Gaia

You might also like

Download as docx, pdf, or txt
Download as docx, pdf, or txt
You are on page 1of 6

Katixa Etxebarria Estankona UPV/EHU

Goizeder Otazua Zabala Zuzenbide Prozesala III

I. ZIGOR PROZESUKO OBJEKTUA


4. gaia: Zigor prozesuaren objektua
1. KONTZEPTU ETA EZAUGARRIAK

Zigor prozesuaren objektua: “thema decidendi”. Jurisdikzio-organoak epaian erabaki


beharreko oinarrizko materia.
Akusazioa egindakoan → ez dago objektua aldatzerik.
OBJEKTUA = pertsona zehatzari leporatutako egitatea  Ikerketa eta epaitza
baldintzatu

Prozesu zibilarekiko desberdintasunak.


 P. zibila: demandatzaileak zehazten du objektua, aukera eta
xedapen-printzipioetan oinarrituz.
 Zigor p.: alderdiek ez dute objektua zehazteko monopoliorik;
ofizialtasun eta beharrizan printzipioak. Egitate zigorgarria ezagututa
► prozesua ofizioz hasi.

Ezaugarriak: aldaezina, xedaezina, zatiezina.


 Prozesuko objektua zehaztea: akzio eskubidearekin lotura
o P. zibila: alderdiek mugatu (demanda eta erantzuna), eskubide
subjektiboetan oinarritua.
o Zigor p.: objektua alderdien menpe (kereila/salaketa aurkeztea ≠
eskubide subjektibo, uzia) + epailearen menpe (ofiziozko
hasiera).
 Aldagarritasun/aldaezintasuna:
o P. zibila: uziaren edukia alderdien borondatearen menpekoa da
eta alda dezakete.
o Zigor p.: objektua aldaezina, ZKak esaten duenaren menpe =
egitatea zigorgarria den (delitu edo delitu arin izateagatik)
zehazten du.
 Xedagarritasuna / xedaezintasuna:
o P. zibila: alderdiek eskubideez xedatzea dute (uko egitea, amore
ematea, transakzioa…).
o Zigor p.: alderdiek ez dute epaitzeko eskubideaz xedatzerik.
Legezkotasun-printzipioak Fiskaltza zigor akzioa egikaritzera behartuta.
Salbuespenak salbu, alderdiek prozesuari ezin diote borondatez
amaiera eman.  Ikuspegi faktiko eta juridikotik objektua xedaezina da.
 Zatiezina: epaiaren objektu osoari buruz erabaki behar du.
- Objektua: epaian erabaki beharreko materia.
4. gaia: Zigor prozesuaren

2. PROZESUKO OBJEKTUA ZEHAZTEAREN GARRANTZI JURIDIKOA.

Zergatik da garrantzitsua prozesuko objektua zehaztea? Objektuak zehazten duelako:

• Jurisdikzioa: espainiarra edo atzerrikoa. Printzipioak: lurraldetasuna, estatuaren


interesen kontrako egitate guztiak jazartzea eta jazarpen unibertsala (PKL 21,
BJLO 23.1 art.).
• Zigor eskumen generikoa: zigor ordena = delitu edo delitu arin bezala
kalifikatutako egitateak.
• Eskumen objektiboa: kontuan hartu egitate zigorgarria + pertsona akusatua.
• Lurralde eskumena
• Legitimazioa: zigor akzioa = publikoa (egikaritzeko ez da ofenditua izan behar).
Burututako egitatearen araberakoa (delitu publikoak/semipublikoak/pribatuak).
• Prozesu mota: arrunta edo berezia, egitate zigorgarriaren izaera eta pertsona
akusatuaren araberakoa.
• Prozedura: delitu arinak, delituak…
• Zigor prozesuak metatzea: egitate zigorgarria beste batzuekiko loturagatik.
• Behin-behineko eta behin betiko akusazio-idazkien arteko aldaketa eta
akusazioarekiko epaiaren kongruentziaren existentzia.
• Gauza epaitu eta litispendentziaren eraginaren existentzia. Objektuen
korrespondentzia (egitate zigorgarri bera + pertsona akusatu bera).

3. KALIFIKAZIO JURIDIKO-PENALAREN ERAGINA

Egitatearen kalifikazioak prozesuko objektua zehaztean eraginik izan dezake? EZ


• Egitate zigorgarriak kalifikazio ezberdinak izan ditzake, baina ez dira kalifikazio
juridiko adina prozesu egongo.
• Litispendentzia eta gauza epaitua: kalifikazio juridikoak ez du eraginik. Kontuan
hartu: egitate zigorgarria + pertsona akusatua, baina ez kalifikazio juridikoa.
“Non bis in idem” pº.
• Baina, kasu batzuetan, kalifikazio juridikoak eragina dauka prozesuan:
▫ Prozesu hasieran: ZKren arabera egitatea delitu arin / delitu bezala
kalifikatu behar da prozesua hasteko (ZK 269 art.).
▫ Prozesuko objektuak zehazten du: jurisdikzioa, eskumen orokorra,
objektiboa, legitimazioa… Baina, aldez aurretik, ZKren arabera behin-
behineko kalifikazioa egin behar da, delitua den eta zigorra jakiteko.
• Alderdi akusatzaileek egindako kalifikazioak jurisdikzio-organoa lotzen du?
“Deslotze tesia” prozedura arruntean (PKL 733) eta prozedura laburtuan (789.3
art.).

DESLOTZE-TESIA
P. arrunta (PKL 733 art.):
• Epaileak: alderdien tesietatik deslotzeko aukera.
• Epaileak: akusazioak eskatutakoa baino zigor arinagoa ezartzea dauka.

2
4. gaia: Zigor prozesuaren

• Baina, akusazioarena baino zigor larriagoa duen delitu moduan kalifikatu edo
zigorrik ezar dezake? PKL 733 art.: epailea ahalbidetzen du alderdi
akusatzaileen kalifikazioetatik deslotzeko. Betekizuna: alderdien akusazioen
kalifikazioek akats larria izatea alderdi akusatzaileek proposatutakoaren
desberdina eta zigor larriagoa duen beste bat proposatzea dauka.
P. laburtua (PKL 789.3 art.):
• Epaileak ezin izango du ezarri akusatzaileek eskatutakoa baino zigor
astunagoa, ezta delitu ezberdin batengatik kondenatu ere, baldin eta
babestutako ondasun juridikoa beste bat bada edo epaitutako egitatea funtsean
aldatzen bada, akusazioetatik edozeinek epailearen planteamendua onartzen
duenean izan ezik (PKL 788.3 art.).
• Hitzez-hitzezko interpretazioa = eskatutakoa baino zigor larriagoa ezar dezake,
babestutako ondasun juridikoa bera bada edo egitate juridikoa aldatu ezean
(akusazio-printzipioaren aurka). Aplikazio praktikoa = akusazioarekiko lotura
hautsi (=733 art.), baina ezin egitateen aldaketarik ekarri.

II. PROZESUKO OBJEKTUAREN ELEMENTUAK

1. INPUTATURIKO EGINTZA KRIMINALA (elementu objektiboa)

• Ez gara delituaz ari, izatezko egitateaz baizik (= errealitatean gertatzen den


egintza). ZKak tipifikatzeko kontuan hartutako egitatea.
• PKL: izendapen desegokiak: delitua (269, 299…art.). Izendapen desberdinak:
egitate epaigarria, egitate kriminala…
• Prozesuan zehar mugatu. Prozesuaren helburua: egintza kriminala argitu +
epaitzea.
▫ Atariko prozedura: ikertzea eta egiaztatzea: egitatearen existentzia +
zigorgarritasuna + inputa daitekeen pertsona. Bidea: ikerketa-
eginbideak.
▫ Atariko prozeduraren amaiera: largespena. Kasuak:
🞄 Egitate zigorgarri falta.
🞄 Egitatea bai, baina zigorgarria ez.
🞄 Inputatu falta.
🞄 Erantzukizun kriminalaren inguruabar salbuesleak.
► Akusazioak zehaztu: egitate zigorgarria (el. objektiboa) + pertsona akusatua (el.
subjektiboa)
= prozesuko amaierara arte objektua zehaztuta geratzen da
= akusazioa eginda ez dago objektua aldatzerik
• Kongruentzia printzipioa= epaian korrelazioa: egitate zigorgarri + pertsona
akusatuarekin
• Ondorioa: egitate zigorgarria = ikerketa + akusazio + absoluzio edo kondena-
epaiaren oinarria

2. PERTSONA AKUSATUA (elementu subjektiboa)

Pertsona akusatua (≠ ikertua/auzipetua) = elementu

3
4. gaia: Zigor prozesuaren
subjektiboa.

4
4. gaia: Zigor prozesuaren

Alderdi akusatzaileak = prozesuko objektuaren barruan?? Delitu motaren arabera:


- D. publikoetan: akusatzaileak ez dira prozesuko objektuaren zati.
Oinarria: zigor akzioa = publikoa. Alderdi akusatzailea prozesuko
objektuaren zati izango balitz = litispendentzia edo gauza epaituaren
printzipioaren urraketa.
- D. pribatuak (kalumnia edo irainak): alderdi akusatzailea =
legitimatutako bakarra = delituak ofenditutakoa = akusazio pribatua.
Ez dago elementu subjektiboa aldatzerik  Objektuaren zati da.

III. OBJEKTUEN LOTURA

PKL 17 eta bis art.


• Delitu bakoitzagatik = prozedura bat
Salbuespena: lotutako delituak (irizpideak: PKL 17 art.) = pertsona bati edo
batzuei hainbat delitu egoztea = prozedura bakar baten bitartez epaitzea.
• Hainbat objektu dituen prozedura bakarra; objektu bat egitate bakoitzagatik.
• Akusatu guztiak prozedura eta epai bakar baten bitartez epaitu, nahiz eta
epaiak adierazpen desberdinak izan akusatuaren arabera (PKL 17 art.)
• Objektu-lotura = eskumen-kontua: ofiziozko edo alderdien proposamena.

IV. METATURIKO PROZESU ZIBILAREN OBJEKTUA

PKL 100 art.: “Delitu ... ororen ondorioz, errudunari zigorra ezartzeko akzio penala
sortzen da; akzio zibila ere sor daiteke, gauza itzultzeko, kaltea konpontzeko eta
egitate zigorgarriaren ondoriozko kalteen ordaina lortzeko”.

• Zigor prozesuan: zigor akzioa + zibila (ofendituaren uko egite edo prozesu
zibilerako gordetzean ezik) = akzioen metaketa.
• Prozedura bakarra bi objektu:
o Zigor objektua (egitate zigorgarria + pertsona akusatua)
o Objektu zibila (uzia)
• Oinarria: ekonomia prozesala.

Uzi (objektu zibil) posibleak: gauza itzultzea, kaltea konpontzea eta kalte-galerak
ordaintzea (ZK 109 – 115 eta PKL 650 II art.)

GAUZA ITZULTZEA (ZK 110.1 art.):


• = ofenditu/kaltetuari lapurtutako nahiz ebatsitako gauza itzultzea.
• Ahal den neurrian, gauza itzuli behar, nahiz eta hirugarrenen eskuetan egon eta
legez eta fede onez eskuratu izan. Salbu: hirugarrenaren errepikapen eta
ordainketarako eskubidea (ZK 111.1)
• Salbuespenak: 3.ak modu erreibindikaezinean eskuratu duenean (arau
egokietarako igorpena) (ZK 111.2)
• Gauza itzultzea + kaltearen konponketa eska daiteke.

KALTEA KONPONTZEA ETA KALTE-GALEREN ORDAINA:

5
4. gaia: Zigor prozesuaren

• Ezberdindu arren = kalte-galeren ordaina.


• Barne hartuta: kalte materialak eta moralak, bai ofenditu bai kaltetuenak (senide
+ hirugarrenak).
• Kaltea konpontzea: emateko, egiteko eta ez egiteko betebeharrak; kondenatuak
berak egitekoak edo 3. batek haren kontura…
Epaiak zehazten du erantzukizun zibila. Batzuetan zaila da zehaztea epaia
ematerakoan, exekuzioaren momenturako uzten da  epaiak oinarriak ezartzen ditu
exekuzioan zehazteko (ZK 115 art.).

You might also like