 cm-koa dela, kalkulatu:
a) Zer azelerazio angeluar izan duten gurpilek motoristak azeleratu bitartean. (5rad/s2)
b) Kalkula itzazu azelerazio normala, tangentziala eta osoa 2,5 segundu horiek pasatu ondoren
( 902,5 m/s2 ; 2 m/s2 ; 902,502 m/s2)
c) Zenbat bira egin dituzten gurpilek ibilbide osoan. (350,6 bira)

31. 18 cm-ko diametroa duen gurpil batek 60 bira eman ditu 2 minututan.
a) Kalkulatu bere abiadura angeluarra rad/s-tan. (3,14 rad/s)
b) Kalkulatu zenbat bira eta zenbat radian egin dituen ordu batean. (1800 bira)
c) Kalkulatu bere azelerazio normala( 0,89 m/s2)

You might also like