Gaia

You might also like

Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 19

Katixa Etxebarria Estankona UPV/EHU

Goizeder Otazua Zabala Zuzenbide Prozesala III

7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

I. IKERKETA-EGINTZA BERMATUAK

 Ikerketa eta froga-egintza batzuek Konstituzioak ezarritako babes berezia dute.


Beraz, horiek burutzeko, legeak aurreikusitako betekizunetaz gain, konstituzio-
betekizunak ere kontuan hartu beharko dira.
 Legeak eragotzi egin nahi ditu ikerketa- eta froga-iturriak bilatzeko lanetan alderdi
prozesalen oinarrizko eskubideen urraketak. Arau-haustea gertatzen bada, froga-
eraginkortasuna deuseza izango da (BJLO 11.1 art. Legez kontrako edo
debekatutako proba). Honela, kasu batzuetan betekizun zehatzak ezartzen dira.

II. IKERTU-AUZIPETUAREN DEKLARAZIOAK

1. ORO HAR

 Araudia: PKL 385-409 art.


 EKren 24.2 artikuluak aurreikusitako norbere buruaren aurka ez deklaratzeko eta
norbere burua errudun ez aitortzeko eskubideekin zuzenean lotutako ikerketa-
eginbidea da.
 Atariko prozeduran egin beharreko egintza. Auzian inputatuta dagoela egiaztatu
bezain laster, deklaratzera deitu behar zaio ikertutako pertsonari (PKL 486 eta 488
art.).
 Epaileak ikertuari deklarazioa hartzea aginduko du (ofizioz edo alderdi batek
eskatuta), egitateak ikertzeko egokitzat jotzen duen adina aldiz (PKL 385 art.).
 Deklarazioarekin zerikusia duten ikertu-auzipetuaren eskubideak (EK 24.2 art. +
PKL 118 eta 520 art. Igorpena)

2. IKERKETA-DEKLARAZIOA (declaración indagatoria)

 Ikertuari hartutako lehen deklarazioa, 24 orduko epean, atxilotua izan den edo
epailearen aurren agertzeko deitu duten momentutik, MFk edo PJk galdeketa egin
dion ala ez kontuan hartu gabe (PKL 386 art.). Bertan, "Legearen galdera
orokorrak" egiten zaizkio, (izen-abizenak, ezizena, adina, eta gainontzeko
inguruabar pertsonalak) erabat identifikatzeko, zigor-aurrekariak ezagutzeko eta
atxilotzeko arrazoia ezagutzen duen zehazteko (PKL 388 art.).
 Jarraian egitateak eta erantzukizuna ikertzeko galderak egiten zaizkio.

3. GALDEKETA EGITEA

 Deklaratzeko zitazioan → adierazi beharko da ikertu/auzipetu edo lekuko moduan


deitzen zaion. Lekuko moduan agertu dena, deklarazioa amaitu ostean inputatzen
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

bada → Momentu horretan jakinarazi beharko zaio.


 Egindako galderak egitateak eta horietan ikertua-auzipetuaren parte hartzea
ikertzera bideratu behar dira. Zuzenak eta argiak izango dira; ezin dira
iradokitzaileak edo maltzurrak izan (PKL 389 art.).
 Galderak eta erantzunak ahoz egingo dira (salbuespenak) gazteleraz edo
hizkuntza koofizialetan (PKL 390, 398 art.). Beharrezkoa denean→ itzultzaile baten
laguntza eskatuko da.
 Indarra erabiltzeko debekua (debekatuta: tortura, tratu krudel edo jasangaitzak edo
baliabide tekniko, psikiko, kimikoak,…) (PKL 389 III, 391, 396.1 art.). Egonez gero
→ →Legez kontrako edo debekatutako froga (PKL 11.1 art.).
 Deklarazioan, ikertutako pertsonak honako eskubide hauek ditu:
 Isilik egoteko eskubidea, eta ez du deklaratuko nahi ez badu; galdera batzuei
ez erantzuteko eskubidea, eta epailearen aurrean bakarrik deklaratuko duela
esateko eskubidea (EK 24.2 art.; PKL 520.2 a eta 771.2 art.). Ez deklaratzea ≠
aitortza
 Bere buruaren aurka ez deklaratzeko eskubidea, bere burua erruduntzat ez
jotzeko eskubidea (EK 24.2 art.) (uko egin ahal zaio) → Egitateen beste bertsio
bat eman dezake, galdera batzuei bakarrik erantzun… Egia ez esateko
eskubiderik aurreikusita dago? Egile batzuen ustez, bai, ulertzen dute gezurra
esateko eskubidea badagoela → Izan ere, ez dago zehapenik gezurra esanez
gero.
 Egoki deritzona adieraz dezake, egitateak azaldu, eginbideak eskatu (PKL 396
art.), aurreko deklarazioekiko zuzenketak egin, argibideak eman, kontraesan...
→ Epaileak kontraesanak argitzea eska diezazkioke (PKL 405 art.).
 Delituaren elementuak erakusten zaizkio aintzatesteko edo ez, jatorriari buruz
galdetzen… (PKL 391 art.)
 Egitateen lekuan galdeketa egiteko aukera aurreikusten da (PKL 399 art.) eta baita
bideokonferentziaz ere (PKL 325 art.)
 Epaileak egokitzat hartzen dituen hainbeste aldiz dei diezaioke (ofizioz edo
alderdiek eskatuta) ikertu-auzipetuari deklaratzeko (PKL 385 art.) edo honek
eskatuz gero (PKL 385, 400 art.)
 Ikertuaren deklarazioa = ahozko epaiketa zabaldu ahal izateko betekizuna.
 Iraupena: PKLak ez du gehienezko eperik aurreikusten. Erreferentzia bakarra:
ikertuak “beharrezko sen-baretasuna” galtzen duenean → deskantsatzeko gelditu
beharko da (PKL 393 art.)
 Aktan osorik jasoko dira galderak eta erantzunak eta deklarazioaren iraupena;
ikertuak akta irakurtzeko aukera izango du, eta egin ezean, JAren Letraduak
irakurriko dio. Parte hartu duten guztiek sinatuko dute (PKL 401 – 404 art.).

4. IKERTU-AUZIPETUAREN AITORPENA

 Erruduntasunak egitateak aitortzen baditu: epaileak beste bide batzuen bitartez


egiaztatu beharko luke (PKL 406 art.) (salbuespena: p. laburtuan eta epaiketa
azkarretan: adostasuna). Berriz ere deklarazioa hartuko zaio ikertuari, delituaren
inguruabarrak eta aitorpena egiaztatzen lagun dezakeen guztia azal dezan, eta
lekuko diren edo horren berri duten pertsonarik ezagutzen duen (PKL 406 II art.).
Ahozko epaiketaren unea helduta aitorpena froga bakarra balitz, epaielak absolbitu
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

egin beharko luke.


 Aitorpena polizia judizialaren aurrean egiten bada: gaur egun ez du inolako froga-
eraginkortasunik. Ikus. AGren Osoko Bilkura ez-jurisdikzionalaren Erabakia,
2015eko ekainaren 3koa (igorpena).

5. EGOERA BEREZIAK

 Atxilotua edo presoa inkomunikatuta egonez gero: inkomunikazioaren arauak


aplikatuko dira eta zaizkio irakurriko inkomunikazioaren oinarriak ( 407, 408 → 506-
511 LECrim).
 Inkertu-auzipetua pertsona juridikoa bada: deklarazioa hartzen zaio berak bereziki
izendatutako ordezkariari, abokatuaren laguntzarekin. Deklarazioaren xedea da
egitateak eta inputatutako pertsona juridikoak eta esku hartu ahal izan duten
gainerako pertsonek parte hartzea ikertzea. Pertsona fisikoei aplikagarri zaizkien
eskubide berberak aplikatzen zaizkie (abokatu-laguntza, isilik egoteko
eskubidea…). Pertsona juridikoa ordezkatzeko izendatutako pertsona deklaraziora
agertzen ez bada, ekitaldia egintzat joko da, ez deklaratzeko eskubideari heltzen
diola ulertuta ( 409 bis LECrim).

III. LEKU ITXIAN SARTZEA ETA MIAKETA

1. KONTZEPTUA

 Araudia: PKL 545 – 572 art.


 Ikerketa-egintza, kanpotik isolatuta dagoen esparru batean sartzean datzana,
ikertu-auzipetua bilatzeko edo ikerketa-iturriak bilatu eta jasotzeko helburuz (PKL
546 art.).
 2 eginbide desberdin dira, baina hertsiki lotuta (sarrera-miaketa): leku itxi batean
sartzen da erregistratzeko.
 Helburua: delituarekin zerikusia duten elementuak bilatzea (konbikzio-piezak) (PKL
546 art.) eta kautelazko neurriak hartzea (PKL 546, 553 artikulua).
 Garrantzitsua: eginbide hau errepikaezina da → ahozko epaiketan froga-balioa
(PKL 574 art.).
 PKLak etxe/leku publikoetan sartzea bereizten du:
 Bizilekua (EK 18.2 art.; PKL 554 art.): Edozein eraikin edo leku itxi edo horien
edozein parte, baldin eta gune horren funtzio nagusia edozein espainiarren edo
estatuko lurraldean dagoen edozein atzerritarren eta beren familien bizitoki
izatea bada; merkataritzako ontziak; pertsona juridikoen kasuan, horien
zuzendaritza-zentroa den espazio fisikoa. AGren interpretazio zabala: bizitza
pribatua garatzeko egokia den esparru edo gelak. bizilekuaren bortxa-
ezintasuna, titularraren adostasun, epailearen baimen edo delitu goriaren
kasuan izan ezik.
 Leku publikoa (PKL 547 eta 549 rt.): zerbitzu ofizial, militar edo zibilak
betetzeko eraikinak, elkarguneak edo olgetarako establezimenduak;
orokorrean, bizilekua ez den edozein leku.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

2. BETEKIZUNAK

 Prozesua abian egon behar da.


 Lekuan ikertua-auzipetua edo delituarekin zerikusia duten elementuak aurki
daitezkeelako zantzuak; susmo zehatzak egon behar dira.
 Lekuko eta JALetraduaren agerpena (PKL 569 art.)
 Epailearen baimena: auto oinarrituaz, oinarrizko eskubidearen murrizketa delako
(PKL 546 eta 550 art.). Salbuespenak (PKL 553 art.):
 Pertsonaren kontrako espetxeratze-autoa.
 Delitu goria: delitua burutzearen unean, ondorengo pertsekuzioan.
 “Aparteko edo premiazko beharraren kasuetan”, talde armatuek edo terroristek
egindako delituei dagokienez.
 Titularraren adostasuna.

3. BURUTZEA

 Segurtatze-neurriak: eginbidearekin hasi aurretik, pertsonak ihes egitea edo


objektuak desagerraraztea saihestu behar da, zaintza-neurrien bidez (PKL 567
art.). Gainera, miaketa aldi baterako eten egin behar izanez gero, lokala edo miatu
gabeko altzariak itxi eta zigilatuko dira, eta ezin direla zigiluak kendu eta sarrailak
ireki ohartaraziz (PKL 570 art.).
 Burutze materiala: Polizia Judizialari dagokio. Beharrezkoa izanez gero, indarra
erabil daiteke (PKL 568 art.). "Alferrikako ikuskapenak saihestu beharko dira,
interesdunari behar baino gehiago kalterik ez eragiten saiatuz, eta mota guztietako
neurriak hartuko dira haren ospea arriskuan ez jartzeko, betiere haren sekretuak
errespetatuz, instrukzioari interesatzen ez bazaizkio" (PKL 552 art.).
 Delituaren tresnak eta efektuak, liburuak, paperak edo kausarekin zerikusia izan
dezaketen aurkitutako elementuak jasoko dira (PKL 574 art.).
 Beharrezko agerpena: interesatua edo ordezkaria → adin nagusiko senidea → 2
auzokide + JAren Letradua (jasotako guztiaren egiazkotasunaren fedea ematen
duena).
 JAren Letraduaren akta: miaketaren datuak biltzen ditu (nork egiten duen,
agertutako pertsonak, hasi eta amaitzeko ordua, miaketaren ordena eta emaitzak).
Orrialde guztietan sinatu beharko dute ekitaldian parte hartu dutenek (PKL 569 art.)
 Momentua: bizilekuaren miaketaren kasuan, egunez burutu behar da;. premiazko
egoeran, gauez ere bai (PKL 550, 570 art.). Leku publikoan bada, egunez edo
gauez.

4. ONDORIOAK

 Epailearen baimenik izan ezean (BJLO 11.1 art.) →→ Oinarrizko eskubideak


urratuz lortutako frogak. Legez kontrako froga = Deuseza, balio frogagarririk ez. Eta
froga honetatik ondorioztatutako frogak ere deusezak izango dira.
 Legezko betekizunen urraketa egonez gero (adib. JAren Letradua falta da) →→
Balio frogagarria izateko lekukoek ahozko epaiketan deklaratu beharko dute.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

 Konstituzio eta legezko betekizunak betez gero→→ dokumentatutako frogaren


balioa. Ahozko epaiketan akta irakurtzea eta bildutako guztia aurrean izatea
nahikoa izango da balio fragagarria izateko.

IV. LIBURU ETA PAPEREN MIAKETA

 Araudia (PKL 573 – 578 art.). EKren 18.3 art.ren babesa.


 Miaketa eginbidearekin zerikusia (PKL 546 art.)
 Delituarekin lotutako edozein dokumentu jasotzea, delituaren objektua
izategatik edo egitateak argitzeko balio duelako. Miaketaren prozedura eta
betekizunak aplikatzen dira. Dokumentuak foliatu, zigilatu eta sinatu beharra.
Eskatutako agiriak aurkeztu beharra.
 Kontabilitate-agiri eta dokumentuen miaketa: egitateak edo auzirako inguruabar
garrantzitsuak lortzeko zantzu sendoak eskatzen dira (PKL 573 art.).
 Notarioen protokoloen edo Erregistro ofizialen liburuak miatzeko: kasu
bakoitzean egokia den legea kontuan hartu behar (notariotza, hipoteka,
merkataritza…) (PKL 578 art.) Oro har, ulegoan bertan miatu behar dira.
 Abokatuaren bulegoa miatu: elkargoaren dekanoa bertan, sekretu profesionala
dela eta.
 Kontsulatuen artxibo eta dokumentuak: bortxa ezintasuna (1961eko Vienako
Konbentzioa)

V. POSTA ETA TELEGRAFO BIDEZKO KOMUNIKAZIOEN INTERBENTZIOA

 Araudia: PKL 579-588 art.


 EK18.3 art.: “Komunikazio pertsonalen sekretua bermatzen da, eta posta, telegrafo
eta telefono bidezkoak bereziki”. Komunikazioen sekreturako oinarrizko eskubidea.
Ez da absolutua eta jurisdikzio organoek muga dezaketa horretarako baldintzak
emanez gero.

1. BALDINTZAK

 Epaileak, ikertuak bidalitako edo jasotako posta edo telegrafia komunikazioen


gelditzea, zabaltzea edo azterketa erabaki dezake (faxak, burofaxak eta giroak
barne). Oro har, edozein motatako euskarri fisikotan idatziz egindako
komunikazioak, bidaltzaileak adierazitako helbidean garraiatu edo entregatuko
direnak).
 Betekizunak (PKL 579.1 art. ):
 Epailearen auto arrazoitua: pieza banandu eta sekretuan Pertsona ikertua egotea
(=prozesua abian)
 Ikertutako pertsona.
 Eginbide honen bitartez egitate edo garrantzizko inguruabarrak aurkitzeko edo
konprobatzeko zantzuak egotea.
 Delituak:
o Gutxienez 3 urteko espetxeratze zigorra duten doluzko delituak.
o Talde edo organizazio kriminalen barruan burututako delituak.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

o Terrorismo delituak
• Ikertutako pertsonaren posta-komunikazioei eta komunikazio telegrafikoei eragiten
die, bai eta delitu-helburuetarako erabiltzen direnei ere.
• Epea: 3 hilabete. Luzagarria: epe berdin edo txikiagotan. Gehienez: 18 hilabete
(PKL 579.2 art.).
• Epaile-erreserba: epailearen autoa beharrezkoa. Bidaltzaileen edo hartzaileen
izenak eta gelditu eta aztertu beharreko korrespondentzia /telegramak zehaztuko
ditu. Salbuespenak: :
 “Talde armatu edo elementu terroristen egintzekin zerikusia duten delituen
ikerketetan” “premiazko egoeran”: Baimena; Barne Ministroak edo Estatuko
Segurtasunaren Zuzendariak eman dezake → berehala epaileari jakinarazi eta
24 orduko epe barruan → berretsi edo baliogabetu neurria agindu zenetik 72
orduko epe barruan (PKL 579.3 art.)
 Epailearen baimena ez da beharrezko izango honako kasu hauetan (PKL 579.4
art.):
o Posta igorpenak, kanpoko ezaugarri propioak direla eta gizabanakoaren
posta jasotzeko normalean erabiltzen ez direnak, salgaien garraio eta
trafikorako baizik edo kanpoan edukia konstanarazten denean.
o Bestelako bidaltze moduak, komunikazio irekiak formatu pean, zeinetan
ikuskapena baimentzen den.
o Igorpen motaren arabera, ikusketa aduana edo posta-araudiagatik.
• Eskabidea eta eginbidearekin lotutako jarduerakak pieza banandu eta sekretuan
bilduko dira, auziaren sekretua erabaki ez bada ere.

2. KORRESPONDENTZIA GELDITZEA, ZABALTZEA ETA AZTERTZEA

• PKL 580-588 LECrim.


• Korrespondentzia gelditzea: azterketa egiteko korrepondentzia atxikitzean
datza. Instrukzioko epaileak agintzen du neurria, baina poliziak, Posta
Administratzaileak edo Bulego-buruak materialki komunikazioak (korrespondentzia
edo telegramen kopiak) geldiarazi (PKL 563, 580 art.). → epaileari helarazi (PKL
581, 582 art.).
• Jarraian, posta-komunikazioei dagokienez (telegrafikoak beti irekiak direlako):
irekiera eta azterketa. Jurisdikzio organoa da irekitzeko ahalmena duen bakarra
(PKL 586 i art.). Ekitaldian honako hauek egongo dira: ikertua edo ordezkaria (uko
egin diezaioke, eta berdin irekiko da) eta JAren Letradua. Egintzan auzirako
garrantzitsuak diren komunikazioak hautatzen dira eta harekin zerikusirik ez duena
itzultzen da. Auziarekin zerikusia duen komunikazio oro → alderdi guztientzat
eskuragarri. JAren Letraduak aktan dokumentatzen du ekitaldian gertatutako
guztia, eta bertaratutako guztiek sinatzen dute.

3. FROGA-EMAITZEN ERABILERA

• Posible al da informazioa erabiltzea beste prozedura desberdin batean lortutako


informazioa? Beste delitu batzuen ustekabeko aurkikuntza badago? (PKL 579 bis
art.):
 Lortutako datuak ikerketa- eta froga-egintza gisa erabil daitezke neurria agindu
zen prozesu penalaz bestelako prozesu penal batean.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

 Partikularren lekukotzak lortuko dira injerentziaren legezkotasuna ziurtatzeko


eta beharrezko aurrekariak, hasierako eskaera, erabakia,... bilduko dira.
 Ustekabean aurkitutako delituari dagokionez eginbidearekin jarraitzeko:
beharrezkoa: epaile eskudunaren baimena + ustekabeko aurkintzuaren modua
ebaluatu + bere momentuan eginbidea eskatzeko ezintasuna.
• Eginbidearen betekizunei dagokienez:
 Konstituzio- betekizunak bete ezean (adib. baimen judiziala falta. BJLO 11.1
art.) = deuseza = balio frogagarririk ez + eta hauen ondorioz lortutako frogek
ere ez dute balio frogagarririk izango
 Legezko betekizunak errespetatu ezean. Deuseztasuna (PKL 238 art.) → baina
lortutako datuak beste frogabide batzuen bitartez frogatu ahal dira.
 Legezko eta konstituzio-baldintza guztiak betez gero → ahozko epaiketan balio
frogagarria (aurrez osatutako froga).

VI. LEKU PUBLIKOETAN FILMAZIO-EGINBIDEA

• Abuztuaren 4ko 4/1997 LO, apirilaren 16ko 596/1999 EDk garatua. Arau hauek
poliziako agenteei leku publikoetan gertatzen dena bideokamerekin filmatzea
ahalbidetzen die, herritarren segurtasuna bermatzeko eta kale indarkeria
saihesteko helburuarekin. Hala ere, ikerketa-egintza bihur daiteke, delituak edo
ikerketan laguntzen duten datuak atzemanez gero. Arazoa: intimitateari eta
norberaren irudiari buruzko oinarrizko eskubideak daude jokoan (EK 18.1 art.).
• Gobernuaren ordezkariak baimena ematen du bideokamerak instalatzeko,
arrazoitutako ebazpen baten bidez, magistratu bat buru duen batzorde batek
aldeko txostena eman ondoren. Txosten hori loteslea da legezko baimen-
irizpideak urra daitezkeela uste badu (3 art.) (proportzionaltasuna, egokitasuna eta
gutxienezko esku-hartzea). Hala ere, poliziak bideokamera mugikorrak instalatu
ahal izango ditu, gehieneko urgentziagatik edo baimena lortzea ezinezkoa denean,
baina 72 orduko epean horren berri emango dio segurtasun indar eta kidegoen
probintziako arduradun gorenari (5.2 art.).
• Delituak filmatuz gero → epaileari berehalako jakinarazpena, 3 eguneko
gehienezko epean, atestatuaren helarazpenarekin. Filmazioa osorik bidali beharko
da.
• Grabazioak salaketaren balioa du, baina balio frogagarria izan dezake poliziak
ahozko epaiketan deklaratuz gero.
• Filmazioak ez dira suntsituko zigor-prozesua amaitu arte. Horrela, alderdien esku
egongo da horiek ikustea ( 8.1 eta 9.2 art.).

VII. ZUZENEKO GORPUTZ-INTERBENTZIOAK

• Abiapuntua: EK 15 = Bizitza eta osotasun fisiko eta morala. Ikerketa-eginbide


batzuek, hala nola gorputz-errekonozimenduak, eskubide horri eragin diezaioke.
• Deigarria da gai honetan PKLan araudi falta.
• Bereizketa: barne-erregistroak/saio erradiologikoa egitea/lagina lortzea.
• Eginbideak askotarikoak izan daitezke: odola ateratzea, giza substantziak aztertzea
(listua, gernua, hazia …), erradiografiak, baginako edo uzkiko ukipenak, test
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

psikiatrikoak …
• DNAa ikertzeko laginak hartzearen aipamen berezia.

1. DNA IKERTZEKO LAGINAK HARTZEA

• Delituzko egitatean, haien inguruabarrak eta ustezko egileak ezagutzeko aukera


ematen duen ikerketa- edo froga-egintza. Datu-base batean identifikatzeko edo
artxibatzeko egin daiteke. Hainbat eskubide ukituta geratzen dira: osotasun fisikoa,
intimitatea, nork bere buruaren aurka ez deklaratzea…
• PKL 363 art.: instrukzio epaitegiak, auto arrazoituaz, pertsona susmagarriaren lagin
biologikoak hartzea agindu dezake. Baldintza: behar-beharrezkoak izatea DNA-
profila lortzeko. Honetarako → gorputzaren araketa, azterketa edo interbentzio
egintzak erabaki ditzake (proportzionaltasun eta arrazoizkotasuna).
• Polizia zientifikoak laginak hartzen ditu eta azterketa auzitegiko talde tekniko batek
egiten du, laborategi ofizial batean. Funtsezkoa da zaintza-katea, balio frogagarria
duelako.
• Abokaturaren laguntza gabe egin daiteke, laginak abandonatuta daudenean edo
ikertutako pertsonak baimena ematen duenean.
• Urriaren 8ko 10/2007 LOren, 3. XG

2. ALKOHOLEMIA- ETA SUBSTANTZIA PSIKOTROPIKOEN TESTA

• Araudia: 14 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari


buruzko Legearen testu bategina onartzen duena, eta 1428/2003 Errege Dekretua,
azaroaren 21ekoa, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra onartzen duena.
• Trafiko-segurtasunaren aurkako delituetan: alkoholdun edari edo drogen
eraginpean ibilgailuak gidatzea
• Poliziak burutzen eginbidea delituaren gorputza zehazteko.
• Aurrez osatutako froga da, errepikaezina → Eraginkortasun frogagarria izango du
ahozko epaiketan. Horretarako, baldintza zehatzak bete behar dira:
 Alkoholemia-kontrola egin beharra dago.
 Defentsa eskubidea: bigarren froga burutzeko aukera + txiza edo odol-
egiaztatze froga egiteko aukera jakinarazi behar zaio pertsonari.
 Beharrezkoa: kontradikzioa, ahozkotasuna eta ahozko epaiketan agenteen
berrespena.

VIII. IKERKETARAKO BITARTE TEKNOLOGIKOAK XEDAPEN


OROKORRAK (PKL 588 bis a – 588 bis k art.)

1. KONSTITUZIO IZAERAKOAK

• Araudia: PKL 588 bis a – 588 bis k art.


• Xedapen orokorrak honako ikerketa eginbideak burutzeko: telefono eta telematika-
komunikazioen intertzeptazioa, ahozko komunikazioak hartzea eta grabatzea
dispositibo elektronikoen bitartez, irudia hartzeko, jarraitzeko eta lokalizatzeko
dispositibo teknikoak, informazio bilketa eta masibodun dispositiboen miaketa eta
ekipo informatikoen gaineko urruneko miaketa.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

• 2015etik aurrera, araudiak eginbide horien inguruan sortutako konstituzio-


jurisprudentzia jasotzen dute (bere garaian araudirik eza zela-eta sortua).
• Helburua: jurisdikzio-organoak ezarritako oinarrizko eskubideei ezarritako muga
bidezkoa dela eta behar bezala oinarrituta dagoela zehaztea eta kontrolatzea.

A. EPAILEAREN BAIMENA

• Epailearen baimena, auto arrazoituaren bidez.


• Ofizioz edo alderdiek eskatuta.
• MF o PJaren eskaeran jakinaraziko dira: egitatearen eta pertsona ikertuaren
deskribapena, kriminalitatezko arrazoiak eta indizioak, ikertu/auzipetuaren
identifikazio-datuak, neurriaren hedapena, PJren unitate arduraduna, exekuzio-
modua, iraupena eta neurria burutuko duen subjektu derrigortua
• Eskaera egindakoan, 24 orduko epe barruan epaileak autoa emango du.
• Autoaren edukia: ukituen identitatea, neurriaren hedapena + arrazoitzea, PJren
unitate arduraduna, iraupena, modua eta ondorioei buruzko informazioaren
aldizkakotasuna, helburua, subjektu derrigortua.
• Neurriaren kontrola. Poliziak epaileari neurriaren garapen eta emaitzei buruzko
informazioa eman beharko dio aldizka.

B. EGOKITASUNA

• Egokitasuna: eremu objektibo-subjektibo-iraupenaren arabera.


• Egokitasuna autoan oinarrituta egon behar da.

C. ESPEZIALITATEA: DELITU ZEHATZAREN IKERKETA

• Eginbidea delitu jakin bat ikertzeari lotuta erabakitzen da = ezin da egin delituak
bilatzeko, deliturik egin den argitzeko, …
• Beraz, abian den ikerketa bat beharrezkoa da.

D. EZOHIZKOTASUNA ETA BEHARREZKOTASUNA: AZKEN


BALIABIDEA

• Azken baliabidea izan behar da. Ikerketarako baliagarriak diren eskubideentzat hain
kaltegarriak ez diren neurriak ez daudenean egingo da.
• Egiten ez bada, egitatea aurkitzea edo egiaztatzea, egileak zehaztea… ikerketa zaila
izango litzateke.

E. PROPORTZIONALTASUNA

• Proportzionaltasuna, kasuaren inguruabarrei, ukitutako eskubide eta interesei,


interes publikoari eta hirugarrenen interesei dagokienez.
• Baloratu: egitateen larritasuna, garrantzia soziala, eremu teknologikoa, zantzuen
intentsitatea eta eskubidearen mugapenarekin lortuko den emaitzaren garrantzia.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

F. IRAUPENA

• Neurriaren arabera. Muga komuna: egitateak argitzeko beharrezko denbora.


• Luzatzeko aukera: epaile eskudunaren auto arrazoituaz, ofizioz edo MF edo PJren
eskaeran, epea amaitu baino lehen. Erabakia: 2 eguneko epe barruan. Eskabidean
neurriaren txostena eta jarraipena justifikatzen duten arrazoiak jaso behar dira.

2. IZAERA ARRUNTEKOAK

A. BANANDUTAKO PIEZA SEKRETUA

Ez da beharrezkoa sekretua dekretatzea. Neurriaren eskaera eta harekin lotutako


ondorengo jarduketa guztiak pieza banandu sekretuan egingo dira.

B. HIRUGARREN PERTSONAK UKITZEA

Neurria hartu daiteke nahiz eta hirugarren pertsonak ukitu. Telefono-intertzeptazio


batean, adibidez, hirugarren pertsona baten komunikazioari eragin diezaioke,
interbenitutako telefonoa erabiliz gero.

C. LORTUTAKO INFORMAZIOAREN ERABILERA BESTE PROZESU


BATEAN ETA USTEKABEKO AURKITZEAK (PKL 579 bis art.ra
igorpena)

D. NEURRIAREN AMAITZEA

• Epailearen erabakiaz, neurria hartzea oinarritu zuten inguruabarrak desagertzean


edo emaitzik ez dagoela agerikoa denean.
• Betiere, autoz zehaztutako epea amaitutakoan.

E. ERREGISTROEN SUNTZITZEA

• Prozedura erabaki irmoaz amaitzen denean  jatorrizko erregistroen ezabatzeko eta


deuseztatzeko agindua. JAren Letraduaren zaintzapean kopia kontserbatuko da.
• Betearazpena amaitu/preskripzioa/largespen librea/absoluzio-epai irmoa eman
zenetik 5 urte pasata  kopien suntzitzea; baldin eta epailearen ustez konsebatzea
beharrezkoa ez bada.

F. SEGURTATZE NEURRIAK (PKL 588 octies art.)

• Fiskalak edo polizia judizialak pertsona fisiko edo juridikoari eska diezaioke sistema
informatikoan sartutako datu edo informazio zehatzak gorde eta babesteko,
lagatzeko baimen judiziala lortu arte. Horrela, epailearen baimenik gabe jardunez
oinarrizko eskubideak urratzea saihesten da, baina baita ikerketarako datuak
galtzea ere.
• Kontserbazioa: gehienez 90 eguneko epea, behin bakarrik luza daitekeena
lagapena baimendu arte, edo gehienez 180 egun.
• Pertsona fisikoek edo juridikoek laguntza eta sekretua emateko betebeharra dute.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

IX. TELEFONO ETA TELEMATIKA-KOMUNIKAZIOEN INTERTZEPTAZIOA (PKL


588 ter a-588 ter m art.)

• PKLren aintzinatasunak eragotzi zuen, ikerketa-eginbide gisa, posta eta


telegrafoaz bestelako komunikazioak interbenitzea. Besteak beste, telefonoa, faxa,
posta elektronikoa edo bat-bateko mezularitza-sistemak sarearen bidezkoak
(Whatsapp, SMS, Twitter …).
• 1988. urteaz geroztik, lehengo 579 artikuluaren bidez arautu zen, telefono bidezko
komunikazioak intertzeptatzeko eginbidea, baina oso eskasa zen eta hutsunez
beterik zegoen. Horrek jurisprudentzia-lan nekeza eragin zuen (KA eta AG), eta
legearen gabeziak bete zituen, ikerketa-neurria gauzatzeko baldintzak eta
betekizunak ezarriz.
• 13/2015 Lege Organikoak erreforma sakon bat eragin zuen, jurisprudentziak
ezarritako betekizunak jasoz. Araudi berria telefono edo telematika-komunikazio
guztietan aplikagarria da.
• Intertzeptazioaren eginbideak komunikazioen sekreturako eskubidean du
eragina(EK18.3 art.).
• Komunikazioen intertzeptazioa: telefono-komunikazioak (bi pertsonarenak edo
gehiagorenak) bere baliabide posible guztietan edo telematikoetan ezagutzea,
horretarako konfiguratutako aparatuen bidez.

1. KONSTITUZIO-BETEKIZUNAK

Konstituzio-betekizunak es errespetatzeak BJLO 11.1 artikuluaren aplikazioa dakar:


lortutakoak debekatutako edo legez kontrako frogak izango dira, EKren 18.3 artikuluak
aurreikusitako oinarrizko eskubideak urratzeagatik. Horren ondorioz, lortutako frogak ez
du inolako froga-eraginkortasunik, eta intertzeptaziotik eratorritako gainerako froga-
iturriek ere ez dute izango.

A. EREMUA

PKLak zehazten zein kasutan den posible intertzeptazioa:

• Ikertuak erabilitako terminalak edo komunikazio-bideak


• Komunikazioen edukira edo komunikazio-prozesuari elkartutako datuei
elektronikoetara heltzea. Ikertuak haietan parte hartzen badu igorle edo jasotzaile
moduan. Berdin da ikertua titularra edo erabiltzailea den.
• Barne hartuta: biktimaren terminalak edo komunikazio-bideak, haren bizi edo
osotasunarentzako arriskua dagoenean.

B. EPAILEAREN BAIMENA: AUTO ARRAZOITUA (art. 588 ter d


LECrim)

• Auziaren instrukzio organoak bakarrik erabaki dezake neurria eta auto arrazoitu
bidez egin beharko du. Honek zehaztuko du polizia judizialaren jarduera eremua.
• Arrazoiak: autoan, oinarrizko eskubidea mugatzea justifikatzen duten erantzukizun
kriminalaren zantzuak jaso behar dira; pertsona jakin batek delitua egin duela
ondorioztatzeko moduko egitate zehatzak egon behar dira (arauketa berriarekin ezin
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

dira lehen ohikoak ziren praktikak egin, hala nola, inprimatutako ereduak erabiltzea
edo bidalketa bidezko motibazioa (Fiskaltzak edo PJk eskaeran alegatutako
arrazoietara).
• Eskatu ahalko da neurria idatziz. Eskaeraren edukia: zenbaki, terminalaren
identifikazioa; konexioa; komunikazio-bidea identifikatzeko beharrezko datuak;
hedapena; erregistroa eta edukiaren grabazioa; haren jatorri edo helmugaren
ezaguera; lokalizazio geografikoa;...
• Salbuespena: “Premiazko egoeran…banda armatu edo elementu terroristen
jarduerarekin lotutako delituak”. Baimena: Barne Ministroa edo Segurtasuneko
Estatuko Idazkariak  Epaileari zuzeneko komunikazioa eta 24 orduko epean 
Neurria agindu zenetik 72 orduko epean berretsi beharko da.
• Auto arrazoitua beharrezkoa izango da, halaber, dagokion luzapena baimentzeko.
Hori eskatzeko, poliziak elkarrizketetako pasarteen transkripzioa aurkeztuko du,
neurriari eustea gomendatzen duten informazio garrantzitsuak adieraziz.
• Neurria burutzean epaileak poliziaren jarduera kontrolatuko du. Polizia judizialak 
epailearen esku utziko ditu, erabakitako aldizkakotasunaz: euskarri digital
desberdinetan, pasarte interesgarrien transkripzioak eta grabazioak osorik (PKL 588
ter f art.).
• Kolaborazioa edo sekretua gorde beharra: PKLak aurreikusten du zerbitzu-emaileen
eta komunikazioa telefonoaren bidez edo beste edozein komunikazio-bide edo -
sistemaren bidez, sekretupean, eman dezakeen edozein pertsonaren laguntza eta
sekretua gordetzeko betebeharra aurreikusten du, eginbidea gauzatu ahal izan
dadin ( 588 ter e LECrim).

C. HASITAKO PROZESUA

Abian den prozesu batek egon behar du. Ezinezkoa da neurria adostea erantzukizun
kriminalaren zantzuak bilatzeko, baizik eta horiek aurrez egon behar dute pertsona jakin
baten aurka.

D. NEURRIAREN BEHARRA

Neurriak izan behar du delitua edo haren inguruabarrak ikertzeko bide bakarra (PKL 588
bis a 5 art.). Eskuragarri egon daitezkeen beste ikerketa-bide batzuk hartu behar dira
kontuan.

E. PROPORTZIONALTASUNA

Delituen larritasunarekin lotuta. Honako kasu hauetan baino ez da posible (PKL 588 ter a
art.):
 PKLren 579.1 art.ko edozein delitu (gutxienez 3 urteko espetxeratze zigorra
duten doluzko delituak; alde edo organizazio kriminalen barruan burututakoa;
terrorismo delituak) edo
 Baliabide informatiko edo informazio, komunikazio edo komunikazio-zerbitzu
bestelako teknologia bidez burututako delituak.

F. ESPEZIALITATEA
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

Espezialitatearen betekizun orokorra aplikatzen da. Neurria egitate jakin baten


ikerketarekin lotuta egon behar da ( PKL 588 bis c 3 art.).

G. LORTUTAKO INFORMAZIOAREN ERABILERA BESTE PROZESU


BATEAN ETA USTEKABEKO AURKITZEAK (PKL 579 bis art.ra
igorpena)

H. KONTRAESANA: ALDERDIEK GRABAZIOAK ESKURA IZATEA

 Sekretua altxatuta eta neurria amaitutakoan  alderdiei eman emango zaie grabazio
eta transkripzioen kopia.
 Pertsonen bizitza intimoaren aldeak baztertuko dira.
 Alderdiek, baztertuak izan ziren baina garrantzitsutzat hartzen dituzten
komunikazioak sartzea eskatzeko aukera  Epaileak erabakiko du.

I. HIRUGARRENEN BABESA

Epaileak  intertzeptatutako komunikazioen parte hartu duten pertsonei jakinaraziko die


injerentzia, eta, ezinezkoa, desproportzionatua denean edo etorkizuneko ikerketetarako
kaltegarria izan daitekeenean izan ezik (PKL 588 ter I 3 art.).

J. HIRUGARRENAK UKITZEA

3. pertsona baten terminaletan edo komunikazio-bideen intertzeptazioa erabakitzeko


baldintzak:
 Informazioa trasmititzeko edo jasotzeko ikertua bide honetaz baliatzen dela
ageria izatea, edo
 Titularrak zilegizkoak ez diren helburuetan ikertuarekin kolaboratzen duenean,
edo haren jardueratik etekinak ateratzen duenean.
 Dispositiboa hirugarrenek maltzurkeriaz bide telematikoaz erabiliz gero, titularrak
ezagutu barik.

K. IRAUPENA ETA LUZAPENA

 Proportzionaltasunaren betekizunarekin lotuta (PKL 579 eta 588 ter g art.). Ezin da
denboran mugarik gabeko neurria izan. Neurria ezartzen duen autoak epe zehatza,
proportzionatua eta arrazoitua ezarri beharko du.
 Iraupena: 3 hilabete baimendu egin zenetik, epe berdinetan luzagarria. Gehienez: 18
hilabete.

2. LEGERIA ARRUNTAK EZARRITAKO BETEKIZUNAK

Legezkotasun arrunteko betekizunen bat urratzen bada, lortutako froga-iturria deuseza


izango da (BJLO 238 art.), baina intertzeptazioaren ezagututako egitateak edo datuak
gainerako frogabideen bitartez egiazta daitezke. Gainera, deuseztasuna ez da zabaltzen
zeharka lortutako frogetara.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

A. POLIZIAREN JARDUERA

 Neurria epaileak erabakitzen du, baina, materialki, polizia judizialak gauzatzen du,
haren agindu zuzenen pean jardunez. Hau da, poliziak laguntza ematen dio epaileari
neurria aurrera eramateko eta haren jarraibide zuzenak beteko ditu.
 Poliziak epailearen esku utziko ditu zehaztutako aldizkakotasunaz: euskarri digital
desberdinetan, pasarte interesgarrien transkripzioak eta grabazioak osorik, jatorria
eta helmuga zehaztuz eta zigilu, informazioaren osotasuna eta benetakotasuna
sinadura elektronikoz edo beste modu fidagarri baten bitartez ziurtatuz.

B. ELKARRIZKETAK AUKERATZEA

 Grabazioak epaileari entregatu ondoren, egitateekin lotutako elkarrizketak hautatu


behar dira.
 Kanpoan geratzen dira ikertu gabeko pertsonen arteko grabazioak. Hala ere, PKL
588 ter c artikuluak zehaztutakoa hartuko da kontuan (batzuetan hirugarren
pertsonen terminalak edo komunikazioak ukituta gera daitezke).
 Kanpo geratzen dira, halaber, kausarekin zerikusirik ez duten elkarrizketak.
Ikertuaren elkarrizketak izan arren, baliteke elkarrizketa batzuek auziarekin loturarik
ez izatea.
 Bazterketak kontraesanarekin egin behar dira, alderdiei alegazioak egiteko aukera
emanez.

C. GRABAZIOAK AHOZKO EPAIKETAN ERREPRODUZITZEKO


BEHARRA

Grabazioak frogabide bihurtzeko, ahozko epaiketan entzun beharko dira.

3. TRAFIKOKOAREN DATU ELEKTRONIKO EDO ELKARTUA


PROZESUARI GEHITZEA (PKL 588 ter j art.)

 PKLak hainbat xedapen tekniko ere baditu, ikertuaren elkarrizketak eskuratu, erabili
eta artxibatu ahal izateko.
 Epailearen baimena behar da terminal jakin batetik sortzen diren elkarrizketak
intertzeptatzeko, baina, kasu batzuetan, baita trafikoko datu elektronikoetara edo
komunikazio-prozesuarekin lotutako datuetara jotzeko ere (adibidez, une jakin
batean telefonoa edo erabiltzailea non dagoen jakitea).

A. ZERBITZU-EMAILEEN ARTXIBO AUTOMATIZATUETAN DAUDEN


DATUAK ( 588 ter j LECrim)

 Epailearen baimenarekin zerbitzu-emaileen artxibo automatizatuetako datuak


prozesuan sartzeko lagatzeko aukera.
 Zerbitzu-emaileek edo komunikazioa errazten duten pertsonek gordetako datu
elektronikoak, komunikazio elektronikoei buruzko datuak atxikitzeari buruzko legeria
betez.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

B. ERABILTZAILEAK, TERMINALAK ETA KONEKTIBITATE-


DISPOSITIBOAK IDENTIFIKATZEKO BEHARREZKO DATUAK
ESKURATZEA (PKL 588 ter k – m art.)

 IP zenbakiaren bidezko identifikazioa: polizia judizialak IP helbide batetik delitua egin


dela ezagutzen duenean, baina ekipamenduaren identifikazioa edo kokapena
ezezaguna denean: zerbitzu-emaileei laguntzeko betebeharra errekeritzeko eskatuko
dio JIri.
 Terminalak identifikatzea aparatua edo haren osagaiak identifikatzeko kodeak (adib.
IMEI, PIN) jasoz: polizia judizialak baliabide teknikoak erabili ahal ditu, epailearen
baimenik behar izan gabe.
 Titularrak, terminalak edo konektagarritasun-gailuak identifikatzea: poliziak eta MFak
zuzenean zerbitzu-emaileei zuzendu ahal zaizkie.

X. AHOZKO KOMUNIKAZIOAK HARTZEA ETA GRABATZEA DISPOSITIBO


ELEKTRONIKOEN BITARTEZ (PKL 588 quater a – e art.)

 Araudia: 588 quater a – e art.


 Ukitutako eskubideak: Ek 18.1, 2 eta 3 art.: komunikazioen sekretua, bizilekuaren
bortxaezintasuna, intimitatea eta norberaren irudia.
 Eginbidearen garrantzia: leku publiko edo ireki batean bi pertsona edo gehiagoren
artean izandako elkarrizketa jaso eta grabatzeak ikerketarako funtsezko datuak
eman ditzake.
 Muga: PKLak ez du uzten grabazio bereizi gaberik egiten, baizik eta ikertuaren
topaketa zehatzetara mugatzen dela, eta leku zehatza konkretatuz.

1. BAIMENA

 Epaileak ikertuaren ahozko zuzeneko komunikazioak hartzeko eta grabatzeko gailu


elektronikoak bide publikoan/espazio irekian/etxean/beste leku itxi batzuetan jartzeko
eta erabiltzeko baimena eman ahal izango du.
 Entzuteko eta grabatzeko gailuen kokapena: etxebizitzaren kanpoaldea/barrualdea
edo leku itxia.
 Etxean edo espazio pribatuan sartu behar bada, neurria ezartzen duen autoak
sartzea ere arrazoitu beharko du.
 Irudiekin osatzea posiblea izango da, baldin eta epailearen autoan berariaz
baimentzen bada.

2. BALDINTZAK

 Ikertuak beste pertsona batzuekin izandako topaketa zehatz batean edo batzuetan
egindako komunikazioak, aurreikusteko moduko zantzuak badaude.
 Delitu hauetako bat bada:
 Gutxienez 3 urteko espetxeratze zigorra duten doluzko delituak.
 Talde edo organizazio kriminalen barruan burututako delituak.
 Terrorismo delituak
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

 Arrazoiz aurreikustea egitateak argitzeko eta egiletza egiteko funtsezko datuak eta
froga-garrantzia dutenak emango dituela.
 Epailearen ebazpena: leku edo bulego zehatza jaso behar du + ikertuaren topaketa.

3. KONTROLA

 PKL 588 bis g artikuluaren xedapen orokorretara igortzea. Polizia judizialak


grabazioen eta irudien jatorrizko euskarria edo kopia elektroniko kautoa jarriko du
epailearen eskura + elkarrizketa interesgarrien transkripzioa.
 Txostenak parte hartzen duten eragile guztiak identifikatuko ditu.

4. NEURRIAREN AMAIERAREN ONDORIOAK

Neurria amaitu ondoren, epailearen beste baimen bat beharko da topaketa berriak
grabatzeko.

XI. IRUDIA HARTZEKO ETA JARRAITZEKO ETA LOKALITZATZEKO


DISPOSITIBO TEKNIKOAK (PKL 588 quinquies a – c art.)

 Araudia: 588 quinquies a – c art.


 Leku publikoetan burututako ikerketa-egintza. Leku publikoetan filmatzeko
eginbidearekiko lotura (6. gaian).
 Ukitutako eskubideak: komunikazioen sekretua, intimitate eta norberaren irudia (EK
18.3 eta 18.1 art.).

1. OBJEKTUA ETA BAIMENA

A. LEKU EDO LEKU PUBLIKOETAN IRUDIAK HARTZEA

 Polizia judizialak ikertuaren irudiak lortu eta grabatu ahal izango ditu, baliabide
teknikoen bidez, leku edo espazio publiko batean dagoenean, baldin eta hori
beharrezkoa bada delituaren tresnak edo efektuak errazago
identifikatzeko/aurkitzeko, edo egitateak argitzeko datu garrantzitsuak lortzeko.
 Posible da, hirugarrenei eragiten badie ere, baldin eta neurria hartu ezean,
zaintzaren erabilgarritasuna nabarmen murriztuko balitz edo pertsona horiek
ikertuarekin eta egitateekin duten harremanaren zantzu oinarridunak badaude.

B. SEGIMENDUA EGITEKO ETA LOKALIZATZEKO GAILUAK EDO


BALIABIDE TEKNIKOAK ERABILTZEA

 Epaileak baimena eman ahal izango du, auto bidez, segimendua egiteko edo
lokalizatzeko gailuak edo baliabide teknikoak erabiliz (adibidez, geolokalizazioa edo
GPS bidezko posizionamendua).
 Beharraren arrazoi egiaztatuak eta neurria proportzionatua izatea eskatzen du.
 Gailua berehala ez jartzeak ikerketa zapuztuko duen beldur izateko larrialdiko
arrazoiak daudenean: poliziak ahal bezain laster jarri ahal izango du, epaileari horren
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

berri emanda, eta gehienez 24 orduko epean. Epaileak neurria berretsi edo berehala
uztea erabaki ahal izango du epe berean. Azken kasu horretan, jarritako gailutik
lortutako informazioak ez du ondoriorik izango prozesuan.

2. IRAUPENA

 3 hilabete, baimen-egunetik hasita.


 Salbuespenez: luzapenak epe bererako edo laburragorako, 18 hilabetera arte.

3. ERABILERA

 Poliziak jatorrizko euskarriak edo benetako kopia elektronikoak emango dizkio


epaileari, hala eskatzen duenean eta ikerketaren amaieran.
 Informazioa zaindu egin beharko da, erabilera desegokiak saihestuz.

XII. INFORMAZIO BILKETA MASIBOAREN DISPOSITIBOEN ERREGISTROA


(PKL 588 sexies a – c art.)

1. EPAILE BAIMENA

 Araudia: 588 sexies a – c art.


 Ukitutako eskubideak: komunikazioen sekretua, datuen babesa, intimitatea eta
pribatutasuna (EK 18.3, 18.4 eta 18.1 art.).

2. EPAILEAREN BAIMENA: MOTIBATZE BEREZIA

 Motibazio indibidualizatua: bizileku baten miaketa egin behar denean eta


aurreikusten denean atzematea ordenagailuak, telefono- edo telematika-
komunikazio tresnak edo informazio digitala masiboki biltegiratzeko gailuak edo
datuen gordailu telematikoak eskuratzeko gailuak, epailek bere ebazpenean,
agenteek gailuen informaziora sarbidea izateko arrazoiak ere eman beharko ditu.
Erregistroaren arrazoibide orokorrak ez du balio datuetarako sarbidea justifikatzeko,
motibazio indibidualizatu bat behar da.
 Epailearen ebazpenak miaketaren baldintzak eta irismena finkatuko ditu, eta datu
informatikoen kopiak egitea baimendu ahal izango du + datuen osotasuna eta horiek
babesteko bermeak ziurtatzeko beharrezko baldintzak.
 Salbuespenak:
 Bilatzen diren datuak beste sistema informatiko batean edo haren zati batean
biltegiratuta daudela pentsatzeko arrazoi oinarridunak badaude, erregistroa
handitu ahal izango dute, eta epaileak baimendu beharko du. Premiazko
egoeran, poliziak edo MFak egin ahal izango dute, eta epaileari berehala
emango diote egindakoaren, formaren eta emaitzaren berri, betiere 24 orduko
gehienezko epe barruan. Epaileak, arrazoituz, jarduna errebokatu edo berretsiko
du, gehienez 72 orduko epean, intertzeptazioa agindu zenetik zenbatzen hasita.
 Neurria ezinbesteko bihurtzen duen konstituzio-interes legitimoa dagoen
presazko kasuak: poliziak konfiskatutako gailuaren datuak zuzenean aztertu ahal
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

izango ditu, epailearei berehala jakinaraziz, eta, betiere, 24 orduko gehienezko


epean, idatziz arrazoiak adierazita. Epaileak 72 orduko gehienezko epean
errebokatu edo berretsiko du.
 Laguntzeko betebeharra zehazten da, behar den informazioa emanez. Salbuespena:
ezin zaie aplikatu ikertu-auzipetuari, ezta deklaratzeko betebeharretik salbuetsitako
pertsonei ere, ahaidetasunagatik eta sekretu profesionalagatik.

3. SARBIDERA MUGAK

 Leku itxien miaketan gailuak konfiskatze hutsak (hasieratik ez zen aurreikusi


konfiskatzea) ez du edukira sartzea legitimatzen, baina epaileak gerora baimendu
dezake.
 Ikertuaren etxetik kanpo konfiskatutako gailu elektronikoen informaziorako sarbidea.
Miaketa bati lotu gabeko konfiskazio-kasuak dira. Aurreko arauak aplikatzen dira:
baimen judizialaren beharra.

XIII. EKIPO INFORMATIKOEN GAINEKO ERREGISTROAK (PKL 588 septies a


– c art.)
 Araudia: 588 septies a – c art.
 Ukitutako eskubideak: komunikazioen sekretua, datuen babesa, intimitatea eta
pribatutasuna (EK 18.3, 18.4 eta 18.1 art.).
 Edukia: identifikazio-datuak eta kodeak erabiltzea, softwarea instalatzea, urrutitik eta
telematikoki aztertzeko aukera ematen dutenak titularrak edo erabiltzaileak jakin
gabe ordenagailuaren, gailu elektronikoaren, sistema informatikoaren, datu
informatikoak masiboki biltegiratzeko tresnaren edo datu-basearen edukia.
 Gailurako sarbidea baimenduta (adibidez, ordenagailu eramangarri bat), sistemaren,
programaren, datuaren, testuaren eta abarren edozein elementu arakatu daiteke.

1. BALDINTZAK

 Epailearen baimena auto bidez.


 Delitu hauetako batekin lotutako ikerketa:
 Erakunde kriminalen barruan egindako delituak.
 Terrorismoa.
 Adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen aurkako delituak.
 EKren aurkako delituak, traizioa eta defentsa nazionalari buruzkoak.
 Bitarteko informatikoen edo informazioaren teknologiaren, telekomunikazioaren
edo komunikazio-zerbitzuaren bidez egindako delituak.

2. AUTOAREN EDUKIA

Autoan zehaztuko dira:


 Ordenagailuak, gailu elektronikoak, sistema informatikoak, datuak biltegiratzeko
bitarteko informatikoak...
 Datuen edo fitxategien irismena, atzemateko modua eta kontrola gauzatzeko
softwarea.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak

 Agente baimenduak.
 Kopiak egiteko eta kontserbatzeko baimena.
 Datuen osotasuna zaintzeko neurriak.

3. LANKIDETZA BEHARRA

 PKLak justiziarekin lankidetzan aritzeko betebeharra ezartzen du: zerbitzu-emaileak,


datu-baseen arduradunak …
 Salbuespena: ikertua edo auzipetua, eta ahaidetasun eta sekretu profesionala dela
eta deklaratzeko betebeharra ez duten pertsonak.

4. IRAUPENA

 Beste neurri batzuetan baino iraupen mugatuagoa.


 Hilabete 1.
 Luzapena: aldi berdinetan, gehienez 3 hilabetez.

XIV. POLIZIAREN DATU-BASEAN INSKRIPZIOA EGITEKO DNA-REN


AZTERKETA

 DNAren datuak erabiltzea kondenatuen datu-base batean sartzeko


 ZKren 129 bis art.: “Si se trata de condenados por la comisión de un delito grave
contra la vida, la integridad de las personas, la libertad, la libertad o indemnidad
sexual, de terrorismo, o cualquier otro delito grave que conlleve un riesgo grave para
la vida, la salud o la integridad física de las personas, cuando de las circunstancias
del hecho, antecedentes, valoración de su personalidad, o de otra información
disponible pueda valorarse que existe un peligro relevante de reiteración delictiva, el
juez o tribunal podrá acordar la toma de muestras biológicas de su persona y la
realización de análisis para la obtención de identificadores de ADN e inscripción de
los mismos en la base de datos policial. Únicamente podrán llevarse a cabo los
análisis necesarios para obtener los identificadores que proporcionen,
exclusivamente, información genética reveladora de la identidad de la persona y de
su sexo.
Si el afectado se opusiera a la recogida de las muestras, podrá imponerse su
ejecución forzosa mediante el recurso a las medidas coactivas mínimas
indispensables para su ejecución, que deberán ser en todo caso proporcionadas a
las circunstancias del caso y respetuosas con su dignidad”.
 Ukituak laginak jasotzearen aurka egiten badu, nahitaez betearaztea ezarri ahal
izango da, laginak hartzeko ezinbestekoak diren gutxieneko derrigortze-neurriak
erabiliz; neurri horiek, betiere, kasuaren inguruabarren araberakoak izan beharko
dute, eta duintasuna errespetatu beharko dute. Manuak kondenatuaren DNA laginak
biltzeko aukera ematen du, baita koaktiboki ere, identifikazio datuak poliziaren datu-
base batean sartzeko, eta horrek ekarriko du identifikazioa erraztea etorkizuneko
delituen kasuan.
 Neurriak badu garrantzia sexu-indarkeriako eta genero-indarkeriako delituei
dagokienez.

You might also like