Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 12

ZER DA ZIENTZIA?

MUNDU GARAIKIDERAKO ZIENTZIAK


1.GAIA
Aurkibidea

1.1. Zientzia artikuluak

1.2. Aipamen bibliografikoak

1.3. Ahozko aurkezpenak


Zer da
Kontzeptuak argitzen… zientzia
Zer da eta zer
Zer da zientzia ez?
zientzia? garaikidea?

Zer da Mundu Metodo


Garaikiderako zientifikoa
Zientzia? zertan
datza?

Zer
desberdintasun
dago teoria eta
legearen artean?
Kontzeptuak argitzen…
● Zer da zientzia?

Zientzia, modu objektibo eta sistematikoan, behaketaz eta arrazoimenez, osatzen den jakintza da.
Zientzia-jardueran sistema kontzeptualak eratu, logika erabili, kausa eta efektuei buruz teoriak
eta hipotesiak planteatu eta egiaztatu, datuak jaso eta aztertu, aurresanak egiteko erabil
daitezkeen printzipioak zehaztu, teknologia berriak asmatu eta garatu egiten dira.

● Zer da zientzia garaikidea? Irakurri hurrengo artikulua.

● Zer da Mundu Garaikidearen Zientzia?

Gaurko gizartean ematen ari diren eztabaida zientifikoetan murgiltzen den irakasgaia da. Hau da,
zientzia garaikideak zabaldutako bideak eta tresnak erabiliz, gaur egungo eztabaida
zientifikoetan murgiltzeko aukera ematen du.
Kontzeptuak argitzen…
METODO ZIENTIFIKOA:
• Zer da zientzia eta zer ez?
Metodo zientifikoa erabiltzen duen edozein ikerkuntza prozesu zientzia izango da.
• Metodo zientifikoa zertan datza?
Behaketan, hausnarketan, hipotesian, esperimentazioan, frogapenean/gezurtatzean eta
tesian oinarritzen den pausu multzoa da.
• Frogapena edo gezurtatze prozesua noren esku dago?
Ikertzailea beraren esku edo komunitate zientifikoko beste ikertzaileren esku.
• Komunitate zientifikoa zer da?
Hipotesiak, frogapenak eta tesiak eratzeko metodo zientifikoan oinarritzen diren
ikertzaileak dira (metodo zientifikoa gidalerro bezala erabiltzen dutenek).
• Nola dakizu komunitate zientifikoak zure ikerketa onartu duela?
Ikerketa metodologikoki era egokian planteatu duzunean eta komunitate zientifikoko inork
deuseztatzea lortzen ez duenean.
Kontzeptuak argitzen…
● Zer desberdintasun dago teoria eta legearen artean?

Legeak gertakariak deskribatzeaz arduratzen dira soilik. Beraz, legeek ez dute balio gertakariaren
zergatia azaltzeko. Aldiz, teoriak, gertakariaren zergatia azaltzeko erabiltzen dira.

● Zer desberdintasun dago Natur Zientziak eta Gizarte Zientzien artean?

Osatu taula hurrengo ezaugarriekin, Natur Zientziak edo Gizarte Zientzien zutabean.

1. Kausa-efektuan oinarritzen saiatzen da (determinismoa)


2. Neutraltasun handia du.
3. Aztertu nahi diren xedeak konplexutasun handikoak dira.
4. Frogapena eta ezeztatzea ezinbestekoa da.
5. Neutraltasuna mugatua du.
6. Frogapenak egitea oso zaila da.
7. Aurreikuspenak egiteko eta fidagarritasun altua lortzeko aukera.
8. Aldagaiak kontrolatzea erreza da.
9. Egoera zehatzen azterketan oinarritzen dira.
10. Oso zaila da aldagai guztiak kontrolatzea aldi berean (testuingurua garrantzia handia du).
11. Legeak eta teoria orokorrak definitzeko ezintasuna.
12. Lege eta teorietan oinarritzen dira eta berriak sortzen saiatzen dira.
13. Emaitzak interpretatzeko edo anbiguoak izateko aukera asko.
Kontzeptuak argitzen…
● Zer desberdintasun dago Natur Zientziak eta Gizarte Zientzien artean?

NATUR ZIENTZIAK GIZARTE ZIENTZIAK


Kausa-efektua oinarritzen saiatzen da (determinismoa) Aztertu nahi diren xedeak konplexutasun handikoak dira.
Neutraltasun handia du. Neutraltasuna mugatua du.
Frogapena eta ezeztatzea ezinbestekoa da. Frogapenak egitea oso zaila da.
Aurreikuspenak egiteko eta fidagarritasun altua lortzeko Egoera zehatzen azterketan oinarritzen dira.
aukera.
Aldagaiak kontrolatzea erreza da. Oso zaila da aldagai guztiak kontrolatzea aldi berean
(testuingurua garrantzia handia du).
Lege eta teorietan oinarritzen dira eta berriak sortzen Legeak eta teoria orokorrak definitzeko ezintasuna.
saiatzen dira.
Emaitzak interpretatzeko edo anbiguoak izateko aukera
asko.
Kontzeptuak argitzen…
● Zeintzuk dira oinarrizko zientziak? Eta zientzia aplikatuak?

Oinarrizko zientziak ezagutza sortzeaz “bakarrik” arduratzen dira. Zientzia aplikatuen


helburu nagusia, berriz, ezagutza erabiltzea izango litzateke, egoera praktikoak
konpontzeko. Beraz, oinarrizko zientzietatik, eta haien arteko nahasketatik, zientzia
aplikatuak jaio dira.

Zientzia aplikatuak Oinarrizko zientziak


Matematika

Lexikografia Linguistika

Agronomia Fisika, Kimika, Biologia, Ekonomia


Gure eginkizuna:

Interesa sortzen diguten gaien inguruko


ikerketak egingo ditugu. Horretarako
metodo zientifikoa errespetatuko dugu.
Ondoren, ikasten dugun guztiaren artikulu
zientifikoa idatziko dugu eta bukatzeko
horren guztiaren aurkezpena egingo dugu.
1.1. Zientzia artikuluak
1.2. Aipamen bibliografikoak
1.3. Ahozko aurkezpenak

You might also like