Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 47

5. gaia.

Atariko prozedura (Instrukzioa)

5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)

I. ATARIKO PROZEDURA

Zigor prozesua = adierazpen fasea (atariko prozedura, ahozko fasea, epaia)


+
exekuzio/betearazpen fasea
+
kautela fasea

Terminologia argitzea:
 Izendapen ezberdinak: instrukzioa, ikerketa-fasea, atariko prozedura…
o Sumarioa: p. arrunta (PKL 299 art.)
o Aurretiazko eginbideak: p. laburtua (PKL 774 art.)
o Premiazko eginbideak: epaiketa azkarrak (PKL 797 art.)
 Ez dago alderdien eskuetan. Oinarria: interes publikoa, ikerketak burutzeko zailtasunak,
armen berdintasuna
 Beharrezkoa: ahozko epaiketa absoluzio edo kondena-epaiaren bitartez baino ezin da
amaitu (ez dago auzialdian absoluzio-epaia ematerik).
 Ahozko epaiketa prestatzeko fasea: “Constituyen el sumario las actuaciones
encaminadas a preparar el juicio y practicadas para averiguar y hacer constar la
perpetración de los delitos con todas las circunstancias que puedan influir en su
calificación y la culpabilidad de los delincuentes, asegurando sus personas y las
responsabilidades pecuniarias de los mismos” (PKL 299 art.).

 Egintza judizialetarako arau orokorrak (BJLO 182-183 art.): “Auzi kriminalen


instrukzioa”: egun eta ordu guztiak lanegun eta lan orduak dira (PKL 184 art.)
 Instrukzioaren iraupena: berariazko gehienezko iraupena. (PKL 324 art.):
o Epe arrunta: 12 hilabete. Epea amaitu baino lehen luzapena eska daiteke (6
hilabeteko epeetan, edo epe laburragoetan) eta auto bidez erabakiko dira.

B) Funtzioak

- Akusazioak oinarria izatea bermatzea: inputatu eta sistemarekiko bermea.


- Egitatearen egiatasuna ikertzea
- Ahozko epaiketa saihestea: pertsona zehaztaren aurkako zantzu ezaren aurrean=
ahozko eoaiketari hasiera ez ematea.
- Epaiaren edukiaren betetarazpena bermatzea: kautelazko neurriak.
- Ahozko epaiketa prestatzea: akusazioa eta defentsa oinarrituz. Helburua da
akusazioak oinarria izatea bermatzea (inputatu eta sistemarekiko bermea) eta
egitatearen egiatasuna ikertzea.
- Ahozko epaiketa saihestea: Ahozko epaiketa pertsona zehatzaren kontra eta egitate
zehatzagatik egingo da, atariko prozeduran zantzu nahiko daudela ondorioztatuz
gero. Zantzu nahikorik ez badago, ez da ahozko faserik zabalduko. Alderdiek
ahozko fasea zabaltzea eskatuta, epaileak erabakiko du elementu nahiko dagoela
ustez gero.

- Edukia:
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
o Zigor akzioa egikaritzeko (kereila) eta prozesua hasteko egintzak (slaaketa
kereila; ofizioz).
o Prozesuko objektua zehazteko ikerketa-eginbideak: ustezko egilea
identifikatzekoak, lekukoen deklarazioak, perituen txostenak, eskubideak
mugatzen dituztenak (leku itxian sartu miaketak egiteko, telefonoen
interbentzioa…)
o Aurretiazko froga: Arau orokorraren arabera ahozko epaiketan
burututakoak baino ez dira froga. Salbuespenez, ahozko epaiketaren
bermeak errespetatuta instrukzioan burututako froga-egintzak dira
aurretiazko frogak.
• Ikerketa eginbideak: instrukzioan
• Froga egintza: ahozko epaiketa.
• Arau orokorra: ahozko epaiketan burututakoak baino ez dira
forgak. Salbuespena: aurretiazko frogfa: ahozko epaiketaren
bermeak errespetatua instrukzioan burututako froga-egintza.
o Epailearen (inputazio) egozketa-egintza: akusazioa burutu baino lehen
egiten den egozketa formala (p. arruntean prozesatze-autoaren bidez egiten
da). Egozketa judizialaren bidez ezusteko akusazioak saihestu nahi dira.
o Epaiaren edukiaren betearazpena bermatzea kautela-neurrien bidez:
pertsonalak edo errealak.

C) Izaera juridikoa (ez zuen azaldu)


Atariko prozesuaren izaera gai eztabaidatua dugu. Doktrinaren iritzia banatuta dago:
- Izaera administratiboa: epailearen zenbait egintza izaera administratiboa dute,
izaera jurisdikzionalik ez duten organoek parte hartzen dutelako (adibidez polizia
judiziala) eta gainera, fase honetan, epailearen erabakiek ez dute behin betiko
izaerarik, ezeztagarriak baitira.
- Izaera jurisdikzionala: atariko prozesuan oinarrituta epaileak absoluzioa edo
kondena erabaki dezake (akusatuak behin-behineko akusazioak eskatutako
zigorrarekin ados dagoenean; edo largespen askeak gauza epaituaren efektuak
dituenean).
- Izaera mistoa

D) Printzipioak
Inkisizio-sistemaren zeinuak:
- Ofiziozko hasiera: hasi ondoren: epaileak sumarioa irekitzearekin batera Fiskaltzari
jakinarazi behar dio alderdi bezala agertzeko, zigor akzioa egikaritzeko (PKL 303.1
eta 308 art.)
- Idazte printzipioa: Egintza prozesalen idatzizko izaera (PKL 321 I art.; BJLO 279
eta hurr. art.): eginbide guztiak idatziz jaso; denbora luzean zehar egiten dira eta,
epailea bertan oinarrituko da largespena/ahozko fasea hasteko.
- Izaera erreserbatua (sekretua) (PKL 301-302 art.):
o Hirugarrennetzat: sumarioko eginbideak sekretupean. Isunak eginbideen
emaitzak jakinarazten dituenarentzat.
o Alderdientzat: eginbideak ezagutzea eta parte hartzea daukate.Salbuespena:
delitu publikoetan, alderdientzat ere sekretua erabakitzeko aukera--- alderdeien
eskubideak mugatu defentsa eskubidea. Baldintzak:
• Delitu publikoa
• MF edo beste alderdiek eskatuta edo ofizioz
• Auto arrazoitu bitartez erabakitzea
• Erabateko sekretua edo partziala
• Altxatzea: sumario amaitu baino 10 egun lehenago.
• Helburura edo oinarria: ikerketaren arrakasta lortzea.
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
o Instrukzioko eginbideak sekretuak dira gizartearentzat, ahozko fasea irekita
publikotasun printzipioa ezarriko da. Sekretua ez zaie alderdiei aplikatuko,
egintza guztien berri izango dute eta eginbideetan parte hartuko dute (PKL
302 art.).
o Salbuespenez: sekretua alderdiei zabaltzeko aukera dago delitua publikoa
denean (fiskaltzari ezin izango zaio sekreturik ezarri), alderdiek eskatuta
edo ofizioz, epailearen auto bidez eta hile bateko eperako, honako
helburuetako bat badu: a) bizitza, askatasun edo osotasun fisikorako
arriskua ekidin, b) ikerketa edo prozesuaren emaitza arriskuan jar
dezaketen egoerak saihestu. Askoz jota,sumarioa amaitu baino 10 egun
lehenago altxatu beharko da, defentsa eta kontrakotasun printzipioak
bermatzeko.
o Epaileak ofizioz edo alderdiek eskatuta PKL 681.2 art. neurriak hartu ahal
izango ditu, biktima babestea beharrezkoa denean, edo berarenganako zein
bere familiarenganako errespetua bermatzeko (PKL 301 bis).

E) Piezak
Pieza bananduak (PKL 544, 590 eta 619 art.): informazioa antolatzeko forma da, karpeta
modukoak.
- Pieza nagusia
- Egoera pertsonalari buruzko pieza: behin behineko kautela neurriak?
- Erantzukizun zibilari buruzko pieza: metatu bazaio objektu zibila penalari.
- Erantzukizun zibil subsidiarioaren pieza: beste pertsona batzuk agertzen dira.
- P. laburtua: pieza bananduak sortuko dira inputatu bat baino gehiago dagoenean
edo lotutako delituak ikertzen direnean.

F) Motak organo eskudunaren arabera

E1. Instrukzio-epailea
Epaitzea epaileei dagokie, baina ezin ondoriozta daiteke instrukzioa prestatzea jurisdikzio-
organoei soilik dagokiela (EK 24.1 eta 117.3 art.) --- posible litzateke instrukziorako eskumena
fiskaltzari esleitzea.
Egun, instrukzioa eskumen judiziala da (PKL 14.2 art.): Lege eraldaketek ez dute iskaltzaren
esku utzi instrukzioa, baina, baditu eskumen zabalak p. laburtuan (PKL 773 art.). Instrukzioak
arauketa ezberdina du prozeduraren arabera:
- P. arrunta: sumarioa (PKL 299, 303 art.)
- P. laburtua: aurretiazko eginbideak (PKL 773.2 III eta 774 art.)

Jurisdikzio-organo eskuduna:
- Eskumen arrunta: IE / IEZ / EAIE (PKL 303 I eta BJLO 65 art.).
- Eskumen berezia: pertsona edo delitua dela eta eskumena arrunta aldatzen da (BJLO
57.2, 61.2 eta 73.4 art.; PKL 304 art.).
o Forudunak: AG edo JAN magistratu baten bidez.
o Delitua dela-eta (PKL 304 art.) aparteko inguruabarrak, exekuzioaren lekua
eta unea, pertsona ofendituen arabera…
Legezko epailearen printzipioaren aurkakoa (EK 24.2 art.)?
- Prebentziozko eskumena: BE / IE (PKL 303 I IV, 307 art.; BJLO 100.2 art.).
o Eskuduna ez den epaile batek egindako instrukzio edo eginbideak. Oinarria:
egitateen lekuarekiko hurbiltasuna.
o Prebentziozko eginbideak = Lehenengo eginbideak: desager daitezkeen delitu-
frogak zainpean jartzea, delituarekin zerikusia izan dezakeen guztia jasotzea,
uztezko delitugileak atxilotzea, ofenditu eta kaltetuak babestea… (PKL 13 art.)
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
- Eskuodetzagatiko eskumena: beste toki batetako BE / IE (PKL 303 I, 310 art.; BJLO
100.2 art.).
o Eginbide zehatzak burutzeko beste organo bati eskumena ematea
o Arrazoia: erosotasuna

E2. Fiskaltzaren atariko prozedura


P. laburtuan fiskaltzak aurretiazko eginbideak instruitzeko aukera du, zuzenean edo polizia
judizialaren bidez, modu mugatuan, honako baldintzak ematen badira (PKL
773.2 art.):
 Fiskalak delituzko egitatearen berri izatea zuzenean, salaketa edo atestatuaren bidez.
 Egitate horiengatik prozesua hasita ez egotea.
Kasu horretan, fiskaltzak prozesua hasi aurreko eginbideak burutuko ditu egitateak eta usteko
erantzuleak zein izan diren zehazteko.
- Egitateak delituzko izaerarik ez badu, eginbideak artxibatu eta interesdunari
jakinaraziko zaio.
- Egitateak delituzko izaera badu, epaileari eskatuko zaio prozesua has dezala + jardunak
helaraziko zaizkio + atxilotua eta delituaren efektuak bere esku utziko dira. Prozesua
hasi bezain pronto, jarduteari utziko dio.

Hortaz, esan genezake fiskaltzaren atariko eginbide hauek epaileak prozesua has dezan
bultzatuko dutela. Ez dira ahozko epaiketa prestatzeko eginbideak.

II. ATARIKO PROZEDURAREN HASIERA-EGINTZAK


Salaketa eta kereila

Prozesuaren hasiera → autoa = egintza ofiziala.


 Salaketa: egitate kriminalaren jakinarazpena (notitia criminis) ez da zigor akzioa
egikaritzea.
 Kereila: Formalagoa. Egitate kriminalaren jakinarazpena + zigor akzioaren
egikaritza adierazi (= prozesuan alderdi gisa jarduteko eskaera). Prokuradore eta
abokatu laguntza beharrezkoa beti.

A. SALAKETA
Delituzko egitatearen ezagueraren adierazpena. Salatzeko betebeharra edo eskubidea?

a) Salatzeko betebeharra. Legitimazio aktiboa. Kasuak (PKL 259, 262 eta 262 art.)
- Delitu publikoaren zuzeneko lekukoak. Bete ezean → isuna
- Kargu edo lanbidea dela-eta delitu publikoaren berri dutenak. Bete ezean → isuna
- “Ofizioz jazargarria” den delitua, beste bide baten bitartez ezagutzen dutenak.
Zeharkako lekukoak → isunik ez
Isunen muntak kontuan harturik, benetako betebeharra?
- Salbuespenak (PKL 260, 261 eta 263 art.)
o Nerabe ez direnak edo zentzutasun osoa ez dutenak (oharmenaren aldaketak,
epai bidez ezgaitu diren ala ez kontuan hartu barik).
 Nerabe ez direnak:
• 14 urtetik beherako gazteak
• 18 urtetik beherako gazteak
 Zentsutasun osoa ez dutenak: oharmenaren aldaketak, epai bidez
ezgaitu diren ala ez kontuan hartu barik.
o Ahaidetasun-zioak. Ahaidetasun harremanei garrantzia gehiago, delituaren
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
jazarpenari baino: ezkontidea, antzeko afektibitate- harremanagatik lotutako
pertsona; aurreko eta ondorengoak, odol bidezko edo antzekoak...
o Lanbide zioak: abokatu eta prokuradoreak + apaiza eta kultuko ministroak
o Delitu erdi-publikoetan: salaketa = eskubidea ofendituarentzat. Adingabe,
ezgaitu eta pertsona babesgabeen kasuan → MFak salaketa aurkez dezake.
o Egitateen egilea: bere buruaren aurka ez deklaratzeko eskubideak babestuta.

b) Salatzeko gaitasuna
- Baldintzarik ez: ezagutzeko eta ulertzeko ahalmena: Muga bakarra: oharmenaren
aldaketa larriak
- Atzerritarrak? Salatzeko betebeharra (herri akziorik ez)
- Pertsona juridikoak? Salatzeko gaitasuna (akzio zibila eta zigor akzioa egikaritzeko
gaitasuna).

c) Salaketak jasotzeko organo eskudunak (PKL 259, 262, 264 eta 775.2 art.; MFEO
5 art.)
- Jurisdikzio-organoa: gehienetan guardiako epailearen aurrean. Organo jasotzaileak hori
aztertzeko eskumenik ez badu, organo eskudunari helaraziko zaio.
- Fiskaltza: erabakiko du salaketa artxibatzea edo jurisdikzio-organoari helarazi.
- Polizia: Segurtasun Indar eta Kidegoen edozein kideren aurrean. Eginbideak atestatuan
jasotzen dira.

d) Salaketaren betekizun formalak (PKL 265, 266 eta 268 art.)


- Betekizun malguak: ahoz edo idatziz
o Idatziz: salatzaileak sinatua edo beste pertsona batek haren izenean.
o Ahoz: salatua aktan jaso eta sinatzen da.
- Pertsonalki edo ahalorde berezia duen pertsonaren bitartez
- Salaketa jasotzen duen organoak salatzailearen identitatea egiaztatu beharra. Zergatik?
Salaketa faltsua = delitua
- Salatzaile ezezagunak? Formalki salaketa betegabeak izango dira, baina → jasotzaileak
delitua egiaztatu beharra du. Salbuespena: delitu erdi-publikoak: salaketa ofendituak
aurkeztu behar du.
- Hizkuntza:
o Atzerriko hizkuntza: itzulpena edo interpretea beharrezkoak
o Hizkuntz koofiziala: balioa dute beraien lurralde eremuan

e) Salaketaren eraginkortasuna
Salatzailea ez da alderdi: ez du kereilarik aurkeztu behar, ezta egitateak frogatu behar ere.
Deklaratzera deitu dezakete.
- JOren aurrean: gutxieneko eginbideak egiatasuna balioesteko  Salaketa onartu edo
ukatu (delituzko izaerarik ez / salaketa faltsua) autoa.
Onarpena → salaketa eta burututako eginbideak Fiskaltzari helarazi akzioak
egikaritzeko.
- MFren aurrean:
o Oinarritu gabeko salaketen artxiboa + Salatzaileari jakinarazi eta JOri zuzenean
helarazi
o Egitateak eta erantzukizunak egiaztatzeko beharrezko eginbideak burutu →
sumario/aurretiazko eginbideak hasteko IEri helarazi.

- Poliziaren aurrean: salaketa edo zuzeneko ezagutza → MF edo IEri helarazi atestatua
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
(eginbideak, datuak eta egitateekin lotutako inguruabarrak, lekukoen deklarazioak…).
Funtzionarioak eta parte hartu dutenek sinatuta.
Balioa: slaketa hutsa; salbuespena: aurrez osatutako froga.

B. KEREILA
Ezagutzaren deklarazioa (delitu egitatearen berri eman) + borondate deklarazioa (zigor akzioaren
egikaritza).

a) Legitimazio aktiboa
- Kereila = zigor akzioaren egikaritza → zigor akzioa = publikoa → edozein herritarrek
egikari dezake (eskubidea). MF (betebeharra)
- Gaitasuna: Pertsona fisiko guztiak (atzerritarrak barne), salbu (PKL 102 eta 103 art.) +
Pertsona juridikoak
- Legitimazioa (PKL 270-271 art.)
o Delitu publikoak: edozein espainiar
o Delitu erdi-publikoak: salaketa aurkeztu ondoren, ofenditu edo kaltetua eta
MF
o Delitu pribatuetan: ofenditua baino ez
- Postulazioa (PKL 277, 969.1 art.): abokatu eta prokuradorearen beharra, delitu arietan
izan ezik (salbuespenak).

b) Kereilak jasotzeko organo eskudunak (PKL 272 art.)


- IE (PKL 14, 272 art.)
- Forudunen kasuan: AGko II. Sala edo JANen Zibil eta Zigor Sala
- Organo eskudunaren aurrean aurkeztu ezean, kereila = salaketaren balioa

c) Kereilaren betekizun formalak (PKL 277 art.): zigor prozesuari hasiera emateko
ekintza. Akzio penala=publikoa: edozein herritarrek egikari dezakete (eskubidea). MF
(betebeharra).
- Salaketa baino formalagoa. Idatziz betiere.
- Postulazioa. Salbuespena: delitu arinak. Prokuradoreak ahalorde berezia izan behar du
- Edukia: kereilari eta kereilatuaren datuak + egitateak + inguruabarrak (instrukzioan
zehaztuta) + ikerketa-egitate eta kautela neurrien eskaera
- Dokumentu bereziak:
o Delitu pribatuetan (PKL 278, 279, 804, 805 art.):
 Adiskidetzearen saiakera edo adostasunik gabeko ekitaldiaren
ziurtagiria.
 Delitua prozesu batean egin bazen: epailearen lizentzia
- Fidantza: epaileak zehaztuko du. Salbuespenak: Ofenditua, jaraunsle edo ordezkari
legalak + Gizahilketa eta erahilketa delituetan: ondorengoak, aurrekoak… (kaltetuak)

d) Kereilaren eraginkortasuna (PKL 311, 312 eta 313 art.)


- Kereilaren bitartez: kereilaria alderdi bihurtu. Beharrezkoa: onarpena
o Onarpenik ez: auto arrazoituaren bitartez (eskumenik ez, delituzko izaerarik).
Aurkaratzeko aukera (aldez aurreko erreforma posible + apelazioa)

o Onarpena: kereilaria alderdi bihurtu = Eginbideak + kautelazko neurriak


burutuko, legez kontrakoak ez badira, beharrezkoak badira edo kereilaren
objektuari kalterik eragiten ez badiote
- Aurkeztea → delituaren preskripzio epea geldiarazi
- Behin aurkeztuta: uko egiten bazaio ≠ prozesuaren esekipena. Salbuespena: delitu
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
pribatuak.

III. ALDERDIAK INSTRUKZIOAN

A) Publikoak ez diren alderdi akusatzaileak


Alderdi guztiek dituzte honako aukera hauek:
- Egoki uste dituzten eginbideak eskatu (PKL 302, 311.1, 776.3, 777.2 art.), epaileak
egokitzat hartutakoak baino ez burutu.
- Instrukzioko jarduketen berri izan (PKL 302.1 art.), sekretupeko sumarioaren
kasuan izan ezik.
- Instrukzioan egiten diren eginbide guztietan parte hartu (PKL 302.1 art.)
Nahiz eta modu formalean prozesua aribidean ez egon, fiskaltzak eskatuta poliziak eginbiderik
eginez gero, “etorkizuneko” alderdiek parte hartu ahal izango dute (PKL
773.2 art.).

B) Ikertua edo auzipetua


Ikerketa ofizialaren printzipioa: epaileak ofizioz nahi dituen ikerketa-eginbideak egingo ditu,
instrukzioaren helburuak lortzeko (PKL 315.2, 777.1 art.).
Edozein inputazio-egintzarekin, defentsa-eskubidea sortuko da eta prozesuan jardun ahal izango du.
Beste eskubide batzuk ere bai: eginbideak ezagutzeko eskubidea, habeas corpus, ez deklaratzeko
eskubidea, bere buruaren aurka ez deklaratzeko eskubidea, errudun ez deklaratzeko eskubidea (EK
24 art.)

C) Ikertuaren edo auzipetuaren defentsa eskubidea


Arauketa: EK 24 art., PKL 118 (defentsa eskubidea), 520 (behin behineko espetxeratzea), 775.1
II art.(salbuespenak)

C1. Defentsa eskubidea inputazioaren ostean (PKL 118 art.):


- Edozein inputazio-egintzaren ostean defentsa eskubidea sortzen da eta ikertuari
jakinarazi behar zaio: egitateen berri ematen zaionean, atxilotzen denean (edo
bestelako kautela neurri bat ezartzean), auzipetzea erabakitzean, salaketa edo
kereila aurkeztean… (PKL 118.5 art.)
- Defentsa eskubidearen gainean jakinarazi behar zaio. Kontuan izan behar dira bere
adina, heldutasun maila, ezgaitasuna edo ulertzeko gaitasuna aldatzen duten zioen
arabera (PKL 118.1 art.).
- Edukia (PKL 118.1 art.): egitateak ezagutzeko eskubidea, aldez aurretik
jarduerak aztertzeko eskubidea, zigor prozesuan jarduteko eskubidea, abokatua
izendatzeko askatasuna, doako laguntza juridikoa eskatzeko eskubidea, itzulpen eta
interpretaziorako eskubdiea, norberaen kontrako deklaraziorik ez egiteko
eskubidea…
- Eskubidearen egikaritza: mugarik gabe, legeak zehaztutakoak salbu = abokatuaren
laguntza (konfiantzazkoa edo ofiziozkoa); komunikazio erreserbatua izateko
eskubidea galdeketa burutu baino lehen; abokatua aurrean egotea deklarazioetan,
ezagutze-saioetan, kareoetan eta egitateen berregitean… (PKL 118.2 art.)
- Ikertuaren ordezkaritza prokuradorearen bidez egingo da eta defentsa abokatuaren
bidez. Ikertuak izendatzen ez baditu, ofiziozkoak izendatuko zaizkio (PKL 118.3
art.).
- Abokatuarekin komunikazio erreserbatuak (PKL 118.4 art.).

C2. Defentsa teknikoa atxiloketa edo behin-behineko espetxeratze kasuan (PKL 520 art.
Salbuespenak: PKL 527 art.)
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
- Hizkera erraz eta ulergarrian idatziz leporatutako eskubideez informatua izateko
eskubidea + atxiloketaren gehienezko epea + Habeas Corpus jakinarazpena
- Edukia (PKL 520.2 art.): Isilik egoteko eskubidea, norbere buruaren aurka ez
deklaratzeko eskubidea, abokatua izendatzeko eskubidea, askatasun gabetzea
aurkaratzeko beharrezkoak diren eginbideak aztertzeko eskubidea, familiari
askatasun-gabetzea komunikatzea, berak aukeratutako hirugarrenarekin
komunikatzeko eskubidea, autoritate kontsularekin komunikatzeko eskubidea,
auzitegi-medikuak aztertzeko eskubidea, doako laguntza juridikoa jasotzeko
eskubidea.
- Abokatuaren izendapen askea. Izendatu ezean: ofizioz. Izendapena egiten denetik
abokatua agertzeko gehienezko epea: 3 ordu
- Abokatuaren laguntzaren edukia (PKL 520.6 art.):
o Bere bezeroari eskubideak jakinaraztea eskatu + azterketa medikoa eskatu.
o Parte hartzea: deklarazioetan + ezagutze saioetan + egitateen berregiteetan;
eta oharrak egitea, argitzeak eskatzea,…
o Ikertuari jakinarazi eginbideak egiteko baimena emateak/ez emateak dituen
ondoreak.
o Abokatuarekin elkarrizketa erreserbatua izateko eskubidea, baita
deklarazioa egin aurretik (PKL 527 artikuluan jasotakoari kalterik egin
gabe).
- Komunikazioen izaera erreserbatua (PKL 520.7 art.).
- Uko egiteko aukera (PKL 520.8 art.): Trafiko segurtasunaren kontrako delituen
prozesuetan, informazio argia eta nahikoa eskaini bazaio, hizkuntza argian, eta
eskubideari uko egiteak dituen ondorioak ondo azalduz gero.

IV. POLIZIA JUDIZIALAREN JARDUERA ATARIKO PROZEDURAN

A) Funtzioak
Garrantzia: mugikortasuna, egiteekiko hurbilkotasuna, ikerketarako prestakuntza…
Arazoak: arauketa kaskarra; ez dira arautzen eginkizun guztiak eta horiei emandako balio frogagarria
ez da argia: jurisprudentziaz baliatu behar.

Fiskaltza eta jurisdikzio-organoei laguntza ematea: hauen zuzendaritzaren menpe delituak ikertu
eta erantzuleak bilatu (EK 126 art, BJLO 547 art., PKL 282 art.): prozesua hasi aurretik + funtzio
zehatzak ahozko epaiketa prestatzeko

Funtzio zehatzak (BJLO 547 eta 549 art.):


- Erantzuleak bilatu, atxiloketak eta beharrezko eginbideak burutzea → epailearen
esku utzi.
- Delituaren inguruabarrak ikertu
- Fiskaltzak eta epaileak agindutako ikerketa-eginbideak burutu, lagundu eta
kooperatu; zitazioak egin
- Hertsadura beharrezkoa denean, JOk edo fiskaltzak agindutako jardunak materialki
gauzatu edo haien agindu edo ebazpenak betetzen direla bermatu
- Biktimari laguntza medikoa eman eta eskubideak jakinarazi
- Burututako eginbideei buruz lekuko gisa deklaratu

Polizia judizialak fiskaltzak edo JOk agindutako eginbideak burutu PKLk


eginbideak ez zehaztu → egitatearen arabera edozein eginbide
Eskubideak mugatzen dituzten eginbideak: epailearen baimena beharrezkoa
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
Eginbideak burututakoan:
- Gehienezko 24 orduko epean epaileari edo fiskaltzari jakinarazi (PKL 295 art.)
- PKL 284.2 eta 3 art.: Egile ezezaguna→ atestatua gorde helarazi gabe.
Salbuespenak:
• Bizitza, osotasun fisiko, askatasun, askatasun sexual edo korrupzioaren
kontrako delituak direnean.
• Atestatuaren ostean 72 ordu pasata eginbideek emaitzak badituzte.
• Fiskaltzak edo epaileak eskatuz gero.

Bi momentutan parte hartzea:


- Prozesu formala hasi baino lehen, ekimen propioz = PREBENTZIOZKO
EGINBIDEAK
- Instrukzio-fasea hasi ostean

B) Prebentziozko eginbideak
Arauketa: PKL 13 eta 284 art. Atariko prozeduran prebentziozko eginbide bereziak PKL
770 art. Epaiketa azkarretan PKL 796 art.

Egitateak ezagutu bezain pronto eginbideekin hasi → MF edo JOri jakinarazi Instrukzioa era
formalean hasten denean amaitu → epailearen esku utzi: eginbideak, delituaren elementuak
eta atxilotuak

Prebentziozko eginbideak: lehenengo eginbideak egitateak gauzatu ondoren burutu


beharrekoak, premiazko eginbideak (xedea ez da ikertzea) (art. 13 LECrim). :
- Ofenditu, kaltetu, familiakide eta beste pertsona batzuei babesa eman
- Desagertu daitezkeen frogak kontsignatu
- Egitateak konprobatzeko balio duen guztia biltzea (konbikzio-piezak)
- Delitu-egilearen identifikazioa
- Pertsona susmagarriak atxilotu

C) Poliziaren atestatua
Atestatua: bertan jaso PJren eginbideak. BALIOA = salaketa
Arazoa: PJ polizia zientifikoa bihurtu. Haren eginbideak → Eragin prozesal
garrantzitsuak → Jurisprudentziak (KA, AG) balioa zehaztu:

- Atestatua = prozesua hasteko salaketa. Balio frogagarria emateko → PJk ahozko


epaiketan lekuko moduan deklaratu behar atestatua berretsiz = atestatuaren
egitateak ahozko epaiketan kontuan hartu ahal dira, PJren deklarazioaren bitartez (≠
atestatua = froga)
- Atestatuaren edukia:
o PJren iritziak, lekukoen edo inputatuen deklarazioak… = salaketa. Balio
frogagarria izateko → ahozko epaiketan berretsi egin behar.
o PJren bulegoek (daktiloskopia, balistika…) egindako txostenak = peritu
txosten, baina berrespena eta ahozko epaiketan kontradikzioa eskatzen ditu.
o Eginbide objektibo eta eztabaidaezinak (bizilekuan sartze eta miaketa,
delitu goria...) = froga balioa (= dokumentuzkoa/periziala), ahozko
epaiketan kontradikzioa eskatzen ditu

D) Polizia judizialari egindako deklarazioak


EK 17 eta 24 art.; PKL 520 art. + eskubide eta bermeak aplikatu:
- Abokatuaren laguntza beharrezkoa
- Balio frogagarria izateko → Ahozko epaiketan berretsiak izan beharra
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
- ARAZOA: PJren edo IEren aurrean egindako deklarazioak ukatu/zuzendu:
- ARAZOA: froga bakarra poliziaren aurrean egindakoa + ahozko epaiketan ukatu:
absoluzioa, froga ahozko epaiketakoa delako.
 Auzitegi Goreneko II. salako akordioa: 2015eko ekainaren 3koa: ez dute
inolako balio frogagarririk (egelan eskuragarri).

V. INPUTAZIOA

Atariko prozeduran zehar, inputazio-maila desberdinak daude ahozko epaiketaren hasieran


akusaziora heldu arte.
Inputazioa = akusazioa egiteko aurretiko betekizuna.
Kontzeptua: modu arrazoitu batean pertsona konkretuari egintza zigorgarria leporatzea (inputatzeko
erak: PKL 118 art.). Inputazioak: ez dakar derrigorrez akusazioa.

Eragina: defentsa eskubidea sortzea.


- Abenduaren 4ko 53/1978 legea onartu baino lehen, inputazio formala bakarrik
sorrarazten zuen defentsa eskubidea (= prozesatze-autoaren bitartez bakarrik eskuratzen
zen abokatua izateko eskubidea). Horren ondorioz, akusatuaren eskubideen murrizketa.
- Gaur egun: edozein inputazio-egintza dakar defentsa eskubidea + prozesuko alderdi
bihurtzea.

Inputazioa zentzu zabalean vs inputazio formala


Inputazioa zentzu zabalean:
 Kontzeptua: modu arrazoitu batean pertsona konkretuari egintza zigorgarria leporatzea
(inputatzeko erak: PKL 118 art.). Inputazioak: ez dakar derrigorrez akusazioa.
 Modalitateak (prozesalak eta ez prozesalak): prozesuaren existentziaren jakinarazpena,
pertsona baten kontrako egintza prozesala burutzea, salaketa edo kereila onartzea,
kautela neurrien bat hartzea, prozesatze-autoa (PKL 118 art.).
Inputazio formala:
 Kontzeptua; pertsona zehatzaren inputazio judiziala, honen kontra kriminaltasunaren
zentzuzko zantzuak daudenean = inputazio judiziala.
Akusazioa aurkeztu ahal izateko aurreko betekizuna.
 Ondorioak = prozesuan alderdi gisa parte hartzeko konfirmazioa + ahozko epaiketa
zabaltzeko aukera (akusatzaileek hala eskatuz gero).

A) Prozesatzea

Kontzeptua: P. arruntaren inputazio judizial formala, inputatuaren kontra kriminalitatezko zantzu


arrazionalak (indicios racionales de criminalidad) daudenean ematen den autoa (PKL 384 eta 384
bis art.). Instrukzio fasean ematen da, bitartean. Prozesatze auto bta gure auka egoteak ez du esan
nahi beti akusatua izango garela.
Beti prozedura arruntean ematen da, formala.

Ezaugarriak:
 Epailearen ebazpen arrazoitua da prozesatzeko autoa → kriminaltasunaren zantzu
arrazionalen oinarria adierazten dira bertan
 Kriminaltasunaren zantzu arrazionalak = susmo hutsak baino gehiago (adierazi behar da
modu oinarrituan). Ikerketa- eginbideetan oinarritua (susmo hutsa baino gehiago, baina
konbikzio osoa baino gutxiago).
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
Salbuespenak:
- ZK 130 art.: zigor erantzukizuna azkentzen duten inguruabarrak: heriotza, kondena
betetzea, indultua, preskripzioa… Ez da autorik emango.
- Forudunak: prozesatze-autoa eman baino lehen: suplikatoria (ganberen baimena).

 Instrukzioko edozein momentutan eman daiteke. Prozesatzea = ikerketa eginbideetatik


ondorioztatutako elementu faktikoetan oinarrituta, epailearen balioespena → behin-
behineko inputazioa izan daiteke. Prozesaturik izan gabe instrukzioa amaituz gero →
largespena (PKL 641.2 art.).
 Autoan egindako kalifikazioak ez ditu alderdiak lotzen.
 Alderdiek eskatuta edo epaileak ofizioz.
 Eskumena: Instrukzioko Epaitegia

Ondorioak (PKL 384 II eta 118 art.)


 Prozesuaren alderdi bihurtu (prozesatu) + defentsa eskubidearen sorrera (abokatuaren
laguntza beharrezko bihurtu) + prozesuan parte hartzeko legitimazioa (eginbideak
eskatzeko eskubidea).
 Modu formalean leporatu: delituzko egitatea + parte-hartzea.
 Eginbideak ezagutzeko eta eskatzeko + aurretiazko froga eskatzeko eskubidea
 Kautela neurriak hartzeko aukera.
 Berarekin ez du derrigorrez akusazioa ekartzen. Baina, derrigorrezkoa da ahozko
epaiketa zabaltzeko eta ikertuaren kontrako akusazioa burutzeko.
 Ez du epaiaren edukia zehazten.
 Beste ondorio osagarriak: kasu batzuetan, gida-baimena kentzea, enplegu edo
kargualdiaren suspentsioa (PKL 384 bis art.).

Aurkaratzea (PKL 384 art.) Errekurtsoak


- Prozesatzea ukatzen duen autoaren aurkako errekurtsoa (PKL 384 VI art.):
erreforma-errekurtsoa (3 egun) → ezespena → Ahozko epaiketarako organo
eskudunaren aurrean prozesatzea berriz eskatzeko aukera (PA/AN)
- Prozesatze-autoaren aurkako errekurtsoa (PKL 384 V, VI eta VII art.): Erreforma (3
egun) → ezespena → apelazioa (5 egun).

B. Prozesatzerik gabeko prozesuak B1.

Prozedura laburtua
 Prozesatzerik ez dago, baina akusazioa egin aurretik → inputazio formala =
epailearen inputazioaren kontrola.
 186/1990 KAE: inputazio formalaren beharra (PKL 775 eta 779.1.4ª art.). Epaileak
ikerketa hastea beharrezkoa dela eta p. laburtuaren bitartez epaitu behar dela uste
duenean → pertsona susmagarriari egozten zaion gertakaria jakinarazi (defendatu ahal
izateko) + deklarazioa hartu. Ez dago prozesatzeko autorik, baina ustekabeko
akusazioak saihesteko, gutxienez epaileak aurretiazko eginbide bat burutu behar du:
pertsona susmagarriari egozten zaizkion egintzak jakinaraztea deklarazioa hartzean =
inputazio formala, akusazioa egin baino lehen.

B2. Epaiketa azkarrak (PKL 797 eta 800-802 art.)


 Ez dago prozesatzerik, baina Guardiako Epaitegiak inputazioa kontrolatu behar du.
 Guardiako Epaitegiak atestatua jasota → epaiketa azkarren betekizunak betetzen badira:
premiazko eginbideak burutu + inputazioa jakinarazi + alderdien entzunaldia.
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)

B3. Delitu arinengatiko epaiketak (PKL 962 art.)


 Delituaren berri izan ondoren → epaileak epaiketara deitu alderdiak.
 Ez da beharrezkoa inputazio formala. Ez dago prestatzeko faserik. Ez da inputazio
formalik egin behar fase batetik bestera pasatzeko.

VI. ATARIKO PROZEDURAREN AMAIERA

1) Sumarioaren bukaera (P. arrunta)

 Ofizioz (eginbideak nahiko badira) zein Fiskalak eskatuta (PKL 622.I eta II art.):
sumarioa ixteko autoa
o Ahozko epaiketarako eskuduna den organoari jardunak helarazi.
o Alderdi akusatzaileei jakinarazi. 10 eguneko epean ahozko epaiketarako
organoaren aurrean agertu
 Izapideak (PKL 622 – 633 art.):

INSTRUKZIOKO EPAILEA / INSTRUKZIOKO EPAITEGI ZENTRALA


Sumarioa ixteko autoa

Egintzak helarazi

TARTEKO FASEA

PROBINTZIA-AUZITEGIA / AUZITEGI NAZIONALA

Egintzak helarazi

ALDERDI AKUSATZAILEAK
Adierazi: Adostasuna / desadostasuna sumarioa ixteko autoarekin Epea:
10 egun alderdi bakoitzarentzako (PKL 627 art.)

- Adostasuna: largespena/ahozko epaiketaren irekiera eskatu


- Desadostasuna: osatzeko eginbideak eskatu

PROBINTZIA-AUZITEGIA / AUZITEGI NAZIONALA

Erabaki: Sumarioa ixteko autoa: berretsi / ezeztatu


- Autoaren ezespena: Instrukzioko Epaileari auzia berriro helarazi eginbide
berriak burutzeko.
- Autoa berrestea: Erabaki: largespen-autoa / ahozko judizioa irekitzeko autoa.

Sumarioa ixteko autoa berretsi → Ahozko epaiketa irekitzeko autoa

AHOZKO EPAIKETA
5. gaia. Atariko prozedura (Instrukzioa)
Alderdiei helarazi

ALDERDIAK
Kalifikazio idazkiak aurkeztu (epea: 5 egun, ez-komunak)
Ahozko epaiketaren jarraipena
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

2) Aurretiazko eginbideen bukaera (P. laburtua)

 Ofizioz edo fiskaltzak eskatuta (PKL 779 art.).


 Aurretiazko eginbideak bukatzeko autoaren erabaki posibleak: (PKL 779.1 art.):
o Egitatea ez da delitu / egitatearen egiletza ez dago nahiko justifikatuta /
ez dago egile ezagunik  largespena
o Egitatea delitu arina bada, organo eskudunari helarazi.
o Egitatea p. laburtuaren baitan epaitzen jarraitu.
o Baldintzak emanez gero, adostasun akusazioarekin,
prozedura presazko eginbideen bidez jarraitu.
 Izapideak (PKL 780 – 781 art.)

INSTRUKZIOKO EPAITEGIA / INSTRUKZIOKO EPAITEGI ZENTRALA

Aurretiazko eginbideak bukatzeko autoa

Eginbideak helarazi

TARTEKO FASEA

ALDERDI AKUSATZAILEAK
Adierazi: adostasuna / desadostasuna autoarekiko, eta kasua bada, akusazio idazkia
egin (idazki bakarra = ahozko judizioaren irekiera eskatu + akusazioa)

(epe komuna guztientzat: 10 egun)

- Adostasuna: Largespena / Ahozko epaiketaren irekiera eskatu


- Desadostasuna: Osatzeko eginbideak eskatu

INSTRUKZIOKO EPAITEGIA / INSTRUKZIOKO EPAITEGI ZENTRALA

Erabaki: Aurretiazko eginbideak bukatzeko autoa berretsi / baliogabetu

- Autoaren baliogabetzea: Eginbide berriak burutu.


- Autoaren berrestea: Largespen-autoa / ahozko epaiketa irekitzeko autoa.
6. gaia: Instrukzio-eginbideak
Autoa berresten bada → Ahozko epaiketa irekitzeko autoa

Inputatua epatu eta


akusazio idazkiak
helarazi

ALDERDI AKUSATUAK
Defentsa-idazkia aurkeztu

AHOZKO EPAIKETA

Auzia ahozko epaiketa burutuko duen organo eskudunari helarazi:

ZIGOR EPAITEGIA / ZIGOR EPAITEGI


ZENTRALA PROBINTZIA-AUZITEGIA /
AUZITEGI NAZIONALA
6. gaia: Instrukzio-eginbideak
6. GAIA: INSTRUKZIO-EGINBIDEAK

IKERKETA EGINTZAK

KONTZEPTUA. FROGA-EGINTZEKIKO DESBERDINTASUNAK

DEFINIZIOA (PKL 299 art.) Ikerketa-eginbideak edo egintzak = Atariko prozeduran


egindako jarduerak, egitateak eta ustezko egileen erruduntasuna ikertu eta egiaztatzeko
eta kalifikazioan eragina izan dezaketen inguruabar guztiak argitzeko. Amaitutakoan,
prestatutzat joko da ahozko epaiketa edo prozesua largetsi egitea erabakiko da.
Instrukzio-organoak agintzen ditu eginbideak, ofizioz edo MFk eskatuta, baina
materialki polizia judizialak egiten ditu.

• Burutzeko momentua: frogak ahozko epaiketan burutzen dira / ikerketa-egintzak,


aldiz, atariko prozeduran (instrukzioan) eta ez dute balio frogagarririk.
Salbuespenak:
 Aurretiazko frogak: ahozko epaiketako bermeak errespetatuz atariko prozeduran
burututako froga-egintzak, ahozko epaiketan froga moduan errepikatu ezin
direlako edo errepikatu behar izanez gero, prozesuaren esekipena ekarriko
luketelako. Adib. hiltzear dagoen lekuko baten deklarazioa.
 Aurrez osatutako frogak: egintzaren izaeragatik berez, ahozko epaiketan froga
moduan errepikatu ezin diren egintzak. Adib., PJren egintza objektiboak
(alkoholemia testa, erregistroa,...). PKL 730 art.
 Peritu-txostenak: normalean, instrukzioan burutzen dira, baina balio frogagarria
izateko ahozko epaiketan berretsi eta kontradikzioa bermatu beharko da.
• Helburua: ikerketa eginbideak: egitateei eta parte-hartzeari buruzko probabilitateak
egitea edo hipotesiak planteatzea / Frogak: jurisdikzio organoak epaia emateko
uste osoa lortzea
• Egintzaren emaitzetan oinarrituta, emandako erabakiak:
 Ikerketa-eginbidea → Instrukzioan zehar ematen diren autoak. Horiek emateko
JO ez da ziur egon behar.
 Froga-egintza → Ahozko epaiketaren amaieran epaiketa. JOak ziurtasuna lortu
beharko du kondenatzeko (bestela, in dubio pro reo)
• Eraginkortasuna: ikerketa-eginbideek → Ezin dute kondena-epaia oinarritu
(PKL 741 art.). / Frogek → erruduntasuna edo errugabetasuna oinarritzen dute.

MOTAK

HELBURUAREN ARABERA

 Ikerketaren iturriak bilatzeko zuzendutako ikerketa-eginbideak (leku itxian sartze


6. gaia: Instrukzio-eginbideak

hartzea eta grabatzea dispositibo elektronikoen bitartez; irudia hartzeko, jarraitzeko


eta lokalizatzeko dispositibo teknikoak;...)
 Berez, ikerketa-iturriak ematen dituzten ikerketa-eginbideak (lekukoen
deklarazioak, begi-ikuskapenak, kareoak, agiriak, identifikazioak…)

UKITUTAKO ESKUBIDEEN ARABERA

 Oinarrizko eskubideen murrizketa ekar dezaketen ikerketa-eginbideak (leku itxian


sartzea eta miaketa, komunikazio pertsonalen kontrola,…). Adib. Etxean sartzea
eta miaketa (oinarrizko eskubidea: bizilekuaren bortxaezintasuna, EK 18.2 art.).
"Egintza bermatuak" dira. Kasu honetan arau-hausterik egonez gero, bereizi egin
behar da: Konstituzioko baldintzak urratu diren (BJLO11.1 art.) edo legezko
betekizunak soilik (BJLO 238).
 Oinarrizko eskubideak ukitzen ez dituzten ikerketa-eginbideak (lekukoen
deklarazioak, perituen txostenak,…). Legezko betekizunak bakarrik kontrolatzen
dira. "Bermatu gabeko egintzak" dira.

AURRETIAZKO KONTUAK

 Ikasgai honetan aztergai diren ikerketa egintzez gain, PKLak premiazkoak edo
prebentziokoak direnak ere arautzen ditu ( PKL 13 art.).
 Kasu konkreturako bidegabea ez denean izan ezik, PKLak bi eginbide burutzera
behar du: begi-ikuskapena (epailearen azterketa) eta delituaren gorputzari lotutako
egintzak (PKL 366 art.).
 Oinarrizko eskubideak bortxatzen dituzten ikerketa-egintzak legez kontrakoak edo
debekatuak dira BJLO 11.1 art.).
 Europar Batasuneko beste estatu batean ikerketa-egintzak eskatu eta praktikatzeko:
24/2014 Legea, azaroaren 20koa, ekainaren 11ko 3/2018 Legeak aldatua, zigor-
arloko Ikerketarako Europako Agindua eransten duena. Helburua: mugaz gaindiko
kriminalitatearen aurka tresna bakarrarekin borrokatzea.

IKERKETAREN FUNTSEZKO MUINA

 Legeak ez ditu arautzen izan daitezkeen ikerketa-egintza guztiak, ez eta delitu-


egitate bakoitzari dagokionez egin behar direnak ere (desberdintasunak daude
lapurreta edo hilketa bat ikertzean). Praktikatu beharreko IIEE kasu zehatzaren
araberakoak izango dira. Baldintza: egokitasuna, egitatea frogatzeko balio izatea.
 Egin beharreko egintzek legezkoak izan behar dute, legezko aginduen arabera
egin behar dira, oinarrizko eskubideak urratu gabe.
 Legeak oinarrizko eskubideetan esku-hartzea dakarten IIEEak soilik arautu behar
ditu, bai eta ahozko epaiketan frogabide direnak ere.

DELITUA ETA HAREN INGURUABARRAK ZEHAZTEA

 Arazoa: PKLak ez du "krimenaren eszena" ikerketaren arrakasta lortzeko


aurretiazko elementu gisa arautzen. Krimenaren eszena = delitu-egitatea gertatu
6. gaia: Instrukzio-eginbideak
zen edozein leku, irekia edo itxia = funtsezko elementua, egileak aurkitzeko,
biktima babestu eta honen kaltea konpondu ahal izateko eta oro har, ikerketa egokia
egiteko. Horretarako beharrezkoa da krimenaren eszenan aurkitutako elementu,
objektu, aztarna, hondar biologiko guztiak behar bezala kontserbatzea.
 Delitua eta haren inguruabarrak zehaztea = Delituaren objektu materiala bilatu =
Nola egin den eta zer gertatu den (emaitza) argitu = Delituaren gorputza.
 Araudia: PKL 334-367 art. Oso zaharkitua, egungo egoerara egokitu gabe.

 Delituaren gorputza:
 Zentzu hertsian: delituaren objektua den pertsona edo gauza (adibidez, gorputza,
autoa, bitxiak …).
 Zentzu zabalean: delituaren erantzukizuna eta horren inguruabarrak argitzeko
froga gisa erabil daitekeen edo delitu-egitatearekin zerikusia izan dezakeen
edozein elementu. PKL 334 art.an erabilitako kontzeptua: "Instrukzio-epaileak
aginduko du hasierako uneetan delituarekin zerikusia izan dezaketen armak,
tresnak edo efektuak jasotzea, baldin eta delituaren tokian badaude, edo haren
inguruetan, errudunaren esku, edo ezagutzen den beste alderdi batean …"
(egia esan, hauek konbikzio-piezak dira).
 PKLak hainbat eginbide aurreikusten ditu delituaren gorputzari (zentzu hertsian),
konbikzio-piezei eta zantzuei (delituaren gorputzaren zentzu zabalean) eta
aurreikuspen komunei dagokienez:

DELITUAREN OBJEKTUA IZAN DEN PERTSONA EDO GAUZA DELITUAREN


GORPUTZA ZENTZU HERTSIAN) (PKL 334 eta hurr. art.)
HILDAKO PERTSONA

 Gorpua jasotzea eta haren egoeraren eta inguruabarren deskribapena (PKL 335. i,
340-342 eta 772.4 art.).
 Gorpua identifikatzea ( PKL 340 eta 341 art.) lekukoen bitartez egingo da, halakorik
balego; bestela → 24 ordu gorputegiak → identifikatu ahal izateko gauza
pertsonalak kontserbatzea.
 Istripu hilgarria trenbidean (PKL 354 art.): trena gelditzea gorpua trenbidetik
aldentzeko behar den denbora bakarrik (haren kokapena eta egoera jasoz) bidaiariei
ahalik eta kalte txikiena egiteko helburuz. Agintari judizialari abisua ematea, lehen
eginbideak instruitu eta gorpua altxatzea erabaki dezan.
 Bortxa-heriotzetan edo heriotzari buruz kriminaltasun-zantzuak daudenean egin
beharreko eginbideak: gorpua jasotzea (PKL 340 eta 772 4ª art.), gorpua
identifikatzea eta autopsia (PKL 343 eta 778.4 art.). Autopsia beharrezkoa da,
nahiz eta kanpoko azterketarekin heriotzaren eragilea zein izan den argi egon (PKL
343 eta 778.4 art.). Auzitegi Medikuntzako Institutuak edo Auzitegiko Institutu
Anatomikoak egingo du autopsia. Prozedura laburtuan, posiblea da autopsiarik ez
egitea ( PKL 778.4 art.).
 Aurrez osatutako frogaren balioa. Ahozko epaiketan irakurri beharko da.

LESIONATUTAKO PERTSONA

 Lesioak: auzitegiko medikuak beharrezko arretak ematen ditu → JOri zehaztutako


6. gaia: Instrukzio-eginbideak
aldietan parte emanez (PKL 355 art.).
 Pozoitze- eta lesio-delituetan egin beharreko eginbideak (PKL 350, 351, 355,
770.1º eta 796.1º art.): kaltetuei eman beharreko laguntza eta sendatzea, epaitegiko
mediku edo mediku partikularraren bitartez (azken kasuan epailearen kontrolpean).

GAUZA

 Deskribapena (PKL 335 i art.).


 Neurri espezifikoak, delituaren izaeraren arabera. Adib.: Administrazioaren esku
dauden dokumentu publikoak faltsutzea → agintariei erreklamazioa egitea peritu-
azterketa eta epailearen azterketa egiteko.
 Lapurreta-, ebasketa- eta maula-delituetan edo delituaren ondorio ekonomikoak
zehazteko edo gauzak badaudela agerrarazi behar den beste kasu batzuetan egin
beharreko eginbideak (PKL 364 – 365 art.): Lekukoen deklarazioak, zentro
ofizialeko ziurtagiriak, adituen txostenak,…
 Instrukzioa izapidetzen den bitartean, debekatzen zaio gauzaren jabeari gauza
entregatzeko erreklamazioa egitea (PKL 367 art.). Konfiskatzeko prozesua kontuan
hartzea hemen.
• Biktimaren ondasunak → berehalako itzulketa, ikerketa eginbideak burutzeko edo
froga baliabide moduan kontserbatzea beharrezkoa denean izan ezik.

KONBIKZIO PIEZAK (DELITUAREN GORPUTZA ZENTZU ZABALEAN)

BILKETA, DESKRIBAPENA ETA KONTSERBAZIOA (PKL 334, 335 eta 338 art.)

• Epailaren azterketaren eginbide osagarria


• Delituarekin zerikusia duen edozein gauza biltzea (armak, dokumentuak,
biktimaren arropak,…). Egitateen lekuan, inguruan edo inputatuaren eskuetan egon
daitezke.
• Aldi berean, peritu-txostena eta lekukoaren deklarazioa egiteko aukera.
• Elementuak epailea heldu arte beren lekuan mantendu ezin badira: PJk argazkiak
aterako ditu eta delituaren elementuak eta lekukoen datuak jasoko dira.
• Bildutako guztia → kontserbatu (edo organismo egokira bidali gordailatzeko),
alderdien eskura jartzeko; jarduketei atxikita geratuz. Instrukzioa amaituta →
Ahozko epaiketarako organo eskudunari bidaliko zaizkio.
• Batzuetan kontserbatzeko arazoak (substantzia arriskutsuak) → epaileak suntsitzeko
agindua autoz + laginak kontserbatu. Honela jasoko da autoetan.

MOLDEAK ETA PRENTSA-ALEAK BAHITZEA

Inprenta bidez egindako delituetan kasuetan (PKL 816 i art.)


6. gaia: Instrukzio-eginbideak

AZTERKETA KIMIKOAK (PKL 363 art.)

• Adib., gizahilketa pozoitzeagatik.


• Arauketa zaharkitua.
• Gaur egun instituzio publikoek burutu: Toxikologia Institutu Nazionala eta
Legezko Medikuntzaren Institutua, Justizia Ministerioaren menpekoak (PKL
796.1.6 art.).

GORPUTZA IKUSKATZEKO, AZTERTZEKO ETA INTERBENITZEKO


EGINTZAK (PKL 363 II art.)

• Egiaztatutako arrazoiak badaude: epaileak auto bidez erabaki dezake ikertuaren


lagin biologikoak eskuratzea, DNA profila zehazteko. Kasu honetan, ikerketa-
egintza = gorputzaren ikuskapen-, azterketa- edo interbentzio-egintzak.
• Proportzionaltasun eta arrazoizkotasun printzipioak aplikatu behar dira.

AURREIKUSPEN KOMUNAK

PERITUEN ESKU-HARTZEA (PKL 336-337 art.)

• Helburua: delituaren burutze-modua argitzea.


• Ikertua eta haren defentsa eginbideetara joan daitezke.
• Eginbide hau burutuko da beharrezkoa denean, toki, arma, tresna eta efektuak
delituarekin erlazionatuta dauden argitzeko egokia denean; edo jasotako frogetan.
Eginbidean jasotzen da deklarazioa eta txostena.

LEKUKOEN ESKU-HARTZEA (PKL 336-339 art.)

• Helburua: delituaren burutze-modua argitzea.


• Ikertutako pertsona eta haren defentsa lekukoen deklaraziora joan daitezke.
• Burutuko da delituaren objektua den pertsona edo gauza deskribatzeko beharrezkoa
denean, bai eta tokiak, armak, tresnak edo efektuak ere, baldin eta bertan egon
baziren edo ezagunak badira, delitua egiteko moduari eta moduari buruz,
antzemandako aldaketen arrazoiei buruz …

EPAILEAREN ESKU JARRITAKO, ENBARGATUTAKO, KONFISKATUTAKO EDO


ATZEMANDAKO ONDASUNEN DESTINOA (EFEKTU JUDIZIALAK) (367 bis-
septies)

• Epaitegietan lekua askatzeko eta atzemandako efektuen (droga adb.) izaeragatik


arriskuak saihesteko, horiek suntsitzeko agindua eman daiteke, behar adina lagin
utziz (PKL 367 ter art.)
• Legezko salerosketako efektuak badira: epaitza irmoa izan arte itxaron gabe sal
daitezke, konbikzio-piezak ez badira edo prozeduraren kontura geratzen badira
(produktu galkorrak, abandonatuak …).
• Aktiboak Berreskuratu eta Kudeatzeko Bulegoaren bidez saltzea. Salbuespenak
6. gaia: Instrukzio-eginbideak
(PKL 367 quater art.).

• Diru-bihurtzeko modalitateak (PKL 367 quinquies art.): irabazi-asmorik gabeko


erakundeei edo administrazio publikoei entregatzea; pertsona edo erakunde
espezializatu baten bidez; enkante publikoa. Beharrezkoa da aldez aurretik MF eta
pertsona interesdunei entzutea. Haren produktua kontserbazio- eta gauzatze- gastuei
aplikatzen zaie, eta soberakina epaitegiko gordailuen eta kontsignazioen kontura
doa, erantzukizun zibila eta kostuak ordaintzeko.
• Halaber, konfiskatutako ondasunak behin-behinean erabil daitezke, errentagarriagoa
bada edo zerbitzu publikoak emateko balio badu ( 367 sexies LECrim)

USTEZKO EGILEAREN NORTASUNA ETA BEREZKOAK DITUEN BESTELAKO


EZAUGARRIAK

IKERTUAREN IDENTIFIKAZIO FISIKOA

Ustezko delitugileak fisikoki aurkitzeko ikerketa eginbideak:

TALDEKO EZAGUTZE SAIOA (PKL 368-383 art.)

• Helburua: pertsona fisikoa aurkitzea, identifikazio fisikoa, pertsona ikerturik ez


dagoelako. Guztiz beharrezkoa denean bakarrik burutuko da.
• Balio frogagarria izateko: aurrean; epailea, Justizia Administrazioaren Letradua eta
ikertuaren abokatua (PKL 302 eta 520.2 art.).
• Ezaugarri fisiko antzekoak dituzten pertsonekin batera jartzen da pertsona
susmagarria.
• Aktan parte hartu duten guztien datuak jasotzen dira.
• Froga errepikaezina → aurrez osatutako froga. Beharrezkoa da akusatua berriz
ezagutzea ahozko epaiketan, baina, gogoratu ezean → akta irakurri eta balio
frogagarria emango zaio (PKL 730 art.).

IDENTIFIKATZEKO BESTELAKO MODUAK

• Fitxatutako pertsonen argazkiak (salaketaren balio).


• Bideokamera bidezko grabazioak, ahotsaren ezagutzea…
• DNA frogak.

USTEZKO DELITUGILEAREN INGURUABAR PERTSONALAK ZEHAZTEA

• Kasu honetan pertsona fisikoki identifikatua dago, baina bere inguruabar


pertsonalak zehaztu behar dira.
• Adina: Erregistro Zibilaren ziurtagiria (PKL 375 art.), NA (PKL 762.7 art.), gida-
baimena, pasaportea. Adina zehaztu behar da, gaitasuna zehazten duelako. Agirien
bidez zehaztea ezinezkoa bada, peritu-froga aurreikusten da
• Gaitasun mental eta intelektuala: perituen txostenak (PKL 380 eta hurr. art.). Dena
dela, legeak desberdintzen du: delitua nahasmendu mentaleko egoeran egiten bada
→ ahozko epaiketa burutzen da, baina absoluzio-epaia ematen da zentro
6. gaia: Instrukzio-eginbideak
psikiatrikoan barneratzearekin (ZK 20.1 art.). Delitua nahasmendu gabe egiten bada
→ epaiketa etetea, pertsona sendatu arte (PKL 383, 991-994 art.)
• Zigor aurrekariak: Zigortuen eta Auzi iheslarien Erregistro Nagusiko
ziurtagiriak (PKL 379 art.)
• Alkate eta poliziari portaeraren txostenak eskatzeko aukera (PKL 377 art.).
Zaharkituta dago aurreikuspen hau.

DOKUMENTUAK

 PKLak ez du dokumentala ikerketa-egintza gisa arautzen. Aipamen bakarra = PKL


726 art.: "Auzitegiak bere kabuz aztertuko ditu liburuak, dokumentuak, paperak eta
gainerako konbikzio-piezak, gertaerak argitzen edo egia seguruago ikertzen lagun
dezaketenak". Zentzu horretan arautzen den eginbide bakarra: liburuen eta paperen
erregistroa (PKL 573-578 art.):
 Erregistro eginbidearekiko lotura (PKL 546 art.).
 Delituarekin zerikusia duen edozein dokumentu jasotzea. Erregistroaren
prozedura eta betekizunak aplikatzen dira. Dokumentuak foliatu, zigilatu eta
sinatu beharra. Eskatutako dokumentuak aurkezteko betebeharra.
 Espedientea osatzen duten jarduketen multzoa (sumarioa, aurretiazko eginbideak,
premiazko eginbideak) = dokumentu konplexua. Espediente horretatik, alderdiek
ahozko epaiketan orri eta dokumentu zehatzak irakurtzea eska dezakete (PKL 730
art.), akusazio-idazkietan adieraziz: ahozko epaiketan irakurrita → Dokumentuzko
froga bihurtzen dira.
 Atariko prozeduran zehar, alderdiek dokumentu zehatzak aurkez ditzakete, eta
onartu egingo dira, hala badagokio (PKL 785.1 art.). Onartu ezean: alderdiek
eskaera errepikatu ahal izango dute ahozko epaiketaren hasieran.
 Batzuetan, txosten teknikoak, aditu-froga direnak, dokumentaltzat hartzen dira,
oker (ikus. PKL 788.2 art.).
 Badira beste dokumentu espezifiko batzuk, ikerketa-egintza eta froga ez direnak,
adibidez itzulpenak, edo zuzenean delituaren objektua direnak, faltsutze-delituetan
bezala (PKL 335 art.).

LEKUKOEN DEKLARAZIOAK (PKL 545 – 572 art.)

 Araudia: PKL 410-450 art.


 Lekukoa = ikerketa-iturria; lekuko-deklarazioa = ikerketa-bidea.
 Lekukoaren pertzepzioak atariko prozeduran aurkezteko egintza.

LEKUKOA

• LEKUKOA = epailea edo prozesuko alderdi ez diren hirugarren pertsonak,


egitateak zuzenean edo zeharka ezagutzen dituzten eta auzirako datu
garrantzitsuak eman ditzaketenak
• Zuzeneko lekukoak + zeharkako lekukoak (zuzeneko lekuko ezean baino ez dira
zeharkakoak onartuko)
• Batzuetan: biktima = lekukoa (bera baita delituaren lekuko izan den bakarra).
6. gaia: Instrukzio-eginbideak
• Ez dago gaitasun-baldintzarik. Fisikoki edo psikikoki ezgai diren pertsonei
bakarrik egon daitezke mugak (PKL 417.3 art.).

LEKUKOEN BETEBEHARRAK

a) Epailearen aurrean agertzea (PKL 410 art.)

• Estatuko eremuan bizi diren pertsona guztiek dute epailearen aurrean agertzeko
betebeharra (atzerritarrak barne). Ez agertzea → 200-5000 € arteko isuna, indar
publikoa erabiltzeko aukera eta zigor erantzukizuna.
• Salbuespenak (PKL 411 - 412 art.):
 Epailearen aurrean agertzetik eta deklaratzetik salbuetsita:
o Estatuko arrazoiak: errege, erregina, ezkontideak, erreinuaren
erregeordeak, printze oinordekoa eta erregeordeak.
o Nazioarteko zuzenbideko arrazoiak: Espainiako estatuan egiaztagiria
duten agente diplomatikoak eta haien senitartekoak
 Agertzetik salbuetsita baina ez deklaratzetik; deklaratu behar dute baina egin
dezakete: kasuaren arabera, beren egoitza ofizialean edo bizilekuan, edo idatziz.
o Errege-familiaren beste kide batzuk.
o Gobernuko presidentea, ministroak, KAren presidentea,
BJKNko presidentea…
o Diputatu, senatariak, BJKNko bokalak, KAko magistratuak

b) Dakiten guztia esango dutela zin edo promes egitea (PKL 433 – 434
art.)

• Zigor-adinetik gorakoentzat (18) bakarrik.


• Lekukoak → egia esan beharra. Aurreko kasuarena bezalako erantzukizuna.
• Lekukotza faltsua →= delitua (PKL 715 art.ren arabera, ahozko epaiketan
deklaratutakoagatik bakarrik ZK 458 art.ren arabera)

c) Dakitenari buruz deklaratzea

• Salbuespenak (PKL 416 – 417 art.):


• Familia-zioak: aurrekoak, ondorengoak, ezkontideak…
 Lanbide-zioak: abokatuak beren bezeroek jakinarazitako datuei dagokienez;
kleriko eta beste gurtza batzuen ministroak lanbidea dela-eta ezagututako
egitateei dagokienez (aitortza-sekretua); itzultzaile eta interpreteak.
 Funtzionario militar eta zibilak sekretua gorde edo hierarkiaren arabera beren
gainetik dagoenaren mende egon behar badute (delitua: ZK 198 art.)
 Itzultzaile eta interpreteak.
 Ezgai fisiko edo moralak
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

EGINBIDEA BURUTZEA (PKL 437 eta hurr. art.)

• Zitazioa: salaketa, kereila, deklarazio edo atestatuetan agertutako lekukoak deituko dira,
epaileak beharrezkoa ez dela uste duenenean izan ezik (PKL 421 art.). Zitazioak arau
orokorren arabera egingo dira (PKL 426, 166-182 y 661 art.). Premiazko egoeran,
litekeena da polizia judizialak berak ahoz berehalako zitazio pertsonala egitea, aurkitu
diren lekuan bertan (PKL 420-431 art.); baita beste bitarteko batzuen bidez ere (prentsa,
irratia, telebista …), lekukoaren nortasuna ez ezagutzeagatik beharrezkoa balitz.
• Lekua: organoaren egoitza. Salbuespenak
• PKL 412 art.ren salbuespenak
 Lekukoaren ezintasun fisikoa: epailea leku zehatzera doa (PKL 419 art.).
 Barruti judizialetik kanpo bizi bada lekukoa: exhorto bitartez, beste egoitza batean;
atzerrian badu egoitza: nazioarteko kooperazioa.
 Egitateen lekuan bertan egiteko aukera
 Bideokonferentziaz: lekukoa estatutik kanpo egonez gero edo barruan, oinarrituta
dagoenean
• Justizia Administrazioaren Letratuaren aurrean egingo da: galderak; izen-abizenak,
adina, lanbidea... (legearen galdera orokorrak) →→ egitateen adierazpena (idatzita
izan ditzaketen adierazpenak edo erantzunak irakurri gabe; gogoratzeko zailak diren
datuei buruzko oharren bat baino ezin da kontsultatu) → epaile eta alderdien galderak
→→ Delituaren objektuak erakusten zaizkio. Lekuko batzuk egonez gero, banaka egiten
da deklarazioa. Jakinarazten zaie egia esan beharra eta honela egin ezean, erantzukizun
kriminala izan dezaketela. Itzultzaileak egongo dira beharrezkoa denean.
• Galdera (argiak eta zuzenak) eta erantzunak: ahozkoak. Deklaratutakoa aktan jasotzen da
→ sinatu eta irakurtzeko aukera eman lekukoari; egin ezean, JA Letraduak irakurriko du.
• Biktima-lekukoak legezko ordezkariaz eta aukeratutako pertsonaz laguntzeko aukera
• Lekukoa adingabea edo gaitasuna judizialki aldatuta izanez gero →→ adituen edo
MFren parte-hartzea posible deklarazioan
• Deklarazioa amaitutakoan, epaileak deklaratzeko betebeharraren berri emango dio
lekukoari (PKL 446 art.) → Ahozko epaiketan deklaratutakoak bakarrik du froga-
eraginkortasuna. Salbuespena: PKL 730 + 448 art.

AURRETIAZKO FROGA (PKL 448 – 449 art.) (prueba anticipada)

• Ahozko epaiketan deklaratzeko ezintasuna →→ aurretiazko froga = ahozko


epaiketaren bermeak aplikatuta atariko prozeduran burututako froga eginbidea.
• Zioak aurretiazko froga burutzeko:
 Estatutik kanpo egotea ahozko epaiketaren momentuan.
 Hiltzeko nahiz ezintasun fisiko edo psikikoaren arriskua
• Instrukzioan deklarazioa hartzeko aplikatu bermeak (printzipioz, ahozko epaiketan
aplikatu beharko liratekeenak):
 Kontrakotasun Pº
 Deklarazioa egiten da aurrean izanik: inputatua, horren abokatua, MF eta alderdi
akusatzaileak (aukera ematea)
 Alderdiek galderak egiteko aukera
 Akta guztiek sinatuko dute
 Ahozko epaiketan akta irakurri behar 6. gaia: Instrukzio-eginbideak

LEKUKOTZA-EGINBIDE PERIFERIKOA

• Batzuetan, funtsezkoa da egintzak zuzenean ikusi ez dituzten lekukoek deklaratzea, hau


da, zeharkako ezagutza duten lekukoek = lekukotza-eginbide periferikoa (PKL 710 art.).
• Konstituzio Auzitegiak lekuko-eginbide periferikoa onartu du, baldin eta eginbide hori
ez bada egitateari buruzko kargu-froga bakarra, eta zuzeneko lekukoak deklaratu ahal
duen edo ez kontuan hartu barik. Hala eta guztiz ere, praktika judiziala ez da horren
aldekoa. Oro har zuzeneko lekukoak eskatzen dira.
• Egia esan, lekukotza periferikoa onartu beharko litzateke lekukorik egotea zaila den
delituetarako, hala nola genero-indarkeria, laneko jazarpena, tratu iraingarria …

LEKUKOAREN EGIATASUNA AURKARATZEA

• Nola bermatzen da lekukoek egia esateko betebeharra betetzen dutela? Gai korapilatsua.
• Aurreikusitako berme bakarra testigantza faltsua egiteko aukera da ( ZK 458 art.) isun
bat ezarriz. Hala ere, zigor-erantzukizuna ahozko epaiketan deklaratutakoagatik izango
da.
• PKLak ez du lekukoak "tatxatzeko" aukera aurreikusten; beraz, lekuko- adierazpenaren
atariko prozeduran zalantzarik izanez gero, idatziz jakinarazi beharko litzaioke epaileari.
Arazoa: praktikan idazkiak ez dira onartzen, eta ahozko epaiketan gertatzen denera
bidaltzen.

BEKALDURAK (KAREOAK)

• Arauketa: PKL 451-455 art.


• Edukia: aurrez aurre jartzea bi pertsona edo gehiago (lekukoak; lekukoak- ikertutako-
pertsonak…), haien adierazpenen artean kontraesanak daudenean. Helburua: egia nork
esaten duen zehaztea.
• Izaera subsidiarioa. Ezinbestekoa denean bakarrik burutuko da. Ikerketa-eginbidea
baino, egiaztapen-eginbidea da, deklarazioen artean kontraesanak egonez gero burutzen
dena.
• Ofizioz edo alderdi batek eskatuta burutuko da. Instrukzio epailearen aurrean egiten da;
JAren Letraduak kontraesanak dituzten adierazpenak irakurtzen ditu, horietan berresteko
eskatuz edo egokitzat jotzen dutena aldatzeko eskatuz, eta ados jartzeko gonbita eginez.
Esandako guztia aktan jaso eta sinatu egiten da.

PERITU-TXOSTENAK

• Peritua = ikerketa-iturria; aditu-txostena = ikerketa-eginbidea.


• Arauketa: PKL 456-485 art.
• Helburua: hainbat gaitan epaileek ez duten ezagutza ez-juridikoa ordeztea, aditua den
pertsona baten bidez. Peritu-txostenaren eginbidearen bidez, prozesuari buruzko
ezagutza espezifikoak ekartzen dira.
PERITUA (PKL 456 eta 457 art.) 6. gaia: Instrukzio-eginbideak

• Prozesurako funtsezkoak diren datuak lortzeko ikerketa eginbidea. Egitateak edo


inguruabarren bat argitzeko ezaguera zientifiko edo artistiko espezifikoak behar direnean
burutzen direnak.
• Perituak = prozesutik kanpoko 3. pertsonak (egitateak ikusi ere egin ez dituztenak),
ezagutza tekniko espezifikoak dituztenak, profesionalak edo praktikoak, epaileak ez
dituenak. Titulu profesionala izan dezakete, edo ez. Pertsona fisikoak edo juridikoak izan
daitezke. Titulazioa duten perituek dute lehentasuna (PKL 458 art.).
• Izendapena: ofizioz.
• Adituek inpartzialak izan behar dute (errefusatzeko aukera).
• P. laburtuan: peritu bakarra nahiko izan daiteke epaileak honela uste badu. Prozedura
arruntean, 2 behar dira, ezinezkoa denean izan ezik (PKL 459; 778.1 eta 788.2 art.).
• Aurretiazko froga gisa egiten bada, alderdiek beren perituak izendatzeko eskubidea
izango dute, alde bakoitzeko 1, beren kontura. Alderdi bat baino gehiago egonez gero,
ados jarriko dira izendapenean (PKL 471 art.).
• Perituek zerbitzu-sariak jasotzeko eskubidea dute.

PERITUEN BETEBEHARRAK

Izendapena egindakoan, perituek honako betebehar hauek izango dituzte:

EPAILEAREN AURREAN AGERTZEA (PKL 462 art.)

Ezin dute txostenik eman PKL 416 art.ren arabera deklaratzetik salbuetsita daudenak
= senitarteak eta abokatuak

ZIN EGITEA (PKL 474 art.)

Beren lanean zintzo jardungo dutela eta egia aurkitzeko eta deklaratzeko helburua
besterik ez dutela.

TXOSTENA EMATEA (PKL 475, 478 eta 481 – 483 art.)

• Epaileak txostenaren objektua zehaztuko du eta aztertzeko elementuak emango dizkio


• Azterketak eta eragiketak egin → txostena. Edukia: aztergaia den pertsona edo gauzaren
deskribapena; burututako azterketak eta eragiketak eta hauen emaitzak argitasunez;
konklusioak
• Non: epaitegian; egitateen lekuan; establezimendu egokietan (gaur egun, normalean,
zentro berezietan egiten da, nahiz eta legeak aurreikusi Instrukzioko Epaila eta JAren
Letraduaren aurrean burutuko dela).
• Alderdiek, MFak eta epaileak galderak egiteko aukera (PKL 484 art.).
• Txostenak balio frogagarria izateko → ahozko epaiketan berretsi behar. Gehienetan ez
dago desberdintzerik ikerketa-eginbide eta froga-egintzaren artean. Instrukzioan
burutzen da, delituaren zantzuak desagertzeko arriskuagatik. Beraz, azterketa atariko
prozeduran egiten da → txostena egin→ ahozko epaiketan froga gisa aurkezten da.

AURRETIAZKO FROGA ETA AURREZ OSATUTAKO FROGA (PKL 467 II, 471
eta 476 art.) (prueba anticipada y prueba preconstituída)
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

• Ahozko epaiketan eginbidea errepikatu ezin direnean → atariko prozeduran ahozko


epaiketaren bermeak aplikatzen dira (aurretiazko froga). Aplikatu beharreko bermeak:
 Perituak errefusatzeko aukera.
 Alderdiek peritu propioak izendatzeko aukera (bakoitzak bat).
 Txostena ematean alderdiak eta ordezkariak aurrean egoteko aukera, galderak egiteko
eta argitzeak eskatzeko helburuz.
 Txostena ahozko epaiketan berretsi beharra.
• Badaude zenbait txosten egiteaz arduratzen diren instituzio publikoak (toxikologia,
DNA…); Toxikologia Institutu Nazionala eta Legezko Medikuntzaren Institutua; Polizia
Zientifikoa (daktiloskopia, balistika…) → Kasu hauetan egindako txostenak egiatasun
presuntzioa dauka = Ez dago berretsi beharrik (aurrez osatutako froga da), alderdiek
aurkaratzen dutenean izan ezik.

EPAILE-AZTERKETA (PKL 326 – 333 art.)

• Araudia: PKL 326 – 333 art.


• PKLren izendapena: ”Begi ikuskapena”. Egitateen lekuaren azterketa, argazkiak
ateratzea… Delituak zantzuak uzten dituenean. Egitate zigorgarriak arrastorik uzten
badu, jaso eta kontserbatu egin behar dira; eta beharrezkoa izango da egitatearen
lekuaren eta horiekin zerikusia izan dezakeen guztiaren deskribapena egitea. Legeak
tokiko krokis bat jasotzeaz ere hitz egiten du (gaur egun zaharkituta dago, bideo- eta
argazki-erreportajeek ordezkatzen dute).
• Xedea: lekua aztertzea eta delituarekin zerikusia duen guztia jasotzea, ondoren froga gisa
erabiltzeko.
• Normalean beste eginbide batzuekin batera burutzen da: lekukoen deklarazioak,
txostenak, miaketa, ikertuaren deklarazioak, peritu-eginbideak, egitateak berregiteak…).
• Aztarnak desagertu badira, epaileak ikertu beharko du zergatik, modu naturalean,
ustekabean edo nahita izan den, eta zergatik.
• Egitateak arrastorik utzi ez badu, epaileak beste bide batzuetatik adierazi beharko du
delitua egin dela eta haren inguruabarrak.
• Pertsona ikertua eta haren abokatua agertzeko aukera bermatuta geratu behar da. Hauek,
oharrak egin ditzakete.
• Egindako guztia aktan jasotzen da, bertaratutakoek sinatuko dutena.

KRIMINALITATE ANTOLATUAREN KONTRAKO POLIZIAREN IKERKETA-


TEKNIKA ZEHATZAK

Aurrerapena komunikabideetan eta informazio teknologikoan → Ikerketa-teknika berriak


behar dira.

DROGA, ESTUPEFAZIENTE ETA BESTELAKO SUBSTANTZIEN IRKULAZIO EDO


EMATE ZELATATUA
• Araudia: PKL 263 bis art. 6. gaia: Instrukzio-eginbideak

• Drogen trafikoa eta antolatutako beste kriminalitate mota batzuk ikertzeko eginbidea.
• Ondorioa: polizia agentea salaketa jartzeko betebeharretik salbuestea, nahiz eta delitu bat
aurkitu eta objektu materiala izan.
• Eginbide honek substantzien, elementuen eta objektuen jarraipen polizial kontrolatua
legitimatzen du. Helburua: jatorria, helmuga eta ekoizpen- edo banaketa-sareen
arduradunak aurkitzea.
• Jatorria: Nazio Batuen 1998ko Vienako Hitzarmena eta 1985eko Schengengo
Hitzarmena.
• Delitu-tipologia: substantzia haluzinogenoak ekoizteko materialen narkotrafikoa,
fabrikazioa, garraioa edo banaketa, flora eta faunako espezie mehatxatuen edo babestuen
trafikoa, dirua faltsutzea…
• Baimena emateko organoak: instrukzioko epaitegia, MF eta PJko unitate organikoetako
buru edo agintari nagusiak.
• Ebazpen arrazoitua behar du, kasuz kasu baimentzen duena, eta honako hauek zehazten
dituena: baimenaren edo zaintzapeko entregaren xedea, substantzia mota eta kantitatea.
Honako hau baloratuko da: ikerketarako beharra-delituaren garrantzia-zaintza-aukerak.
• Drogak, substantzia psikotropikoak edo debekatutako beste substantzia batzuk, ekipoak,
materialak, eta delituaren ondoriozko ondasunak eta irabaziak estatuko lurraldetik
zirkulatzen, ateratzen edo sartzen uztean datza teknika, polizia tartean sartu gabe.
Helburua: tartean dauden pertsonak aurkitzea eta identifikatzea.

AGENTE EZKUTUA ETA AGENTE EZKUTU INFORMATIKOAK

• Araudia: PKL 282 bis art.


• Polizia-agenteak delitu-munduan sartzea, eta erakunde batean sartzea, desegiten
saiatzeko.
• Krimen antolatuaren kasuak. Bi pertsona edo gehiago elkartzea, delitu hauek
egiteko: giza organoen legez kontrako trafikoa eta transplantea; pertsonen
bahiketa; gizakien salerosketa; prostituzioari buruzko delituak …
• Baimena emateko organo eskudunak: instrukzioko epaitegia edo MF (IEri
jakinaraziz), ebazpen arrazoituaren bidez, ikerketaren helburuetarako beharra
baloratuz.
• Edukia: poliziak ustezko identitatepean jardutea eta delituaren objektuak eta tresnak
eskuratzea eta garraiatzea, eta konfiskazioa atzeratzea. Baita ikertutako agentearen
eta pertsonaren arteko elkarrizketak lortzea eta grabatzea ere. Barne Ministerioak 6
hilabeterako ustezko identitatea ematen dio agenteari, eta epe berdinetan luza
daiteke. Agenteak lortutako informazio guztia epaileari helaraziko zaio, eta lekuko
gisa deklaratuko du ahozko epaiketan, lortutako datuei dagokienez. Ezkutuko agente
gisa jarduten duten poliziako kideak inputaezinak izango dira, betiere delitua eragin
dutela jo ezin bada; eta salaketa jartzeko betebeharretik salbuetsita geratuko da.
• PKL 282.6 eta 7 art.: instrukzioko epaitegiak baimena eman diezaieke polizia
judizialeko funtzionarioei ustezko identitatearekin jarduteko komunikazio-kanal
itxietako komunikazioetan. Berariazko baimena beharrezkoa izango da: edukia dela-
eta legez kontrako fitxategiak trukatze edo bidaltzeko, eta emaitzak aztertzeko.
7. ikasgaia: Ikerketa egintza bermatuak
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

I. IKERKETA-EGINTZA BERMATUAK

 Ikerketa eta froga-egintza batzuek Konstituzioak ezarritako babes berezia dute. Beraz,
horiek burutzeko, legeak aurreikusitako betekizunetaz gain, konstituzio- betekizunak ere
kontuan hartu beharko dira.
 Legeak eragotzi egin nahi ditu ikerketa- eta froga-iturriak bilatzeko lanetan alderdi
prozesalen oinarrizko eskubideen urraketak. Arau-haustea gertatzen bada, froga-
eraginkortasuna deuseza izango da (BJLO 11.1 art. Legez kontrako edo debekatutako
proba). Honela, kasu batzuetan betekizun zehatzak ezartzen dira.

II. IKERTU-AUZIPETUAREN DEKLARAZIOAK

1. ORO HAR

 Araudia: PKL 385-409 art.


 EKren 24.2 artikuluak aurreikusitako norbere buruaren aurka ez deklaratzeko eta norbere
burua errudun ez aitortzeko eskubideekin zuzenean lotutako ikerketa- eginbidea da.
 Atariko prozeduran egin beharreko egintza. Auzian inputatuta dagoela egiaztatu bezain
laster, deklaratzera deitu behar zaio ikertutako pertsonari (PKL 486 eta 488 art.).
 Epaileak ikertuari deklarazioa hartzea aginduko du (ofizioz edo alderdi batek eskatuta),
egitateak ikertzeko egokitzat jotzen duen adina aldiz (PKL 385 art.).
 Deklarazioarekin zerikusia duten ikertu-auzipetuaren eskubideak (EK 24.2 art. + PKL
118 eta 520 art. Igorpena)

2. IKERKETA-DEKLARAZIOA (declaración indagatoria)

 Ikertuari hartutako lehen deklarazioa, 24 orduko epean, atxilotua izan den edo epailearen
aurren agertzeko deitu duten momentutik, MFk edo PJk galdeketa egin dion ala ez
kontuan hartu gabe (PKL 386 art.). Bertan, "Legearen galdera orokorrak" egiten zaizkio,
(izen-abizenak, ezizena, adina, eta gainontzeko inguruabar pertsonalak) erabat
identifikatzeko, zigor-aurrekariak ezagutzeko eta atxilotzeko arrazoia ezagutzen duen
zehazteko (PKL 388 art.).
 Jarraian egitateak eta erantzukizuna ikertzeko galderak egiten zaizkio.

3. GALDEKETA EGITEA

 Deklaratzeko zitazioan → adierazi beharko da ikertu/auzipetu edo lekuko moduan


deitzen zaion. Lekuko moduan agertu dena, deklarazioa amaitu ostean inputatzen

bada → Momentu horretan jakinarazi beharko zaio.


 Egindako galderak egitateak eta horietan ikertua-auzipetuaren parte hartzea ikertzera
bideratu behar dira. Zuzenak eta argiak izango dira; ezin dira iradokitzaileak edo
maltzurrak izan (PKL 389 art.).
 Galderak eta erantzunak ahoz egingo dira (salbuespenak) gazteleraz edo hizkuntza
koofizialetan (PKL 390, 398 art.). Beharrezkoa denean→ itzultzaile baten laguntza
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

eskatuko da.
 Indarra erabiltzeko debekua (debekatuta: tortura, tratu krudel edo jasangaitzak edo
baliabide tekniko, psikiko, kimikoak,…) (PKL 389 III, 391, 396.1 art.). Egonez gero
→ →Legez kontrako edo debekatutako froga (PKL 11.1 art.).
 Deklarazioan, ikertutako pertsonak honako eskubide hauek ditu:
 Isilik egoteko eskubidea, eta ez du deklaratuko nahi ez badu; galdera batzuei ez
erantzuteko eskubidea, eta epailearen aurrean bakarrik deklaratuko duela esateko
eskubidea (EK 24.2 art.; PKL 520.2 a eta 771.2 art.). Ez deklaratzea ≠ aitortza
 Bere buruaren aurka ez deklaratzeko eskubidea, bere burua erruduntzat ez jotzeko
eskubidea (EK 24.2 art.) (uko egin ahal zaio) → Egitateen beste bertsio bat eman
dezake, galdera batzuei bakarrik erantzun… Egia ez esateko eskubiderik aurreikusita
dago? Egile batzuen ustez, bai, ulertzen dute gezurra esateko eskubidea badagoela →
Izan ere, ez dago zehapenik gezurra esanez gero.
 Egoki deritzona adieraz dezake, egitateak azaldu, eginbideak eskatu (PKL 396 art.),
aurreko deklarazioekiko zuzenketak egin, argibideak eman, kontraesan...
→ Epaileak kontraesanak argitzea eska diezazkioke (PKL 405 art.).
 Delituaren elementuak erakusten zaizkio aintzatesteko edo ez, jatorriari buruz
galdetzen… (PKL 391 art.)
 Egitateen lekuan galdeketa egiteko aukera aurreikusten da (PKL 399 art.) eta baita
bideokonferentziaz ere (PKL 325 art.)
 Epaileak egokitzat hartzen dituen hainbeste aldiz dei diezaioke (ofizioz edo alderdiek
eskatuta) ikertu-auzipetuari deklaratzeko (PKL 385 art.) edo honek eskatuz gero (PKL
385, 400 art.)
 Ikertuaren deklarazioa = ahozko epaiketa zabaldu ahal izateko betekizuna.
 Iraupena: PKLak ez du gehienezko eperik aurreikusten. Erreferentzia bakarra: ikertuak
“beharrezko sen-baretasuna” galtzen duenean → deskantsatzeko gelditu beharko da
(PKL 393 art.)
 Aktan osorik jasoko dira galderak eta erantzunak eta deklarazioaren iraupena; ikertuak
akta irakurtzeko aukera izango du, eta egin ezean, JAren Letraduak irakurriko dio. Parte
hartu duten guztiek sinatuko dute (PKL 401 – 404 art.).

4. IKERTU-AUZIPETUAREN AITORPENA

 Erruduntasunak egitateak aitortzen baditu: epaileak beste bide batzuen bitartez egiaztatu
beharko luke (PKL 406 art.) (salbuespena: p. laburtuan eta epaiketa azkarretan:
adostasuna). Berriz ere deklarazioa hartuko zaio ikertuari, delituaren inguruabarrak eta
aitorpena egiaztatzen lagun dezakeen guztia azal dezan, eta lekuko diren edo horren berri
duten pertsonarik ezagutzen duen (PKL 406 II art.). Ahozko epaiketaren unea helduta
aitorpena froga bakarra balitz, epaielak absolbitu egin beharko luke.
 Aitorpena polizia judizialaren aurrean egiten bada: gaur egun ez du inolako froga-
eraginkortasunik. Ikus. AGren Osoko Bilkura ez-jurisdikzionalaren Erabakia, 2015eko
ekainaren 3koa (igorpena).

5. EGOERA BEREZIAK

 Atxilotua edo presoa inkomunikatuta egonez gero: inkomunikazioaren arauak aplikatuko


dira eta zaizkio irakurriko inkomunikazioaren oinarriak ( 407, 408 6.→gaia:
506- 511 LECrim).
Instrukzio-eginbideak

 Inkertu-auzipetua pertsona juridikoa bada: deklarazioa hartzen zaio berak bereziki


izendatutako ordezkariari, abokatuaren laguntzarekin. Deklarazioaren xedea da egitateak
eta inputatutako pertsona juridikoak eta esku hartu ahal izan duten gainerako pertsonek
parte hartzea ikertzea. Pertsona fisikoei aplikagarri zaizkien eskubide berberak
aplikatzen zaizkie (abokatu-laguntza, isilik egoteko eskubidea…). Pertsona juridikoa
ordezkatzeko izendatutako pertsona deklaraziora agertzen ez bada, ekitaldia egintzat
joko da, ez deklaratzeko eskubideari heltzen diola ulertuta ( 409 bis LECrim).

III. LEKU ITXIAN SARTZEA ETA MIAKETA

1. KONTZEPTUA

 Araudia: PKL 545 – 572 art.


 Ikerketa-egintza, kanpotik isolatuta dagoen esparru batean sartzean datzana, ikertu-
auzipetua bilatzeko edo ikerketa-iturriak bilatu eta jasotzeko helburuz (PKL 546 art.).
 2 eginbide desberdin dira, baina hertsiki lotuta (sarrera-miaketa): leku itxi batean sartzen
da erregistratzeko.
 Helburua: delituarekin zerikusia duten elementuak bilatzea (konbikzio-piezak) (PKL 546
art.) eta kautelazko neurriak hartzea (PKL 546, 553 artikulua).
 Garrantzitsua: eginbide hau errepikaezina da → ahozko epaiketan froga-balioa (PKL 574
art.).
 PKLak etxe/leku publikoetan sartzea bereizten du:
 Bizilekua (EK 18.2 art.; PKL 554 art.): Edozein eraikin edo leku itxi edo horien
edozein parte, baldin eta gune horren funtzio nagusia edozein espainiarren edo
estatuko lurraldean dagoen edozein atzerritarren eta beren familien bizitoki izatea
bada; merkataritzako ontziak; pertsona juridikoen kasuan, horien zuzendaritza-
zentroa den espazio fisikoa. AGren interpretazio zabala: bizitza pribatua garatzeko
egokia den esparru edo gelak. bizilekuaren bortxa- ezintasuna, titularraren adostasun,
epailearen baimen edo delitu goriaren kasuan izan ezik.
 Leku publikoa (PKL 547 eta 549 rt.): zerbitzu ofizial, militar edo zibilak betetzeko
eraikinak, elkarguneak edo olgetarako establezimenduak; orokorrean, bizilekua ez
den edozein leku.

2. BETEKIZUNAK

 Prozesua abian egon behar da.


 Lekuan ikertua-auzipetua edo delituarekin zerikusia duten elementuak aurki
daitezkeelako zantzuak; susmo zehatzak egon behar dira.
 Lekuko eta JALetraduaren agerpena (PKL 569 art.)
 Epailearen baimena: auto oinarrituaz, oinarrizko eskubidearen murrizketa delako
(PKL 546 eta 550 art.). Salbuespenak (PKL 553 art.):
 Pertsonaren kontrako espetxeratze-autoa.
 Delitu goria: delitua burutzearen unean, ondorengo pertsekuzioan.
 “Aparteko edo premiazko beharraren kasuetan”, talde armatuek edo terroristek
egindako delituei dagokienez.
 Titularraren adostasuna. 6. gaia: Instrukzio-eginbideak

3. BURUTZEA

 Segurtatze-neurriak: eginbidearekin hasi aurretik, pertsonak ihes egitea edo objektuak


desagerraraztea saihestu behar da, zaintza-neurrien bidez (PKL 567 art.). Gainera,
miaketa aldi baterako eten egin behar izanez gero, lokala edo miatu gabeko altzariak itxi
eta zigilatuko dira, eta ezin direla zigiluak kendu eta sarrailak ireki ohartaraziz (PKL 570
art.).
 Burutze materiala: Polizia Judizialari dagokio. Beharrezkoa izanez gero, indarra erabil
daiteke (PKL 568 art.). "Alferrikako ikuskapenak saihestu beharko dira, interesdunari
behar baino gehiago kalterik ez eragiten saiatuz, eta mota guztietako neurriak hartuko
dira haren ospea arriskuan ez jartzeko, betiere haren sekretuak errespetatuz, instrukzioari
interesatzen ez bazaizkio" (PKL 552 art.).
 Delituaren tresnak eta efektuak, liburuak, paperak edo kausarekin zerikusia izan
dezaketen aurkitutako elementuak jasoko dira (PKL 574 art.).
 Beharrezko agerpena: interesatua edo ordezkaria → adin nagusiko senidea → 2 auzokide
+ JAren Letradua (jasotako guztiaren egiazkotasunaren fedea ematen duena).
 JAren Letraduaren akta: miaketaren datuak biltzen ditu (nork egiten duen, agertutako
pertsonak, hasi eta amaitzeko ordua, miaketaren ordena eta emaitzak). Orrialde guztietan
sinatu beharko dute ekitaldian parte hartu dutenek (PKL 569 art.)
 Momentua: bizilekuaren miaketaren kasuan, egunez burutu behar da;. premiazko
egoeran, gauez ere bai (PKL 550, 570 art.). Leku publikoan bada, egunez edo gauez.

4. ONDORIOAK

 Epailearen baimenik izan ezean (BJLO 11.1 art.) →→ Oinarrizko eskubideak urratuz
lortutako frogak. Legez kontrako froga = Deuseza, balio frogagarririk ez. Eta froga
honetatik ondorioztatutako frogak ere deusezak izango dira.
 Legezko betekizunen urraketa egonez gero (adib. JAren Letradua falta da) →→ Balio
frogagarria izateko lekukoek ahozko epaiketan deklaratu beharko dute.

 Konstituzio eta legezko betekizunak betez gero→→ dokumentatutako frogaren balioa.


Ahozko epaiketan akta irakurtzea eta bildutako guztia aurrean izatea nahikoa izango da
balio fragagarria izateko.

IV. LIBURU ETA PAPEREN MIAKETA

 Araudia (PKL 573 – 578 art.). EKren 18.3 art.ren babesa.


 Miaketa eginbidearekin zerikusia (PKL 546 art.)
 Delituarekin lotutako edozein dokumentu jasotzea, delituaren objektua izategatik edo
egitateak argitzeko balio duelako. Miaketaren prozedura eta betekizunak aplikatzen dira.
Dokumentuak foliatu, zigilatu eta sinatu beharra. Eskatutako agiriak aurkeztu beharra.
 Kontabilitate-agiri eta dokumentuen miaketa: egitateak edo auzirako inguruabar
garrantzitsuak lortzeko zantzu sendoak eskatzen dira (PKL 573 art.).
 Notarioen protokoloen edo Erregistro ofizialen liburuak miatzeko: kasu bakoitzean
egokia den legea kontuan hartu behar (notariotza, hipoteka, merkataritza…) (PKL 578
art.) Oro har, ulegoan bertan miatu behar dira.
 Abokatuaren bulegoa miatu: elkargoaren dekanoa bertan, sekretu6.profesionala dela eta.
gaia: Instrukzio-eginbideak

 Kontsulatuen artxibo eta dokumentuak: bortxa ezintasuna (1961eko Vienako


Konbentzioa)

V. POSTA ETA TELEGRAFO BIDEZKO KOMUNIKAZIOEN


INTERBENTZIOA

 Araudia: PKL 579-588 art.


 EK18.3 art.: “Komunikazio pertsonalen sekretua bermatzen da, eta posta, telegrafo eta
telefono bidezkoak bereziki”. Komunikazioen sekreturako oinarrizko eskubidea. Ez da
absolutua eta jurisdikzio organoek muga dezaketa horretarako baldintzak emanez gero.

1. BALDINTZAK

 Epaileak, ikertuak bidalitako edo jasotako posta edo telegrafia komunikazioen gelditzea,
zabaltzea edo azterketa erabaki dezake (faxak, burofaxak eta giroak barne). Oro har,
edozein motatako euskarri fisikotan idatziz egindako komunikazioak, bidaltzaileak
adierazitako helbidean garraiatu edo entregatuko direnak).
 Betekizunak (PKL 579.1 art. ):
 Epailearen auto arrazoitua: pieza banandu eta sekretuan Pertsona ikertua egotea
(=prozesua abian)
 Ikertutako pertsona.
 Eginbide honen bitartez egitate edo garrantzizko inguruabarrak aurkitzeko edo
konprobatzeko zantzuak egotea.
 Delituak:
o Gutxienez 3 urteko espetxeratze zigorra duten doluzko delituak.
o Talde edo organizazio kriminalen barruan burututako delituak.
o Terrorismo delituak
• Ikertutako pertsonaren posta-komunikazioei eta komunikazio telegrafikoei eragiten die,
bai eta delitu-helburuetarako erabiltzen direnei ere.
• Epea: 3 hilabete. Luzagarria: epe berdin edo txikiagotan. Gehienez: 18 hilabete (PKL
579.2 art.).
• Epaile-erreserba: epailearen autoa beharrezkoa. Bidaltzaileen edo hartzaileen izenak eta
gelditu eta aztertu beharreko korrespondentzia /telegramak zehaztuko ditu.
Salbuespenak: :
 “Talde armatu edo elementu terroristen egintzekin zerikusia duten delituen
ikerketetan” “premiazko egoeran”: Baimena; Barne Ministroak edo Estatuko
Segurtasunaren Zuzendariak eman dezake → berehala epaileari jakinarazi eta 24
orduko epe barruan → berretsi edo baliogabetu neurria agindu zenetik 72 orduko epe
barruan (PKL 579.3 art.)
 Epailearen baimena ez da beharrezko izango honako kasu hauetan (PKL 579.4 art.):
o Posta igorpenak, kanpoko ezaugarri propioak direla eta gizabanakoaren posta
jasotzeko normalean erabiltzen ez direnak, salgaien garraio eta trafikorako baizik
edo kanpoan edukia konstanarazten denean.
o Bestelako bidaltze moduak, komunikazio irekiak formatu pean, zeinetan
ikuskapena baimentzen den.
o Igorpen motaren arabera, ikusketa aduana edo posta-araudiagatik.
• Eskabidea eta eginbidearekin lotutako jarduerakak pieza banandu6.eta
gaia:sekretuan bilduko
Instrukzio-eginbideak

dira, auziaren sekretua erabaki ez bada ere.

2. KORRESPONDENTZIA GELDITZEA, ZABALTZEA ETA


AZTERTZEA

• PKL 580-588 LECrim.


• Korrespondentzia gelditzea: azterketa egiteko korrepondentzia atxikitzean datza.
Instrukzioko epaileak agintzen du neurria, baina poliziak, Posta Administratzaileak edo
Bulego-buruak materialki komunikazioak (korrespondentzia edo telegramen kopiak)
geldiarazi (PKL 563, 580 art.). → epaileari helarazi (PKL 581, 582 art.).
• Jarraian, posta-komunikazioei dagokienez (telegrafikoak beti irekiak direlako): irekiera
eta azterketa. Jurisdikzio organoa da irekitzeko ahalmena duen bakarra (PKL 586 i
art.). Ekitaldian honako hauek egongo dira: ikertua edo ordezkaria (uko egin diezaioke,
eta berdin irekiko da) eta JAren Letradua. Egintzan auzirako garrantzitsuak diren
komunikazioak hautatzen dira eta harekin zerikusirik ez duena itzultzen da. Auziarekin
zerikusia duen komunikazio oro → alderdi guztientzat eskuragarri. JAren Letraduak
aktan dokumentatzen du ekitaldian gertatutako guztia, eta bertaratutako guztiek sinatzen
dute.

3. FROGA-EMAITZEN ERABILERA

• Posible al da informazioa erabiltzea beste prozedura desberdin batean lortutako


informazioa? Beste delitu batzuen ustekabeko aurkikuntza badago? (PKL 579 bis art.):
 Lortutako datuak ikerketa- eta froga-egintza gisa erabil daitezke neurria agindu zen
prozesu penalaz bestelako prozesu penal batean.
 Partikularren lekukotzak lortuko dira injerentziaren legezkotasuna ziurtatzeko eta
beharrezko aurrekariak, hasierako eskaera, erabakia,... bilduko dira.
 Ustekabean aurkitutako delituari dagokionez eginbidearekin jarraitzeko:
beharrezkoa: epaile eskudunaren baimena + ustekabeko aurkintzuaren modua
ebaluatu + bere momentuan eginbidea eskatzeko ezintasuna.
• Eginbidearen betekizunei dagokienez:
 Konstituzio- betekizunak bete ezean (adib. baimen judiziala falta. BJLO 11.1 art.) =
deuseza = balio frogagarririk ez + eta hauen ondorioz lortutako frogek ere ez dute
balio frogagarririk izango
 Legezko betekizunak errespetatu ezean. Deuseztasuna (PKL 238 art.) → baina
lortutako datuak beste frogabide batzuen bitartez frogatu ahal dira.
 Legezko eta konstituzio-baldintza guztiak betez gero → ahozko epaiketan balio
frogagarria (aurrez osatutako froga).

VI. LEKU PUBLIKOETAN FILMAZIO-EGINBIDEA

• Abuztuaren 4ko 4/1997 LO, apirilaren 16ko 596/1999 EDk garatua. Arau hauek
poliziako agenteei leku publikoetan gertatzen dena bideokamerekin filmatzea
ahalbidetzen die, herritarren segurtasuna bermatzeko eta kale indarkeria saihesteko
helburuarekin. Hala ere, ikerketa-egintza bihur daiteke, delituak edo ikerketan laguntzen
duten datuak atzemanez gero. Arazoa: intimitateari eta norberaren irudiari buruzko
oinarrizko eskubideak daude jokoan (EK 18.1 art.). 6. gaia: Instrukzio-eginbideak

• Gobernuaren ordezkariak baimena ematen du bideokamerak instalatzeko, arrazoitutako


ebazpen baten bidez, magistratu bat buru duen batzorde batek aldeko txostena eman
ondoren. Txosten hori loteslea da legezko baimen- irizpideak urra daitezkeela uste badu
(3 art.) (proportzionaltasuna, egokitasuna eta gutxienezko esku-hartzea). Hala ere,
poliziak bideokamera mugikorrak instalatu ahal izango ditu, gehieneko urgentziagatik
edo baimena lortzea ezinezkoa denean, baina 72 orduko epean horren berri emango dio
segurtasun indar eta kidegoen probintziako arduradun gorenari (5.2 art.).
• Delituak filmatuz gero → epaileari berehalako jakinarazpena, 3 eguneko gehienezko
epean, atestatuaren helarazpenarekin. Filmazioa osorik bidali beharko da.
• Grabazioak salaketaren balioa du, baina balio frogagarria izan dezake poliziak ahozko
epaiketan deklaratuz gero.
• Filmazioak ez dira suntsituko zigor-prozesua amaitu arte. Horrela, alderdien esku
egongo da horiek ikustea ( 8.1 eta 9.2 art.).

VII. ZUZENEKO GORPUTZ-INTERBENTZIOAK

• Abiapuntua: EK 15 = Bizitza eta osotasun fisiko eta morala. Ikerketa-eginbide


batzuek, hala nola gorputz-errekonozimenduak, eskubide horri eragin diezaioke.
• Deigarria da gai honetan PKLan araudi falta.
• Bereizketa: barne-erregistroak/saio erradiologikoa egitea/lagina lortzea.
• Eginbideak askotarikoak izan daitezke: odola ateratzea, giza substantziak aztertzea
(listua, gernua, hazia …), erradiografiak, baginako edo uzkiko ukipenak, test
psikiatrikoak …
• DNAa ikertzeko laginak hartzearen aipamen berezia.

1. DNA IKERTZEKO LAGINAK HARTZEA

• Delituzko egitatean, haien inguruabarrak eta ustezko egileak ezagutzeko aukera ematen
duen ikerketa- edo froga-egintza. Datu-base batean identifikatzeko edo artxibatzeko egin
daiteke. Hainbat eskubide ukituta geratzen dira: osotasun fisikoa, intimitatea, nork bere
buruaren aurka ez deklaratzea…
• PKL 363 art.: instrukzio epaitegiak, auto arrazoituaz, pertsona susmagarriaren lagin
biologikoak hartzea agindu dezake. Baldintza: behar-beharrezkoak izatea DNA- profila
lortzeko. Honetarako → gorputzaren araketa, azterketa edo interbentzio egintzak erabaki
ditzake (proportzionaltasun eta arrazoizkotasuna).
• Polizia zientifikoak laginak hartzen ditu eta azterketa auzitegiko talde tekniko batek
egiten du, laborategi ofizial batean. Funtsezkoa da zaintza-katea, balio frogagarria
duelako.
• Abokaturaren laguntza gabe egin daiteke, laginak abandonatuta daudenean edo
ikertutako pertsonak baimena ematen duenean.
• Urriaren 8ko 10/2007 LOren, 3. XG

2. ALKOHOLEMIA- ETA SUBSTANTZIA PSIKOTROPIKOEN TESTA

• Araudia: 14 6/2015 Legegintzako Errege Dekretua, urriaren 30ekoa, Trafikoari buruzko


Legearen testu bategina onartzen duena, eta 1428/2003 Errege Dekretua, azaroaren
21ekoa, Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra onartzen duena. 6. gaia: Instrukzio-eginbideak
• Trafiko-segurtasunaren aurkako delituetan: alkoholdun edari edo drogen eraginpean
ibilgailuak gidatzea
• Poliziak burutzen eginbidea delituaren gorputza zehazteko.
• Aurrez osatutako froga da, errepikaezina → Eraginkortasun frogagarria izango du
ahozko epaiketan. Horretarako, baldintza zehatzak bete behar dira:
 Alkoholemia-kontrola egin beharra dago.
 Defentsa eskubidea: bigarren froga burutzeko aukera + txiza edo odol- egiaztatze
froga egiteko aukera jakinarazi behar zaio pertsonari.
 Beharrezkoa: kontradikzioa, ahozkotasuna eta ahozko epaiketan agenteen berrespena.

VIII. IKERKETARAKO BITARTE TEKNOLOGIKOAK XEDAPEN


OROKORRAK (PKL 588 bis a – 588 bis k art.)

1. KONSTITUZIO IZAERAKOAK

• Araudia: PKL 588 bis a – 588 bis k art.


• Xedapen orokorrak honako ikerketa eginbideak burutzeko: telefono eta telematika-
komunikazioen intertzeptazioa, ahozko komunikazioak hartzea eta grabatzea dispositibo
elektronikoen bitartez, irudia hartzeko, jarraitzeko eta lokalizatzeko dispositibo
teknikoak, informazio bilketa eta masibodun dispositiboen miaketa eta ekipo
informatikoen gaineko urruneko miaketa.
• 2015etik aurrera, araudiak eginbide horien inguruan sortutako konstituzio-
jurisprudentzia jasotzen dute (bere garaian araudirik eza zela-eta sortua).
• Helburua: jurisdikzio-organoak ezarritako oinarrizko eskubideei ezarritako muga
bidezkoa dela eta behar bezala oinarrituta dagoela zehaztea eta kontrolatzea.

A. EPAILEAREN BAIMENA

• Epailearen baimena, auto arrazoituaren bidez.


• Ofizioz edo alderdiek eskatuta.
• MF o PJaren eskaeran jakinaraziko dira: egitatearen eta pertsona ikertuaren deskribapena,
kriminalitatezko arrazoiak eta indizioak, ikertu/auzipetuaren identifikazio-datuak,
neurriaren hedapena, PJren unitate arduraduna, exekuzio- modua, iraupena eta neurria
burutuko duen subjektu derrigortua
• Eskaera egindakoan, 24 orduko epe barruan epaileak autoa emango du.
• Autoaren edukia: ukituen identitatea, neurriaren hedapena + arrazoitzea, PJren unitate
arduraduna, iraupena, modua eta ondorioei buruzko informazioaren aldizkakotasuna,
helburua, subjektu derrigortua.
• Neurriaren kontrola. Poliziak epaileari neurriaren garapen eta emaitzei buruzko
informazioa eman beharko dio aldizka.

B. EGOKITASUNA

• Egokitasuna: eremu objektibo-subjektibo-iraupenaren arabera.


• Egokitasuna autoan oinarrituta egon behar da.
C. ESPEZIALITATEA: DELITU ZEHATZAREN IKERKETA
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

• Eginbidea delitu jakin bat ikertzeari lotuta erabakitzen da = ezin da egin delituak
bilatzeko, deliturik egin den argitzeko, …
• Beraz, abian den ikerketa bat beharrezkoa da.

D. EZOHIZKOTASUNA ETA
BEHARREZKOTASUNA: AZKEN
BALIABIDEA

• Azken baliabidea izan behar da. Ikerketarako baliagarriak diren eskubideentzat hain
kaltegarriak ez diren neurriak ez daudenean egingo da.
• Egiten ez bada, egitatea aurkitzea edo egiaztatzea, egileak zehaztea… ikerketa zaila
izango litzateke.

E. PROPORTZIONALTASUNA

• Proportzionaltasuna, kasuaren inguruabarrei, ukitutako eskubide eta interesei, interes


publikoari eta hirugarrenen interesei dagokienez.
• Baloratu: egitateen larritasuna, garrantzia soziala, eremu teknologikoa, zantzuen
intentsitatea eta eskubidearen mugapenarekin lortuko den emaitzaren garrantzia.

F. IRAUPENA

• Neurriaren arabera. Muga komuna: egitateak argitzeko beharrezko denbora.


• Luzatzeko aukera: epaile eskudunaren auto arrazoituaz, ofizioz edo MF edo PJren
eskaeran, epea amaitu baino lehen. Erabakia: 2 eguneko epe barruan. Eskabidean
neurriaren txostena eta jarraipena justifikatzen duten arrazoiak jaso behar dira.

2. IZAERA ARRUNTEKOAK

A. BANANDUTAKO PIEZA SEKRETUA

Ez da beharrezkoa sekretua dekretatzea. Neurriaren eskaera eta harekin lotutako ondorengo


jarduketa guztiak pieza banandu sekretuan egingo dira.

B. HIRUGARREN PERTSONAK UKITZEA

Neurria hartu daiteke nahiz eta hirugarren pertsonak ukitu. Telefono-intertzeptazio batean,
adibidez, hirugarren pertsona baten komunikazioari eragin diezaioke, interbenitutako
telefonoa erabiliz gero.

C. LORTUTAKO INFORMAZIOAREN ERABILERA BESTE


PROZESU BATEAN ETA USTEKABEKO AURKITZEAK
(PKL 579 bis art.ra igorpena)

D. NEURRIAREN AMAITZEA
• Epailearen erabakiaz, neurria hartzea oinarritu zuten inguruabarrak
6. gaia:desagertzean edo
Instrukzio-eginbideak

emaitzik ez dagoela agerikoa denean.


• Betiere, autoz zehaztutako epea amaitutakoan.

E. ERREGISTROEN SUNTZITZEA

• Prozedura erabaki irmoaz amaitzen denean  jatorrizko erregistroen ezabatzeko eta


deuseztatzeko agindua. JAren Letraduaren zaintzapean kopia kontserbatuko da.
• Betearazpena amaitu/preskripzioa/largespen librea/absoluzio-epai irmoa eman zenetik 5
urte pasata  kopien suntzitzea; baldin eta epailearen ustez konsebatzea beharrezkoa ez
bada.

F. SEGURTATZE NEURRIAK (PKL 588 octies art.)

• Fiskalak edo polizia judizialak pertsona fisiko edo juridikoari eska diezaioke sistema
informatikoan sartutako datu edo informazio zehatzak gorde eta babesteko, lagatzeko
baimen judiziala lortu arte. Horrela, epailearen baimenik gabe jardunez oinarrizko
eskubideak urratzea saihesten da, baina baita ikerketarako datuak galtzea ere.
• Kontserbazioa: gehienez 90 eguneko epea, behin bakarrik luza daitekeena lagapena
baimendu arte, edo gehienez 180 egun.
• Pertsona fisikoek edo juridikoek laguntza eta sekretua emateko betebeharra dute.

IX. TELEFONO ETA TELEMATIKA-KOMUNIKAZIOEN


INTERTZEPTAZIOA (PKL 588 ter a-588 ter m art.)

• PKLren aintzinatasunak eragotzi zuen, ikerketa-eginbide gisa, posta eta telegrafoaz


bestelako komunikazioak interbenitzea. Besteak beste, telefonoa, faxa, posta
elektronikoa edo bat-bateko mezularitza-sistemak sarearen bidezkoak (Whatsapp,
SMS, Twitter …).
• 1988. urteaz geroztik, lehengo 579 artikuluaren bidez arautu zen, telefono bidezko
komunikazioak intertzeptatzeko eginbidea, baina oso eskasa zen eta hutsunez beterik
zegoen. Horrek jurisprudentzia-lan nekeza eragin zuen (KA eta AG), eta legearen
gabeziak bete zituen, ikerketa-neurria gauzatzeko baldintzak eta betekizunak ezarriz.
• 13/2015 Lege Organikoak erreforma sakon bat eragin zuen, jurisprudentziak ezarritako
betekizunak jasoz. Araudi berria telefono edo telematika-komunikazio guztietan
aplikagarria da.
• Intertzeptazioaren eginbideak komunikazioen sekreturako eskubidean du
eragina(EK18.3 art.).
• Komunikazioen intertzeptazioa: telefono-komunikazioak (bi pertsonarenak edo
gehiagorenak) bere baliabide posible guztietan edo telematikoetan ezagutzea,
horretarako konfiguratutako aparatuen bidez.

1. KONSTITUZIO-BETEKIZUNAK

Konstituzio-betekizunak es errespetatzeak BJLO 11.1 artikuluaren aplikazioa dakar:


lortutakoak debekatutako edo legez kontrako frogak izango dira, EKren 18.3 artikuluak
aurreikusitako oinarrizko eskubideak urratzeagatik. Horren ondorioz, lortutako frogak ez du
inolako froga-eraginkortasunik, eta intertzeptaziotik eratorritako gainerako froga- iturriek
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

ere ez dute izango.

A. EREMUA

PKLak zehazten zein kasutan den posible intertzeptazioa:

• Ikertuak erabilitako terminalak edo komunikazio-bideak


• Komunikazioen edukira edo komunikazio-prozesuari elkartutako datuei elektronikoetara
heltzea. Ikertuak haietan parte hartzen badu igorle edo jasotzaile moduan. Berdin da
ikertua titularra edo erabiltzailea den.
• Barne hartuta: biktimaren terminalak edo komunikazio-bideak, haren bizi edo
osotasunarentzako arriskua dagoenean.

B. EPAILEAREN BAIMENA: AUTO ARRAZOITUA (art. 588 ter


d LECrim)

• Auziaren instrukzio organoak bakarrik erabaki dezake neurria eta auto arrazoitu bidez
egin beharko du. Honek zehaztuko du polizia judizialaren jarduera eremua.
• Arrazoiak: autoan, oinarrizko eskubidea mugatzea justifikatzen duten erantzukizun
kriminalaren zantzuak jaso behar dira; pertsona jakin batek delitua egin duela
ondorioztatzeko moduko egitate zehatzak egon behar dira (arauketa berriarekin ezin dira
lehen ohikoak ziren praktikak egin, hala nola, inprimatutako ereduak erabiltzea edo
bidalketa bidezko motibazioa (Fiskaltzak edo PJk eskaeran alegatutako arrazoietara).
• Eskatu ahalko da neurria idatziz. Eskaeraren edukia: zenbaki, terminalaren
identifikazioa; konexioa; komunikazio-bidea identifikatzeko beharrezko datuak;
hedapena; erregistroa eta edukiaren grabazioa; haren jatorri edo helmugaren ezaguera;
lokalizazio geografikoa;...
• Salbuespena: “Premiazko egoeran…banda armatu edo elementu terroristen
jarduerarekin lotutako delituak”. Baimena: Barne Ministroa edo Segurtasuneko
Estatuko Idazkariak  Epaileari zuzeneko komunikazioa eta 24 orduko epean  Neurria
agindu zenetik 72 orduko epean berretsi beharko da.
• Auto arrazoitua beharrezkoa izango da, halaber, dagokion luzapena baimentzeko. Hori
eskatzeko, poliziak elkarrizketetako pasarteen transkripzioa aurkeztuko du, neurriari
eustea gomendatzen duten informazio garrantzitsuak adieraziz.
• Neurria burutzean epaileak poliziaren jarduera kontrolatuko du. Polizia judizialak 
epailearen esku utziko ditu, erabakitako aldizkakotasunaz: euskarri digital desberdinetan,
pasarte interesgarrien transkripzioak eta grabazioak osorik (PKL 588 ter f art.).
• Kolaborazioa edo sekretua gorde beharra: PKLak aurreikusten du zerbitzu-emaileen eta
komunikazioa telefonoaren bidez edo beste edozein komunikazio-bide edo - sistemaren
bidez, sekretupean, eman dezakeen edozein pertsonaren laguntza eta sekretua gordetzeko
betebeharra aurreikusten du, eginbidea gauzatu ahal izan dadin ( 588 ter e LECrim).

C. HASITAKO PROZESUA

Abian den prozesu batek egon behar du. Ezinezkoa da neurria adostea erantzukizun
kriminalaren zantzuak bilatzeko, baizik eta horiek aurrez egon behar dute pertsona jakin
baten aurka.
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

D. NEURRIAREN BEHARRA

Neurriak izan behar du delitua edo haren inguruabarrak ikertzeko bide bakarra (PKL 588 bis
a 5 art.). Eskuragarri egon daitezkeen beste ikerketa-bide batzuk hartu behar dira kontuan.

E. PROPORTZIONALTASUNA

Delituen larritasunarekin lotuta. Honako kasu hauetan baino ez da posible (PKL 588 ter a
art.):
 PKLren 579.1 art.ko edozein delitu (gutxienez 3 urteko espetxeratze zigorra duten
doluzko delituak; alde edo organizazio kriminalen barruan burututakoa; terrorismo
delituak) edo
 Baliabide informatiko edo informazio, komunikazio edo komunikazio-zerbitzu
bestelako teknologia bidez burututako delituak.

ESPEZIALITATEA

Espezialitatearen betekizun orokorra aplikatzen da. Neurria egitate jakin baten ikerketarekin
lotuta egon behar da ( PKL 588 bis c 3 art.).

LORTUTAKO INFORMAZIOAREN ERABILERA BESTE PROZESU BATEAN ETA


USTEKABEKO AURKITZEAK (PKL 579 bis art.ra igorpena)

KONTRAESANA: ALDERDIEK GRABAZIOAK ESKURA IZATEA

 Sekretua altxatuta eta neurria amaitutakoan  alderdiei eman emango zaie grabazio eta
transkripzioen kopia.
 Pertsonen bizitza intimoaren aldeak baztertuko dira.
 Alderdiek, baztertuak izan ziren baina garrantzitsutzat hartzen dituzten
komunikazioak sartzea eskatzeko aukera  Epaileak erabakiko du.

HIRUGARRENEN BABESA

Epaileak  intertzeptatutako komunikazioen parte hartu duten pertsonei jakinaraziko die


injerentzia, eta, ezinezkoa, desproportzionatua denean edo etorkizuneko ikerketetarako
kaltegarria izan daitekeenean izan ezik (PKL 588 ter I 3 art.).

HIRUGARRENAK UKITZEA

3. pertsona baten terminaletan edo komunikazio-bideen intertzeptazioa erabakitzeko


baldintzak:
 Informazioa trasmititzeko edo jasotzeko ikertua bide honetaz baliatzen dela ageria
izatea, edo
 Titularrak zilegizkoak ez diren helburuetan ikertuarekin kolaboratzen duenean, edo
haren jardueratik etekinak ateratzen duenean.
 Dispositiboa hirugarrenek maltzurkeriaz bide telematikoaz erabiliz gero, titularrak
ezagutu barik.
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

IRAUPENA ETA LUZAPENA

 Proportzionaltasunaren betekizunarekin lotuta (PKL 579 eta 588 ter g art.). Ezin da
denboran mugarik gabeko neurria izan. Neurria ezartzen duen autoak epe zehatza,
proportzionatua eta arrazoitua ezarri beharko du.
 Iraupena: 3 hilabete baimendu egin zenetik, epe berdinetan luzagarria. Gehienez: 18
hilabete.

LEGERIA ARRUNTAK EZARRITAKO BETEKIZUNAK

Legezkotasun arrunteko betekizunen bat urratzen bada, lortutako froga-iturria deuseza


izango da (BJLO 238 art.), baina intertzeptazioaren ezagututako egitateak edo datuak
gainerako frogabideen bitartez egiazta daitezke. Gainera, deuseztasuna ez da zabaltzen
zeharka lortutako frogetara.

POLIZIAREN JARDUERA

 Neurria epaileak erabakitzen du, baina, materialki, polizia judizialak gauzatzen du, haren
agindu zuzenen pean jardunez. Hau da, poliziak laguntza ematen dio epaileari neurria
aurrera eramateko eta haren jarraibide zuzenak beteko ditu.
 Poliziak epailearen esku utziko ditu zehaztutako aldizkakotasunaz: euskarri digital
desberdinetan, pasarte interesgarrien transkripzioak eta grabazioak osorik, jatorria eta
helmuga zehaztuz eta zigilu, informazioaren osotasuna eta benetakotasuna sinadura
elektronikoz edo beste modu fidagarri baten bitartez ziurtatuz.

ELKARRIZKETAK AUKERATZEA

 Grabazioak epaileari entregatu ondoren, egitateekin lotutako elkarrizketak hautatu behar


dira.
 Kanpoan geratzen dira ikertu gabeko pertsonen arteko grabazioak. Hala ere, PKL
588 ter c artikuluak zehaztutakoa hartuko da kontuan (batzuetan hirugarren pertsonen
terminalak edo komunikazioak ukituta gera daitezke).
 Kanpo geratzen dira, halaber, kausarekin zerikusirik ez duten elkarrizketak. Ikertuaren
elkarrizketak izan arren, baliteke elkarrizketa batzuek auziarekin loturarik ez izatea.
 Bazterketak kontraesanarekin egin behar dira, alderdiei alegazioak egiteko aukera
emanez.

GRABAZIOAK AHOZKO EPAIKETAN ERREPRODUZITZEKO BEHARRA

Grabazioak frogabide bihurtzeko, ahozko epaiketan entzun beharko dira.

TRAFIKOKOAREN DATU ELEKTRONIKO EDO ELKARTUA PROZESUARI


GEHITZEA (PKL 588 ter j art.)

 PKLak hainbat xedapen tekniko ere baditu, ikertuaren elkarrizketak eskuratu, erabili eta
artxibatu ahal izateko.
 Epailearen baimena behar da terminal jakin batetik sortzen diren elkarrizketak
intertzeptatzeko, baina, kasu batzuetan, baita trafikoko datu 6.elektronikoetara edo
gaia: Instrukzio-eginbideak

komunikazio-prozesuarekin lotutako datuetara jotzeko ere (adibidez, une jakin batean


telefonoa edo erabiltzailea non dagoen jakitea).

ZERBITZU-EMAILEEN ARTXIBO AUTOMATIZATUETAN DAUDEN DATUAK (


588 ter j LECrim)

 Epailearen baimenarekin zerbitzu-emaileen artxibo automatizatuetako datuak prozesuan


sartzeko lagatzeko aukera.
 Zerbitzu-emaileek edo komunikazioa errazten duten pertsonek gordetako datu
elektronikoak, komunikazio elektronikoei buruzko datuak atxikitzeari buruzko legeria
betez.

ERABILTZAILEAK, TERMINALAK ETA KONEKTIBITATE- DISPOSITIBOAK


IDENTIFIKATZEKO BEHARREZKO DATUAK ESKURATZEA (PKL 588 ter k – m
art.)

 IP zenbakiaren bidezko identifikazioa: polizia judizialak IP helbide batetik delitua egin


dela ezagutzen duenean, baina ekipamenduaren identifikazioa edo kokapena ezezaguna
denean: zerbitzu-emaileei laguntzeko betebeharra errekeritzeko eskatuko dio JIri.
 Terminalak identifikatzea aparatua edo haren osagaiak identifikatzeko kodeak (adib.
IMEI, PIN) jasoz: polizia judizialak baliabide teknikoak erabili ahal ditu, epailearen
baimenik behar izan gabe.
 Titularrak, terminalak edo konektagarritasun-gailuak identifikatzea: poliziak eta MFak
zuzenean zerbitzu-emaileei zuzendu ahal zaizkie.

AHOZKO KOMUNIKAZIOAK HARTZEA ETA GRABATZEA DISPOSITIBO


ELEKTRONIKOEN BITARTEZ (PKL 588 quater a – e art.)

 Araudia: 588 quater a – e art.


 Ukitutako eskubideak: Ek 18.1, 2 eta 3 art.: komunikazioen sekretua, bizilekuaren
bortxaezintasuna, intimitatea eta norberaren irudia.
 Eginbidearen garrantzia: leku publiko edo ireki batean bi pertsona edo gehiagoren artean
izandako elkarrizketa jaso eta grabatzeak ikerketarako funtsezko datuak eman ditzake.
 Muga: PKLak ez du uzten grabazio bereizi gaberik egiten, baizik eta ikertuaren topaketa
zehatzetara mugatzen dela, eta leku zehatza konkretatuz.

BAIMENA

 Epaileak ikertuaren ahozko zuzeneko komunikazioak hartzeko eta grabatzeko gailu


elektronikoak bide publikoan/espazio irekian/etxean/beste leku itxi batzuetan jartzeko eta
erabiltzeko baimena eman ahal izango du.
 Entzuteko eta grabatzeko gailuen kokapena: etxebizitzaren kanpoaldea/barrualdea edo
leku itxia.
 Etxean edo espazio pribatuan sartu behar bada, neurria ezartzen duen autoak sartzea ere
arrazoitu beharko du.
 Irudiekin osatzea posiblea izango da, baldin eta epailearen autoan berariaz
6. gaia: baimentzen
Instrukzio-eginbideak

bada.

BALDINTZAK

 Ikertuak beste pertsona batzuekin izandako topaketa zehatz batean edo batzuetan
egindako komunikazioak, aurreikusteko moduko zantzuak badaude.
 Delitu hauetako bat bada:
 Gutxienez 3 urteko espetxeratze zigorra duten doluzko delituak.
 Talde edo organizazio kriminalen barruan burututako delituak.
 Terrorismo delituak

 Arrazoiz aurreikustea egitateak argitzeko eta egiletza egiteko funtsezko datuak eta froga-
garrantzia dutenak emango dituela.
 Epailearen ebazpena: leku edo bulego zehatza jaso behar du + ikertuaren topaketa.

KONTROLA

 PKL 588 bis g artikuluaren xedapen orokorretara igortzea. Polizia judizialak grabazioen
eta irudien jatorrizko euskarria edo kopia elektroniko kautoa jarriko du epailearen eskura
+ elkarrizketa interesgarrien transkripzioa.
 Txostenak parte hartzen duten eragile guztiak identifikatuko ditu.

NEURRIAREN AMAIERAREN ONDORIOAK

Neurria amaitu ondoren, epailearen beste baimen bat beharko da topaketa berriak
grabatzeko.

IRUDIA HARTZEKO ETA JARRAITZEKO ETA LOKALITZATZEKO


DISPOSITIBO TEKNIKOAK (PKL 588 quinquies a – c art.)

 Araudia: 588 quinquies a – c art.


 Leku publikoetan burututako ikerketa-egintza. Leku publikoetan filmatzeko
eginbidearekiko lotura (6. gaian).
 Ukitutako eskubideak: komunikazioen sekretua, intimitate eta norberaren irudia (EK
18.3 eta 18.1 art.).

OBJEKTUA ETA BAIMENA

LEKU EDO LEKU PUBLIKOETAN IRUDIAK HARTZEA

 Polizia judizialak ikertuaren irudiak lortu eta grabatu ahal izango ditu, baliabide
teknikoen bidez, leku edo espazio publiko batean dagoenean, baldin eta hori beharrezkoa
bada delituaren tresnak edo efektuak errazago identifikatzeko/aurkitzeko, edo egitateak
argitzeko datu garrantzitsuak lortzeko.
 Posible da, hirugarrenei eragiten badie ere, baldin eta neurria hartu ezean, zaintzaren
erabilgarritasuna nabarmen murriztuko balitz edo pertsona horiek ikertuarekin eta
egitateekin duten harremanaren zantzu oinarridunak badaude. 6. gaia: Instrukzio-eginbideak

SEGIMENDUA EGITEKO ETA LOKALIZATZEKO GAILUAK EDO BALIABIDE


TEKNIKOAK ERABILTZEA

 Epaileak baimena eman ahal izango du, auto bidez, segimendua egiteko edo
lokalizatzeko gailuak edo baliabide teknikoak erabiliz (adibidez, geolokalizazioa edo
GPS bidezko posizionamendua).
 Beharraren arrazoi egiaztatuak eta neurria proportzionatua izatea eskatzen du.
 Gailua berehala ez jartzeak ikerketa zapuztuko duen beldur izateko larrialdiko arrazoiak
daudenean: poliziak ahal bezain laster jarri ahal izango du, epaileari horren berri emanda,
eta gehienez 24 orduko epean. Epaileak neurria berretsi edo berehala uztea erabaki ahal
izango du epe berean. Azken kasu horretan, jarritako gailutik lortutako informazioak ez
du ondoriorik izango prozesuan.

IRAUPENA

 3 hilabete, baimen-egunetik hasita.


 Salbuespenez: luzapenak epe bererako edo laburragorako, 18 hilabetera arte.

ERABILERA

 Poliziak jatorrizko euskarriak edo benetako kopia elektronikoak emango dizkio epaileari,
hala eskatzen duenean eta ikerketaren amaieran.
 Informazioa zaindu egin beharko da, erabilera desegokiak saihestuz.

INFORMAZIO BILKETA MASIBOAREN DISPOSITIBOEN ERREGISTROA (PKL


588 sexies a – c art.)

EPAILE BAIMENA

 Araudia: 588 sexies a – c art.


 Ukitutako eskubideak: komunikazioen sekretua, datuen babesa, intimitatea eta
pribatutasuna (EK 18.3, 18.4 eta 18.1 art.).

EPAILEAREN BAIMENA: MOTIBATZE BEREZIA

 Motibazio indibidualizatua: bizileku baten miaketa egin behar denean eta aurreikusten
denean atzematea ordenagailuak, telefono- edo telematika- komunikazio tresnak edo
informazio digitala masiboki biltegiratzeko gailuak edo datuen gordailu telematikoak
eskuratzeko gailuak, epailek bere ebazpenean, agenteek gailuen informaziora sarbidea
izateko arrazoiak ere eman beharko ditu. Erregistroaren arrazoibide orokorrak ez du
balio datuetarako sarbidea justifikatzeko, motibazio indibidualizatu bat behar da.
 Epailearen ebazpenak miaketaren baldintzak eta irismena finkatuko ditu, eta datu
informatikoen kopiak egitea baimendu ahal izango du + datuen osotasuna eta horiek
babesteko bermeak ziurtatzeko beharrezko baldintzak.
 Salbuespenak:
 Bilatzen diren datuak beste sistema informatiko batean edo haren
6. gaia: zati batean
Instrukzio-eginbideak

biltegiratuta daudela pentsatzeko arrazoi oinarridunak badaude, erregistroa handitu


ahal izango dute, eta epaileak baimendu beharko du. Premiazko egoeran, poliziak
edo MFak egin ahal izango dute, eta epaileari berehala emango diote egindakoaren,
formaren eta emaitzaren berri, betiere 24 orduko gehienezko epe barruan. Epaileak,
arrazoituz, jarduna errebokatu edo berretsiko du, gehienez 72 orduko epean,
intertzeptazioa agindu zenetik zenbatzen hasita.
 Neurria ezinbesteko bihurtzen duen konstituzio-interes legitimoa dagoen presazko
kasuak: poliziak konfiskatutako gailuaren datuak zuzenean aztertu ahal izango ditu,
epailearei berehala jakinaraziz, eta, betiere, 24 orduko gehienezko epean, idatziz
arrazoiak adierazita. Epaileak 72 orduko gehienezko epean errebokatu edo berretsiko
du.
 Laguntzeko betebeharra zehazten da, behar den informazioa emanez. Salbuespena: ezin
zaie aplikatu ikertu-auzipetuari, ezta deklaratzeko betebeharretik salbuetsitako pertsonei
ere, ahaidetasunagatik eta sekretu profesionalagatik.

SARBIDERA MUGAK

 Leku itxien miaketan gailuak konfiskatze hutsak (hasieratik ez zen aurreikusi


konfiskatzea) ez du edukira sartzea legitimatzen, baina epaileak gerora baimendu dezake.
 Ikertuaren etxetik kanpo konfiskatutako gailu elektronikoen informaziorako sarbidea.
Miaketa bati lotu gabeko konfiskazio-kasuak dira. Aurreko arauak aplikatzen dira:
baimen judizialaren beharra.

EKIPO INFORMATIKOEN GAINEKO ERREGISTROAK (PKL 588 septies a


– c art.)
 Araudia: 588 septies a – c art.
 Ukitutako eskubideak: komunikazioen sekretua, datuen babesa, intimitatea eta
pribatutasuna (EK 18.3, 18.4 eta 18.1 art.).
 Edukia: identifikazio-datuak eta kodeak erabiltzea, softwarea instalatzea, urrutitik eta
telematikoki aztertzeko aukera ematen dutenak titularrak edo erabiltzaileak jakin gabe
ordenagailuaren, gailu elektronikoaren, sistema informatikoaren, datu informatikoak
masiboki biltegiratzeko tresnaren edo datu-basearen edukia.
 Gailurako sarbidea baimenduta (adibidez, ordenagailu eramangarri bat), sistemaren,
programaren, datuaren, testuaren eta abarren edozein elementu arakatu daiteke.

BALDINTZAK

 Epailearen baimena auto bidez.


 Delitu hauetako batekin lotutako ikerketa:
 Erakunde kriminalen barruan egindako delituak.
 Terrorismoa.
 Adingabeen edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonen aurkako delituak.
 EKren aurkako delituak, traizioa eta defentsa nazionalari buruzkoak.
 Bitarteko informatikoen edo informazioaren teknologiaren, telekomunikazioaren edo
komunikazio-zerbitzuaren bidez egindako delituak.
AUTOAREN EDUKIA 6. gaia: Instrukzio-eginbideak

Autoan zehaztuko dira:


 Ordenagailuak, gailu elektronikoak, sistema informatikoak, datuak biltegiratzeko
bitarteko informatikoak...
 Datuen edo fitxategien irismena, atzemateko modua eta kontrola gauzatzeko
softwarea.
 Agente baimenduak.
 Kopiak egiteko eta kontserbatzeko baimena.
 Datuen osotasuna zaintzeko neurriak.

LANKIDETZA BEHARRA

 PKLak justiziarekin lankidetzan aritzeko betebeharra ezartzen du: zerbitzu-emaileak,


datu-baseen arduradunak …
 Salbuespena: ikertua edo auzipetua, eta ahaidetasun eta sekretu profesionala dela eta
deklaratzeko betebeharra ez duten pertsonak.

IRAUPENA

 Beste neurri batzuetan baino iraupen mugatuagoa.


 Hilabete 1.
 Luzapena: aldi berdinetan, gehienez 3 hilabetez.

POLIZIAREN DATU-BASEAN INSKRIPZIOA EGITEKO DNA-REN AZTERKETA

 DNAren datuak erabiltzea kondenatuen datu-base batean sartzeko


 ZKren 129 bis art.: “Si se trata de condenados por la comisión de un delito grave contra
la vida, la integridad de las personas, la libertad, la libertad o indemnidad sexual, de
terrorismo, o cualquier otro delito grave que conlleve un riesgo grave para la vida, la
salud o la integridad física de las personas, cuando de las circunstancias del hecho,
antecedentes, valoración de su personalidad, o de otra información disponible pueda
valorarse que existe un peligro relevante de reiteración delictiva, el juez o tribunal
podrá acordar la toma de muestras biológicas de su persona y la realización de análisis
para la obtención de identificadores de ADN e inscripción de los mismos en la base de
datos policial. Únicamente podrán llevarse a cabo los análisis necesarios para obtener
los identificadores que proporcionen, exclusivamente, información genética reveladora
de la identidad de la persona y de su sexo.
Si el afectado se opusiera a la recogida de las muestras, podrá imponerse su ejecución
forzosa mediante el recurso a las medidas coactivas mínimas indispensables para su
ejecución, que deberán ser en todo caso proporcionadas a las circunstancias del caso y
respetuosas con su dignidad”.
 Ukituak laginak jasotzearen aurka egiten badu, nahitaez betearaztea ezarri ahal izango
da, laginak hartzeko ezinbestekoak diren gutxieneko derrigortze-neurriak erabiliz; neurri
horiek, betiere, kasuaren inguruabarren araberakoak izan beharko dute, eta duintasuna
errespetatu beharko dute. Manuak kondenatuaren DNA laginak biltzeko aukera ematen
du, baita koaktiboki ere, identifikazio datuak poliziaren datu- base batean sartzeko, eta
horrek ekarriko du identifikazioa erraztea etorkizuneko delituen kasuan.
6. gaia: Instrukzio-eginbideak

 Neurriak badu garrantzia sexu-indarkeriako eta genero-indarkeriako delituei dagokienez.

You might also like