Download as pdf or txt
Download as pdf or txt
You are on page 1of 3

01 Bigarren Industria Iraultza: teknologia hedapena eta hobekuntza

1.1 ASMAKIZUN BERRIAK, INDUSTRIA BERRIAK


1870. urte ingurutik hobekuntza handiak egin ziren fabrikazio metodoetan. Aldaketa
hauengatik, 1870-1914 urteen artean Bigarren Industria Iraultza gertatu zela esaten
da. Aurrerapen hauek izan ziren nabarmentzekoak etapa horretan:
● Petrolioa erabiltzen hasi zen energia iturri gisa Ikatza eta lurrun makina ez
ziren erabat baztertu, baina berehala hasi ziren erregai berriak erabiltzen
industriarako eta garraiorako (autoa, adb.), errekuntza motorretan…
● Elektrizitatea lurrun makinaren energia mekanikoa ordezkatuz joan zen,
pixkanaka. Hura erabiltzeak onura handia ekarri zien ikatzik ez zeukaten
industria eremuei, garraioari —tranbia elektrikoak ezarri ziren—, komunikazioei
—telegrafia eta telefonoa— eta argiztapenari —1879. urtean, Thomas Alva
Edisonek hobetu egin zuen goritasun lanpara edo bonbilla—

● Industria siderurgikoak etengabeko hobekuntza izan zuen, itsasontziak,


trenak, zubiak eta eraikinak egiteko altzairuaren erabilera masiboari esker, eta
altzairu herdoilgaitza eta aluminioa ekoizten hasi izanari esker.

● Industria kimikoan, produktu sintetikoak fabrikatzen hasi ziren, produktu


naturalak ordezteko: ongarriak, koloratzaileak, lehergaiak, farmakoak (aspirina,
adb.) eta lurrinak, besteak beste.

● Garraiobideetan, aurrerapen itzelak izan ziren. 1870 eta 1914 artean, 400.000
km trenbide baino gehiago eraiki zituzten Europan. Estatu Batuetan, trenak
Atlantikoko kostaldea eta Ozeano Barea lotu zituen, eta Amerikako
mendebaldea kolonizatzeko bitarteko bihurtu zen. Itsasketan, hobekuntza
handia ekarri zuten altzairuzko kroskoa zuten eta helizeek higiarazten zituzten
itsasontziek. Benzek gasolinazko motorra erabili zuen 1886an autoetan;
garraiobide hori hobetzen joan zen (pneumatikoak, martxak...), harik eta xx.
mendean erabat zabaldu zen arte. Garai hartan hasi zen, halaber, abiazioa
garatzen.

● Lanaren berrantolaketa lagungarri izan zen industria ekoizpena handitzeko.


Estatu Batuetan, XIX. mendearen amaieran, F. W. Taylorrek lana antolatzeko
taylorismo izeneko metodoa gauzatu zuen: langile bakoitzak zeregin bakarra
betetzen zuen; hala, lan banaketa finkatu zen. Hainbat hamarkada geroago,
Henry Fordek bere auto fabriken muntaketa katean aplikatu zuen printzipio
hori.

Industriako ondasunen eskariak nabarmen egin zuen gora, biztanleriaren


hazkunde nabaria eta erosteko ahalmenaren hazkundea egon ahala. Erdi eta
goi mailako klaseen eros ahalmenaren hazkundeak, hauen kontsumorako igoera
ekarri zuen (ordura arte ohikoak ez ziren ondasunak kontsumitzen hasi ziren, hala
nola, josteko makinak, idaztekoak, telefonoak, irratiak … ). Horren ondorioz,
hainbat industria sortu ziren, hauek guztiak fabrikatzeko.

1.2 PROTAGONISTA BERRIAK


Bigarren Industria Iraultzak, Europako herrialde ezberdinen industrializazioa ekarri
zuen. Hala nola, Herbehereetan, Italian, Errusian eta Espainian. Hala ere, aipatu
beharra dago, herrialde hauek ez zirela bere osotasunean industrializatu. Kontrara,
industrializazioa herrialdearen eskualde zehatz batzuetan kontzentratuta gertatu zen.
Zentzu horretan, esanguratsuak dira Espainia (Katalunia eta Euskal Herria
industrializatu ziren) eta Errusiako kasuak. Baina bai nekazaritza ekonomia
tradizionalak izateari uzteko adina aldatu zirela. Aldiz, Alemania, Estatu Batuak eta
Japonia puntako herrialdeak bilakatu ziren.
Alemania produktu kimikoen munduko ekoizle handiena bihurtu zen eta Estatu
Batuak lehen potentzia industriala izan ziren, beren ekonomia bizitasunagatik eta
asmatzaile handien presentziagatik (Taylor eta Ford).

Japoniak modernizazio prozesu bizia bideratu zuen 1868tik aurrera, Europako eta
Estatu Batuetako teknikarien aholkularitzaz. Estatuak egin zituen ehungintzako,
siderurgiako, ontzigintzako eta burdinbideetako inbertsio ia guztiak. Prozesu horrek
goitik beherako aldaketa ekarri zuen: desegin egin zuen aurreko sistema feudala eta
guztiz eraldatu zuen herrialdea.
​1.3 INDUSTRIAK, ENPRESAK, FINANTZAK
XIX. mendearen bigarren erdiko eta xx. mendearen hasierako kapitalismoaren
garapenean, protagonismo handia izan zuen finantza sektoreak, zeinak industriari
oso lotutako jarduna izan zuen. Bankuek aurrezleen dirua gorde zuten, dirua inbertitu
zuten fabriketan eta kredituak eman zizkieten industria eta garraio enpresei. Sektore
horretan, bankari familia ospetsuak nabarmendu ziren, hala nola Péreire eta
Rothschild.
Banketxeen babesaz, kontzentraziorako joera hartu zuten enpresek eta, hala, era
askotako organizazio berriak sortu ziren:
● Kartela: enpresa independenteen taldea; taldeko kide ziren enpresen artean
prezioak, ekoizpena eta merkatuak negoziatzen zituzten.
● Trust: sektore ekonomiko bereko enpresen elkartea zen.
● Holding: finantza arloko enpresa zen, askotariko jardueretan ziharduten beste
enpresa batzuen jabetza zuena.

Enpresen kontzentrazio haren helburua konpetentzia saihestea zen, merkatua modu


esklusiboan kontrolatzeko. Hala, enpresaburu handiek hainbat sektore ekonomikoren
gaineko monopolioa lortu zuten: Rockefellerrek (Estatu Batuak), petrolioarena;
Kruppek (Alemania), armena; Nobelek (Suedia), lehergaiena... Japonian ere joera hau
izan zen. Bertako finantza eta industria kontzentrazioari zaibatsus deitu zitzaion.

Sozietate anonimoen susperraldia


Garai hartako bereizgarrietako bat sozietate anonimoetan antolatutako enpresen
susperraldia izan zen. Sozietate anonimoak, sozietatea sortzeko zenbateko bat
ezartzen zuten inbertsiogileek eratutako konpainiak ziren. Burtsan edo baloreen
merkatuan salerosten ziren sozietate horien akzioak edo partaidetzak.

LEHEN ETA BIGARREN INDUSTRIA IRAULTZEN ARTEKO EZAUGARRIEN


KONPARAZIO TAULA
LEHEN INDUSTRIA BIGARREN INDUSTRIA
IRAULTZA IRAULTZA
KRONOLOGIA XVIII. mendearen 1870etik 1914ra
amaieratik- 1870era
HERRIALDE Britainia Handia, eta hortik Estatu Batuak eta
AITZINDARIAK Europa osora hedatu zen. Alemania
ALDAKETA TEKNIKOAK Lurrun-makina. Ikatza Motor elektrikoa eta
energia-iturri modura. eztanda-motorra.
Elektrizitatea eta petrolioa
energi-iturri modura.
ALDAKETAK LANAREN Lanaren banaketa hasi Kateko ekoizpena
ANTOLAKETAN zen. (fordismoa). Lanaren
antolaketa zientifikoa
(taylorismoa).
ESKULANAREN Makinak kontrolatzeko Eginkizun bakar batean
EZAUGARRIAK langile ugari behar ziren. espezializatutako langileak
behar dira.
EKOIZPENAREN Azkarra, ugaria eta Masan eta seriean.
EZAUGARRIAK merkea.
INDUSTRIAKO Siderurgia. Kotoiaren Metalurgia. Material
SEKTORE NAGUSIAK oihalgintza. elektrikoa eta mekanika.
Kimikoa. Besteak:
oihalgintza eta jakiena.

You might also like